{"id":3569,"date":"2023-02-14T09:37:57","date_gmt":"2023-02-14T08:37:57","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-599-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:37:57","modified_gmt":"2023-02-14T08:37:57","slug":"sarrera-599-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p><span>Bigarren Karlistaldiaren<br \/>\nbukaera traumatikoa izan zen Euskal Herrian, 1876ko uztailaren 21eko Legea<br \/>\nonetsi izanaren ondorioz, derrigorrezko soldadutza eta zerga-sistema orokorra<br \/>\nzabaldu baitzituen probintzia salbuetsietara. Egia esateko, hura ez zen Foruak<br \/>\ndeuseztatzeko lege bat izan, nahiz eta azkenean Foruen desagerpena izan zuen<br \/>\nondorio. Foru diputazioek \u2014guztiak ere foruzale <i>intrantsigenteen <\/i>eskuetan\u2014<br \/>\nberehala esan zuten hura abolizio-legea izan zela, eta izen horrek ondotik ere<br \/>\niraun zuen, hein handian nazionalismoari esker. Gipuzkoako agintariek legeari<br \/>\nkontra egin zioten, Bizkaikoek eta Arabakoek bezala, eta, ondorioz, ez zen<br \/>\negiterik izan bi aldeen arteko akordiorik. Horrenbestez, hura bezalako<br \/>\ntestuinguru hartan, 1877ko azaroaren 13ko Errege Dekretua aldarrikatu zen, hau<br \/>\nda, Probintzia Baskongadoek Estatuko Ogasunari 1877-1878ko urtealdi ekonomikoan<br \/>\n\u2014higiezinetan, nekazaritzan eta abeltzaintzan\u2014 ordaindu beharreko<br \/>\nkontribuzio-kupoa ezarri zuen Errege Dekretua, bai eta kupoa ordainarazteko<br \/>\nmodua ere. Dekretuak giroa are gehiago berotu eta jarrerak are gehiago gogortu<br \/>\nzituen, hainbesteraino, non, Gobernuak, azkenean, foru diputazioak ezabatu eta,<br \/>\nhaien ordez, epaile batzordeak izendatu baitzituen, diputazio probintzial<br \/>\nberriak errege dekretu bidez antolatzen ziren bitartean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tokiko botereetan halako<br \/>\nordezkapena egin izanaren ondorioz hasitako negoziazioek 1878ko otsailaren 28ko<br \/>\nErrege Dekretua ekarri zuten eta, hari jarraikiz, Kontzertu Ekonomikoaren<br \/>\naraubidea hasi eta Estatuko diru-kutxari ekarpena egin beharra betearazteko<br \/>\nmodua ezarri zen. Egia esateko, hitzarmena zortzi urterako egin zen, eta<br \/>\nprobintzia bakoitzak kupo bat ordaindu behar zuen, diputazio bakoitza berari<br \/>\nzegokion dirua biltzeaz arduratuta. Behin aldi hori bukaturik, Estatuko<br \/>\nOgasunak hiru probintziak kontrolpean jartzeko asmoa zuen. Hori, ordea, ez zen<br \/>\ninoiz gertatu. Horri esker, nola-halako autonomia fiskalari eutsi zioten, eta<br \/>\nhura, denboraren joanean, kudeaketarako eta garapen ekonomikorako oinarrizko<br \/>\ntresna izan zen. Horrenbestez, Kontzertua, hasieran, huskeriatzat edo<br \/>\n\u00abforutxo\u00bbtzat jo bazen ere, luza gabe Euskal Herriaren eskubide historikotzat<br \/>\nhartu zen. Kontzertu Ekonomikoari emaniko gero eta eginkizun garrantzitsuago<br \/>\nhorrek bultzaturik, euskal agintariak Kontzertua hurrenez hurren berritzen<br \/>\nsaiatu ziren, harik eta 1937an agintari frankistek Gipuzkoarako nahiz<br \/>\nBizkairako ezabatu zuten arte, beren kausarekiko probintzia traidoretzat jo<br \/>\nzituztelako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontzertu Ekonomikoaren sistema<br \/>\nberriak Euskal Probintzientzako ez beste inorentzako zerga-araubidea sustatu<br \/>\nzuen, eta hura, azken buruan, enpresak kokatzeko pizgarria izan zen. Hau da,<br \/>\nKontzertu Ekonomikoak enpresa-ekintzaileen interesen aldeko esparru instituzionala<br \/>\nsustatu zuen. Horrela, burgesia berri nagusiak bere interesen eta jardueren<br \/>\naldeko zerga-sistema bat ezartzeko baliatu zuen autonomia fiskala; izan ere,<br \/>\nindustriaren eta merkataritzaren gaineko zerga-presio txikia sistemaren<br \/>\nezaugarri deigarrienetako bat izan zen. Espainiako gainerako lurraldeetan<br \/>\nezarria zegoena baino are txikiagoa zen, berez txikia izanik ere. Horrek<br \/>\nenpresei kostuetan aurrezpena ekartzeaz gain, tresna baliozkoa izan zen<br \/>\nkapitala erakartzeko. Hau da, Kontzertuak, tokiko kapitalaren inbertsioaren<br \/>\nsustapena ez ezik, kanpoko inbertsio zuzenaren etorrera ere bultzatu zuen. Eta<br \/>\nare gehiago, fiskalitate apalagoari esker, kapitala gehiago metatzen zen eta,<br \/>\nhorren ondorioz, inbertsio-ahalmen handiagoa lortzen zen; inbertsioa, aldi berean,<br \/>\nKontzertuaren abantailez baliatzen zen. Azken buruan, zeharkako zergek nagusi<br \/>\nizaten jarraitu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Autonomia<br \/>\nfiskalari esker, beraz, diputazio probintzialek beren eskumen administratiboak<br \/>\nhanditu zituzten. Aldi berean, diputazioetan, munta handiko tirabirak gertatu<br \/>\nziren alderdien artean. Izan ere, indar politikoak berehala ohartu ziren<br \/>\nerakunde hura kontrolatzeak zekartzan abantailez eta, horrela, lehia bizian<br \/>\naritu ziren hauteskundeetan. Probintziako erakundeak, Kontzertu Ekonomikoaren<br \/>\nondorioz zituzten eskuduntzak zirela eta, tresna ezin hobea izan ziren<br \/>\nprobintziako garapen ekonomikoa bultzatzeko, dela zerga-politika jakin bat<br \/>\neginez (arestian azaldu dugun bezala), dela Gipuzkoako ekonomiari berari on<br \/>\negingo zioten azpiegitura zehatz batzuk bultzatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hasieran,<br \/>\nlehia hartan, karlismoak eta liberalismoak jardun zuten elkarren aurka, biak<br \/>\nere indar politiko handi eta nagusiak izan baitziren Gipuzkoako<br \/>\npolitikagintzan, mendearen erdialdeaz geroztik. 1879ko azaroaren 4ko Errege<br \/>\nDekretuarekin bat, Karlistaldia bukatu zenetik Euskal Probintzietan ezarria<br \/>\nzegoen gerra-egoera kendu eta Konstituzioaren bermeak berrezarri ziren.<br \/>\nHorrela, dekretuan xedatutakoarekin bat, euskal diputazioak 1877ko lege<br \/>\nprobintzialaren arabera berritu behar ziren, erresumako gainerakoak berritzen<br \/>\nzirenean, hain zuzen. Hori ez zen 1880ra arte gertatu. Egia esateko, gerrak ez<br \/>\nzuen indar korrelazioa aldatu probintziako ideologien artean; beraz, zatiketa<br \/>\npolitikoak gerra aurrekoaren oso antzekoa izaten segitu zuen. Izan ere, guztira<br \/>\n20 diputatu izanik, 11 liberal eta 9 karlista hautatu ziren. Liberalen<br \/>\ngehiengoa, hortaz, doi-doia zen, ondoko urteetan bezala. 1882an, Diputazioa<br \/>\nerabat berritu zen, hots, lau hautes-barruti ezarri ziren, bat orduko barruti<br \/>\njudizial bakoitzeko, barruti bakoitzean lau diputatu hautatze aldera.<br \/>\nAbenduaren 19ko El Urumearen arabera, bi indarrek zortzina eserleku lortu<br \/>\nzituzten. Horrela, 1884an, diputatuak partzialki berritzeko hautes-sistema zela<br \/>\neta, Diputazioan karlistak nagusitu ziren, hain zuzen ere barnealdeko bi<br \/>\nbarrutitan egindako bozketei esker; Tolosan eta Bergaran, zehazki. Ramon Zabala<br \/>\nSalazar hautatu zuten presidente, hau da, 1875eko diputazio karlistan kide<br \/>\nizaniko jabe handi bat. Handik bi urtera, Azpeitiko eta Donostiako karguak<br \/>\nberritu behar ziren, eta karlistek eta liberalek lau eta hiru postu eskuratu<br \/>\nzituzten, hurrenez hurren. Orduan, 16 diputatu izanik, 11 karlista ziren, eta<br \/>\nbeste karlista nabarmen bat izendatu zuten presidente, Jose Maria Untzeta.<br \/>\nKarlismoak, finean, artean ere indar handia zeukan gizartean, gerra galdu arren<br \/>\neta, hori ikusirik, liberalismoak erantzun irmoa prestatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888ko<br \/>\nbozketa probintzialen karira, Gobernuak hautes-barruti berri bat sortu zuen,<br \/>\nIrungoa, Donostiakotik bereizita. Helburua karlisten boterea higatzen saiatzea<br \/>\neta indar liberalek presidentzia hartzeko bidea erraztea izan zen eta,<br \/>\nhorretarako, hain zuzen, talde haiek berrantolatu ziren. Xede horrekin, izan<br \/>\nere, dinastikoek eta errepublikanoek koalizio liberala osatu zuten (Alderdi<br \/>\nLiberala deitu zioten), hau da, handikien elkargune bat, sektore nagusia izan<br \/>\nnahiak eta prozesu politikoa monopolizatzeko interes berdinak baturik, betiere<br \/>\neskura zeuden bitarteko guztiak baliaturik, Espainia osoan ezagutzen eta<br \/>\nerabiltzen ziren hainbat ustelkeria-forma barne. Nolanahi ere, estrategiak<br \/>\nfuntzionatu zuen, koalizio liberal hura tresna eraginkorra izan baitzen; hauteskunde-emaitzei<br \/>\nesker probintziako botere politikoaz jabetu baitziren hainbat urtetarako.<br \/>\nKarlisten artean, gainera, integristen zatiketa gertatu zen 1888an, eta horrek<br \/>\nhasieran kalte egin zien.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888an era guztietako sektore<br \/>\nliberalek eta errepublikanoek osatu zuten koalizioa, baina luza gabe talde<br \/>\nbatzuk koaliziotik atera ziren, garai hartako alderdi moten ondorioz, hain<br \/>\nzuzen ere. Lehena ateratzen Alderdi Liberal Erreformista izan zen, Romero Robledok<br \/>\nsortua, Canovasek gidaturiko Alderdi Kontserbadorean gertaturiko zatiketaren<br \/>\nondorioz. Gero, Ruiz Zorrillaren jarraitzaile errepublikanoak, irizpide<br \/>\npolitiko eta ideologikoetan bat ez zetozelako. Guztiarekin ere, kontserbadore<br \/>\ntalde handi baten irteerak izan zuen garrantzi handiagoa. Egia esateko,<br \/>\nhasieratik beretik, Alderdi Kontserbadoreak bigarren mailako eginkizuna izan<br \/>\nzuen koalizio barruan. Bada, Canovasen gobernuak proposamena egin zion<br \/>\nkoalizioari bere egin zitzan 1891ko Donostiako eta Bergarako barrutietako<br \/>\nlegegintza hauteskundeetarako hautagaitza kontserbadoreak, trukean<br \/>\nneutraltasuna eskainita 1890eko amaieran egitekoak ziren hauteskunde<br \/>\nprobintzialetarako. Koalizioak proposamena ez onartzearen ondorioz, talde<br \/>\nhorrek alde egin zuen. Desertzioen eraginez, koalizioan liberal fusionistak eta<br \/>\nerrepublikano moderatuak baizik ez ziren gelditu, bai eta liberal kontserbadore<br \/>\nindependenteren bat ere. Aliantzaren bultzatzaile handien artean Fermin<br \/>\nCalbeton, Benito Jamar eta, batez ere, Jose Matxinbarrena zeuden. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Laburbilduz, koalizio liberala,<br \/>\nkarlismoari bozketak irabazteko tresna eraginkorra izateaz gain, botere sozial<br \/>\nhandia izateagatik nabarmentzen ziren hainbat herritako pertsona ospetsuen<br \/>\nelkargunea izan zen, izenez haratago. Gipuzkoako ekonomia modernizatzen ari zen<br \/>\nhartan, gainera, botere sozialak are garrantzi handiagoa izan zuen. Azken<br \/>\nburuan, esan liteke industrializazioren bidez osatzen eta finkatzen ari zen<br \/>\nklase ekonomiko nagusi hark \u2014burgesiak\u2014 sortu zuela koalizioa. Horregatik,<br \/>\naliantzaren bultzatzaileen artean baziren, batetik, aspalditik probintzia<br \/>\ngobernatzeko taldeko kide izandakoak eta, orduan, industrializazio-prozesuan<br \/>\nzihardutenak, eta bestetik, industrialariak, merkatariak edo profesional<br \/>\nliberal berriak, azaleratzen ari zen gizarte berri haren balioekin bat<br \/>\nzetozenak. Bultzatzaileek, hortaz, beren jarduera ekonomikoak eta<br \/>\npolitikagintzan zeramaten bidea uztartzeko xedea izan zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrela, koalizio liberalean<br \/>\nbaziren jabe industrialak, hala nola Matxinbarrena, Benito Jamar edo Gregorio<br \/>\nManterola; finantzari industrialak, hala nola Brunet; industrialariak, hala<br \/>\nnola Ruiz de Arkaute, Goitia edo orbeatarrak; bai eta Usabiagaren gisako<br \/>\nnegozio-gizonak ere. Burgesia industrial eta finantzari hori, dena den, talde<br \/>\nnagusiaren barruko atal bat zen. Izan ere, merkatu nazionala mugatua zenez, eta<br \/>\nGipuzkoako industrializazioaren ezaugarrien ondorioz, ezin zuten toki<br \/>\ngailenagoa hartu talde horren barnean. Hainbesteraino, non, beste<br \/>\ngizarte-sektore batzuek eragin garrantzitsua izaten jarraitu zuten probintzia<br \/>\nbarruan; lurjabeek, hain zuzen ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liberalismo barruko lehia<br \/>\nhartan, esan behar da hala liberalek nola errepublikanoek Foruak deuseztatu<br \/>\nizana leporatzen ziotela Canovasi, eta horrek batzuen eta besteen arteko<br \/>\nharremana gaiztotu zuen gero eta gehiago. Horrela, Sagasta 1892ko abenduan gobernura<br \/>\niristearekin batera, itxaropen berriak piztu ziren euskal liberalismoan Foruak<br \/>\nberrezartzeko aukeraz. Halakorik ez zen gertatu, ordea, eta giroa are gehiago<br \/>\ntenkatu zen. Izan ere, etsipenak 1893ko abuztuaren 27an egin zuen eztanda,<br \/>\nDonostian Foruen alde egindako manifestazioaren ondotik, gobernuburua hirian<br \/>\nzegoen bitartean.. Izan ere, udal musika-bandako zuzendariak ez zuen \u00abGernikako<br \/>\nArbola\u00bb jo nahi izan, alkateak agindu omen zuelako ez zela egitarauaz kanpoko<br \/>\npiezarik bat bera ere jo behar. Horrek haserrea piztu, jende askok Londres<br \/>\nHotelerantz jo (han, Sagasta ostatu harturik baitzegoen), eraikina harrikatzen<br \/>\nhasi eta burdinsarearen gainetik jauzi egiteko imintzioa egin zuten. Azkenean,<br \/>\nguardia zibilak esku hartu behar izan zuen, hiru hildako eta zauritutako asko<br \/>\neraginda. Ikuspuntu politikotik, koalizioa desegin zen, liberalak eta<br \/>\nerrepublikanoak elkarrengandik urrunduta. Orduan, kontserbadoreen aldia izan<br \/>\nzen (<i>Uni\u00f3n Vascongada <\/i>alderdian bilduta); izan ere, beste indar<br \/>\nbatzuekin bat eginik (integristekin, batez ere), Donostiako Udalaz jabetu eta,<br \/>\nkontserbadoreak gobernuan zeudela, diputatu nazional bat ere lortu zuten<br \/>\nbarruti horretan bertan. Azken batean, koalizio liberala desagertu zen<br \/>\nurteetan, <i>Uni\u00f3n Vascongada<\/i>k protagonismo handia izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egia esateko, gisako hausturak<br \/>\nkarlismoari baizik ez zion mesede egin eta, arestian esan dugun bezala, artean<br \/>\nere probintziako leku askotan pisu handia zuen. Beraz, elkar aditzea beste<br \/>\nbiderik ez zuten izan, eraginari eutsi nahi izatekotan. Horrela, 1896ko<br \/>\nhauteskunde orokorretan, liberal eta errepublikano batzuk berriro elkarrekin<br \/>\naurkeztu ziren Donostiako barrutian, baina bi indarrek ez zuten koalizioa<br \/>\nberritu 1898ko hauteskundeak arte. Une hartatik aurrera, aliantza<br \/>\nliberal-errepublikanoak Diputazioaz jabetzea lortu zuen. Egoera horrek, hala<br \/>\nere, ez zuen luzaz iraun. Izan ere, 1904ko bukaeran, koalizioa berriz ere<br \/>\ndesegingo zela sumatzen hasi zen, Liga Foral Autonomista sortu izanaren<br \/>\nondorioz, Kontzertu Ekonomikoa berritzearen testuinguruan eratua. Azken finean,<br \/>\nLigak beharturik, taldeen arteko harremanak berregokitu ziren eta, talde<br \/>\nberriaren indarra ikusirik, aliantza liberal-errepublikanoa azkenean desegin<br \/>\nzen. Mugimenduak hain izan zuen bultzada handia, non, koalizioko kide batzuk<br \/>\nsartu baitziren; beste batzuk, ordea, ez, erakundeetatik bazterturik geldituta.<br \/>\nLigak, izan ere, integristak, liberal eta kontserbadore batzuk bildu zituen<br \/>\nbere baitan, bai eta errepublikano jakin batzuk ere. Karlistek, hasieran ere<br \/>\nparte hartu zuten arren, azkenean alde egin zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behin Kontzertu Ekonomikoa<br \/>\nsinaturik, Liga Foral Autonomista desagertu egin zen; horrenbestez, 1907ko<br \/>\nhauteskunde probintzialetan, koalizioa berriro osatu zen. Formula hura, ordea,<br \/>\nordurako higatua zegoen, eta porrot erabatekoa gertatu zen, baita haien aldekoak<br \/>\nizan ohi ziren barruti batzuetan ere. Urte haietan, izan ere, askotan<br \/>\nnagusikeriaz jardun zuten eta, gainera, probintziako baliabideak esku gutxi<br \/>\nbatzuetan egotearen ondorioz, etsai ugari sortu zitzaizkien. Ondorioz, 1907ko<br \/>\nemaitzek aliantza hura amiltzeko zorian utzi zuten, eta Alderdi Liberal<br \/>\nDinastikoa sortu zen. Guztiarekin ere, 1909ko udal hauteskundeetan, hautagaitza<br \/>\nbateratuak aurkeztu zituzten. Are gehiago, 1910eko orokorretan ere koalizioan<br \/>\naurkeztu ziren. Dena den, liberalek hautagai errepublikanoa bozkatzeko<br \/>\nerrezeloen ondorioz sortutako liskarrek ederki jarri zuten agerian liberalen<br \/>\neta errepublikanoen arteko ituna agortua zegoela. Hautagai errepublikanoak<br \/>\nporrot eginik, botoa hari emateko hitza jan izana leporatu zieten liberalei,<br \/>\neta horrek guztiak aliantza hondatu zuen. Aipa dezagun, dena den, liberalen eta<br \/>\nerrepublikanoen arteko haustura eta mesfidantza hein batean ere zor zaizkiola<br \/>\nSegismundo Moreten Gobernua urte hartako otsailean erori izanari eta, haren<br \/>\nordez, Jose Canalejas gobernuburu izendatu izanari, horrek errepublikanoak<br \/>\nsakon atsekabetu zituelako. Horren haritik, ez dezagun ahaztu Moret hura<br \/>\nerrepublikano moderatuak erakartzen saiatu zela, Konstituzioaren artikulu<br \/>\nbatzuk birformulatzeko promesarekin, kultu askatasuna sartzeko eta Senatua<br \/>\ndemokratizatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hausturak bultzada eman zion<br \/>\nzenbait urte lehenagotik probintzian ezartzen ari zen indar-dinamika berriari.<br \/>\nIzan ere, liberalismoaren eta karlismoaren arteko lehiak ezarritako<br \/>\nhaustura-lerro hartatik eskuinaren eta ezkerraren arteko enfrentamenduak ezarritako<br \/>\nbeste lerro batera pasatu zen. Hura bezalako bipolaritatean, erlijioak<br \/>\neginkizun erabakigarria bete zuen. Eskuinaren bloke berrian, karlistek,<br \/>\nintegristek eta kontserbadoreek parte hartu zuten, bai eta nazionalistek ere,<br \/>\neta gero, liberalek ere bai. Blokearen batasun gunea katolizismoaren defentsa<br \/>\nizan zen, bai eta erlijioaren aurkako eraso orori aurre egiteko asmoa ere.<br \/>\nHorren haritik, Lopez Dominguez liberala buru zuen gobernuak Elkarteei buruzko<br \/>\nlege-proiektu bat Gorteetan 1906ko bukaeran aurkeztu izanak ikusgaitasun<br \/>\nnabarmena eman zion bi blokeen arteko zatiketari. Izan ere, proiektuaren<br \/>\nkontrako protesta-ekitaldia egin zen, karlistek, integristek, katoliko<br \/>\nindependenteek (Pikabea, kasu), kontserbadoreek (Satrustegi, adibidez) eta<br \/>\nnazionalistek sustaturik, eta horri erantzunez, manifestazio bat egin zen,<br \/>\nliberalek, errepublikanoek eta sozialistek antolaturik. Abian zen, beraz,<br \/>\nGipuzkoako panorama politikoaren zatiketa berria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eskuindarren<br \/>\nartean zeuden hiru alderdietatik, onurarik handiena tradizionalistek jaso<br \/>\nzuten, hau da, karlistek eta integristek. Haiek zuten indarrik handiena<br \/>\nprobintziako gizartean eta haiek hartu zuten boterea Diputazioan.<br \/>\nKontserbadoreen artean, izan zen berehala bloke katolikoarekin bat egin zuenik,<br \/>\nbaina, era berean, izan zen koalizio liberal-errepublikanoarekin lerrokatu<br \/>\nzenik 1907ko hauteskundeetan. Zalantzarik gabe, aliantza horren porrot aipatuak<br \/>\nbultzada ederra eman zien eskuineko indarrei. Eta garrantzitsua da adieraztea<br \/>\ntradizionalistek nahiz nazionalistek Gipuzkoa modernizatzen ere lagundu eta<br \/>\nhartan parte hartu zutela. Ez ziren inola ere alderdi anakronikoak eta ez zuten<br \/>\ninola ere modernizazioa errefusatu, baizik eta harekin bat egin zuten. Horri<br \/>\ngagozkiola, ez dugu ahaztu behar karlisten eta integristen artean enpresaburu<br \/>\nkopuru handia zegoela, industrialariak, zehazki. Beraz, gai horretan bat<br \/>\nzetozen liberalekin eta errepublikanoekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Moreten irteerak azken horien<br \/>\nartean 1910ean eragindako hausturaren ondorioz, liberalek kontserbadoreekin<br \/>\nituna egiteko aukera baizik ez zuten izan, jakinik ere kontserbadoreek alderdi<br \/>\ntradizionalistekin aliantzak zituztela. Bloke-politika hartan, eta errepublikanoekiko<br \/>\nharremanak hain gaiztotuak egonik, liberalek egoera berria onartu zuten, pixka<br \/>\nbat era lotsatian onartu ere, ziurrenera. Beraz, errepublikanoek ezkerrerako<br \/>\nbidea irekia zuten eta, berehala, sozialistekin moldaturik. Gipuzkoa, hortaz,<br \/>\noso probintzia zatikatua izan zen politikagintzan <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko lehen<br \/>\nhamarkadaz geroztik, muturreranzko joera agerian, eta tradizionalistek beren<br \/>\nnagusitasuna ezarrita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hamarkada hartan aurrera<br \/>\neginik, dena den, laster beste eskari bat plazaratu zen. 1917an, Kataluniako<br \/>\nburgesia beldur zen ez ote zen gizartean iraultza piztuko, Lehen Mundu Gerraren<br \/>\neraginez prezioetan izaniko igoeraren ondorioz eta aldaketa bat sustatzen<br \/>\nsaiatu zen, batetik, sistemaren beraren iraupena ziurtatzeko eta, bestetik,<br \/>\nKataluniarako autonomiari bidea emateko. Santiago Albaren gobernuak irabazi<br \/>\nberezien gaineko zerga ezartzeko egindako proposamenaren aurkako protestaren<br \/>\nkarira, Francesc Cambo <i>Lliga Regionalista<\/i>ko buruak hitzaldia eman zuen<br \/>\nurte hartako apirilean Donostiako Arte Ederren Antzokian, eta haren hitzek<br \/>\noihartzun handia izan zuten. Ez alferrik, hitzaldiak mugimendu bat eragin zuen,<br \/>\neta euskal diputazioak autonomia eskatu zuten Gasteizen, uztailaren 16an.<br \/>\nAdierazpen horri Diputazioen Mezua esaten zaio eta, hasieran, probintziako udal<br \/>\nbatzuen babesa jaso zuen; besteak beste, Donostiakoa eta Tolosakoa. Dena den,<br \/>\negun batzuk geroago, hilaren 27an, Gipuzkoako udalerrien batzar batek aho batez<br \/>\negin zuen bat Diputazioen eskariarekin, bai eta hura Gobernuari aurkeztearekin<br \/>\nere. Abendura arte, ordea, ez zen aurkeztu, hilabete haietako gobernu krisien<br \/>\nondorioz, gizarte egoera ere oso nahasia zen bitartean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, 1917ko abuztuan<br \/>\ngertaturiko gatazka giro handia aipatu behar da, autonomiaren afera ere<br \/>\nbigarren mailan uzteraino. Greba orokorra abuztuaren 13rako deitu zen<br \/>\n(Donostiako Aste Nagusiaren hasiera egunean), baina aurretik ere lan-gatazkarik<br \/>\nizan zen hiriburuan bertan, Pasaian eta Beasainen. Gero, okinen greba etorri<br \/>\nzen abuztu hasieran, turismo-denboraldi betean, eta tranbia-gidariek ere<br \/>\ngrebara jotzeko mehatxua egin zuten. Abuztuaren 13ko greba orokorrak eragin<br \/>\ntxikia izan zuen Donostian, Martinez Anido gobernadore militarrak gerra-egoera<br \/>\nezarri baitzuen. Grebak eragin handiagoa izan zuen hainbat herritan, hala nola<br \/>\nBeasainen (istiluak ere gertatu ziren) eta Eibarren (lan-uztea erabatekoa izan<br \/>\nzen). Eibarko istiluek, gainera, hilaren 17ra arte iraun zuten; egun hartan,<br \/>\nCastor Torre zinegotzi sozialista eta Arantzegi zinegotzi ohia atxilotu<br \/>\nzituzten. Gipuzkoako beste buruzagi sozialista batzuek muga gurutzatzea lortu<br \/>\nzuten, hala nola Guillermo Torrijosek, edo denboraldi baterako joan egin ziren,<br \/>\nToribio Etxebarria, kasu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogeigarreneko hamarkadaren<br \/>\nhasieran ere lan-gatazkak ugaritu ziren, eta 1920ko maiatzean jo zuten goia.<br \/>\nGizarte giro nahasiari krisi ekonomikoa gehitu zitzaion. 1921ean, adibidez,<br \/>\nkrisiak probintziako egitura ekonomikoaren bi sektorerik garrantzitsuenak jo<br \/>\nzituen, hots, papergintza eta metalurgia. Urte hartan berean, atentatu batzuk<br \/>\nere gertatu ziren, anarkistei leporatutakoak, eta horrek egoera are gehiago<br \/>\nnahasi zuen. Annualgo hondamendiak, gainera, haserre giro tenkatu hura areagotu<br \/>\nzuen; guduaren lehen albisteak ekain bukaeran iritsi ziren. Gobernadore zibilak<br \/>\naurretiazko zentsura ezarri, eta Donostiako prentsak sumindurik erantzun zuen.<br \/>\nGiro tenkatu hartan, gainera, Kontzertu Ekonomikoaren berrikuntza kokatu behar<br \/>\nda, bai eta autonomiaren aldarrikapen berritua ere; horren ondorioz, 1923ko<br \/>\nmartxoan, <i>Acci\u00f3n Fuerista <\/i>izeneko alderdi politikoa eratu zen, arestian<br \/>\naipatu dugun 1904ko Liga Foral Autonomistaren antzekoa. <i>Acci\u00f3n Fuerista<\/i>ren<br \/>\nmanifestua liberalek, errepublikanoek eta Gipuzkoako politikagintzako izen<br \/>\nospetsuek sinatu zuten, hala nola Rafael Pikabeak edo Luis Gaytan de Ayalak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1923ko uda<br \/>\naskoz ere lasaiagoa izan zen. Krisi ekonomikoa ia sektore guztietan gainditu<br \/>\nbaitzen, armagintzan izan ezik, eta gatazka sozialak nabarmen baretu baitziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Dena den, ezker erradikaleko<br \/>\nindarrak agertu ziren politikaren plazan, hala nola komunistak edo anarkistak,<br \/>\neta bestelako jarrerak zekartzaten, sozialisten jarrera moderatuagoen aldean.<br \/>\nErronka, nolanahi ere, alderdi guztien batasuna lortzea izan zen Kontzertu<br \/>\nEkonomikoa babesteko; dena, ordea, bertan behera gelditu zen, Marokotik<br \/>\netortzen ziren albiste ikaragarrien, atentatuen (Zaragozako artzapezpikua hil<br \/>\nzuten) eta gobernu-krisiaren ondorioz. Kolapsoa hain munta handikoa izan zen,<br \/>\nnon, irailaren 13an, Kataluniako kapitain jeneralak, Miguel Primo de Riverak,<br \/>\nestatu-kolpea eman baitzuen, Berrezarkuntzaren sistema politikoari amaiera<br \/>\nemanda. Hori bai, errege Alfontso XIII.aren onespenarekin: horrela, erregeak<br \/>\nberak gobernu berria osatzeko enkargua eman zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primok, berehala, bizitza<br \/>\npolitikoa suntsitzeko neurriak abiarazi zituen, Espainia bere onera ekartzen<br \/>\nsaiatze aldera. Haren iritziz, Berrezarkuntzako politikariek makal-makal eta<br \/>\njota utzi zuten herrialdea, eta horrelakorik ez zetorren bat Espainiak historian<br \/>\nizaniko garrantziarekin. Horrenbestez, politikariak bazterrean utzi behar ziren<br \/>\neta, horretarako, lehenik militarren babesa bilatu zuen, eta gero, <i>Uni\u00f3n<br \/>\nPatri\u00f3tica<\/i>rena, hau da, nagusiki erregimenaren koadroak biltzeko asmoz<br \/>\npentsatutako alderdiaren babesa. Horrela, udalei dagokienez, 1923ko irailaren<br \/>\n30eko Errege Dekretuaren bidez abiarazitako kargugabetze olde etengabeak 1924ko<br \/>\nmartxoaren 8ko Udal Estatutua onetsi arte iraun zuen. Praktikan, zinegotziak<br \/>\ngobernadore zibilek izendatzen zituzten, eta gobernuak politika otzana eta<br \/>\nzentralizatzailea ezarri zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924ko urtarrilaren 12ko Errege<br \/>\nDekretuarekin bat, diputazioak desegin ziren, izan ere, gobernadore zibilek<br \/>\n\u00abizendatuko baitituzte diputazio bakoitzak izan behar dituzten bitarteko<br \/>\ndiputatu probintzialak\u00bb. Dena den, diputazioa guztiak, salbu Arabakoa, Gipuzkoakoa,<br \/>\nBizkaikoa eta Nafarroakoa, ziur aski diputazio horiek Gobernuan eragin zuten<br \/>\npresioagatik. Une horretan, iduri zuen egoera politikoa erregionalismoaren<br \/>\naldekoa izan zitekeela edota, nola-halako deszentralizazioaren aldekoa, behinik<br \/>\nbehin. Horren haritik, Primo de Riverak boterea hartu eta gutxira, antzinako<br \/>\nprobintziak ezabatzeko eta, haien ordez, eskualdeak eratzeko proiektu bat<br \/>\nprestatzea edo ez izan zen mintzagai (eskualde gutxiago baina ahaltsuagoak).<br \/>\nTestuinguru hartan, lau diputazioetako presidenteak Donostian bildu ziren<br \/>\n1923ko irailaren 24an, beren erregimen bereziak mantentzea erabakita eta<br \/>\njeneralarekin nork bere kasa hitz egingo zutela ebatzita. Primo de Riverak,<br \/>\nbiharamunean, estatutu-proiektu bat aurkezteko enkargua egin zien euskal diputazioetako<br \/>\npresidenteei. Orduan, erabaki zen diputazio bakoitzak proiektu bat presta<br \/>\nzezala, ondotik biltzeko eta testu bat adosteko. Zalantzarik gabe, Gipuzkoako<br \/>\nDiputazioa ahalegindu zen gehien eginkizun hartan eta, hainbat hilabetetako<br \/>\nlanaren ondorioz, <i>Proyecto de Memoria al Directorio Militar <\/i>izenburuko<br \/>\nproiektua onetsi zuen urte hartako abenduaren 29an, Ignacio Perez Arregi<br \/>\ndiputatu integristak idatzia, erakundeko presidente Julian Elortza jaimistak<br \/>\neta Cesar Balmaseda mauristak lagundurik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Proiektuak Foruen berrezarpenaz<br \/>\ngain, Eskualde Kontseilu bat ezartzea aurreikusten zuen, Euskal Herriko<br \/>\nerakunde gorena izan zedin eta, aldi berean, Nafarroa administrazio-entitate<br \/>\nberrian sartzeko eskaera egin zuen. Arabako Diputazioak testua babestu zuen;<br \/>\nez, ordea, Bizkaikoak, <i>Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquica <\/i>kontserbadorearen<br \/>\nmendean baitzegoen. Horrek polemika izugarria eragin zuen eta, azkenean,<br \/>\nproposamena bazter utzi zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1924ko urriaren hasieran, Primo<br \/>\nde Riverak adierazi zuen ez zuela Euskal Probintzietako eta Nafarroako<br \/>\nforu-erregimen itundua urratzeko asmorik; oso garbi utzi zuen, gainera,<br \/>\nGobernuak eskualdeak berrantolatzeko bultzaturiko politikaren xedea administrazioaren<br \/>\nerreforma hutsa zela, Estatuaren subiranotasuna den mendrenik ere higatu gabe.<br \/>\nAgian, hori zela-eta, hainbat diputatu gipuzkoarrek urriaren 31ko saioan<br \/>\nsinaturiko proposamenak <i>Proyecto de Memoria al Directorio Militar <\/i>proiektua<br \/>\naldatu beharra nabarmendu zuen, jada <i>Regi\u00f3n Vascongada<\/i>ren eta haren<br \/>\nbaitako azpieskualde independenteen ideia hura bultzatu beharrik ez zegoela<br \/>\nadierazita. Aski baitzen, hori bai, foru berrezarpena aldarrikatzea, eta batez<br \/>\nere, batzar nagusiak, baita une hartako erregimenarentzat ere. Gobernuak, egia<br \/>\nesan, hiru diputazioekin Kontzertu Ekonomikoa berritzea besterik ez zuen onartu<br \/>\n1925ean. Gobernuak, hala ere, 1926an hirurak desegin zituen. Horrela,<br \/>\nGipuzkoako Diputazioaren abuztuaren 14ko saio berezian, Aldundiko idazkariak<br \/>\nEnrique Chac\u00f3n gobernadore zibilaren jakinarazpen bat irakurri zuen. Finean,<br \/>\ngobernadoreak, bere ahalmenak erabiliz, zenbait diputatu probintzial<br \/>\nkargugabetzea erabaki zuen, haien lege-agindua iraungia baitzen, 1921eko<br \/>\nekaineko hauteskundeetatik zetozelako. Haien ordez, diputatu probintzial<br \/>\nberriak izendatu zituen, baina, kargugabetzeari erantzunez, Diktadura aurreko<br \/>\nazken Aldunditik zetozen gainerako diputatuek ere dimisioa eman zuten.<br \/>\nChac\u00f3nek, orduan, beste izendapen batzuk egin zituen, klase politiko berri bat<br \/>\nboterean ezarrita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egia esateko, Diktadurak babes<br \/>\ntxikia aurkitu zuen Gipuzkoan, eta erregimenak sortutako <i>Uni\u00f3n Patri\u00f3tica <\/i>alderdi<br \/>\nberriak 10.000 kide inguru izan zituen doi-doi. Are gehiago, Bizkaian, arestian<br \/>\naipaturiko <i>Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquica <\/i>taldea ere alderdi berrian<br \/>\nsartzearen aurka agertu zen. Guztiarekin ere, gizartean giro lasaia zegoen eta<br \/>\ngerra ondoko krisi ekonomikoa gainditua zen eta, horren eraginez, Diktaduraren<br \/>\nlehen urteek egoera ekonomiko ona izan zuten ezaugarri, hein handian Estatuaren<br \/>\ninbertsio altuari eta protekzionismo handiari esker, betiere inbertsio handiak<br \/>\neta aurrekontu hedakorrak ahaztu gabe. Horrez gain, Gipuzkoari dagokionez, bi<br \/>\ngauza gehitu behar dira: Kontzertu Ekonomikoa 1925ean berritu izana, arestian<br \/>\nazaldu dugun bezala, eta Pasaiako portua hobetzeko lanak. Baina berrikuntza<br \/>\nekonomikoak gorabehera, eta gizartean bake giroa nagusi izanik ere, Primo de<br \/>\nRivera babesa galduz joan zen pixkanaka, harik eta erregeak berak jenerala<br \/>\nabandonatu zuen arte, eta, horrek dimisioa ematera behartu zuen 1930eko<br \/>\nurtarrilaren 28an. Paradoxikoki, Diktadurak Monarkia salbatu nahi izan zuen<br \/>\neta, hara, haren amaiera ekarri zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de Riverak Gobernua<br \/>\nosatzeko aurkeztu zuen hirukotetik, Alfontso XIII.ak bere Etxe Militarreko<br \/>\nburua aukeratu zuen, Damaso Berenguer jenerala. Bada, jeneralak berak<br \/>\notsailaren 18an jendaurrean aditzera eman zuen Konstituzioa berrezartzea izango<br \/>\nzela lehen helburua, herri-subiranotasunaren adierazpenari men egiteko hitza<br \/>\nemanda. Laster, ordea, haren asmoa asmo gelditu zen eta ez zuen esandakoa bete.<br \/>\nIzan ere, gobernu berriak hartutako lehen neurrietako bat ekitaldi eta<br \/>\nmanifestazio politikoak debekatzea izan zen. Uda partean, ia sinesgarritasunik<br \/>\ngabe gelditu zen. Are gehiago, une haietan, gero eta handiagoa zen Monarkiaren<br \/>\naurkako jarrera. Horren erakusgarri, hortxe dugu abuztuaren 17ko Donostiako<br \/>\nItuna. Izan ere, Gipuzkoako hiriburuan, oposizioko lider nagusiak bildu ziren<br \/>\n(EAJ eta PSOE izan ezik, Prieto bere izenean bertaratu bazen ere),<br \/>\nErrepublikaren etorrera planifikatzeko. Anfitrioia Fernando Sasiain donostiar<br \/>\nerrepublikanoa izan zen eta topalekua, berriz, Garibai kaleko Zentro<br \/>\nErrepublikanoa. Bilera hartan, batzorde iraultzaile bat sortzea erabaki zen,<br \/>\ngreba orokorra prestatzeko eta, haren bidez, Monarkia amaitzeko. Mugimendu<br \/>\niraultzailea abenduan piztu zen, baina Jakako altxamendua eta Cuatro Vientosko<br \/>\ngertakariak porrot hutsa izan ziren. Batzorde iraultzaileko kideak ere atxilotu<br \/>\nzituzten edo ihes egin behar izan zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Donostian,<br \/>\naipatu mugimendu iraultzailea Gobernu zibilari eraso egiten saiatu zen. Orduan,<br \/>\nMaria Cristina Hotelaren parean zegoen. Ekintza Irungo talde batek egin zuen;<br \/>\nhaien artean, Antonio Ortega Gutierrez zegoen, hau da, probintziako<br \/>\ngobernadorea izango zena. Bada, Gipuzkoako Plazan tiroketa gertatu zen eta,<br \/>\nistiluen ondorioz, bi segurtasun-agente hil ziren eta Gipuzkoako<br \/>\nerrepublikanismoaren lider nagusiak atxilotu zituzten. Ez zuten, dena den,<br \/>\nespetxean luzaz iraun. Izan ere, Gobernu berriak, Juan Bautista Aznar<br \/>\nalmirantea buru zelarik (1931ko otsailak 18), udal hauteskundeak egitea<br \/>\nproposatu zuen apirilaren 12rako, ondoren Gorte konstituziogileetarako<br \/>\nhauteskundeak burutzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Formula horren bidez, Alfontso<br \/>\nXIII.ak denbora irabazi nahi izan zuen, baina errepublikanoak hiri handietan<br \/>\nnagusitu izanaren ondorioz, Monarkia erori eta Bigarren Errepublika ezarri zen<br \/>\neta, horrekin batera, presoen askatasuna ere bai. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apirilaren 12ko<br \/>\nhauteskunde-egunean parte-hartze handia izan zen, % 79tik gorakoa. Indar<br \/>\npolitikoak bozketa haiei begira jarriak ziren. Horrela, indar monarkikoek<br \/>\nEskuinen Batasuna osatu zuten, tradizionalistak ere bertan sartuta;<br \/>\nnazionalistek, berriz, beren kasa aurkeztea erabaki zuten. Sozialistek eta<br \/>\nerrepublikanoek, berriz, ezkerreko koalizio bat eratu zuten, Donostiarako<br \/>\nzerrendan PCE ere sartuta. Monarkikoek zinegotzi gehien eskuratu zituzten,<br \/>\nhots, 530etik 185; gero, EAJk, 110. Tradizionalistek 70 zinegotzi, eta<br \/>\nezkerreko koalizioak, 100. Aipatu behar da errepublikanoen pisu politikoa<br \/>\nnabarmen izan zela beren ardura politikoen pisua baino apalagoa. Izan ere,<br \/>\nDonostiako alkatetzaz jabetzeaz gain (Sasiain buru izan zela), erakunde<br \/>\nprobintziala ere eskuratu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Apirilaren 22an, Gipuzkoako<br \/>\nDiputazioaren botere-aldaketa gertatu zen. Horrela, ordura arteko Aldundia<br \/>\nkargugabeturik, gobernadore zibilak bitarte baterako izendatutako (bozketarik<br \/>\negin gabe, beraz) Batzorde Kudeatzailearen eskuetan utzi zen agintea, probintziako<br \/>\nadministrazioaz arduratze aldera, betiere Errepublikaren Behin-behineko<br \/>\nGobernuak bezperan xedatutakoarekin bat. Gobernuarentzat, izan ere, aurreko<br \/>\nDiputazioa kargugabetu beharra zegoen, Diktaduraren baitan izendatu zelako.<br \/>\nHorregatik, Gobernuaren iritziz, Diputazioak Errepublika ekartzen lagundu<br \/>\nzutenen eskuetan gelditu behar zuen, bitarte baterako bazen ere. Batzorde<br \/>\nKudeatzaileak bost kide izan zituen (errepublikanoak eta sozialistak baizik<br \/>\nez). Oso kopuru txikia, kideetako batek, Juan de los Toyosek, ohartarazi<br \/>\nbezala. Hori dela eta, maiatzaren 22an, Ramon Maria Aldasoro gobernadore<br \/>\nzibilak, hil hartako 14ko Dekretuarekin bat, beste bost kide izendatu zituen,<br \/>\nbetiere nazionalistak eta tradizionalistak kanpo utzita. Maiatzaren 28an, Jose<br \/>\nTreku aukeratu zuten batzorde-buru eta 1932ko uztailera arte iraun zuen<br \/>\nkarguan, hau da, Batzordeko beste kide batzuekiko desadostasunak zirela-eta<br \/>\ndimisioa eman zuen arte. Haren ordez, Luis Castro Casal aukeratu zuten buru. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erregimen berriak aldaketa<br \/>\npolitiko handia eragin zuen Gipuzkoan. Izan ere, klase politiko berria<br \/>\nprobintziako erakunde garrantzitsuenetako batzuez jabetu zen, hala nola<br \/>\nhiriburuko Udalaz eta Batzorde Kudeatzaileaz, arestian esan bezala. Baina, aldi<br \/>\nberean, arazoak sortu, eta gorabeherek sistema demokratiko hasi berriaren<br \/>\nezarpena zaildu zuten. Izan ere, agintari berriek arazo larriei aurre egin<br \/>\nbehar izan zieten, hasieratik beretik, Adibidez, bai 1929ko kraketik<br \/>\neratorritako krisi ekonomikoari eta, ondorioz, baita Ipar Amerikako ekonomian<br \/>\ngertaturiko depresioari ere. Egia da Espainia ez zela izan herrialderik<br \/>\nkaltetuenetakoa, baina atzeraldi hura ere nozitu zuen. Diktaduraren politika<br \/>\nekonomikoa bertan behera uzteak eragin kaltegarria izan zuen euskal industrian,<br \/>\noro har, eta Gipuzkoakoan, bereziki, pizgarri publikoa eta muga-zergen bidezko<br \/>\nbabesa desagertu zirelako. Krisiak burdingintza, papergintza eta gisako sektore<br \/>\ngarrantzitsuak jo zituen. Horren ondorioz, berehala langile-langabeziak gora<br \/>\negin zuen. 7.000 langile inguru zeuden lanik gabe 1932an, hau da, probintziako<br \/>\nlangileen % 15etik gora. Langabezia arintzeko neurriak hartu baziren ere, hala<br \/>\nnola herri-lanen sustapena, 1936ko maiatzean langabezia-tasa Gipuzkoako<br \/>\nlangileen % 20raino igo zen. Egoera hartan, ez da arraroa lan-gatazkek gorakada<br \/>\nnabarmena izatea. Ikusten da sozialistak 1933ko irailean Gobernutik<br \/>\nateratzearekin batera areagotu zirela lan-gatazkak, bai eta Gipuzkoako UGTren<br \/>\nerradikalizazioarekin batera ere, grebak ere proposatu baitzituen sindikatuaren<br \/>\nBatzorde Exekutiboaren babesik gabe. Urriko Iraultzak (aurrerago izanen dut<br \/>\nmintzagai) goitik beherako aldaketa eragin zuen. Izan ere, haren porrotaren<br \/>\nondorioz, hainbat neurri hartu ziren langile-erakundeen jarduera mugatzeko.<br \/>\nHorrela, gehienen egoitzak itxiarazi eta sindikatu-buru batzuk ere espetxeratu<br \/>\nzituzten. Horrek lan-gatazkak 1935ean jaitsi izana azalduko luke. Hurrengo<br \/>\nurtean, dena dela, gatazka-giroa berriro areagotu zen, Fronte Popularra 1936ko<br \/>\nhauteskundeetan nagusitzearen eta sindikatuak berriz ere jardunean hastearen<br \/>\nondorioz. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errepublika jaio zenetik<br \/>\nplazaratutako beste arazo handietako bat erlijioa izan zen. Izan ere, lehen<br \/>\nhilabeteetan emaniko arauek sumina eragin zuten Gipuzkoako herritarren sektore<br \/>\nzabaletan. Horri gagozkionez, aipatzekoak dira erlijio-ikurrak eskoletatik<br \/>\nkendu izana, Mateo Muxika Gasteizko apezpikuaren erbesteratzea, edota 1931ko<br \/>\nabenduan onetsitako Konstituzio errepublikanoan jasotako aspektuak; bereziki,<br \/>\n26. artikuluari zegokiona. Konstituzioa, izan ere, Estatuaren<br \/>\nakonfesionaltasunaz mintzatzeaz gain, artikulu hartan honakoa ezarri zen:<br \/>\n\u00aberlijio-ordenak deseginda geratzen dira, baldin eta haien estatutuek, hiru<br \/>\nboto kanonikoez gain, Estatuaren autoritate legitimoa ez den beste agintari<br \/>\nbati obedientzia berezia ezartzen badute\u00bb, jesuitei erreferentzia argia eginez.<br \/>\nEta gainerako ordenei ere \u00abindustrian, merkataritzan edota irakaskuntzan<br \/>\njardutea\u00bb debekatu zitzaien. Xedapenok inpaktu handia eragin zuten Gipuzkoako<br \/>\ngizartean, katolizismoa oso errotua baitzegoen, eta biztanle bakoitzeko<br \/>\nerlijioso-tasa eta erlijio-praktiken betekizun-tasa Espainiako batez<br \/>\nbestekoaren gainetik zeuden. Zalantzarik gabe, Jesusen Lagundia kanporatzea<br \/>\nxedatu zuen 1932ko urtarrilaren 23ko Dekretu hura kolpe latza izan zen, San<br \/>\nIgnazio Azpeitian jaio baitzen eta Loiolako santutegia garrantzi izugarrizko<br \/>\nerlijio- eta erromes-gunea zen Gipuzkoan. Horrez gain, Gipuzkoako alderdi<br \/>\nnagusietako bik katolikotzat jotzen zuten beren burua, EAJk eta Elkarte<br \/>\nTradizionalistak. Hala ere, Bigarren Errepublikaren politika laikoen eta<br \/>\ngizarte gipuzkoarraren arteko borroka ez zen beste leku batzuetan bezain<br \/>\nnabarmena izan. Izan ere, katolizismoaren nagusitasunak eta abertzaletasunaren<br \/>\naldekoa zen elizjende sektorearen jarrera sozialek erlijio-gatazka arintzen<br \/>\nlagundu zuten Gipuzkoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, gatazkarik<br \/>\ngarrantzitsuena autonomiaren ingurukoa izan zen, arlo horretako aldarrikapenak<br \/>\nhasieratik beretik sortu baitziren. Jose Antonio Agirre, EAJko eta Getxoko<br \/>\nEkintza Katolikoaren burua, adibidez, euskal udalen autonomia administratiboaren<br \/>\nalde agertu zen. Gipuzkoan, ia aldi berean, Ignacio Zubizarreta Bergarako<br \/>\nalkate nazionalistak \u00abBergarako Adierazpena\u00bb bultzatu zuen, \u00abeuskal errepublika<br \/>\naldarrikatzeko, gainerako errepublika iberiarrekin konfederatuta\u00bb. Aldarrikapen<br \/>\nautonomikoa, beraz, berriz ere mahai gainera itzuli zen. Hainbesteraino, non,<br \/>\n1931ko maiatzaren 2an, Indalecio Prieto Ogasun ministro sozialistak Bilbon<br \/>\nadierazi baitzuen Behin-behineko Gobernuak \u00abautonomia baskongadoa ezartzeko\u00bb<br \/>\nborondatea zuela. Biharamunean bertan, Hezkuntza Publikoko eta Arte Ederretako<br \/>\nministroak, hots, Marcelino Domingo erradikal-sozialistak, gauza bera berretsi<br \/>\nzuen Eibarren. Behin gaia plazaraturik, une hartatik aurrera bi mugimendu<br \/>\nabiarazi ziren euskal autonomia lortzeko asmoz. Batetik, ezkerreko indarren<br \/>\nmenpeko Batzorde Kudeatzaileek bultzatutakoa eta, bestetik, nazionalisten<br \/>\nekimenez, udalek eta alkateek sustatutakoa, haien ustez udalak demokratikoki<br \/>\nhautatutako erakunde bakarrak baitziren eta, horrenbestez, mugimendu hura<br \/>\ngidatzeko egokiak ziren bakarrak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estrategia bikoitzaren<br \/>\nondorioz, ekainaren 14an, hots, legegintzako hauteskundeak izan baino lehenago,<br \/>\nxede bereko bi batzar egin ziren, Autonomia Estatutuaren testu bat onesten<br \/>\nsaiatzeko, betiere Eusko Ikaskuntzak maiatzean landutako proiektua oinarri harturik.<br \/>\nBatzar bat Lizarran egin zen eta, bestea, Donostian. Batzorde Kudeatzailearen<br \/>\nekimenez, Gipuzkoako hiriburuko Diputazioaren Jauregian 16 udal bildu ziren;<br \/>\nhaietariko 9k ordezkariak Lizarrako batzarrera ere bidalitakoak, eta 3, berriz,<br \/>\nalkateen mugimenduari atxikitakoen zerrendan zeuden. Parte-hartzaileen artean,<br \/>\nudalerririk jendetsuenetako batzuk zeuden: Donostia, Eibar eta Irun, adibidez.<br \/>\nBileran batzorde bat sortzea erabaki zen, Eusko Ikaskuntzaren proiektua<br \/>\naztertzeko eta, hala bazegokion, zuzenketak aurkezteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren batzarra Lizarran egin<br \/>\nzen, udalen mugimenduaren ekimenez, eta udal eusko-nafar gehienek hartu zuten<br \/>\nparte. Adibidez, Gipuzkoako hirurogeita hiru ordezkari bertaratu ziren. Han,<br \/>\nEusko Ikaskuntzaren testua onetsi zen, ekainaren 11ko Azpeitiko batzarrean<br \/>\nerabakitako aldaketak barne. Gogoratu behar da alkateen mugimenduko batzorde<br \/>\ngipuzkoarrak egin zuela bilera hura egiteko deia, Azpeitiko, Bergarako,<br \/>\nAndoaingo eta Zumaiako alkateak batzordekideak izan zirela. Bilkuran,<br \/>\nGipuzkoako laurogeita bederatzi udaletatik laurogei egon ziren ordezkatuak eta,<br \/>\nhartan, handik gutxira Lizarrako Estatutua esanen zitzaion testuaren gauzarik<br \/>\neztabaidagarrienak hitzartu ziren. Bereziki, orduan \u00aberlijiozko zuzenketa\u00bb esan<br \/>\nzitzaion hura. Harekin bat, etorkizuneko euskal Estatuak Egoitza Santuarekin<br \/>\nkonkordatu bat sinatzeko ahalmena izanen zuen, zertarako eta, hain zuzen ere,<br \/>\nBehin-behineko Gobernuak erlijioaren aurka jo zuen erasoari aurre egiten<br \/>\nsaiatzeko, arestian esan bezalaxe. Azken buruan, Lizarrako testua udal<br \/>\neusko-nafarren hiru laurdenek onetsi zuten; ez, ordea, lau hiriburuek eta<br \/>\nudalerririk garrantzitsuenek. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bi bilerak egin ondoko<br \/>\nigandean, ekainaren 21ean, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako lau<br \/>\nBatzorde Kudeatzaileak Donostian bildu ziren, bakoitza bere kasa, Eusko<br \/>\nIkaskuntzaren testuaren inguruan egindako deliberamenduak aztertzeko. Batzorde<br \/>\nKudeatzaile bakoitzak bere zuzenketak aurkeztu zituen; horrenbestez, batzorde<br \/>\nbat eratu, eta hark testua berehala bateratu zuen. Testu hura Batzorde<br \/>\nKudeatzaileek eramandako proposamena izan zen, probintzia bakoitzeko udalek<br \/>\nonartu zezaten; eta gero, hauxe etorriko zen: \u00abeuskal herriko udal guztien<br \/>\nbehin betiko berrespena, batzar handi batean\u00bb. Hala ere, Gorte<br \/>\nkonstituziogileetarako hauteskunde orokorren emaitzen zain egon beharko zen,<br \/>\nestatutu-proiektua aurrera ongi nola eraman ikusteko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hauteskundeen lehen itzulia<br \/>\nekainaren 28an egin zen, eta gai autonomikoak garrantzi handia izan zuen.<br \/>\nHorrela, Lizarrako Estatutuaren Aldeko Euskal Hautagaitzan nazionalistak eta<br \/>\ntradizionalistak sartuta egon ziren. Bestalde, sozialistak eta errepublikanoak<br \/>\nelkarturik aurkeztu ziren eta, haiekin batera, gainera, Euzko Abertzale<br \/>\nEkintza. PCE alderdia, berriz, bakarka aurkeztu zen. Euskal Hautagaitza<br \/>\ndelakoak hauteskundeak irabazi zituen, botoen % 57 eta lau diputatu eskuratuta;<br \/>\nkoalizio errepublikano-sozialistak, berriz, % 41 izan zuen, bi jarleku<br \/>\neskuratuta. Emaitza horiek ikusirik, eta borroka politiko-erlijiozko hura<br \/>\nzela-eta uda oso gatazkatsua izan ondoren, irailaren 22an 400etik gora alkatek<br \/>\nLizarrako Estatutua Madrilera eraman zuten. Handik hiru egunera, Estatutua<br \/>\nukatu egin zen Konstituzioaren aurkakoa zelako, Gorteek onetsi baitzuten<br \/>\nEspainia Estatu integrala zela, ez federala, eta autonomia erregionalak arautu<br \/>\nzituen, gutxiengo eusko-nafarraren zuzenketa guztiak baztertuta. Horrez gain,<br \/>\nKonstituzioaren 26. artikulu aipatuarekin ados ez zegoenez, urriaren 15ean<br \/>\nprotesta gisa gutxiengo hura Gorteetatik erretiratu zen; horrenbestez, hamabost<br \/>\ndiputatu haietatik bakar batek ez zuen Konstituzioa abenduan bozkatu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Behin Konstituzioa onetsirik,<br \/>\nautonomia-prozesuak berriro hasi behar izan zuen. Harako hartan, ordea,<br \/>\nibilbidea oso argi zegoen. Aza\u00f1aren Gobernuaren dekretu batek Estatutua<br \/>\nonesteko zer tramite bete behar ziren xedatu baitzuen. Proiektuaren testua<br \/>\nprobintzietako erakundeek prestatu behar zuten (arestian esan dugun bezalaxe,<br \/>\nerakunde horiek ezkerreko indarren mendean zeuden), eta gero, udal<br \/>\neusko-nafarren batzarrak, herritarrek erreferendum bidez eta Gorteek onetsi.<br \/>\nGorteek, beren subiranotasunarekin bat, testua aldatzeko ahalmena izango zuten.<br \/>\nEzkertiarrek eta EAJk bide hura onartu zuten; karlistek, ez, ordea, eta<br \/>\nazkenean, bide hartatik aldendu ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Autonomia-prozesuari<br \/>\nberreldurik, Gipuzkoako hirurogeita hemezortzi udalek lehen pausoa eman, 1932ko<br \/>\nurtarrilaren 31n bilera egin eta Estatutuak Euskal Probintziak eta Nafarroa<br \/>\nbarnebildu behar zituela erabaki zuten. Handik hilabete batzuetara, beste bilera<br \/>\nbat egin zen, harako hartan Iru\u00f1ean, 324 udal eusko-nafarren ordezkariak<br \/>\nelkartuta; haien artean, Gipuzkoako udal guztiak. Nafarroako udal gehienek<br \/>\nEstatutuaren bideari uko egitea erabaki zuten, karlistek indar handia<br \/>\nbaitzuten, Euskal Probintziak bide hartan bakarrik utzita. Horrek berehalako<br \/>\nondorio politikoak eragin zituen; izan ere, Iru\u00f1eko batzarraren ondotik,<br \/>\nhauteskundeak Gipuzkoan irabazi zituen koalizioa hautsi baitzen.<br \/>\nTradizionalistek Estatutua Errepublikari eraso egiteko bitarteko egokitzat joa<br \/>\nzutenez, harekiko interesa galdu zuten. Hala eta guztiz ere, Estatutuaren<br \/>\nbideak aurrera segitu zuen. Horrela, Kataluniako Estatutua 1932ko irailean<br \/>\nonetsi izanak eta Niceto Alcala Zamora Errepublikako presidenteak Donostiara<br \/>\negindako bisitan Prietok esandako hitzek bidea erraztu zuten. Testua, halere,<br \/>\n1933ko abuztuaren 6ra arte ez zen batzar bidez onetsi Gasteizen. Xedatutakoaren<br \/>\narabera, hurrengo pausoa erreferenduma egitea zen, eta zehazki, azaroaren 5ean<br \/>\negin zen, hauteskunde orokorrak baino lehentxeago. Bizkaian eta Gipuzkoan hain<br \/>\nerabatekoa izan zen Estatutuaren aldeko bozketa, non, iruzurrezko metodoak<br \/>\nerabili zirela pentsa baitaiteke. Gipuzkoan, adibidez, % 89k eman zuen aldeko<br \/>\nbotoa. Araban, aitzitik, abstentzioa oso handia izan zen (% 41,5), karlismoaren<br \/>\npisuaren eraginez, batez ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933ko azaroaren 19an, Bigarren<br \/>\nErrepublikako bigarren hauteskunde orokorren lehen itzulia egin zen eta<br \/>\nemaitzak 1931koez oso bestelakoak izan ziren, hala Espainian nola Gipuzkoan.<br \/>\nEskuineko indarrak Eskuinen Batasuna izeneko koalizioan elkarturik aurkeztu<br \/>\nziren, baina EAJ bere kasa. Ezkerreko indarrak ere bereizita aurkeztu ziren:<br \/>\nPSOE, Koalizio Errepublikanoa eta Alderdi Komunista, baita Euzko Abertzale<br \/>\nEkintza (EAE-ANV) ere. Harako hartan ere EAJk erabateko garaipena eskuratu<br \/>\nzuen, sei jarlekuetatik bost lortuta, eta seigarrena, berriz, Ramiro de Maeztu<br \/>\neskuinen hautagaiari egokitu zitzaion. Botoa sakabanatzearen ondorioz,<br \/>\nGipuzkoako ezkertiarrak ordezkaririk gabe gelditu ziren Kongresuan, baina<br \/>\nBatzorde Kudeatzaile Probintziala kontrolatzen jarraitu zuten. Izan ere, hura<br \/>\nurrian berritu zen, Aza\u00f1aren gobernua erori ondoren, baina Luis Castro Casalek<br \/>\nsegitu zuen erakunde-buru, eta joera ezberdineko errepublikanoek eta EAEko bi<br \/>\nkidek osatuta egon zen. Sozialistak, beraz, erakunde probintzialetik at geratu<br \/>\nziren. Dena den, nazionalistak Batzorde Kudeatzailean sartu ez izanak arazoak<br \/>\nsortu zituen; 1934an, batez ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estatutuaren erreferenduma eta<br \/>\nbozketak eginik, 1933ko abenduan Estatutuaren testua Gorteetan aurkeztu zen,<br \/>\nAza\u00f1aren Gobernuaren dekretuak xedatu bezalaxe. Orduan, ordea, Kongresuaren<br \/>\nosaera 1931koaz oso bestelakoa zen. Zentro-eskuinaren gehiengoa ez zen horren<br \/>\nautonomia zalea, eta testua ez zen onetsi. Euskal Estatutua trabaturik gelditu<br \/>\nzen, Jose Luis Oriol diputatu karlistak eta CEDAk Arabako auzia planteatzean.<br \/>\nHaren interpretazioaren arabera, arabarrek Estatutua erreferendum bidez<br \/>\nerrefusatu zuten; horrenbestez, Araba autonomia-prozesutik ateratzearen alde<br \/>\nagertu zen. Egia da proposamen hori ez zela onartu, baina autonomiaranzko bidea<br \/>\neragotzi zuen goitik behera, Gorteek ez baitzuten auzi hura ebatzi. 1934an<br \/>\nKongresuan izaniko eztabaidak EAJri erakutsi zion ezinezkoa zela Estatutua<br \/>\neskuinekin onestea. Horrek bultzaturik, munta handiko aldaketa egin zuen<br \/>\npolitikan uda hartan bertan, Gorteetatik erretiratu baitzen, Kataluniako <i>Esquerra<br \/>\nRepublicana<\/i>ko diputatuei elkartasuna agertuta. Izan ere, <i>Esquerra<\/i>k<br \/>\ngehiengoa zuela, Kataluniako Parlamentuak lege bat onetsi zuen \u00ab<i>rabassaires<\/i>\u00bb<br \/>\nzirelakoen arazoa konpontzen saiatzeko, baina Konstituzioaren aurkakotzat jo<br \/>\nzen. EAJ, gainera, Prietok gidaturiko ezkertiengana hurbiltzen hastea erabaki<br \/>\nzuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arazo nagusia, dena den, uda<br \/>\nhartan bertan gertatu zen, euskal udalen gatazka plazaratu zenean. EAJren<br \/>\niritziz, Batzorde Kudeatzaileek ez zuten behar besteko autoritaterik Euskal<br \/>\nHerriaren interesak defendatzeko; hain zuzen ere, bozketa bidez aukeratu ez<br \/>\nzirelako. Gai hura uda hartan gertatutakoaren oinarrian egon zen egiazki, 140<br \/>\ndiputatuk mozio bat aurkeztu zutenean Ardoaren Estatutua esaten zitzaiona<br \/>\nindarrean sar zedin eskatzeko, Gorteek 1932an onetsia, alkoholei zerga-kenkaria<br \/>\nezartze aldera. Diputatu nazionalistek neurri hura salatu zuten, udal ogasunen<br \/>\naurka zihoalakoan eta Kontzertu Ekonomikoa urratzeagatik, eta hori egia zen.<br \/>\nHain zuzen, horrexek eragin zuen Gipuzkoako udalen eta Batzorde Kudeatzailearen<br \/>\narteko haustura. Udalek abuztuaren 12an Kontzertu Ekonomikoaren defentsaz<br \/>\narduratuko zen batzordeko kideak hautatzeko proposamena egin zuten, eta<br \/>\nGobernuak ezezkoa eman zuen. Egia esateko, hauteskunde probintzial ezkutuak<br \/>\negitea izan zen asmoa, zinegotziak hautesleak izan zitezen. Horrela, EAJ<br \/>\nBatzorde Kudeatzaileaz jabetuko zen, autonomia-prozesua biziberritzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Agintariek kontra egin bazuten<br \/>\nere (indar publikoak udalak okupatu eta zinegotziak atxilotu zituen),<br \/>\nlaurogeita lau udalek aukeraketa egitea lortu zuten. EAJk irabazi zuen hamar<br \/>\nhautetsirekin, baina ezkerrak bederatzi erdietsi zituen (5 errepublikano, 3 sozialista<br \/>\neta EAEko 1). Gobernuak, erantzunez, Gipuzkoako udalak kargugabetu zituen.<br \/>\nUdalek, orduan, Zumarragan irailaren 2an biltzea erabaki zuten. Batzar hartara,<br \/>\neuskal nazionalistak, Indalecio Prieto bere izenean, abuztuaren 12an<br \/>\nhautaturiko kideak eta alkate batzuk bertaratu ziren. Gobernadore zibilak berak<br \/>\ngidaturik, segurtasun indarrak agertu ziren eta, ondorioz, batzarrak azkenean<br \/>\nez zuen erabakirik hartu. Aitzitik, irailaren 5ean, Sasiain Donostiako Udaletik<br \/>\nkendu eta, haren ordez, Pedro Soraluze erregezalea izendatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hain uda gatazkatsuaren ondotik<br \/>\nbaretasuna berreskuratu bazen ere, lasaitasunak ez zuen luzaz iraun, urrian<br \/>\nmatxinada bat piztu baitzen, Alejandro Lerroux buru zuen Gobernuan CEDA<br \/>\nsartzearen kontra zegoen Espainiako sozialismoaren sektore baten erradikalizazioaren<br \/>\nondorioz. Arestian aipatu dugun Urriko Iraultza izan zen eta, Gipuzkoari<br \/>\ndagokionez, Eibarren eta Arrasaten izan zuen eraginik handiena, bi herrietan<br \/>\nistilurik larrienak gertatu baitziren. Matxinoek, izan ere, Marcelino Oreja<br \/>\natxilotu zuten, hots, <i>Uni\u00f3n Cerrajera de Mondrag\u00f3n <\/i>(UCEM) enpresako<br \/>\nAdministrazio Kontseiluko presidentea eta diputatu karlista, eta, harekin<br \/>\nbatera, Dagoberto Rezusta diputatu probintziala eta UCEMeko kontseilaria, eta<br \/>\nRicardo Azkoaga UCEMeko administrazio-burua eta alkate ohia. Lehen biak hil<br \/>\nzituzten, eta hirugarrenak ihes egitea lortu zuen. Egun hartan bertan, tropak<br \/>\nBilbotik eta Gasteizetik iritsi eta altxamendua zapaldu zuten, hamar hildako<br \/>\neraginda. Handik egun batzuetara, indar militarren eta grebalarien arteko<br \/>\ntiroketa izan zen Pasaian, sei pertsona hilda. Hilaren 12rako normaltasuna<br \/>\nberrezarri eta greba indargabetu zen, baina zapalkuntza berehala hasi zen<br \/>\nlangile-sindikatuen aurka, Euzko Langileen Alkartasuna sindikatu<br \/>\nnazionalistaren aurka ere bai, grebarekin zerikusirik ez bazuen ere. Egoitzak<br \/>\nitxi eta atxilotuei gerra-kontseilua egin zitzaien, 1936ko urtarrilera arte<br \/>\nespetxeratuta. Fronte Popularrak irabaztearen ondorioz, dena den, Gobernu<br \/>\nberriak amnistia eman zuen eta kondenak ez ziren bete (haietako batzuk heriotza-zigorrak).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936ko otsailaren 16ko eta 23ko<br \/>\nhauteskunde orokorretan, Espainiako gainerako lurraldeetan ez bezala, Gipuzkoan<br \/>\nhiruren arteko lehia gertatu zen. Ezkerra Fronte Popularrean elkartu zen, Euzko<br \/>\nAbertzale Ekintza eta PCE alderdiak barne. Eskuina, Iraultzakontrako<br \/>\nKoalizioan, eta EAJ bakarka, zentroko espazioa hartu nahian. Azken emaitzekin<br \/>\nbat, EAJk lau diputatu lortu zituen eta, Fronte Popularrak, bi. Espainia osoan<br \/>\ngertatu zen bezala, Gipuzkoa ez zen une hartatik aurrera politikan eta<br \/>\ngizartean piztutako gatazka-giro nahasitik at gelditu. Arlo politikoan, giroa<br \/>\nbatez ere falangistek tenkatu zuten, gutxi ziren baina istilu ugari eragin<br \/>\nzituzten. Bestalde, sindikatuak berriz ere jardunean hastearekin, eta krisi<br \/>\nekonomikoaren zein gizartearen erradikalizazioaren ondorioz, gatazka soziala<br \/>\nareagotu zen. Bitartean, autonomiaren auzia politikaren plaza erdira itzuli<br \/>\nzen. Izan ere, ezkertiarrek otsailean irabazi ondoren, udaberri hartan bertan<br \/>\nEAJ eta Frente Popularra elkarrengana hurbildu ziren, beren liderren bitartez,<br \/>\nAgirreren eta Prietoren bitartez, alegia. Hurbiltzearen arrazoia Estatutua zen;<br \/>\nharako hartan, Kongresuan azkar egin zuen bidea, Arabako auzia berehala<br \/>\nmoldatuta, eskuindarrak huraxe eragozten saiatu baziren ere. Uztailean, testua,<br \/>\nEstatutuen Batzordeak laburtua eta adostua, prest zegoen Kongresuko osoko<br \/>\nbilkurara eramateko. Parlamentuak, horrela, 1936ko urriaren 1ean onetsi zuen<br \/>\nEuzkadiko 1936ko Autonomia Estatutua, behin Gerra Zibila hasia zela. Handik egun<br \/>\nbatzuetara, hilaren 7an, Gernikako Batzar Etxean, Jose Antonio Agirrek<br \/>\nlehendakari karguaren zina egin zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bigarren Karlistaldiaren bukaera traumatikoa izan zen Euskal Herrian, 1876ko uztailaren 21eko Legea onetsi izanaren ondorioz, derrigorrezko soldadutza eta zerga-sistema orokorra zabaldu baitzituen probintzia salbuetsietara. Egia esateko, hura ez zen Foruak deuseztatzeko lege bat izan, nahiz eta azkenean Foruen desagerpena izan zuen ondorio. Foru diputazioek \u2014guztiak ere foruzale intrantsigenteen eskuetan\u2014 berehala esan zuten hura abolizio-legea izan [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[331],"class_list":["post-3569","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bigarren Karlistaldiaren bukaera traumatikoa izan zen Euskal Herrian, 1876ko uztailaren 21eko Legea onetsi izanaren ondorioz, derrigorrezko soldadutza eta zerga-sistema orokorra zabaldu baitzituen probintzia salbuetsietara. Egia esateko, hura ez zen Foruak deuseztatzeko lege bat izan, nahiz eta azkenean Foruen desagerpena izan zuen ondorio. Foru diputazioek \u2014guztiak ere foruzale intrantsigenteen eskuetan\u2014 berehala esan zuten hura abolizio-legea izan [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"31 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-599-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-599-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:37:57+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-599-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-599-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-599-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Bigarren Karlistaldiaren bukaera traumatikoa izan zen Euskal Herrian, 1876ko uztailaren 21eko Legea onetsi izanaren ondorioz, derrigorrezko soldadutza eta zerga-sistema orokorra zabaldu baitzituen probintzia salbuetsietara. Egia esateko, hura ez zen Foruak deuseztatzeko lege bat izan, nahiz eta azkenean Foruen desagerpena izan zuen ondorio. Foru diputazioek \u2014guztiak ere foruzale intrantsigenteen eskuetan\u2014 berehala esan zuten hura abolizio-legea izan [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"31 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:37:57+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-599-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3569","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3569\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3569"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3569"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}