{"id":3597,"date":"2023-02-14T09:56:57","date_gmt":"2023-02-14T08:56:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:56:57","modified_gmt":"2023-02-14T08:56:57","slug":"elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/","title":{"rendered":"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 &#8211; Donostia, 1964ko otsailak 13)."},"content":{"rendered":"<p><span>XIX<\/span><span>. mendearen erdialdean, elortzatarrak Azpeitiko<br \/>\nfamiliarik ospetsuenetako bat ziren eta eginkizun nabarmenak betetzen zituzten<br \/>\nherrian. Julianen aitak, Juan Jose Elortza Aizpuruk, Zuzenbidea ikasi zuen<br \/>\nMadrilen, Azpeitira itzuli eta abokatu-lanetan hasi zen. Azpeitiko zinegotzia<br \/>\nizan zen, bai eta Gipuzkoako Diputazio Probintzialeko idazkaria ere. Gerora<br \/>\nDiputazioko presidenteorde eta diputatu karlista izan zen 1897ra arte. Julianen<br \/>\nama Catalina Aizpuru Iriarte izan zen (1926an hila), Azpeitiko beste familia<br \/>\nospetsu bateko alaba. Senar-emazteek, gutxienez, bi seme eta alaba bat izan<br \/>\nzituzten, guztiak ere erlijio-giro sakonean haziak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Julian Urdu\u00f1ako jesuiten<br \/>\nikastetxean hezi zen, hau da, Probintzia Baskongadoetako ikastetxerik<br \/>\nospetsuenetako batean, batxilergo-titulua eskuratuta. Gero, aitaren bideari<br \/>\njarraikiz, Madrilgo Unibertsitate Zentralean Zuzenbide ikasketak egiten hasi<br \/>\n(1895-1897) eta O\u00f1atiko Unibertsitate berrireki berrian bukatu zituen. Graduatu<br \/>\nondoren, Azpeitira itzuli eta, Abokatu Elkargoaren lizentzia eskuraturik<br \/>\n(1903), aita zenaren abokatu-bulegoa hartu zuen bere gain. Julian Elortza<br \/>\nberandu samar ezkondu zen (1922). Emaztea, Visitacion Urizar, Berrizko familia<br \/>\nburges bizkaitar dirudun baten ondorengoa zen, ildo liberalekoa politikan.<br \/>\nBikotea Azpeitian kokatu zen eta bi seme izan zituen, biak ere 1920ko<br \/>\nhamarkadaren erdialdean jaioak: zaharrena, Julian Elortza Urizar, 13 urte<br \/>\nzituela hil zen 1936an, inguruabar arraroetan. Gazteena, Jose Ignacio, abokatua<br \/>\neta enpresaburua izan zen, politikan aritu gabe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zenbait urtez abokatu-lanbidean<br \/>\njardun eta gero, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hasieran Julian Azpeitiko udal epaile<br \/>\nizendatu zuten (1907). 1911n, ezohiko adinean, hots, 32 urte zituela, ibilbide<br \/>\npolitiko luzeari ekin zion, betiere Gipuzkoako Aldundiari lotua; horrela,<br \/>\ndiputatu probintziala izan zen 1911tik 1919ra, Gipuzkoako Aldundiko<br \/>\npresidentea, 1919tik 1924ra eta, berriz ere, 1930-1931n. Elortzak Gipuzkoako<br \/>\nautogobernuan emaniko lehen urteetan, Valde-Espinako II. markesaren itzalpean<br \/>\njardun zuen, hura probintziako buruzagi karlista eta, aldi berean, Diputazioko<br \/>\npresidentea baitzen, gero jarrera aktiboagoa hartuta. 1916an, Madrilgo<br \/>\nGobernuarekiko negoziazioetan bete-betean aritu eta funtsezko eginkizuna bete<br \/>\nzuen Kontzertu Ekonomikoa berritzeko eztabaidetan. 1919ko maiatzean, Valde- Espinako<br \/>\nmarkes zenduari jarraiki zitzaion Diputazioko presidentzian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako Aldundiko<br \/>\npresidentea izan zen bitartean, ez zuen erabateko jarrera politikoa agertu.<br \/>\nHorrela, nahiz eta noizbehinka mitin tradizionalistetan parte hartzen zuen eta,<br \/>\nVazquez de Mellaren 1920ko zatiketaren karira, Don Jaime erregegaiaren aldeko<br \/>\ngutun bat sinatu bazuen ere, inoiz ez zien men egin alderdi karlistaren<br \/>\nirizpideei. Diputazioko presidente izan zen bitartean, beraz, ohiko zeregin<br \/>\nadministratiboetan jardun zuen, hala nola garraio-instalazioak mantendu eta<br \/>\ngaratzeko lanetan edo Urolako Trenbidea bururaino eramateko lanetan (1920). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1918an, karlismoa elkarren<br \/>\naurkako bi taldetan zatiturik zegoen garaian \u2014Juan Vazquez de Mellak<br \/>\n(1861-1928) eta Don Jaimek gidaturik\u2014, Elortzak erregegaiaren alde egin eta<br \/>\nalderdi hura mantentzen eta garatzen ere lagundu zuen. Karlista azpeitiarra<br \/>\nbere alderdi politikoak izaniko gobernu-gizonik onena izan zen. Elortza, zentsu<br \/>\nhertsian, ez zen intelektuala izan. Baina euskal kulturaren egiazko mezenas<br \/>\ngisa jardun zuen; euskal kulturak, bestela, ezin izango zituzkeen gainditu<br \/>\nBerrezarkuntzako zuzendaritza-hierarkien kontrako jarrerak. Elortzaren itzala<br \/>\neuskaltzale ospetsuen arteko lotura izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1918an, postu garrantzitsua<br \/>\nbete zuen Eusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean, O\u00f1atin, hura \u00abforuzaletasun<br \/>\nkarlista zaharra\u00bbrekin lotuz. Hortik sortu ziren Eusko Ikaskuntza eta<br \/>\nEuskaltzaindia bezalako erakunde garrantzitsuak. Hantxe erakutsi zuen Elortzak balio<br \/>\nberezia zuela jendea elkarganatzeko eta behar bezalako trebezia arazoei<br \/>\nikuspegi zuzenaren arabera ekiteko, nazionalista moderatuen proposamenak<br \/>\nbabestuta. Orduz geroztik, Eusko Ikaskuntzako ekitaldi garrantzitsu guztietan<br \/>\nparte hartu eta, urte sail luzean ere, erakundeko presidentea izan zen<br \/>\n(1919-1936). Mugarrien artean, 1931koa nabarmendu behar da bereziki, Elortzari<br \/>\nesker lortu baitzen <i>Euskal Estatuaren Estatutu Orokorra: Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\naurreproiektua <\/i>ongi bururatzea, 1931ko maiatzaren 31n bukatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntzaren bi urtean<br \/>\nbehingo biltzarrak bultzatu eta haietan buru izan zen. Dena den, 1936ko<br \/>\ngerraren ondorioz, ez zen Lizarrakoa egiterik izan, zazpigarrena, alegia.<br \/>\nHirugarrenean (Gernika, 1922), Elortzak hunkidura eragin zuen, Alfontso XIII.ari<br \/>\neuskaraz zuzendu zitzaionean, erregea inaugurazio-ekitaldian egon baitzen.<br \/>\n1922an, Eusko Ikaskuntza etorkizuneko Autonomia-Estatutu bat lantzen hasi<br \/>\nzenean, Elortza Estatutuaren batzordean sartu zen. Hori zela eta, monarkiko<br \/>\nbizkaitarrek euskal separatismoa sustatzea leporatu zioten eta \u00abegungo<br \/>\nbaskongadorik arriskutsuena\u00bb izatea ere bai. 1923ko bukaeran, Eusko Ikaskuntzak<br \/>\nemaniko adierazpenean Primo de Rivera jeneralaren kolpea aitortu eta 1924rako<br \/>\naurreikusia zegoen 4. Biltzarra atzeratzea erabaki zuen. Biltzar hartan,<br \/>\naztergai bakarra zegoen, hots, autonomia. 1924ko bukaeran, dena den, diktadura<br \/>\nmilitarrak Elortza Gipuzkoako presidentziatik kargugabetu zuen. 1924tik<br \/>\naurrera, Eusko Ikaskuntzaren garaiari \u00aberdi hibernazio\u00bb deritzo. 1926an,<br \/>\nGipuzkoako Diputaziotik kargugabetu ondoren, Elortzak utzi egin zion Eusko<br \/>\nIkaskuntzako zuzendaritza batzordean Gipuzkoako probintzia ordezkatzeari.<br \/>\nErakundeko presidente karguari eutsi zion, baina gero eta nekatuagoa eta<br \/>\netsituagoa. Giro hartan, Elortzak dimisioa hainbat aldiz aurkeztu baina ez<br \/>\nzitzaion onartu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1927an, Elortzak bere lanik<br \/>\nezagunena argitaratu zuen (eta garrantzitsu bakarra), hots, Federico Zabalak<br \/>\nondutako <i>El Concierto econ\u00f3mico, \u00bfqu\u00e9 ha sido, qu\u00e9 es, qu\u00e9 debe ser? <\/i>azterlanaren<br \/>\nhitzaurrea. Jose Calvo Sotelo Ogasun ministroaren udal legedi berriarekiko<br \/>\nkritiko agertu bazen ere, Elortzak halako adiskidetze-giroa mantendu zuen Primo<br \/>\nde Riveraren erregimenaren aurrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de<br \/>\nRivera 1930eko urtarrilean erori zenean, Elortzaren zoria aldatu zen. Urte<br \/>\nhartan bertan, Eusko Ikaskuntzaren V. Biltzarraren prestaketak zuzendu zituen.<br \/>\nBadirudi, une hartan, Elortzaren irudikoz, autonomia hein handian <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko Foruetara itzultzea bezalakoa zela, agian federazio<br \/>\nmoldeko eusko-nafar harreman batzuen bidez hobetuak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lizarran 1931n egindako Euskal<br \/>\nUdalen Batzarretik \u00abLizarrako Estatutua\u00bb esaten zaiona atera zen, funtsezko<br \/>\naxioma bilakatu zena, bai etorkizunean izan zuen garrantziagatik, bai<br \/>\nBaskoniaren nortasun katolikoari eusteagatik. Bada, batzarrean, Elortzak hitzaldi<br \/>\ngogoangarria eman eta hauxe adierazi zuen, euskal udalei zuzenduta: \u00abduela ordu<br \/>\nbatzuk onartu duzuen Estatutuaren indarrez, bere burua gobernatzeko nortasuna<br \/>\naitor dadila eskatzen du Euzkadik, eta bere patuaren gauzapena eragozten duten<br \/>\noztopoak eta zailtasunak desagertzea\u00bb. Elortzak euskal espiritua mantentzera<br \/>\nakuilatu zituen udalak, erlijiotasunean eta lege zaharretan oinarritua. 1931ko<br \/>\napirilean, agintari errepublikanoen erabakiz, Elortzak Gipuzkoako Aldundiko<br \/>\npresidentea izateari utzi zion, korporazio osoa deseginez. Elortzak, orduan,<br \/>\neuskal autonomiari buruzko lanak areagotu zituen Eusko Ikaskuntzaren baitan,<br \/>\nprobintzietako Foruak ardatz harturiko manifestu karlista bat sinatuz eta<br \/>\nEstatutuaren zirriborro bat landuz, \u00abEusko Ikaskuntzaren Estatutua\u00bb izenekoa,<br \/>\n1931ko ekainean alkate eusko-nafarrek Lizarran egindako bilera handi batean<br \/>\nonetsitako huraxe, hain zuzen ere. Madrilgo Gorteek \u00abLizarrako Estatutua\u00bb<br \/>\nKonstituzioaren kontrakotzat jo zuten. Aldundiak deseginik, probintzietako<br \/>\nbatzorde kudeatzaileek beste autonomia-proiektu bat aurkeztu zuten 1932an.<br \/>\nElortzak haren alde egitea erabaki zuen, \u00abEusko Ikaskuntzaren Estatutu\u00bb<br \/>\njatorrizkoa bezainbeste gustatzen ez zitzaion arren. \u00abBatzorde Kudeatzaileen<br \/>\nEstatutu\u00bb berritu hura karlistek parte hartu gabe egin zen; 1933an,<br \/>\nerreferendumean onetsi zen Gipuzkoan eta Bizkaian; ez, ordea, Araban. Egitasmoa<br \/>\nberriro trabaturik gelditu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1934an, Elortza Eusko<br \/>\nIkaskuntzaren 6. Biltzarreko burua izan zen Bilbon. Biltzar motel hura Natur<br \/>\nZientziei eskaini zitzaien. Une hartan, Eusko Ikaskuntzak ez zuen jarduera<br \/>\nhandirik eta Elortza bera bere konpromiso karlistengatik zen ezagunagoa. Izan<br \/>\nere, Gipuzkoako Batzorde Probintzial karlistako \u00abkide atxiki\u00bb aukeratu zuten,<br \/>\nhots, alderdi hartan bete zuen kargu ezagun bakarra. 1935ean, ezkerreko<br \/>\nprentsak zenbait iseka egin zizkion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez dago argi Elortza aldez edo<br \/>\nmoldez nahasirik ibili ote zen 1936ko hasierako konspirazio karlistan edota<br \/>\nMola jeneralak pentsatutako estatu-kolpearen berri ote zekien. Gerra zibila<br \/>\npiztu zenean, Azpeitian zegoen, baina kontsultaturiko iturriek ez dute Elortzari<br \/>\nburuzko inolako informaziorik ematen errepublikanoek herria kontrolatu zuten bi<br \/>\nhilabete haietan. Irail erdialdean tropa karlistek Azpeitia hartu zuten. 1937ko<br \/>\nurtarrilean falangistek labur atxilotu eta Donostiako espetxe batean giltzapetu<br \/>\nzuten. Ez da jakina zer inguruabarretan utzi zuten aske. Zehaztu gabeko une<br \/>\nbatean, ezarri berriak ziren egitura frankistetan parte hartzeko eskatu<br \/>\nzitzaion Elortzari, baina desenkusatu egin zen, \u00abez da nire unea\u00bb adieraziz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1939 ondoren, euskaltzale<br \/>\ngipuzkoarra bere etxera erretiratu zen, bere burua politikagintzatik<br \/>\nbazterturik, haren ustez hura ez baitzen testuinguru egokia karlisten<br \/>\ndoktrinatik lan egiteko, frankismoak inposatutako batasun kulturala zela eta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laburbilduz, euskal erakunde<br \/>\nautonomoen alde jardun zuelako da Julian Elortza nagusiki ezaguna, hots,<br \/>\nBerrezarkuntzan, Primo de Riveraren diktaduran eta Bigarren Errepublikan<br \/>\nsustaturikoak. Politikoki, militantzia karlista bazter utzi zuen eta harreman onak<br \/>\nizan zituen gainerako talde politiko gehienekin. Ez da dudarik Elortzaren<br \/>\npentsamendu karlistaz; familia karlista batengan jaioa, leialtasuna azaldu zion<br \/>\nDon Jaime erregegaiari 1920an; eta, bizitzaren bukaeran, karlismoarekiko<br \/>\nbegikotasuna agertu zuen. Karlismoaren baitan, dena den, beti izan zen bigarren<br \/>\nmailako figura bat. Inoiz ere ez zuen kargu garrantzitsurik bete alderdiaren<br \/>\negituran, ez zen haren ordezkari izan herri hauteskundeetan, ez zuen prentsa<br \/>\nkarlistan idatzi eta nekez parte hartu zuen mitin tradizionalistetan. Karlistek<br \/>\nintrantsigentziarantz eta fanatismorantz jotzen bazuten ere, Elortza<br \/>\nkonpromisoaren aldekoa zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kultura ereduari dagokionez,<br \/>\neuskal ondare tradizionalaren aldeko hautua egin zuen, etnia baserritar,<br \/>\nfededun eta kontserbadorean finkatua. Euskal nazionalismo modernoarekiko<br \/>\nharremanetan, ez gogo handiz baina Elortza prest zegoen eusko-nafar kontzeptu<br \/>\nbateratua babesteko, hau da, euskal autonomia erregionala babesteko eta, beste nazionalista<br \/>\nmoderatu batzuk bezala (Luis Eleizalde, adibidez), etnian oinarritutako euskal<br \/>\nnortasun kulturaletik naziotasunean oinarritutako politikara igarotzeko prest<br \/>\nzegoen. Elortza, halaber, onartzeko prest zegoen beste ezein karlistak onartuko<br \/>\nez zuena, hala nola ikurrina. 1939 ondoren, bizitza pribatura erretiratu zen,<br \/>\nerabateko porrotaren sentsazioa izan baitzuen indartzen ari zen frankismoaren<br \/>\naurrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Elortzaren gaineko memoria<br \/>\nhistorikoa (oraindik ere ez du biografia onik) Eusko Ikaskuntzari edo<br \/>\nGipuzkoako Diputazioari eskainitako azterlanei ageri da gehienbat loturik.<br \/>\nHaren memoria ez du estimatzen, ez liberalen historiografiak, ez euskal<br \/>\nnazionalistenak, ez Vazquez de Mellaren karlistenak, nahiz eta garai hartako<br \/>\neuskal intelektualen eta euskal gizartearen artean ospe handia izan zuen. Eusko<br \/>\nIkaskuntzako presidentea izan zen heinean, beti agertu da ezinbestean erakunde<br \/>\nhorri buruzko azterlanetan. Bai kargu hartan zegoela, bai Gipuzkoako<br \/>\nDiputazioan ziharduela, ez zuen muturreko jarrerarik erakutsi, eta<br \/>\ntradizionalista soil gisa eta euskararen aldeko ekimenen mezenas gisa agertu<br \/>\nzen. Inork ez dio ukatzen goi-funtzionario azpeitiarrari administratzaile<br \/>\neraginkorra izatea, ezta zintzotasunez, neurritasunez eta elkarrizketarako zein<br \/>\nnegoziaziorako gaitasunez jantzia egotea ere. Bidezkoa da Elortzari aitortzea<br \/>\npentsamendu politiko euskaltzalearen lehen mailako \u00abkudeatzaile praktikoa\u00bb izan<br \/>\nzela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XIX. mendearen erdialdean, elortzatarrak Azpeitiko familiarik ospetsuenetako bat ziren eta eginkizun nabarmenak betetzen zituzten herrian. Julianen aitak, Juan Jose Elortza Aizpuruk, Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen, Azpeitira itzuli eta abokatu-lanetan hasi zen. Azpeitiko zinegotzia izan zen, bai eta Gipuzkoako Diputazio Probintzialeko idazkaria ere. Gerora Diputazioko presidenteorde eta diputatu karlista izan zen 1897ra arte. Julianen ama Catalina [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3597","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XIX. mendearen erdialdean, elortzatarrak Azpeitiko familiarik ospetsuenetako bat ziren eta eginkizun nabarmenak betetzen zituzten herrian. Julianen aitak, Juan Jose Elortza Aizpuruk, Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen, Azpeitira itzuli eta abokatu-lanetan hasi zen. Azpeitiko zinegotzia izan zen, bai eta Gipuzkoako Diputazio Probintzialeko idazkaria ere. Gerora Diputazioko presidenteorde eta diputatu karlista izan zen 1897ra arte. Julianen ama Catalina [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\\\/\",\"name\":\"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:56:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 &#8211; Donostia, 1964ko otsailak 13).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae","og_description":"XIX. mendearen erdialdean, elortzatarrak Azpeitiko familiarik ospetsuenetako bat ziren eta eginkizun nabarmenak betetzen zituzten herrian. Julianen aitak, Juan Jose Elortza Aizpuruk, Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen, Azpeitira itzuli eta abokatu-lanetan hasi zen. Azpeitiko zinegotzia izan zen, bai eta Gipuzkoako Diputazio Probintzialeko idazkaria ere. Gerora Diputazioko presidenteorde eta diputatu karlista izan zen 1897ra arte. Julianen ama Catalina [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/","name":"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 - Donostia, 1964ko otsailak 13). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:56:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/elorza-aizpuru-elortza-aizpuru-julian-613-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ELORZA AIZPURU [ELORTZA AIZPURU], Julian (Azpeitia, Gipuzkoa, 1879ko urtarrilak 28 &#8211; Donostia, 1964ko otsailak 13)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3597","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3597\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3597"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3597"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}