{"id":3577,"date":"2023-02-14T09:47:36","date_gmt":"2023-02-14T08:47:36","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:47:36","modified_gmt":"2023-02-14T08:47:36","slug":"aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/","title":{"rendered":"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 &#8211; Bartzelona, 1945eko otsailak 12)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hiru urte bakarrik zituenean,<br \/>\nfamilia Bergaratik Bilbora joan zen bizitzera eta, han, \u00abLa Vergaresa\u00bb<br \/>\ngozodenda gobernatu zuten, Gurutze kalean. Familia Gipuzkoako herri hartan oso<br \/>\nsustraitua bazegoen ere, Bilbon ahaideak zituzten eta, haien artean, Unamuno<br \/>\nfamilia izan zen erabakigarriena, bai arlo pertsonalean, bai akademikoan. Izan<br \/>\nere, familia hartako seme bat, Miguel (lehengusu Telesforo baino gazteagoa),<br \/>\nTelesfororekin batera bizi izan zen unibertsitate garaian. Bi gertakarik<br \/>\nbaldintzatu zituzten Arantzadiren lehen ikasketak Bilbon: batetik, Hirugarren<br \/>\nKarlistaldiarekin batera gertaturiko asaldura politikoek, Bilboko setioak eta<br \/>\nForuen abolizioak, eta bestetik, bere osasun ahulak; azken horren ondorioz,<br \/>\nosasun arazo asko izan zituen bizitza osoan zehar. Bitxia bada ere, bere<br \/>\nibilbidearen hasierako fasean, interes handiagoa pausatu zuen musikan eta<br \/>\nmarrazkian klasikoki akademikoagoak ziren diziplinetan baino. Antonio de<br \/>\nLekuonaren dizipulu gaztea izan zen. Haren estudiora Trueba eta Iparragirre<br \/>\nmaiz joaten ziren eta, haien eszena kostunbristak ikusirik, euskal<br \/>\nEtnografiarekiko interesa piztu zitzaion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arantzadik<br \/>\nFarmazia ikasketak egitea erabaki zuen. Izan ere, bere zaletasun eta gustuko<br \/>\narloak baztertu behar izan zituen, aldakako ankilosi larriak lanbidean jardutea<br \/>\neragotzi ziolako. Madrilgo Unibertsitateko Zientzia Fakultatean hasi zen 1877an<br \/>\neta, Farmazia ikasteaz gain, gauez Arte eta Lanbideen Eskolara joan zen,<br \/>\nmarrazkia ikasteko. Lehen titulua eskuratu eta gero, Natur Zientzien lizentzia<br \/>\nmailako eta Farmaziako doktore mailako (<i>Estudio de los insectos vesicantes,<br \/>\ncon sus aplicaciones a la Farmacia<\/i>) ikasketetan matrikulatu zen, biak ere<br \/>\n1885erako bururaturik. Horrenbestez, hogeita bost urte zituela, bi lizentzia<br \/>\neta doktoretza bat zituen, eta jakintza zabala marrazkian, frantsesean,<br \/>\ningelesean eta alemanean. Hamarkada hartako Madrilgo bizitza kulturalari egin<br \/>\nzion ekarpenak Teatro Real antzokiko opera-programazioa izan zuen ardatz,<br \/>\nWagnerren aldeko taldearen gidari sutsua izan baitzen; horren ondorioz, hainbat<br \/>\naldiz atxiloturik eraman zuten polizia-etxera. Urte eta erdian, artean ere bere<br \/>\nbokazioa guztiz zehazteke zegoela, Bilbora itzuli eta akademikotik gutxi zuten<br \/>\nlanbideetan jardun zuen, hala nola bidaiarien eta ekipajeen osasun-ikuskari,<br \/>\nUrdu\u00f1ako tren-geltokian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Heldutasunerako bidean,<br \/>\nArantzadik azkenean Madrilera itzultzea erabaki zuen, irakasle- edo<br \/>\nikerlari-lanposturen baterako oposizioak prestatzeko. Une giltzarri batean<br \/>\nhartu zuen erabakia, 1886ko bukaeran, hau da, Espainian diziplina zientifiko<br \/>\nberri bat aurkeztu zenean, Antropologia, alegia. Eboluzionismoaren gaineko<br \/>\neztabaidak bi diziplina berriren garapena eragin zuen, biak ere elkarri<br \/>\nlotu-lotuak: Antropologia eta Historiaurreko Arkeologia, Parisko Antropologia<br \/>\nElkartea eta Parisko Historia Naturalaren Museoa erdigunea izan zirela. Manuel<br \/>\nAnton irakasleak Parisen ikasi zuen eta Verneau-ren eta Quatrefages-en<br \/>\ndizipulua izan zen. Bada, Antonen eskutik, Arantzadiri bere egiazko bokazioa<br \/>\npiztu zitzaion. Zientzia Naturalen Museoko lankide batzuek lagundurik, Antonek<br \/>\nAntropologiako laborategi eta sail bat sortu zuen Historia Naturalaren Museoan<br \/>\neta, han, Antropologiako lehen ikastaro libreak eman ziren Espainian. Haietara<br \/>\ngogo biziz joan ziren Arantzadi eta haren adiskide Hoyos Sainz. Itsasoz<br \/>\nHaraindiko Museoaren eta Museo Arkeologiko Nazionalaren bilduma osteologikoak<br \/>\nAntropologia bildumarako biltzen ari zela, Arantzadik aukera izan zuen<br \/>\ndiziplina berria betidanik erakargarria izan zitzaion beste batekin<br \/>\n\u2014Etnografiarekin\u2014 lotzeko; azken horretako sustrai teorikoak lotuagoak zeuden<br \/>\nakademia alemanari. Beraz, haren bokazio zientifikoa izango zen hura behin<br \/>\nbetiko bideraturik, 1889an <i>El pueblo euskalduna <\/i>bere Natur Zientzietako<br \/>\ndoktorego-tesia defenditu eta argitaratu zuen, Euskal Herriko hainbat<br \/>\neskualdetako bilduma osteometrikoez. Unibertsitateko postuetarako oposizioak<br \/>\negiteko prestatzen ari zen bitartean, Botanika, Zoologia eta Kimika arloko<br \/>\naskotariko gaiak ikasi zituen eta, horrez gain, jakina, baita Antropologiako<br \/>\neta Etnografiako gaiak ere, betiere euskal herriaren gaineko ezagutzara<br \/>\nbideratuak. 1889ko urtarriletik aurrera, Natur Zientzietako Museoko<br \/>\nmarrazkilari zientifikoari zegokion postua izan zuen irabazpide. Madrilgo<br \/>\nbigarren aroak 1895era arte iraun zuen eta hura gakoa izan zen Arantzadi<br \/>\nnaturalista eta antropologo gisa prestatzeko. Hortaz landara, tarteka, tertulia<br \/>\neta hitzaldietan parte hartzen zuen foro kultuetan, hala nola Ateneoan. Bere<br \/>\nlagun antropologoez haratago (Manuel Anton, Luis de Hoyos eta Feredico Oloritz,<br \/>\nadibidez), Ilustrazioaren Madrilgo kultur giroko taldeak literatoz eta<br \/>\nkonpositore musikalez beteak zeuden, haietako batzuk jatorriz euskaldunak.<br \/>\nArantzadik benetako adiskidetasuna izan zuen haiekin, hala nola Pio<br \/>\nBarojarekin. Lagun hurbila izateari esker, Antoni Antropologiako ikasgai batzuk<br \/>\nprestatzen lagundu zion eta, are gehiago, 1893an, Arantzadik haren ordezkapena<br \/>\negin zuen aldi labur baterako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat foro eta hiritan saiatu<br \/>\neta gero, 1895eko otsailean Mineralogia eta Zoologia aplikatuko katedraduna<br \/>\nizatea proposatu zioten Granadako Unibertsitatean. Irakasleek maiz egonaldi<br \/>\nlaburra egiten zuten unibertsitate hartan, hiri kosmopolitagoetako postuen<br \/>\nesperoan. Madrilgo lankide ohiekin elkarlanean, euskal lurretan jarraitu zuen<br \/>\nikerketa-jarduera garatzen. Bartzelonako Unibertsitateko Farmazia Fakultatean<br \/>\nBotanikako postu huts bat sortu zenean, huraxe eskatu zuen agudo, baina aldeko<br \/>\nebazpena ez zen 1899ko erdialdera arte iritsi. Katedra horretaz jabetutakoan,<br \/>\nArantzadi behin betiko bizi izan zen hiri hartan. Bere posizio akademikoari<br \/>\ndagokionez, 1920an Bartzelonako Unibertsitateko Antropologiako katedraz jabetu<br \/>\nzen; horrenbestez, 60 urte zituela, egiazki ongi zebilen. Dena den, 1931n,<br \/>\nErrepublikak emaniko dekretu baten ondorioz, erretiroa hartu behar izan zuen.<br \/>\nUne hartan, diru-sarrerak nabarmen murriztu zitzaizkion. Postua haren dizipulu<br \/>\nAlcobek hartu zuen. Gerra Zibila bukatu artean, Espasa-Calpe argitaletxeko<br \/>\nzuzendari zientifikoa izateari eutsi zion, eta horrek diru-sarrera gehigarri<br \/>\nbatzuk ekarri zizkion pentsioaren osagarri. Bartzelonako Unibertsitateko bere<br \/>\nlankide gehienak bezala, erregimen frankista berriak gure gizona zokoratu eta<br \/>\nisilarazi zuen. Egoera hartan iraun zuen 1945ean zendu zen arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arantzadiren lan akademikoa,<br \/>\nfuntsean, atzerrirantz proiektatu zen. Garaiko hizkuntza akademikoak ederki<br \/>\njakiteaz gainera (alemana eta frantsesa, ingeles hasiberriarekin batera),<br \/>\nArantzadi beti saiatu zen bere erreferenteak Europako beste sistema akademiko<br \/>\nbatzuetan bilatzen. Irakaskuntza, izan ere, ariketa praktikotzat jo zuen beti,<br \/>\nazalpen magistral aspergarrietatik eta lasterbide sinplifikatzaileetatik urrun,<br \/>\nhala nola gako dikotomikoak. Nonahi zebilela ere, bere arloetako ikasleek<br \/>\nedukiak azaldu behar zituzten, haren azalpenak ongi ulertu zituztela<br \/>\nerakusteko, eta ikasleen praktiketarako laborategiak sortu zituen. Ahal<br \/>\nbezainbeste bidaiatu zuen, betiere eskura zuen diru mugatuari erreparatuta,<br \/>\neta, aurrerago, uda osorako lana ematen zioten landa-lan arkeologikoek<br \/>\nbaldintzatua. Biltzar zientifikoetan parte hartu zuen, batez ere<br \/>\nnazioartekoetan, eta Europan proiekzioa zuten elkarte zientifikoetako kide<br \/>\nnabarmena ere izan zen. Landu zituen diziplinei dagokienez, sakon ezagutu<br \/>\nzituen Europako idazki eta joera akademikorik aurreratuenak. Adibidez, garai<br \/>\nhartan, Antropologia Kulturalean edo Sozialean zebiltzan beste aditu batzuen<br \/>\npentsamendua sakon ezagutzen bazuen ere (Malinowski, kasu), Etnografiaren<br \/>\naldeko hautua kontzientea izan zen, bere pentsamendu-ildoarekin bat zetorrena,<br \/>\nhots, hurbilekoaren azterketan sakontzea, hizkuntza hura hurbil sentitzen<br \/>\nbaitzuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orain arte, Telesforo de<br \/>\nArantzadiren ibilbide akademikoa azaldu dugu labur-labur, ibilbide<br \/>\ngorabeheratsua egiazki, baina ez da nahikoa hark zientzialari belaunaldi batean<br \/>\nbaino gehiagotan izan zuen pisua bere osoan taxutzeko. Kontuan harturik,<br \/>\nbatetik, nortasun handi hura eta, bestetik, zorigaiztoari, bidegabekeriari eta<br \/>\nburokraziari aurre egiteko hil artean erabili zuen sarkasmo garratz hura, bai<br \/>\neta jakintza kultural handi hura ere, esan behar da horrek guztiak egun<br \/>\noraindik ere harridura sortzen duten pasadizo ugari eragin zituela. Adiskideek<br \/>\nizugarri maite zuten, ia gurtzeraino, eta lotsarik gabe barkatzen zizkioten<br \/>\ngaur egun \u00abtrebetasun sozial apalak\u00bb esango genituzkeenak. Haren<br \/>\nnortasun-ezaugarriak Miguel de Unamuno ahaidearen ispiluaren egiazko iruditzat<br \/>\njo ditzakegu (hark ez bezala, sekulan ez zuen gustuko izan jendaurrean<br \/>\nmintzatzea \u2014ia esan genezake asko ere ez arlo pribatuan\u2014 eta denbora-galtze<br \/>\nergeltzat jo zuen gizarte-jarduera oro), eta arlo pertsonalean zaila da<br \/>\nsumatzea eragin handiagorik bi lehengusuak batu eta bereizi zituen huraxe<br \/>\nbaino. Unamunok, adibidez, \u00abzientifismoaren\u00bb bekatua egozten zion batere<br \/>\nzalantzarik gabe oso positibista zen lehengusuari. Arantzadik, berriz,<br \/>\nkritikatu egiten zuen Unamunok bere lan akademikoari arreta erantsia ekartzeko<br \/>\nzerabilen modua, hau da, polemika publikoa eta kontraesanen aldarrikapena<br \/>\nbaliatuz. Unamunok ez zuen inoiz benetako kulturarik estimatu hirien mugetatik<br \/>\nkanpo. Arantzadik, aldiz, landa-ingurunean aurkitu zituen iturririk aberatsenak<br \/>\neta lagunik hurbilenak. Dena den, bakoitzaren ikuspegi epistemologikoetatik eta<br \/>\nbizi-jarreretatik haratago, 1901etik aurrera Unamunoren euskararekiko jarrerak<br \/>\nbereizi zituen gehien, Arantzadi biziki sumintzeraino. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, Arantzadiren iritziz,<br \/>\nbatetik, herrialde bateko hizkuntzak herri horren arima zeraman, eta bestetik,<br \/>\nUnamunok euskara hiltzen uzteko egindako deiak zirela eta, hura euskal herriak<br \/>\nbere izaerari eusteko ahaleginari uko egitea eskatzea bezalakoa zela pentsatzen<br \/>\nzuen. Behin edo bestetan, argi eta garbi adierazi zuen: \u00ab\u2026 Kultura odolean<br \/>\nsartu behar da, norberaren haginek eta mingainak murtxikatu eta gero, eta<br \/>\nnorberaren erraietan bertan digeritu behar da\u2026\u00bb (A<\/span><span>RANZADI<\/span><span>, \u00abA pie o<br \/>\nen burro\u00bb, <i>Euskal-Erria<\/i>, L (1904), 286. or.). Haren iritziz, beraz,<br \/>\nhizkuntza, oro har, herri bateko kultur funtsaren euskarria zen; bada,<br \/>\neuskarari dagokionez, ikuspegi hura indartu egin zen Wilhelm von Humboldten<br \/>\nlanaz izan zuen ezagutzaren bidez, Arantzadik haren lana alemanetik<br \/>\ngaztelaniara itzuli baitzuen. 1917tik aurrera, Jose Miguel Barandiaranekin eta<br \/>\nEnrique Egurenekin batera arkeologia ikertzeko talde ospetsu hura antolatzearen<br \/>\nondorioz, euskal kulturaren alderdi berriak ezagutu, eta ezaugarri<br \/>\nantropologiko, hizkuntzazko, folkloriko eta etnografiko batzuek historiaurretik<br \/>\njarraipen posiblea izan dutelako hipotesia arakatu zuen. Toponimia, folklorea<br \/>\neta euskal kultura herrikoiaren transmititzaileen heriotza zela medio, eta ezaugarri<br \/>\nhaien modalitaterik jatorrizkoena bere begien aurrean desagertzen ari zelako<br \/>\nsusmoak akuilaturik, hirukotea bizi-bizi aritu zen lanean eta, 1917tik 1936ra,<br \/>\njarduera itzela garatu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere eskura zituen tresnen<br \/>\nbidez euskal kultura ezagutzea izan zen haren ibilbide zientifiko guztiaren<br \/>\ninteres erabakigarria. Bada, tresna horietan konfiantza osoa pausatu zuen,<br \/>\nhots, batetik, Etnografian, euskara haren komunikazio-bektorea zela, eta, bestetik,<br \/>\nAntropologian, Arkeologia izaki hartan sartzeko bidea. Horren guztiaren<br \/>\nondorioz, Telesforo Arantzadi aitzindaria izan zen Etnografia eta Antropologia<br \/>\nEspainiako unibertsitate-ikasketetan eta ikerketan sartzeko orduan. Gainera,<br \/>\ndiziplinartekotasunezko ikuspegia garatzen jakin zuen \u2014hura urte haietan<br \/>\naparteko modernotasunaren ikuspegia zen\u2014, eta artzain eta baserritar<br \/>\nzaharrengandik erreskataturiko euskal kultura herrikoiaren alderdi oso<br \/>\nezberdinak lotzen saiatu zen (nola-halako arrakastarekin), bai hark berak<br \/>\nhondeatutako triku-harrien toponimoekin, bai triku-harriak saroi<br \/>\ntradizionaletan kokatuak egotearekin, bai haietan bizi izandako pertsonaia<br \/>\nmitologikoekin eta elezaharrekin. Ukaezina da informazio horiek ikuspuntu<br \/>\nkritikoagotik ikusten ditugula gaur egun, baina hori baino egiazkoagoa da<br \/>\nArantzadik, Barandiaranek eta Egurenek egindako bilketa-lan izugarri hura gabe,<br \/>\ngaur egun ez genukeela izango arlo horietan egunerokoan tratatzen dugun<br \/>\ninformazioaren atal oso garrantzitsua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arantzadik Antropologia<br \/>\nbiologikoaren arloan zerabilen lan-metodologia hura aurreratuena zen, aditu<br \/>\ngaraikideenek zerabiltenaren aldean, kraneometrian egun neurrigabea deritzogun<br \/>\nenfasia jartzen bazuen ere. Antropologiaren atal txiki hura erabakigarria izan<br \/>\nzen diziplinaren jatorrian. Arantzadik, halaber, interes garrantzitsua izan<br \/>\nzuen garezurraren ondoko eskeletoa aztertzeko, eta gainera, bildumak<br \/>\nbiztanleria-terminoen arabera sailkatzeko lehen saiakerak egin zituen (hau da,<br \/>\ngizabanako kopurua, eta adinen eta sexuen araberako bereizketa). Garaiko aditu<br \/>\nguztiek bezala, karaktere antropometriko guztiak arrazen terminoetan irakurri<br \/>\nzituen, baina aditu gehienek ez bezala, inoiz ez zuen \u00abhierarkizatu\u00bb<br \/>\ndeskribatzen zituen biztanleria-taldeen dibertsitate hura; joera horrek<br \/>\narrazakeriaren gorakada elikatu zuen gerra arteko Europan, denok ezagutzen<br \/>\nditugun ondorio ikaragarriekin. Aipatu behar da, gainera, euskaldunen<br \/>\nberezitasun kraneometriko hark (bai eta \u00abarraziala\u00bb ere, garaiko<br \/>\nterminologiarekin bat) ez zuela jatorria Arantzadirengan izan, Antropologiaren<br \/>\naitzindarien lanetan baizik (Broca, Quatrefages, Virchow edo von Luschan);<br \/>\nhaiek \u00abeuskal garezurra\u00bbri buruzko azterlanak argitaratu baitzituzten 1860ko<br \/>\nhamarkadan. Beste aditu batzuek ere egin zituzten neurketa kraneometrikoak gure<br \/>\neskualdean Arantzadi Antropologian hasi baino lehen, hala nola Nicasio Landak,<br \/>\nAnton Abadiak eta William Websterrek. Arantzadi, bere behaketa-gaitasun<br \/>\nnabarmenaren bidez eta arkeologia-jardueran arituz, bilduma antropologiko oso<br \/>\nzaharrak eskuratu zituen, karaktere kraneometriko batzuek denboran irauten ote<br \/>\nzuten ikusten saiatzeko. Bada, horretan datza Arantzadiren metodologiaren<br \/>\noriginaltasuna. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herrian oraindik ere<br \/>\nbadirauten ezaugarriak iragan urrutian miatzeko kontzeptu hori kultur arlora<br \/>\nere ekarri zen, Etnografiaren bidez. Izan ere, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen azken herenean,<br \/>\nEtnografiako elkarte zientifikoak eta museoak sortzeko mugimendua hasi zen,<br \/>\nerdigune geografikoa ekialderago zegoela; Prusian, bereziki. Epistemologiaren<br \/>\nikuspegitik, hura erreakzio bat izan zen, hots, Eboluzionismoa gizataldeen<br \/>\nartean kulturaren transmisio historikoaren modalitateei aplikatzearen aurkakoa.<br \/>\nFrobenius, Graebner, Ankerman, Schmidt eta beste batzuen kultur barrutien<br \/>\nteoria garatzearen ondorioz, zirkulu kulturalen metodo delakoa ezarri zen,<br \/>\nVienako Eskola Historiko Kulturalak ondua. Bere metodo etnografikoa ederki<br \/>\naberastu zuen bidaiaz bidaia eta biltzarrez biltzar Europako aditurik onenekin<br \/>\nizaniko harreman zuzenaren bidez, bai eta J.M. Barandiaranen eskutik ere, eta,<br \/>\nera berean, Barandiaranek Schmidt edo Wundt-engandik jasotako eskolen bidez<br \/>\n(Wundt, hain zuzen, Boas, Durkheim, Malinowski eta beste batzuen tutorea izan<br \/>\nzen). Arantzadiren lan etnografikoak Barandiaranenaz bestelako ezaugarria zuen,<br \/>\nhots, begirada batez ere euskal kultura herrikoiaren materialtasunean pausatu<br \/>\nbaitzuen, bai eta lehen eskutik ezagutzen zituen penintsula iberiarreko beste<br \/>\nherri batzuen kulturarekin zeuden antzekotasunetan ere, betiere Folklorea,<br \/>\nMitologia eta Toponimia beste aditu batzuen eskuetan utzita. Nolanahi ere, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nlehen herenean elkarrekin egindako lan hura, hau da, zuzeneko testigantzak<br \/>\nbilduz eta belaunaldi askoz ere zaharrago bati elkarrizketak eginez burututako<br \/>\nlanda-lan moderno hura, paregabea da egun euskal kultura tradizionalaz dakigun<br \/>\nguztirako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hiru urte bakarrik zituenean, familia Bergaratik Bilbora joan zen bizitzera eta, han, \u00abLa Vergaresa\u00bb gozodenda gobernatu zuten, Gurutze kalean. Familia Gipuzkoako herri hartan oso sustraitua bazegoen ere, Bilbon ahaideak zituzten eta, haien artean, Unamuno familia izan zen erabakigarriena, bai arlo pertsonalean, bai akademikoan. Izan ere, familia hartako seme bat, Miguel (lehengusu Telesforo baino gazteagoa), Telesfororekin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3577","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hiru urte bakarrik zituenean, familia Bergaratik Bilbora joan zen bizitzera eta, han, \u00abLa Vergaresa\u00bb gozodenda gobernatu zuten, Gurutze kalean. Familia Gipuzkoako herri hartan oso sustraitua bazegoen ere, Bilbon ahaideak zituzten eta, haien artean, Unamuno familia izan zen erabakigarriena, bai arlo pertsonalean, bai akademikoan. Izan ere, familia hartako seme bat, Miguel (lehengusu Telesforo baino gazteagoa), Telesfororekin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"9 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\\\/\",\"name\":\"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:47:36+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 &#8211; Bartzelona, 1945eko otsailak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Hiru urte bakarrik zituenean, familia Bergaratik Bilbora joan zen bizitzera eta, han, \u00abLa Vergaresa\u00bb gozodenda gobernatu zuten, Gurutze kalean. Familia Gipuzkoako herri hartan oso sustraitua bazegoen ere, Bilbon ahaideak zituzten eta, haien artean, Unamuno familia izan zen erabakigarriena, bai arlo pertsonalean, bai akademikoan. Izan ere, familia hartako seme bat, Miguel (lehengusu Telesforo baino gazteagoa), Telesfororekin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"9 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/","name":"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 - Bartzelona, 1945eko otsailak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:47:36+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-unamuno-arantzadi-unamuno-telesforo-603-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARANZADI UNAMUNO [ARANTZADI UNAMUNO], Telesforo (Bergara, Gipuzkoa, 1860ko urtarrilak 4 edo 5 &#8211; Bartzelona, 1945eko otsailak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3577","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3577\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3577"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3577"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}