{"id":3603,"date":"2023-02-14T10:00:46","date_gmt":"2023-02-14T09:00:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/"},"modified":"2023-02-14T10:00:46","modified_gmt":"2023-02-14T09:00:46","slug":"goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/","title":{"rendered":"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 &#8211; Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aita, Domingo Goitia, Gipuzkoako burdingintzaren aitzindaria eta<br \/>\nBeasaingo <i>F\u00e1brica de hierros de San Mart\u00edn <\/i>lantegiaren sortzailea eta<br \/>\nakziodun nagusia izan zen; beraz, probintziako lehen labe garaia ezarri zuen. <\/span><span>Francisco Goitiak Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak<br \/>\negin eta, Bigarren Karlistaldia bukatzean, familiaren enpresa hartu zuen<br \/>\noinordetzan, hurrengo hamarkadetan bultzada handia emanda. Ingalaterrara joan<br \/>\nzen burdingintzaren aurrerapen teknologikoak ezagutzeko eta, han, Siemens<br \/>\nenpresaren patenteak eta makinak erosi zituen bere lantegirako. Langile galesak<br \/>\nBeasainera joan ziren bertako beharginak prestatzeko eta, <i>Calderer\u00eda<br \/>\nGuipuzcoana <\/i>izenarekin, hura Espainiako lehen latorri-lantegia izan zen.<br \/>\n1887an, enpresa Sestaora lekualdatu zuen, beste enpresaburu batzuekin<br \/>\nelkarturik, hala nola Etxeberria eta Ajuria anaiekin, eta bere negozioak hazten<br \/>\neta aurrera egiten joan ziren. 1890ean, <i>La Iberia <\/i>sozietate anonimoa<br \/>\nsortu zuten eta, handik urte batzuetara (1902), enpresa hura Bizkaiko Labe<br \/>\nGaraiak sozietate berrian sartu zen beste batzuekin batera, hau da, Espainiako<br \/>\nerraldoi siderurgikoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bitartean, urkixotarrekin<br \/>\nkideturik, Beasaingo lantegia ere berrabiatu zuen; lehenik, <i>La Maquinista<br \/>\nGuipuzcoana <\/i>izenarekin eta, 1901az geroztik, <i>F\u00e1brica de Vagones de<br \/>\nBeasain <\/i>izenpean. Lantegi hura, gainera, Goitiak berak bultzaturiko <i>Sociedad<br \/>\nEspa\u00f1ola de Construcciones Met\u00e1licas <\/i>sozietatean sarturik egon zen, beste<br \/>\nenpresa batzuekin batera, Espainiako enpresa metalikorik handienetako batzuk<br \/>\nbilduta. Tren-materiala eginik, Beasaingo lantegiak, handik urte batzuetara,<br \/>\n1917an, <i>Construcci\u00f3n Auxiliar de Ferrocarriles <\/i>(CAF) izena hartu zuen,<br \/>\neta Espainiako trenbide-eraikuntzako liderra izan zen, bai eta probintziako<br \/>\nindustria-enpresarik garrantzitsuena ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guztiarekin ere, <i>Sociedad<br \/>\nEspa\u00f1ola de Piedra-Vidrio y Construcciones Garchey <\/i>enpresa-proiektu<br \/>\nberriaren porrotak erreka joarazirik, Francisco Goitia bizitza publikotik<br \/>\nbaztertu zen hil aurreko azken urteetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Enpresa-jardueran aritzearekin<br \/>\nbatera eta, hein handian, enpresaburu gisa zituen interesei loturik, Goitiak<br \/>\neginkizun nabarmena izan zuen politikagintzan, bi arlotan. Lehenik,<br \/>\nenpresaburuek \u2014katalanek eta euskaldunek, batez ere\u2014 bultzaturiko mugimendu protekzionistan<br \/>\nsustatzaile saiatua izan zen, muga-zergen politikan gobernua presionatzeko.<br \/>\nHorrela, 1891ko muga-zergaren onespena ondorio izan zuten aldarrikapenetan<br \/>\nparte hartu zuen, Espainiako politika librekanbistari amaiera emateko; Bizkaiko<br \/>\nEkoizleen Ligaren sorreran aritzeaz gain, Gipuzkoako eite bereko erakundea<br \/>\nsustatu eta liga-burua izan zen, eta Ekoizleen Liga Nazionaleko zuzendaria ere<br \/>\nizan zen, probintzian zehar mitin jendetsuak antolatuta. Bigarrenik, Gipuzkoako<br \/>\nerrepublikanismo moderatuan izan zen kide. 1885ean Gipuzkoako errepublikanismo<br \/>\nliberalaren <i>La Voz de Guip\u00fazcoa <\/i>egunkariaren sorreran parte hartu zuen,<br \/>\neta, 1903an, Nicolas Salmeronek gidatutako Uni\u00f3n Republicana taldea sortzeko<br \/>\nbatzarrean, eta hartan alderdikide saiatua izan zen. Hurrengo urtean, 1904an,<br \/>\nLiga Foral Autonomistaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hura<br \/>\nGipuzkoako hainbat alderdi politikoren arteko batasun laburra izan zen,<br \/>\nAlkoholen Legearen aurkako protesten giroan eta Kontzertu Ekonomikoaren kupoa<br \/>\nberritzeko negoziazioen inguruan sortutakoa. Goitia Ligako Batzorde<br \/>\nKudeatzaileko kidea izateaz gain, haren ordezkaria izan zen Madrilen, eta<br \/>\nhantxe bizi izan zen hainbat urtez. Halaber, Francisco Gaskuerekin batera,<br \/>\nLigaren manifestuen idazle nagusia izan zen, <i>La Regi\u00f3n Vasca <\/i>prentsa-organoan<br \/>\nartikulu asko argitaratuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jarduera politikoak dira, hain<br \/>\nzuzen, bere lan idatziaren oinarri. Prentsa errepublikazalean maiz idazteaz<br \/>\ngain, Goitiak hainbat lan argitaratu zituen, haietako batzuk muga-zergen arloko<br \/>\npolitika protekzionistaren defentsari zuzenean lotuak; bereziki, tren-sektoreari<br \/>\nzegozkionak, horrek interes handia baitzuen bere negozioetarako. Beste idazlan<br \/>\nbatzuetan, berriz, bere pentsamolde politikoa isuri zuen. Azken horiek agerian<br \/>\nuzten dute nagusiki zer eragin jaso zituen. Eragin ingelesa, maiz joan baitzen<br \/>\nherrialde hartara, harreman estua izanda; adibidez, gutun bidez, William<br \/>\nGladstone politikari liberalarekin. <\/span><span>Hark, Britainia Handiko lehen ministroa<br \/>\nzelarik, porrot egindako Home Rule delakoa sustatu zuen, Irlandako autonomia<br \/>\nbultzatze aldera. Goitiak, hain zuzen ere, Irlandako eta Euskal Herriko kasuak<br \/>\nalderatu eta aztertu zituen liburu batean, bien arteko alde argiak adierazita;<br \/>\nizan ere, euskal kasuari zegokionez, ez zegoen erlijioaren auzirik, ezta<br \/>\nIrlandak pairatutako menderatze ekonomikorik ere. Hala ere, britainiar uhartea<br \/>\nadibidetzat hartu zuen euskaldunentzat, irmotasunez eta sendotasunez<br \/>\ndefenditzen baitzuten beharrezkoa zela erabateko autonomia administratiboa, eta<br \/>\nGoitiak horren alde egin zuen sutsu bere idazlan guztietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Joaqu\u00edn Costaren<br \/>\nerregenerazionismoaren eraginak ere jaso zituen, biak ere Ekoizleen Liga<br \/>\nNazionalean egokitu baitziren, bai eta Kataluniako erregionalismo<br \/>\nautonomistarenak ere. Goitiaren iritziz, Kataluniako mugimendu hura euskal foruzaletasunaren<br \/>\nberpizkundearen bultzatzaile nagusia izan zen, ildo horrekin bat eginda. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Foruari buruz, Goitiak ez zuen<br \/>\nonartzen hura jarrera atzerakoiekin lotzea, botere zibilaren nagusitasuna<br \/>\nnabarmenduta eta Foruak klerikalismoarekin inolako loturarik ez zuela<br \/>\nazpimarratuta, bat eginik bere jarrera antiklerikal garbiarekin. Goitiaren iritziz,<br \/>\nForua legedi jakintsua eta demokratikoa zen, giza berdintasunaren sustatzailea.<br \/>\nLege hura ez zen, ez zurruna, ez aldagaitza, errealitatera egokitzen joan<br \/>\nbaitzen, eta gaizki-ulertu bikoitz batek bakarrik eragin zuen Foruaren<br \/>\nabolizioa ekarri zuen gerra zibila, hots, batetik, atzerakoiek haren defentsa<br \/>\negiteak, eta, bestetik, liberal isabeldarrak kontra egoteak, eta klerikalak ere<br \/>\negiten zuen horren errudun. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ideia horiek hobekien<br \/>\nirudikatzen dituen lana \u00abautonomia mundiala\u00bb aztertzeari eskainitako huraxe<br \/>\nizan zen. Liburuan, izan ere, Europako eta Amerikako politika autonomiko<br \/>\nbatzuen adibideak aztertu zituen eta, berriz ere Ingalaterrako adibideaz<br \/>\nbaliaturik (haren ustez, herrialde hura tradizioa eta aurrerabidea uztartzeko<br \/>\ngauza baitzen), hitzez hitz \u00abzorigaiztoko mania zentralistaren\u00bb amaiera<br \/>\naldarrikatu zuen, hura beharrezkoa baitzen, euskal foruak beharrezkoa zen<br \/>\nautonomia administratibo horrekin parekatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Goitiaren lana foruzaletasun<br \/>\nliberal errepublikanoaren ildoaren adibide ona da, jarrera horrek leku<br \/>\ngarrantzitsua izan baitzuen Gipuzkoan <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran, erabateko autonomia<br \/>\nadministratiboa aldarrikatuta, betiere nazio espainiarrari leialtasun osoa<br \/>\nerakutsita eta nazionalismo separatista errefusatuta. Gainera, beharrezkotzat<br \/>\njotzen zuten deszentralizazio administratibo horren defentsa, Euskal<br \/>\nProbintzietarako ez ezik, Espainiako nazio osoarentzat ere egin zuten. Euskal<br \/>\nHerrirako aldarrikatzen zuten foru berreskurapen hura, beraz, egiazko aukera<br \/>\nzen Espainia bere onera ekartzeko ezinbestekoa zen autonomia administratiboaren<br \/>\naldeko politika hura gauzatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aita, Domingo Goitia, Gipuzkoako burdingintzaren aitzindaria eta Beasaingo F\u00e1brica de hierros de San Mart\u00edn lantegiaren sortzailea eta akziodun nagusia izan zen; beraz, probintziako lehen labe garaia ezarri zuen. Francisco Goitiak Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak egin eta, Bigarren Karlistaldia bukatzean, familiaren enpresa hartu zuen oinordetzan, hurrengo hamarkadetan bultzada handia emanda. Ingalaterrara joan zen burdingintzaren aurrerapen teknologikoak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3603","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aita, Domingo Goitia, Gipuzkoako burdingintzaren aitzindaria eta Beasaingo F\u00e1brica de hierros de San Mart\u00edn lantegiaren sortzailea eta akziodun nagusia izan zen; beraz, probintziako lehen labe garaia ezarri zuen. Francisco Goitiak Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak egin eta, Bigarren Karlistaldia bukatzean, familiaren enpresa hartu zuen oinordetzan, hurrengo hamarkadetan bultzada handia emanda. Ingalaterrara joan zen burdingintzaren aurrerapen teknologikoak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\\\/\",\"name\":\"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T09:00:46+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 &#8211; Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Aita, Domingo Goitia, Gipuzkoako burdingintzaren aitzindaria eta Beasaingo F\u00e1brica de hierros de San Mart\u00edn lantegiaren sortzailea eta akziodun nagusia izan zen; beraz, probintziako lehen labe garaia ezarri zuen. Francisco Goitiak Zuzenbide eta Ekonomia ikasketak egin eta, Bigarren Karlistaldia bukatzean, familiaren enpresa hartu zuen oinordetzan, hurrengo hamarkadetan bultzada handia emanda. Ingalaterrara joan zen burdingintzaren aurrerapen teknologikoak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/","name":"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 - Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T09:00:46+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/goitia-ostolaza-goitia-ostolatza-francisco-candido-616-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GOITIA OSTOLAZA [GOITIA OSTOLATZA], Francisco Candido (Olaberria, Gipuzkoa, 1850eko urriak 3 &#8211; Ordizia, Gipuzkoa, 1914ko abuztuak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3603","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3603\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3603"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3603"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}