{"id":3557,"date":"2023-02-14T09:11:58","date_gmt":"2023-02-14T08:11:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:11:58","modified_gmt":"2023-02-14T08:11:58","slug":"unamuno-jugo-miguel-593-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/","title":{"rendered":"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 &#8211; Salamanca, 1936ko abenduak 31)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aitaren aldetik zein amaren<br \/>\naldetik Miguel Unamuno Jugo gozogileen leinutik zetorren. Garai hartan, negozio<br \/>\nharen barne sartzen ziren gozokigintza, txokolategintza eta argizarigintza, hau<br \/>\nda, eztia, azukrea eta kakaoarekin egiten ziren produktuak. Unamuno-larrazarrak<br \/>\nBergarakoak ziren eta jugotarrak Zeberiokoak (Arratia). Miguel Unamuno kultura,<br \/>\npolitika eta kiroleko beste pertsonaia ospetsu batzuen ahaidea zen. Hala,<br \/>\nTelesforo Arantzadi antropologoaren lehengusua zen, eta Rafael Moreno Arantzadi<br \/>\nGo\u00f1i Unamunoren osaba txikia, Bilboko Athleticeko goleatzaile ospetsua,<br \/>\n\u00abPitxitxi\u00bb goitizenez ezagunagoa. Matilde Orbegozo Jugoren lehengusua ere<br \/>\nbazen, hau Rafael Sanchez Mazas idazle eta politikari falangistaren amona, eta,<br \/>\nberaz, ahaidetasuna zeukan haren semeekin, Rafael Sanchez Ferlosio idazlearekin<br \/>\neta haren anaiarekin, Chicho Sanchez Ferlosio kantautore anarkistarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamuno-arantzaditarrak<br \/>\nBergaratik Bilbora joan ziren bizitzera, eta gozogintzako negozioa jarri zuten<br \/>\nGurutze plazan. Dendak \u00abLa Vergaresa\u00bb zuen izena. Miguelen aita, Felix Unamuno,<br \/>\nBergaran jaioa, Mexikora joan zen gazterik, eta han kapital txiki bat metatu<br \/>\nzuen, eta harekin, Bilbora itzulitakoan okindegi bat jarri zuen; Salome Jugo<br \/>\nUnamuno ilobarekin ezkondu zen, eta zinegotzi izan zen Bilboko Udalean,<br \/>\ndirudienez \u00abliberal aurreratua\u00bb zela. Salome, senarra ez bezala, emakume oso<br \/>\nfededuna zen, eta itzal handia izan zuen Miguel semearengan. Unamuno-Jugo<br \/>\nsenar-emazteek sei seme-alaba izan zituzten: M. Felisa, M. Jesusa, Miguel,<br \/>\nFelix, Susana eta M. Mercedes. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Miguel Unamuno, berriz,<br \/>\nConcepcion Lizarraga Ezenarrorekin ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba izan<br \/>\nzituen: Fernando, Pablo, Raimundo, Salome, Felisa, Jose, Maria, Rafael eta<br \/>\nRamon. Lehenengo jaunartzeko katekesi-eskoletan ezagutu ziren umetan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamunok Bilboko San Nikolas<br \/>\nIkastetxean hasi zituen ikasketak. Gero, 1875etik aurrera, Bizkaiko Institutuan<br \/>\negin zuen batxilergoa, eta 1880an lortu zuen gradua. Urte hartan bertan<br \/>\nMadrilgo Unibertsitate Zentralera joan zen Filosofia eta Letrak ikastera.<br \/>\n1883an, hemeretzi urte zituela, lizentzia lortu zuen eta 1884ko ekainean<br \/>\ndoktore-gradua, \u00abCr\u00edtica del problema sobre el origen y prehistoria de la raza<br \/>\nvasca\u00bb izeneko tesiarekin. 1888an Psikologia, Logika eta Etika eta \u00abLengua<br \/>\nvascongada\u00bb katedrak lortzen lehiatu zen Bilbon, biak ala biak alferrik. 1891n,<br \/>\nhogeita zazpi urterekin, Salamancako Unibertsitateko Greziera katedrarako<br \/>\noposizioetara aurkeztu zen, eta baita lortu ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere unibertsitate-jarduera oso<br \/>\nbaldintzatuta egon zen bere joera politikoagatik. 1901ean Salamancako<br \/>\nUnibertsitateko errektore izendatu zuten, eta 1914an kargutik kendu zuten<br \/>\nsistema monarkikoaren Berrezarkuntzari egindako kritika politikoengatik. 1920an<br \/>\ndekano izendatu zuten eta 1921ean errektoreorde, baina Miguel Primo de Rivera<br \/>\ndiktadoreak berriz kargutik kendu, eta 1924an Fuerteventurara kanporatu zuen.<br \/>\nIndultua eman ondoren, lehenbizi Parisera erbesteratu zen eta gero Hendaiara,<br \/>\n1930 arte, hau da, Diktadura bukatu eta Salamancako katedrara itzuli zen arte.<br \/>\n1931ko apirilaren 12an, koalizio errepublikano sozialistak Salamancako<br \/>\nzinegotzi hautatu zuten eta, ondoren, koalizio eta barruti bereko Gorteetarako<br \/>\ndiputatu. 1934an irakasle izateari utzi eta erretiroa hartu zuen, baina<br \/>\nSalamancako Unibertsitatean ohorezko biziarteko errektore izendatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errepublikaren etorrerari<br \/>\ngehien lagundu zion intelektualetako bat izan zen arren, laster lilura desegin<br \/>\nzitzaion, batez ere Errepublikak erlijio- eta nekazaritza-gaietan jarraitutako<br \/>\npolitikagatik. Ondoren, militar matxinatuen alde egin zuen gerra zibilaren<br \/>\nhasieran. Esan beharko litzateke militarren lehenengo manifestuak<br \/>\nErrepublikaren izenean eginak izan zirela eta Unamunok agian autoritario<br \/>\nerregenerazionistatzat hartu zituela. 1936ko ekainaren 19an Salamancako<br \/>\nzinegotzi kargua onartu zuen eta Europako intelektualei dei egin zien<br \/>\n\u00abnazionalei\u00bb laguntzeko, kristau-zibilizazioaren eta mendebaldeko<br \/>\nzibilizazioaren defendatzaile gisa. 1936ko abuztuaren 22an gobernu<br \/>\nerrepublikanoak errektore kargutik kendu zuen, baina urte horretako irailaren<br \/>\n1ean Defentsa Batzorde Nazionalak berriro jarri eta berretsi zuen karguan.<br \/>\nPlanteamendu politiko autoritarioetara hurbiltzen hasi arren, berehala ohartu<br \/>\nzen militarrek, erreketeek eta falangistek ezarri nahi zuten erregimenak<br \/>\nbenetako izaera kriminala zuela. Frankistekin zuen desengainua traumatikoa izan<br \/>\nzen: \u00abGaur egun falange guztia erotutako borrero nazkagarrien zera bat da\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Beste behin ere, Unamuno damutu<br \/>\negin zen bere erabakiaz, eta matxinatuei emandako laguntza atzera bota zuen.<br \/>\n1936ko urriaren 12an, Unibertsitateko Paraninfoan izan zen ikasturte<br \/>\nakademikoaren irekiera eta, aldi berean, \u00abArrazaren Jaia\u00bb, miliziaren, Elizaren<br \/>\neta intelektual frankisten parte hartzearekin. Han zeuden Jose Millan-Astray<br \/>\njenerala eta Jose Maria Peman, Enrique Pla Deniel apezpikua eta tartean Carmen<br \/>\nPolo diktadore izango zenaren emaztea. Unamunok, hitz egitea pentsatzen ez zuen<br \/>\narren, azken unean diskurtso bat inprobisatu zuen, errepresio itsua eta zentzugabekeria<br \/>\ngaitzetsiz, azkenean iskanbila itzelarekin amaitu zena. Egun horretan bertan<br \/>\nzinegotzi kargutik kendu zuten eta hilabete bereko 22an Francisco Francok<br \/>\nUnamunoren kargugabetze dekretua (beste behin ere) sinatu zuen errektoretza<br \/>\nkentzeko. Biziraun zituen bi hilabete eta erdiak etxean atxilotua pasatu<br \/>\nzituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren pentsamendu politikoa<br \/>\nguztiz aldakorra zen, eta, beraz, oso konplexua. Bizitzan zehar, Unamuno bere<br \/>\ninguruko aukera politiko ia guztietatik pasatu zen. Bilboko batxilergoko ikasle<br \/>\ngazte zela, 1876ko foru-abolizioak eragindako inpaktupean, ingurune foralista<br \/>\nhutsaren eragina izan zuen; alde batetik, Navarro Villoslada, Trueba, Vicente<br \/>\nArana, Arakistain eta abar irakurtzen zituen, bestetik, Pi Margallen idazki<br \/>\nfederalistak, eta Fidel Sagarminagaren eta Euskalerria Elkartearen eragina ere<br \/>\nizan zuen. Unamuno uste osoko euskaltzale-foruzalea zen, Gernikako arbolarekin<br \/>\nametsetan galtzen zena (\u00abAl pie del \u00e1rbol santo\u00bb, 1882). Edonola ere, garai<br \/>\nhartan Unamuno kristau fededun sutsua eta praktikantea zen. Madrilera bizitzera<br \/>\neta unibertsitatean ikastera joan zenean, eragin askoren berri izan zuen:<br \/>\nSpencerren positibismoa, Darwinen eboluzionismoa eta Instituci\u00f3n Libre de<br \/>\nEnse\u00f1anza-ko krausismoa: Nicolas Salmeron, Francisco Giner de los Rios&#8230;, Kant<br \/>\neta Hegelen pentsamenduaz aparte. Orduan, erlijiozko usteen eta euskal<br \/>\nforalismoaren kritika arrazional bati ekin zion, positibismotik eta zientziatik<br \/>\nabiatuta: \u00abErratza pasa nahi nioke begietan pasioaren bendarik ez duten guztien<br \/>\nlaguntzarekin, kimerez eta asmakizun fantastikoz betetako makinari, herri baten<br \/>\nhistoria xumea galbidera eraman baitu, herri hori baketsua, moderatua, langilea<br \/>\neta askea izanik. Aitor, Lelo, Lekobide, eta baita Jaun Zuria eta<br \/>\nArrigorriagako gudua ere, funtsik gabeko gertaerak izan ziren, edo oso gertaera<br \/>\nproblematikoak, guztiz historikotzat jo ezin direnak\u00bb (\u00abVasco o Basco\u00bb, 1886). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamunok behin baino gehiagotan<br \/>\naldarrikatu zuen 1812ko liberalismoaren tradizioa, bizitza-filosofia tolerante,<br \/>\nkritiko eta antidogmatiko gisa ulertua. Formula politiko absolutista guztien<br \/>\naurkakoa zen, baina horrek ez du esan nahi, kontraesan unamuniar betean,<br \/>\nberaren planteamendu asko autoritarismo faxistatik oso urrun ez zeudenik:<br \/>\nalderdi politikoen kritika, gehiengoen gobernu demokratikoaren ukoa,<br \/>\n\u00abeskuindar\/ezkertiar\u00bb dialektika gainditzeko saiakera eta irrazionalismo oso<br \/>\npropio eta pertsonala, baina, azken batean, irrazionalismoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiaren 1898ko krisi<br \/>\nkolonialak eta Joaquin Costaren erregenerazionismoak eragin handia izan zuten<br \/>\nberarengan, eta, Azorinekin eta Pio Barojarekin batera, \u00ab98ko belaunaldia\u00bbren<br \/>\nburu nabarmena bihurtu zen, erregenerazioa helburu zuten gogoeta filosofiko,<br \/>\npolitiko eta literario ugarirekin. Hala ere, kolonialismoaren aurkako jarrera<br \/>\nargia izan zuen, bai Marokoko gerraren testuinguruan, \u00abSaludo a los rife\u00f1os\u00bb<br \/>\n(1909) poemarekin; poema horretan, salatzen zituen Espainiak lurraldea okupatu<br \/>\neta meategiak ustiatzeko zituen anbizio inperialistak, bai 1898ko gerran,<br \/>\n\u00abVerdadera caridad\u00bb (1896) izeneko artikulu batekin, Kubako matxinatuen alde<br \/>\nidatzi zuenean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gainerakoan, hilezkortasunaren<br \/>\nerlijiozko gaia izan zen bere pentsamenduaren ardatz nagusietakoa, baina haren<br \/>\nerlijiotasuna gertuago zegoen luteranismotik katolizismotik baino, hau da,<br \/>\n\u00abazterketa libre\u00bb delakoaren alde zegoen, Elizarik eta dogmarik gabekoa, eta,<br \/>\njakina, politikaren eta erlijioaren, mundukoaren eta espiritukoaren arteko<br \/>\nbereizketa zehatza eginez; beraz, alderdi konfesionalen kontra zegoen, erabat.<br \/>\nUnamuno Espainiako Eliza katolikoaren hierarkiarentzat etsai arriskutsu bihurtu<br \/>\nzen, eragin intelektual handiz hornitua, ideia \u00abdisolbagarri\u00bben hedatzailea.<br \/>\nSalamancako Unibertsitateko errektorea izanik, 1903an eztabaida sutsua izan<br \/>\nzuen Tomas Camara tokiko gotzainarekin. Isidro Goma kardinalak 1938an Gutun<br \/>\nPastoral hau argitaratu zuen: \u00abLos delitos del pensamiento y los \u00eddolos<br \/>\nintelectuales falsos\u00bb izenekoa; gutun horretan, Unamuno zen \u00abidolo\u00bb doilor<br \/>\nhorietako nagusia. Enrique Pla Deniel Salamancako gotzainak dekretu bat eman<br \/>\nzuen 1942ko martxoaren 20an <i>El sentimiento tr\u00e1gico de la vida <\/i>irakurtzea<br \/>\ndebekatuz. Guztiz adierazgarria izan zen hierarkia nazional-katolikoaren<br \/>\nerreakzioa, 1953an omenaldia egin ziotenean eta Salamancan bere izena zeraman<br \/>\nMuseo-Etxea inauguratu zenean; Antonio Pildain Kanaria Handiko gotzainak gutun<br \/>\npastoral bat idatzi zuen oso izenburu adierazkorrarekin, non Unamuno \u00abhereje<br \/>\ngailen\u00bbtzat eta \u00abbere herrikideen fede katolikoaren etsairik sutsuen\u00bbtzat<br \/>\nhartzen zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaztetatik oso kezka handia<br \/>\nizan zuen Unamunok gizarte-arazoen inguruan, eta garai horretan postulatu<br \/>\nanarkistarantz jo zuen. Honela zioen: \u00abNik uste dut ez goazela ez<br \/>\nsozialismorantz, ez komunismorantz, baizik eta anarkiarantz\u00bb, hau da,<br \/>\n\u00abgizarteen azken helburua, arrazoimenaren garaipena instintuaren gainetik,<br \/>\nnorbanakoa Estatuaren gainetik, askatasuna beharraren gainetik, indarra<br \/>\neskubidearen gainetik. Eta anarkia gisa ulertzen dut giza arrazoiak<br \/>\nzerbitzatutako banakoaren indarra\u00bb (<i>El Derecho y la fuerza<\/i>). Hala ere,<br \/>\nUnamunoren anarkismoa, hala balitz, Tolstoik proposatutakotik gertu egongo<br \/>\nlitzateke; honelaxe dio Federico Uralesek (Juan Montseny) Unamunori buruz:<br \/>\n\u00abAnarkista izateko, erlijio-espiritua sobera du, eta falta du zuzen begiratu<br \/>\neta argi ikustea. Sozialista izateko, independentzia sobera du. Katoliko<br \/>\nizateko, maitasun eta pentsamendua. Ateoa izateko, sobera du bere izatearen<br \/>\nesentzia, bere izate osoarena. Hobeto egongo litzateke, nahiz eta ez guztiz,<br \/>\nanarkismo mistikoan, Tolstoirenean; anarkismo kristauan, baina handik ere ihes<br \/>\negingo luke\u00bb (<i>La evoluci\u00f3n de la filosof\u00eda en Espa\u00f1a<\/i>, Barcelona: La<br \/>\nRevista Blanca, 1934). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, haren militantzia<br \/>\npolitikorik iraunkorrena, nabarmenena eta ezagunena sozialismoaren eremuan<br \/>\ngertatu zen. 1892. urteaz geroztik, Unamunok sozialismoaren alde ari zen<br \/>\npublizistatzat hartzen zuen bere burua, Salamancako <i>La Libertad <\/i>eta <i>La<br \/>\nDemocracia <\/i>aldizkarietan Unusquisque goitizenarekin argitaratu zituen<br \/>\nartikulu batzuetan. Sozialismorantz egindako hurbilketa, jakina, guztiz<br \/>\nintelektuala izan zen: \u00abKapitalismoaren ekonomia politikoa eta sozialismo<br \/>\nzientifikoa batera aztertzeari ekin nion, eta azkenean konbentzitu egin naiz<br \/>\nsozialismo garbia eta purua [&#8230;] gaur benetan irauten duen bakarra,<br \/>\nGizateriaren erlijioa dela\u00bb (Valent\u00edn Hernandezi gutuna, 1894). 1894an, gutun<br \/>\nbat bidali zuen <i>Lucha de Clases <\/i>astekarira, non bere konbikzio<br \/>\nsozialistak adierazten zituen, eta, hala, langileei buruzko \u00abapostolutza\u00bb<br \/>\nintelektual bat hasi zuen, hein handi batean paternalista, eta 235 artikulu<br \/>\ninguru argitaratu zituen <i>Lucha de Clases <\/i>astekarian, eta beste gutxi<br \/>\nbatzuk <i>\u00a1Adelante!<\/i>n. Ondoren, <i>El Socialista <\/i>PSOEren aldizkari<br \/>\nofizialarekin ere lankidetzan aritu zen. Unamunok horrela gogoratzen zuen<br \/>\n1914an lan politiko hura: \u00abNola ahaztuko nuen, bada, nire benetako ibilbide<br \/>\npublikoa, soziala, apostolutzakoa, publizista sozialista gisa hasi nuela,<br \/>\nBilboko <i>Lucha de Clases-<\/i>en ohiko kolaboratzaile gisa, neu bazkide<br \/>\nfundatzaile izan nintzen aldizkarian?\u00bb. 1884ko urriaren 11n Bilboko Elkarte<br \/>\nSozialistan sartu zen. PSOE 1887an utzi zuen, depresio politiko eta<br \/>\nexistentzial sakonean sartu ondoren. Artikulu sozialista horietan, Unamunok<br \/>\nmaterialismo historikoaren oinarrizko kontzeptuetatik hasi eta<br \/>\nbakezaletasunari, militarismoari edo \u00abantimaketismo\u00bbari buruzko gogoetak ere<br \/>\nlandu zituen. Dirudienez, haren prestakuntza marxista ez zen guztiz osoa.<br \/>\nAchille Loria, John Ruskin edo Henry Georgeren eragina jaso zuen, eta neurri<br \/>\ntxikiagoan Karl Marxena ere bai; azken honen irakurketa \u00abastuna\u00bb egiten<br \/>\nzitzaion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamuno inoiz izan ez zena<br \/>\neuskal nazionalista izan zen, edo, garai hartan esaten zen bezala,<br \/>\n\u00abbizkaitarra\u00bb. Aitzitik, orrialde asko eskaini zizkion ideologia horri eta<br \/>\nEAJren sortzaile Sabino Aranari. \u00abEuskal nazionalismoan, baskongado bezala,<br \/>\npenarik handiena ematen diguna ez da haren doktrina intimoa, ez dira haren<br \/>\ndogmak, zeren eta, berez, ez dugu oso ondo ezer konkreturik eta argirik<br \/>\nezagutzen; soilik, ezagutzen ditugu erritu eta liturgiak, banderak, formulak,<br \/>\netiketak, elezahar faltsuak, mordoilokeria zentzugabeak, hau da, historiaren<br \/>\nbetiko arazoetatik espiritua aldentzen duen guztia\u00bb (<i>El pueblo vasco en la<br \/>\nHistoria<\/i>). Unamunok benetan praktikatu zuena espainolismo sakona izan zen,<br \/>\njatortasun\/europazaletasun binomioari buruzko gogoetan oinarritua. Gainerakoan,<br \/>\nUnamunok landu zuen kontzeptua \u00abHispanitatea\u00bb izan zen, 1909an Buenos Airesko <i>La<br \/>\nNaci\u00f3n <\/i>egunkarian argitaratu zuen artikulu batean, hizkuntza bera<br \/>\n(gaztelania) hitz egiten duten herrien komunitate gisa, eta \u00abArraza\u00bbren<br \/>\nkontzeptu mugatzaileari zentzu berdintzaile eta gainditzailea emanez. Geroago,<br \/>\nZacarias Bizkarrak, Ramiro de Maeztuk eta Ernesto Gimenez Caballerok, besteak<br \/>\nbeste, Hispanitatea terminoari zabalkundea eman zioten, eta Espainiako<br \/>\npentsamenduaren sektore atzerakoienek euren ondare bihurtu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, ezin aipatu gabe utzi<br \/>\nUnamunoren pentsamenduan eduki politiko handia izan zuen auzi bat: euskal<br \/>\nhizkuntzarena. Gai hori, berez zientzia filologikoari, kultura arloari edo<br \/>\nhertsiki komunikaziori zegokion, baina garai hartan konnotazio politikoak hartzen<br \/>\nhasi zen (eta oraindik ere baditu). Alde horretatik, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nazken hamarkada eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko lehena oso gatazkatsuak izan ziren. Horren<br \/>\nadibide dira 1910ean Gasteizko gotzainak (Araba, Bizkai eta Gipuzkoa hartzen<br \/>\nzituen elizbarrutia), Jose Cadena Eleta nafarrak EAJrekin izan zuen borroka<br \/>\ngogorra, nahiz eta garai hartan alderdi politiko hori oso katolikoa izan.<br \/>\nCadena Eleta gotzaina euskaren kontrakoa zen erabat; baita nazionalista<br \/>\nespainiar sutsua ere, eta gutun pastorala eman zuen, non jeltzaleak \u00abseme-alaba<br \/>\ngaldu\u00bbtzat jotzen zituen eta debekatu egiten zuen elizbarrutiko haurrei<br \/>\nbataioan euskarazko izenak jartzea. EAJren erreakzioa izan zen sinadurak<br \/>\nbiltzea gotzaina kargutik kentzeko eskatzeko. Cadena Eleta 1913an lekuz aldatu<br \/>\nzuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamunok euskararekiko eta<br \/>\njarraitu beharreko hizkuntza-politikarekiko zuen jarrerak izugarrizko eragina<br \/>\nizan zuen (eta du), eta erabateko atxikimendu hauskaitzak eta aurkakotasun<br \/>\nbiziak eragin zituen. Haren ideiek eragin handia izan zuten Bizkaiko liberalismoan<br \/>\neta sozialismoan hizkuntzari dagokionez. Unamunoren lehen hizkuntza gaztelania<br \/>\nizan zen, baina nerabe zela euskara ikasten aritu zen, autodidakta, bere garai<br \/>\neuskaltzale eta foralistan; gaitasun pixka bat lortu zuen, baina ez zen hiztun<br \/>\nosoa izatera iritsi. 1888an, Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskarazko<br \/>\nkatedra bat sortzea erabaki zuen, \u00abherrien hizkuntza amaitzen den tokian<br \/>\nbertako nazionalitatea bukatzen dela dioen axioma oso kontuan izanik\u00bb. Bost<br \/>\nhautagai aurkeztu ziren: Miguel Unamuno, Resurreccion M. de Azkue, Sabino<br \/>\nArana, Pedro Alberdi eta Eustakio Madina. Unibertsitate-titulua zuen bakarra<br \/>\nUnamuno zen; Azkuek, berriz, Teologia Sakratuko batxilergoa zuen, baina<br \/>\nhizkuntza hobekien menderatzen zuena bera zen, eta horregatik lortu zuen katedra.<br \/>\nUnamunok ez zuen gogo onez hartu erabakia, eta baliteke horrek eragin izana<br \/>\nbere gogoan, eta euskararekiko bere jarrera baldintzatu izana. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egia esan, 1884. urterako<br \/>\ngutxienez, euskararekiko ideiak finkatuak zituen Unamunok. Urte hartan, <i>Cr\u00edtica<br \/>\ndel problema sobre el origen y prehistoria de la raza vasca <\/i>izenburu zuen<br \/>\ndoktore-tesia defendatu zuen. Tesi horretan, hizkuntzaren inguruko postulatu<br \/>\ngarrantzitsuenak defendatzen ziren, eta gero berak bizitza osoan mantendu<br \/>\nzituen. Haren ideia nagusia da euskal hizkuntzaren pobrezia kontzeptuala eta<br \/>\nideia abstraktuak adierazteko ezintasuna, pentsamendu modernoari zegokionez<br \/>\nbehintzat. Unamunoren aburuz, hizkuntzaren galeraren kausak berezkoak ziren; ez<br \/>\nzuen ikusten gizarteak, politikak eta ekonomiak eraginik zuenik: \u00abEuskararen<br \/>\nkasuan erabat sinetsita nago galdu egingo dela, eta berehala eta erremediorik<br \/>\ngabe galduko dela, eta galduko da bere izaeragatik, kultura modernorako balio<br \/>\nez duelako\u00bb. Beraz, euskara komunikazio-bide gisa lurperatu beharko litzateke,<br \/>\neta interes zientifiko eta historikoko monumentu bezala gorde: \u00abEta euskara?<br \/>\nAzterketarako monumentu ederra! Erlikia beneragarria! Nobletasun agiria!<br \/>\nEhortzi dezagun, santuki, hileta duinarekin, zientzian baltsamatuta; utz<br \/>\ndiezaiegun erlikia interesgarri hau ikertzaileei\u00bb (1901eko Lore Jokoen<br \/>\ndiskurtsoa). Dirudienez, Julien Vinsonek <i>Revue de Linguistique lanean <\/i>(\u00abCoup<br \/>\nd\u2019oeil sur l\u2019\u00e9tude de la langue basque\u00bb, 1868) eta Abel Hovelacquek (<i>La<br \/>\nLinguistique<\/i>, 1876, 87-106. or.<i>) <\/i>argitaratutako artikuluetatik jaso<br \/>\nzuen euskararen pobrezia kontzeptualaren ideia eta haren erremediorik gabeko<br \/>\ngainbehera. Edo Elisee Reclusen artikulu ospetsu honetatik ere, \u00abLes Basques,<br \/>\nun peuple qui s\u2019en va\u00bb (<i>Revue de Deux Mondes<\/i>, LXVIII, 1867ko martxoa,<br \/>\n313-340. or.) eta bereziki Vinson-en beraren artikulutik, 1879an argitaratua<br \/>\neta \u00abEl m\u00e9todo cient\u00edfico y la lengua euskara\u00bb izenburua duena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamunok zituen ideia<br \/>\nlinguistiko-politikoek gaitzespen handia eragin zuten sektore politiko<br \/>\nnazionalista eta foralistetan; 1886 eta 1887 artean, euskarari buruzko<br \/>\neztabaida garratz batean sartu ziren berarekin Bilboko Institutuko irakasle<br \/>\nTomas Escriche Mieg, Ismael Olea Larrio eta Sabino Arana bera. Bilbon 1901ean<br \/>\negindako Lore Jokoetan Unamunok emandako hitzaldian euskarari buruzko ideiak<br \/>\nazpimarratu zituen: \u00abEuskara hilzorian zegoela, bildu, eta maitasun<br \/>\nfilialarekin lurperatzea besterik ez zitzaigula geratzen, zientzian<br \/>\nbaltsamatuta\u00bb. Istilu ikaragarria sortu zen, eta batzuk, eskandalizatuta,<br \/>\ntxistuka eta oihuka hasi ziren bitartean, \u2014hitzaldia hamar bat minutuz eten<br \/>\nbehar izan zuen\u2014, beste batzuek txalotu egiten zuten, eta sinadurak biltzen<br \/>\nhasi ziren hitzaldia inprimatzeko harpidetza egin eta hizlariari omenaldia<br \/>\neskaintzeko ere bai. Unamuno gai horretan beti egon zen tinko, euskara<br \/>\nbaztertzearen eta zentralismo linguistiko espainiar erradikalaren alde:<br \/>\n\u00abNazio-hizkuntzaren kontu honetan tinkoa izan behar da. Nahi duten guztia hartu<br \/>\ndezatela, udal- eta probintzia-autonomia, portu frankoak, askatasunak eta<br \/>\npribilegioak eta era guztietako foruak; baina ofiziala den guztia, gaztelaniaz,<br \/>\nlegeak, gaztelaniaz, behartzen duten hitzarmenak, gaztelaniaz, lege-indar<br \/>\nzibila duen guztia, gaztelaniaz, eta, batez ere, irakaskuntza publikoa maila<br \/>\nguztietan, gaztelaniaz\u00bb (\u00abSu Majestad la lengua espa\u00f1ola\u00bb, 1908). Aitzitik,<br \/>\nbeti izan zen nolabaiteko deszentralizazio administratiboaren alde,<br \/>\nezberdintasun kontzientzia handiagoa zuten erkidegoentzat behintzat: Katalunia<br \/>\neta Euskal Herria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bestalde, Unamunok ez zuen<br \/>\ninoiz bere burua juristatzat hartu, are gutxiago historialaritzat, eta, hala<br \/>\nere, jakintza-arlo horietan sar zitezkeen testu batzuk argitaratu zituen.<br \/>\nZuzenbideari dagokionez, \u00abAcerca de algunas costumbres econ\u00f3mico-jur\u00eddicas infantiles\u00bb<br \/>\n(1895) eta, batez ere, \u00abVizcaya. Aprovechamientos comunes: lorra, seguro mutuo<br \/>\npara el ganado\u00bb (1896). Unamunok Zuzenbidea ulertzen zuen bizitzeko modu<br \/>\nherrikoi bezala, folklore gisa, ohiturazko praktika bat bezala, eta haien<br \/>\nazterketak Etnografiatik hurbilago ikusten zituen Zuzenbidetik baino. Horrela,<br \/>\nhainbat afera aztertu zituen, hala nola alborokea, Bilbo inguruko<br \/>\ntxakolindegiak irekitzeko txanda, herri-lurren erabilera, elkarrekiko lan<br \/>\nprestazioen \u00abtrukeak\u00bb: gari jotzea, belar txarrak kentzea, lurra iraultzea.<br \/>\nGainera, ganaduarentzako edo baserriarentzako aseguru-ermandadeak aztertu<br \/>\nzituen, eta, batez ere, garrantzitsuena: lorrari buruzkoa (bildots-lorra,<br \/>\nzimaur-lorra, zur lorra), horrela deitzen zitzaien egiten ziren auzolanei,<br \/>\nzimaurra zabaltzeko zela, artalde bat osatzeko zela edo etxe bat eraikitzeko<br \/>\negurra egiteko zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiari dagokionez, Unamunok<br \/>\nerrefusatu egiten zituen garai hartako historiografia positibista eta<br \/>\n\u00abgertakizunen\u00bb metodologia nagusiak. Gainerakoan, Historiaren ikuskera, eta<br \/>\nzehazkiago Euskal Herriarena, ez zuen lan historiografiko batean adierazi, eleberri<br \/>\nbatean baizik, hein handi batean autobiografikoa: <i>Paz en la guerra<\/i>.<br \/>\n1918ko artikulu batean, berriz ere euskal herriaren historiari buruz hausnartu<br \/>\nzuen; Unamunoren arabera, \u00abez du historiarik izan, eta berezkoa gutxiago,<br \/>\nmendeetan zehar, eta orain hasten da historia hori izaten [&#8230;], historia<br \/>\nunibertsalari edo beste herri batzuetakoari lagunduz\u00bb (hau da, batez ere,<br \/>\nEspainiari). Gizakiaren bizitza, herriena bezala, borrokan konponduko<br \/>\nlitzateke, beste batzuen aurka eta bere buruarekin borrokan, historian bide<br \/>\nhorretatik sartuz: \u00abEta zoritxarrekoa, gerra zibila ezagutzen ez duen herria,<br \/>\ngerra zibil emankorra! Herri bat ez da historian sartzen, gerra zibilarengatik<br \/>\nez bada. Haurtzaroan eta gaztaroan osatu zen gure espiritua, han, euskal<br \/>\nlurralde aberats hartan, bi gerra zibilek etorkizuneko historiarako emankor<br \/>\nbihurtu zutena. Eta horrela iristen gara gure herriaren arimara, horrela iritsi<br \/>\nzen gure herriaren arima guregana. Urte haietan. Eskerrak 72tik 76ra bitarteko<br \/>\nurte haiei, gure herriaren onena agerrarazi baitzuten, eta horrek bete-betean<br \/>\nsartu gintuen historian!\u00bb (\u00abEl pueblo vasco en la Historia\u00bb, 1918). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiaren kontzeptuari<br \/>\ndagokionez, Unamunok, <i>En torno al casticismo<\/i>, (1895) lanean, kontzeptu<br \/>\nhistoriografiko interesgarria landu zuen, oso eztabaidatua eta baita kritikatua<br \/>\nere, baina berritzailea, zalantzarik gabe: \u00abintrahistoria\u00bb kontzeptua.<br \/>\nUnamunoren aburuz, historiako protagonistak pertsona arruntak, herrikoak, tokiko<br \/>\neta egunerokotasunaren historia osatzen dutenak izan behar zuten, modu<br \/>\ninkontzientean, hain zuzen ere, erregeak, heroiak, militarrak, elizgizonak eta<br \/>\npolitikoak protagonistatzat dituen historia ofizialaren aurkakoa: batean<br \/>\n\u00abhistoriarik gabeko milioika gizonen bizitza\u00bb, eta bestean \u00abHistorian zarata<br \/>\negiten dutenena\u00bb. Anonimotasunak estaltzen duena, egunkarietan agertzen denaren<br \/>\naurrean: \u00abHistoriaren olatuak bere hots eta aparren erreberberazioekin<br \/>\neguzkitan dabiltza, itsas zabalean barrena, sakon, itsas ixil baten azalera<br \/>\nondulatuan dabiltzanak baino askoz ere sakonago, eta eguzkia inoiz iristen ez<br \/>\nden azken itsas hondoan\u00bb (<i>En torno al casticismo<\/i>, 27-28. or. gutxi<br \/>\ngorabehera). Hala, Unamuno korronte historiografiko modernoetara hurbiltzen<br \/>\nzen, hala nola mikrohistoriara edo egunerokotasunaren historiara. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Unamunok, batzuetan, Manu<br \/>\nAusari goitizena erabili zuen, garai hartako bizkaieraz \u00abborrokalari\u00bb edo<br \/>\n\u00abbatailatzaile\u00bb esan nahi zuen. Oso egokia, zalantzarik gabe, bere<br \/>\nborrokalari-bizitza politikorako. Unusquisque goitizena ere erabili zuen,<br \/>\n\u00abbakoitza\u00bb esan nahi du, bere nortasun berezia ezagututa nahiko adierazgarria. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lan filosofiko eta<br \/>\npolitikoaz gain, Unamunok badu egina oso lan garrantzitsua eta anitza:<br \/>\neleberriak, poesia, antzerkia, bidaia-liburuak, filosofia eta ikaragarrizko<br \/>\nepistolario bat, 50.000 gutun inguru dituena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aitaren aldetik zein amaren aldetik Miguel Unamuno Jugo gozogileen leinutik zetorren. Garai hartan, negozio haren barne sartzen ziren gozokigintza, txokolategintza eta argizarigintza, hau da, eztia, azukrea eta kakaoarekin egiten ziren produktuak. Unamuno-larrazarrak Bergarakoak ziren eta jugotarrak Zeberiokoak (Arratia). Miguel Unamuno kultura, politika eta kiroleko beste pertsonaia ospetsu batzuen ahaidea zen. Hala, Telesforo Arantzadi antropologoaren lehengusua [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3557","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aitaren aldetik zein amaren aldetik Miguel Unamuno Jugo gozogileen leinutik zetorren. Garai hartan, negozio haren barne sartzen ziren gozokigintza, txokolategintza eta argizarigintza, hau da, eztia, azukrea eta kakaoarekin egiten ziren produktuak. Unamuno-larrazarrak Bergarakoak ziren eta jugotarrak Zeberiokoak (Arratia). Miguel Unamuno kultura, politika eta kiroleko beste pertsonaia ospetsu batzuen ahaidea zen. Hala, Telesforo Arantzadi antropologoaren lehengusua [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\\\/\",\"name\":\"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:11:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 &#8211; Salamanca, 1936ko abenduak 31).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae","og_description":"Aitaren aldetik zein amaren aldetik Miguel Unamuno Jugo gozogileen leinutik zetorren. Garai hartan, negozio haren barne sartzen ziren gozokigintza, txokolategintza eta argizarigintza, hau da, eztia, azukrea eta kakaoarekin egiten ziren produktuak. Unamuno-larrazarrak Bergarakoak ziren eta jugotarrak Zeberiokoak (Arratia). Miguel Unamuno kultura, politika eta kiroleko beste pertsonaia ospetsu batzuen ahaidea zen. Hala, Telesforo Arantzadi antropologoaren lehengusua [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/","name":"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 - Salamanca, 1936ko abenduak 31). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:11:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/unamuno-jugo-miguel-593-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"UNAMUNO JUGO, Miguel (goitizenak: Manu Ausari eta Unusquisque) (Bilbo, 1864ko irailak 29 &#8211; Salamanca, 1936ko abenduak 31)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3557","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3557\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3557"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3557"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}