{"id":3611,"date":"2023-02-14T10:06:23","date_gmt":"2023-02-14T09:06:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:06:23","modified_gmt":"2023-02-14T09:06:23","slug":"laffitte-obineta-vicente-620-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/","title":{"rendered":"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 &#8211; Astigarraga, Gipuzkoa, 1944)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bere anaiekin, ahaideekin eta<br \/>\nlagunekin batera, Laffitte ideia erregezale liberaleko politikari eta gizon<br \/>\npubliko donostiarren belaunaldi bateko kidea izan zen. Jende hura bigarren<br \/>\ngerra zibiletik garaile atera eta Berrezarkuntzan aritu zen politikagintzan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizon haietako gehienak Alderdi<br \/>\nKontserbadorean sartu eta zatiketa mauristari jarraiki zitzaizkion.<br \/>\nNabarmenenen artean, Wenceslao Orbea, Severo Agirre Miramon eta beste batzuk<br \/>\ndaude. Laffittek, bere irizkide gehienek bezala, Primo de Riveraren diktadura,<br \/>\nErrepublikaren aurkako monarkismoa eta frankismoa babestu zituen. Antolakuntza<br \/>\nsendorik gabeko handiki gutxi batzuk baziren ere, protagonismo handiagoa izan<br \/>\nzuten Gipuzkoako bizitzan haien ahulezia elitistatik espero zitekeena baino. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laffitte<br \/>\nfamilia, jatorriz, Baionako alde gaskoikoa zen. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen hasieratik zeramaten kokatuak Donostian, merkataritzari eta<br \/>\nfinantzei lotuak. Gurasoak Donostiako jabe aberatsak ziren eta landa-eremuan<br \/>\njabetza batzuk zituzten. Vicente laugarren semea izan zen eta, bai berak, bai<br \/>\nAlfredo eta Juan anaia zaharragoek, unibertsitate-prestakuntza sendoa izan<br \/>\nzuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Vicentek Zientzia Fisikoak eta<br \/>\nKimikoak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean eta hantxe doktoratu<br \/>\nzen. Gero, Sorbonan, Kimikako ikasketa osagarriak egin zituen eta, praktikak,<br \/>\nPasteur Institutuan. Kimikaren eta higienearen inguruko nazioarteko hainbat<br \/>\nbiltzarretan parte hartu zuen eta Frantziako zenbait zientzia elkartetako kidea<br \/>\nizan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitza pribatuari dagokionez,<br \/>\nLaffitte Mercedes de Urruela Lararekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan<br \/>\nzituzten: M.\u00aa de los Dolores (beste patrizio batekin ezkondua, Zaragueta<br \/>\nbatekin), Vicente eta Maria Luisa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikan berandu hasi bazen<br \/>\nere, ibilbide luzea egin zuen. 1907an hautatu zuten lehen aldiz probintziako<br \/>\ndiputatu, jada 48 urte zituela. Irungo barrutiko diputatua izan zen 1931ra<br \/>\narte, 1927tik 1930era izan ezik. 1923an, Primo de Riveraren Diktaduraren alde<br \/>\negin zuen eta <i>Uni\u00f3n Patri\u00f3tica<\/i>ko kidea izan zen. Era berean,<br \/>\nKontsultarako Asanblea Nazional labur hartako batzarkidea izan zen (1927-1929).<br \/>\nPrimo de Riveraren aldeko abentura hark huts egin eta gero, bere \u00abetxera\u00bb<br \/>\nitzuli zen, hots, Errepublika aurreko Diputaziora (1930-1931), jada hirurogeita<br \/>\nhamar urte zituela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924tik 1926ra, Probintziako<br \/>\nDiputazioko presidentea izan zen. Haren agintaldian, hainbat gauza nabarmendu<br \/>\ngenitzake, hala nola Kontzertu Ekonomikoaren azken berrikuntza, teorian 1951n<br \/>\namaitzekoa zena, Pasaiako portua Estatura itzuli izana (gai polemikoa) eta<br \/>\nUrolako Trenbidearen inaugurazioa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren Errepublikan,<br \/>\nGipuzkoako landa-finken jabeen Elkarteko burua izan zen, Aza\u00f1aren Gobernuaren<br \/>\nNekazaritza Erreformatzeko Legeari aurre eginik. Erregezale fidela zenez, <i>Uni\u00f3n<br \/>\nRegionalista Guipuzcoana <\/i>taldeari atxikita egon zen, baina protagonismo<br \/>\nberezirik gabe. Talde hura <i>Renovaci\u00f3n Espa\u00f1ola <\/i>alderdi alfontsotarrari<br \/>\nlotuta egon zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laffitte, bestalde, Gipuzkoako<br \/>\nElkarte Ozeanografikoko burua izan zen (presidentea zelarik, Aquariuma<br \/>\ninauguratu zen, 1928an). Esan daiteke, landa zalea zen bezala, itsasoa eta<br \/>\nitsas espezieak ere maite zituela. Arlo horretan aditua, ordezkaritza-kargua betetzeaz<br \/>\ngain, era askotako gaiez idatzi zuen, hala nola itsas iodoaz, angulez,<br \/>\nxabiroiaz, arrainaren elikadura-balioaz, etab. Halaber, Albaitarien Elkargoko<br \/>\nohorezko presidentea izan zen. Ohorezko Legioko zalduna izan zen eta<br \/>\nNekazaritza Merezimenduaren Gurutzea zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laffittengan nabarmendu behar<br \/>\nda Gipuzkoako nekazaritza-sindikatuetako burua izan zela, luze eta buru-belarri<br \/>\njardun baitzuen postu hartan, eta horrek, ordainez, gauza asko eman zizkion<br \/>\npolitikari begira. Sindikatuak Gipuzkoako Nekazaritza Federazio Katolikoan<br \/>\nsartuta zeuden. 1905eko abenduaren 30ean, bai Vicente Laffittek, bai diputatu<br \/>\nkontserbadorez eta nekazari ospetsuz osaturiko talde batek, Donostiako<br \/>\nAlkartasuna sindikatua sortu zuten Diputazioko jauregian bertan. Hori dela eta,<br \/>\nmota eta estatutu bereko sindikatu guztiei <i>alkartasunak <\/i>esan zitzaien.<br \/>\nSindikatuok Gipuzkoako Nekazaritza Sindikatuen Federazioan elkartu ziren,<br \/>\n1909an. Guztiak ere Elizaren doktrina sozialean egon ziren inspiraturik, eta<br \/>\nDiputazioak eta elizjendeak babesturik. Gehienbat, tankera ekonomikoa izan<br \/>\nzuten: ongarriak, bazkak, haziak\u2026 erostea; hazitarako zezenen paradak;<br \/>\nlanda-kutxak\u2026 Oso zabalduak egon ziren, Gipuzkoako etxejabe erdien ordezkariak<br \/>\nizan baitziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laffitte nekazaritza arloko gai<br \/>\naskotarikoen publizista nekagaitza izan zen. Trebea zen idazten eta, bere<br \/>\ngaraikide asko ez bezala, testu korapilatsurik gabea. Gehienbat, honako gai<br \/>\nhauek jorratu zituen: laboreak, sagastiak, azienda, erleak, landa-industriak,<br \/>\ngaitzak, ongarriak eta beste. Ez zen teknikari handia izan, dibulgatzailea<br \/>\nbaizik. Horretarako, genero gisa, eskuorria, liburuxka eta hitzaldia erabili<br \/>\nzituen. Obra eta distantzia hurbila. Inork baino hobeki zekien ez zela aditu<br \/>\nhandia. Horrexegatik izan zen gauza berak baino gehiago zekiten teknikarien<br \/>\nondoan idazteko. Guztiak ere Diputazioko teknikariak. Adibidez, ongarriei<br \/>\nburuzko eskuliburu edo kartilla bat idatzi zuen, hogei urteko Ignacio Camarero<br \/>\nNu\u00f1ez nekazaritza-perituarekin batera; bestalde, Luis Saiz Saldain albaitari<br \/>\neta Gipuzkoako abeltzaintza-buruarekin batera, behi-arrazei buruzko liburu<br \/>\nluzeago bat ondu zuen; eta Fraisoroko zuzendari Ignacio Gallastegi Artiz nekazaritza-ingeniariarekin<br \/>\nbatera, sagardogintzari buruzko liburuxka bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baserriaren egoera ikusirik,<br \/>\neta landa-exodoaren nahiz despopulazioaren aurrean, Laffittek irtenbide<br \/>\nprobetxugarri bakarra ikusten zuen, hots, ekoizpena handitzea, hau da,<br \/>\nGipuzkoako baserri molde intentsiboa areagotzea. Horra hor haren lan guztiaren<br \/>\nideia nagusia. Pentsamoldez kontserbadorea zenez, egiturazko erreformen<br \/>\nkontrakoa zen, bai eta aurrekontuen gehiegizko gastuen kontrakoa ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behi-azienda hobetzearen aldeko<br \/>\nbultzatzaile irmoa izan zen, Pirinioetako arraza Suitzako Schwitz arrazarekin<br \/>\ngurutzatuz, <i>herd-book<\/i>aren bidez eta Suitzako hazitarako zezenak<br \/>\ninportatuz. Sutsu defenditu zuen basoberritzea, irizpide ekologista<br \/>\nkontserbatzaileekin bat: hau da, haritzaren nagusitasuna behealdeetan, eta<br \/>\npagoarena, goialdeetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\nbiltzarretan ere parte hartu zuen, bai eta nekazaritza-biltzar orotan eta<br \/>\nCarreras Candiren Entziklopedian ere. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko gizonaren itxura bazuen ere, esan behar da<br \/>\netorri handiko plaza gizona zela, hizketan sutsua, <i>timing <\/i>modernoa<br \/>\nzerabilena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere anaiekin, ahaideekin eta lagunekin batera, Laffitte ideia erregezale liberaleko politikari eta gizon publiko donostiarren belaunaldi bateko kidea izan zen. Jende hura bigarren gerra zibiletik garaile atera eta Berrezarkuntzan aritu zen politikagintzan. Gizon haietako gehienak Alderdi Kontserbadorean sartu eta zatiketa mauristari jarraiki zitzaizkion. Nabarmenenen artean, Wenceslao Orbea, Severo Agirre Miramon eta beste batzuk daude. Laffittek, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3611","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere anaiekin, ahaideekin eta lagunekin batera, Laffitte ideia erregezale liberaleko politikari eta gizon publiko donostiarren belaunaldi bateko kidea izan zen. Jende hura bigarren gerra zibiletik garaile atera eta Berrezarkuntzan aritu zen politikagintzan. Gizon haietako gehienak Alderdi Kontserbadorean sartu eta zatiketa mauristari jarraiki zitzaizkion. Nabarmenenen artean, Wenceslao Orbea, Severo Agirre Miramon eta beste batzuk daude. Laffittek, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\\\/\",\"name\":\"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:06:23+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 &#8211; Astigarraga, Gipuzkoa, 1944).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere anaiekin, ahaideekin eta lagunekin batera, Laffitte ideia erregezale liberaleko politikari eta gizon publiko donostiarren belaunaldi bateko kidea izan zen. Jende hura bigarren gerra zibiletik garaile atera eta Berrezarkuntzan aritu zen politikagintzan. Gizon haietako gehienak Alderdi Kontserbadorean sartu eta zatiketa mauristari jarraiki zitzaizkion. Nabarmenenen artean, Wenceslao Orbea, Severo Agirre Miramon eta beste batzuk daude. Laffittek, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/","name":"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 - Astigarraga, Gipuzkoa, 1944). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:06:23+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/laffitte-obineta-vicente-620-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LAFFITTE OBINETA, Vicente (Donostia, 1859 &#8211; Astigarraga, Gipuzkoa, 1944)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3611","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3611\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3611"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3611"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}