{"id":3579,"date":"2023-02-14T09:48:15","date_gmt":"2023-02-14T08:48:15","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:48:15","modified_gmt":"2023-02-14T08:48:15","slug":"ariztimuno-olaso-jose-604-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/","title":{"rendered":"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 &#8211; Hernani, 1936ko urriak 17)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jose Ariztimu\u00f1o Aitzol 1896ko<br \/>\nmartxoaren 18an jaio zen Tolosan. Aitzolen lehen inspirazio ideologikoa agian<br \/>\nPatrizio Orkaiztegi apaiza izan zen, abertzalea, karlista izandakoa eta<br \/>\neuskarazko lan batzuen argitaratzailea (Azurmendi, 1990: 15; Otaegi, 1998: 2). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ariztimu\u00f1o Comillaseko jesuiten<br \/>\nUnibertsitatean hasi zen 1909an, Orixe irakasle bezala izan zuen eta (Otaegi,<br \/>\n1998: 2-3). 1919an Unibertsitate horretatik kanporatua izan zen, orain arte<br \/>\nezagutzen ez diren arrazoiak tarteko. Gasteizen bukatu zituen apaiz-ikasketak;<br \/>\nhiri horretan Jose Miguel Barandiaran handia ezagutu zuen, (Zenbaiten artean,<br \/>\n1990; Azurmendi, 1990: 16; Otaegi, 1998: 3). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolek lehen meza 1922an eman<br \/>\nzuen, Tolosan. Hortik gutxira, 1923an Gasteizko Elizbarrutiko Antolaketarako<br \/>\neta Propagandarako idazkari izendatu zuten. Bertatik agian euskarazko bere<br \/>\nlehen produkzioa izango zena egin zuen, <i>Gure Mixiolariak <\/i>aldizkaria<br \/>\nateraz. 1924an Garin auzoko (Beasain) apaiz izendatu zuten, kargu horretan 1929<br \/>\nurtea arte izan zen, bronkioetako gaixotasun batengatik Donostiara bizitzen<br \/>\njoan zen arte (Zenbaiten artean, 1986; Insausti, 1990: 8; Azurmendi, 1990:<br \/>\n20-21; Otaegi, 1998: 3-44). Aurretik, 1929an bertan, Elizak Bartzelonan<br \/>\nantolatu zuen Misio Erakusketaren antolatzaileetako bat izan zen (Zenbaiten<br \/>\nartean, 1986; Insausti, 1990: 8; Otaegi, 1998: 8). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1930 urtean lehen aldiz erabili<br \/>\nzuen \u00abAitzol\u00bb ezizena, bere deituren (Ariztimu\u00f1o Olaso) akronimo bat delarik<br \/>\n(Otaegi, 1998: 5). Urte horretan <i>El D\u00eda <\/i>egunkari donostiar katoliko eta<br \/>\neuskaltzalearen sortzaileetako bat izan zen (Azurmendi, 1990: 21) eta zenbaiten<br \/>\nustez \u00abeditorialista\u00bb ere izan zen (Otaegi, 1998: 5). Toki horretatik euskal<br \/>\nnazionalismoaren ideologo edota intelektual bezala kokatu zen. Uste denaren<br \/>\nkontrara, Aitzol sekula ez zen EAJko kide izan, orduko EAJko estatutuek apaizak<br \/>\nkide egitea debekatzen baitzuten (Zabaltza, 2005: 307). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte berean Euskaltzaleak<br \/>\neuskara eta euskal kultura sustatzeko taldearen zuzendaritzan sartu zen.<br \/>\nErakunde honetako kideekin bultzatu zituen hain ezagunak izan ziren Eusko<br \/>\nOlerti Egunak edo Bertsolaritza Txapelketak (Otaegi, 1998: 5; Zabaltza, 2005:<br \/>\n307-308), edo 1933an ateratzen hasi zen <i>Yakintza <\/i>aldizkaria (Zenbaiten<br \/>\nartean, 1986; Insausti, 1990: 10; Otaegi, 1998: 15). Hauxe, euskararen inguruko<br \/>\nekarria, izan zen Aitzolendako fama ekarri zuena. Lehenik, Euskaltzaleak<br \/>\ntaldean, euskararen aldeko propaganda taldean, Aitzolek ideologia guztietako<br \/>\npertsonei zabaldu zien talde hau (ez soilik talde abertzale huts bezala<br \/>\nmantenduz; Zabaltza, 2005: 121-123 eta 307-308). Bigarrenik, literatur<br \/>\nbultzatzaile moduan. Kasu honetan bi fase bereizten dira; lehena 1930-33 urte<br \/>\nartekoa, non \u00abgoi-literatura\u00bb bultzatzen saiatu zen, Mistralen <i>Mireio <\/i>okzitanieratik<br \/>\neuskaratzea Orixeri enkargatuz, edo autore berdinari <i>Kalevala <\/i>finlandiar<br \/>\nlanaren antzeko poema bat, <i>Euskaldunak<\/i>, egitea enkargatuz (Larra\u00f1aga,<br \/>\n1988: 264; Otaegi, 1998: 16-17). 1933tik aurrera ordea, herri-poesian sartzen<br \/>\nditu itxaropenak Aitzolek, goi-mailako poeten (Orixe, Lauaxeta, Lizardi)<br \/>\noriginaltasuna (folklorearengandik urruntzea) eta \u00abulergaiztasuna\u00bb kritikatuz<br \/>\n(Otaegi, 1990: 34-36 eta 39-41; Kortazar, 1990: 54-55). Larra\u00f1agak (1988) eta<br \/>\nOtaegik (1990) apurketa hori erabatekotzat dute, Kortazar Uriartek aldiz,<br \/>\napurketa erlatibotzat du, bere ustez Aitzolek \u00abaurreneko fasean\u00bb ere,<br \/>\nfolklorearen lehentasuna defendatzen baitzuen, ikusmolde kontserbadoreen<br \/>\nbarnean ulertzen zuen modernismoa Aitzolek (Kortazar, 1990: 49-50 eta 52-53). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eta azkenik soziolinguista<br \/>\nmoduan; Aitzolen bi lan aipatu ditzakegu <i>La muerte del euskera o los<br \/>\nprofetas de mal ag\u00fcero <\/i>1931n eta <i>Lucha de idiomas en Euzkadi y en Europa<br \/>\n<\/i>1935ean (hau lankidetzan). Lehen liburuan garaiko euskararen inguruko<br \/>\niritzi negatibo batzuk ihardesten ditu, euskararen ezaugarriak zein orduko<br \/>\neuskararen egoera analizatuz, ikuspegi baikor batetik. Ezkorragoa da bigarren<br \/>\nlanean ematen duen itxura (Ariztimu\u00f1o, 1931). Bigarren liburu horretan bai<br \/>\nelebitasunaren kausa historikoak zein elebitasunaren eredu ezberdinak<br \/>\n(elebitasun osoa, Luxembugen moduan; geografiaren araberako elebitasuna<br \/>\nBelgikan bezala, eta elebitasun soziala edo diglosia) aztertzen ditu: bere<br \/>\narabera Euskal Herrian azken elebitasun mota hau ematen zen, baina lehen<br \/>\nereduaren ezaugarriak partzialki hartzen ari zen: eliteen hizkuntza, erdara,<br \/>\neuskaldunengan barneratzen ari zen, baina ez alderantziz (Ariztimu\u00f1o, 1935b:<br \/>\n224-227). Egoera hau konpontzeko, Aitzolen arabera, irakaskuntzaren bidez<br \/>\nbelaunaldi berriak berreuskalduntzea da, eta horretarako herri-kontzientzia<br \/>\nbeharrezkoa da (Ariztimu\u00f1o, 1935b: 228-231 eta 256-264). Modu honetan, Estatuak<br \/>\nelebitasuna bere egin edo onartu beharko du, Finlandiako eta Flandriako ereduek<br \/>\nazaldu bezala (Ariztimu\u00f1o, 1935b: 264-277). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik esan beharra dugu<br \/>\nAitzol garbizaletasunaren kontrakoa zela, bai Jesus Insaustik ematen deun<br \/>\ntestigantzak (Insausti, 1990: 7) zein <i>Lucha de idiomas en Euzkadi y en<br \/>\nEuropa <\/i>liburuko zenbait argudiok hori adierazten dute (Ariztimu\u00f1o, 1935b:<br \/>\n263). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936ko uztailaren 12an idatzi<br \/>\nzuen azkeneko artikulua <i>El D\u00eda <\/i>egunkarian (Azurmendi, 1990: 25). Guda<br \/>\nZibila pizterakoan Ipar Euskal herrira egin zuen ihes, lehenik Hendaian egon<br \/>\nzen eta irailaren 11n Belokeko monastegira joan zen (Otaegi, 1998: 9). Antza<br \/>\ndenez, Belokeko monastegiak mehatxuak jaso zituen Aitzoli ostatu emateagatik,<br \/>\nLazkaoko beneditarrek ondorioak sufrituko zituztela zioten mehatxuok (Zenbaiten<br \/>\nartean, 1986). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolek lehenik \u00abeuskaldunen<br \/>\narteko suetena\u00bb bilatu nahi zuen eta hori zela eta Etxalarrera joan zen<br \/>\nerreketeekin negoziatzera. Ez zuen ezer lortu eta gainera bera atxilotzear izan<br \/>\nziren. (Zenbaiten artean, 1986; Insausti, 1990: 10; Otaegi, 1998: 9; Zabaltza,<br \/>\n2005: 307). Saiakera horrek porrot eginda, bere hurrengo pentsamendua Bilbora,<br \/>\nEuzko Jaurlaritzaren ondoan aritzera izan zen. Urriaren 15ean Baionatik <i>Galerna<br \/>\n<\/i>ontzia hartu zuen \u2014goiz horretan Ziburun meza eman zuen\u2014 (Azurmendi, 1990:<br \/>\n25). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Galerna <\/span><\/i><span>ontzia frankisten <i>Alc\u00e1zar de Toledo <\/i>ontziak<br \/>\nbidean preso egin zuen eta Pasaiako portuan sartu zuen. Aitzol Ondarretako<br \/>\nkartzelan izan zuten, non tortura latzak jaso zituen. Urriaren 17an<br \/>\nkomandanteak Aitzol \u00abaske utzia\u00bb izan zela baieztatzen zuen agiri bat sinatu<br \/>\nzuen. Gezurra izan zen: urriaren 17tik 18rako gauean fusilatu zuten Hernanin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sindikalismoa Aitzolen<br \/>\nihardueraren parterik garrantzitsuenetako bat izan zen, ELAren propagandistarik<br \/>\nezagunenetakoa izan baitzen; bai idatzizko artikuluen bidezko (<i>El D\u00eda <\/i>egunkaritik)<br \/>\nzein ahozko eztabaidetako polemista izan zen. Aitzolen ikuspuntua, oro har,<br \/>\nkatolizismotik (Leon XIII.aren <i>Rerum Novarum <\/i>eta Pio XI.aren <i>Quadragesimo<br \/>\nAnno <\/i>entziklikak) eta euskal abertzaletasunaren ideologiatik zetorren. Bai<br \/>\nLeon XIII.arengandik eta bai Sabino Aranarengandik, kapitalismoaren kontrako<br \/>\nkritika morala<span>\u00a0 <\/span>\u2014gehiegizko metatzearen<br \/>\neta miseriaren arteko kontraesana\u2014 hartu zuen (Zenbaiten artean, 1986).<br \/>\nBestetik, Aranarengandik, ikusiko dugun moduan, euskal langileek euren artean<br \/>\nelkartzeko eta sozialismotik apartatzeko beharra hartu zuen, hori euskal ordena<br \/>\nprekapitalistaren defentsarekin batuz (Scheifler, 1990: 69-70). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolen ikuspegi sindikalean<br \/>\nbai elementu progresistak zein kontserbadoreak biltzen ziren. Aitzolengan<br \/>\n\u00abOrdena kristauaren\u00bb defentsa, sindikalismo katolikoak egin behar zuena, ez zen<br \/>\nindarrean zegoen ordenaren defentsarekin identifikatzen eta, hain zuzen ere,<br \/>\nordena \u00abez gizatiarrean\u00bb ikusten zuen langile asko sozialismorantz gerturatzen<br \/>\n(Scheifler, 1990: 62 eta 63-65). Ariztimu\u00f1oren arabera, nazionalizazio handiak<br \/>\ndefendatu ordez, soldaten igoera eta prebisio-neurriak defendatu behar ziren<br \/>\n(Scheifler, 1990: 69). Hau defendatzeko, Aitzolen arabera euskal sindikatu<br \/>\nkatoliko bat behar zen: ELA. Aitzolek 1932an ELAri ezkortasunez begiratzen<br \/>\nzion, eraginkortasuna falta zitzaiola eta, hala ere, 1933an Gasteizko II.<br \/>\nKongresua egin zuenean ordea, oso baikor atera zen bera (Scheifler, 1990: 68-69<br \/>\neta 73). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Honekin bat dator bere arerio<br \/>\nideologikoekin eztabaidatzeko joera. 1932ko abenduan, adibidez, 5.000<br \/>\nlangileren aurrean, berak eta Alberto Onaindiak Juan Astigarribia zuzendari<br \/>\nkomunistarekin eztabaidatu zuten, \u00abgiro gogor baina errespetuzko batean\u00bb (Azurmendi,<br \/>\n1990: 24; Scheifler, 1990: 60-61; Otaegi, 1998; 8). Halako mitinak hain<br \/>\narrakastatsuak izan ziren, ezen Mateo Muxika gotzainak 1933ko udan debekatu<br \/>\negin baitzituen \u2014eta artikuluak ateratzeko baimena exijitzen hasi zen\u2014<br \/>\n(Insausti, 1990: 9; Azurmendi, 1990: 24; Otaegi, 1998: 8). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina beste alde batetik,<br \/>\ntolerantzia edota hurbiltasun pertsonal hori ez zetorren bat tolerantzia<br \/>\nideologikoarekin. Beste ideologo abertzaleen gisan, sozialismoa eta komunismoa<br \/>\nEuskal Herriarekiko ideologia arrotz moduan zituen (Scheifler, 1990: 73-74).<br \/>\nBestalde, Aitzolen arabera, ezin ziren \u00abkapitalaren mugak bortxatu\u00bb, hau da,<br \/>\n\u00abindustria nazionalaren\u00bb bideragarritasunak eta onurak markatzen zituen langile<br \/>\nerrebindikazioaren mugak (Scheifler, 1990: 72). Bestetik, batez ere 1932-1933<br \/>\nurteetan, UGTri \u00abGobernuak bultzatutako sindikatua\u00bb izatea (eta honen bidez ELA<br \/>\nbezalako sindikatuak baztertzea) leporatzen zion (Scheifler, 1990: 62 eta<br \/>\n70-73). Sozialismoaren aurkako kritika esentzialista eta harmonizista honetan,<br \/>\nelementu kontserbadoreak aurkitzen ditugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolek, nahiz eta sindikatu<br \/>\nhoriak gaitzetsi, patronalarekin edozein kolaborazio ez zuen ukatzen, zenbait<br \/>\nproiektu hauen laguntzarekin bultzatu nahi zuen. Hori zen adibidez<br \/>\n\u00abUnibertsitate Soziala\u00bb, zeinak bai langileak profesionalki zein intelektualki formatzeko<br \/>\nbalioko zuen. Aitzol 1933an bildu zen Bizkaiko patroiekin proiektu honetaz hitz<br \/>\negiteko, baina azkenean proiektua ez zen gauzatu (Scheifler, 1990: 65 eta<br \/>\n73-74). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nahiz eta egun Aitzol batez ere<br \/>\neuskal literaturaren bultzatzaile, euskararen aldeko aktibista gisa, eta agian<br \/>\nakademian, ELAren aldeko propagandista gisa ezagutu; bere garaian baita ere<br \/>\nforalismoaren teoriko gisa ezaguna izan zen. Honen inguruan idatzi zuen bere<br \/>\nlanik mardulena: <i>La democracia en Euzkadi<\/i>, 1935ean ateratakoa<br \/>\n(Ariztimu\u00f1o, 1935a), non Euskal Herriko sistema tradizionalaren, demokraziaren<br \/>\nkontzeptuaren eta etorkizunean izan behar zen sistemari buruz hitz egiten zuen.<br \/>\nAtal honek apenas jaso du arretarik, salbuespen bezala Xabier Zabaltzaren<br \/>\neuskal nortasunari buruzko liburuan eskaintzen dion azpikapitulu bat (Zabaltza,<br \/>\n2005) eta Aitzolen <i>Idazlan guztiak <\/i>bilduman Francisco Rodriguez de Corok<br \/>\nidatzitako kapitulu bat ditugu (Rodriguez de Coro, 1988). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolek bere demokraziaren<br \/>\nkontzeptua bi zutarritan ezartzen du: alde batetik Aristoteles, eta beste ale<br \/>\nbatetik autore katoliko ezberdinak (San Tomas Akinokoa, aita santuak, Francisco<br \/>\nde Vitoria, Martin Azpilkueta eta abar). Aitzolek autore hauek defendatutako<br \/>\npostulatuetan oinarritutako demokrazia Rousseuaren Itun Sozialean bildutako<br \/>\nereduarekin kontrajartzen du; honetarako arrazoiak, demokrazia \u00abmasaren tirania\u00bb<br \/>\nbihur ez zedin \u00abdemokrazia instituzionala\u00bb (hau da sufragio unibertsal bidez<br \/>\nbaino instituzioen bidezko parte hartzea) eta \u00abaukeren berdintasuna\u00bb<br \/>\ndefendatzen zituen Rousseuaren ereduari zeritzen \u00abdemokrazia indibidualaren\u00bb<br \/>\neta \u00ab<i>de facto <\/i>berdintasunaren\u00bb aurrean (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 18-22, 44,<br \/>\n192-196 eta 208-209). Bestetik, Leon XIII.a aita santuaren gomendioei jarraituz<br \/>\n\u00abherri bakoitzean, beren ohituren araberako gobernu-forma\u00bb egokitzat hartzen<br \/>\nzuen honek Aitzoli bai demokrazia \u00abeuskal jitearekin\u00bb lotzeko eta bai euskal<br \/>\ninstituzio tradizionalen bidezko demokraziaren \u00abdemokrazia indibidualarekiko\u00bb<br \/>\nnagusitasuna aldarrikatzeko balio zion (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 17 eta 191). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hau azalduta, Aitzolek euskal<br \/>\ndemokraziaren bereizgarriak aztertzen ditu. Lau dira Aitzolen uste<br \/>\ndemokraziaren instituzioak: familia, udalerria, (herrialde bakoitzeko) Batzar<br \/>\nNagusiak, eta Aldundia. Aitzolen arabera, euskal instituzionalizazioa behetik gora,<br \/>\nitun bidez, sortu zen (udalerria, adibidez, familien arteko itun bat<br \/>\nlitzateke), eta bestetik, instituzio hauen zeharkako iragatea saihestezina zen;<br \/>\nhau da, \u00abtarteko instituzio\u00bb horien zilegitasuna mantendu behar zela<br \/>\n(Ariztimu\u00f1o, 1935a: 43-70). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolen ustez, erabateko<br \/>\ndemokrazia Gipuzkoan, Bizkaian eta Lapurdin existitzen zen, non familia-buruek<br \/>\nzuten bozkatzeko eskubidea \u2014etxeak edo \u00absuak\u00bb ordezkatzen ziren\u2014. Gainera,<br \/>\nAitzolen aburuz, hiru lurralde horietan \u00abklase sozial bakarra\u00bb existitzen zen<br \/>\n\u2014Aitzolek honen inguruko definizio juridikoa ematen du, ez ekonomikoa\u2014<br \/>\n(Ariztimu\u00f1o, 1935a: 71-106, 107-130 eta 131-135). Hiru kasu hauetan beraz<br \/>\nbetetzen dira Aitzolen demokraziarako baldintzak: herritarren parte hartzea,<br \/>\nagintariak herritarrengandik ateratzea eta klase juridiko bakarra izatea.<br \/>\nAitzolek, hiru herrialdeetatik Gipuzkoa jotzen du eredu demokratikorik aratzena<br \/>\nantolaketa politikoari dagokionez \u2014eskubide indibidualei zegokionez, ordea,<br \/>\nBizkaia (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 109-114)\u2014; bai bere ordezkaritzaren inguruko arauak<br \/>\nxeheagoak zirelako eta baita ere bere antolaketan euskal instituzioen piramidea<br \/>\nhobeto errespetatzen zelako: Batzar Nagusietarako diputatuak Udal bakoitzeko<br \/>\nzinegotziek aukeratzen zituzten \u2014ez herritarrek, Bizkaian bezala, beraz Gipuzkoan<br \/>\nUdal instituzioak indar gehiago zuen\u2014 eta batzarkide bakoitzak bere udalerriko<br \/>\n\u00absuen\u00bb araberako boto-kopurua zuen \u2014ez bakoitzak bana Bizkaian bezala, beraz<br \/>\n\u00absuen araberako botoa\u00bb hobe islatua zegoen\u2014 (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 47-49, 53-54,<br \/>\n62, 78, 123, 133 eta 197-198). Aitzol saiatzen da hiru herrialde hauetan aurki<br \/>\ndaitezkeen mugak erlatibizatzen, adibidez, sufragio pasiboa errentak<br \/>\neskatzerakoan \u00abedonork ordaintzeko adinakoak\u00bb edo \u00abaro berantiar batean\u00bb jarri<br \/>\nzirela esan zioen (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 54, 126, 132 eta 137). Hala ere, kasu<br \/>\nhonetan Aitzolek ez dio ezer <\/span><span>XVIII<\/span><span>. eta <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendean gertatu zen aberastasun kontzentrazioaren<br \/>\ninguruan, non baserritar asko maizter bihurtu ziren (horrek sufragio pasibo eta<br \/>\nbatzuetan aktiborako errenta ezin ordaindu utzi zituelarik). Beste alde<br \/>\nbatetik, kasu honetan, nahiko baieztapen eztabaidagarriak ere egiten ditu,<br \/>\nadibidez, badio euskal erakunde tradizionaletan euskara sekula baztertu gabea<br \/>\nizan zela; Juan Madariaga Orbeak berriki ateratako lan batean argi utzi du<br \/>\neuskarak garai haietan sufritzen zuen bazterketa (Madariaga, 2014). Kontuan<br \/>\nizan behar da baita urte berean atera zuen <i>Lucha de idiomas en Euzkadi y en<br \/>\nEuropa <\/i>liburuan kontrako ikuspegiari eusten ziola, hau da, euskal<br \/>\ninstituzioek euskararen inguruan zuten ikuspuntua salatzen zuen (Ariztimu\u00f1o,<br \/>\n1935b: 244-246 eta 248-253). Pentsa genezake euskararen inguruan oso ikuskera<br \/>\ninstrumentalista zuela Aitzolek, izan ere komeni zitzaionean ikuspegi guztiz<br \/>\nezberdinak erabiltzen baitzituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Araban, Zuberoan eta batez ere<br \/>\nNafarroan, berriz feudalismoaren ezaugarriak aurkitzen ziren, honek bai<br \/>\nestamentu klaseen agerpena, edo sufragio pasiboaren mugaketa (Araban, bozkatua<br \/>\nizateko aitoren seme izan beharra zegoen) edota estamentu gorteak (Nafarroan<br \/>\neta Zuberoan) aurkitzen zirelarik (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 136-141, 141-150 eta<br \/>\n151). Hala ere, hemen bi \u00f1abardura egin behar ditugu: lehenik, Aitzolen<br \/>\narabera, feudalismo honen agerpenak hiru lurralde hauetan \u00abdemokrazia\u00bb<br \/>\ndesitxuratzen badu ere, ez du deuseztatzen, bere arabera demokraziarako<br \/>\nezinbesteko baldintza \u00abherriaren parte hartzea\u00bb baitzen, baina ez ezinbestez<br \/>\nherri osoarena, edo modu parekidean (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 107, 135 eta 151)<br \/>\n\u2014pentsa dezakegu hor ez ote dagoen Aitzolen idealismoaren aztarna bat,<br \/>\n\u00abdemokrazia\u00bb eta \u00abEuskal Herria\u00bb lotzeko gogoa\u2014. Bestetik, Aitzolen arabera,<br \/>\nfeudalismoa eta demokraziaren murrizketa hauek, Gaztelatik, Espainiatik edo Frantziatik<br \/>\nzetorren eraginagatik edo \u00abkutsaduragatik\u00bb ematen ziren (eta ez bakarrik kasu<br \/>\nhorietan, Bizkaiko Batzar Nagusietan botoa emateko modua ere \u00abkutsaduratzat\u00bb<br \/>\nhartzen du Aitzolek, kasu honetan kontrako norabidean bada ere) (Ariztimu\u00f1o,<br \/>\n1935a: 52-53, 123, 136-140, 143, 151 eta 197). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aitzolen arabera, euskal<br \/>\ndemokraziaren erroak \u00abeuskal jitean\u00bb datzate, hau da, egoera iragan batean<br \/>\neuskal herrialde guztietan (baita ere \u00abfeudal bihurtutakoetan\u00bb edo<br \/>\n\u00abfeudalismoak kutsatutakoetan\u00bb ere) zegoen halako sistema bat. Hau da, Aitzolek<br \/>\nhau gertakari ahistorikotzat jotzen du, ez gertakizun historiko batzuen<br \/>\n(adibidez nobleziaren ahuldadea) ondorio gisa. Aitzolen arabera, noblezia,<br \/>\n\u00abhandikiak\u00bb edo ahaide nagusiak behin demokrazia hau ezarrita saiatu ziren<br \/>\nerregimena aldatzen, herriak aurre egin ziolarik, eta ez alderantziz (hauen<br \/>\nbarne-borroken emaitza litzatekeela demokrazia). Liburuaren egituraketak ere<br \/>\nhala pentsatzera eramaten gaitu, nobleen eta herriaren borrokak zazpigarren<br \/>\nkapituluan azaltzen ditu, behin instituzioak eta euren dinamikak azalduta,<br \/>\ndemokrazia Euskal Herrian gertaera historiko bat baino <i>egoera natural <\/i>bat<br \/>\nbailitzan (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 104-106. eta 153-173). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oro har, Aitzol pentsalari<br \/>\ndemokratatzat har dezakegu, bere lanean demokraziaren aldarrikapena ikusten<br \/>\ndugu etengabe. Aitzol totalitarismoaren aurkakoa da, eta halako konponbide<br \/>\nautoritarioen agerpena kritikatzen du, garaiko pentsalari kontserbadore askok<br \/>\nizan zuten tentazioari eutsiz. Adibidez Aitzol gremioek euren lanari dagokionez<br \/>\naholkulari izatearen aldeko gisa agertzen zaigu, baina gremioek politikan parte<br \/>\nhartzearen kontrakoa da, honek ordezkaritza-berdintasuna urratuko zukeelakoan.<br \/>\nBeste alde batetik totalitarismoa esplizituko gaitzesten du, eta bere<br \/>\nsubjektibitatetik, bere ikuspegiak \u00abdemokrazia\u00bb kontzeptuaren barnean sartzen<br \/>\nsaiatzen da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere,<br \/>\nAitzolen demokraziaren ikuspegia erabat esentzialista eta kontserbadorea da.<br \/>\nBere pentsamoldean ikusten dugu, adibidez, demokrazia \u00abeuskal jitearen\u00bb eredu<br \/>\nbezala hartzen duela, demokraziarekiko mugak edo urraketak \u00abEspainiarekin\u00bb<br \/>\nidentifikatzen dituelarik. Bere arabera, bi herriek espiritu guztiz<br \/>\nkontrajarriak dituzte (Ariztimu\u00f1o, 1935a: 191). Hemendik, ikuspegi<br \/>\nkontserbadorea eta esentzialista hiru alorretan ikusten dugu: lehena<br \/>\ndemokraziaren barnean familia-bozkaren edo etxe-bozkaren arabera egitea<br \/>\ndefendatzerakoan; bigarrena, \u00abeuskal jiteko\u00bb sistema hori euskal herri<br \/>\nguztietan hala zegokiolako \u00abberez\u00bb zegoela uste izana; eta hirugarrena,<br \/>\ndemokrazia honekiko desbideraketa guztiak \u00abkanpoko eraginaren\u00bb ondorio bezala<br \/>\naurkeztea \u2014barnekoaren inguruko ikuspegi harmonizista bat duelarik\u2014.<br \/>\nZabaltzaren arabera, Aitzolek \u00ablehenik euskal ideala zein den definitzen du eta<br \/>\ngero azalpenak moldatzen ditu\u00bb (Zabaltza, 2005: 316). Bestetik kontuan hartu<br \/>\nbehar da Aitzolek ez zuela ez sufragio unibertsalaren ez ordezkaritza zuzenaren<br \/>\nalde egiten; familia-sufragioaren (\u00absuen araberako bozkaren\u00bb) eta \u00abtarteko<br \/>\nerakundeen\u00bb bidezko zeharkako ordezkaritzaren alde baizik (\u00abtarteko erakundeak\u00bb<br \/>\ngaraiko pentsamendu kontserbadore europarrean oso aipatuak dira). Oro har,<br \/>\nAitzolen arabera, demokrazia helburutzat baino, beste on-asmo baten barruan<br \/>\n(Eliza katolikoaren doktrina) edota euskal jitearen justifikazio bezala ikusten<br \/>\nzuen. Aitzolek herriaren parte-hartzea zenbat eta handiagoa eta zenbat eta<br \/>\nparekideagoa izatea (kasu honetan, emakumeen salbuespenarekin) desiragarritzat<br \/>\njotzen duen arren, ez du parte-hartzearen handitzea edota parekidetasuna<br \/>\ndemokrazia izan dadin ezinbesteko jotzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Honez gain, Aitzolek igualitarismoaren aurkako zenbait ikuspegi ere<br \/>\nbazituen. Adibidez, momentu batean, emakumeen boto-eskubidearen aurka azaltzen<br \/>\nda, horrek familiaren instituzioa ahulduko zukeelakoan, bere ustez botoa soilik<br \/>\nfamiliaburuak, gizonezkoak, izan behar zuen); ikuspegi hori mantentzen zuen<br \/>\n1935ean nahiz eta 1931n EAJk emakumeen bozka-eskubidearen alde bozkatu. Zenbait<br \/>\npuntutan, Aitzol lege tradizionala baino igualitarismoaren aurkakoagoa izan<br \/>\ndaiteke: momentu batean senar eta aita direnen bozkak ezkongabeen bozkak baino<br \/>\npisu handiagoa, eta are seme-alaba askoren aitek bozkak gutxiren aitak<br \/>\ndirenenak baino pisu handiagoa izan zezaten defendatu zuen (lege tradizionalean<br \/>\nez zen halakorik jasotzen). Bitxiki, nahiz eta ziur aski bere burua liberalismoaren<br \/>\naurkakotzat jo, Aitzolengan, askatasunaren edo berdintasunaren parekidetasuna<br \/>\ngehiago ageri da eskubide indibidualekiko, parte-hartze politikoarekiko baino. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Ariztimu\u00f1o Aitzol 1896ko martxoaren 18an jaio zen Tolosan. Aitzolen lehen inspirazio ideologikoa agian Patrizio Orkaiztegi apaiza izan zen, abertzalea, karlista izandakoa eta euskarazko lan batzuen argitaratzailea (Azurmendi, 1990: 15; Otaegi, 1998: 2). Ariztimu\u00f1o Comillaseko jesuiten Unibertsitatean hasi zen 1909an, Orixe irakasle bezala izan zuen eta (Otaegi, 1998: 2-3). 1919an Unibertsitate horretatik kanporatua izan zen, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3579","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Ariztimu\u00f1o Aitzol 1896ko martxoaren 18an jaio zen Tolosan. Aitzolen lehen inspirazio ideologikoa agian Patrizio Orkaiztegi apaiza izan zen, abertzalea, karlista izandakoa eta euskarazko lan batzuen argitaratzailea (Azurmendi, 1990: 15; Otaegi, 1998: 2). Ariztimu\u00f1o Comillaseko jesuiten Unibertsitatean hasi zen 1909an, Orixe irakasle bezala izan zuen eta (Otaegi, 1998: 2-3). 1919an Unibertsitate horretatik kanporatua izan zen, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\\\/\",\"name\":\"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:48:15+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 &#8211; Hernani, 1936ko urriak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Ariztimu\u00f1o Aitzol 1896ko martxoaren 18an jaio zen Tolosan. Aitzolen lehen inspirazio ideologikoa agian Patrizio Orkaiztegi apaiza izan zen, abertzalea, karlista izandakoa eta euskarazko lan batzuen argitaratzailea (Azurmendi, 1990: 15; Otaegi, 1998: 2). Ariztimu\u00f1o Comillaseko jesuiten Unibertsitatean hasi zen 1909an, Orixe irakasle bezala izan zuen eta (Otaegi, 1998: 2-3). 1919an Unibertsitate horretatik kanporatua izan zen, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/","name":"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 - Hernani, 1936ko urriak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:48:15+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ariztimuno-olaso-jose-604-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARIZTIMUNO OLASO, Jose (goitizenez, Aitzol). (Tolosa, Gipuzkoa, 1896ko martxoak 18 &#8211; Hernani, 1936ko urriak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3579","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3579\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3579"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3579"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}