{"id":3571,"date":"2023-02-14T09:45:23","date_gmt":"2023-02-14T08:45:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:45:23","modified_gmt":"2023-02-14T08:45:23","slug":"alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/","title":{"rendered":"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 &#8211; Bilbo, 1912ko urriak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zenbaitek, gainera,<br \/>\n\u00abpoligrafoa, matematikaria eta kalkulista, soziologoa, ekonomialaria eta<br \/>\nfinantzaria, historialaria, arkeologoa, epigrafista eta numismatikoa\u00bb izan zela<br \/>\nadierazi zuten. Ignacio Altzola Elgarresta merkatari donostiarraren bigarren<br \/>\nsemea izan zen (egileren batek dio Zumarragakoa zela), Bergarako ehungintzari<br \/>\nlotua. Ama, berriz, M.\u00aa Ignacia Minondo Lezea izan zen, sortzez Goizuetarra<br \/>\n(Nafarroa). Anaia nagusia, Benito, ontzigintza-ingeniaria izan zen; txikienak,<br \/>\nDomingok, karrera militarra egin zuen. Bi arreba ere izan zituen: M.\u00aa Natividad<br \/>\neta M.\u00aa Marcelina. Maria Mercedes Castejon Torresekin ezkondu zen eta, Bilbon<br \/>\nkokatu bazen ere, bizitza guztian ondasunak izan zituen Altzan eta Donostian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Benitorekin batera Bergarako<br \/>\nErrege Mintegian ikasi zuen 1850etik 1852ra eta, gero, 1857an, Madrilgo Bide,<br \/>\nKanal eta Portuetako Eskolan, non Evaristo Txurrukaren ikaskidea izan baitzen<br \/>\n(harekin batera, zehazki, Bilboko azpiegitura-lan handiak egin zituen, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nhasieran). Bere karreran zehar, 1861ean ingeniarigai izendaturik, Ebroko<br \/>\nKanalizazio Errege Konpainiaren Obren azterketa-batzordean sartu zen. 1863an<br \/>\ngraduatu zen, bere promozioko 6. postua eskuratuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ingeniari hasi zen lanean<br \/>\nMalagan, Malagatik Fuengirolara bitarteko errepide-tartearen proiektua egin<br \/>\nbaitzuen, bertako lehen zubiaren proiektua barne, Guadalhorce ibaiaren gainean,<br \/>\n1869an inauguratua. Urte hartan, Probintzia Baskongadoetako Bulegora destinatu<br \/>\nzuten lehen ingeniari gisa, karguaz maiatzaren 24an jabetuta. Bizkaian zegoela,<br \/>\nbertako foru aldundiko obra-ikuskaritzako buru izendatu zuten (Trianoko mineral<br \/>\nzamalekuetan), bai eta Bilboko itsasadarra kontserbatzeko kapitain ere; hori<br \/>\nzela eta, azterlan bat egin zuen itsasadarraren nabigagarritasunaz, Bilboko<br \/>\nMerkataritza Batzordeak eskaturik, eta Uribitarteko kaiak eraiki zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1871n, Palentziako Herri<br \/>\nLanetako Buru izendatu zuten, baina ez zuen Bilbotik alde egin nahi izan eta<br \/>\nhainbat enpresa pribatutarako hasi zen lanean, hala nola La Orconera-Lutxana<br \/>\ntrenbide-enpresarako (minerala Zugaztietatik Nerbioi ertzeraino garraiatzeko<br \/>\negina) edo Bilboko Zabalgunea bultzatu zuen enpresarako (Abandoko eta Bego\u00f1ako elizateen<br \/>\nkontura). Azken Karlistaldiak, ordea, Zabalgunearen egitasmoa geldiarazi zuen.<br \/>\nPablo Boluntario Laguntzaileen batailoian borrokatu zuen, 1874an Bilbo setiatu<br \/>\nzuen karlisten altxamenduaren aurka (Setioaren Domina eman zioten).<br \/>\nZabalgunearen proiektua, azkenean, 1876ko ekainaren 5eko Errege Aginduak onetsi<br \/>\nzuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerra bukatu ondoren, Bilboko<br \/>\nalkate izendatu zuten 1877ko martxoaren 31n, Bizkaiko gobernadore zibilak<br \/>\nproposaturik, noiz eta Bizkaia eta, oro har, Euskal Lurraldeak, inoizko ataka<br \/>\nestu-estuenetako batean sarturik zeudenean. Karguaz jabetzeko hitzaldian<br \/>\n(apirilak 1), Udal hura erreformatzailea zela esan zuen, administrazioaz<br \/>\narduratuko zelako (Udalak azken urte haietan hartutako tankera politikoa alde<br \/>\nbatera utzita), bai eta berrikuntzaz eta Bilbo berria eraikitzeaz ere, hiriaren<br \/>\neragina hiribilduko mugaz harago zihoalako, hiriak elizate batzuk beretu<br \/>\nzituelako eta beste elizate batzuetan ere eragina bazuelako, Espainiako<br \/>\nIparraldeko hiriburu bihurtzeraino. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilboko alkate gisa, ildo<br \/>\n\u00abtrantsigente\u00bb delakoarekin lerrokatu zen, ez baitzien aurka egin Gobernu<br \/>\nzentrala onesten ari zen dekretuei Euskal Probintzietako administrazioa<br \/>\nEspainiako gainerako lurraldekoekin parekatzeko. 1877ko apirilaren 18ko Ezohiko<br \/>\nBatzordean, dena den, hiribilduaren nahigabea adierazi zuen, foru erregimena<br \/>\nbertan behera utzi izanagatik, hura gauza \u00abanormala, ezohikoa, justifikaziorik<br \/>\neta aurrekaririk gabea\u00bb baitzen; halere, aurkarien jarrera \u00abintrantsigente eta<br \/>\nzorrotz\u00bb hura gaitzetsi zuen, oinarri harturik bai hirian nagusi zen espiritua,<br \/>\nbai bertako tradizioak, bai hiriak zuen posizio garrantzitsua, bai<br \/>\nmerkataritza-interesak, bai eta jarrera hark hiriari ekar ziezazkiokeen kalteak<br \/>\nere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pabloren kudeaketa<br \/>\neraginkorrari esker, ordea, Bilbon eskola publiko berriak eraiki ziren, bai eta<br \/>\nArte eta Lanbideen Eskola ere, 1879an inauguratua (eskola horretako<br \/>\nzuzendaritza-batzordeko burua izan zen, eta batzordeari Urrezko Domina eman<br \/>\nzitzaion Bartzelonako 1888ko Erakusketa Unibertsalean). Kudeaketa onaren<br \/>\nondorio ere izan ziren Zabalgunea, gandolen ordez estoldak jartzea, gai sukoiak<br \/>\nhiri-barruti zaharretik kanpora eramatea, Mallonako hilerria saneatzea,<br \/>\ngarbiketa-zerbitzua hobetzea, prostitutak aztertzeko areto bat egokitzea,<br \/>\nospitaleko zerbitzu medikuak zabaltzea \u2014amatasun, ero eta pediatria atalak<br \/>\nsortuz\u2014, eta hiriko ur-hornidura zabaltzea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alkatetza 1879ko uztailaren<br \/>\n1ean utzi eta bere lanbide-jarduerara itzuli zen. Zazpikaleetako<br \/>\nkomunikazio-azpiegitura hobetze aldera, San Antongo zubia (1877, E.<br \/>\nHoffmeyerrekin elkarlanean) eta San Frantziskoko pasabidea proiektatu zituen,<br \/>\nbeste hirigintza- eta trenbide-proiektu batzuk ere eginda. Besteak beste,<br \/>\nZabalgune berriaren urbanizazioan hartu zuen parte (1878, zenbaiten iritziz,<br \/>\nmodernotasunaren ikurra; Unamuno eta beste zenbaiten aburuz, ordea, espekulazio<br \/>\neta hutsaltasunaren adibidea), txaletak eraiki zituen Campo Volantinen eta<br \/>\nhainbat eraikin Albian, eta La Perla Higiezin Sozietateko kontseilari- eta<br \/>\nkudeatzaile-lana ere garatu zuen. Trenbidearen munduan, Bilbo-Portugaleteko<br \/>\ntrenbidearen lanak zuzendu zituen Kadagua ibaiaren gainean (konpainia horretako<br \/>\nzuzendari-kudeatzailea ere izan zen 1884an, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Santander<br \/>\ntrenbidea ere proiektatuta). Halaber, Zornotza-Gernikakoa eta Lumokoa ere<br \/>\nproiektatu (Bilbo-Durangokoaren adarra), Urolakoa bururatu (Zumarraga-Zumaia)<br \/>\neta Bilbo-Areetako trenbidearen batzordeko kidea ere izan zen, Euskal Herriko<br \/>\nteknikaririk ospetsuena izateraino, betiere bi xedek bultzaturik jardunez,<br \/>\nhots, obren erabilgarritasunak eta obra horien edertasunak (ideia hori \u00abLa<br \/>\nest\u00e9tica de las obras p\u00fablicas\u00bb bere lanean defenditu zuen, <i>El Arte<br \/>\nIndustrial de Espa\u00f1a <\/i>argitalpenean, 1892an, eranskin gisa argitaratua). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1881eko udal hauteskundeen<br \/>\nondotik, indar monarkikoak Bilbon elkartzeko asmoz eratutako Batzorde Liberala<br \/>\nosatzen saiatu zen, batzordeburu ere izendatu zuten 1883an eta hautagaitza<br \/>\nhaietako batean ere parte hartu zuen 1886ko hauteskunde probintzialetan. Bilboko<br \/>\nbarrutian diputatu probintzial aukeraturik, Diputazioko presidente izendatu<br \/>\nzuten 1886an, jarduera 1886-1888 eta 1888-1890 biurtekoetan garatuta; urte<br \/>\nhaietan, honako hiru jarduketa-ildootan oinarritutako gobernu-programa bat<br \/>\ndiseinatu eta garatu zuen arrakastaz: 1.) 1887ko Kontzertu Ekonomikoaren<br \/>\nberrikuntza eta Diputazioaren ahalmen ekonomikoak eta administratiboak<br \/>\nindartzea (horretarako, Batzordearen txostena prestatu zuen, Ogasun<br \/>\nministroarekin Kontzertua Madrilen kudeatzeko balio izan zuten Oinarriak<br \/>\neskainita); 2.) azpiegitura probintzialeko obrak (errepideak, trenbideak eta kanpo-portua),<br \/>\neta 3.) irakaskuntza publikoaren sustapena (Merkataritzako Goi-mailako Eskola<br \/>\nsortuz eta Ingeniari Eskola sortzeko lehen proposamena eginez, jakitun baitzen<br \/>\njakintza zientifikoak \u00abfuntsezko oinarria direla industriaren garapenerako\u00bb,<br \/>\nBergarako Errege Mintegian ikasi zuen bezala). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Diputazioan zegoela, euskal<br \/>\naldundien artean Konferentzia Foralak ia urtero egiteko \u00abpraktika zentzuzkoa\u00bb<br \/>\nberrezartzearen alde agertu zen, \u00abfamilia baskongadoaren loturak are gehiago<br \/>\neta gehiago\u00bb sendotzeko, haien eskubide historikoen defentsan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lau urtez Jaurerria kudeatzen<br \/>\nburu-belarri jardun eta gero, jarduera pribatura itzuli zen, bere<br \/>\nhigiezin-negozioak kudeatuta, ingeniari eta arkitekto gisa aitortza handia<br \/>\nzuela, hots, \u00abaditua herri-administrazioan, garraioan eta komunikazioetan, eta<br \/>\nherri-lanen funtzionamendua ongi ezagutzen duena\u00bb. 1891n, Batzorde Liberaleko<br \/>\nkidea zen aldetik, Balmasedako barrutian aurkeztu zuen bere hautagaitza<br \/>\nhauteskundeetarako, baina ez zuen deus egiterik izan Victor Txabarri eta Jose<br \/>\nMartinez de las Rivas dirudunen aurrean, barruti hartan \u00aburrezko ibai bat\u00bb<br \/>\nibilarazi zutelako. Garai hartan, <i>El arte industrial de Espa\u00f1a <\/i>lana<br \/>\nazkentzen ari zen, 1892an argitaratua, hots, Espainian ordura arte argitara<br \/>\nemandako lanik onena. Ospe handi hura zela eta, Bilboko garai hartako<br \/>\nolgeta-zentrorik elitisteneko burua izan zen 1892an (Bilbaina Elkartea), eta<br \/>\nkide ere Historiaren Errege Akademian, Zientzia Zehatzetakoan, eta Zientzia<br \/>\nMoral eta Politikoen Errege Akademian, bai eta Euskalerriaren Adiskideen<br \/>\nElkartean eta Bilboko El Sitio Elkartean ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>90eko hamarkadatik, Bizkaiko<br \/>\nburdingintzaren protekzionismoa garatu zuen, berak idatzitako argitalpen<br \/>\naskotan Espainiako politika ekonomikoa eta muga-zergak sakon azterturik, hark<br \/>\nberak erakunde legegileak presionaturik Espainiako burdingintza eta metalurgia<br \/>\narloko ekoizpena kanpoaldeko lehiatik babesteko eta ekoizpen hari merkatu<br \/>\nnazionala erreserbatzeko; bereziki, sektore kontsumitzaileen aldarrikapenen<br \/>\naurrean (trenbide-sektorea, eraikuntza eta herri lanak, etab.), Sagastaren<br \/>\nGobernuaren aldian, eta Bilbon, hainbat Merkataritza Itun berritzearen karira,<br \/>\n1893ko abenduaren 9an egindako <i>meeting <\/i>handian (bilera politikoa) parte<br \/>\nhartu zuen. Halaber, Bizkaiko eta Espainiako Ekoizleen Ligetako buru izan zen<br \/>\nhainbatetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berrezarkuntzaren sistema<br \/>\npolitikoa kritikatu zuen, mugimendu erregenerazionistan parte hartuta,<br \/>\nmugimendu hori hondamendi kolonialaren ondorioz indartu baitzen, eta<br \/>\nMerkataritza Ganberen Zaragozako Batzarrean parte hartu zuen, 1898an. Bilboko<br \/>\nordezkaritzan, Batzarreko lanak antolatzeko batzordeko burua izan zen, baina<br \/>\nBatasun Nazionalaren planteamendu hausleak onartu ez zituenez, Silvelaren<br \/>\nestrategia erreformistarekin aritu zen elkarlanean eta, horrela, Silvelaren<br \/>\nGobernuan, Herri Lanetarako zuzendaria izan zen, 1900etik 1901era. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko burdingintza babeste<br \/>\naldera, halaber, Pablok zuzenean esku hartu zuen La Vizcaya eta La Iberia<br \/>\nenpresen batasunean eta, hartatik, Bizkaiko Labe Garaiak sortu ziren 1902an<br \/>\n(Administrazio Kontseiluko kidea izan zen); bestalde, txosten eta prentsa-artikulu<br \/>\nasko argitaratu, eta muga-zerga berria prestatzeko estatu-batzordeetan parte<br \/>\nhartu zuen, Angel Urzaiz Ogasun ministroak 1904an salgaiak sailkatu eta<br \/>\nbaloratzeko oinarriak ezartze aldera sortu zituen batzordeetako buru izanda.<br \/>\nLan horren ondorioz, muga-zerga babeslea onetsi eta 1906ko uztailaren 1ean<br \/>\nsartu zen indarrean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1903an berriz ere aurkeztu zen<br \/>\nBatzorde Liberaleko kide gisa Silvelak deitutako hauteskundeetan, Bilboko<br \/>\nbarrutian, baina Jose Maria Urkixo integristaren aurrean galdu zuen. Dena den,<br \/>\n1907an Bizkaiko senatari aukeratu zuten Antonio Mauraren Gobernua ekarri zuten<br \/>\nbozetan, Bilboko talde kontserbadoreen koalizioaren ordezkari gisa. Kargu<br \/>\nhartan 1910eko apirilaren 14ra arte jardun zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitzako azken urteetan<br \/>\nmaurismoa antolatzen aritu zen Bizkaian. Politika utzi zuen, ordea, bi arrazoi<br \/>\nizan zirela medio: batetik, Espainiako politikaren egoera nahasiak eraginda<br \/>\neta, bestetik, nazionalismoaren eta sozialismoaren gorakadak Bizkaian eragindako<br \/>\nkrisi politikoaren ondorioz. Handik aurrera, ikerketan aritu, eta saiakera<br \/>\nhistorikoak eta ekonomikoak argitaratu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zendu zenean, sari eta<br \/>\nizendapen asko zituen. Bereziki, Isabel Katolikoaren Ordenaren Gurutze Handia, <i>Gentilhombre<br \/>\nde Su Majestad <\/i>delakoa eta Aduanetako Goi Burua. Dominak ere bazituen, hala<br \/>\nnola Bilboko Setioarena, Maria Kristinaren Erreginaordetzarena, eta Zaragozako<br \/>\nSetioetakoa. Haren aitortzaren erakusgarri, kide izan zen, besteak beste,<br \/>\nNizako Societe des Lettres, Sciences et Arts elkartean eta Bogotako Academia<br \/>\nColombiana delakoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zalantzarik gabe, lanik<br \/>\nnabarmenena hasierako hura izan zen, <i>El Arte industrial en Espa\u00f1a<\/i>,<br \/>\nalegia. Espainiako aurrerapen artistikoaren errepaso historikoa egin zuen,<br \/>\neraikinen barrualdeak apaintzeko arau batzuk emanda, apainketa finkoaren<br \/>\nmaterialak eta apaingarriak agertuta, altzari modernoak eta aretoak azalduta<br \/>\neta, horrekin batera, bestelakoak, hala nola herrietako estetika; marrazkiak<br \/>\nlehen eta bigarren irakaskuntzan duen garrantzia; arte industrialeko museoen<br \/>\nbalioa; atzerriko irakaskuntza teknikoaren eta artistikoaren egoera; Espainiako<br \/>\narte eta industria irakaskuntza ofizialen egoera; bai eta arte ederren eta<br \/>\nlanbideen eskolen egoera ere. Era berean, Espainiako irakaskuntza profesionalak<br \/>\nbehar zituen erreformak, eta egindako erakusketak; bestalde, Espainiako<br \/>\nzeramika eta beste produktu batzuen industriaren egoerari eta muga-zergei<br \/>\nburuzko informazioa (beste produktuen artean, metalgintza, zurgintza eta<br \/>\nebanisteria, tapizgintza, ehungintza eta estanpazioa, guadameziak, enkajeak,<br \/>\nkoadernaketak), bai eta proiektuak ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina ikuspuntu foraletik,<br \/>\nharen lan garrantzitsuena <i>R\u00e9gimen Econ\u00f3mico-Administrativo Antiguo y Moderno<br \/>\nde Vizcaya y Guip\u00fazcoa <\/i>izan zen, 2002n berrargitaratua, bere garaiko<br \/>\nlekuko, behatzaile eta ekintzaile baten lana baita, Pablok hauxe aldarrikatu<br \/>\nbaitzuen: \u00abiturrietara jotzea eta bertako artxiboak berrikustea\u00bb, zertarako eta<br \/>\nherrietako barren-barreneko bizitza ezagutzeko, eta, hain zuzen ere, obra hori<br \/>\nbera da gure historiako bi menderen iragaitea ezagutzeko iturria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jarduera politiko, profesional<br \/>\neta \u00abpublizista\u00bb hark oro har (lan garrantzitsuen egilea izan baitzen) arrasto<br \/>\nhandia utzi zuen garai hartan eta egun ere baliozkoa izaten dirau. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zenbaitek, gainera, \u00abpoligrafoa, matematikaria eta kalkulista, soziologoa, ekonomialaria eta finantzaria, historialaria, arkeologoa, epigrafista eta numismatikoa\u00bb izan zela adierazi zuten. Ignacio Altzola Elgarresta merkatari donostiarraren bigarren semea izan zen (egileren batek dio Zumarragakoa zela), Bergarako ehungintzari lotua. Ama, berriz, M.\u00aa Ignacia Minondo Lezea izan zen, sortzez Goizuetarra (Nafarroa). Anaia nagusia, Benito, ontzigintza-ingeniaria izan zen; txikienak, Domingok, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3571","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zenbaitek, gainera, \u00abpoligrafoa, matematikaria eta kalkulista, soziologoa, ekonomialaria eta finantzaria, historialaria, arkeologoa, epigrafista eta numismatikoa\u00bb izan zela adierazi zuten. Ignacio Altzola Elgarresta merkatari donostiarraren bigarren semea izan zen (egileren batek dio Zumarragakoa zela), Bergarako ehungintzari lotua. Ama, berriz, M.\u00aa Ignacia Minondo Lezea izan zen, sortzez Goizuetarra (Nafarroa). Anaia nagusia, Benito, ontzigintza-ingeniaria izan zen; txikienak, Domingok, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\\\/\",\"name\":\"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:45:23+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 &#8211; Bilbo, 1912ko urriak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Zenbaitek, gainera, \u00abpoligrafoa, matematikaria eta kalkulista, soziologoa, ekonomialaria eta finantzaria, historialaria, arkeologoa, epigrafista eta numismatikoa\u00bb izan zela adierazi zuten. Ignacio Altzola Elgarresta merkatari donostiarraren bigarren semea izan zen (egileren batek dio Zumarragakoa zela), Bergarako ehungintzari lotua. Ama, berriz, M.\u00aa Ignacia Minondo Lezea izan zen, sortzez Goizuetarra (Nafarroa). Anaia nagusia, Benito, ontzigintza-ingeniaria izan zen; txikienak, Domingok, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/","name":"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 - Bilbo, 1912ko urriak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:45:23+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/alzola-minondo-altzola-minondo-pablo-maria-zoilo-600-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALZOLA MINONDO [ALTZOLA MINONDO], Pablo Maria Zoilo (Donostia, 1841eko ekainak 27 &#8211; Bilbo, 1912ko urriak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3571","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3571\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3571"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3571"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}