{"id":3609,"date":"2023-02-14T10:04:50","date_gmt":"2023-02-14T09:04:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:04:50","modified_gmt":"2023-02-14T09:04:50","slug":"guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/","title":{"rendered":"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 &#8211; Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2)."},"content":{"rendered":"<p><span>Arrasateko Juan Carlos de<br \/>\nGuerra (1802-1864) medikuaren eta Justiniana de [Ezeiza-]Barrena (1824-1896)<br \/>\nandrearen seme bakarra izan zen (bi arrebak umetan hil ziren). Txiki-txikitan,<br \/>\naita hil zitzaion. Guerratarrak herriko burgesia hasiberriko familia haietako<br \/>\nbat izan ziren, gehienbat lanbide liberalei lotutakoak, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean<br \/>\nzehar probintzian boterea eta omena hartuz joandakoak eta, zenbaitetan,<br \/>\nGorteraino bertaraino iritsitako sare bat osatu zutena; horren adibidea da<br \/>\nGorosabel familia, hau da, guerratarren ahaide eta herrikideak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Carlos Guerrak Madrilen<br \/>\nbukatu zituen Zuzenbide ikasketak 1883an eta, 1884az geroztik, abokatu jardun<br \/>\nzuen Arrasaten. Eta hantxe bizi izan zen beti, familiaren <i>Gerraenea <\/i>izeneko<br \/>\netxean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilen ikasi zuen bitartean,<br \/>\nartxibo asko bisitatu, testuak kopiatu eta bildu, eta ezin konta ahala ohar<br \/>\nidatzi zituen. Badirudi orduantxe hasi zela pentsatzen eta programatzen \u2014eta,<br \/>\nhein handian, baita burutu ere\u2014 bizitzan luzaro landuko zituen edizioak eta<br \/>\nlanak. Ikerlana, batez ere, Liburutegi Nazionaleko eskuidatzien atalean eta<br \/>\nHistoriaren Errege Akademian egin zuen. Maiz joaten zenez, eta, gaztetan agertu<br \/>\nzuen erudizioa zela eta, Akademiako kide urgazle egin zuten gazte-gaztea<br \/>\nzelarik (1887), 27 urte soilik zituela, hain zuzen ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arrasaten kokatua, Felisa de<br \/>\nPalacios Lopetedi andrearekin ezkondu zen 1891ko ekainaren 5ean, hau da,<br \/>\nBidaniako Iriarte Jauregiko oinordekoaren alabarekin. Guerra bera bezala,<br \/>\nFelisa lurraldeko familia \u00abberri\u00bb (baina <i>antzinako<\/i>) horietakoa zen.<br \/>\nEmazteak, bere koinatua eta ilobak (lizasoaindarrak) ekartzeaz gain,<br \/>\neusko-nafar <i>aristokrazia<\/i>ko familia ezagunez osaturiko ahaide-sarea<br \/>\nekarri zuen (Elio, Kortazar, etab.), eta hori, zalantzarik gabe, Guerraren oso<br \/>\ngustukoa izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guerraren garaian aldaketa<br \/>\nhandiak gertatu ziren bizitzako arlo guztietan. Bada, kultura arloan aritzea<br \/>\nnolabaiteko zeharkakotasun sozialaren agerpenetako bat izan zen. Kultura, izan<br \/>\nere, errentadunen, elizgizonen eta lanbide liberalen topagunea zen, eta<br \/>\neuskaltzaletasun literarioa eta historikoa hedatzen ahalegintzea izan zuen<br \/>\nezaugarri, besteak beste. Haien artean, pertsona ospetsuak aritu ziren, hala<br \/>\nnola Serapio Muxika (1854-1941), Julio Urkixo (1871-1950), Domingo Agirre<br \/>\n(1864-1920), Carmelo Etxegarai (1865-1925) edo Arturo Campion (1854-1937).<br \/>\nEspiritu zientifiko berritzaile batek bultzaturik, eta azterlanak zorroztasun<br \/>\nhandiz eginik, adituen mugimendu hori Eusko Ikaskuntzaren ernamuinetako bat<br \/>\nizan zen. 1918an, Guerrak txosten bat aurkeztu zuen Eusko Ikaskuntzaren I.<br \/>\nBiltzarrean (O\u00f1ati), hau da, Eusko Ikaskuntza bera sortu zuen biltzar hartan,<br \/>\n\u00abLecciones de Genealog\u00eda y Her\u00e1ldica\u00bb gaiari buruz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Carlos Guerrak, bere<br \/>\nlanbidean aritzeaz gain, jarduera eruditu etengabea, zehatza eta nekagaitza<br \/>\negin zuen Historiaren, Genealogiaren eta Heraldikaren alorretan, eta horrexek<br \/>\neman dio ospea. Horrez gain, esaten zen atsegina zela euskaraz hizketan eta<br \/>\nidazketan. Euskarazko testu zaharrak aztertu eta argitaratu zituen, eta<br \/>\nEuskaltzaindiko kidea izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal gizarteak beti izan du<br \/>\ninteresa familiaren historian eta genealogian, historien, usadioen eta ohituren<br \/>\nahozko transmisioaren euskarri gisa ulertua, bai eta hura esanahi identitario<br \/>\nkolektibo gisa ulertua ere. \u00abErabilera genealogikoa\u00bb gizartean oso zabaldua<br \/>\nzegoen, baina hura letratuen eta elizgizonen eskuetan zegoen. Juan Carlos<br \/>\nGuerra lehena izan zen ulertzen erabilera sozial hori profesionalizatu beharra<br \/>\nzegoela, eta horixe bera egin zuen, garai hartan Europan indarrean zeuden<br \/>\nparametro zorrotzekin bat. Europako tradizio baten parte izan zen, hots, \u00ab<i>antiquarians<\/i>\u00bb<br \/>\n(ezin termino aproposagoa) direlakoak Bretainia Handian, genealogiaren<br \/>\nazterketa artxiboen ikerketan oinarriturik egin zedin ahalegindu zena. Eta,<br \/>\ngainera, erabilera heraldikoen azterlanari lotua. Belaunaldi hartan, baziren<br \/>\nfilologoak, artxibozain profesionalak eta abokatuak, bai eta zenbait<br \/>\naristokrata ere, estamentuak galdutako omena kulturaren arloan berrezarri<br \/>\nnahirik. Guerra Euskal Herriko genealogia modernoaren \u00abaita\u00bbtzat jo daiteke,<br \/>\nbaina, ospe handiko pertsonak izan zituen ahalegin-kide, hala nola Jean de<br \/>\nJaurgain (1842-1920). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dugu ahaztu behar erudizio<br \/>\ngenealogikoa izan zela <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen bukaerako berrikuntza historiografikoaren<br \/>\neragileetako bat. Jarduera hura, izan ere, asegaitza izan zen artxiboak eta<br \/>\nagiriak argira ateratzen, oso metodologia kritikoa sustatu zuen eta,<br \/>\nparadoxikoa izan badaiteke ere, huraxe ere izan zenez harrokeria eta aisialdi<br \/>\nhutsal aristokratikoen gune, jarduera hartan aritutako askoren jatorri<br \/>\nsozialari eta ospe profesionalari esker, artxiboak irekitzeaz gain, balio<br \/>\nhandiko iturri eta lanen edizioak babestu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartako ikerketa bidean<br \/>\nzailtasun handiak baziren ere, adituek sare-lanean ziharduten eta xehetasun<br \/>\nhistorikoz, artxibo-erreferentziaz eta ohar erudituz beteriko gutun-truke<br \/>\nnekagaitzean aritzen ziren, eta halaber, aldizkari jasoetan parte hartzen zuten<br \/>\n\u2014edota sustatzen zituzten\u2014, haietako batzuk hedapen handikoak: ezagunenak <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>eta <i>Euskalerriaren Alde <\/i>izan ziren, bai eta <i>Revista Internacional<br \/>\nde Estudios Vascos <\/i>ere. Guerrak, halaber, hainbat artikulu <i>Revista de<br \/>\nHistoria y genealog\u00eda espa\u00f1ola <\/i>eta <i>Rivista Araldica <\/i>(Erroma)<br \/>\naldizkarietan argitaratu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guerraren gutun sorta oso<br \/>\naberatsa da eta bere artxiboan dago gordea. Hiru ataletan saila daiteke: (1)<br \/>\nGuerra eta Palacios familien gutunak, eta ahaide-sarearenak eta lagunenak; (2)<br \/>\nGuerrari bere iritzi eruditua edo ikerlanetarako (ia beti, genealogikoak)<br \/>\ndatuak eskatzen dizkioten lagunen eta pertsonen gutunak; (3) bere adiskide<br \/>\nhistorialari eta erudituekiko gutunak. Haien artean daude Estanislao J.<br \/>\nLabairu, Arturo Campion, Carmelo eta Bonifacio Etxegarai, Serapio eta Gregorio<br \/>\nMuxika, Fernando del Valle Lersundi, Francisco R. Uhagon, Jose Adriano<br \/>\nLizarralde, Gregorio Lopez de Biku\u00f1a; Luis Enrique Azarola eta Ramon Lafuente<br \/>\nMachain amerikarrak; edota Alfontso XIII.aren Arma Erregea, Jose de Rujula,<br \/>\nCiadonchako markesa; gutun-trukea ere izan zuen Jose Manterola, Antonio Artzak,<br \/>\nResurreccion Maria Azkue, Edward S. Dodgson, Julio Urkixo eta Justo Garate<br \/>\neuskaltzaleekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Carlos Guerrak, dena dela,<br \/>\njarrera zertxobait anbiguoa hartu zuen. Europako mugimendu berritzaile hark<br \/>\nideologia demokratiko baten ernamuina zekarren berekin, \u00abguztientzako<br \/>\ngenealogia\u00bb gisako bat, huraxe izaki haren arrakasta ulertzeko funtsezko<br \/>\nosagaia. Guerrak, berriz, euskal eliteen eta maiorazko gailenen genealogia izan<br \/>\nzuen beti nahiago, eta arrakastaz ibili zen bere auzokideen \u2014eta, denborarekin,<br \/>\nlagunen\u2014 artxiboetan. Haien artean zeuden Villafranca de Gaytango kondeak,<br \/>\nValleko kondeak, Monterrongo kondeak, etab. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dena dela, 1928an hiztegi<br \/>\norokor bat argitaratu zuen, eta horrexek eman dio osperik handiena, <i>Ensayo<br \/>\nde un padr\u00f3n hist\u00f3rico de Guip\u00fazcoa seg\u00fan el orden de sus familias pobladora<\/i>s,<br \/>\n3.400etik gora familiari buruzko erreferentziak jasota. Gipuzkoako fresko<br \/>\ngenealogiko izugarria da, hiztegi familiarraren moldean ondua. Lana aztertzen<br \/>\nbada, ikusten da Deba garaiko familiak direla nagusi (Arrasate, Bergara,<br \/>\nLeintz, O\u00f1ati, Legazpi\u2026) eta, gehienetan, probintziak onartutako kaparetasunen<br \/>\naurkibide alfabetikoa dela \u2014oso erabilgarria, artetik esateko\u2014, Batzar Nagusiek<br \/>\n1773an inprimarazitako liburutik hartua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Juan Carlos Guerra erreferente<br \/>\nzientifikoa izan zen belaunaldi baterako. Horra, beraz, haren merituetako bat.<br \/>\nBelaunaldi hartan, hainbat pertsona nabarmendu ziren, hala nola Antonio Gaytan<br \/>\nde Ayala, Tolako markesa (1878-1960), Amadeo Delaunet Esnaola (1885-1958),<br \/>\ngenealogista eta bibliofiloa, Gonzalo Manso de Zu\u00f1iga (1902-1982) Donostiako<br \/>\nSan Telmo Museoko zuzendaria, edo Fernando del Valle Lersundi (1881-1970),<br \/>\nizugarri ongi informatutako diletantea. Baina, haiekin batera, poliki-poliki,<br \/>\nbeste ikerlari batzuen izena eta obra ezagutu ziren, argitaratu gabea<br \/>\nbaitzegoen, baina inter\u00e9s handikoa; haien artean aipatzekoak dira Roman<br \/>\nLizarriturri (1886-1945) donostiarra, Vastameroliko konde ezkontidea eta Jose<br \/>\nM.\u00aa Diaz de Mendibil (1879-1967) gasteiztarra. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitza osoan ikerlan zorrotza<br \/>\negitearekin batera, liburutegi oparoa osatu zuen bere intereseko arloetan. Biak<br \/>\nere, hau da, artxiboa eta liburutegia, Euskaltzaindian gordeak daude (Azkue<br \/>\nBiblioteka). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ohiko irizpide onarekin,<br \/>\nGuerrak interes genealogiko eta heraldikoko agiriak erosi zituen, betiere bere<br \/>\ningurunerik hurbilenean, hau da, Arrasaten, O\u00f1atin eta Leintz ibarrean. Bitxi<br \/>\ndokumentalak berreskuratu izanaren meritua izan zuen; izan ere, Guerraren<br \/>\nekimenik ezean, ziur aski galduko ziren. Altxorrik preziatuena Arrasateko Ba\u00f1ez<br \/>\nde Artazubiaga familiaren artxiboa da. Gipuzkoako Erdi Aroko familia-artxiborik<br \/>\nonenetako bat da, dokumentuak 1403az geroztikoak baitira. Bere lanaren<br \/>\nordainsaritzat eskuratu zuen Guerrak artxibo hura, jada ahaztua dagoen leinu<br \/>\nbaten azken oinordekoetako batek ordainetan emana. Antzeko moduan ere eskuratu<br \/>\nzuen Aramaioko Ibarrako Altzarte-Garai familiaren paper-sorta preziatu bat, eta<br \/>\nOro familiaren artxiboaren zati bat ere bai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guerra hil zenean, artxiboa eta<br \/>\nliburutegia eskuz esku ibili ziren, harik eta Euskaltzaindiari dohaintzan eman<br \/>\nzitzaizkion arte (1982), mugarik gabe zaindu eta kontserbatu zitzan. 1987-88an,<br \/>\n<i>Irargi. Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroak <\/i>mikrofilmatu zuen (Eusko<br \/>\nJaurlaritza). 2005ean, kopiak digitalizatu ziren, eta funtsa \u00abBadator\u00bb<br \/>\nEuskadiko artxibo-sistemaren webgunean dago kontsultagai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arrasateko Juan Carlos de Guerra (1802-1864) medikuaren eta Justiniana de [Ezeiza-]Barrena (1824-1896) andrearen seme bakarra izan zen (bi arrebak umetan hil ziren). Txiki-txikitan, aita hil zitzaion. Guerratarrak herriko burgesia hasiberriko familia haietako bat izan ziren, gehienbat lanbide liberalei lotutakoak, XIX. mendean zehar probintzian boterea eta omena hartuz joandakoak eta, zenbaitetan, Gorteraino bertaraino iritsitako sare bat [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3609","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arrasateko Juan Carlos de Guerra (1802-1864) medikuaren eta Justiniana de [Ezeiza-]Barrena (1824-1896) andrearen seme bakarra izan zen (bi arrebak umetan hil ziren). Txiki-txikitan, aita hil zitzaion. Guerratarrak herriko burgesia hasiberriko familia haietako bat izan ziren, gehienbat lanbide liberalei lotutakoak, XIX. mendean zehar probintzian boterea eta omena hartuz joandakoak eta, zenbaitetan, Gorteraino bertaraino iritsitako sare bat [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\\\/\",\"name\":\"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:04:50+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 &#8211; Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae","og_description":"Arrasateko Juan Carlos de Guerra (1802-1864) medikuaren eta Justiniana de [Ezeiza-]Barrena (1824-1896) andrearen seme bakarra izan zen (bi arrebak umetan hil ziren). Txiki-txikitan, aita hil zitzaion. Guerratarrak herriko burgesia hasiberriko familia haietako bat izan ziren, gehienbat lanbide liberalei lotutakoak, XIX. mendean zehar probintzian boterea eta omena hartuz joandakoak eta, zenbaitetan, Gorteraino bertaraino iritsitako sare bat [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/","name":"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 - Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:04:50+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guerra-barrena-gerra-barrena-juan-carlos-619-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GUERRA BARRENA [GERRA BARRENA], Juan Carlos (Donostia, 1860ko abenduak 27 &#8211; Arrasate, Gipuzkoa, 1941eko urriak 2)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3609","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3609\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3609"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3609"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}