{"id":3575,"date":"2023-02-14T09:46:50","date_gmt":"2023-02-14T08:46:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:46:50","modified_gmt":"2023-02-14T08:46:50","slug":"aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/","title":{"rendered":"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 &#8211; Bilbo, 1937ko otsailak 12)."},"content":{"rendered":"<p><span>Familia aberats batean jaio<br \/>\nzen. Aitak, Juan Manuelek, \u00abjabea\u00bb zela aitortu zuen. Tolosako Eskolapioen<br \/>\nikastetxean ikasi, eta, gero, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak eta<br \/>\nZuzenbide ikasketak egin zituen (1888-1895), bi lizentziak Salamancako Unibertsitatean<br \/>\neskuratuta; Filosofia, 1891n, eta Zuzenbidea, 1895ean. Deustun, Daniel Irujo<br \/>\nUrra izan zuen irakasle, hots, Sabino Aranaren laguna eta abokatua, eta<br \/>\nirakasleak berak Engracio eta Sabino harremanetan jarri zituen. Zehazki,<br \/>\n1895eko otsailaren 2an izan zen, Azkueren <i>Vizcaytik Bizkaira <\/i>antzezpenean.<br \/>\nAranarekiko adiskidantzak erabateko eragina izan zuen Arantzadiren bizitzaren<br \/>\nnorabidean: izan ere, fidel baino fidelago izan zitzaion betirako bai haren<br \/>\nfigurari, bai hark ondutako obrari. Arana \u00abeuskaldunaren askatzaile, gure Maisu<br \/>\neta Aita\u00bb bihurtuko baitzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arantzadi integrismotik<br \/>\nzetorren, lehenengo nazionalista asko bezala. 19 urte zituela jada <i>El<br \/>\nFuerista <\/i>Donostiako argitalpen integristarekin hasi zen elkarlanean.<br \/>\nHorrela, goiz hasi zen kazetaritzan, zeregin horri lehentasuna emanda,<br \/>\netorkizunean ere hartan aritu zen bezala. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1894an bihurtu zen<br \/>\nnazionalista, <i>Bizkaitarra <\/i>astekari nazionalistaren hainbat zenbaki<br \/>\nirakurtzean, eta hantxe ere hasi zen idazten. Arantzadik 1895eko irailean<br \/>\nastekarian argitaratutako \u00abLa invasi\u00f3n maqueta de Gipuzkoa\u00bb artikuluaren<br \/>\nondorioz, Arana espetxeratu zuten, aldizkariko zuzendaria izaki, ezkutatu egin<br \/>\nbaitzuen Arantzadi artikuluaren egilea izan zela. Arantzadik sei hilabete eman<br \/>\nzituen Hendaian erbesteraturik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1896an, Gipuzkoako Diputazioko<br \/>\nSustapen bulegoko burutza-postua irabazi zuen oposizio bidez. 1897ko<br \/>\nurtarrilean jabetu zen postuaz, Jose Matxinbarrena liberalaren nolabaiteko<br \/>\noposizioarekin, Engracio pentsamoldez nazionalista ezaguna zelako. Lanbide hartan<br \/>\njardun zuen 1913ra arte, hau da, Bilbon kazetari-lanetan kokatu zen arte.<br \/>\nDiputazioan zegoela, artikulu-truke ezaguna izan zuen <i>El Pueblo Vasco <\/i>egunkariaren<br \/>\nbidez bere nagusiarekin, hots, Wenceslao Orbea letratu nagusi eta politikari<br \/>\nkontserbadorearekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren bizitza pribatuari<br \/>\ndagokionez, merkatari-familia aberats bateko Encarnacion Barandiaran<br \/>\ndonostiarrarekin ezkondu zen 1899an, eta zortzi seme-alaba izan zituzten,<br \/>\nhaietako bi seme, jesuitak eta, alaba bat, misiolari Afrikan. Bestalde,<br \/>\n1901ean, Bilboko Burtsaren krakaren biktima izan zen, eta horrek diru-galera<br \/>\nlarria eragin zion, bere xede ekonomikoak kolokan jartzeraino. Gertakari horren<br \/>\nondorioz, ziur aski, handik aurrera oso zorrotza izan zen bere<br \/>\nlan-kontratuetan, bai eta bere jarduera ekonomikoetan ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi berean, politikarekiko<br \/>\natxikimendua hazi zitzaion eta Gipuzkoako nazionalismo hasiberriaren pertsona<br \/>\nindartsuena bihurtu zen. <i>Ereintza <\/i>liburuan zehatz-mehatz deskribatu<br \/>\nzituen (nola-halako martiri kutsuarekin) <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen hastapen hartan kazetaritzan, politikan<br \/>\neta kulturan gertaturiko bataila txiki guztiak, hots, Gipuzkoako nazionalismoa<br \/>\nindartzea ondorio izan zutenak. Bide hartan hainbat mugarri izan ziren, besteak<br \/>\nbeste: Kontzertu Ekonomikoa berritzearen aldeko jarrera baldintzatua, Euskal<br \/>\nZentroaren sorrera, <i>Gipuzkoarra <\/i>aldizkaria\u2026 <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aranaren bilakaera<br \/>\nespainolistaren lekuko nagusietako bat izan zen eta, hein batean, haren<br \/>\nizen-mailegatzailea ere. Arana zendu ondotik eta, nahiz eta ez zitzaion sekulan<br \/>\ngustatu alderdiko burokrazia organikoa, EAJren eskualdeko ordezkaria izendatu<br \/>\nzuten Gipuzkoan, 1904tik 1908ra. Urte hartan, lehen Gipuzko Buru Batzarreko<br \/>\nkideen zerrenda prestatu zuen, bere burua alde batera utzita. Garai hartatik<br \/>\naurrera, behin politikagintzaren egunerokotasuna bazterrean utzirik,<br \/>\nkazetaritzaren eta propagandaren aldeko hautua egin zuen behin betiko; lehenik,<br \/>\n<i>Gipuzkoarra <\/i>aldizkarian (1907-1913) eta, gero, <i>Euzkadi <\/i>egunkarian<br \/>\n(1913-1937). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, 1913an, EAJren helburu hain irrikatuak \u2014egunkariak\u2014 ikusi zuen<br \/>\nargia. Beraz, <i>Euzkadi <\/i>sortu, eta Arantzadi haren kudeaketaz eta<br \/>\nzuzendaritzaz arduratu zen. Egunkariarekin sinatutako akordio zorrotzari esker,<br \/>\nindependentzia izan zuen erlijio-kontuetarako eta sekulako soldata, Diputazioko<br \/>\nfuntzionarioarena baino askoz ere handiagoa, bai eta kalte-ordainetarako<br \/>\nhitzarmen on-on bat ere, lan hartatik kanporatzekotan. <\/span><span>Horrenbestez, Diputazioko funtzionario-postua utzi,<br \/>\nBilbora bere familia ugariarekin joan eta hantxe bizi izan zen hil arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1913tik Diktadurara bitarteko<br \/>\nhamarkada luze hartan, Arantzadi euskal abertzaletasunaren <i>factotum<\/i>a<br \/>\nizan zen. Izan ere, <i>Euzkadi <\/i>egunkariko podium hartatik sekulako eragina<br \/>\nizan zuen, artean <i>Comuni\u00f3n Nacionalista Vasca <\/i>esaten zitzaion<br \/>\nalderdiaren bilakaera markatuta, alderdiaren babesle eta aitabitxia izan<br \/>\nbaitzen. Kazetaritza-lanek zigorrak eta atxiloketak eragin zizkioten, baina<br \/>\nzigorrik handiena Gasteizko Leopoldo Eijo y Garay apezpikuak ezarritako<br \/>\neskumikatzea izan zen, Pantaleon Ramirez de Olanoren artikulu baten karira.<br \/>\nArantzadik, oroz gain katolikoa, barkamena eskatu behar izan zuen jendaurrean,<br \/>\nzigorra kenduko bazioten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1926tik aurrera, egoera aldatu<br \/>\nzitzaion. Izan ere, prentsa nazionalistan arazoak hasi ziren; hasieran,<br \/>\nekonomikoak, eta, gero, politikoak eta belaunaldietakoak. Ondorioz, Arantzadi<br \/>\nzuzendaritzatik eta kudeaketatik kendu, eta kolaboratzaile hutsa izan zen.<br \/>\nHaren eragina gainbehera etorri zen, Errepublika garaian batez ere, belaunaldi<br \/>\ngazteago bat agertu eta bestelako arazoak sortu zirenean. Bilbon hil zen,<br \/>\nbihotzekoak jota, 1937ko otsailaren 12an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino Aranaren heriotzaren<br \/>\nondotik (1903), Arantzadik izan zuen eraginik handiena euskal abertzaletasunean<br \/>\nBigarren Errepublikaraino. Intelektual organikoa izan zen. \u00abAtzerakoi modernoa\u00bb<br \/>\nizan zela idatzi zuen Luis Castellsek <i>La Naci\u00f3n Vasca <\/i>liburuari egindako<br \/>\nhitzaurrean. Izan ere, Arantzadik, hil arte, irmo eutsi zion Sabino Aranaren<br \/>\ndoktrinaren muinari, baina haren maisu eta lagunak erakutsitakoa baino askoz<br \/>\nere moldagarritasun handiagoa agertu zuen. Aranaren azken urteko bilakaera<br \/>\nespainolista delakoa gauzatu eta alderdira eraman zuen (orduan, Arantzadik<br \/>\nberak proposaturik, <i>Comuni\u00f3n Nacionalista <\/i>izenekoa), eta alderdia<br \/>\nherrialde guztira zabaldu zen, hauteskunde-emaitza harrigarriak lortzeraino<br \/>\nLehen Mundu Gerraren bukaeran; Bizkaian, batez ere. Horretarako, gainera, oso<br \/>\nbitarteko modernoak erabili zituen: agitazioa; propaganda; foiletoa; kultura,<br \/>\naurretiazko lan gisa\u2026 Hau da, Kizkitzak oso <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko bitartekoak baliatu zituen. Aldi berean,<br \/>\nnazionalismo autonomista praktikoaren alde egin zuen, amestutako helbururantz<br \/>\naurrera jotzen joateko asmoz. 1839ko urriaren 25eko Legea indargabetzeko ideia<br \/>\nhura Konstituzioaren legezkotasunaren barruan sartzen zen eta, aldi berean,<br \/>\nhura interpretazio independentistatzat ere jo zitekeen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Honatx<br \/>\nArantzadiren ideiak: integristekin irizkide gaztaroan, Donostian; katolizismo<br \/>\natzerakoia, eta Antzinako Erregimeneko oinarri zaharrak; erlijioaren ikuspegi<br \/>\nintegrista, kaparetasun supremazista, familia eta erakunde tradizionalak,<br \/>\nleinua, jabetza pribatua\u2026 Ideia haiei, dena den, aberri berri bat erantsi zien,<br \/>\nEuskadi, maisuaren ikasbideei jarraikiz. Harrigarria da gaztaroko printzipio<br \/>\nguztiei eutsi izana 30eko hamarkadan, EAJ berria jaiotzako printzipio batzuk<br \/>\nalde batera uzten ari zenean, oinarri demokrata-kristauak bere gain hartuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erlijio katolikoa dago bere<br \/>\negitura ideologikoaren gailurrean. \u00abNire herriak (katoliko izateari) kontra<br \/>\negingo balio, nire arrazari uko egingo nioke: Jaungoikorik gabe ez dugu ezer<br \/>\nnahi\u00bb, idatzi zion Aranak bere Larrazabalgo Hitzaldiaren berri eman zionean.<br \/>\nHorra hor Arantzadiren ezaugarria. Arrazari, nazioari, euskarari eta tradizioei<br \/>\nburuzko gainerako ideiak bektore bakar bateko bideak dira: Euskadiren eta<br \/>\neuskaldunen salbazioa, alegia. Arantzadiren obra guztiari dario erlijiozko gar<br \/>\nhori: bere liburuen hitzaurreak, bere izen eta abizenaren ondoan ageri den O.B.<br \/>\nhori (oblatu beneditarra), Kizkitza goitizena bera (Itsasoko Ama Birjinari<br \/>\naipamena eginda), berak eraikitako <i>Comuni\u00f3n Nacionalista <\/i>hura\u2026 Bere<br \/>\nerreferentziak ere katoliko tradizionalistak dira: De Maistre, Adam M\u00fcller,<br \/>\nTorras y Bages, Donoso Cortes, Gil Robles aita, eskolastiko zaharrak\u2026 Izan ere,<br \/>\nharen gainerako printzipioak oro Jaungoikoak eginak dira; beraz, naturalak<br \/>\ndira, eta haien alde egin beharra dago, borroka etengabea betiko iraunaraziko<br \/>\nbada. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arraza Sabinoren beste<br \/>\nzutabeetako bat izan zen, eta Arantzadik huraxe aldarrikatu zuen aldaketarik<br \/>\ngabe, Arana hil eta 30 urte geroago. \u00abExotikoa\u00bb euskalduntasuna ahultzearen<br \/>\narrazoi nagusia zen, bai eta kristautasuna eta ohiturak galtzearen arrazoi nagusia<br \/>\nere. \u00abExotismoa, hemen erlijiogabetasuna, biraoa eta immoralitatea da\u00bb idatzi<br \/>\nzuen bere azken liburuan, <i>Ereintza<\/i>n, Bigarren Errepublikaren garaietan<br \/>\n(1935). Berriz ere dantza helduak arbuiatu zituen. Egoera hartan, Arantzadik<br \/>\nbere donostiar izaerari uko egin zion, \u00abudaldiko izurria, kanpoko bisitariak<br \/>\neta haien kezka moralak zirela eta. Hiri liberala, kosmopolita, katolikotik<br \/>\ngutxi\u2026\u00bb. Kizkitzak hiri hura \u00abGipuzkoako zabortegia\u00bb zela esan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nazioa ere Jaungoikoak egina<br \/>\nzen, hura giza eraketa naturala zen, hots, \u00abarraza bateko familien erakundea,<br \/>\nberezko lurraldean bizi dena, nortasun etnikoa erakutsita, hizkuntzaren<br \/>\nberezitasunarekin, bai eta gobernuaren eta erakundeen berezitasunarekin ere\u00bb.<br \/>\nBeraz, bere nazioaren ikuspegia erromantikoa zen, germaniar esentzialistena,<br \/>\nlau faktoretan oinarritua: arrazan, hizkuntzan, gobernuan eta berezko<br \/>\nerakundeetan, eta lurraldean. Horren arabera, euskaldunek \u00abnazionalitate<br \/>\nperfektua\u00bb osatuko lukete, Europan argien definitutako nazionalitatea.<br \/>\nHorretarako, eite nazionalistako irakurketa historikoa egin zuen; horrekin bat,<br \/>\neuskal lurraldeak independenteak izan omen ziren 1839 baino lehen. Aldi berean,<br \/>\nAntzinako Erregimeneko mito zaharrak nabarmendu zituen: igualitarismoa,<br \/>\nnoblezia unibertsala, arraza-garbitasuna, bizilagunen parte-hartzea, foru<br \/>\nerakundeen demokrazia\u2026 Arantzadik ez zuen aintzat hartzen identitateen,<br \/>\nleialtasunen eta kulturen arteko bizikidetza\u2026 Ideia horiek guztiak bere<br \/>\nlibururik garrantzitsuenean azaldu zituen, <i>La Naci\u00f3n Vasca<\/i>n (1918),<br \/>\n1931n ia hitzez hitz berrargitaratua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hizkuntza nazioaren<br \/>\npentsamendua zen eta jatorri jainkotiarra zen. Arantzadi euskalduna zen baina<br \/>\nia ez zen euskaraz aritu. Gramatikarik ez zekiela argudiatzen zuen, gaztelania<br \/>\nerabiltzea justifikatzeko. Izan ere, euskal eskolak, euskal zentroak, euskarazko<br \/>\nliburu eta foiletoak, etab. sortzea babestu zuen. Arantzadi bera gaztaroan<br \/>\nsaiatu zen, antzezlan historiko bat idatzi baitzuen, Aranari bidalia eta galdu<br \/>\negin zena. Bitxia bada ere, hizkuntzari dagokionez ere, bere moldagarritasuna<br \/>\neta modernotasuna daude agerian. Izan ere, Aranak sortutako Euzkadi hura<br \/>\nEuskadi bihurtu zen Arantzadiren idatzietan edo berridatzietan 1930eko<br \/>\nhamarkadan. Bere alderdiak, ordea, \u00abz\u00bb zaharrari eutsi zion Francoren diktadura<br \/>\namaitu arte. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gauza harrigarri bat eta, hein<br \/>\nbatean, Aranaren pentsamoldetik urruntzen dena, Arantzadiren landazaletasuna<br \/>\nizan zen, bai eta Antzinako Erregimenaren ideologiaren printzipio batean zuen<br \/>\nfedea ere: oinetxe-ideologia. Aranak, izan ere, \u00abemakume baserritar\u00bb bat bilatu<br \/>\nzuen, harekin ezkondu eta bere Abandoko aberaskumetasuna garbitzeko.<br \/>\nArantzadik, ordea, buru-belarri bilatu zuen bere oinetxea, hots, Ezkioko<br \/>\nbaserria, aitona Joaquin Antonio han jaioa baitzen. 1901eko diru-galerek,<br \/>\nordea, Arantzadi Handia baserria erostea eragotzi zioten 1907an, baina gogoari<br \/>\neutsi eta 1931n bereganatu zuen. <i>La Casa Solar Vasca <\/i>(1932) liburuan<br \/>\neuskal baserriaren mitifikazio paregabea egin zuen. Horrela, iraultza<br \/>\nsozialaren eta \u00abdeuseztapen etnikoaren\u00bb ekaitzen aurrean, nazionalitatea<br \/>\n\u00aboinetxean sartuz eta gure abizenaren lurrari besarkatuz\u00bb salbatuko litzateke.<br \/>\nEngracio jaunak hauxe galdetzen dio bere buruari: non dago bizigune hori<br \/>\narrazaren garapen prozesuan? Eta erantzuten du: \u00abbaserria da, euskal oinetxea\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia aberats batean jaio zen. Aitak, Juan Manuelek, \u00abjabea\u00bb zela aitortu zuen. Tolosako Eskolapioen ikastetxean ikasi, eta, gero, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak eta Zuzenbide ikasketak egin zituen (1888-1895), bi lizentziak Salamancako Unibertsitatean eskuratuta; Filosofia, 1891n, eta Zuzenbidea, 1895ean. Deustun, Daniel Irujo Urra izan zuen irakasle, hots, Sabino Aranaren laguna eta abokatua, eta irakasleak berak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3575","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Familia aberats batean jaio zen. Aitak, Juan Manuelek, \u00abjabea\u00bb zela aitortu zuen. Tolosako Eskolapioen ikastetxean ikasi, eta, gero, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak eta Zuzenbide ikasketak egin zituen (1888-1895), bi lizentziak Salamancako Unibertsitatean eskuratuta; Filosofia, 1891n, eta Zuzenbidea, 1895ean. Deustun, Daniel Irujo Urra izan zuen irakasle, hots, Sabino Aranaren laguna eta abokatua, eta irakasleak berak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\\\/\",\"name\":\"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:46:50+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 &#8211; Bilbo, 1937ko otsailak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Familia aberats batean jaio zen. Aitak, Juan Manuelek, \u00abjabea\u00bb zela aitortu zuen. Tolosako Eskolapioen ikastetxean ikasi, eta, gero, Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Letrak eta Zuzenbide ikasketak egin zituen (1888-1895), bi lizentziak Salamancako Unibertsitatean eskuratuta; Filosofia, 1891n, eta Zuzenbidea, 1895ean. Deustun, Daniel Irujo Urra izan zuen irakasle, hots, Sabino Aranaren laguna eta abokatua, eta irakasleak berak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/","name":"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 - Bilbo, 1937ko otsailak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:46:50+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/aranzadi-echeverria-arantzadi-etxeberria-602-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARANZADI ECHEVERRIA [ARANTZADI ETXEBERRIA],(Donostia, 1873ko apirilak 16 &#8211; Bilbo, 1937ko otsailak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3575","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3575\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3575"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3575"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}