{"id":3549,"date":"2023-02-14T09:07:46","date_gmt":"2023-02-14T08:07:46","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/"},"modified":"2023-02-14T09:07:46","modified_gmt":"2023-02-14T08:07:46","slug":"sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/","title":{"rendered":"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 &#8211; Bilbo, 1894ko martxoak 20)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ma\u00f1aricuak <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko<br \/>\nBizkaiko historiografiako pertsona garrantzitsuenatzat jo zuen, nahiz eta<br \/>\noraindik ez duen biografia sendorik. Laburpen biografikorik osatuena Mikel<br \/>\nUrquijok egindakoa da. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pedro Sagarminaga Gandaseguiren<br \/>\neta Martina Epalza Lecandaren semea zen Fidel. Maria Angeles Padilla<br \/>\nMontotorekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehen hil<br \/>\nzena. Bere aurrekoak Abando, Bilbao, Zeanuri eta Orozkokoak ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagaren bizitzan hainbat<br \/>\nziklo egon zirela esaten da. Hasierako zikloaz, zoritxarrez oso gutxi dakigu;<br \/>\nhogeita zortzi urte bete arte iraun zuela eta bere jaioterrian garatu zela<br \/>\nbesterik ez. Ez da Zuzenbidea eta Letrak non ikasi zituen jakiterik izan, ez<br \/>\nbaitago daturik. Jaurerrian izan zuen bere lehenengo lanpostua bigarren mailako<br \/>\nofizial gisa Bizkaiko Kontseilu Probintzialean (1848-1850), eta ondoren sei<br \/>\nurte igaro zituen kargurik gabe. Hogeita bi urte zituela liberalismo<br \/>\neuroparraren aldeko liburu bat argitaratu zuen Londresen, eta Bilbaina<br \/>\nElkarteko kultura-ekitaldietan ere parte hartu ohi zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondorengo zikloa Estatuko<br \/>\nhiriburuan bizi izan zuen. <i>Uni\u00f3n Liberal<\/i>eko kide zela, Cuencako<br \/>\ngobernadore zibil izendatu zuten 1857an, baina bi hilabete besterik ez zuen<br \/>\niraun, bera izendatu zuen ministroa kargutik kendu zutelako. Berehala hartu<br \/>\nzuen bigarren mailako ofizial kargua Gobernazio Idazkaritzan, Antonio C\u00e1novas del<br \/>\nCastillo, Ministerio hartako idazkariorde zela. Administrazioan lau urte eta<br \/>\nerdi eman ondoren, mailaz igo zuten eta lehen mailako ofizial kargua eman<br \/>\nzioten. 1864an bere eskariz lanpostua utzi zuen, gaixo zegoela alegatuta.<br \/>\nAzpimarratu behar da bilbotarrak <i>Uni\u00f3n Liberal<\/i>ean izandako militantziari<br \/>\nesker, funtzionario plazari eusten ziola, eta horri esker, Gorteetarako<br \/>\nVinarozko diputatu akta irabazi ahal izan zuela (1859-1863); beraz,<br \/>\nesperientzia parlamentarioa lortu ahal izan zuen. Madrilen jarraitu zuen 1868<br \/>\narte, kazetaritza-jardueretan \u2014<i>El Criterio <\/i>aldizkariaren zuzendaritzan\u2014<br \/>\neta Ateneoko kultura-jardueretan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1868ko Iraultzaren ondoren,<br \/>\nBizkaira itzuli zen. Batzorde Iraultzaileak Bilboko Udal berri liberaleko<br \/>\nzinegotzi izendatu zuen. Liberalismo monarkikoari atxikia, 1872an hiriko alkate<br \/>\nhautatu zuten, baina hiru hilabetez bakarrik bete zuen lehen zinegotzi kargua.<br \/>\nOraingoan, dimisioaren arrazoia Gobernuak eta karlistek sinatu zuten Zornotzako<br \/>\nItuna izan zen, zeinak euskal liberalak baztertu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren ziklo horren zati<br \/>\nbatean, Sagarminagak espainiar liberalismoarekiko desengainua hartu zuen,<br \/>\neuskal Foruekiko portaera zela eta. Gerra amaitu zenean eta herrialdeko<br \/>\ngobernu-sistema arriskuan ikusten zuenez Jaurerriko politikan sartu zen. Canovasek<br \/>\ndeituta egin zen Gernikako Batzar Nagusiek hiru probintzietako Batzordean parte<br \/>\nhartzeko izendatu zuten, 1841eko Legean ezarritako foru-erreforma aztertzeko.<br \/>\nBatzordean izan zuen zeregina hain nabarmena izan zen, Probintziako Aita<br \/>\nizendatu zutela. <\/span><span>Handik bi hilabetera onartu zen 1876ko uztailaren 21eko Lege<br \/>\nindargabetzailea. Bizkaiko Batzar Nagusiek, urrian lege berria ezartzeari uko<br \/>\negiten zioten bitartean, lehen diputatu nagusi izendatu zuten Sagarminaga.<br \/>\nPrintzipioei zegokienez zuen irmotasuna ikusita, aurreikus zitekeen Canovasekin<br \/>\ntalka egingo zuela, izan ere, honek euskaldunek asko maite zituzten erakundeak<br \/>\ndesegin nahi baitzituen. Sagarminagak bost hilabete geroago aurkeztu zuen<br \/>\ndimisioa, 1877ko otsailaren 27an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Une horretatik aurrera, Sagarminagak Baskoniako auzietan<br \/>\nestatu-alderdiek iruzur egin ziotelakoan, <i>La Uni\u00f3n vasco-navarra<\/i>tik<i>, <\/i>\u2014berak<br \/>\nsortutako egunkaritik\u2014, <i>Partido Fuerista de Uni\u00f3n Vascongada <\/i>alderdiaren<br \/>\nsorrera bultzatu zuen, 1879ko hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, eta<br \/>\nhorri esker Gorteetarako Durangoko diputatu hautatua izen zen. <\/span><span>Madrilen, Foruen auzia defendatu nahian <i>La Paz <\/i>egunkaria<br \/>\nsortzen ere lagundu zuen, Foruak babestea ezinezkoa baitzen Baskonian,<br \/>\nsalbuespen-egoera eta zentsura militarra zirela eta. Aurreko urtean Nafarroan<br \/>\nEuskara Elkartearekin gertatu zen bezala, Sagarminagak Euskalerria Elkartea<br \/>\nsortu zuen \u2014eta haren buru izan zen hil arte\u2014, kultura-ekintzetarako eta<br \/>\nforaltasunaren defentsarako. Elkarte hark eragina izan zuen bi hamarkadatan<br \/>\nBizkaiko gizartearen bilakaera politikoan. Bertako kideak, ideologia<br \/>\nanitzekoak, <i>euskalerriaco<\/i>ak deitzen ziren \u2014Nafarroan, <i>euskaro<\/i>ez<br \/>\nhitz egiten zen bezala\u2014, eta denak bat zetozen herrialdeko kulturaren defentsa<br \/>\neta galdutako Foruen aldarrikapena egin behar zela. Alderdi foruzaleak<br \/>\nhauteskundeetan izan zuen porrotaren ondorioz, Euskalerria Elkartea euskal<br \/>\nnazionalismorantz lerratu zen, Sagarminaga hil eta Ramon de la Sotaren<br \/>\nlehendakaritzara iritsi zenean. Bere bizitzako azken urteak, diputatu nagusi<br \/>\nohiak bere indar guztiak ikerketa historikora bideratu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ez zitzaion baldintzarik falta<br \/>\nzeregin horretarako. Zenbait autorek, hala nola Manterola, Redonet, Pella eta<br \/>\nForgasek, eta bereziki Carmelo Etxegaraik, bere prestakuntza humanistiko eta<br \/>\njuridikoa goraipatu zuten, haren idazkietan nabaria baitzen hori. Hainbat gairi<br \/>\nburuzko bibliografia-funts aberatsa bildu zuen, gehienbat Baskonia eta<br \/>\nAmerikako kolonia ohiei buruzkoa. Gainera, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadako gertaerak<br \/>\noso gertutik ezagutzen zituen, bera protagonista izan baitzen. Esan behar da<br \/>\nSagarminagako oinordekoek haren liburuak Bizkaiko Aldundiari eman zizkiotela<br \/>\neta lurraldeko foru Liburutegiaren sorrera izan zirela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminaga Bizkaiko<br \/>\nhistorialarien panteoian sartu zen, Carmelo Etxegaraik oso garrantzitsutzat jo<br \/>\nzuen iturrien argitalpen-lan enblematiko batengatik. <i>El gobierno y el<br \/>\nr\u00e9gimen del Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya. Desde el reinado de Felipe segundo hasta la mayor<br \/>\nedad de Isabel segunda <\/i>lana zortzi liburuki handik osatzen dute,<br \/>\nSagarminagak laurogeiko hamarkadan ahalegin handiz idatziak. Lan horrek Batzar<br \/>\nNagusien, Erregimentu Nagusiaren eta Diputazio Orokorraren akordioen laburpen<br \/>\nugari biltzen ditu. Aho batez onartzen da laburpenak objektiboak eta fidelak<br \/>\ndirela, eta aitortu da beste bi probintzietako edo Nafarroako Gorteetako batzar<br \/>\neta korporazioen erregistroen argitalpena ia mende batez aurreratu zituela.<br \/>\nEtxegarairen aburuz, \u00abnekez eta pazientziaz egindako ikerketa-lan bat da,<br \/>\niturrietara bertara joz egina, eta egiaren foru santuek merezi duten<br \/>\nerrespetuarekin\u00bb. Argitalpenak berehalako oihartzuna izan zuen eta aipaturiko<br \/>\nautoreak laudoriozko iruzkin luze bat eskaini zion. Geroago, beste egile<br \/>\nbatzuek lanarekiko estimua erakutsi dute. Ikusi da Ma\u00f1aricuarentzat nolako<br \/>\nepaia merezi izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gaur egun, Sagarminagaren lanak<br \/>\ninteresa galdu du, 1992an Maria Angeles Larreak eta Rafael Miezak zuzendutako<br \/>\nlan kolektiboa argitaratu zutenetik. Lan hori Batzar Nagusien, Erregimentuen<br \/>\neta Diputazio Orokorraren egintzen erregistroari buruzkoa da. Erakunde horien<br \/>\n117 akta-liburuak argitaratu ziren, eta obra kolektiboa 1877. urtera arte<br \/>\niritsi zen. Akordioak bere osotasunean agertzen dira erantsitako CD batean.<br \/>\nBaina \u00abSagarminaga\u00bb izenarekin ezagutzen duguna, aipatu berri dugun argitalpena<br \/>\nizan arte, kontsulta-lan oso erabilgarria izan da ikertzaileentzat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1880an Sagarminagak <i>Memorias<br \/>\nhist\u00f3ricas <\/i>argitaratu zuen, aurreko hamarkadako foru-krisiaren gertaerak<br \/>\neragin zituzten hainbat hausnarketa politikoko biltzen zituztenak. Liburuak<br \/>\nhitzaurre zabal bat eta bost kapitulu luze ditu, horietako bat epilogotzat har<br \/>\ndaitekeena. Egia esan, kapitulu bakoitzak oinarrizko artikulua argitaratu zen<br \/>\nurteetako gertaerak aipatzen ditu. Idazkera dotorea du, baina erredundantea,<br \/>\nerretorikoa eta nahiko desordenatua. Ez gaude azalpen sistematiko eta egituratu<br \/>\nbaten aurrean, eta horrek pentsamenduak eta gai sakabanatuak lotzeko ahalegina<br \/>\neskatzen dio irakurleari. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilboko patrizioak Bizkaiaren<br \/>\neboluzioari eta izaerari buruz zer gogoeta eta iritzi zituen ikusiko dugu;<br \/>\nbaita foraltasuna galtzeko prozesuaren lekuko eta protagonista gisa zer<br \/>\nikuspegi zuen ere. Eta nola ez, baita Baskoniaren etorkizunari buruz nolako apustua<br \/>\negin zuen ikusiko dugu. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagak azken bi<br \/>\nhamarkadetan izan zuen konpromiso politiko eta intelektualaren funtsezko<br \/>\narrazoia zera izan zen: kosta ahala kosta Bizkaiko eta euskal Foruen erregimen<br \/>\npolitikoari eustea. Historiaren bilakaerak dakartzan mutazioak pragmatikoki<br \/>\nonartzen zituen, baina bere sistema politikoaren edozein erreformari bi<br \/>\nbaldintza eskatzearen alde agertu zen: foru-botere konstituziogileak eskatzen<br \/>\nzuen edozein aldaketa aldebikoa izan behar zuela eta askatasunez onartu behar<br \/>\nzela Batzar Nagusietan. Eta, bigarrenik, foraltasunaren azken euskarriari<br \/>\nburuzko planteamenduetan funtsezko berritasun bat sartu zuen: Sagarminagak<br \/>\nerabat baztertzen zituen aurreko belaunaldien pentsamoldea osatu zuten mito<br \/>\nfundatzaileak. Ez zuen interesik izan Behe Erdi Arotik haragokoan, eta<br \/>\nerregimena jatorrizkoa zen ala errege kontzesioetatik zetorren balioestera ez<br \/>\nzen iritsi ere. Foruaren berezkotasuna Bizkaiko independentzia-espiritu<br \/>\negiaztagarria da, Espainiako nazioaren barruko batasunarekin bateragarria.<br \/>\nBilakaera eta azken emaitza ziren garrantzitsuak: Bizkaia lur apartatu bat zen<br \/>\nGaztelako Koroan modu <i>berdin eta nagusian <\/i>txertatzera iritsi zena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagarentzat Bizkaia<br \/>\nkonstituziozko Jaurerria zen, eskubideen taula zahar bat eta Jaun-Erregearekin<br \/>\npartekatzen zuen botere konstituziogile bat zuena. <i>Apartekotasun <\/i>instituzionala,<br \/>\n<\/span><span>XIV<\/span><span>.<br \/>\nmendeko Errege Kontseiluaren irizpen baten arabera, errealitate politiko bat<br \/>\nzen: Bizkaiak berezko Konstituzio historikoa zuen, baina Monarkiaren egituran<br \/>\nintegratua. Estatu bat zen beste Estatu baten barruan. Foruaren izaera<br \/>\nkonstituzionala komunitatearen legegintza-eskumenaren bidez egiaztatzen da.<br \/>\nLegeak, Jaurerrian, bizkaitarren eta Jaunaren arteko zinpeko itunak ziren, eta<br \/>\nOrdenamenduaren errege-zina eta foru-pasea bermatzen ziren. Gainera, bazuten<br \/>\nberezko iturri juridiko nabarmen bat, ohitura, zeinaren arauak sortzeko<br \/>\ngaitasuna egiaztatuta geratu baitzen 1452 eta 1526ko Foruen atariko klausulan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminaga liberal konbentzitu<br \/>\neta praktikantea zenez, Bizkaian botere- banaketa agerrarazten ahalegindu zen,<br \/>\neta nahiz eta justizia eta gobernua egiten zituztenak agintari berberak ziren,<br \/>\nfuntzio legislatiboa bereizten saiatu zen. Jaurerrian bi Konstituzio bereizten<br \/>\nzituen, bata formala edo idatzia, Zuzenbide publikoari buruzko Foruaren hogei<br \/>\nkapituluetan jasota dagoena, eta bestea, materiala, osagarria, ohituretan<br \/>\noinarrituta dagoena. Hori adierazteko erakunde konstituzional garrantzitsuak<br \/>\ndeskribatu zituen, idatziz jaso gabe zeudenak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Forua Konstituzio modernora<br \/>\nhomologatzerakoan, Sagarminagak iraultza liberaletik hurbil zeuden eskubideen<br \/>\nzerrenda bat zegoela ikusi zuen. Ez zen erraza homologazioa, batez ere inprenta<br \/>\naskatasunari, kontzientzia askatasunari edota mundutar boterearen eta botere<br \/>\nespiritualaren arteko bereizketari zegokionez. Baina elkartzeko askatasuna<br \/>\nnabarmendu zuen komunitatearen parte-hartze politikoaren ikuspegitik, hau da,<br \/>\nlanda-udalerrietan, merindadeetan eta Batzar Nagusietan egindako Bizkaiko<br \/>\nzuzeneko demokraziaren ikuspegitik. Nolanahi ere, foru-askatasunen arloan<br \/>\nForuek duten izaera eta zabaltze-gaitasunaren alde egiten zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagak Koroa kokatu zuen<br \/>\nJaurerriaren egitura instituzionalaren erdian, zinaren bidezko<br \/>\nforu-ordenamenduaren berme gisa, eta bertakoek zituzten betebeharren hartzaile<br \/>\npasibo gisa. Onartzen zuen batasun hori ez zela soilik pertsonala,<br \/>\nerrealitatetik zerbait bazuela. Iraultza demokratiko guztien ondoren,<br \/>\nIngalaterrako Monarkian zegoen egoerarekin parekatu zuen Jaurerriaren egoera.<br \/>\nNolanahi ere, batasuna ez zen Koroarekin soilik; Espainia formazio historiko<br \/>\nbezala hartuta, lotura emozionala eta elkartasuna egon zela egiaztatu zuen.<br \/>\nJaurerrian inoiz ez zen zalantzan jarri batasun politikoa, eta zenbait erakunde<br \/>\nEstatuarekin konpartitzea onartzen zen, baina Bizkaiaren askatasuna galdu gabe.<br \/>\nEgokia litzateke Britainia Handiko <i>Commonwealth <\/i>delakoaren,<br \/>\nAustria-Hungariako Inperioaren edo Suedia-Norvegiako Erresuma batuaren antzeko<br \/>\nbatasun konstituzionala izatea. Bestalde, iritzi oso negatiboa zuen Espainiako<br \/>\nadministrazioaren eta ordezkaritza-sistemaren errealitateaz, foru-kultura<br \/>\npolitikoaren balioari kontrajarria. Deigarriak izan ziren berarentzat Bizkaiko<br \/>\neta Suitzako kantoien ordenamenduan zeuden antzekotasunak, hau da, Bizkaiko<br \/>\nBatzar Nagusien eta Suitzako kantoien batzarren artekoa. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Foru-sistema defendatu eta<br \/>\nberreskuratzeko baldintzetako bat sistema hura aztertu eta ezagutzea zela zioen<br \/>\nSagarminagak. Bi helburu horiek dira Bizkaiko erakundeak indargabetu ondoren<br \/>\nburutu zuen lan zientifikoaren funtsa. Ikusi dugunez, iturrien argitalpenari<br \/>\ndagokionez, haren garaikideek aintzat hartu zituzten historia instituzionaleko<br \/>\nlanak eraikitzeko erabili zituen egiazkotasuna eta objektibotasuna, eta<br \/>\ngobernu-organoen akordioen edukiarekiko errespetu zorrotza. Bestalde, bere <i>Memorias<br \/>\n<\/i>lanean ageri den gogoetan hertsiki lotu zitzaion foru-printzipio<br \/>\npolitikoetako ortodoxiari, baina, boluntarismo itsu batekin, egia baita, ez<br \/>\nzuela kontuan hartu gerrak Baskoniara ekarri zituen egoera-aldaketa<br \/>\ndramatikoak. Gatazka guztiz galdu ondoren, ez zen taxuzkoa erakunde berriez ez<br \/>\narduratzea, foru-printzipioei eustearren soilik, eta testuinguru politiko<br \/>\negokiagoa iritsiko zelakoan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Interesgarria da Sagarminagak<br \/>\nforaltasuna galtzea ekarri zuten gertaerei buruz duen ikuspegia jarraitzea.<br \/>\nLiberal militantea izanik, 1868ko Iraultzaren ondoren, liberalismo espainiarrak<br \/>\neuskal konstituzio-eskumena, foru-subiranotasuna, onartuko zuela uste zuen, eta<br \/>\nhorrek aldaketa itundu bat ekar zezakeela, zaharkituta geratu ziren euskal<br \/>\nerakundeen egokitzapen adostu batera iristeko. Madrilgo esperientziaren eta hirurogeita<br \/>\nhamarreko hamarkadan gertatutakoaren ondoren, argi zuen absolutismoa eta<br \/>\nliberalismoa foru-sistemaren aurkakoak zirela, nahiz eta 1844 eta 1852 artean<br \/>\ngobernu liberalek adostasun batera iristeko ahaleginak egin zituztela idatzi<br \/>\nzuen. Bat zetorren Bizkaian zabaldutako ideia batekin:<br \/>\naskatasun-parametroetatik begiratuta, Foruaren balioak Cadizko<br \/>\nKonstituzioarenak baino handiagoak zirela. Eta Foruaren muina iruditzen<br \/>\nzitzaiona goresten zuen, hau da, legearen aurrean berdinak izatea, askatasun pertsonala<br \/>\neta komunitatearen ahalmen legegile partekatua; baina eratutako Zuzenbidearen<br \/>\ndefentsaren balioa baino gehiago interesatzen zitzaion zuzenbide eratzailea,<br \/>\nhau da, Bizkaiari foru-subiranotasunetik zetorkion zuzenbide berria sortzeko<br \/>\nahalmena. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagak zioenez, 1844 eta<br \/>\n1876 bitartean adostasun politiko eta sozial oso zabala egon zen Baskonian<br \/>\nforu-araubidea defendatzeko. Gerra aurreko adostasuna berreskuratzeko<br \/>\nahaleginetan, ez zen eztabaidatan sartu karlista eta liberalekin gerraren jatorriari<br \/>\nburuz edota batzuek eta besteek gerran izan zuten portaerari buruz, sistemaren<br \/>\namaiera ekarri baitzuen borroka hark. Atsekabeturik geratu zen 1872ko<br \/>\nZornotzako Ituna eta gero. Nahasmendu hartan Gobernuak karlistekin Foruak<br \/>\nmantentzea hitzartu zuen, euskal liberalak alde batera utzita. Akats hori beste<br \/>\nmodu batera errepikatu zen Alfontso XII.aren hitzaldian. Ez zuen ontzat ematen<br \/>\nGobernuak egin zuen eskaintza: hiru probintzietako erregimena murriztea 1841ean<br \/>\nNafarroan ezarritakora. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jaurerriko azken diputatu<br \/>\nnagusia Canovasen doktrinaren aurka agertu zen. Canovasen arabera, 1839ko<br \/>\nurriaren 25eko Legearen 1. artikuluak bultzatzen zuen konstituzio-batasunak<br \/>\nezinbestean zergen aurrean espainiar guztien berdintasuna eskatzen zuen. Gainera,<br \/>\nCanovasen ustez Foruak aldatzeko ez zegoen diputazioei entzun beharrik ere,<br \/>\nlege horretako 2. artikuluan aurkakoa adierazi arren. Sagarminagaren aburuz,<br \/>\nlege horrek aipatzen zuen konstituzio-batasuna beste gauza bat zen. Monarkiaren<br \/>\nosotasuna eta Estatuko botereen nagusitasuna suposatzen zuen, barruko eta<br \/>\nkanpoko harreman guztietan, eta hori beti onartu zuen herrialdeak. Hain zuzen<br \/>\nere, nahiz eta tesia ukatzailea izan, Canovasek formak gorde zituen diputazioak<br \/>\naudientziara deituta, nahiz eta aurkeztu zuen proposamen berdintzailea<br \/>\neztabaidatzeko baino ez izan, edo, gehienez ere, euskal ordezkariek proposamen<br \/>\nhori nola aplikatu behar zen aditzera eman zezaten. Egia esan, Sagarminagak<br \/>\nesan zuenez, hitz politak besterik ez ziren 1876ko Legearen aplikazioan aldundiek<br \/>\nparte har zezaten, edo, kasurik onenean, oinarrizko eskumenik gabe iraun<br \/>\nzezaten. Bere jardunaren justifikazioan, Canovasek indarra erabiltzeko<br \/>\neskubidea eskatu eta honela formulatu zuen: nahiz eta irabazleak hasieran<br \/>\neskubiderik ez izan, denborarekin irabaziko du eskubide hori. Sagarminaga,<br \/>\nhaserre, atzerriko idazleen autoritatera jo zuen zera erakustearren: Zuzenbide<br \/>\npublikoak arrazoian eta justizian oinarritu behar duela, ez<br \/>\nkonkista-eskubidean. Gorteek Foruak indargabetzeko ematen zioten botere osoaren<br \/>\njabe egin zen Canovas hura Filipe V.arekin parekatu zuen, eta abolizioaren<br \/>\narduradun nagusitzat jo zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagak gogor gaitzetsi<br \/>\nzuen Canovasek gerra-egoeraren deklarazioak iraun zuen hiru urte haietan<br \/>\nbildutako botere bereziak aplikatzeko izan zuen zorroztasuna. Ahalmen horiek,<br \/>\nnormalean, Quesada jeneralaren esku utzi zituen, Baskoniako okupazio-indarren<br \/>\nburu zenari. Bereziki deitoratu zuen Foruak defendatzen zituen edozein artikulu<br \/>\nzela kausa fiskalari prozedurak hasteko aukera ematen zion prentsa-zentsura.<br \/>\nPolitika \u00ab <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>canovista hori Espainiako<br \/>\ngizarteak zuen abolizioarekiko adostasun irmoak babesten zuen. Hori dela eta,<br \/>\nSagarminagak ontzat eman zuen 1876ko urriaren 4ko Batzar Nagusien adierazpena,<br \/>\nuztailaren 21eko Legea aplikatzen ez laguntzekoa. Sagarminaga pentsatzen zuen<br \/>\nForu Aldundiak tratuaren debekua bete egin behar zuela \u2014bera zen diputatu<br \/>\nnagusia\u2014. Nahiago zuen erresistentzia eta Gobernuak Aldundi arrunt bat<br \/>\nnahierara izendatzea, arau indargabetzailea betearaz zezan. Bistan da, hala<br \/>\nere, printzipioei irmoki eutsi nahiak eta bata bestearen atzetik etorri ziren<br \/>\ndimisio eta kargugabetzeen ondorioz Jaurerria babes instituzionalik gabe<br \/>\ngelditu zela. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lankidetzarik ezaren politikak<br \/>\nErregimentu Orokorraren zatiketa eragin zuen Bizkaian. Gobernadoreak debekatu<br \/>\nzuen Batzar Nagusiek legearen aplikazioarekin zerikusirik ez zuten gaiak<br \/>\njorratzea, eta \u00abbrastakoan\u00bb desegin ziren. Gobernuaren ordezkariak berak <i>trantsigente<br \/>\n<\/i>eta <i>intrantsigente <\/i>terminoak sortu zituen ofizialki.<br \/>\nForu-printzipioak bertan behera uztea gaitzesten zuen Sagarminagak gogor epaitu<br \/>\nzituen <i>trantsigenteak<\/i>, \u00abahal dena kontserbatzen eta ahalik eta etekin<br \/>\nhandiena ateratzen\u00bb saiatu zirenak: legea onartu eta Canovasekin lankidetzan<br \/>\naritzeak eman zuen fruitua Kontzertu Ekonomikoa izan zen. Erabateko galtzaileei<br \/>\nofizialki intrantsigenteak deitu zitzaien, Sagarminaga buru zutela. Horien<br \/>\nartean, Euskalerria Elkartekoak, abolizioarekin berarekin eta gertatu zen<br \/>\nmoduarengatik desengainatuta, Sabino Aranak bultzatutako mugimendu<br \/>\nnazionalistan sartu ziren 1890eko hamarkadan. Diputatu nagusiak<br \/>\nadministrazioaren deszentralizazioa ekarriko zuen erreforma bat errefusatu<br \/>\narren, legearen beste artikulu bat ez zela aplikatzen ari ikusi zuen, 4. art.,<br \/>\nnon Batzar Nagusiak eta aldundiak mantendu ala ez negoziatzeko aukera ematen<br \/>\nzuen. Eta 1879ko azaroaren 4ko Errege Dekretuak konstituzio-bermeak berrezarri<br \/>\nizanak poztu zuen, nahiz eta foru-abolizioa berrestea ekarri: diputatu nagusi<br \/>\nohiarentzat, dekretuak desagerrarazi egiten zuen, gutxienez, zegoen<br \/>\nnahaste-borrastea, Gobernuak izendatuta oraindik aldundi eta udaletan zeuden <i>trantsigenteek<br \/>\n<\/i>zabaltzen zutena. Haiek herria engainatu zuten, Canovasen diktatuei men<br \/>\neginez legea ez zela aplikatuko ikusaraziz, baina une hartan ez zen kontuan<br \/>\nhartzen ezta 4. art. ere. Azkenik, Sagarminagak ez zuen Kontzertu Ekonomikoa<br \/>\ngutxiesten, baina ez zuen Foruarekin nahasten ere. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Foru sistema hondoratzeak<br \/>\nBizkaiaren eta Baskoniaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoetak eta<br \/>\nproposamenak piztu zituen Sagarminagarengan, bertan ziren eragile politikoen<br \/>\nkualifikaziotik hasita. Iraganeko erantzukizunei buruzko eztabaida postbelikoetan<br \/>\nsartu gabe, ez zuen ezkutatu bere ikuspegi negatiboa herrialdean zeuden<br \/>\nEstatuko alderdien rolari buruz. Bere bizialdian Espainiako liberalismoaren<br \/>\nbertuteetan sinetsi bazuen ere, azkenean bateratzaile, zentralizatzaile eta<br \/>\nxurgatzaile bezala kalifikatu zuen, hots, erregimen absolutuarekin parekoa<br \/>\nForuei zegokienez. Liberalek ez dute askatasunik ezarri Espainian eta<br \/>\nBaskoniari kendu egin diote. Euskal liberalak zilegitasunik gabe geratu ziren<br \/>\n1876ko martxoko Alfontso XII.aren Somorrostroko Aldarrikapenaz geroztik,<br \/>\nkonstituzio-batasun berriaren berehalako ezarpena iragarri baitzuen. Eta<br \/>\nkarlistei dagokienez, beldur da Foruen kausa Espainian Monarkia absolutua<br \/>\nordezkatzen duen alderdiaren esku geratuko ote den. Horrela bada, batzuek eta<br \/>\nbesteek aldarrikatzen duten berdintasun-printzipioak eskubide historikoak<br \/>\nkentzea dakarrela abiapuntutzat hartuta, uste du euskaldunek ez luketela<br \/>\nEstatuko politikan parte hartu behar: Espainiako nazioaren borondatea<br \/>\nerrespetatu eta neutralak izan behar dute Estatuko alderdien arteko<br \/>\nliskarretan. Foruen defentsaz arduratzen den eusko-nafar alderdi batean<br \/>\nbakarrik interesatu beharko lirateke. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagaren ekarpen<br \/>\noriginala izan zen \u00abpolitika baskongadoa\u00bb deitu zuena, edo, eskuarki,<br \/>\n\u00abeusko-nafar batasunekoa\u00bb, gerra hasi aurretik aurkeztu zuena. Helburuaren<br \/>\nmuina Foruak berreskuratzea zen, eta horrek euskaldunen batasuna eskatzen zuen,<br \/>\nbaina \u00abespainiar aberriaren barruan\u00bb. Barne-sektarismoak, Baskonian finkatutako<br \/>\nestatu-alderdien presentziak eta erlijioarekiko jarrerak eragindako zatiketak<br \/>\noztopatu egiten zuen auziaren garapena. Estatuko alderdiak baztertu eta<br \/>\nherrialdean anaitasuna sustatu behar zen. Norabide horretan aurrera egiteko<br \/>\nfuntsezko baldintza zen foru sentimendua gizartean finkatzea, aldeko iritzi<br \/>\npublikoko korronte indartsu bat sendotzea, eta horretarako ezinbestekoa zen<br \/>\nerakunde bati, jarduketa plan bati lotzea, bitartekoak eta baliabideak bilduz.<br \/>\nEta doktrinan fintzea eta sakontzea. Espainiako politikan parte hartzeari buruz<br \/>\njarrera abstentzionista izan arren, aukera iritsi zenean hauteskundeetara<br \/>\naurkeztu eta irabaztearen alde egin zuen, herrialdearen ahotsa Gorteetara<br \/>\neramanez. Iraganeko euskal parlamentari handiak berriz sortuko zirenaren<br \/>\nesperantza zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminarengan aldaketa<br \/>\nberantiarra azpimarratu behar dugu, kontuan hartu beharreko subjektu<br \/>\npolitikoari dagokionez, gerora eragin handia izango zuena. Hamarkada batean<br \/>\nzehar, are bi urteren buruan ere, Sagarminagak, subjektu politiko gisa,<br \/>\nBizkaiko komunitatearen ordez euskal edo eusko-nafar herria jarri zuen.<br \/>\nArrazoia Gorteetan 1876ko Legearekin gertatutakoa izan zen. Araba, Gipuzkoa eta<br \/>\nBizkaiaren arteko elkartasun estua aspalditik zetorren, eta are gehiago<br \/>\n1839aren ondoren. Geroztik, Nafarroari begiratzen zion, kultura komunaren eta<br \/>\nforu-erakundeen arteko lotura nabaria zelako. Lege Itunduaren negoziazioak eta<br \/>\naplikazioak Baskoniako bi aldeen arteko lotura ahuldu egin zuela sentitzen<br \/>\nzuen. Ez dago gaitzik onik ez dakarrenik, esan zuen, eta abolizio canovistak<br \/>\neusko-nafar batasuna sortuko du, Estatuak herrialdearekiko duen politika<br \/>\ndesegokia egiaztatu delako. Proiektu partekatu bat behar da, herri hori izen<br \/>\nbakarrarekin izendatu behar da, eta familia batean bildu behar dira, <i>Laurac-Bat<br \/>\n<\/i>banderaren azpian, herrialdeko eskubide historikoak kontserbatzearen<br \/>\naldekoak, berez ez baitira bateraezinak Espainiako benetako batasun<br \/>\nkonstituzionalarekin. Proiektua aurrera aterako da eusko-nafar adiskidetasuna<br \/>\nsendotzen bada, eta zatiketa-maniobren aurrean denak erne egonez gero. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sagarminagak uste zuen,<br \/>\nhondamendiaren ondoren, agian beste ezbehar batzuk etorriko zirela, baina<br \/>\nherrialdea aurrera aterako zela eta Foruak berreskuratuko zirela. Historiaren<br \/>\namaiera oraindik ez zen iritsi euskaldunentzat. Zauri sakona zen, baina ez hilgarria,<br \/>\neta kausa ez zegoen betiko galduta. Abolizioarekin, Estatuak arazo berri bat<br \/>\nsortu zuen, lehengoez gain. Aldi baterako ezbeharra zen. Nolanahi ere,<br \/>\neuskaldunek beren eskubideak etengabe aldarrikatzera behartuta zeuden moralki,<br \/>\nbeti legezko bideetatik. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1887 eta 1889ko bi artikulu<br \/>\nberantiarretan, Sagarminagak bere azken ikuspuntua azaldu zuen Estatuaren<br \/>\netorkizuneko antolaketari edo eredu konstituzionalari buruz. Funtsean, betiko<br \/>\nkonbikzioak zituen. Uniformetasunaren aurkako jarreragatik, probintzien araberako<br \/>\ndeszentralizazioari uko egiten dio, baina baita federalismo simetrikoari ere,<br \/>\nhonek Espainian elkarrekin bizi diren gizarteen arteko sakoneko<br \/>\ndesberdintasunak alde batera uzten dituelako. Kontzeptua esplizituki erabili<br \/>\ngabe, konfederalista gisa agertu zen, eta Habsburgotarren Monarkia gogorarazten<br \/>\nduen Estatu komunean artikulatzeko modu bat defendatzen zuen. Euskaldunek<br \/>\nerakunde asimetrikoz osatutako Monarkia horretan sartu behar zuten eskubide<br \/>\nhistorikoen bideari jarraituz, hau da, beste batasun konstituzional bat posible<br \/>\negingo zuen Foruen erabateko berrintegraziotik abiatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1893ko ekainaren 3an,<br \/>\nSagarminaga hil baino hilabete batzuk lehenago, Sabino Aranak Bilboko Bego\u00f1a<br \/>\nauzoan <i>Larrazabalgo Hitzaldia <\/i>eman zuen. Hitzaldi horrek iragana<br \/>\ninterpretatzeko eta etorkizuna ikusteko modu berri bat sartu zuen herrialdean.<br \/>\nLiberalismo foruzalea bukatu egin zen, ordezkari zuen Bilboko politikari,<br \/>\nhistorialari eta pentsalariarekin batera. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ma\u00f1aricuak XIX. mendeko Bizkaiko historiografiako pertsona garrantzitsuenatzat jo zuen, nahiz eta oraindik ez duen biografia sendorik. Laburpen biografikorik osatuena Mikel Urquijok egindakoa da. Pedro Sagarminaga Gandaseguiren eta Martina Epalza Lecandaren semea zen Fidel. Maria Angeles Padilla Montotorekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehen hil zena. Bere aurrekoak Abando, Bilbao, Zeanuri eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3549","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ma\u00f1aricuak XIX. mendeko Bizkaiko historiografiako pertsona garrantzitsuenatzat jo zuen, nahiz eta oraindik ez duen biografia sendorik. Laburpen biografikorik osatuena Mikel Urquijok egindakoa da. Pedro Sagarminaga Gandaseguiren eta Martina Epalza Lecandaren semea zen Fidel. Maria Angeles Padilla Montotorekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehen hil zena. Bere aurrekoak Abando, Bilbao, Zeanuri eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\\\/\",\"name\":\"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-14T08:07:46+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 &#8211; Bilbo, 1894ko martxoak 20).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae","og_description":"Ma\u00f1aricuak XIX. mendeko Bizkaiko historiografiako pertsona garrantzitsuenatzat jo zuen, nahiz eta oraindik ez duen biografia sendorik. Laburpen biografikorik osatuena Mikel Urquijok egindakoa da. Pedro Sagarminaga Gandaseguiren eta Martina Epalza Lecandaren semea zen Fidel. Maria Angeles Padilla Montotorekin ezkondu zen. Seme bat izan zuten, Pablo, aita baino lehen hil zena. Bere aurrekoak Abando, Bilbao, Zeanuri eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/","name":"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 - Bilbo, 1894ko martxoak 20). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-14T08:07:46+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sagarminaga-epalza-sagarminaga-epaltza-fidel-589-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SAGARMINAGA EPALZA [SAGARMINAGA EPALTZA], Fidel (Bilbo, 1830eko irailak 27 &#8211; Bilbo, 1894ko martxoak 20)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3549","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3549\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3549"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3549"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}