{"id":3539,"date":"2023-02-13T20:19:32","date_gmt":"2023-02-13T19:19:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:19:32","modified_gmt":"2023-02-13T19:19:32","slug":"orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/","title":{"rendered":"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 &#8211; Bilbo, 1934ko azaroak 19)."},"content":{"rendered":"<p><span>Fausto Arotzenak Oruetari buruz<br \/>\negiten duen nekrologia iturri bikain eta probetxugarria da oraindik ere. Orueta<br \/>\nBilboko Estufa zeharkalean jaio zen, Francisco Orueta Iturrioz arkitektoaren<br \/>\neta Luciana Perez de Nenin Urbietaren semea. Erditzean hil zitzaion ama. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren Karlistaldiaren<br \/>\nondorioz, hiribildua utzi behar izan zuen Frantziara joateko, aitaren<br \/>\nmilitantzia zela eta. Mont-de-Marsanen egin zituen lehen mailako ikasketak<br \/>\nbeste ikaskide erbesteratu batzuekin batera, eta hiru urteren buruan Bilbora<br \/>\nitzuli zen. 1876an aita hil zitzaion, eta aitaren aldeko familia egin zen haren<br \/>\nkargu. Bizkaiko Institututik igaro ondoren, Valladoliden Zuzenbide karrera<br \/>\negitea erabaki zuen. Lizentziatu berria, Bizkaiko Aldundiko legelari-lanpostua<br \/>\nlortu zuen. 1888an Aurora Rivero Sagastirekin ezkondu zen, 1872an Bilboko<br \/>\nalkate zen Alejandroren alabarekin. Lau seme-alaba izan zituzten: Jose, Aurora,<br \/>\nAntonio Maria eta Maria del Carmen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zuzenbidean lizentziaduna izan<br \/>\narren, haren zaletasunak Ekonomiaren eremura bideratu ziren,<br \/>\nindustria-jarduerekin lotuago baitzegoen. Bere gaztaroa Bilbon igaro zuen<br \/>\narren, Oruetaren bizitza publikoa Gipuzkoan garatu zen, batez ere, bere<br \/>\nlanbideak hala eraman baitzuten. Bizkaiko Ekoizleen Ligan parte hartu zuen eta<br \/>\nizen bereko Gipuzkoakoaren sortzaile eta sustatzaileetako bat izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere jarduera ekintzailea<br \/>\nBilbon hasi zen 1891n, ingeniari talde batekin elkartu zenean <i>Talleres de<br \/>\nZorroza <\/i>enpresa sortzeko. Lantegia Olabeaga auzoan zuten eta eraikuntza<br \/>\nmetalikoak egiten zituzten. 1901ean, beste hiru lantegirekin bat egin zuen<br \/>\nenpresa horrek, <i>Sociedad Espa\u00f1ola de Construcciones Met\u00e1licas <\/i>(SECM)<br \/>\nsortzeko. Euskal Herriko eta Asturiaseko enpresaburuek eta <i>Urquijo y C\u00eda <\/i>banketxeak<br \/>\nsustatu zuten talde industrial hura. SECMeko kontseilari izendatu zuten, eta<br \/>\ntaldeko enpresa nagusiena martxan jartzeko ardura eman zioten, Beasaingo<br \/>\n(Gipuzkoa) Bagoi-Fabrika, alegia. Horregatik, Europan zehar bidaia ugari egin<br \/>\nzituen ekipoak eta langile teknikoak kontratatzeko. Fabrika hura martxan<br \/>\njartzearekin batera, Beasainera joan zen bizitzera bere familiarekin. Gerentea<br \/>\nzelarik, kontratu garrantzitsuak egin zituen Espainiako eta atzerriko<br \/>\nkonpainiekin bagoiak fabrikatzeko. Bere jardueran gehiegizko autonomiaz<br \/>\njokatzea leporatu zioten; horregatik 1916an utzi behar izan zuen enpresa,<br \/>\nAdministrazio Kontseiluak hala eskatuta. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>XX<\/span><span>. mendeko bigarren hamarkada amaitu baino lehen, Donostiara joan zen<br \/>\nbizitzera, eta han bateragarri egin zituen bere lan politikoa eta <i>Fundici\u00f3n<br \/>\nde Acero de Arrieta y C\u00eda <\/i>enpresaren gerentzia, Errenterian. <i>Renter\u00eda <\/i>aldizkariko<br \/>\narduradunek Oruetaren bi kolaborazio argitaratu zituzten: bata, 1922an,<br \/>\n\u00abMirando al porvenir de Renter\u00eda\u00bb izenburupean; bertan, herribildu horren<br \/>\netorkizun industrialerako, ibaiaren nabigagarritasuna itsasgoraren mugaraino<br \/>\noperatibo mantentzearen alde ageri da; bestea, 1926an, \u00abRenter\u00eda industrial\u00bb<br \/>\nizenburupean, udalerriaren iragan industrialari eta orainari egindako kantua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orueta ez zen kezka<br \/>\npolitikoetatik kanpo bizi zen horietakoa; joera liberalekoa, Madrileko<br \/>\nKongresurako hauteskundeetara aurkeztu zen behin baino gehiagotan, eta Tolosako<br \/>\nbarrutitik hautatu zuten 1905ean eta 1914an. Ospetsua izan zen 1905eko<br \/>\nkanpaina, non Jose Oruetak (Liga Foral Autonomista) Julio Urkixo karlistari<br \/>\nirabazi baitzion. Azken hau, bi urte geroago, <i>Revista Internacional de<br \/>\nEstudios Vascos <\/i>aldizkariaren sortzailea izan zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tolosako barrutitik, 1915eko<br \/>\nmaiatzean, probintziako diputatu hautatua izan zen, eta 1923ko abuztuan<br \/>\nDonostiako barrutiatik kargua berritu zuen. Arotzenaren arabera, \u00abpostu<br \/>\nhonetara aurkezteko politika-arloko nahia baino gehiago zuen, herrialdea<br \/>\nzerbitzatzeko nahia, arreta berezia jarriz zerga-erreformetan eta Kontzertu<br \/>\nEkonomikoen prestakuntzan\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orueta kulturalki aktiboa zen,<br \/>\nezagutza historikoz eta arte-gustu nabarmenaz hornitua, goi-mailako musikaren<br \/>\nalorra ere landu zuen. Bilboko Elkarte Filarmonikoa sortu zuen, beste batzuekin<br \/>\nbatera. Elkarte horretan, sortu zenetik, \u00abArte\u00bb (1918-1922) sailaren ordezkari<br \/>\nizan zen, batzorde iraunkorreko kide, eta Juan Carlos Gortazar musika-kritikaria<br \/>\nizan zuen lankide, zeinaren hilberria Oruetak idatzi baiztuen. Marrazkilari<br \/>\nbezala ere nabarmendu zenez, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide<br \/>\nizan zen, eta Ignacio Zuloagak 1893an erretratu bat egin zion. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><i><span>Revista Internacional de<br \/>\nEstudios Vascos <\/span><\/i><span>aldizkarian egindako<br \/>\nkolaborazioak kritika musikaletik hurbil daudela esan daiteke. Horrela, \u00abEl<br \/>\nCaser\u00edo\u00bb (1927) artikuluan, Jesus Guridi konpositore gasteiztarraren zartzuela<br \/>\nhomonimoa (Federico Romero eta Guillermo Fernandez-Shawen testua) epaitzen du,<br \/>\nMadrileko Zarzuela antzoki arrakastatsuan 1926an estreinatu zena, Guridi urte<br \/>\nbatzuez ezer konposatu gabe egon ondoren egindakoa. Beste batzuetan,<br \/>\narte-kritikari on gisa agertzen da; hala ageri da Lezoko Kristoren irudiari<br \/>\nburuzko artikuluan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere bizitzan zehar, batez ere,<br \/>\nazken bosturtekoan, hainbat azterlan argitaratu zituen, batzuk<br \/>\nautobiografikoak, non bere gorabehera politikoak kontatzen zituen. Idazle gisa<br \/>\nizan zuen jarduera, ez zen oso zabala izan, baina bai oso anitza, eta hainbat<br \/>\ngaiz jardun zuen. Bilboko giroan bizi izan zuen gaztaroak <i>Memorias de un<br \/>\nbilbaino <\/i>(1929) liburuan bere isla izan zuen. Atseginez irakurtzeko moduko<br \/>\nliburua da, umore- eta xalotasun-ezaugarriekin. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mendeko azken hereneko<br \/>\nBizkaiko hiriburuko eguneroko bizitza islatzen du. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gipuzkoako Aldunditik igaro<br \/>\nzeneko oroitzapena da <i>Impresiones de la vida territorial en Guip\u00fazcoa <\/i>(1919)<br \/>\nlana, non, Arotzenaren arabera, \u00abprobintzia-gaien kudeaketan lortutako<br \/>\nesperientziaren berri eman zuen, eta herriarekiko debozioan inspiratutako<br \/>\ngogoetak azaldu zituen\u00bb. <i>Fragmento de Les Pyr\u00e9n\u00e9es de V\u00edctor Hugo <\/i>(1929)<br \/>\nlana Victor Hugoren literatura-orrien bilduma bat da, Gipuzkoari eskainia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina agian bere lanik<br \/>\ngarrantzitsuena <i>Fueros y Autonomia<\/i>. <i>Proceso del Estatuto Vasco <\/i>da<br \/>\n(1934), Euskadiren autonomia aspirazioen inguruan interes handiko dokumentuak<br \/>\ndituelako. Estatutu-proiektuak lortzeko eta formulatzeko izandako gorabeherak<br \/>\neta pausoak ulertzeko eta jarraitzeko oinarrizko lana, ez da egitate gutxi-asko<br \/>\ngarrantzitsuen formulazio edo zerrenda hutsa, bere orrialdeak zentzu kritikoz<br \/>\nbeteak daude, eta hori askoz ulergarriagoa da, kontuan hartzen badugu Jose<br \/>\nOruetak parte-hartze nabarmena izan zuela gertaera haietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ogasunaren eta<br \/>\nadministrazioaren arloan espezializatua, normala da gai ekonomikoak eta<br \/>\nKontzertu foralen ingurukoak autorearentzat garrantzitsuenak izatea; beraz, oso<br \/>\ntrataera berezia eman zaie, besteak beste, \u00abLas industrias met\u00e1licas de<br \/>\nGuip\u00fazcoa\u00bb (1916) edo <i>El Concierto Econ\u00f3mico. Nuestra situaci\u00f3n ante la<br \/>\nfutura renovaci\u00f3n de cupos del a\u00f1o 1926 y modo de prepararse para ella <\/i>(1922)<br \/>\nhitzaldian. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orueta eta Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\narteko lotura sakona eta jarraitua izan zen. Eusko Ikaskuntzako Batzorde<br \/>\nIraunkorreko kide izan zen sortu zenetik; 1930ean, elkarte horren<br \/>\nlehendakariorde izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzaren II. Biltzarreko animatzaile<br \/>\nizan zen (Iru\u00f1ean egin zen, 1920ko uztailaren 18tik 25era), eta Irakaskuntza<br \/>\neta Ekonomia gaiak landu zituen. Orueta izan zen Estatistika, eta Kapital eta<br \/>\nBanku sailen buru; konferentzia-laburpen interesgarriak egin zituen. Biltzarra<br \/>\nbukatuta, aitortu zuen irmotasunez saiatuko zela ateratako ondorioak betetzen,<br \/>\nhala nola, Gipuzkoako Aldundiko <i>Oficina de Estad\u00edstica y R\u00e9gimen Concertado <\/i>delakoa<br \/>\nsortzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pentsalari politiko gisa,<br \/>\nOrueta gogoratzean bere etengabeko kezka autonomistak datozkigu, eta nola<br \/>\nhartzen zuen parte <\/span><span>XX<\/span><span>. mendearen lehen herenean sortu ziren Euskal<br \/>\nEstatutuen proiektu guztietan. 1919an Parlamentuaz kanpoko Batzordeari<br \/>\nEstatutua idaztea egokitu zitzaionean bera batzordekidea zen, baina batzorde<br \/>\nhori utzi egin zuen, autogobernuaren murrizketekin bat ez zetorrelako.<br \/>\nArotzenak zera dio: \u00abEstatutu hartan autonomia zabal bat ematearen aurka zeuden<br \/>\nmurrizketekin bat ez zetorrenez, boto partikular bat sinatu zuen, beste<br \/>\nordezkariekin batera, gero Euskal Herriko Aldundiek babestu zutena\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Geroago, Orueta Autonomia<br \/>\nBiltzarraren proiektuaren bultzatzaile izan zen. Biltzarra egiteko 1924ko urtea<br \/>\nezarri zen, baina ezin izan zen gauzatu izan ziren gorabehera politikoengatik;<br \/>\n\u00abhala ere, saiakera hartatik liburuxka gidatzaile bat geratu zen ikasketa<br \/>\nautonomikoetarako, non zapuztutako Biltzarraren abiarazlearen aztarna<br \/>\nantzematen baita\u00bb, dio Arotzenak. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Azkenik, gaixo zegoela, Eusko Ikaskuntzaren Autonomia<br \/>\nBatzordeko kide izan zen (Oruetak prestatu zuen alderdi ekonomikoaren<br \/>\ntxostena), eta 1930 eta 1931 artean Euskal Estatuko Estatutu Orokorra argitara<br \/>\neman zuena, eta, Nafarroak atzera egin ondoren, parte hartu zuen hurrengo<br \/>\nestatutu-proiektuetan, hau da, \u00abLizarrako Estatutua\u00bb eta ondorengo \u00abBatzorde<br \/>\nKudeatzaileen Estatutua\u00bb.\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Fausto Arotzenak Oruetari buruz egiten duen nekrologia iturri bikain eta probetxugarria da oraindik ere. Orueta Bilboko Estufa zeharkalean jaio zen, Francisco Orueta Iturrioz arkitektoaren eta Luciana Perez de Nenin Urbietaren semea. Erditzean hil zitzaion ama. Hirugarren Karlistaldiaren ondorioz, hiribildua utzi behar izan zuen Frantziara joateko, aitaren militantzia zela eta. Mont-de-Marsanen egin zituen lehen mailako ikasketak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3539","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Fausto Arotzenak Oruetari buruz egiten duen nekrologia iturri bikain eta probetxugarria da oraindik ere. Orueta Bilboko Estufa zeharkalean jaio zen, Francisco Orueta Iturrioz arkitektoaren eta Luciana Perez de Nenin Urbietaren semea. Erditzean hil zitzaion ama. Hirugarren Karlistaldiaren ondorioz, hiribildua utzi behar izan zuen Frantziara joateko, aitaren militantzia zela eta. Mont-de-Marsanen egin zituen lehen mailako ikasketak [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\\\/\",\"name\":\"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:19:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 &#8211; Bilbo, 1934ko azaroak 19).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae","og_description":"Fausto Arotzenak Oruetari buruz egiten duen nekrologia iturri bikain eta probetxugarria da oraindik ere. Orueta Bilboko Estufa zeharkalean jaio zen, Francisco Orueta Iturrioz arkitektoaren eta Luciana Perez de Nenin Urbietaren semea. Erditzean hil zitzaion ama. Hirugarren Karlistaldiaren ondorioz, hiribildua utzi behar izan zuen Frantziara joateko, aitaren militantzia zela eta. Mont-de-Marsanen egin zituen lehen mailako ikasketak [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/","name":"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 - Bilbo, 1934ko azaroak 19). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:19:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/orueta-perez-de-nenin-jose-antonio-584-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ORUETA PEREZ DE NENIN, Jose Antonio (Bilbo, 1866ko maiatzak 10 &#8211; Bilbo, 1934ko azaroak 19)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3539","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3539\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3539"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3539"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}