{"id":3521,"date":"2023-02-13T20:10:35","date_gmt":"2023-02-13T19:10:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:10:35","modified_gmt":"2023-02-13T19:10:35","slug":"lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/","title":{"rendered":"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 &#8211; Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9)."},"content":{"rendered":"<p><span>Jose Lequerica Aguirre eta Eloisa Erquiza Meabe bilbotarren semea izan<br \/>\nzen. Aitaren aldetik, bere aiton-amonak Jose Salvador Lequerica Bergaeche,<br \/>\nBilbokoa, eta Josefa Aguirre Balanzategui, O\u00f1atikoa (Gipuzkoa), izan ziren.<br \/>\nBere birraitona, Agustin Lequerica Bilboko alkate izan zen 1809 eta 1810<br \/>\nartean. Jose Felix familia etxean jaio zen, Bilboko Plaza Barrian. Lau<br \/>\nanai-arreba izan zituen: Enrique, Luis, Ramon eta Maria Teresa. Lequericatarrak<br \/>\nenpresa munduko burgesiarekin lotutako familia ziren. Enpresa askorekin lotuta<br \/>\nzeuden: Basconia Konpainia Anonimoa, Tubos Forjados edo Vidrieras Espa\u00f1olas,<br \/>\nbatzuk aipatzearren. 1942ko abenduaren 28an, Parisko enbaxadore espainiarra<br \/>\nzela, Maria Josefa Ramirez San Roman bilbotarrarekin ezkondu zen Frantziako<br \/>\nhiriburuan. Ez zuten haurrik izan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko hainbat ikastetxetatik igaro eta gero, batxilergoa eskuratu zuen<br \/>\nBizkaiko Institutuan. 1904an Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasteari ekin<br \/>\nzion Deustuko Unibertsitatean. Filosofia eta Letren gradua 1908an lortu zuen<br \/>\neta Zuzenbidekoa 1911n. Zuzenbidean doktore titulua eskuratu zuen Unibertsitate<br \/>\nZentralean 1912. urtean, bikain kalifikazioarekin, \u00abEstudios acerca del<br \/>\nsindicalismo\u00bb izenburua zeraman Georges Sorelen anarkosindikalismoari buruzko<br \/>\ntesiarekin. Garai hartan Madrilgo giro intelektualean murgildurik egon zen eta<br \/>\nzenbait hitzaldi eman zituen bertako Ateneoan. Bere kalifikazioei esker, Junta<br \/>\nde Ampliaci\u00f3n de Estudiosen beka bat jaso zuen London School of Economicsen<br \/>\nikasten jarraitzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere aita hil ondoren, Basconia-ko administrazio kontseiluan hark utzitako<br \/>\nlekua hartu zuen, 1913an. Hurrengo urteetan aholkulari aritu zen Urquijo<br \/>\nbanketxean eta beste hainbat enpresatan: Vidrieras de Llodio, La Basauri, Tubos<br \/>\nForjados, Alambres del Cadagua eta abar. 1926an Bizkaiko Ekoizleen Ligako<br \/>\nordezkari izendatu zuten Bilboko Portuko obra lanetan. Bilboko Patroien<br \/>\nBatzarreko kide ere izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arlo artistiko eta kulturalarekiko interes handia zuen eta maiz egoten zen<br \/>\nBilboko Lion D\u2019Or kafeko tertulia politiko-literarioan. Intelektual ezagun<br \/>\nugari elkartu ohi ziren bertan, hala nola, Pedro de Eguillor, Ramon Basterra,<br \/>\nRafael Sanchez Mazas, Pedro Mourlane Michelena edo Joaquin Zuazagoitia. Guztiak<br \/>\naritzen ziren XX. mendeko giro artistikoan eta, pixkanaka, jarrera liberalak<br \/>\nutzi eta espainiar nazionalismo autoritario, erreakzionario edota argiki<br \/>\nfaxistara hurbildu ziren. Lequericak Bilboko El Pueblo Vasco egunkari<br \/>\nmauristarekin kolaboratu zuen eta monarkismo espainiar kontserbadorearen alde<br \/>\nagertu zen, euskal abertzaletasunaren zeharo kontrakoa. Hermes aldizkari<br \/>\nkulturaleko lehen zuzendaritza batzordeko kide izan zen (1917-1922), eta 1917an<br \/>\nbi artikulu argitaratu zituen bertan. Diktadura garaian ere politika,<br \/>\nliteratura eta arte gaiez idazten jarraitu zuen Bilboko El Pueblo Vascon eta<br \/>\nMadrilgo El Solen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gazte hasi zen politika alorrean. Bere mentorea Juan Tomas Gandarias y<br \/>\nDura\u00f1ona industrialaria izan zen, \u00abLa Pi\u00f1a\u00bb bezala ezagutzen zen Uni\u00f3n<br \/>\nLiberaleko kide sortzailea. Talde politiko-elektoral hori 1897an jaio zen<br \/>\nhainbat industrialari monarkiko kontserbadore bizkaitarren eskutik, eta 1919an<br \/>\nLiga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquica sortzen lagundu zuen, separatismoaren aurrerapenen<br \/>\nkontra monarkiko liberalek, mauristek, kontserbadoreek eta bizkaitar<br \/>\nindependente zenbaitek sortutako taldea. 1915ean Lequerica Bilboko ordezkari<br \/>\nmaurista bezala aurkeztu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Hainbat<br \/>\nhauteskundetan Euskal Herriko distritu batzuetan porrot egin eta gero, 1919an<br \/>\nsasiko diputatu akta lortu zuen Illescasko (Toledo) ordezkari bezala, eta<br \/>\n1920an eta 1923an berritu zuen. Parlamentuan izan zuen jardunean, ezaguna izan<br \/>\nzen muga-zergen auziari buruzko eztabaida estrategikoetan izan zuen parte<br \/>\nhartzea. 1921ean Mauraren Gobernuko Presidentziaren idazkariorde izendatu<br \/>\nzuten, oraindik hogeita hamar urte bete ez zituen arren. Hurrengo urtean<br \/>\ndimititu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Primo de Riveraren diktadura ezarri zenean, politika aktiboa utzi zuen.<br \/>\nGuztiarekin ere, maurismoko militante izaten jarraitu zuen, Bizkaiko<br \/>\nordezkaritza zen Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquican. Alderdi horretako kide bezala<br \/>\nagertu zen Bilboko Arriaga antzokian eskainitako hitzaldi batean, 1923ko<br \/>\nabenduan. Bertan, Eusko Ikaskuntzak luzatutako Euskal Unibertsitatea sortzeko<br \/>\nproposamenaren aurka agertu zen, eta horren ordez Bilboko Unibertsitate bat<br \/>\nsortzea proposatu zuen, ofiziala eta separatismoaren aurkakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte horietan familia negozioetan izan zuen eskuhartzeak gora egin zuen<br \/>\neta bere kazetaritza jardunarekin, hitzaldiak ematen eta liburu eta artikuluak<br \/>\nidazten jarraitu zuen. Ideia antiparlamentario eta antiliberalak defendatzen<br \/>\nzituen, eta faxismoaren alde egiten zuen. Idatzi horietan liberalismoa uzteko<br \/>\nbeharraz aritu zen, mehatxupean zeuden balore eta ordena batzuk babestuko<br \/>\nzituen Estatu berri bat sortzeko. Bere artikuluak Soldados y pol\u00edticos izeneko<br \/>\nliburu batean jaso ziren. 1928an argitaratu zen eta eragin handia izan zuen<br \/>\nErrepublika garaiko monarkikoen artean. Diktadura bukatu zenean, Ekonomia<br \/>\nidazkariorde izendatu zuten (1930eko irailak 5 \u2013 1931ko apirilak 22) Damaso<br \/>\nBerenguerren Gobernuan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Errepublika iritsi zenean, Gil Roblesen politikagintzari egin zion<br \/>\ngaitzespenak Renovaci\u00f3n Espa\u00f1ola alderditik gertu kokarazi zuten. Ramiro Ledsma<br \/>\nRamos babestu zuen 1931n La Conquista del Estado astekaria finantzatuz, baita<br \/>\nGimenez Caballero eta bere La Gaceta Literaria ere. Jose Antonio Primo de<br \/>\nRiveraren Falange Espa\u00f1ola-k eta Ramiro Ledesmaren Juntas de Ofensiva Nacional<br \/>\nSindicalista-k bat egin zuteneko prozesua gertutik jarraitu zuen, baina ez zuen<br \/>\ninolako konpromiso politikorik hartu. Hala ere, euskal prentsa kontserbadoretik<br \/>\neuskal abertzaletasunaren aurka egiten jarraitu zuen. Eusko Ikaskuntzak 1930eko<br \/>\nuztailean egin zuen inkestaren harira, honakoa esan zuen: \u00abGure historia<br \/>\nguztian zehar, Forua autonomia administratibo hutsa izan da, eta politikarekin<br \/>\nlotutako guztia, aldiz, Estatuarena, Jaunarena edo Monarkia<br \/>\nkonstituzionalarena, gure betebeharra ezartzen duen muga arrazional eta<br \/>\nkomenigarrien barruan\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1932an atxilotu eta bi hilabete eman zituen espetxean, Sanjurjoren estatu<br \/>\nkolpe saiakeran parte hartu izanagatik. Gil Roblesen kolaborazionismoa salatu<br \/>\nzuen, batez ere 1934ko iraultzaren ondotik. Urte bukaeran Bloke Nazionalaren<br \/>\nsinatzaileen artean ageri da, Calvo Soteloren aginpean (alfontsotarrak,<br \/>\ntradizionalistak, falangistak, cedistak, independenteak, etab.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936ko altxamendu militarrak Ingalaterran harrapatu zuen Lequerica. Handik<br \/>\ngutxira Espainiara itzuli eta frankistekin bat egin zuen. Erretagoardian aritu<br \/>\nzen, propaganda lanetan, eta etengabe eskaini zuen bere burua erregimen berrian<br \/>\nardura karguak hartzeko. 1938an, Bilbo erori eta urtebetera, Lequerica<br \/>\nhiribilduko alkate izendatu zuten. <\/span><span>Zazpi hilabete egin zituen karguan, urte hartako<br \/>\nabuztuaren 19tik 1939ko martxoaren 29ra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hasierako udal gobernu horiek, oraindik gerra bukatu gabe,<br \/>\nbehin-behinekoak eta aldi baterakoak izan ziren. Lequericak bere aitzindari<br \/>\nJose Maria Gonzalez de Careagaren politika berarekin jarraitu zuen. Hark bost<br \/>\nhilabete egin zituen alkatetzan. Udaleko ogasuna erregimen orokorrera<br \/>\negokitzeko prozesuan parte hartu zuen, 1937ko ekainaren 27an Kontzertua bertan<br \/>\nbehera geratu ondotik. Agintean izan zen bitartean, udalak egindako egokitzapen<br \/>\nekonomikoen artean, 133 milioi pezetako ezohiko aurrekontu bat ere egon zen.<br \/>\nLequericak udalean aurretik abiarazitako azpiegitura proiektu zenbaitekin<br \/>\naurrera egin zuen. Besteak beste, Deustu eta Bego\u00f1ako zubi higikorren<br \/>\nkonponketa (hurrenez hurren General\u00edsimo Franco eta General Mola bezala<br \/>\nberrizendatuak), beren zailtasun teknikoa altuagoa izateagatik oraindik bukatu<br \/>\ngabe zeudelako. Bere agintaldiaren ondoren, zenbagproiektu burutu ziren:<br \/>\nZorrotzako udal hiltegi berria; Deustuko etorbideko obrak (Gran Avenida del<br \/>\nEj\u00e9rcito deitzera igaro zen), San Pedro plazatik Elorrietako bihurgunera arte;<br \/>\nSondikako aireportua eraikitzeko kudeaketak; eta Udal Musika Bandak eta Orkestra<br \/>\nSinfonikoak bat egitea<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alkatearen eskuhartze pertsonala eskatu zuten proiektuetako bat Arte<br \/>\nEderren Museoa eta Arte Modernoaren Museoa elkarrekin hartuko zituen eraikin<br \/>\nbat eraikitzea izan zen, Casilda Iturrizar parkean (orduko hartan Hiru Nazioen<br \/>\nparkea zena). Eraikin berria Bilboko Udalaren eta Probintzia Diputazioaren<br \/>\nartean erdibana ordainduko zutela zioen 1939ko otsailean lortutako akordioak.<br \/>\nBere agintaldian udal eskolak bertan behera geratu ziren, Estatuaren esku<br \/>\ngeratzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1939ko martxoan Frantzian enbaxadore izateko hautatu zuten, eta hala eman<br \/>\nzion hasiera ibilbide diplomatiko luze bati. Bere egitekoa, Europako koiuntura<br \/>\npolitikoarentzat erabakigarria zen momentu batean, mesfidantzaz ikusten zuten<br \/>\nMadrildik, baina bereziki Foreign Office-tik. Espainia eta Frantziaren arteko<br \/>\nharremanaren auzi garrantzitsuena Burgosen otsailaren 25ean sinatutako akordioa<br \/>\nezartzea zen, bertan Frantziak Espainiako erregimen berria onartzen baitzuen.<br \/>\nAlemaniaren inbasioaren ondoren, enbaxadore espainiarrak Alemania eta<br \/>\nFrantziaren arteko armistizioan parte hartu zuen, 1940ko ekainean. Francoren<br \/>\nerregimenaren izenean egindako kudeaketak, lehendabizi Parisen eta gero Vichyn,<br \/>\noraindik ere eztabaidagarriak dira. Batez ere, Frantzian erbesteratutako<br \/>\npolitikari espainiarrekin izandako jarrerari dagokionez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1944ko abuztuan Paris askatu eta gero, Lequericak Frantziako enbaxada utzi<br \/>\nzuen, Espainiako Kanpo Arazoetako ministro izendatu baitzuten. Jordanako<br \/>\nkondearen bat-bateko heriotzaren ondoren, urtebetez kargua hartu zuen (1944ko<br \/>\nabuztuaren 11tik 1945eko uztailaren 20ra), eta aliatuen marko berrira egokitu<br \/>\nbehar izan zen, antzina naziekin izandako harreman onarekin zerikusteko gutxi<br \/>\nzuen politika bat aurrera eramanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1945ean enbaxadetako ikuskari nagusi izendatu zuten, enbaxadore<br \/>\nkategoriarekin eta bizilekua Washingtonera aldatuta. Bere egitekoa Estatu<br \/>\nBatuekiko harreman diplomatikoak berrezartzea zen, hartara herrialde horrek<br \/>\nerregimen frankista onar zezan. Horretarako, presio handia egin zuen parlamentu<br \/>\nboterearen zoko guztietan, Espainiaren blokeoarekiko jarrera alda zezaten.<br \/>\n1951. urtean lortu zuen bere helburua eta enbaxadore bihurtu zen. Washingtonen<br \/>\nizan zuen eskuhartzea gakoa izan zen laguntza ekonomikoa, aliantza militarra<br \/>\neta Espainia diplomatikoki onartzea lortzeko. 1953an bi herrialdeen arteko<br \/>\naldebiko hitzarmena sinatzea ahalbidetu zuen, egindako hurbilketa lan<br \/>\neraginkorrari esker.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gorteetako prokuradore izendatu zuten 1953ko abuztuan, eta bertako lehen<br \/>\npresidenteorde izatera iritsi zen. 1955ean Estatu Batuetara itzuli zen, Nazio<br \/>\nBatuen Erakundearen aurrean Espainiako lehen enbaxadore iraunkor bezala. New<br \/>\nYorken aritu zen kargu horretan 1963ra arte. Hirurogeita hamahiru urterekin hil<br \/>\nzen, gaixotasun luze baten ondoren, Getxoko bere etxean, Bizkaian, urte hartako<br \/>\nekainaren 9an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kondekorazio eta sari ugari jaso zituen. Besteren artean, Isabel<br \/>\nKatolikoaren, Cisnerosen, Karlos III.aren eta Frantziako Ohorezko Legioaren<br \/>\nGurutze Handiak; Pro Ecclesia et Pontifice gurutzea eta Bilbo Hiribilduko<br \/>\nurrezko domina. Honoris causa doktore egin zuten Washingtongo Unibertsitate<br \/>\nKatolikoan eta Filadelfiako Villanova Unibertsitatean. New Orleanseko ohorezko<br \/>\nhiritarra izan zen eta bere jaioterrian Bilbaina Elkarteak ohorezko bazkide<br \/>\nizendatu zuen 1953an. Hurrengo urtean Bilboko Merkataritza Ganberak omenaldia<br \/>\negin zion. 1954ko abenduaren 14an Zientzia Moral eta Politikoen Errege<br \/>\nAkademiako kide izendatu zuten. 1956ko ekainaren 26an hartu zuen izendapena \u00abLa<br \/>\nactividad econ\u00f3mica de Vizcaya en la vida nacional\u00bb izeneko hitzaldiarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Lequerica Aguirre eta Eloisa Erquiza Meabe bilbotarren semea izan zen. Aitaren aldetik, bere aiton-amonak Jose Salvador Lequerica Bergaeche, Bilbokoa, eta Josefa Aguirre Balanzategui, O\u00f1atikoa (Gipuzkoa), izan ziren. Bere birraitona, Agustin Lequerica Bilboko alkate izan zen 1809 eta 1810 artean. Jose Felix familia etxean jaio zen, Bilboko Plaza Barrian. Lau anai-arreba izan zituen: Enrique, Luis, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3521","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Lequerica Aguirre eta Eloisa Erquiza Meabe bilbotarren semea izan zen. Aitaren aldetik, bere aiton-amonak Jose Salvador Lequerica Bergaeche, Bilbokoa, eta Josefa Aguirre Balanzategui, O\u00f1atikoa (Gipuzkoa), izan ziren. Bere birraitona, Agustin Lequerica Bilboko alkate izan zen 1809 eta 1810 artean. Jose Felix familia etxean jaio zen, Bilboko Plaza Barrian. Lau anai-arreba izan zituen: Enrique, Luis, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\\\/\",\"name\":\"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:10:35+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 &#8211; Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Lequerica Aguirre eta Eloisa Erquiza Meabe bilbotarren semea izan zen. Aitaren aldetik, bere aiton-amonak Jose Salvador Lequerica Bergaeche, Bilbokoa, eta Josefa Aguirre Balanzategui, O\u00f1atikoa (Gipuzkoa), izan ziren. Bere birraitona, Agustin Lequerica Bilboko alkate izan zen 1809 eta 1810 artean. Jose Felix familia etxean jaio zen, Bilboko Plaza Barrian. Lau anai-arreba izan zituen: Enrique, Luis, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/","name":"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 - Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:10:35+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lequerica-erquiza-lekerika-erkitza-jose-felix-575-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LEQUERICA ERQUIZA [LEKERIKA ERKITZA], Jose Felix (Bilbo, 1890eko urtarrilak 30 &#8211; Getxo, Bizkaia, 1963ko ekainak 9)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3521","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3521\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3521"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3521"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}