{"id":3589,"date":"2023-02-14T09:52:15","date_gmt":"2023-02-14T08:52:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:52:15","modified_gmt":"2023-02-14T08:52:15","slug":"churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/","title":{"rendered":"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 &#8211; Bartzelona, 1919ko urriak 24)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aitaren<br \/>\naldeko aitona Jose Txurruka Ezenarro izan zen (Mutriku, 1790eko otsailak 18 &#8211;<br \/>\nZaragoza, 1849ko ekainak 25), hau da, Julian Txurruka Elortzaren semea,<br \/>\nabokatua eta hainbat urtetan Mutrikuko alkate izandakoa (1787, 1790, 1794<br \/>\n\u2014frantses inbasioaren aurka borrokatu zenean\u2014, 1797, 1800, 1815 eta 1827). Aita<br \/>\nbezala, Jose ere Zuzenbidean lizentziatu eta abokatua izan zen; gero, Bergarako<br \/>\nbarruti judizialeko lehen auzialdiko epailea, Hirurteko Liberalean. Epailetza<br \/>\nhura eman zitzaion, beste meritu batzuen artean, <i>Reflexiones a las Cortes<br \/>\nsobre la ley de elecciones de Ayuntamientos <\/i>lanaren egilea izan zelako<br \/>\n(Madrilen, 1821ean argitaratua). Gero, absolutismoa berrezarri zenean, zigortu<br \/>\nzuten. Ondoren, ordea, Gipuzkoako Diputazioak diputatu nagusiaren aholkulari<br \/>\nizendatu zuen (1825). Handik hiru urtera, Mutrikuko alkatea izan zen; aurrerago,<br \/>\nGipuzkoako diputatu nagusia, Iru\u00f1eko entzutegiko magistratua eta Zaragozako<br \/>\nentzutegiko presidentea, Gipuzkoako diputatua Gorteetan 1843an, Kongresuko<br \/>\npresidenteordea 1845-1846an eta Erresumako senataria. Halaber, Karlos III.aren<br \/>\nErrege Ordenako zalduna izan zen eta Isabel Katolikoaren Errege Ordena<br \/>\nAmerikarraren Gurutzea eman zioten. 1828an, Maria del Carmen Brunet Fernandez<br \/>\nde Arroiaberekin ezkondu eta, horrela, Donostiako familiarik gorenetako batekin<br \/>\nahaidetu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Cosme Txurruka Dotresen aita<br \/>\nere Cosme zen, jurista eta magistratua \u2014Burgosko Entzutegiko Salako presidentea<br \/>\nizana, bai eta Valladolideko eta Donostiako Salako presidentea ere. Granadako<br \/>\nLurralde Entzutegiko presidentea zela, hartu zuen erretiroa\u2014. Euskaltzale<br \/>\nezaguna izan zen eta, 1897an, Gipuzkoako Diputazio Probintzialari egindako<br \/>\nproposamen baten egilea, euskararen akademia bat sor zezan. Anaia, Evaristo<br \/>\nTxurruka Brunet izan zen, ingeniari ospetsua eta Bilboko portuko<br \/>\nobra-zuzendaria. Bada, Mutrikuko konde titulua eman zioten bere lanaren esker<br \/>\nonean (eta haren semeak, Alfonso Txurruka Calbetonek, El Abrako konde titulua<br \/>\njaso zuen, 1969an); beste anaia bat, Alejandro Txurruka Brunet, Cadizko Itsas<br \/>\nBarrutiko kapitain jenerala izan zen, itsas armadako almiranteorde mailara<br \/>\niritsi, eta Gerra eta Itsas Armadako Kontseilu Goreneko kidea ere bai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken buruan, Cosme Txurruka<br \/>\nDotres Gipuzkoako familiarik seinalatuenetako batean jaio zen, familia hark<br \/>\nitsasgizon, militar eta goi funtzionario nabarmen askoak eman baitzituen:<br \/>\narestian azaldu dugun bezala, aitaren aldeko aurre-aurreko guztiak juristak eta<br \/>\neragileak izan ziren tokiko nahiz probintziako bizitza publikoan <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean<br \/>\nzehar; eta Julian Txurruka birraitona, berriz, Cosme Damian Txurruka<br \/>\nTrafalgarko itsas guduko heroiaren anaia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Cosme Txurruka Dotres, beraz,<br \/>\nCosme Txurruka Brunet (Mutriku, 1830eko urtarrilak 18 &#8211; Donostia, 1898ko<br \/>\nurtarrilak 17) eta Maria Ventura Dotres Zinza (Paris, 1846ko urtarrilak 4 &#8211;<br \/>\nDonostia, 1920ko irailak 24) senar-emazteen lehensemea izan zen. 1893an abokatu-titulua<br \/>\neskuratu eta, hurrengo urtean, Madrilgo Abokatu Elkargoan sartu zen.<br \/>\nAnai-arrebak ere nabarmendu ziren (Maria del Pilar, izan ere, Joaquin Carrion<br \/>\nGaragartzarekin ezkondu zen, hau da, Gipuzkoako Diputazioko presidentearekin;<br \/>\nFelix, berriz, Armadako Infanteriako teniente-koronela eta Gipuzkoako<br \/>\nMikeleteen burua izan zen, Gerra Zibilean hila; Mar\u00eda del Carmen, bestalde,<br \/>\nJuan Antonio G\u00fcell Lopez Del Pielagorekin ezkondu zen (G\u00fcellko II. kondea,<br \/>\nComillasko III. markesa eta San Pedro de Ruise\u00f1adako VI. kondea), hots,<br \/>\njurista, idazle, enpresaburu eta Bartzelonako alkatearekin; eta Pablo, azkenik,<br \/>\nAycinenako IV. markesarekin ezkondua, hainbat herrialdetan izan zen enbaxadore<br \/>\neta Vatikanon ere bai (Karlos III.aren Gurutze Handia, Isabel Katolikoarena,<br \/>\neta San Raimundo de Pe\u00f1afortekoa; Historiaren Akademiako kidea, Erregeren<br \/>\nGanberako Aitoren Seme, Santiagoko Ordenako Zalduna). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1910eko ekainaren 21eko Errege<br \/>\nDekretuaren bidez eman zitzaion Cosme Txurrukari Churrucako Kondetza (<i>Gaceta<br \/>\nde Madrid<\/i>, 173. zk., 1910eko ekainaren 22an argitaratua). Noblezia-titulu<br \/>\nespainiarra da, errege Alfontso XIII.ak Cosme Damian Txurruka Elortzaren ohorez<br \/>\nsortua. Cosme de Txurruka Dotres Bartzelonan bizi eta han ere hil zen,<br \/>\nTabacalera de Filipinas-ko zuzendariordea eta Administrazio Kontseiluko<br \/>\nidazkaria baitzen (hura Espainiako lehen multinazional handitzat jotzen da,<br \/>\nBartzelonan 1881ean sortua; lantegiak zituen Filipinetan eta,<br \/>\nmerkataritza-bulegoak, dozena bat herrialdetan, mundu erdian ardoa eta azukrea<br \/>\nsalduta), herrialde hartan hainbat urtez egon eta gero. Hil zenean, Erregearen<br \/>\nasteko maiordomoa zen eta Isabel Katolikoaren Gurutze Handia emana zioten.<br \/>\nSemeak eta ilobak jarraitu zioten konde-tituluan (lehenik, Cosme eta Ricardo<br \/>\nsemeak; azken hori arkitekto ospetsua, Isabel Colon de Carvajalekin ezkondua;<br \/>\ngero, Ricardo semeak jaso zuen titulua eta, ondoren, haren arreba Maria<br \/>\nIsabelek; zehazki, Churrucako V. kondesa da gaur egun). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Cosme Txurruka Dotresek lan<br \/>\nforuzale dibulgatzaile bat idatzi eta 1915ean plazaratu zuen: <i>Fueros de<br \/>\nGuip\u00fazcoa. Breve exposici\u00f3n de los mismos, seg\u00fan se sostienen en el libro<br \/>\ntitulado \u00abNueva recopilaci\u00f3n de los Fueros, Privilegios, buenos usos y<br \/>\ncostumbres, leyes y \u00f3rdenes de la M. N. y M. L. provincia de Guipuzcoa\u00bb<br \/>\npublicado en Tolosa el a\u00f1o 1867<\/i>. 318 orrialdez hornitua, Gipuzkoako Foruen<br \/>\nedukia ezagutaraztea izan zuen helburu eta, horretarako, jatorrizko testu<br \/>\nforalaren laburpen osoa egitea hobetsi zuen, azalpen laburrak emanda eta<br \/>\nnoizbehinka iruzkin pertsonalak eginda, betiere Foruen eta haren berrespenen<br \/>\nazalpenean idazkera korapilatsurik erabili gabe. 308 orrialde ditu, bai eta<br \/>\nhitzaurrea (16 orrialde) eta azken gogoetak (10 orrialde) ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanaren hitzaurreak (\u00abLa raz\u00f3n<br \/>\nde estas p\u00e1ginas\u00bb izenburukoa) foru erregimena aldarrikatzen du (\u00abHaren<br \/>\nonuragarritasuna, arraza baskongadoaren muineraino sustraiturik, belaunaldiz<br \/>\nbelaunaldi transmititu zen ia gaur eguneraino; horren ondorioz dira gizabanakoa,<br \/>\nfamilia, Gipuzkoako udalerria eta probintzia jende orok miretsi eta maitaturiko<br \/>\narketipoak\u00bb) eta abolizioaren kontra jo zuen: \u00abBeharrezkoa izan da <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendea<br \/>\niristea, gure agintariek \u2014Frantziako Iraultzaren eta zentralismo kaltegarri eta<br \/>\nbegirune gabearen maxima eta printzipio liberal baina suntsitzaileez aserik,<br \/>\nabantaila ulertezinak dituen batasun baten izenean, baina benetan sentimendu<br \/>\nbasati mendekatzaile bati erantzunez\u2014 beren boterea baliatu ahal izan dezaten,<br \/>\narraza oso baten mendeetako obra gizon baten keinu harroaren bidez eta, obrari<br \/>\nberari begiratu ere egin gabe, suntsitzeko\u00bb. Alabaina, kontua ez da Foruak<br \/>\nhitzez hitz mantentzea: \u00abEz dut nik esaten, eta ez dut uste inork esango<br \/>\nduenik, Foruak ziren bezalakoak izan behar zirela beti. Naturala da denbora<br \/>\nhaien gainean igaro izana eta haiek aldatzea. Giza legeak ez baitira<br \/>\nbetierekoak. Baina legegileak, dena zigortu eta suntsitu ordez, zegoena hobetu<br \/>\nnahi izan balu, egungo garaiaren mailara ekarriz, jokatu zuenaz oso bestelako<br \/>\nmoduan jokatuko zukeen. Mendeak eskaturiko ezinbesteko erreforma hura<br \/>\nprobintziak berak egingo zukeen modu zientifiko eta zuhurrean, erregearen eta<br \/>\nharen gobernu arduratsuak onetsirik, eta ez zukeen izango izan zuen helburu<br \/>\nsuntsitzailea\u00bb. Foruen aldeko sentimendua mantentzen zela jaso zuen; bere<br \/>\naurreikuspenen arabera, areagotu egingo zena. Izan ere, \u00abbihotz baskongado asko<br \/>\neta adimen batzuk biltzen ari dira oraindik definitu gabeko eta kolore<br \/>\nzurbileko baina gure begietarako erakarpen-ahalmen handia duen entseina baten inguruan,<br \/>\neta bildu ere, bai grina handia, bai konbentzimendu handi samarra, bai eta<br \/>\nzintzotasunez maite duen jendetza zintzo eta kementsua ere, eta laster, maite<br \/>\nduen huraxe lortu nahiko du biziki. Hirietan eta bertako gune literario eta<br \/>\npolitikoetan nagusiki altxatzen ari den entseina horrekin, hasi da jendea<br \/>\nhautestontzietara joaten, eta, normala denez, haren aldekoen kopuruak gora egin<br \/>\nbehar du egunez egun. Haien borrokak, laster, garaipenak izanen dira\u00bb, baina<br \/>\ndesio du mugimendua ez dadila \u00abuholde hondagarri\u00bb bihurtu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hitzaurrearen puntu horretan,<br \/>\negileak bere liburuaren helburua argitu zuen: \u00abOraindik ere olaturik eta<br \/>\ndenboralerik osatu ez baina nola-halako indarra duen korronteak sortu dituen<br \/>\nmugimendu horren ondorioz, asko hitz egiten ari da Gipuzkoan bere Foruez, eta<br \/>\naise da ikustea oso gutxik ezagutzen dituztela (\u2026). Hortik heldu da Foruen<br \/>\ngaineko ezagutza zabaltzen laguntzeko nire nahia, betiere nire bitartekoen arlo<br \/>\nxumean, haien irakurketa jende guztiarentzat erraztuta, hori ia ezinezkoa baita<br \/>\ngaur egun publikoarentzat oro har; izan ere, Soraluze ospetsuak bere <i>Historia<br \/>\nde Guip\u00fazcoa<\/i>n Foruez egindako zerrenda txit laburraz gain (\u2026) eta<br \/>\nZuzenbideko tratatugile batzuek ondutako azterlan juridikoaz landa, ez dut<br \/>\ntankera orokorreko obretan libururik ezagutzen (ez dut esan nahi ez dagoenik),<br \/>\nprobintziako borondate oneko gizonek aipatu irakurketa egin ahal izan dezaten,<br \/>\nez bada iturrian bertan edanez, hau da, Foruak berak irakurriz, eta oso gutxik<br \/>\ndute hori egiteko astia, testua zaila, astuna eta nahaspilatua delako eta<br \/>\neginkizun nekeza delako behar adina ale topatzea\u00bb. Foru xedapenen laburpena<br \/>\nosatu ondoren (lanaren zatirik handiena hartzen du), Foruen berrespenei<br \/>\neskainitako atal bat dator, bai eta bukaerako orrialdeak ere, 1839ko Legeaz<br \/>\naritzeko (\u00abOrduan jada ordezturik (\u2026) Gaztelako Erregeen botere absolutua<br \/>\nEspainiako Gorteen boterearekin, hain zuzen Gorteei zegozkien Foru haien<br \/>\nberrespena egitea, eta horrelaxe egin zen 1839ko urriaren 25eko Legearen<br \/>\nbitartez (\u2026); lege hori gure lege zaharren berrespena da (\u2026). Lege itundu bat<br \/>\nda, eta Hitzarmenaren ondorioa izan zen; ez, ordea, Kapitulazioaren ondorioa\u00bb),<br \/>\nbai eta 1876koaz ere (\u00abUztailaren 21eko Legea bete egin zen, Probintziarako<br \/>\nduen alde kaltegarriari dagokionez; baina 4. artikulua ez da bete, oraindik ez<br \/>\ndelako eman gure foru erregimenerako beharrezkoak eta komenigarriak diren<br \/>\nerreformak ezartzeko xedapenik\u00bb). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lanaren hitzaurrea <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>aldizkarian eman zen, honako sarrera honekin \u00abChurrucako Kondeak <i>Fueros<br \/>\nde Guip\u00fazcoa <\/i>izeneko liburua argitaratu berri du, erabat interesgarria.<br \/>\nEuskaldun horrek aukera duen orotan agertzen du modu nabarmenean euskal herriko<br \/>\ngauzei eta ohiturei dien maitasuna. Foru dokumentatu eta iruzkindua da, izaera<br \/>\nkritiko oso estimagarriaren bidez ikusia. Foruaren gaineko azterketa berria da.<br \/>\nModalitate egoki-egokia da, foru legeria gutxien prestaturik dauden adimenen<br \/>\neskura jartzeko\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitaren aldeko aitona Jose Txurruka Ezenarro izan zen (Mutriku, 1790eko otsailak 18 &#8211; Zaragoza, 1849ko ekainak 25), hau da, Julian Txurruka Elortzaren semea, abokatua eta hainbat urtetan Mutrikuko alkate izandakoa (1787, 1790, 1794 \u2014frantses inbasioaren aurka borrokatu zenean\u2014, 1797, 1800, 1815 eta 1827). Aita bezala, Jose ere Zuzenbidean lizentziatu eta abokatua izan zen; gero, Bergarako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3589","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aitaren aldeko aitona Jose Txurruka Ezenarro izan zen (Mutriku, 1790eko otsailak 18 &#8211; Zaragoza, 1849ko ekainak 25), hau da, Julian Txurruka Elortzaren semea, abokatua eta hainbat urtetan Mutrikuko alkate izandakoa (1787, 1790, 1794 \u2014frantses inbasioaren aurka borrokatu zenean\u2014, 1797, 1800, 1815 eta 1827). Aita bezala, Jose ere Zuzenbidean lizentziatu eta abokatua izan zen; gero, Bergarako [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\\\/\",\"name\":\"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:52:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 &#8211; Bartzelona, 1919ko urriak 24).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae","og_description":"Aitaren aldeko aitona Jose Txurruka Ezenarro izan zen (Mutriku, 1790eko otsailak 18 &#8211; Zaragoza, 1849ko ekainak 25), hau da, Julian Txurruka Elortzaren semea, abokatua eta hainbat urtetan Mutrikuko alkate izandakoa (1787, 1790, 1794 \u2014frantses inbasioaren aurka borrokatu zenean\u2014, 1797, 1800, 1815 eta 1827). Aita bezala, Jose ere Zuzenbidean lizentziatu eta abokatua izan zen; gero, Bergarako [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/","name":"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 - Bartzelona, 1919ko urriak 24). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:52:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/churruca-dotres-txurruka-dotres-cosme-churrucako-i-kondea-609-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHURRUCA DOTRES [TXURRUKA DOTRES], Cosme, Churrucako I. kondea (Donostia, 1872ko abuztuak 27 &#8211; Bartzelona, 1919ko urriak 24)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3589","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3589\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3589"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3589"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}