{"id":3525,"date":"2023-02-13T20:13:23","date_gmt":"2023-02-13T19:13:23","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:13:23","modified_gmt":"2023-02-13T19:13:23","slug":"meabe-bilbao-tomas-577-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/","title":{"rendered":"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 &#8211; Madril, 1915eko azaroak 4)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jatorri ideologiko karlistak<br \/>\nzituen Bilboko klase ertain-altuko familia kontserbadore fededun batean jaio<br \/>\nzen. Bere aita Santiago Meabe lekeitiarra (Bizkaia) zen, itsasgizonen seme<br \/>\nitsasgizona, eta gerora Cuevas de Verako (Almer\u00eda) meatzeen jabe izandakoa.<br \/>\nAma, aldiz, Prudencia Bilbao bilbotarra, jabe iringileen alaba. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko Institutuan ikasi<br \/>\nzuen, Bilboko Laguntzaileen plazan (egun, Unamuno plaza dena). Bertan Luis<br \/>\nAraquistain eta Gustavo Maeztu ezagutu zituen. Merkataritza periturako ikasi<br \/>\nzuen eta Banco de Bilbao-n lan egin zuen. Garai hartan landa eremuan bizitzea<br \/>\nzuen amets, nekazaritzan aritzeko eta Jainkoarengandik gertuago egoteko,<br \/>\nhirietako ustelkeriatik urrun. Bere aita konbentzitzen saiatu zen, berak<br \/>\nlandutako lurretik sortutako fruituekin elikatu eta baserri batean bizi nahi<br \/>\nzuela esanez. Hau da, nekazaria izan nahi zuen. Bere aitak kontra egin zionean,<br \/>\nitsasgizon izatea erabaki zuen eta urtebetean pilotu izatera iritsi zen. Goleta<br \/>\nbrigantin batean itsasoratu zen eta Amerika eta Europan barrena ibili zen.<br \/>\nBidaia horietan irakurketa sozialistak ezagutu zituen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaira itzulitakoan, langileen eta sozialisten mugimenduekiko<br \/>\ninteresa piztu zitzaion. Laster utzi zuen militantzia abertzalea eta Partido<br \/>\nSocialista Obrero Espa\u00f1ol (PSOE) alderdiarekin bat egin zuen. 1902an egin zen<br \/>\npubliko eta anekdota interesgarri bat dago horrekin loturik, kasualitate hutsez<br \/>\nagertu baitzen albiste batean: Bilboko sozialistek urte hartako otsailean<br \/>\nAlemaniako Alderdi Sozialdemokratak hauteskundeetan lortutako emaitzak<br \/>\nospatzeko jaia antolatu zuten eta Indalecio Prietok horren berri eman zuen El<br \/>\nLiberalen agertutako albiste labur batean; beste batzuen artean, bertan ziren<br \/>\nTomas Meabe eta Jose Madinabeitia medikua (Tomasen lagun mina).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orduko hartan biak ziren abertzaletasunaren irudi ezagunak, eta<br \/>\nsozialismoarekin bat egin izana benetako astindua izan zen Euzko Alderdi<br \/>\nJeltzalearentzat (EAJ). Bereziki bere liderra zen Sabino Aranarentzat. La<br \/>\nPatrian iritzi trukean aritu ziren hainbat artikuluren bitartez, eta horietako<br \/>\nbatean honakoa idatzi zion Abandokoak: \u00abhondoratu zaituen putzu beldurgarri<br \/>\nhorretatik zu ateratzeko nire bizitza sakrifikatzea beharrezkoa balitz, atsegin<br \/>\nhandiz utziko nuke Jainkoaren eskutan. Nire gorputzaren bizia baino, nahiago<br \/>\ndudalako zure arima Kristorengan bizi dadin\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Meabe anaien artean, ez zen urrats hori eman zuen lehena izan.<br \/>\nLehendabizi, 1900. urtean, Jose Julian anaia nagusiak euskal sozialismoarekin<br \/>\nbat egin zuelako. Bere aldaketa ez zen Tomasena bezain entzutetsua izan, bere<br \/>\nizaera ez zelako hain kartsua. Guztiarekin ere, Josek hainbat ekintza aurrera<br \/>\neraman zituen: langileei zuzendutako Ikasketa Zentro bat formalizatu zuen<br \/>\nliburutegi eta guzti; langileen bizi kalitatea hobetzeko kooperatiba proiektu<br \/>\nbat ere sortu zuen, eta horregatik Asturiasko meatzaritza konpainia batean zuen<br \/>\nkargua uztera behartu zuten. 1903an hil zen hogeita sei urte besterik ez<br \/>\nzituela. El Socialistak eta La Lucha de Clasesek artikulu bana eskaini zioten<br \/>\nhurrenez hurren irailaren 11 eta 12an, bere heriotza aipatu eta sozialismoaren<br \/>\nalde lan egiten zuela adierazita.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tomasen lehen idatzi politikoa La Lucha de Clases argitalpenean agertu<br \/>\nzen 1902ko otsailaren 15ean \u00abel carnaval de la vida\u00bb izenburupean. \u00abF. M.\u00bb<br \/>\nsiglekin sinatu zuen eta honakoa esan zuen bertan: \u00abBadakizu sozialista egin<br \/>\nnaizela. Aspaldi zen ideia hori buruan zebilkidala eta lotsa ematen dit harekin<br \/>\nzintzoki ea publikoki lehenago bat egin ez izanak\u00bb. Handik ia hilabete batera,<br \/>\n\u00abR\u00e9plica\u00bb izeneko artikulu baten bitartez otsaileko testu hori Tomasena zela<br \/>\nadierazi zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gizon biziki fededuna izan zen, baina garai hartan aldaketa ideologiko<br \/>\nsakona eragin zion fede krisialdi handi bat izan zuen eta antinazionalismotik<br \/>\neta antiklerikalismotik hurbil kokatzera eraman zuen. Izan ere, 1903ko urriaren<br \/>\n4an Bilbon egin zen ekitaldi antiklerikalaren antolatzaileetako bat izan zen.<br \/>\nNolanahi ere zen, horrek ez zuen eragotzi La Lucha de Clasesen argitaratutako<br \/>\nbere idatzietako askok erlijiozko erreferentzia argiak izatea, Jesus<br \/>\niraultzaile sozialista bezala agerraraziz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1903ko irailean argitaratutako alean, Tomas Meabe La lucha de Claseseko<br \/>\nzuzendari bezala ageri da bertako mantxetan. Espainiako argitalpen sozialista<br \/>\ngarrantzitsuenetako baten zuzendari izendatu zuten, eta bere gidaritzapean<br \/>\nastekariak nazionalismoarekiko eta botere klerikalarekiko tonu beligeranteagoa<br \/>\nhartu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Oso ezagunak izan ziren La Patria astekari nazionalistarekin izan<br \/>\nzituen hika-mika eta etengabeko erreplikak. Garai batean, bertako zuzendari<br \/>\nizan zen bere anaia Santiago Meabe, baina bere anaia Jose Julianek edo Tomasek<br \/>\nbezala, azkenean sozialismoarekin bat egin zuen. 1899an EAJk Bilboko Udalean<br \/>\nizan zituen lehen bost zinegotzietako bat izan zen eta 1904an Tomas anaiarekin<br \/>\nziega partekatu zuen horrek PSOEn sartzeko eskaera egin zuen 1917ko urriaren<br \/>\n28an. Aurrerago Solidaridad de Obreros Vascos sindikatuarekin eta Euzko<br \/>\nAbertzale Ekintzarekin (EAE-ANV) kolaboratu zuen arren, 1932an berriro PSOEn<br \/>\nsartzea erabaki zuen. 1939ko otsailean Frantzian erbesteratu zen, eta<br \/>\nliberazioaren ondoren irakasle bezala jardun zuen bertan. PSOEren Montpellier<br \/>\neta Baionako Sailetako kide izan zen, eta azken horren ordezkari 1948an<br \/>\nerbestean egin zen PSOEren III. Kongresuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1903ko irailaren 12an sozialismoarentzako oso garrantzitsua izan zen<br \/>\nTomasen artikulu bat argitaratu zen: \u00abDerroteros\u00bb. Bertan, deia luzatu zien<br \/>\ngazte sozialista guztiei, Belgikako Guardia Gazte Sozialisten Federazioa eredu<br \/>\nhartuta, Gazte Sozialistak sortu zitzaten. Handik hamabost egun eskasera, gazte<br \/>\nerakundearen lehen taldea sortu zen Erandion (Bizkaia). Hala ere, Espainiako<br \/>\nGazte Sozialisten Federazio Nazionalaren sorrerari ez zitzaion onespena eman<br \/>\nBilbon antolatutako I. Kongresura arte (1906ko apirilaren 14tik 16ra). Euskal<br \/>\nprobintziak izan ziren 1903 eta 1917 artean Gazte Sozialisten eraikuntza eta<br \/>\nzabaltze fase horretan garrantzia handiena izan zutenak, batez ere Bizkaiak eta<br \/>\nGipuzkoak. Izan ere, I. Kongresu horretan bildutako 1.109 militanteek osatutako<br \/>\n20 taldeetatik 12 Euskal Herrikoak ziren (10 bizkaitarrak eta 2 gipuzkoarrak).<br \/>\nHau da, Espainia osoko gazte taldeen % 60 Euskal Herrikoak ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Argia izan zen Tomas Meaberen jardun proselitista euskal sozialistak<br \/>\nerakunde berri horren aitzindariak izan zitezen. La Lucha de Clases<br \/>\nhedabidearen zuzendaritza baliatuz, bere ideiak zabaldu zituen, oinarrizko lau<br \/>\nalderdi ardatz harturik: klase borroka eta sistemaren errealitatearen aurkakoa;<br \/>\nnazionalismo burgesaren aurka, borroka sozialista internazionala etengabe<br \/>\nbilatzea; antiklerikalismoa, baina ez antierlijiotasuna; eta azkenik, baina<br \/>\nberdin garrantzitsua, hierarkia eta erakunde militarrak gogor kritikatzera<br \/>\neramaten zuen neurrigabeko antimilitarismoa. Lau ardatz horietatik abiatuta,<br \/>\nbeste ildo batzuk ere landu zituen, hezkuntzatik hasi eta osasungintzara,<br \/>\netxebizitza edo feminismoan zehar. Adar guzti horiek zuhaitz bakarra osatzen<br \/>\nzuten, denak baitzeuden era batera edo bestera elkar loturik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere hizketa molde zorrotzak hainbatetan eraman zuen espetxera astekari<br \/>\nsozialistako kide zenean. Zuzendaritzan egin zuen lehen aroak bederatzi<br \/>\nhilabete iraun zituen eta orduko hartan bi aldiz egon zen kartzelan (1904ko<br \/>\nurtarrilean eta martxoan). 13 prozesu zibil eta bi militar izan zituen, eta<br \/>\nhirugarren aldiz espetxeratua izateko arriskua hauteman zuenean, Frantziara<br \/>\nihes egin zuen. Garai hartan, astekari sozialistak 30 eta 40 salaketa artean<br \/>\njaso zituen. 1904ko erdialdera erbestera alde egiteko beharrean ikusi zuen bere<br \/>\nburua, zortzi urteko espetxe zigorra ezarri baitzioten, baina 1905ean itzuli<br \/>\nzen, indultua jaso ostean. Itzuli eta gutxira, Errusiako Iraultzak eztanda egin<br \/>\nzuenean, mugimendu horri babesa adierazteko ekimenetan aktiboki parte hartu<br \/>\nzuen. Otsailaren 9an, kontsulatu errusiarrak Bilbon zuen egoitzaren aurrean San<br \/>\nPetersburgoko langileen erailketa salatzeko protesta formala aurkeztu zuen<br \/>\nBatzorde sozialistako kideetako bat izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bertan parte hartzeagatik espetxera eraman zuten berriro, eta, agian,<br \/>\nhorrek azkartu egin zuen La Lucha de Clases hedabideko zuzendaritza Isidoro<br \/>\nAcevedoren esku geratzea, urte hartako uztailean gertatu baitzen. Gauzak<br \/>\nhorrela, Eibarrera joan zen denbora tarte labur batez, Adelante astekari<br \/>\nsozialista zuzentzera. Gipuzkoako herri horretan egin zuen egonaldia ez zen<br \/>\naskoz lasaiagoa izan, astekari eibartarrean argitaratutako bere idatziengatik<br \/>\nbi isun jasoak baitzituen 1905. urtea bukatu baino lehen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1904ko garai horretan uztartu zituen Tomasek bere jardun politikoa eta<br \/>\nmasonikoa. Bilboko Emulaci\u00f3n logiako kide zen, Gran Oriente Espa\u00f1ol-en<br \/>\nbaitakoa. Erabili ohi zuen izen sinbolikoa \u00abCosmopolita\u00bb zen. Denbora laburra<br \/>\negin zuen masoien artean, baina nahikoa izan zen frankismoaren lehen urteetan<br \/>\nMasoneriaren eta Komunismoaren Errepresiorako Epaitegiak espediente bat<br \/>\nirekitzeko. 1943an egindako epaiketa baino hilabete batzuk lehenago, bera<br \/>\nbilatu eta atzemateko agindua eman zuten, eta hilda zegoen arren, \u00abEstatuko,<br \/>\nKorporazio publiko edo ofizialetako, Entitate subentzionatuetako, emakidadun<br \/>\nEnpresetako, enpresa pribatuetako Gerentzia edo Administrazio Kontseiluetako,<br \/>\nedota horietako edozein konfiantza, aginte edo zuzendaritza kargu hartzeko<br \/>\ninhabilitatu\u00bb zuten, bilatu, atzeman eta espetxeratzeko agindua ematearekin<br \/>\nbatera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hortik aurrera bere bizitza oso gorabeheratsua izan zen. 1907ko<br \/>\nmaiatzera arte Biarritz eta Hendaia artean bizi izan zen. 1908ko otsailean<br \/>\nParisera joan zen bizitzera, eta handik urtebetera, bere aitaren heriotza zela<br \/>\neta, ehorzketarako itzuli zen. Parisen egindako garai horretan Platon itzuli<br \/>\nzuen Frantziako argitaletxe batentzat. Horren ondoren Euskal Herri frantsesera<br \/>\naldatu zen, Donibane Garazira hain zuzen ere, eta Gustavo de Maezturen etxean<br \/>\nizan zen. Bertan bolada bat egin ondoren, Parisera itzultzea erabaki zuen,<br \/>\n1910eko martxora arte, eta handik Londresera. Argiaren hirian egon zen<br \/>\nbitartean, ozta-ozta bizi zitekeen prentsan egindako kolaborazioetatik eta<br \/>\nHorazio, Petronio, Platon, Walter Scott eta Charles Dickensen itzulpenetatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai hartako euskal margolariak ezagutu zituen eta haiekin<br \/>\nharremanetan izan zen (Arteta, Arrue, etab.). Hainbatek erretratuak egin<br \/>\nzizkioten; batzuk gaur egun arte gorde dira eta beste batzuk galduta daude.<br \/>\nIdazle bikaina, zezenketen aurkako militantea, kalitate literario eta gizatiar<br \/>\nhandiko lanak utzi zituen. Euskal idazle onenetakoa dela esan izan da, Unamuno<br \/>\neta Baroja gainditzeko adinakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Londresen emandako garaian, 1912 eta 1914 artean, Luis Araquistainekin<br \/>\nlanean aritu zen Hispania argitaletxearentzat Entziklopedia Britaniarraren<br \/>\ngaztelerazko edizioa prestatzen. Giro horretan ideia bat bururatu zitzaion:<br \/>\n\u00abCaudal\u00bb. Egungo Cervantes Institutuaren antzeko proiektu filologiko bat zen.<br \/>\nEz zuen bere proiektua gauzatzen ikusi, baina Araquistaini eta Jose Ortega y<br \/>\nGasseti aipatu zien. Orduantxe azaldu zitzaion tuberkulosia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1912an askotan izan zen Espainian eta horietako aldi batean ezkondu zen<br \/>\nJulia Iruretagoyenarekin, Irungo alkate errepublikanoaren alaba zenarekin.<br \/>\nHarekin seme bat izan zuen, Leon \u00abLeontxu\u00bb, baina urte batzuen buruan Madrilen<br \/>\nhil zen, Espainiako guda zibilean gertatutako bonbardaketa batean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Tuberkulosiak aurrera egiten zuen bere gorputzean, eta orduan ez zuela<br \/>\nerbestean hil nahi erabaki zuen Tomasek. Bilbora itzultzea izan zuen nahiago,<br \/>\nbaina Irunen, Miranda Ebron, Fuencalienten, Escorialen (bertan, bere<br \/>\ngaixotasunagatik, ez zuten ostatu bakar batean ere onartu) eta, azkenik,<br \/>\nMadrilen ere izan zen. Bertan bizi zen Juliarekin eta haien semearekin,<br \/>\nbaliabide eskasekin eta bere lagunen laguntzari esker (Madinabeitia, Maeztu,<br \/>\nAlberto Arrue), margolariek emandako margolanak salduz lortutako diruarekin.<br \/>\nLaguntza horri esker, udan etxebizitza hobe batera aldatu ahal izan ziren,<br \/>\nbaina hala eta guztiz ere, Meabe handik gutxira hil zen, 1915eko azaroaren 4an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jatorri ideologiko karlistak zituen Bilboko klase ertain-altuko familia kontserbadore fededun batean jaio zen. Bere aita Santiago Meabe lekeitiarra (Bizkaia) zen, itsasgizonen seme itsasgizona, eta gerora Cuevas de Verako (Almer\u00eda) meatzeen jabe izandakoa. Ama, aldiz, Prudencia Bilbao bilbotarra, jabe iringileen alaba. Bizkaiko Institutuan ikasi zuen, Bilboko Laguntzaileen plazan (egun, Unamuno plaza dena). Bertan Luis Araquistain eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3525","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jatorri ideologiko karlistak zituen Bilboko klase ertain-altuko familia kontserbadore fededun batean jaio zen. Bere aita Santiago Meabe lekeitiarra (Bizkaia) zen, itsasgizonen seme itsasgizona, eta gerora Cuevas de Verako (Almer\u00eda) meatzeen jabe izandakoa. Ama, aldiz, Prudencia Bilbao bilbotarra, jabe iringileen alaba. Bizkaiko Institutuan ikasi zuen, Bilboko Laguntzaileen plazan (egun, Unamuno plaza dena). Bertan Luis Araquistain eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\\\/\",\"name\":\"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:13:23+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 &#8211; Madril, 1915eko azaroak 4).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","og_description":"Jatorri ideologiko karlistak zituen Bilboko klase ertain-altuko familia kontserbadore fededun batean jaio zen. Bere aita Santiago Meabe lekeitiarra (Bizkaia) zen, itsasgizonen seme itsasgizona, eta gerora Cuevas de Verako (Almer\u00eda) meatzeen jabe izandakoa. Ama, aldiz, Prudencia Bilbao bilbotarra, jabe iringileen alaba. Bizkaiko Institutuan ikasi zuen, Bilboko Laguntzaileen plazan (egun, Unamuno plaza dena). Bertan Luis Araquistain eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/","name":"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 - Madril, 1915eko azaroak 4). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:13:23+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/meabe-bilbao-tomas-577-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MEABE BILBAO, Tomas (Bilbo, 1879ko urriak 14 &#8211; Madril, 1915eko azaroak 4)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3525","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3525\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3525"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3525"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}