{"id":3593,"date":"2023-02-14T09:53:44","date_gmt":"2023-02-14T08:53:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:53:44","modified_gmt":"2023-02-14T08:53:44","slug":"echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/","title":{"rendered":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 &#8211; Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4)."},"content":{"rendered":"<p><span>Joaquin Etxegarai Etxeandia<br \/>\npasaiatarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan<br \/>\nzituen guraso, biak gipuzkoarrak, alegia. Anaia txikia Bonifacio Etxegarai<br \/>\nKorta jurista izan zen (1878-1956). 1897an bere iloba txiki Consuelo Etxegarai<br \/>\nAbascalekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegaraitarrak Azpeitian bizi<br \/>\nizan ziren 1876ra arte, urte hartan Zumaian (Gipuzkoa) kokatu baitziren,<br \/>\nCarmeloren aitak herri hartako portu-administrazioan postu bat lortu zuelako,<br \/>\nontzi-kapitaina baitzen. Zoritxarrez, Joaquin Etxegarai 1880an hil zen;<br \/>\nondorioz, amak pobrezia-arriskuan zegoen familiaz arduratu behar izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Carmelo lehensemea bi urtez<br \/>\negon zen Santanderren osaba baten babespean, hizkuntza modernoak eta ekonomia<br \/>\nikasten. Osaba, ordea, 1883an zendu eta, Carmelok Gipuzkoara itzuli behar izan<br \/>\nzuen, hemezortzi urte doi zituela, bibliotekonomia eta artxibo arloko hainbat<br \/>\nlan Probintziako Diputazioarentzat egiteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako Diputazioan lanean<br \/>\naritu zen urteetan (1884tik 1896ra), Lore Jokoetan parte hartu zuen, lehiaketa<br \/>\nhaietan sari ugari jasota. Era berean, literatur lan franko argitaratu zituen<br \/>\nDonostiako <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkarian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1892an, Diputazioaren enkarguz,<br \/>\nMadrilera jo zuen Liburutegi Nazionala, Historiaren Errege Akademiako<br \/>\nLiburutegia eta El Escorialeko Liburutegia ikertzeko, Euskal Herriari buruzko<br \/>\nagirien bila. Ikerlanen ondorioz, munta handiko lehen lana ondu zuen, <i>Investigaciones<br \/>\nhist\u00f3ricas referentes a Guip\u00fazcoa <\/i>(1893). Bada, gisa horretako lanei esker,<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako urgazle egin zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1890etik aurrera hasitako<br \/>\ngutun-harremanaren bidez, Marcelino Menendez Pelayoren laguntzaile hurbila izan<br \/>\nzen eta, haren ikuspegi kulturalista eta katolikoak Etxegarairen historiografia<br \/>\nibilbidea nabarmen markatu zuen. Santanderreko poligrafoak bere testamentu-albazeetako<br \/>\nbat izendatu zuen Carmelo, bere ondare intelektuala kudeatzeko. 1918an, izan<br \/>\nere, Menendez Pelayo Elkarteko lehen presidente izendatu zuten Etxegarai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenago, 1896ko otsailean,<br \/>\nCarmelo Etxegarai, Euskal Herriko historialaririk oparoenetakoa izanik<br \/>\n\u2014unibertsitate mailako ikasketarik ez zuen arren\u2014 Probintzia Baskongadoetako<br \/>\nKronikari izendatu zuten, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Diputazioek halaxe erabakita.<br \/>\nHori zela eta, bera eta senitartekoak Gernikara bizitzera joan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaian kokaturik, Jaurerriko<br \/>\nKronikari Estanislao Labairurekin lankidetzan aritu eta pertsona batzuen<br \/>\nliburutegiak antolatzeaz arduratu zen, hala nola Fidel Sagarminaga diputatu<br \/>\nnagusiarenaz eta Luis Luziano Bonaparterenaz, biak Bizkaiko Diputazioak<br \/>\nerosiak. Carmelok eginkizun garrantzitsua bete zuen Diputazio hartako Euskal<br \/>\nKulturaren Batzordean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegaraik, bestalde, Labairu<br \/>\nbizkaitarrarekin, Arturo Campion nafarrarekin eta Serapio Muxika<br \/>\ngipuzkoarrarekin batera, positibismo kritikoa sartu zuen behin betiko euskal<br \/>\nhistoriografian, legendazko literaturarekin hautsita. Horri loturik, <i>Las<br \/>\nprovincias vascongadas a fines de la Edad Media <\/i>(1895) lana da<br \/>\nnabarmentzekoa; bando-gerrak aztertu zituen, bai eta gerra haietatik babesteko<br \/>\neratu zen udal egitura ere, Augustin Thierry frantses historialariari zor zaion<br \/>\nikuspegi demokratikoarekin bidetik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1911n sortu zenetik, Etxegarai<br \/>\nDonostiako <i>Euskalerriaren Alde <\/i>aldizkariko zuzendaritza-kontseiluko<br \/>\nkidea izan zen, Campionekin, Julio Urkixo filologoarekin eta Domingo Agirre<br \/>\napaizarekin batera. Carmelo Etxegarai zendu ondoren, Gregorio Muxikak<br \/>\nzuzendutako euskal kulturari buruzko aldizkariak ale monografiko bat argitaratu<br \/>\nzuen haren omenez 1925eko azaroan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pentsamoldez kontserbadorea eta<br \/>\nforuzalea, Etxegarai eztabaida sutsuetan aritu zen prentsan Sabino Aranarekin,<br \/>\nEAJren doktrina separatista zela eta. Denborarekin, dena den, alderdi politiko<br \/>\nhorren aurkako jarrera eztitu zen, jeltzaleek euskal erakunde publikoak<br \/>\nmoderazioz kudeatzeak eraginda. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, Probintzia<br \/>\nBaskongadoetako Kronikaria euskal Diputazioen eta probintzien arteko<br \/>\nKonferentzien aholkulari eta ideologoa izan zen, batez ere Gobernu<br \/>\nzentralarekin izandako negoziazioetan, Kontzertu Ekonomikoek beraiekin zekarten<br \/>\nautonomia administratiboa eskubide historikoen ikuspuntutik defendituta.<br \/>\nCarmeloren azken lanetako bat, <i>Compendio de las Instituciones Forales de<br \/>\nGuip\u00fazcoa <\/i>(1925), doktrina horren formulazioa dateke. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen Mundu Gerraren garaian<br \/>\neuskal autonomismo politikoak gora egin zuen hartan, Eusko Ikaskuntzaren I.<br \/>\nBiltzar jendetsua antolatu zen O\u00f1atin (Gipuzkoa) 1918ko irailean eta bertan<br \/>\nEtxegaraik protagonismo berezia izan zuen Historia eta Zuzenbidea arloetan.<br \/>\nEtxegarai Eusko Ikaskuntzaren sortzaileetako bat izan zen eta, gehienbat,<br \/>\nartxibo publiko nazionalen eta nazioartekoen inbentarioa egiteaz arduratu zen,<br \/>\nhala nola Belgikako Brugge hirikoez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\nBiltzarraren berehalako ondorioen artean, aipatu behar da Euskaltzaindia 1919an<br \/>\nsortu zela, egoitza Bilbon ezarrita. Etxegarai euskaltzain oso izendatu zuten<br \/>\n1923an, baina 1925era arte ez zuen bere sarrera-hitzaldia irakurri jaioterrian,<br \/>\nAzpeitian, hau da, hil baino hilabete gutxi batzuk lehenagora arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegaraik ezarritako<br \/>\nikerketa-programa konparatiboak, hots, artxibo eta liburutegien antolaketan,<br \/>\ntokiko monografietan eta \u2014euskal autogobernu politikoaren isla gisa\u2014 Ohiturazko<br \/>\nZuzenbidearen azterketan oinarritutako hark, hainbat historialariren obran izan<br \/>\nzuen eragina, hala nola anaia Bonifacio Etxegarairenean, Ildefonso<br \/>\nGurrutxagarenean edo Fausto Arotzenarenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren lanaren eragina ederki<br \/>\nikus daiteke Gipuzkoako Diputazioaren eskariz Eusko Ikaskuntzak Carmelo<br \/>\nEtxegarairen omenez antolatutako omenaldi-liburuan (1928), egile multzo<br \/>\nnabarmena bildu baitzen: S. Muxika, eta J. C. Gerra; T. Arantzadi, E. Eguren<br \/>\neta J. M. Barandiaran historiaurrelariak; J. A. Lizarralde eta J. Ruiz de<br \/>\nLarrinaga frantziskotarrak; F. Carreras Candi eta A. Rubio Lluch; V. Dubarat<br \/>\neta J. B. Daranatz tandema; L. M. Uriarte Lebario jurista; J. Altadill eta A.<br \/>\nCampion; C. C. Uhlenbeck eta H. Gavel hizkuntzalariak; A. Farinelli italiarra;<br \/>\nMenendez Pelayo Elkarteko kideak, hala nola M. Artigas eta A. Bonilla; O.<br \/>\nApraiz edo D. Areitio. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegarairen lana, hala ere,<br \/>\neztabaidagai izan zen espainiar zein euskal nazionalismoarentzat. Izan ere,<br \/>\nPrimo de Riveraren eta Francoren aldeko egileek haren foruzaletasun<br \/>\ninstituzionala lausotu, eduki autonomista oro kendu eta erregionalismo hutsaren<br \/>\ntankera eman nahi izan zioten. Bestalde, euskal nazionalismotik hurbil zeuden<br \/>\nsektoreek Etxegarairen interpretazio historikoaren abertzaletasun bikoitza<br \/>\narbuiatu zuten, lehenago Sabino Aranak egin bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegarairen obra txosten<br \/>\nofizial anonimo ugaritan eta nazioarteko posta-truke epistolar aberatsean<br \/>\nzegoen islatua. Bada obraren egiazko muntaren gaineko balantzeak kolpe latza<br \/>\npairatu zuen 1937ko apirilean, Gernikako bonbardaketa nazi-frankistaren ondorioz.<br \/>\nZoritxarrez, bonben ondorio lazgarrien artean, izan ere, Carmelo Etxegarairen<br \/>\nartxibo eta liburutegi pertsonalak suntsiturik gelditu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaiatarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan zituen guraso, biak gipuzkoarrak, alegia. Anaia txikia Bonifacio Etxegarai Korta jurista izan zen (1878-1956). 1897an bere iloba txiki Consuelo Etxegarai Abascalekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Etxegaraitarrak Azpeitian bizi izan ziren 1876ra arte, urte hartan Zumaian (Gipuzkoa) kokatu baitziren, Carmeloren aitak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3593","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaiatarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan zituen guraso, biak gipuzkoarrak, alegia. Anaia txikia Bonifacio Etxegarai Korta jurista izan zen (1878-1956). 1897an bere iloba txiki Consuelo Etxegarai Abascalekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Etxegaraitarrak Azpeitian bizi izan ziren 1876ra arte, urte hartan Zumaian (Gipuzkoa) kokatu baitziren, Carmeloren aitak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\\\/\",\"name\":\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:53:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 &#8211; Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaiatarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan zituen guraso, biak gipuzkoarrak, alegia. Anaia txikia Bonifacio Etxegarai Korta jurista izan zen (1878-1956). 1897an bere iloba txiki Consuelo Etxegarai Abascalekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Etxegaraitarrak Azpeitian bizi izan ziren 1876ra arte, urte hartan Zumaian (Gipuzkoa) kokatu baitziren, Carmeloren aitak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/","name":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 - Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:53:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-carmelo-611-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Carmelo (Azpeitia, Gipuzkoa, 1865eko uztailak 3 &#8211; Gernika, Bizkaia, 1925eko azaroak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3593","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3593\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3593"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3593"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}