{"id":3605,"date":"2023-02-14T10:03:05","date_gmt":"2023-02-14T09:03:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:03:05","modified_gmt":"2023-02-14T09:03:05","slug":"gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/","title":{"rendered":"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 &#8211; Logro\u00f1o, 1923)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aitaren aldeko familia liberala<br \/>\neta foruzalea zen, eta hartan baziren jurista eta gizon publiko gipuzkoarrak,<br \/>\nfamilia jatorriz getariarra baitzen, baina Angel jaio zenean, Madrilen kokatua<br \/>\nzegoen. Hala ere, jaioterriarekiko loturari eutsi zion (familiak, izan ere,<br \/>\nudak Getarian ematen zituen, <i>Gorostidienea <\/i>etxean). Angel de Gorostidi,<br \/>\nzehazki, Francisco Gorostidi Albeniz (Madril, 1849ko urriak 12 &#8211; Getaria,<br \/>\n1919ko irailak 8) eta Maria Gelbentzu Etxart (Baiona &#8211; Getaria, 1920ko maiatzak<br \/>\n26) senar-emazteen seme zaharrena izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitak, Francisco Gorostidi<br \/>\nAlbenizek, Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Zentralean.<br \/>\nGorteetarako diputatu hautatu zuten Azpeitiko barrutian, 1876ko<br \/>\nhauteskundeetan. Bere jarduera parlamentarioak foru erakundeen defentsa izan<br \/>\nzuen ardatz, Canovas del Castilloren gobernuaren politika abolizionistaren<br \/>\naurka (horren adibidea da 1876ko uztailaren 18an foruen alde emaniko hitzaldia,<br \/>\n<i>Los Fueros y sus defensas <\/i>lanaren V. tomoan bilduta). 1884an, barruti<br \/>\nberean hautaturik, Diputatuen Kongresura itzuli zen hautagai kontserbadore<br \/>\ngisa, gobernuaren gehiengoaren taldean sarturik. 1886ko bozetan, berriz ere<br \/>\nhautatu zuten Gorteetarako diputatu, harako hartan Zumaiako barruti sortu<br \/>\nberrian; barruti hura gehiengo kontserbadoreak onetsi zuen, Gorostidik hautatua<br \/>\nizateko aukera handiagoa izan zezan. Legealdi hartan, Sagastaren gobernuaren<br \/>\noposizio kontserbadorearen taldean sartu zen. 1891n, Kongresuko eserlekua<br \/>\nberritzeko saiakerak huts eginik, Parlamentura itzuli zen 1896an, sasiko<br \/>\nparlamentari gisa. Senatari hautatu zuten Pontevedran. 1898an parlamentario<br \/>\npostutik kargugabetu ondoren, Senatura itzultzen saiatu zen 1903an, hautetsi<br \/>\ngisa edo biziarteko senatari gisa; bere gestioek, ordea, ez zuten fruiturik<br \/>\neman eta Parlamentuko bizitza alde batera utzi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitonak, Jose Maria de<br \/>\nGorostidi Bordagaraik (Getarian 1820an jaioa), Zuzenbidea ikasi zuen O\u00f1atin eta<br \/>\nValladoliden. Maria Angela Albeniz Amestoirekin ezkondu zen, hau da, Pedro<br \/>\nAlbenizen konpositorearen alabarekin. 1845ean karrera judizialean sarturik, Justizia<br \/>\nAuzitegi Goreneko fiskal kargua erdietsi zuen. 1868ko Iraultzaren ondorioz,<br \/>\nkargutik kendu zuten, isabeldarra zelako. Alfontso XII.aren kausaren alde<br \/>\nagertu izanaren ondorioz, Seiurteko osoan egoera berean iraun zuen. Alfontso<br \/>\ntronuratu ondoren, ez zuen epailetzara itzuli nahi izan, foru erakundeak<br \/>\nmantentzearen aldeko jarreraren eta Alfontso XII.a erregeari emandako babesaren<br \/>\nartean aukeratu behar ez izateko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angel de Gorostidi Dolores<br \/>\nAlonso Soto hogei urteko neskarekin ezkondu zen 1907an. Epaile gisa izandako<br \/>\nlehen lantokian ezagutu zuen, Moguerren (Huelva). Herri horretan, alarguna bizi<br \/>\nizan zen, senar-emazteen ondorengo bakarrarekin, hots, Juan Gorostidi Alonsorekin<br \/>\n(Moguer, 1909 <i>&#8211; <\/i>Moguer, 2002). Semea abokatu ospetsua izan zen (Huelvako<br \/>\nAbokatuen Elkargoko dekanoa), bai eta familia sustraitu zen herriko alkatea ere<br \/>\n1952an eta 1964an, Diputazio probintzialeko presidenteordea izateaz gainera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angel de Gorostidik Zuzenbide<br \/>\nikasketak Madrilgo Unibertsitate Zentralean egin eta 1897an bukatu zituen,<br \/>\nbikain notarekin; hurrengo urtean, gainera, doktore gradua eskuratu zuen.<br \/>\n1899ko ekainean, Madrilgo Abokatuen Elkargoan kidetu eta abokatutzan jardun<br \/>\nzuen, lanbide hura 1905an alde batera utzi zuen arte. 1906an, oposizio bidez,<br \/>\nkarrera judizialean sartu zen (anaia Jose Mariak ere bide bera hartu zuen eta,<br \/>\nzendu zenean, lehen auzialdiko eta instrukzioko epaile zebilen Sausen. 1920ko<br \/>\nurriaren 26an Maria Blanca de Larrunbide Lepez de Samaniegorekin ezkondua, seme<br \/>\nbat izan zuen, Francisco. Beste anaia bat, Juan Maria, Naufragoak Salbatzeko<br \/>\nEspainiako Elkarteko ikuskaria izan zen). 1906tik 1923ra, destinoz destino<br \/>\nibili zen Espainian barrena, justizia administrazioarekin loturiko hainbat<br \/>\nkargu beteta, hala nola lehen auzialdiko epailea Moguerren, Logros\u00e1nen,<br \/>\nFrenegal de la Sierran, Montalb\u00e1nen, Balaguerren eta Calahorran; fiskala,<br \/>\nValentzian eta, teniente fiskala, Gironan, Bilbon, Huescan eta Zaragozan;<br \/>\nmagistratua Badajozen, Huescan, Teruelen eta Logro\u00f1on, harik eta 45 urte<br \/>\nzituela zendu zen arte, Logro\u00f1oko probintzia-entzutegiko magistratua zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angel de Gorostidik dozenaka<br \/>\nartikulu idatzi zituen askotariko gaiez; batez ere, Gipuzkoaz eta Getariaz, bai<br \/>\neta ontzigintza-historiaz ere. Halaber, paisaia, literatura eta artea jorratu<br \/>\nzituen (\u00abOrigen de la m\u00fasica vascongada\u00bb, <i>Euskalerriaren Alde <\/i>aldizkarian).<br \/>\nArtikulu gehienak <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkarian argitaratu zituen, berrogeita<br \/>\nhamar lan baino gehiago 1901etik 1917ra; halaber, Geografia Elkartearen eta<br \/>\nNaufragoak Salbatzeko Elkartearen buletinetan (\u00abD. Juli\u00e1n de Salazar y<br \/>\nGaraigordia (medalla de oro)\u00bb. Prentsan ere lanak idatzi zituen, Donostiako<br \/>\negunkari hauetan, hain zuzen: <i>La Voz<\/i>, <i>El Liberal Guipuzcoano <\/i>eta <i>El<br \/>\nPueblo Vasco<\/i>; orobat, Madrilgo <i>Diario de La Marina <\/i>eta Huelvako <i>La<br \/>\nJusticia <\/i>bai eta Buenos Airesko <i>La Baskonia <\/i>ere (Argentina).<br \/>\nJurisprudentzia eta Legegintzaren Errege Akademian parte hartu zuen; eta<br \/>\n1918an, Historiaren Errege Akademiako kide urgazle hautatu zuten, Arabako<br \/>\nprobintziaren izenean.\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><span>Idoia Arrieta historialariak <\/span><i>Angel<br \/>\nde Gorostidi y Guelbenzuren Getariako albisteak <\/i><span>ele biko liburuan jasoak<br \/>\nditu bai Gorostidik Getariarekin loturik ondutako argitalpenak, bai <\/span><i>\u00a1Guetaria!<br \/>\n<\/i><span>izenburuko bostehun orrialdetik gorako eskuizkribu argitaragabea ere.<br \/>\nEgileak, gainera, getariarraren azterlan biografiko bat ere bildu du. Liburu<br \/>\nhorretako <\/span><i>Sarrera<\/i><span>ko lerro batzuk ekarriko ditugu hona Gorostidiren<br \/>\nlanaz: \u00abAngel de Gorostidi y Guelbenzu Getariari buruzko lehen kronista da. [\u2026]<br \/>\nForu kontuez, Gipuzkoako historiaz eta itsas historiaz idatzi zuen, baina,<br \/>\nbatez ere, Getariako historia izan zuen hizpide. [\u2026] Bere lana oso ondo<br \/>\ndokumentatuta dago, izan ere, Gipuzkoako artxibo ugari, Espainiako artxibo<br \/>\ngarrantzitsuenak nahiz artxibo pribatuak miatu zituen\u00bb.<\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p><\/span><\/p>\n\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitaren aldeko familia liberala eta foruzalea zen, eta hartan baziren jurista eta gizon publiko gipuzkoarrak, familia jatorriz getariarra baitzen, baina Angel jaio zenean, Madrilen kokatua zegoen. Hala ere, jaioterriarekiko loturari eutsi zion (familiak, izan ere, udak Getarian ematen zituen, Gorostidienea etxean). Angel de Gorostidi, zehazki, Francisco Gorostidi Albeniz (Madril, 1849ko urriak 12 &#8211; Getaria, 1919ko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3605","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aitaren aldeko familia liberala eta foruzalea zen, eta hartan baziren jurista eta gizon publiko gipuzkoarrak, familia jatorriz getariarra baitzen, baina Angel jaio zenean, Madrilen kokatua zegoen. Hala ere, jaioterriarekiko loturari eutsi zion (familiak, izan ere, udak Getarian ematen zituen, Gorostidienea etxean). Angel de Gorostidi, zehazki, Francisco Gorostidi Albeniz (Madril, 1849ko urriak 12 &#8211; Getaria, 1919ko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\\\/\",\"name\":\"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:03:05+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 &#8211; Logro\u00f1o, 1923).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae","og_description":"Aitaren aldeko familia liberala eta foruzalea zen, eta hartan baziren jurista eta gizon publiko gipuzkoarrak, familia jatorriz getariarra baitzen, baina Angel jaio zenean, Madrilen kokatua zegoen. Hala ere, jaioterriarekiko loturari eutsi zion (familiak, izan ere, udak Getarian ematen zituen, Gorostidienea etxean). Angel de Gorostidi, zehazki, Francisco Gorostidi Albeniz (Madril, 1849ko urriak 12 &#8211; Getaria, 1919ko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/","name":"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 - Logro\u00f1o, 1923). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:03:05+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gorostidi-guelbenzu-gorostidi-gelbentzu-angel-617-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GOROSTIDI GUELBENZU [GOROSTIDI GELBENTZU], Angel (Madril, 1878ko otsailak 1 &#8211; Logro\u00f1o, 1923)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3605","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3605\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3605"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3605"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}