{"id":3595,"date":"2023-02-14T09:56:13","date_gmt":"2023-02-14T08:56:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:56:13","modified_gmt":"2023-02-14T08:56:13","slug":"eleizalde-brenosa-luis-612-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/","title":{"rendered":"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 &#8211; Bilbo, 1923ko uztailak 24)."},"content":{"rendered":"<p><span>Luis Maria Ignacio Jose Ramon<br \/>\nEleizalde Goenkaleko 3an jaio zen, eguerdiko 12:00etan. Luis Maria de Eleizalde<br \/>\nizan zuen aita, sortzez Errezilgo Unibertsitatekoa (Gipuzkoa), Filosofiako<br \/>\nkatedraduna. Ama, berriz, Maria Belen Bre\u00f1osa, Aretxabaletan jaioa, hau da,<br \/>\nLeintz haranean (Gipuzkoa). Aitaren aldeko aiton-amonak Ignacio Vicente<br \/>\nEleizalde azpeitiarra eta Josefa Clara Izagirre errezildarra izan ziren. Amaren<br \/>\naldekoak, berriz, Rafael Bre\u00f1osa kordobarra eta Emilia Tejada, Meanxen jaioa<br \/>\n(Frantzia), nahiz eta beste jaiotza-agiri batzuetan Presle herrikoa zela esaten<br \/>\nden (Tourseko Departamentua, Frantzia). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bergaran bertan egin zuen lehen<br \/>\neta bigarren hezkuntza (1887-1891), lehenik, bertako domingotarretan; gero,<br \/>\nZaragozako jesuitetan jarraituta eta batxilergoa ere hango Institutuan ikasita,<br \/>\n1891tik 1894ra. Euskal Herrian unibertsitate-fakultaterik ez zegoenez, kanpoan<br \/>\njarraitu behar izan zuen ikasten, garai hartako askok bezala; lehenik,<br \/>\nZaragozako Zientzien Fakultatean (1895-1898) eta, gero, Madrilgoan, harik eta<br \/>\n1899an Zientzietan lizentziatu zen arte. Ondotik, besteak beste, Astronomia eta<br \/>\nFisika Matematikoa ikastaroak egin zituen. Madrilgo Unibertsitateko titulua<br \/>\n1899ko ekainaren 27an eskuratu zuen: Zientzia Fisiko-Matematikoetan<br \/>\nlizentziatua. Halaber, Madrilgo Ingeniari Industrialen Eskolan ikasi zuen,<br \/>\n1902tik 1905era. Idazle gisa, lehen garai hartan, interes zientifikoak izan<br \/>\nziren nagusi beste batzuen gainetik. Horrela, 1904an, <i>Apuntes para una<br \/>\nteor\u00eda de las figuras circulares <\/i>lan matematikoa argitaratu eta <i>Elementos<br \/>\nde Astronom\u00eda descriptiva <\/i>(eskuizkribua) idatzi zuen, eguzki-sistemari<br \/>\nburuzko artikulu sorta batekin batera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino de Arana Goiriren ideien<br \/>\nberri jakin zuenez geroztik, nazionalista izan zen. Beste asko bezala, dena<br \/>\nden, lehen urteetan karlismoaren inguruan ibili zen, amaren aldeko aitonaren<br \/>\neraginez zalantzarik gabe, hura Don Karlosen armadan iritsi baitzen Euskal<br \/>\nHerrira Foruen alde egiteko. 1903ko hautu nazionalista erradikaletik (Sabino<br \/>\nAranaren heriotzaren urtekoa), Eleizaldek pixkanaka jarrera moderatuagoetarantz<br \/>\njo zuen, betiere Sabinoren ortodoxia defenditu izanak ematen zion omenarekin.<br \/>\nSabino Aranaren \u00abbilakaera espainolista\u00bbk eraginik, nazionalistak bi taldetan<br \/>\nbanatu ziren: batetik, bilakaera hura onartu zutenak zeuden, nazionalismo<br \/>\nideologiko ez-politiko eta moderatuaren aldekoak, hots, Eleizaldek aukeratutako<br \/>\nildoa; eta bestetik, sabinotasun independentista hutsera itzultzearen aldekoak.<br \/>\nAranaren heriotzaz geroztik, etengabeko borroka gertatu zen bi taldeen artean<br \/>\nalderdia kontrolatu nahian, harik eta 1915ean moderatuak nagusitu ziren arte.<br \/>\n1916an, Euzko Alderdi Jeltzalea izenaren ordez, alderdiari Euzko JEL-Batza (<i>Comuni\u00f3n<br \/>\nNacionalista Vasca<\/i>) izena ematea erabaki zen, eta Eleizalde hartan sartu<br \/>\nzen. Talde intrantsigenteak separatismoarekin tematurik jarraitu zuen, harik<br \/>\neta 1921ean zatiketa aberriar separatista eragin zuen arte. Doktrinario<br \/>\nintrantsigenteek Euzko Alderdi Jeltzalea izenari berriz heldu zioten;<br \/>\nmoderatuek, berriz, <i>Comuni\u00f3n Nacionalista Vasca <\/i>(CNV) izenarekin<br \/>\njarraitu zuten. Egoera horrek 1930era arte iraun zuen, hau da, alderdia Euzko<br \/>\nAlderdi Jeltzalea izenpean berriro batu zen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1905eko<br \/>\nmaiatzaren 30ean, Eleizaldek Gasteizko Institutu Orokor eta Teknikoko<br \/>\nMatematika katedra irabazi zuen; postua, dena den, hurrengo urtean hartu zuen<br \/>\nbere gain, jarduera nazionalisten ondoriozko espetxealdia bukatu bezain laster.<br \/>\nHiri hartako erreferentziazko politikari nazionalista izan zen, harik eta<br \/>\n1919an Bilbon kokatu zen arte, Hezkuntza-ikuskari izendatu zutelako. 1906an,<br \/>\nLeona de Urrutia andrea Mundakan ezagutu eta, handik hiru hilabetera, harekin<br \/>\nezkondu zen, urte hartako urrian, zehazki. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zortzi seme-alaba izan zituzten<br \/>\n(lau, haurretan hilak, \u00abgarai hartako izurriteen ondorioz\u00bb), seme-alaben artean<br \/>\nbi urte inguruko tartea izan zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1907an, Gasteizko Euskal<br \/>\nZentroko lehen presidente aukeratu zuten. 1909an, Armadan lizentziatu zuten,<br \/>\nhartatik libre geratua baitzen diru kopuru bat eskudirutan ordainduz. Sabino<br \/>\nAranak 1901ean Bilbon sortutako <i>Euzkadi. Ciencias, Bellas Artes, Letras <\/i>aldizkariko<br \/>\nzuzendaria izan zen (1905era arte, ez zen alerik atera; urte hartan, ordea,<br \/>\nAranaren jarraitzaile batzuek haren lekukoa hartu zuten, 1915era arte),<br \/>\nortodoxia nazionalistari atxikia. Eleizaldek, halaber, <i>Revista Internacional<br \/>\nde Estudios Vascos<\/i>en idatzi zuen (<i>RIEV, <\/i>Julio Urkixok 1907an<br \/>\nsortua), harik eta, Aranaren sistemaren irizpide etimologikoei eta neologismoei<br \/>\neraso egin zien \u00abUn bautizo\u00bb (<i>RIEV<\/i>, 1910) artikuluaren agerpenak<br \/>\natsekabeturik, Urkixo zuzendariarekiko harremana hautsi zuen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mendeko bigarren hamarkadan,<br \/>\nEleizaldek aldi berean egin zuen nazionalismo posibilistaren eta ortodoxoaren<br \/>\nalde, CNVk 1916tik aurrera defenditu zuenarekin bat. Horrek mesede egin zien<br \/>\nalderdiak 1917ko hauteskundeetan lortutako emaitza onei; bada, emaitzetan<br \/>\noinarriturik, Madrili Euskal Herrirako autonomia eskatzea erabaki zen. Horrek<br \/>\ngero eta gehiago urrundu zituen elkarrengandik CNV eta Euzko Gastedi<br \/>\nerradikalagoa eta, ondorioz, 1921ean nazionalista independentistak kanporatu<br \/>\nzituzten (\u00abzatiketa aberriarra\u00bb). Eleizaldek horien eta Euzko Alderdi Jeltzalea<br \/>\nbirsortuaren aurkako jarrera izan zuen. Hil aurreko azken urteetan,<br \/>\nnazionalismo ez-separatistaren eta ez-dogmatikoaren alde egin zuen, esparru<br \/>\npolitiko espainiarrean eraginkorra izateko modukoa. Nazionalismoak euskal<br \/>\ngizartea kultur arloan prestatzea izan behar zuen xede, berezko nortasun<br \/>\npolitikoa erdiesteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gasteizen bizi izandako<br \/>\nurteetan, hainbat alditan aurkeztu zen hauteskundetan; adibidez, 1911ko<br \/>\nazaroaren 12ko udal bozetan, baina zinegotzi-posturik lortu gabe. Gero, berriz<br \/>\nere CNV taldeko hautagaia izan zen 1913ko martxoko diputatuen hauteskundeetan, baina<br \/>\narrakastarik gabe. 1914an, Gasteizko Euskal Zentroak euskal kulturari buruzko<br \/>\nhitzaldi zikloa antolatu zuen, eta Eleizaldek \u00abNazionalismoa Europako<br \/>\nherrialdeetan\u00bb izan zuen mintzagai. 1918ko otsailean, gorakada autonomista<br \/>\nbetean (Eusko Ikaskuntzaren lehen biltzarra O\u00f1atin), alderdi-koalizio batek<br \/>\nEleizalde proposatu zuen Gasteizko hautagai Madrilgo Gorteetarako;<br \/>\ndesadostasunen ondorioz, ordea, atzera egin zuen. 1918ko martxoaren 10ean,<br \/>\nGasteizko Euzko Gastedi sortu zen, eta Eleizalde ohorezko presidente izendatu<br \/>\nzuten. Azken aldiz aurkeztu zen diputatugai Gorteetarako hauteskundeetan,<br \/>\n1919ko ekainaren 1ean, jada Bilbora bizitzera joatea erabakia zuenean.<br \/>\nGasteizko barrutian aurkeztu zen, baina oso urrun gelditu zen betiereko Eduardo<br \/>\nDatorengandik. Datok, izan ere, barruti horretako hauteskunde guztiak irabazi<br \/>\nzituen, 1914tik 1920ra arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaian, ordea, legegintzako<br \/>\nhauteskundeek nazionalismo moderatuaren garaipena berretsi zuten. Izan ere,<br \/>\nBizkaiko diputatu eta senatari guztiak nazionalistak izan ziren, Indalecio<br \/>\nPrieto sozialista izan ezik. Ondorioz, nazionalismoaren barruko ahots independentistek<br \/>\nisildu behar izan zuten, harik eta, 1920tik aurrera, hauteskundeetan behin eta<br \/>\nberriz izandako porrotek aipatu zatiketa aberriarraren agerpena bultzatu zuten<br \/>\narte. Eleizaldek buru-belarri egin zion kontra joera horri. Hura Eleizalderen<br \/>\nazken ika-mika politikoa izan zen euskal nazionalismoaren barruan. Haren<br \/>\niritziz, izan ere, aukera independentistak ez zuen lekurik, ezta oinarrizko<br \/>\nideologia nazionalistaren barnean ere, eta alderdi politiko horren helburua<br \/>\n1839ko urriaren 25eko Legea indargabetzea zen (Foruak Berresteko Legea,<br \/>\nEspainiako Gorteek onetsia. Foruak aitortu zituen, baina Konstituzioaren<br \/>\nmendean); ez, ordea, independentzia lortzea (<i>Euzkadi, <\/i>1920ko maiatzak<br \/>\n8). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idazketari dagokionez, 1910etik<br \/>\n1920ra bitarteko urteak emankorrenak izan ziren, bere argitalpenik<br \/>\ngarrantzitsuenak plazaratuta, hala prentsako kanpainetan nola<br \/>\nhizkuntza-azterlanetan edota literatur sorkuntzan: \u00abRaza, Lengua y Naci\u00f3n<br \/>\nvascas\u00bb (1911); \u00abMorfolog\u00eda de la conjugaci\u00f3n vasca sint\u00e9tica\u00bb (1913); \u00abPa\u00edses<br \/>\ny Razas\u00bb (1914); <i>Landibar <\/i>(1918); \u00abMetodolog\u00eda para la restauraci\u00f3n del<br \/>\neuzkera\u00bb (1919); \u00abEl problema de la ense\u00f1anza en el Pa\u00eds Vasco\u00bb (1919);<br \/>\nartikuluak, berriz, <i>Hermes, Euzkadi <\/i>(aldizkarian eta egunkarian), <i>La<br \/>\nBaskonia, RIEV, Bizkaitarra <\/i>eta beste aldizkari batzuetan ere. 1918an,<br \/>\nparte-hartze nabarmena izan zuen O\u00f1atiko Biltzarrean, Eusko Ikaskuntzaren Lehen<br \/>\nBiltzarrean, alegia (hurrengo bietan ere parte hartu zuen) eta buru-belarri<br \/>\nesku hartu zuen, lehenik, Eusko Ikaskuntzaren sorreran (<i>Sociedad de Estudios<br \/>\nVascos<\/i>, Aldundiek 1918an sortua) eta, ondoren, Euskaltzaindiarenean (1918);<br \/>\nzehazki, euskal akademiaren euskaltzain sortzailea izan zen, euskara batzearen<br \/>\naldeko lanari berehala helduta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanbideari dagokionez,<br \/>\nEleizaldek matematika-katedran jarraitu zuen Gasteizko Institutuan. Gero,<br \/>\nordea, Bizkaiko Diputazioak sortutako Irakaskuntza Publikorako Batzordearekin<br \/>\nelkarlanean, batzorde horretan sartu eta eginkizun garrantzitsua bete zuen auzoetako<br \/>\neskolak bultzatzen eta, hain zuzen ere, eskola horietako ikuskari izendatu<br \/>\nzuten, 1919ko maiatzean. 1920ko urtarrilaren 9tik aurrera, borondatezko<br \/>\neszedentzia eskatu eta Gasteizko katedra utzi zuen. Eskoletarako euskal testuak<br \/>\nsortzen lagundu zuen: <i>Euskal Zenbakistia <\/i>(aritmetika) eta <i>Euskeraz<br \/>\nirakurtzeko irakaspidea <\/i>(silabarioa). Osasunez ahul, 1920ko ekainean<br \/>\ntuberkulosiak jota zegoela jakin zuen. 1920an eta 1921ean, Jesus Arrese<br \/>\ndoktoreak hiru ebakuntza egin zizkion. 1921eko uztailean, Hanburgon ebakuntza<br \/>\negin eta \u00abradium\u00bbekin tratatu zuten. Medikuen esanetan hiletsian zegoela,<br \/>\nLurdara jo zuen 1922an, beste behin ere berarengan sustraitutako fede katolikoa<br \/>\nerakutsita. Azkenean, Bilbon zendu zen, 1923ko uztailaren 24an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikari dagokionez, <i>Euzkadi<br \/>\n<\/i>egunkarian sorreratik (1913ko otsailak 1) aldizka idatzitako artikuluek<br \/>\nederki erakusten dute euskal nazionalismoak <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko bigarren hamarkadan izaniko bilakaera<br \/>\npolitikoaren interpretazioa. Alderdi barruko eztabaida guztietan parte hartu<br \/>\nzuen, artikuluak hainbat goitizenekin sinatuta. Eleizalde Sabinoren<br \/>\npentsamoldearen ondorengoetako bat izan zen; beste batzuekin batera, ildo<br \/>\nortodoxoari lotu beharrean, 1903tik aurrera, ideia independentista<br \/>\nintrantsigente hura gainditu zuenetariko bat izan zen, hain zuzen, baina<br \/>\noinarri nazionalistei uko egin gabe. Irmotasuna doktrina-edukietan eta<br \/>\nmalgutasuna prozeduretan, horra hor Eleizalderen doktrina politikoa gidatu zuen<br \/>\nurrezko araua. Arraza eta hizkuntza, beraz, independentismoaren gainetik jarri<br \/>\nziren. Aldi berean, printzipio katolikoekiko lotura gero eta handiagoa izan<br \/>\nzen, CNV osatu arte, aurre eginik bai euskal liberalismoari, bai Estatuko<br \/>\nalderdiei. Eleizaldek gaztaroko erradikaltasunetik nazionalismo<br \/>\nautonomistarantz jo zuen, euskara eta euskal kultura suspertzeko kezka<br \/>\nhandiagoa agertuta (\u00abLas Nacionalidades\u00bb <i>Pa\u00edses y Razas <\/i>liburuan, 1914).<br \/>\nLuis Eleizalderen pentsamolde politikoaren formulazioak euskal Nazioaren<br \/>\ndefentsa izan zuen oinarri, Estatu bakar batek osatua, eta haren batasuna<br \/>\nantropologian, etnografian, hizkuntzan, zuzenbide naturalean eta historian<br \/>\nzetzan. Euzkadiren batasun politikoa lortzeak biziraupenerako bermerik<br \/>\nhandienak emango lizkioke euskal nazioari. Horren haritik, euskal lurralde<br \/>\nbakoitzeko foruzaletasunak gainditu behar ziren. Espainiako eskuinei egin zien<br \/>\neraso, nazionalitateak aitortzearen garrantzia ulertzen ez jakiteagatik eta<br \/>\nnazionalistei ezkertiarrak eta muturrekoak izatea leporatzeagatik. Ezin<br \/>\nzitzaion nazionalismoari izaera kontserbadore eta tradizionalista sakona ukatu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eleizalde fededuna zen sakonki.<br \/>\n1917an, <i>Gurutza deunaren Bidea <\/i>(Kempis) argitaratu zuen, <i>Euzkadi <\/i>aldizkarian<br \/>\nagertzen joan zena. Bi hitzaldi eman zituen Bilboko Euzko Gastediko gazteen<br \/>\naurrean, \u00abGure fedearen funtsa arrazionalak\u00bb eta \u00abEliza eta gizateriaren<br \/>\naurrerabidea\u00bb izenburupean, 1915eko otsailaren 14an eta 15ean. Lehen hitzaldian<br \/>\nfrogatzen saiatu zen zergatik izan behar zuten euskaldunek teista, kristau eta<br \/>\nkatoliko, eta zergatik funtsatu behar zuten doktrina politikoa eta soziala<br \/>\nerlijiozko doktrinan. Berrezarpen nazionalera iristeko, aurretik auzi soziala<br \/>\nebatzi beharra zegoen eta, \u00abMorfolog\u00eda de la conjugaci\u00f3n vasca sint\u00e9tica\u00bb<br \/>\n(1913); \u00abPa\u00edses y Razas\u00bb (1914); <i>Landibar <\/i>(1918); \u00abMetodolog\u00eda para la<br \/>\nrestauraci\u00f3n del euzkera\u00bb (1919); \u00abEl problema de la ense\u00f1anza en el Pa\u00eds<br \/>\nVasco\u00bb (1919); artikuluak, berriz, <i>Hermes, Euzkadi <\/i>(aldizkarian eta<br \/>\negunkarian), <i>La Baskonia, RIEV, Bizkaitarra <\/i>eta beste aldizkari<br \/>\nbatzuetan ere. 1918an, parte-hartze nabarmena izan zuen O\u00f1atiko Biltzarrean,<br \/>\nEusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean, alegia (hurrengo bietan ere parte hartu<br \/>\nzuen) eta buru-belarri esku hartu zuen, lehenik, Eusko Ikaskuntzaren sorreran (<i>Sociedad<br \/>\nde Estudios Vascos<\/i>, Aldundiek 1918an sortua) eta, ondoren,<br \/>\nEuskaltzaindiarenean (1918); zehazki, euskal akademiaren euskaltzain sortzailea<br \/>\nizan zen, euskara batzearen aldeko lanari berehala helduta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanbideari dagokionez,<br \/>\nEleizaldek matematika-katedran jarraitu zuen Gasteizko Institutuan. Gero,<br \/>\nordea, Bizkaiko Diputazioak sortutako Irakaskuntza Publikorako Batzordearekin<br \/>\nelkarlanean, batzorde horretan sartu eta eginkizun garrantzitsua bete zuen auzoetako<br \/>\neskolak bultzatzen eta, hain zuzen ere, eskola horietako ikuskari izendatu<br \/>\nzuten, 1919ko maiatzean. 1920ko urtarrilaren 9tik aurrera, borondatezko<br \/>\neszedentzia eskatu eta Gasteizko katedra utzi zuen. Eskoletarako euskal testuak<br \/>\nsortzen lagundu zuen: <i>Euskal Zenbakistia <\/i>(aritmetika) eta <i>Euskeraz<br \/>\nirakurtzeko irakaspidea <\/i>(silabarioa). Osasunez ahul, 1920ko ekainean<br \/>\ntuberkulosiak jota zegoela jakin zuen. 1920an eta 1921ean, Jesus Arrese<br \/>\ndoktoreak hiru ebakuntza egin zizkion. 1921eko uztailean, Hanburgon ebakuntza<br \/>\negin eta \u00abradium\u00bbekin tratatu zuten. Medikuen esanetan hiletsian zegoela,<br \/>\nLurdara jo zuen 1922an, beste behin ere berarengan sustraitutako fede katolikoa<br \/>\nerakutsita. Azkenean, Bilbon zendu zen, 1923ko uztailaren 24an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikari dagokionez, <i>Euzkadi<br \/>\n<\/i>egunkarian sorreratik (1913ko otsailak 1) aldizka idatzitako artikuluek<br \/>\nederki erakusten dute euskal nazionalismoak <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko bigarren hamarkadan izaniko bilakaera<br \/>\npolitikoaren interpretazioa. Alderdi barruko eztabaida guztietan parte hartu<br \/>\nzuen, artikuluak hainbat goitizenekin sinatuta. Eleizalde Sabinoren<br \/>\npentsamoldearen ondorengoetako bat izan zen; beste batzuekin batera, ildo<br \/>\nortodoxoari lotu beharrean, 1903tik aurrera, ideia independentista<br \/>\nintrantsigente hura gainditu zuenetariko bat izan zen, hain zuzen, baina<br \/>\noinarri nazionalistei uko egin gabe. Irmotasuna doktrina-edukietan eta<br \/>\nmalgutasuna prozeduretan, horra hor Eleizalderen doktrina politikoa gidatu zuen<br \/>\nurrezko araua. Arraza eta hizkuntza, beraz, independentismoaren gainetik jarri<br \/>\nziren. Aldi berean, printzipio katolikoekiko lotura gero eta handiagoa izan<br \/>\nzen, CNV osatu arte, aurre eginik bai euskal liberalismoari, bai Estatuko<br \/>\nalderdiei. Eleizaldek gaztaroko erradikaltasunetik nazionalismo<br \/>\nautonomistarantz jo zuen, euskara eta euskal kultura suspertzeko kezka<br \/>\nhandiagoa agertuta (\u00abLas Nacionalidades\u00bb <i>Pa\u00edses y Razas <\/i>liburuan, 1914).<br \/>\nLuis Eleizalderen pentsamolde politikoaren formulazioak euskal Nazioaren<br \/>\ndefentsa izan zuen oinarri, Estatu bakar batek osatua, eta haren batasuna<br \/>\nantropologian, etnografian, hizkuntzan, zuzenbide naturalean eta historian<br \/>\nzetzan. Euzkadiren batasun politikoa lortzeak biziraupenerako bermerik<br \/>\nhandienak emango lizkioke euskal nazioari. Horren haritik, euskal lurralde<br \/>\nbakoitzeko foruzaletasunak gainditu behar ziren. Espainiako eskuinei egin zien<br \/>\neraso, nazionalitateak aitortzearen garrantzia ulertzen ez jakiteagatik eta<br \/>\nnazionalistei ezkertiarrak eta muturrekoak izatea leporatzeagatik. Ezin<br \/>\nzitzaion nazionalismoari izaera kontserbadore eta tradizionalista sakona ukatu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eleizalde fededuna zen sakonki.<br \/>\n1917an, <i>Gurutza deunaren Bidea <\/i>(Kempis) argitaratu zuen, <i>Euzkadi <\/i>aldizkarian<br \/>\nagertzen joan zena. Bi hitzaldi eman zituen Bilboko Euzko Gastediko gazteen<br \/>\naurrean, \u00abGure fedearen funtsa arrazionalak\u00bb eta \u00abEliza eta gizateriaren<br \/>\naurrerabidea\u00bb izenburupean, 1915eko otsailaren 14an eta 15ean. Lehen hitzaldian<br \/>\nfrogatzen saiatu zen zergatik izan behar zuten euskaldunek teista, kristau eta<br \/>\nkatoliko, eta zergatik funtsatu behar zuten doktrina politikoa eta soziala<br \/>\nerlijiozko doktrinan. Berrezarpen nazionalera iristeko, aurretik auzi soziala<br \/>\nebatzi beharra zegoen eta, hori, azken buruan, auzi morala baizik ez zen eta,<br \/>\nhori, aldi berean, erlijiozko auzian ebazten zen. Eleizalderen ustez,<br \/>\nerlijiozko sentimenduak lantzen ziren tokian, han ere sentimendu nazionalak<br \/>\nernamuintzen ziren. Horrenbestez, Eleizalderen aburuz, Euskal Aberriaren eta<br \/>\nErlijio katolikoaren defentsa egitea txanpon bereko aurpegi ezberdinak ziren<br \/>\n(Granja Pascual 1999, 450-451. or.). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sormenezko literaturan, Walter<br \/>\nScotten itzulpen bat alde batera utzirik (<i>Halidon Murua, Euzkadi<\/i>n<br \/>\nagertua<i>, <\/i>1912), Luis Eleizalderen lehen literatur argitalpena olerki bat<br \/>\nizan zen guk dakigunez, hots, \u00abUda Berriyaren Agertzean\u00bb (1894), <i>Euskal-Erria<\/i>n<br \/>\nplazaratua. Garrantzi txikiagoko erlijiozko beste lan batzuekin batera, <i>Landibar<br \/>\n<\/i>eleberriaren bidez lortu zuen egiazko balioa literaturan, gaztelaniaz ondua<br \/>\n(lehena eta azkena), 1918an argitaratua. Nobelak, egia esan, aita Coloma<br \/>\njesuitaren <i>Peque\u00f1eces <\/i>ekartzen digu gogora eta eleberri<br \/>\nerregionalistaren barnean dago kokaturik, xehetasunetan luzea, eta<br \/>\ndeskriptiboegia euskal paisaietan eta bertako euskal tipoetan, nazionalismorako<br \/>\njarraitzaileak erakarri nahian, Espainiako ohitura eta tipoei eraso eginik eta<br \/>\neuskaldun ezaugarri oro laudaturik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Luis Eleizalderen euskal<br \/>\nnortasuna ezaugarritzen duen elementurik bada, euskararekiko maitasuna da, bai<br \/>\neta haren alde eskuzabaltasunez lan egitea ere, hizkuntza suspertzea<br \/>\nerdiesteko. Eskola jotzen zuen hizkuntzaren kontserbazioaren bermatzaile,<br \/>\nhorretarako hamaika zailtasun bazeuden ere. Eleizaldek argi zekusan, euskara<br \/>\ngalduez gero, herriak galdu egingo zuela arrazari eusten zion tresna. Arraza<br \/>\neta hizkuntza, beraz, arras loturik ageri dira Eleizalderengan, ideia<br \/>\nnazionalistarik ortodoxoenekin bat. Ikuspuntu moraletik, Eleizalderen iritziz,<br \/>\nhizkuntzaren galerak herriaren degradazioa ekarriko luke. Are gehiago,<br \/>\ngaztelaniak ez bezala, euskarak biraorik ez zuela esaten zuen. Horrelako<br \/>\nburutazioak eta beste batzuk <i>Raza, lengua y naci\u00f3n vascas <\/i>(1911)<br \/>\nliburuan azaldu zituen, arraza hizkuntzaren gainetik zegoelako tesiekin bat<br \/>\neginik, Aranari jarraikiz. Eleizalderen tesiei, dena den, bilakaera antzematen<br \/>\ndiegu, bilakaera nazionalistarekin bat eta, ondorioz, berezko hizkuntzak<br \/>\npixkanaka gaina hartu zuen, nazionalitatearen ezaugarri nagusi gisa (1916).<br \/>\nEuskara salbatuko bazen, abertzaleen bultzadak soilik izango zuen indarra<br \/>\nhizkuntza erdalkeriaz edo barbarismoz garbitzeko, eta, pixkanaka, egiazko<br \/>\nliteratura hizkuntza bat osatzeko. Asmo hartan, euskal eskolak funtsezko<br \/>\neginkizuna garatuko luke. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eleizalderen alde pedagogikoa<br \/>\neskola euskalduna sustatzeari lotuta bakarrik egon zen. Lanbidez irakaskuntzari<br \/>\nlotua zegoenez, bergararrak etengabe pausatu zuen begirada eskolan.<br \/>\n\u00abIrakaskuntzaren arazoa Euskal Herrian\u00bb izenburuko hitzaldia eman zuen 1918an,<br \/>\nEusko Ikaskuntzaren Lehen Biltzarrean. Gerraondoko ikastolen aldeko<br \/>\nmugimenduari aurrea harturik, euskal eskolen sorreraren alde mintzatu zen.<br \/>\nPedagogo gisa, euskarazko ikasliburuak sortzearen alde egin zuen eta, hark<br \/>\nberak, aritmetika-liburu bat ondu zuen bizkaieraz 1921ean, Auzo Eskoletan<br \/>\nerabiltzeko: <i>Euskal-Zenbakistia, Lenengo ikaste mallarako<\/i>. 1922an<br \/>\neuskarazko testuak erabiltzea debekatu zenean, Eleizaldek liburu horiek<br \/>\nerretzen ikusi zuen, haien ordez gaztelaniazkoak erabiltzeko. 1919ko abenduaren<br \/>\n9an, Bizkaiko Diputazio Probintzialak auzoko 50 eskola sortzea onetsi zuen,<br \/>\nlanda-eremuko eskolaren abandonuari eta analfabetismo maila handiari<br \/>\nkonponbidea emateko; egoera hura eskola elebakarrak eragin zuen, bai eta<br \/>\nlanda-eremuko guneen isolamenduak ere. Eleizaldek eite nazionalistako<br \/>\neskola-erakundea sortu zuen, euskal tankerakoa, nazionalismoaren aurkakoek<br \/>\neraso egin bazioten ere, auzoko eskola haiei propaganda bizkaitarraren bulego<br \/>\nhutsa iritzita. Horientzat Eleizalde fanatiko arriskutsua zen, gehiengo<br \/>\nnazionalistak aipatu eskolen zuzendaritzan jarritakoa, \u00abbere alderdi-zerbitzuak<br \/>\nordaintzeko\u00bb (<i>El Pueblo Vasco<\/i>, 1922-IX-15). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laburbilduz, Eleizalderen<br \/>\nheriotza goiztiarraren ondorioz (45 urte zituela), mugimendu nazionalistak<br \/>\nerreferente ideologiko eta buruzagi politiko ospetsua galdu zuen; eta<br \/>\ngaztelaniazko letrek egile esanguratsu bat. Nazionalismoaren zerbitzuko<br \/>\npentsalari organiko gisa, ekarpen nabarmena egin zuen, hala kazetaritza-lanean<br \/>\nnola literaturan eta pedagogian. Baina haren gaineko memoria historikoak, oroz<br \/>\ngain, euskara finkatu, batu eta duintzeari dirau lotua; horretarako, izan ere,<br \/>\nomen handiko erakunde garrantzitsuak bultzatu zituen, hala nola Eusko<br \/>\nIkaskuntza eta Euskaltzaindia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Luis Maria Ignacio Jose Ramon Eleizalde Goenkaleko 3an jaio zen, eguerdiko 12:00etan. Luis Maria de Eleizalde izan zuen aita, sortzez Errezilgo Unibertsitatekoa (Gipuzkoa), Filosofiako katedraduna. Ama, berriz, Maria Belen Bre\u00f1osa, Aretxabaletan jaioa, hau da, Leintz haranean (Gipuzkoa). Aitaren aldeko aiton-amonak Ignacio Vicente Eleizalde azpeitiarra eta Josefa Clara Izagirre errezildarra izan ziren. Amaren aldekoak, berriz, Rafael [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3595","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Luis Maria Ignacio Jose Ramon Eleizalde Goenkaleko 3an jaio zen, eguerdiko 12:00etan. Luis Maria de Eleizalde izan zuen aita, sortzez Errezilgo Unibertsitatekoa (Gipuzkoa), Filosofiako katedraduna. Ama, berriz, Maria Belen Bre\u00f1osa, Aretxabaletan jaioa, hau da, Leintz haranean (Gipuzkoa). Aitaren aldeko aiton-amonak Ignacio Vicente Eleizalde azpeitiarra eta Josefa Clara Izagirre errezildarra izan ziren. Amaren aldekoak, berriz, Rafael [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\\\/\",\"name\":\"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:56:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 &#8211; Bilbo, 1923ko uztailak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Luis Maria Ignacio Jose Ramon Eleizalde Goenkaleko 3an jaio zen, eguerdiko 12:00etan. Luis Maria de Eleizalde izan zuen aita, sortzez Errezilgo Unibertsitatekoa (Gipuzkoa), Filosofiako katedraduna. Ama, berriz, Maria Belen Bre\u00f1osa, Aretxabaletan jaioa, hau da, Leintz haranean (Gipuzkoa). Aitaren aldeko aiton-amonak Ignacio Vicente Eleizalde azpeitiarra eta Josefa Clara Izagirre errezildarra izan ziren. Amaren aldekoak, berriz, Rafael [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/","name":"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 - Bilbo, 1923ko uztailak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:56:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eleizalde-brenosa-luis-612-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ELEIZALDE BRENOSA, Luis (Koldo) (Bergara, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 9 &#8211; Bilbo, 1923ko uztailak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3595","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3595\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3595"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3595"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}