{"id":3591,"date":"2023-02-14T09:52:59","date_gmt":"2023-02-14T08:52:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:52:59","modified_gmt":"2023-02-14T08:52:59","slug":"echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/","title":{"rendered":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 &#8211; Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24)."},"content":{"rendered":"<p><span>Haren gurasoak Joaquin<br \/>\nEtxegarai Etxeandia pasaitarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre<br \/>\nazpeitiarra (1833-1903) izan ziren. Era berean, anaia nagusi izan zuen Carmelo<br \/>\nEtxegarai Korta (1865-1925) historialari eta Probintzia Baskongadoetako<br \/>\nKronikaria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bonifacio Etxegaraik El<br \/>\nEscorialeko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta, zenbait oposizio-lehiaketatan<br \/>\nparte hartu ondoren, Auzitegi Gorenaren gobernuko idazkariordetza eskuratu zuen<br \/>\n1910ean, eta Goi Auzitegiko zigor arloko salaren idazkaritza, 1916an, behin<br \/>\nbetiko Madrilen kokatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1907an, Ricarda Irabien<br \/>\nCallerekin ezkondu zen, hau da, jatorriz Aiaraldeko Menagarai herrikoa zen<br \/>\nfamilia ospetsu baten ondorengoarekin, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Anaiaren lorratz<br \/>\nkatoliko-foruzaleari jarraikiz, gazte-gaztetik Lore Joko batzuetan parte hartu<br \/>\neta literatur lan zein olerki asko argitaratu zituen Donostiako <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>eta beste aldizkari batzuetan; haietako batzuk <i>Cuadros <\/i>(1900)<br \/>\nliburukian jaso ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bonifaciok, aldi berean, Euskal<br \/>\nHerriko hedabide askotan idatzi zuen, bere foruzaletasun politikoa agerian<br \/>\nutzita, betiere euskal-espainiar abertzaletasun bikoitzari lotua. Joera hura<br \/>\nanaia Carmelo, Serapio Muxika eta beste historialari kontserbadore ospetsuengandik<br \/>\njaso zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etxegarai anaiek, izan ere,<br \/>\neztabaida politiko handiak izan zituzten prentsan Sabino Aranarekin. 1903an,<br \/>\nEAJren sortzailea hil baino lehentxeago, <i>La Patria <\/i>astekari nazionalista<br \/>\nitxi egin zuten, Aranak berak Bonifacio Etxegarairi egindako irainen gaineko<br \/>\nepai judizial bat argitaratzeari uko egin ziotelako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Anaia zaharra izan zuen maisu<br \/>\nnagusi. Bonifaciok, izan ere, Carmeloren ikerketa-plan konparatiboa arlo<br \/>\njuridikora eraman zuen, hots, tokiko monografietan eta artxibo-azterketan<br \/>\noinarritutako plan hura. Dena den, Caro Barojak adierazi bezala, ohiturazko Zuzenbidea<br \/>\netnografiaren adartzat jo zuen, eta horrek Telesforo Arantzadi, Jose Miguel<br \/>\nBarandiaran eta gisako adituengana hurbildu zuen. Horri euskal iraganaren<br \/>\nikuspegi nazionalistarekiko loturak erantsi beharko litzaizkioke, Arturo<br \/>\nCampion eta gisakoen bidez. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntza 1918an sortu<br \/>\nzenean, Bonifacio Baskoniako jarduera publikoari lotu zitzaion, Espainiako<br \/>\nhiriburuan bizitzeari utzi gabe. Eusko Ikaskuntzako bazkidea izan zen 1920tik<br \/>\neta, Zuzenbide ataleko kide, 1922tik 1936ra, kultur erakunde hura zuzentzen<br \/>\nzuen batzorde iraunkorrean parte hartuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Carmelo anaia 1925ean zendu<br \/>\nondoren, haren tokia hartu zuen Euskaltzaindian. Bere jaioterrian, Zumaian,<br \/>\nemaniko sarrera-hitzaldia <i>Euskal erriko etx\u00ean izenak <\/i>(1926) izan zen,<br \/>\nEuskal Herriko etxe eta baserri izenak eta haien esanahi etnografikoa izan<br \/>\nbaitzituen hizpide. Gai hura hil arte jorratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eusko Ikaskuntzako jurista<br \/>\nofizial gisa, hainbat landa-lan egin eta, haien ondorioz, funtsezko lanak ondu<br \/>\nzituen Euskal Herriko ohiturazko Zuzenbidea aztertzeko. Haien artean, hiru<br \/>\nmonografia dira nabarmentzekoak, hirurak ere lehendabizikoz <i>Revista<br \/>\nInternacional de Estudios Vascos<\/i>en argitaratuak, Bonifacioren ospe<br \/>\nintelektualaren indargarri: <i>La vida civil y mercantil de los vascos a trav\u00e9s<br \/>\nde sus instituciones jur\u00eddicas <\/i>(1923), <i>Significaci\u00f3n jur\u00eddica de algunos<br \/>\nritos funerarios del Pa\u00eds Vasco <\/i>(1925) eta <i>La vecindad: relaciones que<br \/>\nengendra en el Pa\u00eds Vasco <\/i>(1933). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiografiari berari<br \/>\ndagokionez eta, <i>Enciclopedia Espasa<\/i>rako \u00abVasconia\u00bb ahotsaren egile<br \/>\nanonimoa izan zela ikusirik, Eusko Ikaskuntzak <i>Historia del Pa\u00eds Vasco <\/i>bat<br \/>\nontzeko eskatu zion 1932an, eta hura lantzen hasi bai, baina testua, hein<br \/>\nhandian, oraindik ere argitaratu gabe dago. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso kritikoa izan zen<br \/>\nlege-formalismoarekin (hartan Pablo Gorosabel eta bertako beste jurista batzuk<br \/>\nerori ziren), bai eta auzitegietan egunero ikusten zuen funtzio judizialaren<br \/>\nhigadurarekin. Bada, kezka-iturri etengabe bat izan zuen beti, hots, Euskal Herriko<br \/>\nohiturazko Zuzenbidearen eta Estatuko legeria zibilaren arteko gatazka hura,<br \/>\nfamiliaren eta oinordetzaren arloan. Haren ikerlanek Zuzenbide pribatu agrafoa<br \/>\njaso zuten idatziz, kode ofizialek alde batera utzitakoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kezka haiek eraginik,<br \/>\nBonifaciok euskal Zuzenbide zibilaz aurkeztutako hainbat mozio argitaratu ziren<br \/>\n<i>Eusko Ikaskuntzaren Deia <\/i>buletinean eta, horrekin batera, bestelako<br \/>\ngaiak ere bai, hala nola landa-exodoa saihesteko moduak, 1889ko Kode zibilaren<br \/>\nEranskin forala, eta, are, Bigarren Errepublikan piztutako itxaropenak zirela<br \/>\neta, Euskal Zuzenbidearen Institutuaren sorrera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de Riveraren diktaduraren<br \/>\nazken hatsetan, autonomia batzordeko kide izendatu zuten, hau da, Eusko<br \/>\nIkaskuntzaren Estatutua deritzona idatzi zuena. Behin Bigarren Errepublika<br \/>\naldarrikatuta, udalen ordezkari aukeratu zuten eusko-nafar Estatutu berri bat<br \/>\nprestatzeko, probintzietako Batzorde Kudeatzaileek bultzaturik eta<br \/>\nErrepublikaren Konstituziora egokitua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estatu-kolpearen ondotik eta,<br \/>\nGerra Zibilaren hasieran, Bonifacio legezkotasun errepublikanoari fidel izan<br \/>\nzitzaion. 1936ko urrian, behin Euzkadiko Autonomia Estatutua onetsitakoan,<br \/>\nEtxegarai Euzkadiko Behin-behineko Jaurlaritzako Batzorde Juridiko eta Aholku-emaileko<br \/>\nkide izendatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Organo juridiko eta<br \/>\naholku-emaile horretako presidente eragingarri gisa, eginkizun nabarmena bete<br \/>\nzuen justizia gizatiartzeko saiakeran gerra zibilean eta botere judizial<br \/>\nautonomikoaren eraketan. Euzkadiko Auzitegi Gorenaren proiektua landu zuen<br \/>\nbatzordeko burua izan zen, nahiz eta erakunde hura azkenean Bilboko Lurralde<br \/>\nEntzutegia izatera mugatu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era berean, Euzkadiko Kultura<br \/>\nBatzordearen goi-mailako irakaskuntzako ataleko kidea izan zenez, Euskal<br \/>\nUnibertsitatea antolatzeko oinarriak lantzen aritu zen. Azkenean, ordea,<br \/>\nMedikuntza Fakultatea besterik ez zen eratu, gerrak eraginda. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bonifaciok gerra zibilean<br \/>\negindako jardueren artean, Gernikako (Bizkaia) bonbardaketa irratiz salatu<br \/>\nizana nabarmendu behar da. 1937ko ekainean, Bilbo erortzeko zorian zegoela,<br \/>\nEuzko Jaurlaritzari Santanderreraino jarraitu eta handik Frantziara eraman zuten,<br \/>\nDonibane Garazin kokatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuel Irujo Errepublikako<br \/>\nJustizia ministroak txosten bat egiteko enkargua eman zion,<br \/>\njustizia-administrazioak Espainiako iparraldean gerra zibilean izan zuen<br \/>\njarduera aztertzeko. Etxegaraik, ordea, uko egin zion Bartzelonara joateari<br \/>\nenkargu hura betetzeko. Justizia ministro \u00abnegrinista\u00bb berriak 1938ko apirilean<br \/>\nkargugabetu zuen, eskubide guztiak galduta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenean, 1943an itzuli zen erbestetik Madrilen familiarekin biltzeko.<br \/>\nGobernu frankistaren Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiak Bonifaciori<br \/>\nespedientea ireki eta Burgosko Kapitaintza Orokorrak epaitu egin zuen, baina<br \/>\ninolako zigorrik ezarri gabe, administrazio judizial errepublikano eta<br \/>\nautonomikoan ardurak bete zituen arren. 1946an, Auzitegi Goreneko idazkari<br \/>\njudizialeko postura itzultzeko aukera izan zuen, Esteban Bilbao eta gisako<br \/>\ngoi-kargu frankisten babesari esker. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerraondoren argitaratutako<br \/>\nlanek bere ikerketa-lanari eman zioten segida, frankismoak ezarritako mugak<br \/>\ngorabehera. Azken bi monografiak <i>Derecho foral privado <\/i>(1950), Bizkai,<br \/>\nAraba eta Gipuzkoa barne harturik, eta <i>Los ritos funerarios en el derecho<br \/>\nconsuetudinario de Navarra <\/i>(1951) izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jose Artetxeren esanetan,<br \/>\nBonifacio \u00abBaskoniako jurista\u00bb izan zen eta, besteak beste, Francisco Javier<br \/>\nLandaburu eta Jesus Galindez intelektual nazionalisten aitortza jaso zuen. Foru<br \/>\nZuzenbide zibilean, Alvaro Navajas Laportek Gipuzkoako ohiturazko Zuzenbideaz<br \/>\negindako azterlanek eman zieten jarraipena Bonifaciok landutako gaiei. Azkenik,<br \/>\nEtxegarairen ikuspegi etnografikoaren eraginpeko euskal historiografiaren<br \/>\nadibide bat aipatze aldera, Julio Caro Barojaren lan emankorra nabarmendu<br \/>\nbeharra dago. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Haren gurasoak Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaitarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan ziren. Era berean, anaia nagusi izan zuen Carmelo Etxegarai Korta (1865-1925) historialari eta Probintzia Baskongadoetako Kronikaria. Bonifacio Etxegaraik El Escorialeko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta, zenbait oposizio-lehiaketatan parte hartu ondoren, Auzitegi Gorenaren gobernuko idazkariordetza eskuratu zuen 1910ean, eta Goi Auzitegiko zigor arloko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3591","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Haren gurasoak Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaitarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan ziren. Era berean, anaia nagusi izan zuen Carmelo Etxegarai Korta (1865-1925) historialari eta Probintzia Baskongadoetako Kronikaria. Bonifacio Etxegaraik El Escorialeko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta, zenbait oposizio-lehiaketatan parte hartu ondoren, Auzitegi Gorenaren gobernuko idazkariordetza eskuratu zuen 1910ean, eta Goi Auzitegiko zigor arloko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\\\/\",\"name\":\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:52:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 &#8211; Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Haren gurasoak Joaquin Etxegarai Etxeandia pasaitarra (1830-1880) eta Josefa Korta Izagirre azpeitiarra (1833-1903) izan ziren. Era berean, anaia nagusi izan zuen Carmelo Etxegarai Korta (1865-1925) historialari eta Probintzia Baskongadoetako Kronikaria. Bonifacio Etxegaraik El Escorialeko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta, zenbait oposizio-lehiaketatan parte hartu ondoren, Auzitegi Gorenaren gobernuko idazkariordetza eskuratu zuen 1910ean, eta Goi Auzitegiko zigor arloko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/","name":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:52:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echegaray-corta-etxegarai-korta-bonifacio-610-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ECHEGARAY CORTA [ETXEGARAI KORTA], Bonifacio (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainak 5 &#8211; Durango, Bizkaia, 1956ko abenduak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3591","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3591\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3591"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3591"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}