{"id":3563,"date":"2023-02-14T09:27:14","date_gmt":"2023-02-14T08:27:14","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:27:14","modified_gmt":"2023-02-14T08:27:14","slug":"villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/","title":{"rendered":"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 &#8211; Bilbo, 1889ko uztailak 23)."},"content":{"rendered":"<p><span>1838an jaio zen, Bilboko<br \/>\nmerkatari-familia batean, hiriko erdigunean. Bariko San Nikolas parrokian<br \/>\nbataiatu zuten, eta Camilo Felipe izena jarri zioten. Nicolas Fabian Balbino<br \/>\nVillavaso Larrearen eta Isabel Victoria Andresa Echevarria Larrondoren semea. Agerikoa<br \/>\nda letren arloan zuen prestakuntza zabala, kontutan hartzen badugu bere<br \/>\nliburutegia, izan ere, alemanez, frantsesez, ingelesez eta italieraz idatzitako<br \/>\nliburu askok eta nazioarteko hainbat aldizkarik osatzen zuten. Hala ere,<br \/>\nmerkataritza arloan familiak izandako gorabeherak zirela eta, antza denez,<br \/>\nikasketetan porrot egin zuen. 1888ko abenduaren 1ean Aulestiako Luisa Lequerica<br \/>\nBilbaorekin ezkondu zen. Berrogeita hamar urte zituela hil zen, ezkondu eta<br \/>\nhilabete gutxira, ondorengorik utzi gabe. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idatzi zuen lehengo<br \/>\nkazetaritza-artikuluak eduki historikoa zuen eta 1856an argitaratu zen <i>Semanario<br \/>\nPintoresco Espa\u00f1ol <\/i>aldizkarian: \u00abDe la guerra de Durango con el linaje de<br \/>\nZald\u00edvar\u00bb. Argitalpen labur honetan, Villavasok \u00f1abardura askorekin kontatzen<br \/>\ndu Bizkaia Erdi Aroan suntsitu zuten etengabeko bando-gerretako kapitulu bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urtebete geroago, 1857an, <i>Irurac-Bat <\/i>egunkarian hasi zen<br \/>\nkolaborazioak egiten. <\/span><span>Egunkari hau,<br \/>\n1853an sortua, Juan E. Delmasena zen, hau da, Villavasoren<br \/>\nkazetaritza-mentoretzat har daitekeenarena. Egunkari horretako nazioarteko<br \/>\natalaren kolaboratzailea izan zen eta hainbat artikulu argitaratu zituen<br \/>\ngoiburu honekin: \u00abRevista Extranjera\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Irurac-Bat<\/span><\/i><span>ean parte hartzen ari zelarik, aldizkaria dohainik<br \/>\neskuratu zuen 1864an (1869an saldu zen arte). Haren zuzendaritza bere gain<br \/>\nhartu zuen 1867an, eta horrela, bateratu zituen bere kazetaritza-bokazioa,<br \/>\nnazioarteko politika garaikidearekiko interesa, eta korronte liberal<br \/>\nforuzalearekiko lotura estua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1868ko iraultzaren ondorioz<br \/>\ngertatu ziren aldaketek aldarazi egin zuten garai hartako errealitate<br \/>\npolitikoa, eta, Villavasoren kasuan, Bilboko Udalean sartzeko aukera eman<br \/>\nzioten. Udaleko idazkari-kargua hartu zuen, ordura arte kargu hori izan zuen<br \/>\nMiguel Ingunzaren dimisioaren ondoren, 1869ko urtarrilean. Urte bereko<br \/>\notsailaren 15ean Villavasok postu hura betetzeko eskaera aurkeztu zuen. Egun<br \/>\nberean izendatu zuten idazkari osoko bilkuran. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Udal-idazkari izan zen garaian<br \/>\n(1886 arte), urte horietako askotan ordezkapen-kargu politiko bat baino gehiago<br \/>\nbete zituen; besteak beste, Bizkaiko Batzar Nagusietako prokuradore izendatu<br \/>\nzuten 1870ean eta Jaurerriko Foru Aldundiko bigarren erregidore hautatu zuten<br \/>\n1872-1874 urteetan, baita Probintziako Aita izendapena eman ere. Garai nahasia<br \/>\nizan zen, gertaera dramatikoz josia, edozein aldetatik begiratuta, azken<br \/>\nKarlistaldiagatik. Gero eta argiago ikusten zuten Foruak alderdi karlistaren<br \/>\npatuarekin lotzeak, ezinbestean, Foruak desegitea ekarriko zuela karlisten<br \/>\nporrotarekin batera, eta halaxe gertatu zen, hain zuzen ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Testuinguru horretan esanahi<br \/>\nhandiagoa du Villavasok foruzaletasun liberalaren sektore baten proposamena<br \/>\nonartu izana, Gorteetarako Durangoko hautagai izateko (berriro ere Durangaldeko<br \/>\nherri honi lotuz), 1876an agerian baitzegoen Foruen etorkizun beltza. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilboko Udaleko idazkari kargua<br \/>\neta Gorteetarako Bizkaiko ordezkari izateko aukera bateraezinak zirenez,<br \/>\ndimisioa aurkeztu zuen 1876ko urtarrilaren 23an (segurutzat jo zen diputatu<br \/>\nhautatuko zutela), eta hilabete bereko 27an Udalbatzak onartu egin zuen Villavasoren<br \/>\ndimisioa, Hiribilduaren Madrilgo mandatari berezi izendatzearekin batera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jaurerriaren Parlamentuko<br \/>\nordezkariak buru-belarri aritu ziren Foruen defentsan, haiek indargabetzeko<br \/>\nzorian baitzeuden. Esparru horretan nabarmendu behar da 1876ko uztailaren 14ko<br \/>\nhitzaldi luze eta trebea. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oratoria bikaineko gizona zen<br \/>\nVillavaso, eta, bere hitzaldi sutsuan, Foruei buruzko eztabaidaren<br \/>\negokitasunari buruzko arrazoizko zalantza bat transmititzen saiatu zen, kontuan<br \/>\nhartuta gerra bukatu berria zela eta horren ondorioz iritzi desberdinak eta<br \/>\nezin ikusiak puri-purian zeudela, bere ustez, prentsaren interesengatik edo ekonomia-arloko<br \/>\nhiri aurkariren batek bultzatuta. Hitzaldiaren gainerako zatia hiru zatitan<br \/>\nbanatuta zegoen: lehenengoan aipamen historikoa, Bizkaiaren jatorrizko<br \/>\nindependentziaren eta bere bateratze baketsu eta borondatezkoaren deskribapena<br \/>\negin zuen, gerra pizteko arrazoien azterketa (erabat baztertzen du Foruen<br \/>\nkausa), eta azkenik, 1839ko Legearen interpretazio forala, foru egiturak<br \/>\nmantentzeko legezko euskarri gisa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alferrik izan ziren haren<br \/>\nahaleginak eta gainerako ordezkarienak. Handik egun gutxira, 1876ko uztailaren<br \/>\n21ean, Foruen Lege indargabetzailea onartu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Villavasok 1877ko ekainaren 12an uko egin zion aulkiari. Irailaren 6an<br \/>\neskatu zuen berriro Bilboko Udaleko idazkari-kargua, eta hurrengo egunean<br \/>\nUdalbatzak eman egin zion, aurreko aldian egindako kudeaketarekin gustura<br \/>\nzegoela adierazita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizitza politikotik<br \/>\nerretiratuta, udal lanez gain, lan eskerga egin zuen arlo askotan, esate<br \/>\nbaterako, kulturan eta kazetaritzan edo arlo intelektual eta akademikoan.<br \/>\n1879an, orduko Alzola y Minondo alkatearen aginduz, Bilboko Zabalgunearen kale<br \/>\nizendegiari buruzko Txostena idatzi zuen. 1880ko apirilaren 2an Historiaren<br \/>\nErrege Akademiako kide urgazle hautatu zuten, eta urte berean Probintzia<br \/>\nBaskongadoetako Otomandar Inperioaren kontsul izatera heldu zen. Halaber,<br \/>\nBizkaiko Monumentuen Batzordeko kide izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1881etik aurrera, <i>Euskal-Erria<br \/>\n<\/i>aldizkariarentzat kolaborazioak egiten aritu zen Bilboko seme-alaba<br \/>\nospetsuen biografia sail batekin eta Durangoko Historiaren kontakizunarekin.<br \/>\nAzken horrek zazpi emanaldi izan zituen, eta 1968. urtera arte ez zuten dena<br \/>\nbatera argitaratu. Era berean, beste aldizkari batzuekin ere kolaboratuko zuen,<br \/>\nhala nola <i>Revista Vizcaya<\/i>, non haren biografietako batzuk eta <i>Celebridades<br \/>\ncontempor\u00e1neas <\/i>saila (geroko lanaren oinarri) argitaratu baitzituzten,<br \/>\nnazioarteko politikaren kronikez gain. <i>Hoja Literaria <\/i>aldizkariarekin<br \/>\nere kolaboratu zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arnastea eragozten zion<br \/>\ngaixotasun larri eta kroniko baten ondorioz, Villavasok uko egin zion Udal<br \/>\nIdazkaritzari 1886an. Udalak (<i>ad hoc <\/i>sortutako) Bilboko kronikari eta<br \/>\nLiburutegiko ikuskatzaile karguak eskaini zizkion, bizitzeko baliabide<br \/>\nekonomikoak izan zitzan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte berean, Merkataritza,<br \/>\nIndustria eta Nabigazioko Ganbera Ofiziala sortu zen Bilbon. Villavasok parte<br \/>\nhartu zuen haren sorreran. Hasiera-hasieratik, Zuzendaritza Batzordeko<br \/>\nidazkari-artxibozain izan zen (geroago, 1888an, <i>Bolet\u00edn de la C\u00e1mara <\/i>aldizkariko<br \/>\nerredakzio-buru ere izan zen). Bitartean, 1886an bertan, Arana eta Truebarekin<br \/>\nbatera, eusko-nafar folklorea sustatzeko motor bihurtu zenaren hazia izan zen.<br \/>\nTestuinguru horretan kokatu behar da, 1886ko martxoaren 27an Iru\u00f1eko Gayarre<br \/>\nAntzokian eman zuen hitzaldi sutsua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ildo beretik, Villavasok<br \/>\nDurangoko Euskal Jaietan parte hartu zuen 1886ko uztailean, eta hiru lan<br \/>\naurkeztu zituen, hainbat sari lortu zituelarik. Lehenengo lana <i>Apuntamiento<br \/>\npara un compendio historial de la M.N. Villa Tavira de Durango y Memoria de sus<br \/>\nHijos m\u00e1s ilustres <\/i>izenburupekoa izan zen, lehenago aipatu den bezala,<br \/>\nzatika argitaratu zena 1886an <i>Euskal-Erria <\/i>aldizkarian. Zati horiek<br \/>\nguztiak 1968. urtean argitaratu ziren, Euskal Jaietan aurkeztu zuen hirugarren<br \/>\nlanarekin batera, hau da, Pablo Pedro de Astarloaren Biografia. Bigarren lana, <i>Memoria<br \/>\nacerca de la condici\u00f3n social de los trabajadores vascongados <\/i>izan zen,<br \/>\n1886an argitaratua. Bertan, Villavasok beste herrialde batzuetan gertatu ziren<br \/>\nlangile-mugimenduak saihesten saiatzeko neurri batzuk aztertu eta proposatu<br \/>\nzituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1887an argitaratu zen <i>La<br \/>\ncuesti\u00f3n del Puerto de la Paz y la Zamacolada. Exposici\u00f3n hist\u00f3rica acompa\u00f1ada<br \/>\nde la memoria justificativa de uno de los actores de aquellos sucesos in\u00e9ditos<br \/>\ny del plano de este importante proyecto. <\/i>Jose Maria Murga La Barreraren<br \/>\ndokumentuak izan ziren lan horren oinarri, bera izan baitzen Zamakoladako<br \/>\ngertaera gehienetan parte hartu zuen haietako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urtebete geroago, Bilboko<br \/>\nMerkataritza Eskolako bitarteko irakasle izendatu zuten. \u00abMerkataritzaren eta<br \/>\nIndustriaren Historia Orokorra\u00bb eta \u00abGeografiaren Osagarriak\u00bb irakasgaiak eman<br \/>\nzituen. Urte horretan bertan (1888) argitaratu zen bere azken lana: <i>Celebridades<br \/>\ncontempor\u00e1nea. Bosquejos biogr\u00e1ficos<\/i>. Liburu horretan bildu ziren lehenago <i>Revista<br \/>\nVizcaya <\/i>aldizkarian zatika argitaratu ziren testu guztiak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Karlos III.aren eta Isabel<br \/>\nKatolikoaren Ordenetako Komendadore tituluak zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1889ko uztailaren 23an hil zen, bronkitis kapilar kronikoaren ondorioz. <\/span><span>Hileta elizkizunetara Aldundiko lehendakaria eta<br \/>\nBilboko alkatea bertaratu ziren, eta horrek Villavasoren garrantziaren berri<br \/>\nematen du. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1838an jaio zen, Bilboko merkatari-familia batean, hiriko erdigunean. Bariko San Nikolas parrokian bataiatu zuten, eta Camilo Felipe izena jarri zioten. Nicolas Fabian Balbino Villavaso Larrearen eta Isabel Victoria Andresa Echevarria Larrondoren semea. Agerikoa da letren arloan zuen prestakuntza zabala, kontutan hartzen badugu bere liburutegia, izan ere, alemanez, frantsesez, ingelesez eta italieraz idatzitako liburu askok eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3563","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1838an jaio zen, Bilboko merkatari-familia batean, hiriko erdigunean. Bariko San Nikolas parrokian bataiatu zuten, eta Camilo Felipe izena jarri zioten. Nicolas Fabian Balbino Villavaso Larrearen eta Isabel Victoria Andresa Echevarria Larrondoren semea. Agerikoa da letren arloan zuen prestakuntza zabala, kontutan hartzen badugu bere liburutegia, izan ere, alemanez, frantsesez, ingelesez eta italieraz idatzitako liburu askok eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\\\/\",\"name\":\"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:27:14+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 &#8211; Bilbo, 1889ko uztailak 23).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae","og_description":"1838an jaio zen, Bilboko merkatari-familia batean, hiriko erdigunean. Bariko San Nikolas parrokian bataiatu zuten, eta Camilo Felipe izena jarri zioten. Nicolas Fabian Balbino Villavaso Larrearen eta Isabel Victoria Andresa Echevarria Larrondoren semea. Agerikoa da letren arloan zuen prestakuntza zabala, kontutan hartzen badugu bere liburutegia, izan ere, alemanez, frantsesez, ingelesez eta italieraz idatzitako liburu askok eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/","name":"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 - Bilbo, 1889ko uztailak 23). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:27:14+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/villavaso-echevarria-billabaso-etxebarria-camilo-felipe-596-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"VILLAVASO ECHEVARRIA [BILLABASO ETXEBARRIA], Camilo Felipe (Bilbo, 1838ko abuztuak 23 &#8211; Bilbo, 1889ko uztailak 23)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3563","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3563\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3563"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3563"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}