{"id":3535,"date":"2023-02-13T20:17:33","date_gmt":"2023-02-13T19:17:33","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:17:33","modified_gmt":"2023-02-13T19:17:33","slug":"ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/","title":{"rendered":"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 &#8211; Bilbo, 1959ko azaroak 7)."},"content":{"rendered":"<p><span>Olabeagako (Bizkaia) Dantzari izeneko etxean jaio zen, gaur egungo<br \/>\nDeustuko auzoa, 1877ko abenduaren 26an. Bere aita, Anacleto bera ere,<br \/>\nitsasontzien arotza, kontratista eta Bizkaiko Foru Aldundiko kapataza izan zen.<br \/>\nBatzuetan, Maortua goitizena erabili zuen, baserriaren jatorrizko familia<br \/>\nabizena baitzen. Anacleto jaio baino bi belaunaldi lehenago egin zen Ortueta<br \/>\nabizena berreskuratzeko aldaketa. Eulalia Arana Vallerekin ezkondu zen, Sabino<br \/>\nArana Goiriren odoleko lehengusinarekin (Euzko Alderdi Jeltzalearen<br \/>\nsortzailea), eta harekin bost seme-alaba izan zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haren ikasketak ez zuten<br \/>\nhistoriarekin zerikusirik. Hamahiru anai-arrebako familia ugari batekoa izanik,<br \/>\neta bera txikienetakoa, Anacleto Atxuriko Arte eta Lanbide Eskolan meategietako<br \/>\nfakultatibo izateko karrera ikastearekin konformatu behar izan zuen, ingeniaritza<br \/>\negin beharrean. <\/span><span>Graduatu ondoren,<br \/>\nCompa\u00f1\u00eda Minera de Sierra Menera enpresan lan egin zuen (Jose Ramon de la<br \/>\nSotaren eta Eduardo Aznarren jabetzakoa), eta, gainera, Ordunteko urtegiko<br \/>\n(Mena harana) zundaketa-lanetan parte hartu zuen. Hasierako lan horien ondoren,<br \/>\niberiar penintsularen zati bat zeharkatu zuen, eta are Rif eta Marokoko<br \/>\nmeategietan ere lan egin zuen. Horrekin guztiarekin batera, finantza-munduan<br \/>\nsartzen hasi zen. Meatzaritzako zundaketak egiteaz arduratzen zen enpresa<br \/>\nsuediar baten ordezkari izan zen eta Volvo-Penta motorren konpainiaren<br \/>\nordezkari ere bai.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikan, euskal nazionalismora iritsi zen Ramon de la Sotaren<br \/>\neskutik. Sortu eta berehala Bilboko Euzko Gastediko (Juventud Vasca) kide egin<br \/>\nzen eta Zuzendaritza Batzordeko kide aukeratu zuten, 1904ko urtarrilaren 3an.<br \/>\nErakunde horretatik igaro ondoren, Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) Bizkai Buru<br \/>\nBatzarrean sartu zen 1908ko abuztuaren 16an. Zortzi urte geroago, Euzko<br \/>\nGastedik aho batez izendatu zuen lehendakari, eta kontulari bezala Gabriel<br \/>\nBarandio, idazkari bezala Manuel Aretxabala eta batzordekide bezala Enrique<br \/>\nOrueta, Javier Gortazar eta Eduardo Urrutia izan zituen. 1918an Gernikako<br \/>\ndiputatu-akta lortu zuen Gorteetarako eta 1922 inguruan Jeltzale-Ikastundian<br \/>\n(Ateneo Nacionalista Vasco) parte hartu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJren hauteskunde-arrakastaren lehen uneak laster arazo bihurtu ziren.<br \/>\n1913an, garaiko moda politikoari jarraituz, EAJk Euzko JEL-Batza (Comuni\u00f3n<br \/>\nNacionalista Vasca) izena hartu zuen. 1921etik aurrera CNVn izandako zatiketen<br \/>\n(aberriarrak, EAJren izen zaharrarekin, eta komunionistak) ondorioz, Ortuetak<br \/>\njarrera itxuraz neutrala hartu zuen, nahiz eta ez zuen CNVko kideekin<br \/>\nkontakturik galdu. Aberriarren eta komunionisten arteko oinarrizko<br \/>\ndesberdintasunak independentziaren aferan oinarritzen ziren \u2014aberriarrek<br \/>\nindependentzia hutsaren alde egiten zuten, kanpotar alderdiekin edo<br \/>\nEstatuarekin negoziatu eta itundu gabe\u2014, bai eta Euskadiren barne-eraketan ere<br \/>\n(aberriarrak federalismoaren alde eta CNVkoak, aldiz, eredu unitaristaren<br \/>\nalde).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1923ko irailean Primo de Riveraren diktadura iritsi zenean, Aberri<br \/>\neuskal nazionalista filiazioko aldizkaria konfiskatu egin zuten, eta debekatu<br \/>\negin zuten hura argitaratzea. Euzkadiren kasuan, CNVko Euzkadi Buru Batzarrak<br \/>\n(EBB) kontrolatutako beste egunkari bat zena, saltzen jarraitzeko aukera eman<br \/>\nzioten, bere artikuluetan eztabaida politikoak saihesteko baldintzarekin. Hala<br \/>\neta guztiz ere, egunkariaren egoera ekonomiko txarrarengatik, 1925ean<br \/>\nAdministrazio Kontseilu bat izendatu behar izan zuten, enpresaren akzioak hark<br \/>\njasotzeko. Hala, Euzkadiren 100 akzioetatik 55 Anacleto Ortuetaren esku gelditu<br \/>\nziren, kudeatzaile izendatua izan ondoren, eta beste 45ak kontseiluko beste bi<br \/>\nkidek kontrolatuko zituztelakoan gelditu ziren: Gustavo Scheifler eta Javier Gortazarrek.<br \/>\n1929an, Primo de Riveraren diktadura gainbeheran hasi zenean, Ignacio de<br \/>\nRotaetxek, EBBko lehendakariak, akzioak itzultzeko eskatu zien hiru<br \/>\nkontseilariei, berriro alderdiaren esku gera zitezen. Gortazarrek eta<br \/>\nScheifler-ek berehala itzuli zituzten aktiboak, baina Ortuetak uko egin zion<br \/>\nentregatzeari, akzioak euskal nazionalismoaren jabetzakoak zirela eta ez soilik<br \/>\nEBBrenak argudiatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Afera hori dela eta alderdiaren<br \/>\nbarne-zatiketa sortu zen. 1930erako, Manuel Aranzadi euskal nazionalismoa<br \/>\nbatzearen alde agertua zen \u00abLa uni\u00f3n\u00bb izeneko artikulu batean, Euzkadi<br \/>\negunkarian argitaratu zena 1930eko martxoaren 2an. Bertan, batasunaren alde<br \/>\nagertzen zen, \u00abbeharrezkoa balitz, sineste partikularrak ere sakrifikatuz, eta,<br \/>\njakina, baita pertsonalismoak, irainak eta oroitzapen mingotsak ere. Dena,<br \/>\nbehar den guztia, baita norberaren ukoa ere\u00bb. Eragozpenak eta liskarrak<br \/>\ngorabehera, bi joerak berriro elkartuko ziren Bergarako batzarrean 1930eko<br \/>\nazaroaren 16an, <i>Jaun Goikua eta Lagi Zarra <\/i>(JEL) lemapean. Hala ere,<br \/>\nalderdiko kide batzuk ez ziren bateratze harekin ados egon, eta beste zatiketa<br \/>\nbat eragin zuten. 1930eko azaroaren 30ean <i>San Andresko Manifestua <\/i>argitaratu<br \/>\nondoren, Euzko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) sortu zen, alderdi aurrerakoia,<br \/>\nakonfesionala eta errepublikanoa. Besteak beste, Anacleto Ortueta, Tomas<br \/>\nBilbao, Justo Garate, Luis Urregoetxea (Bizkaiko probintziako diputatua),<br \/>\nJulian Arrien (probintziako diputatua), Jose Ignacio Arana (probintziako<br \/>\ndiputatua eta <i>Euzkadi <\/i>egunkariko Administrazio Kontseiluko<br \/>\nlehendakaria), Jose Domingo Arana (Bilboko Euzko Gastediko buru ohia) edo Jose<br \/>\nMaria Belaustegigoitia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Banaketa horren ondorio izan<br \/>\nzen, hain zuzen ere, Ortuetak akzioak emateari uko egitea, uste baitzuen<br \/>\naktiboak nazionalismoaren bi fakzioetakoak zirela. Ortueta, garai hartan, <i>La<br \/>\nTarde <\/i>argitalpenaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria zen, eta Euzko<br \/>\nPizkundiaren eta Tipograf\u00eda General argitaletxearen (<i>Euzkadi, La Tarde <\/i>eta<br \/>\n<i>Excelsior <\/i>egunkarien inprimatzailea) akzioen gordailuzaina; baita ere.<br \/>\nAzkenik, 1931ko apirilaren 7an, Ortuetak kontrolatutako 55 akzioetatik 20 Jesus<br \/>\nMaria Leizaolak eskuratu zituen; beraz, polemika bukatu zen EAEko joera<br \/>\nnazionalista berriaren erabateko porrotarekin. Nolanahi ere, polemikak 1933<br \/>\narte iraun zen epaitegietan. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren Errepublikaren<br \/>\netorrerak eta EAEk hartu zuen joera gero eta ezkertiarragoak bultzatuta,<br \/>\nOrtuetak 1932an utzi zuen alderdia, nahiz eta bere etxean egin zen beraren<br \/>\nlehen bandera. Orduan bukatu zen haren ibilbide politikoa, eta ordutik aurrera<br \/>\nhistorialari lanetan aritu zen. Katalunian egin zituen egonaldi luzeek eragin<br \/>\nnabarmena izan zuten Baskoniaren Historiaren interpretazioan. Antoni Rovira i<br \/>\nVirgili (Esquerra Republicana de Catalunya-ko hizkuntzalari eta politikaria)<br \/>\nizan zen inspirazio-iturri nagusietako bat. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kolpe militarrak eta ondorengo<br \/>\ngerra zibilak harrapatu zutenean, Ortuetak dagoeneko hirurogei urte zituen eta<br \/>\nlan historikoetan murgilduta zebilen. Hala ere, euskal milizien barneko<br \/>\npoliziaren buru izateko kargua onartu zuen eta 1937ko ekainean egindako negoziazioetan<br \/>\nparte hartu zuen, akordio batera iritsi eta Euzko Gudarostearen batailoiak<br \/>\nerrendizioa emateko helburuarekin. Santo\u00f1ako Ituna deiturikoaren ondoren,<br \/>\nabuztuaren 25ean, Ortueta Bilbon egon zen frankisten erreakzioaren zain.<br \/>\nJazarri, atxilotu eta, azkenik, 1940an epaitu egin zuten. Erbesteratu, jabetzak<br \/>\ngaldu eta 10.000 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen. Denbora batez<br \/>\nAsturiasko (Gij\u00f3n) eta Kantabriako herrietan bizi izan zen, harik eta Bilbora<br \/>\nitzuli ahal izan zuen arte eta bertan hil zen 1959ko azaroaren 7an. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiari buruzko bere lanak<br \/>\nNafarroako erresuma Baskoniako lurraldeetako subjektu historiko politiko<br \/>\nindependente bakartzat hartzen duen joera historiografikoaren barruan sar<br \/>\ndaitezke. Jose de Moret eta Francisco de Alesonen <i>Anales <\/i>direlakoen<br \/>\nirakurle sutsua izanik, Serafin Olave edo Arturo Campionen eragina era jasoko<br \/>\ndu, azken horri mirespen itzela baitzion. Ortueta teoria batzuen jarraitzaile<br \/>\nizan zen, urte batzuk geroago bete autore batzuk jarraitu zituzten berberak,<br \/>\nesate baterako, Tomas Urzainki, Pedro Mari Esarte edo Mikel Soraurenek, besteak<br \/>\nbeste. Bere lehen lana, <i>Navarra y la unidad pol\u00edtica vasca<\/i>, Bartzelonan<br \/>\nargitaratu zen (1931). Lan horretan abiatzen du Nafarroako erresumak Baskonia<br \/>\nindependente baten benetako ordezkari politiko bakar eta benetakotzat duen<br \/>\ngarrantziaren interpretazioa: <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p>\u00abHartu behar dudan gaia<br \/>\nez da euskaldunek okupatutako lurraldeak zein izan diren eta zein diren<br \/>\nikertzea, ez eta euskaldunen eta euskararen jatorria ere. Lan hau garai<br \/>\nhistorikoan Euskal Nazioaren batasun politikoa existitu den ala ez aztertzeko<br \/>\nerabiliko dut. Egia esan, helburu bakarra daukat: ni baino talentu handiagoa<br \/>\ndutenak gure aberriaren alde eragitea, Euskal Herriak, bere buruari emanak,<br \/>\nbere batasun politikoa eratzen jakin ez dutela diotenek eragin dioten kaltea<br \/>\nkonpon dezaten\u00bb.<\/p>\n<p>Anacleto Ortueta<br \/>\nautodidakta izan zen eta, bere hezkuntza teknikoari esker, kontsultatu zituen<br \/>\nartxibo guztietatik informazio baliotsua ateratzen jakin zuen. Campionekin<br \/>\nharremanetan ibili zen, eta hark zenbait zuzenketa egin zizkion lehen obraren<br \/>\nzirriborroari. Polemikak ere izan zituen, batez ere Gregorio Balparda<br \/>\npolitikari, abokatu, legelari eta historialariarekin, zeinak Ortuetarengan<br \/>\neuskal nazionalismoaren joera historizista bat ikusten baitzuen, iraganeko<br \/>\ngertaerak berrinterpretatu nahi zituena, garaiko asmo politikoetara egokitzeko.<br \/>\nGai horri buruz, Ortuetak bere lanetan defendatu zuen euskal lurralde<br \/>\nguztientzat egitura bateratua izan zela, alegia, Iru\u00f1eko edo Nafarroako<br \/>\nerresuma, Antso Nagusiaren garaian (1004-1035) bere puntu gorena lortu zuena.<br \/>\nBizkaitar honentzat Nafarroa izan zen euskaldunek historian zehar izan zuten<br \/>\negitura politikoa, baina ez zena Estatu moderno bilakatu. Ortuetaren lanen<br \/>\ngarrantzia, beraz, nazionalismo aranistak hainbat lurralde independentek<br \/>\n(Bizkai, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa, etab.) osatzen zuten<br \/>\nBaskoniari buruz zuen interpretazioari eman zion biraketan datza. Nafarroako<br \/>\nerresuma baino ez zen eratu Erdi Aroan, Baskoniako erakunde politiko propio eta<br \/>\nindependente gisa, eta une batez lur horiek guztiak eta beste batzuk bateratzea<br \/>\nlortu zuen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Olabeagako (Bizkaia) Dantzari izeneko etxean jaio zen, gaur egungo Deustuko auzoa, 1877ko abenduaren 26an. Bere aita, Anacleto bera ere, itsasontzien arotza, kontratista eta Bizkaiko Foru Aldundiko kapataza izan zen. Batzuetan, Maortua goitizena erabili zuen, baserriaren jatorrizko familia abizena baitzen. Anacleto jaio baino bi belaunaldi lehenago egin zen Ortueta abizena berreskuratzeko aldaketa. Eulalia Arana Vallerekin ezkondu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3535","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Olabeagako (Bizkaia) Dantzari izeneko etxean jaio zen, gaur egungo Deustuko auzoa, 1877ko abenduaren 26an. Bere aita, Anacleto bera ere, itsasontzien arotza, kontratista eta Bizkaiko Foru Aldundiko kapataza izan zen. Batzuetan, Maortua goitizena erabili zuen, baserriaren jatorrizko familia abizena baitzen. Anacleto jaio baino bi belaunaldi lehenago egin zen Ortueta abizena berreskuratzeko aldaketa. Eulalia Arana Vallerekin ezkondu [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\\\/\",\"name\":\"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:17:33+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 &#8211; Bilbo, 1959ko azaroak 7).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae","og_description":"Olabeagako (Bizkaia) Dantzari izeneko etxean jaio zen, gaur egungo Deustuko auzoa, 1877ko abenduaren 26an. Bere aita, Anacleto bera ere, itsasontzien arotza, kontratista eta Bizkaiko Foru Aldundiko kapataza izan zen. Batzuetan, Maortua goitizena erabili zuen, baserriaren jatorrizko familia abizena baitzen. Anacleto jaio baino bi belaunaldi lehenago egin zen Ortueta abizena berreskuratzeko aldaketa. Eulalia Arana Vallerekin ezkondu [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/","name":"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 - Bilbo, 1959ko azaroak 7). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:17:33+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ortueta-azcuenaga-ortueta-azkuenaga-anacleto-582-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ORTUETA AZCUENAGA [ORTUETA AZKUENAGA], Anacleto (Olabeaga, Bilbo, 1877ko abenduak 26 &#8211; Bilbo, 1959ko azaroak 7)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3535","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3535\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3535"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3535"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}