{"id":3587,"date":"2023-02-14T09:51:25","date_gmt":"2023-02-14T08:51:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:51:25","modified_gmt":"2023-02-14T08:51:25","slug":"bozas-urrutia-evaristo-608-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/","title":{"rendered":"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 &#8211; Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18)."},"content":{"rendered":"<p><span>Karlistaldian Errenteriara<br \/>\ndestinatutako soldadu liberal baten eta neska errenteriar baten semea izan zen.<br \/>\nBozas oso familia xumean hazi zen. Errenteriatik laster alde egin bazuen ere,<br \/>\nbeti izan zuen lotura handia jaioterriarekin. Bere kasa ikasia, Evaristo<br \/>\ntxikitandik hasi zen lanean. Hamabi urte zituela, okindegiko mutila izan zen,<br \/>\nogia Errenterian banatuta 1900era arte. Orduantxe ezagutu zituen gero bere<br \/>\nidazlanetan jaso zituen istorioak eta kondairak. Ondoren, inprimategiko mutila<br \/>\neta tipografo-ikastuna izan zen hainbat aldizkaritan eta horrelaxe aurkitu zuen<br \/>\nbere zaletasuna, kazetaritza, alegia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kazetaritzatik<br \/>\nekinbide politiko sozialistara igaro zen. Oso gazte zelarik, <i>Adelante <\/i>izeneko<br \/>\nastekaria zuzendu zuen Eibarren. Hartan argitaratutako artikulu antimilitarista<br \/>\nbatzuek eraginik alde egin zuen Amerikara, 17 urte besterik ez zituela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Amerikan, kazetari aritu zen<br \/>\nlanean Argentinan eta Montevideon. <i>El Alcoholismo <\/i>izenburuko liburuxka<br \/>\nargitaratu zuen, arazo hura interesgarria baitzitzaion ikuspegi sozialetik eta<br \/>\nerregenerazionistatik. Uruguaiko hiriburuan, <i>La Baskonia <\/i>aldizkariko<br \/>\nberriemailea zelarik, euskal komunitatea astindu zuten eztabaidetan parte hartu<br \/>\nzuen, frantses euskaldunei Euskal Zentroko atea zabaldu behar zitzaien edo ez.<br \/>\nAtea zabaltzearen alde zeudenekin batera, <i>Euskal Erria <\/i>izeneko zentro<br \/>\nberria sortu zuen 1912ko martxoan. Zentro hartako idazkari izendaturik, ekainaz<br \/>\ngeroztik izen bereko aldizkaria zuzendu zuen, baina denbora laburrerako, bere<br \/>\nlankideekin haserretu baitzen eta bi karguak utzi zituen, ika-mika labur baten<br \/>\nondotik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Itsasoz bi aldeetan ekintzaile<br \/>\nariturik, mugimendua Uruguain eta Txilen zertan zen azaltzeko artikuluak idatzi<br \/>\nzituen <i>Vida Socialista <\/i>astekarian. Handik gutxira, Argentinako Tres<br \/>\nArroyos hirian kokatu zen, <i>La Voz del Pueblo <\/i>zuzentzeko. Bertako<br \/>\njauntxoen talde politikoen arteko borroketan esku hartu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1916an, beste egile askorekin<br \/>\nbatera, <i>Los baskos en la Naci\u00f3n Argentina <\/i>obran parte hartu zuen, \u00abLos<br \/>\nbaskos en el Uruguay\u00bb atala onduta. Lanak Argentinako euskal immigrazioaren<br \/>\nmende baten Historia bildu nahi izan zuen. Oparo eta dotore ilustraturik,<br \/>\neuskal Historiari buruzko atal batzuk idazteaz gain, euskaldunek Amerikako aurkikuntzan<br \/>\neta konkistan izaniko parte-hartzeari buruzko atalak ere ondu zituen, bai eta<br \/>\neuskal sustraiko pertsona ospetsu argentinar eta uruguaiarrei buruzkoak ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1921eko hasieran, ekimenez<br \/>\nbeterik itzuli zen Donostiara: hots, Argentinari buruzko hitzaldi polemiko bat<br \/>\nAteneoan; Leitzan astekari bat egiteko saiakera \u2014herriko taldeen arteko borroka<br \/>\nazaldu nahian, Argentinakoaren ildoarekin bat\u2014; aldizkari bat egiteko saiakera<br \/>\nantzua C\u00edrculo Easonense-ren interesak defenditzeko; azkenean, <i>La Voz de<br \/>\nGuip\u00fazcoa<\/i>ko erredaktore sartu zen, baina egunkaria utzi zuen hilabete<br \/>\ngutxiren buruan, 1922an, zuzendariarekiko desadostasunen ondorioz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1921eko irail eta urrian,<br \/>\n\u00abRenter\u00eda, en la Leyenda y en la Historia\u00bb izenburuko artikuluak idatzi zituen <i>La<br \/>\nVoz<\/i>en. Bada, zortzi kronika horiek bilduz, sakonduz eta, zenbaitetan,<br \/>\nmoztuz, ondu zuen bere lan nagusia \u2014<i>Andanzas y mudanzas de mi pueblo.<br \/>\nRenter\u00eda en la Memoria y en la Historia<\/i>\u2014, 1921eko urrian plazaratua.<br \/>\n\u00abAdiskide batzuen eskari adeitsuari erantzunez, nire kronikak bildu ditut<br \/>\nliburu txiki honetan, zuzenduak eta handituak irakurlearen martirio<br \/>\nhandiagorako. Alde historikoa eta biografikoa zabaldu dut, iduri duelako oro<br \/>\nhar onartzen dela Carlylek emandako teoria biografiak historiaren ezagutzan<br \/>\nduen eraginkortasunari buruz. Liburu honetan hogeita bost dira <i>La Voz <\/i>egunkarian<br \/>\nargitaratutako kronikak; horrek ez du fitsik areagotzen liburuaren interesa,<br \/>\nbaina egilearen ahalmen opiazeo gaindiezin eta imitaezinak uzten ditu agerian\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburua 25 kapitulutan<br \/>\negituratua dago; batzuk egilearen beraren eta familiaren historiari eskainiak;<br \/>\nbeste batzuk, etxekoengandik eta Errenteriara egindako bisitengatik jasotako<br \/>\nistorio eta kondairei, eta halaber, bada jaioterriko Historiaren alderdi batzuei<br \/>\neskainitakorik. Bozas buru-belarri aritu zen Errenteriako udal artxibo oparoak<br \/>\ngordea daukan dokumentazioa miatzen, bai eta Juan Ignacio de Gamonen lana ere.<br \/>\nHorrek herriaren bilakaera jasotzeko bidea eman zion, hura 1320 aldean sortu<br \/>\nzenetik, eta hori guztia dokumentazio hartatik beretik bildutako \u00abistorio\u00bb,<br \/>\nauzi eta gertakariekin apailatu zuen. Eta, oroz gain, errenteriar ospetsuen<br \/>\nbiografia txikien egiazko bilduma egin zuen: armagizonak, marinelak eta<br \/>\nbidaiariak, baina, aldi berean, eta era berezi batez, kultur gizonak:<br \/>\nolerkariak, filosofoak, hizlariak eta elizgizon ilustratuak. Ez zuen Bozasek<br \/>\neuskal kultura herrikoia baztertu, azken kapituluak bertsolari eta euskal<br \/>\nidazle errenteriarrei eskaini zizkielako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Koldo Mitxelenak Evaristoren<br \/>\nseme Rodolfok 1976an argitaratu zuen ele biko berrargitalpenaren hitzaurrean<br \/>\nongi esan zuen bezala, \u00abuste dut Evaristo Bozas Urrutiak ez zituela inola ere<br \/>\nondu, kazetaria zen aldetik, idatzitako artikuluak bere jaioterriko Historia letra<br \/>\nlarriz kontatzeko \u2014gero, liburu batean bilduak\u2014\u00bb. Ez zuen horrelako xederik<br \/>\nizan, baizik eta, kazetaritza-asmo garbiarekin, kronika sorta bat ondu nahi<br \/>\nizan zuen, haietan tartekatzeko bai gertakari historikorik nabarmenenak, bai<br \/>\nahozko memoriak transmititutako istorio eta kondaira zaharrak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1923ko apirilean, <i>El Pa\u00eds<br \/>\nVasco <\/i>egunkaria plazaratu zen, Bozasek zuzendua, probintziako politikan<br \/>\ninteresatutako baina Diputazioak zuzendutako botere probintzialetik<br \/>\nbaztertutakoen ekimenez. Kontzertu Ekonomikoa berritzea izan zuen ardatz,<br \/>\neuskal autonomiaren alde eginez, Estatuaren lurralde batasunaren baitan. Handik<br \/>\nhilabete gutxira, Primo de Riveraren altxamendua zela eta, egunkariak,<br \/>\nhasieran, ildo anbibalentea agertu zuen \u00aberregimen somatenista berria\u00bb esaten<br \/>\nzionari buruz. Aurreko erregimenaren erorketa deitoratu ez eta berriaren asmo<br \/>\nerregerazionistak begikotasunez ikusi zituen, baina, hain zuzen ere, <i>Gran<br \/>\nSomat\u00e9n Espa\u00f1ol <\/i>erakundea sortu izana kritikatu zuen, beldur baitzen hura<br \/>\nez ote zen alderdiko milizia bat izango, Italiako Alkandora Beltzen antzekoa.<br \/>\nKomenigarri iritzi zion diktadurari, baina labur, \u00abizan ere, beldur gara<br \/>\nerregimen horrek ez dituela nazioaren idealak ulertuko eta, beldur ere, ez ote<br \/>\nden Diktaduran betikotuko\u00bb. Bada, erregimenak irekitako bide berriak igarririk,<br \/>\nBozas eta Kontseilu Editorialeko kideak bide haietan barneratu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>El Pa\u00eds Vasco<\/span><\/i><span>, beraz, Primo de Riveraren jarraitzaileen talde baten<br \/>\nordezkari bihurtu zen Gipuzkoan. Bozasek, egunkaritik, kanpaina asko abiarazi<br \/>\nzituen bata bestearen atzetik \u00abpolitika zaharra\u00bb esaten zionaren aurka:<br \/>\nzehazki, integrismoaren eta haien <i>La Constancia <\/i>egunkariaren aurka nahiz<br \/>\nDiputazioko agintarien aurka, 1924an; edo Donostiako Udaleko talde nagusiaren<br \/>\naurka, 1926an. Halaber, Primo de Riveraren <i>Uni\u00f3n Patri\u00f3tica <\/i>alderdiaren<br \/>\nkontrola hartzeko saialdian esku hartu zuen, 1927an. Kanpaina gehienak porrot<br \/>\nhutsa izan ziren eta, 1927ko bukaeran, Bozasen adiskideak alderditik kanporatu<br \/>\nzituzten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era berean, aurreko urteetan<br \/>\nCNTren kontrapisu izateko asmoz sortutako sindikatu libreen antolaketan aritu<br \/>\nzen. Sindikatu horiek Bartzelonako \u00abberunezko urte\u00bben protagonista izan ziren,<br \/>\nCNTren kontrako borrokarengatik, eta Direktorioaren beraren sektoreen babesa<br \/>\njaso zuten, UGTri aurre egite aldera. Bozasen ekimenez, <i>El Pa\u00eds Vasco <\/i>sindikatu<br \/>\nhaien organo ofiziosoa izan zen eta probintzian sindikatu horretako taldeak<br \/>\nsortzeko lanari ekin zion, arrakastarik gabe ekin ere. 1927ko azaroan,<br \/>\nSindikatu Libreen III. Kongresuan parte hartu zuen. Are gehiago, segurutzat jo<br \/>\nzen postu baterako izendatuko zutela Kontsultarako Asanblea Nazionalean<br \/>\nsindikatuen ordezkari izateko, baina ez zen izendapenik izan (hura Primo de<br \/>\nRiveraren parlamentu korporatiboaren saiakera izan zen). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bat-batean, 1928ko urtarrilaren<br \/>\n8an, <i>El Pa\u00eds Vasco <\/i>egunkariak iragarri zuen Bozasek zuzendaritza utzi<br \/>\nzuela, Argentinara itzultzekoa zelako, Tres Arroyosera, hain zuzen ere. Hango <i>El<br \/>\nDiario del Pueblo <\/i>zuzentzera joan zen, hau da, tokiko boterea bereganatu<br \/>\nnahian ari ziren taldeetako baten tresna zuzentzera. Borroka giro hartan,<br \/>\natxiloketak, erailketak eta udaletxearen aurkako erasoak gertatu ziren, bai eta<br \/>\nbahiketa bat ere. Bada, Bozas iritsi zenetik, giroa are gehiago gaiztotu zen,<br \/>\nkinielen kontura kanpaina bat abiarazi zuelako. 1929ko apirilaren 18an, gauez<br \/>\nerredakziora zihoala, haietako batekin topatu eta sekulakoak esan zizkioten<br \/>\nelkarri. Bozasek besteari bastoi-ukaldia eman eta, erantzunez, besteak hiru<br \/>\ntiro bota zizkion sabelera eta hankara, bertan zerraldo erorita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Albistea ia<br \/>\nhilabete geroago iritsi zen Europara. Erreakzioen artean, Cesar Gonzalez-Ruano<br \/>\njaunak Madrilgo <i>El Heraldo<\/i>n idatzitakoa da nabarmentzekoa. Hauxe esan<br \/>\nzuen errenteriarraz: \u00abgizon irekia, atsegina eta bortitza. Bortitza bere<br \/>\neskuzabaltasunean eta abentura-sukarrean. Bizi zen hiriak ito egiten zuen\u00bb.<br \/>\nHainbat hitz jarri zituen Evaristoren ahotan, egilearen iritziz Bozasen<br \/>\nizaeraren guztiz adierazgarriak: \u00abGazteria ergela da\u2026 Nahiago du hemen nazkaz<br \/>\nhiltzea, kafeaz ez aldatzeagatik. Gainera, ez dut ulertzen heriotzari beldurra<br \/>\nizatea. Heriotza berdin dator Artxandan eta Arequipan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabela zaintzen dizute eta<br \/>\nlabankada batez edo tiro bortitz pare batez hiltzen zaituzte\u2026\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1928an, azken liburuxka ezaguna<br \/>\nplazaratua zuen, \u00abLa Tragedia del Emigrante\u00bb. Sindikatu libreen antolaketan<br \/>\nziharduela, langile espainiar emigranteen egoeran pausatua zuen jada begirada.<br \/>\nArgentinara itzulirik, gaiari berriz ere ekin eta langile emigranteak babesteko<br \/>\nneurriak hartzeko eskatu zion Espainiako Gobernuari. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Karlistaldian Errenteriara destinatutako soldadu liberal baten eta neska errenteriar baten semea izan zen. Bozas oso familia xumean hazi zen. Errenteriatik laster alde egin bazuen ere, beti izan zuen lotura handia jaioterriarekin. Bere kasa ikasia, Evaristo txikitandik hasi zen lanean. Hamabi urte zituela, okindegiko mutila izan zen, ogia Errenterian banatuta 1900era arte. Orduantxe ezagutu zituen gero [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3587","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Karlistaldian Errenteriara destinatutako soldadu liberal baten eta neska errenteriar baten semea izan zen. Bozas oso familia xumean hazi zen. Errenteriatik laster alde egin bazuen ere, beti izan zuen lotura handia jaioterriarekin. Bere kasa ikasia, Evaristo txikitandik hasi zen lanean. Hamabi urte zituela, okindegiko mutila izan zen, ogia Errenterian banatuta 1900era arte. Orduantxe ezagutu zituen gero [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\\\/\",\"name\":\"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:51:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 &#8211; Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae","og_description":"Karlistaldian Errenteriara destinatutako soldadu liberal baten eta neska errenteriar baten semea izan zen. Bozas oso familia xumean hazi zen. Errenteriatik laster alde egin bazuen ere, beti izan zuen lotura handia jaioterriarekin. Bere kasa ikasia, Evaristo txikitandik hasi zen lanean. Hamabi urte zituela, okindegiko mutila izan zen, ogia Errenterian banatuta 1900era arte. Orduantxe ezagutu zituen gero [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/","name":"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:51:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/bozas-urrutia-evaristo-608-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BOZAS URRUTIA, Evaristo (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailak 5 &#8211; Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilak 18)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3587","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3587\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3587"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3587"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}