{"id":3553,"date":"2023-02-14T09:10:05","date_gmt":"2023-02-14T08:10:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:10:05","modified_gmt":"2023-02-14T08:10:05","slug":"uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/","title":{"rendered":"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 &#8211; Madril, 1921eko abenduak 21)."},"content":{"rendered":"<p><span>Francisco Rafael Uhagon,<br \/>\nLaurencingo markes tituluagatik ere ezaguna. Bizkaiko hiriburuan jaio zen<br \/>\n1854ko azaroaren 5eko goizeko bost eta erdietan. Egun horretan bertan Francisco<br \/>\nRafael Zacarias izena jarri zioten Bariko San Nikolas parrokian, eta Madrilen<br \/>\nhil zen 1927ko abenduaren 21ean. San Isidroko hilerrian lurperatu zuten. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko familia aberats bateko<br \/>\nkidea zen, aita Felix Anselmo Uhagon Aguirre (Francisco Ignacio Uhagon Olea,<br \/>\nBanco de Bilbao-ren fundatzailea 1857an, eta Maria Felipa Aguirre Laurencinen<br \/>\nsemea), Bide, Kanal eta Portuetako ingeniaria zen, eta ama, Emilia Vicenta<br \/>\nGuardamino Casta\u00f1ares (Ramon Guardamino de la Tejera Arana, bankari, Espainiako<br \/>\nBankuko kontseilari eta Espainiako kontsulordea Baionan, eta Higinia Casta\u00f1ares<br \/>\nZabalaren alaba). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren Karlistaldia hasi<br \/>\nzenean, Francisco Uhagon Madrilera joan zen Unibertsitate Zentralean Zuzenbidea<br \/>\nikastera, zeren eta erakutsia zuen bere gaitasun zientifikoa, Zientzia Moral<br \/>\neta Politikoen Errege Akademiaren saria irabazi baitzuen lehiaketa publikoan.<br \/>\nGaia zen zer-nolako eragina izan zezakeen gehiegizko lurralde-jabetza metatzeak<br \/>\nedo zatitzeak Espainiako nekazaritzaren oparotasunean edo gainbeheran. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legeen Ikasketari hasiera<br \/>\nematearekin batera gertatu zen Saboiako Amadeoren erregealdiaren amaiera. Hori<br \/>\ndela eta, unibertsitateko urteak Lehen Errepublika garaian igaro zituen, eta<br \/>\nhamazazpi urte besterik ez zituela lizentziatu zen, 1871n. Alfontso XII.a<br \/>\nerregearekin Borboien Berrezarkuntza hasi berria zela, urte bat geroago<br \/>\ndoktoratu egin zen unibertsitate berean, irakasleen zorionik adierazkorrenak<br \/>\neta Klaustroaren aipamen bereziarekin, Karlistaldia bukatzear zegoela. Baina,<br \/>\nazkenean, Zuzenbidean ez jardutea, eta legeen ikasketa uztea erabaki zuen; izan<br \/>\nere, 1878an aitaren bat-bateko heriotza zela medio, herentzia handi batez<br \/>\ngozatu ahal izan zuen, eta bizitza birbideratu zuen, bere zaletasunak asetzeko.<br \/>\nZaletasun horiek genealogia eta heraldika, zezenak eta ehiza baino ez ziren,<br \/>\neta diziplina horiek hartu zituen aurrerantzean ikerketen eremuan murgiltzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horrela, <\/span><span>XV<\/span><span>. eta <\/span><span>XVII<\/span><span>. mendeen<br \/>\narteko Historia, Legeria eta Genealogia aztertzeari ekin zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1880ko urriaren 30ean Donostian<br \/>\nezkondu zen Madrilgo Julia Barrio Jimenezekin (Madril, 1859ko apirilak 18 &#8211;<br \/>\n1895eko urtarrilak 11), eta bi mutiko eta hiru neskato izan zituzten. Urte<br \/>\nhartan Calatravako Ordenako zaldun izendatu zuten eta 1893an Ordenako giltzain<br \/>\nkategoria eman zioten. Uhagon, orduan, Espainiako lau Ordena militarretako<br \/>\nartxiboak espoliaziotik salbatzen saiatu zen \u2014desamortizazio garaian eta<br \/>\nseiurteko demokratikoan izandako asalduren ondoren\u2014. Aldi berean, 1884an, bere<br \/>\nibilbide intelektualari heldu zion Fernando Tamariz de la Escalerak 1654ean<br \/>\nidatzi zuen <i>Tratado de la Caza del vuelo i<\/i>zeneko falkoneria-tratatua<br \/>\nberrargitaratuz. Jose Gutierrez de la Vegak lehenengo aldiz Espainiako<br \/>\nehiza-bibliografia bat egiteko lan zailari ekin zionetik hamar urtera, 1888an,<br \/>\nEnrique Leguina Vidal jaunarekin, Vega de Hozko baroiarekin, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nehiza-bibliografiarik osoena argitaratu zuen. Bibliografia hori egiteko,<br \/>\nartxibo eta liburutegi pribatuetan zeuden <\/span><span>XVI<\/span><span>.-<\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeetako eskuizkribu ugari erabili zituen, eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nerdialdera arte ez zuen jarraipenik izan, Damaso Gutierrez Alonsoren <i>Bibliograf\u00eda<br \/>\nespa\u00f1ola de caza <\/i>(1889-1958) delakoarekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1899an <i>Vi\u00f1uelas <\/i>lana<br \/>\neskaini zion Joaquin Arteaga Etxagueri, garai hartan Santillanako markesa<br \/>\nzenari, hura ere tauromakiaren eta zinegetikaren zalea. Etorkizunean<br \/>\nInfantadoko duke bilakatuko zenak <i>Vi\u00f1uelas <\/i>izeneko lursaila erosi zuen<br \/>\n1895ean, arbasoen ondasunak berreskuratzeko ahaleginean. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Maria Cristina Habsburgokoak,<br \/>\nUhagonen lan txalogarria saritzeko, Espainiako Erregearen asteko maiordomo<br \/>\nizendatu zuen 1893an eta, urtebete geroago, Gobernuak Isabel Katolikoaren<br \/>\nGurutze Handia eman zion (1894), domina zibil gorena, eta gainera Itsasketa<br \/>\nMerituaren Gurutze Handia ere eman zioten (1897). Halaber, Historiaren Errege<br \/>\nAkademiak (RAH), bere merezimendua aintzatesteko, Guadalajarako akademiko<br \/>\nurgazle izendatu zuen 1896ko ekainaren 26an, aita Fidel Fitak, Marcelino<br \/>\nMenendez Pelayok, Jose Maria Asensiok eta Antonio Sanchez Moguelek, bere<br \/>\nhautagaitzari babesa eman ondoren. 1898ko urtarrilean akademiko numerario<br \/>\naukeratua izan zen, Fuensanta del Valleko markesaren heriotzak utzitako<br \/>\nhutsunea betetzeko. 23. zenbakidun Dominaren jabetza hartu zuen hurrengo<br \/>\nmartxoaren 25ean, eta bere sarrera-hitzaldiaren izenburua zera izan zen: <i>Las<br \/>\n\u00d3rdenes Militares<\/i>. Manuel Davilak Akademiaren izenean erantzun zion, eta<br \/>\n1918tik aurrera Errege Akademia bera zuzendu zuen Uhagonek, aipatutako aita<br \/>\nFita ordezkaturik. Hurrengo hirurtekoetarako berriro hautatu zuten 1921ean eta<br \/>\n1924an, eta 1927ko abenduaren 21ean hil zen, hogeita bosgarren zuzendari gisa.<br \/>\nHil baino hilabete batzuk lehenago, Pedro Vindel liburu-saltzaile eta<br \/>\nbibliofiloari saldu zion bere liburutegi bikaina. RAHko zuzendari gisa, 1918tik<br \/>\naurrera, hain zuzen ere, senatari hautatu zuten, bai eta hurrengo<br \/>\nlegegintzaldietan ere, Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman arte. Hala,<br \/>\nGoi-Ganberako idazkari izan zen hainbat legegintzalditan, eta Batzorde askotako<br \/>\nkide izan zen: estiloa, liburutegia, instrukzio publikoa eta Gorteen irekierako<br \/>\netiketa. Osasun publikoari, aurrekontuei, trenari, errepideei eta kontsumoari<br \/>\nburuzko hitzaldiak eman zituen. Sagastaren Alderdi Liberal Fusionistako kide<br \/>\nizan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lanak jaso zuen errege<br \/>\naitorpenik handiena Maria Kristina erreginak emandakoa izan zen, Laurencingo<br \/>\nmarkes titulua, erreginaordealdia amaitu baino egun batzuk lehenago, 1902ko<br \/>\napirilaren 21eko Errege Dekretuaren eta urte bereko maiatzaren 9ko Errege<br \/>\nDespatxuaren bidez. Geroago, Alfontso XII.aren Ordenako Gurutze Handia<br \/>\nkategoria eman zioten (1903), eta hil baino urte batzuk lehenago, Italiako<br \/>\nKoroaren Ordenako Gurutze Handiko Zaldun (1923). <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hiru urte geroago, 1905eko<br \/>\nirailean, Kordobako probintziatik senatari izendatu zuenean ekin zion bere<br \/>\nibilbide politikoari, eta 1910ean berriro izendatu zuten. Senatari-jarduera lan<br \/>\nakademiko etengabearekin uztartu behar izan zuen; bai eta RAHko <i>Buletin<\/i>ari<br \/>\nekarpenak egin ere bere ikerketa biografiko, genealogiko, heraldiko eta<br \/>\nnobiliarioekin. Horiez gain aipatu behar dira zinegetika- eta<br \/>\ntauromakia-tratatuen argitaratze, berrinprimatze eta inoiz argitaragabekoen<br \/>\nerreskateak ere egin zituela. Bere jarduera akademikoa ez zen RAHn bakarrik<br \/>\nizan, beste elkarte hauetako kide ere izan zen: Batzorde Ikonografiko<br \/>\nNazionala; Cadizko Errege Akademia Hispanoamerikarra; Sevillako eta<br \/>\nBartzelonako Letra Onenenak; Kordobako Zientzia, Letra eta Arteena; Valentziako<br \/>\nSan Karloseko edo Toledoko Arte Eder eta Zientzienak; baita nazioarteko elkarte<br \/>\nhauetakoa ere: Lisboako Zientziena, Belgikako Arkeologiaren Errege Akademia,<br \/>\nNapolesko Akademia Pontifikala, Kubako Akademia Nazionala, Buenos Airesko<br \/>\nHistoria eta Numismatika Batzordea, Italiako Institutu Heraldikoa edota<br \/>\nHispanic Society of America. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ohiko kolaboratzailea izan zen <i>Revista<br \/>\nde Espa\u00f1a, Revista Contempor\u00e1nea, La Ilustraci\u00f3n Espa\u00f1ola y Americana,<br \/>\nEuskal-Erria, Euskalerriaren Alde <\/i>eta <i>Bolet\u00edn de la Real Academia de la<br \/>\nHistoria <\/i>aldizkarietan, non Gipuzkoako artxiboei eta Ordena militarrei,<br \/>\nheraldikari eta historiari buruzko ikerketa-lanak argitaratu zituen; halaber,<br \/>\ndokumentu eta testu historiko eta literario garrantzitsuak argitaratu zituen,<br \/>\neta beste batzuk garrantzi gutxiagokoak, adibidez, tauromakia, zinegetika edo<br \/>\nfalkoneriari buruzkoak. Halaber, Instrukzio Publikoko kontseilari, Espainiako<br \/>\nBibliofiloen Elkarteko idazkari edota Madrilgo Geografia Elkarteko eta Batzorde<br \/>\nIkonografiko Nazionaleko kide izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Francisco Rafael Uhagon, Laurencingo markes tituluagatik ere ezaguna. Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1854ko azaroaren 5eko goizeko bost eta erdietan. Egun horretan bertan Francisco Rafael Zacarias izena jarri zioten Bariko San Nikolas parrokian, eta Madrilen hil zen 1927ko abenduaren 21ean. San Isidroko hilerrian lurperatu zuten. Bizkaiko familia aberats bateko kidea zen, aita Felix Anselmo Uhagon Aguirre [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3553","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Francisco Rafael Uhagon, Laurencingo markes tituluagatik ere ezaguna. Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1854ko azaroaren 5eko goizeko bost eta erdietan. Egun horretan bertan Francisco Rafael Zacarias izena jarri zioten Bariko San Nikolas parrokian, eta Madrilen hil zen 1927ko abenduaren 21ean. San Isidroko hilerrian lurperatu zuten. Bizkaiko familia aberats bateko kidea zen, aita Felix Anselmo Uhagon Aguirre [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\\\/\",\"name\":\"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:10:05+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 &#8211; Madril, 1921eko abenduak 21).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae","og_description":"Francisco Rafael Uhagon, Laurencingo markes tituluagatik ere ezaguna. Bizkaiko hiriburuan jaio zen 1854ko azaroaren 5eko goizeko bost eta erdietan. Egun horretan bertan Francisco Rafael Zacarias izena jarri zioten Bariko San Nikolas parrokian, eta Madrilen hil zen 1927ko abenduaren 21ean. San Isidroko hilerrian lurperatu zuten. Bizkaiko familia aberats bateko kidea zen, aita Felix Anselmo Uhagon Aguirre [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/","name":"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 - Madril, 1921eko abenduak 21). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:10:05+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/uhagon-guardamino-francisco-rafael-laurencingo-markesa-591-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"UHAGON GUARDAMINO, Francisco Rafael, Laurencingo markesa (Bilbo, 1854ko azaroak 5 &#8211; Madril, 1921eko abenduak 21)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3553","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3553\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3553"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3553"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}