{"id":3541,"date":"2023-02-13T20:20:26","date_gmt":"2023-02-13T19:20:26","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:20:26","modified_gmt":"2023-02-13T19:20:26","slug":"plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/","title":{"rendered":"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 &#8211; ?, 1918ko martxoak 22)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bizkaiko ordenamendu juridikoan<br \/>\naditua zen legelaria izan zen. Errioxan jaio zen eta Zuzenbidea ikasi zuen<br \/>\nZaragozako Unibertsitatean. Ondoren, Bilbon finkatu zen, eta hiribilduko<br \/>\nAbokatuen Elkargoko kide izan zen. Legelari gisa ez ezik, bizitza politiko<br \/>\nbizia ere izan zuen. Bilboko hainbat udal kargutan ibili zen, hala nola<br \/>\nalkateorde eta 1893an bitarteko alkate lanetan. Halaber, Gorteetako<br \/>\ndiputatu-hautagai izan zen. Hazten eta indartzen ari zen Bizkaiko industria<br \/>\nsiderometalurgikoarekin harremana zuten negozio-gizonekin ondo moldatzen zen.<br \/>\nIzan ere, La Vizcaya metalurgia eta eraikuntza Sozietateko abokatu aholkularia<br \/>\nizan zen, eta hartako idazkari nagusia izatera pasatu zen Bilboko Labe<br \/>\nGaraiekin eta La Iberia-rekin bat egin zuen arte; orduantxe sortu ziren<br \/>\nBizkaiko Labe Garaiak. Bi kasuetan lehengusuaren arrastoari jarraitu zion,<br \/>\nVictor Chavarri enpresaburu bizkaitarrari, alegia, haren abokatua izan baitzen.<br \/>\nHain zuzen ere, Plaza izan zen bere ondasunen inbentarioa egin zuena, ondasunen<br \/>\nesleipenean parte hartu eta gaiari buruz zituen ezagutzak erakutsita. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lan juridikoari<br \/>\ndagokionez, Bizkaiko Foru Zuzenbideari buruzko lan garrantzitsuak egin zituen,<br \/>\nbatez ere <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen azken hamarkadan eta <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen<br \/>\nlehen urteetan. Bizkaiko Foruaren Zuzenbide pribatuaren edukia birdefinitzeko<br \/>\nfuntsezko garaia da, honako hau hartzen baitu: Espainiako Kode zibila onetsi<br \/>\nzen unetik hasi eta Bizkaiko Zuzenbide pribatuko erakunde nagusiak aztertzeko<br \/>\neta biltzeko hasitako prozesuan zehar, Oinarrien Legean xedatutakoarekin<br \/>\njarraituz, Espainiako Kode zibilaren Eranskin gisa sartzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lan horretan ari zela, bere<br \/>\nlehen eginkizunak probintziako diputazioak jaso zuen 1889ko urriaren 15eko<br \/>\nErrege Aginduan izan zuen abiapuntu, eta Bilboko Abokatuen Elkargoari iritzia<br \/>\neskatu zion egin beharreko Eranskinari buruz. Eskaera horri erantzuteko, batzorde<br \/>\nbat sortu zen, oraindik indarrean zegoen Foru Zuzenbideari buruzko zortzi puntu<br \/>\nargitzeko. Lehenengoa da gehien interesatzen zaiguna, eta hauxe zioen: \u00abForuak<br \/>\narautzen dituen puntuak edo lekuak. Zer puntutan duen hautazkoa aplikazioa; zer<br \/>\npuntutan nahitaezko aplikazioa eta zer puntutan aplikatzen den hein batean\u00bb.<br \/>\nHainbat gorabehera zirela medio, batzorde berri bat eratu zen (1894), eta gaien<br \/>\nbanaketan Carlos Plazari aipaturiko lehen atala egokitu zitzaion. Egokitu<br \/>\nzitzaion gaia aztertzeko, kontuan izan behar zuen Bizkaiko Zuzenbide pribatua<br \/>\nEspainiako Zuzenbide zibilean uztartuta zegoela batetik, eta bestetik, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendearen<br \/>\namaierako Bizkaiko udalerrien birdefinizio-prozesu konplexua, izan ere,<br \/>\njuridikoki espazio konplexuak eratzen ari baitziren, esate baterako, Mungiako<br \/>\nherribildu eta elizatearen bategitea. Hori lortzeko, legelarien eta<br \/>\npolitikarien iritzia bilatu zuen, eta artxiboetan bilaketa-lan handia egin<br \/>\nzuen, gaiaren nondik-norakoak argitzen lagunduko zioten epaiak kontsultatuz.<br \/>\nBere ikerketen emaitza, Bizkaiko Foru Zuzenbideari buruzko lehen ikerketa-lana<br \/>\nargitaratzea izan zen, <i>Territorios sometidos al Fuero de Vizcaya en lo civil<br \/>\ndentro y fuera del Se\u00f1or\u00edo de aquel nombre<\/i>. Lan horretan premisa batetik<br \/>\nabiatu zen, Bizkaia jatorriz lur laua zela eta bere zuzenbidea zuela<br \/>\n(\u00abelizateak antzinako populazioa ziren. Antzinako garaietan ez zegoen<br \/>\nherribildurik)\u00bb, adierazi zuen urte batzuk geroago, <i>Por Bilbao! <\/i>lanean).<br \/>\n1895ean argitaratu zen lan hori lehen aldiz, eta bertan aztertzen zituen<br \/>\nBizkaiko ordenamenduaren lurralde-hedadura eta Bizkaiko Foruaren muga<br \/>\ngeografikoak. 1630eko Konkordiaren garrantzia kalibratuz, Bizkaiko errealitatea<br \/>\nherribildu\/Zuzenbide arrunta-lur laua\/Forua dualtasunera ezin zela murriztu<br \/>\nadierazten zuen. Lan horrek interes handia piztu zuen, hargatik urte gutxi<br \/>\nbarru, 1899an, bigarren edizioa egin zen, eta Fermin Herranen <i>Biblioteca<br \/>\nBascongada<\/i>n agertu zen 37. eta 39. liburukietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azken urte hartan Bizkaiko<br \/>\nKodifikazio Batzorde Berezia sortu zen, Kode zibilean sartu beharko litzatekeen<br \/>\nEranskina idazteko. Manuel Lekanda buru zela, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak<br \/>\nPlaza Salazar izendatu zuen Batzorde horretako kide, eta, baita, txostengile<br \/>\nere. Hala, Batzordeak egin zituen bi lanen arduraduna izan zen: Eranskinaren<br \/>\ntestu artikulatua eta Batzordearen Aktak. Batzordeak eskatu zion Gobernuari<br \/>\naurkeztu behar zitzaion Eranskinaren proiektua idazteko, \u00abBatzordeak osoko<br \/>\nbilkuran hartutako erabakiak kontuan hartuta\u00bb, baina \u00abkonfiantzazko boto<br \/>\nzabala\u00bb eman zioten batzordekideek. Testuan Plazaren arrastoa ikus daiteke,<br \/>\nadibidez, lurraldeei eta haien araubide juridikoei ematen dion garrantzian.<br \/>\nHorrela, legislazio hirukoitzeko sistematik (97 foru legekoak, 9 legedi<br \/>\norokorrekoak eta 14 bietakoak) sistema dual batera igaroko litzateke: 13 Kode<br \/>\nzibilekoak, eta gainerakoak, foralak (lehenengoetan zuzenbide osagarri gisa<br \/>\nerabiliko litzateke). Horretarako, hiru formula proposatzen zituen. Lehena,<br \/>\nherri bati zati bat kendu eta besteari atxikitu, bereizitako zatia bere legedi<br \/>\nzibila galduko du eta erantsi den herrikoa hartuko du. Bigarrena, herri bat<br \/>\nbesteari atxikitzea, amore ematen zuen herriak legedi zibila galduz.<br \/>\nHirugarrenak bi herriren bat egitea erabateko anexioaren bidez suposatzen zuen.<br \/>\nLegedi zibilaren ezarpena, kasu honetan, sinatzen duten akordioaren araberakoa<br \/>\nizango da, eta, akordiorik lortzen ez bada, Bizkaiko Forua aplikatuko<br \/>\nlitzateke, horretarako, legedi orokorraren izaera eta 1630eko Konkordian<br \/>\nezarritakoa oinarritzat hartuta. Foru Zuzenbidearen alderdi eta erakunde<br \/>\ngarrantzitsuei buruzko ekarpen garrantzitsuak ere egin zituen, eta<br \/>\nforu-komunikazioa funtsezko ezaugarritzat hartu zuen, tronkalitatearen eta<br \/>\ntronkaleko jaraunsleen eskubideen gainetik. <i>Memoria <\/i>interesgarri bat<br \/>\nidatzi zuen aurreproiektuaren lagungarri izateko. Batzorde buruari zuzendu<br \/>\nzion, eta aktetan 15. saioko eranskin gisa sartu zen. Eranskina bi liburutan<br \/>\nbildu zen, bata Bizkaiarentzat (131 artikulurekin) eta bestea Arabarentzat (4<br \/>\nartikulurekin), hiru azken xedapenekin eta bi xedapen iragankorrekin batera;<br \/>\nGregorio Balparda legelari eta historialari bizkaitar garaikidearen iritzi<br \/>\nkritikoa jaso zuen; eta, proiektua izatetik pasatu ez zenez, ez baitzen ez<br \/>\nindarrean jarri ez antolamendu orokorrean sartu, 1928an Bilboko Abokatuen<br \/>\nElkargoak berrikusi eta eguneratu ahal izan zuen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Carlos de la Plazarentzat Foru<br \/>\nZuzenbideak iraun zezan, beharrezkoa zen foro bat egotea, erabakiak hartu eta<br \/>\nepaiak egingo zituena, antzina Epaile Nagusiak eta Valladolideko<br \/>\nKantzelaritzako Bizkaiko Aretoak egiten zuen bezala. Hala, bere <i>El Supremo y<br \/>\nla territorial <\/i>lanean bildutako hainbat artikulutan, Bartzelonako<br \/>\nAdiskideen Elkarte Ekonomikoak egindako proposamenaren kontra agertu zen, hau<br \/>\nda, foru-eskubideei buruzko auziak aipatzen ziren kasazio-errekurtsoak ulertzen<br \/>\nzituen \u00abAuzitegi Goren\u00bb bat sortzearen aurka, eta Bilbon hiru euskal<br \/>\nprobintzietarako Lurralde Auzitegi bat sortzearen alde agertu zen. Proposamen<br \/>\nhori urte berean argitaratu zuen beste lan batean. Halaber, Bizkaiko<br \/>\nMonumentuen Batzordeari planteatu zion aipatutako Aretoararen dokumentuak eskatu<br \/>\neta Bizkaian gorde behar zirela, Bizkaiko Epaile Nagusiak aplikatzen zuen Forua<br \/>\nhobeto eta zehatzago ulertzeko eta interpretatzeko. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere testu horietan eta beste batzuetan ikus daitekeenez, legelari<br \/>\nhonek, ordenamendu juridikoen testuez gain, jarduera judizialaz ere arduratu<br \/>\nzen, irizpen eta epai garaikideak ekarriz, baita iraganekoak ere. Hori guztia<br \/>\nhistorialari gisa egindako lanari eta lurraldearen historiari buruzko ikerketei<br \/>\nesker egin zuen. Hain zuzen, berak esaten zuen Lope Garc\u00eda de Salazarren<br \/>\nondorengoa zela. Hori dela eta izendatu zuten, aipatu Monumentuen Batzordeko<br \/>\nkide, eta batzorde horren Buletinean euskal probintzien iraganari buruzko lan<br \/>\ninteresgarriak argitaratu zituen. Jurista eta historialari ezagunekin izan zuen<br \/>\ntratua, hala nola Carmelo de Etxegarai edo Teofilo Guiardekin. Tokiko gaiak ere<br \/>\nlandu zituen Por Bilbao! Brindisen. Bere lan historikoen balioari esker 1900ean<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako kide urgazle izendatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaiko ordenamendu juridikoan aditua zen legelaria izan zen. Errioxan jaio zen eta Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean. Ondoren, Bilbon finkatu zen, eta hiribilduko Abokatuen Elkargoko kide izan zen. Legelari gisa ez ezik, bizitza politiko bizia ere izan zuen. Bilboko hainbat udal kargutan ibili zen, hala nola alkateorde eta 1893an bitarteko alkate lanetan. Halaber, Gorteetako diputatu-hautagai [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3541","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bizkaiko ordenamendu juridikoan aditua zen legelaria izan zen. Errioxan jaio zen eta Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean. Ondoren, Bilbon finkatu zen, eta hiribilduko Abokatuen Elkargoko kide izan zen. Legelari gisa ez ezik, bizitza politiko bizia ere izan zuen. Bilboko hainbat udal kargutan ibili zen, hala nola alkateorde eta 1893an bitarteko alkate lanetan. Halaber, Gorteetako diputatu-hautagai [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\\\/\",\"name\":\"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:20:26+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 &#8211; ?, 1918ko martxoak 22).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae","og_description":"Bizkaiko ordenamendu juridikoan aditua zen legelaria izan zen. Errioxan jaio zen eta Zuzenbidea ikasi zuen Zaragozako Unibertsitatean. Ondoren, Bilbon finkatu zen, eta hiribilduko Abokatuen Elkargoko kide izan zen. Legelari gisa ez ezik, bizitza politiko bizia ere izan zuen. Bilboko hainbat udal kargutan ibili zen, hala nola alkateorde eta 1893an bitarteko alkate lanetan. Halaber, Gorteetako diputatu-hautagai [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/","name":"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 - ?, 1918ko martxoak 22). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:20:26+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/plaza-salazar-carlos-de-la-585-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"PLAZA SALAZAR, Carlos de la (Navarrete, Errioxa, 1859ko azaroak 2 &#8211; ?, 1918ko martxoak 22)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3541","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3541\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3541"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3541"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}