{"id":3519,"date":"2023-02-13T20:08:44","date_gmt":"2023-02-13T19:08:44","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:08:44","modified_gmt":"2023-02-13T19:08:44","slug":"lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/","title":{"rendered":"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 &#8211; Bilbo, 1900eko urtarrilak 10)."},"content":{"rendered":"<p><span>Hainbat kargu izan zituen Bizkaiko eta Bilboko erakundeetan. Tarteka,<br \/>\nBilboko Abokatuen Elkargoko dekano izan zen XIX. mendeko azken herenean,<br \/>\nBilboko bake-epaile, Bizkaiko jaurerriko aholkulari eta Probintziako aita<br \/>\n(1876). Bilboko Udal administrazioari dagokionez, bertako kide izan zen eta<br \/>\nBilboko alkate ere bai (1880). Jarduera horietan guztietan, Manuel Lecandak<br \/>\nerabaki garrantzitsuak hartu behar izan zituen, hala nola, Bilboko<br \/>\nZabalgunearen plana edota 1876ko uztailaren 21eko Legea ezar zedin ekiditeko<br \/>\nForuen moldaketari zegozkionak. Abokatu bezala, XIX. mendearen bigarren erdian<br \/>\nzehar Bilbon eta Bizkaian izandako merkataritza jarduera askotarikoetan parte<br \/>\nhartu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere kargu publikoak alde batera utzita, euskal Zuzenbide zibilaren arloan<br \/>\nManuel Lecanda y Mendietaren izena Memoria sobre las instituciones civiles de<br \/>\nVizcaya lanaren idazketari estuki loturik ageri da, XX. eta XXI. mendeetan<br \/>\nzehar Zuzenbide horrek izan zuen bilakaeraren abiapuntua. 1880an hasitako<br \/>\nEspainiako Kode zibila formulatzeko prozesuan, Grazia eta Justizia ministro zen<br \/>\nSaturnino Alvarez Bugallalen urte bereko otsailaren 2ko Dekretuak Kodifikazio<br \/>\nBatzorde Nagusia berregituratu zuen, eta bertan Foru Lurraldeak ordezkatuko<br \/>\nzituzten legelariak sartu zituen. Ordezkari horiek beren iritzia eman behar<br \/>\nzuten, sei hilabeteko epean, Kode zibilean txertatu beharreko eskualde<br \/>\nbakoitzeko Zuzenbide foralaren printzipio eta erakundeei buruz, bakoitzak bere<br \/>\nMemorian.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiaren kasuan, Memoriaren egitekoa Manuel Lecandaren esku geratu zen,<br \/>\neta oso labur eta eskatu zitzaionari estuki lotuz idatzi zuen. Lecandak hitz<br \/>\ngutxi eskaini zizkion Bizkaiko Zuzenbide zibilaren etorkizunaz hitz egiteari<br \/>\neta, egia esateko, ez zuen Bizkaiko Zuzenbide zibiletik gorde beharrekoa<br \/>\nbiltzen zuen testurik eman. Testamentu boterea eta oinordekoa hautatzeko<br \/>\naskatasuna, foru komunikazioa eta tronkalekotasuna bezalako erakundeak izan<br \/>\nziren, funtsean, bere idatziaren ardatza, guztiak Bizkaian jabetza mantendu eta<br \/>\ntransmititzeko elementu ordezkaezin bezala ulertuta. Hortaz, ez zuen Bizkaiko<br \/>\nZuzenbide zibilaren sistemarik idatzi, eta, horren ordez, bere ustez geroagoko<br \/>\nlan baterako oinarrizkoak ziren elementuak zerrendatu zituen: \u00abGordeko diren foru<br \/>\ninstituzioak lege berezi baten pean egongo direla iragarri denez, baina lege<br \/>\nhori sortzeko erabiliko den hurrenkera edo metodoa adierazi gabe, irudi du<br \/>\nalferrik dela Memoria honetan jasotako pentsamendua artikuluetan formulatzea;<br \/>\nez bada gorde beharreko xedapenak bertan aipatzen direlako eta haien zentzua<br \/>\nahalik eta zehatzen eta argien azaltzen delako\u00bb (M. Lecanda y Mendieta, 6.<br \/>\natala, \u00abMemoria de las instituciones civiles que deben quedar vigentes en las<br \/>\nprovincias Vascongadas&#8230;\u00bb, 219. or).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal Herrian, oro har, ez da Lecandaren jarduna positiboki baloratua<br \/>\nizan. Foru lurraldeetan idatzi ziren Memoria horiez zen bezainbatean,<br \/>\nLecandarena laburra izateagatik nabarmendu zen, eta, batez ere, 1880ko<br \/>\nDekretuak markatutako ildoari jarraituz, idatzitako arauak baino gehiago<br \/>\nhartzen zituen sistema juridikoaz ahaztu zelako. Bizkaiaren kasuan, gainera,<br \/>\nsistema horrek ohiturazko izaera nabarmena eta familia jabetzen transmisioan<br \/>\ninbrikatua izateak eragindako gizarte esparru propioa zituen. Izan ere, Lecandaren<br \/>\neskuhartzearekin batera, Bilboko Abokatuen Elkargoak euskal Zuzenbide<br \/>\npribatuaren etorkizuna ahalik eta zabalen aztertuko zuen bide bat adostu zuen,<br \/>\nelkargoko zenbait kideren laguntzaz. Hala adierazi zuen Ramon de Urquijok XIX.<br \/>\nmendearen azken herenean foru legeak eguneratzeko Bilboko Abokatuen Elkargoaren<br \/>\nekimenak aztertu zituenean: \u00abAitzitik, gure Zuzenbide pribatuak bide lasaiago<br \/>\nbat hartu zuen, bareagoa, legelarien eta gaian adituak zirenen artean<br \/>\neztabaidatua izan zelako [\u2026], beste behin agerian utziz gure herri honek bere<br \/>\ninstituzioekiko maitasun handia izan zuela eta oraindik ere baduela, eta<br \/>\netengabe ari dela haien berrezartzea lortzeko ahaleginean\u00bb (J. R. de Urquijo,<br \/>\n\u00abEl Colegio de Abogados de Bilbo&#8230;\u00bb, 93. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Alonso Martinez, Grazia eta Justizia ministro eta Kode zibilaren<br \/>\nbultzatzaile nagusiak oso aintzat hartzen zuen Manuel Lecanda; hainbeste, non<br \/>\nKode zibilari buruzko eztabaida parlamentarioan \u00abforo espainiarreko benetako<br \/>\npertsona handia\u00bb zela esan zuen, eta hala erakutsi zuen ere El C\u00f3digo Civil en<br \/>\nsus relaciones con las legislaciones forales lanean Bizkaiko Zuzenbideari<br \/>\neskaini zion atalean. Bertan, Lecandaren jarduna goraipatzeaz gain, \u00abnazioaren<br \/>\nbatasunaren alde nire kide entzutetsuak ezarritakoa gogo onez\u00bb onartzen zuela<br \/>\nadierazi zuen (M. Alonso Martinez, \u00abEl C\u00f3digo Civil en sus relaciones con las<br \/>\nlegislaciones forales&#8230;\u00bb, 1300. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Orekatuagoa eta ikuspegi zabalagokoa zen Celaya Ibarraren iritzia.<br \/>\nLecandaren zintzotasuna eta izaera bizkaitarra ukatu gabe, egotzi zitzaion<br \/>\negitekoaren muga zorrotzen eraginez izandako hutsegiteak aipatu zituen eta<br \/>\ngerora Arabako eta Bizkaiko Kodifikazio Zibilerako Batzordeak egin zuen<br \/>\nikuskera zabalagoko lanarekin lotu zuen. Kode zibila ezarri eta gero, 1899ko<br \/>\napirilaren 24ko Errege Dekretuaren bitartez sortu zen Batzorde hori. Lecanda<br \/>\nizan zen bertako presidente, nahiz eta soilik bi saioetara joateko aukera izan<br \/>\nzuen, 1900. urtean larriki gaixo zegoela hil baitzen. Gauzak horrela, batzorde<br \/>\nhorren egitekoa zuzentzeko ardura Aureliano de Galarzaren esku geratu zen,<br \/>\nAp\u00e9ndice de Derecho civil foral de Vizcaya y \u00c1lavaren idazlea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esan liteke bere heriotzaren ondoren eskaini zioten epitafiorik egokiena<br \/>\nEuskal-Erria aldizkariarena izan zela, bertan bere izaera laburbiltzen saiatu<br \/>\nbaitziren: \u00abAlderdi politikoekiko itxaropenik gabe eta 1876ko uztailaren 21eko<br \/>\nLege berdintzailearen eraginek atsekabeturik, Euskalerria Elkartean afiliatzea<br \/>\nerabaki zuen, baina batez ere eskola eta doktrinarekin bat zetorrelako, eta ez<br \/>\nhainbeste ekintzaile bezala; zendu berri den Manuel jauna ez baitzen inoiz<br \/>\nzalaparta eta iskanbilen aldekoa izan, aitzitik, beti bake, adostasun eta<br \/>\nlegearen errespetuaren aldeko ideien alde egin ohi zuen\u00bb (\u00abApuntes<br \/>\nnecrol\u00f3gicos\u00bb, Euskal-Erria, XLII, 1900, 50-51. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat kargu izan zituen Bizkaiko eta Bilboko erakundeetan. Tarteka, Bilboko Abokatuen Elkargoko dekano izan zen XIX. mendeko azken herenean, Bilboko bake-epaile, Bizkaiko jaurerriko aholkulari eta Probintziako aita (1876). Bilboko Udal administrazioari dagokionez, bertako kide izan zen eta Bilboko alkate ere bai (1880). Jarduera horietan guztietan, Manuel Lecandak erabaki garrantzitsuak hartu behar izan zituen, hala nola, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3519","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Hainbat kargu izan zituen Bizkaiko eta Bilboko erakundeetan. Tarteka, Bilboko Abokatuen Elkargoko dekano izan zen XIX. mendeko azken herenean, Bilboko bake-epaile, Bizkaiko jaurerriko aholkulari eta Probintziako aita (1876). Bilboko Udal administrazioari dagokionez, bertako kide izan zen eta Bilboko alkate ere bai (1880). Jarduera horietan guztietan, Manuel Lecandak erabaki garrantzitsuak hartu behar izan zituen, hala nola, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\\\/\",\"name\":\"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:08:44+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 &#8211; Bilbo, 1900eko urtarrilak 10).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae","og_description":"Hainbat kargu izan zituen Bizkaiko eta Bilboko erakundeetan. Tarteka, Bilboko Abokatuen Elkargoko dekano izan zen XIX. mendeko azken herenean, Bilboko bake-epaile, Bizkaiko jaurerriko aholkulari eta Probintziako aita (1876). Bilboko Udal administrazioari dagokionez, bertako kide izan zen eta Bilboko alkate ere bai (1880). Jarduera horietan guztietan, Manuel Lecandak erabaki garrantzitsuak hartu behar izan zituen, hala nola, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/","name":"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 - Bilbo, 1900eko urtarrilak 10). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:08:44+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/lecanda-mendieta-lekanda-mendieta-manuel-574-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LECANDA MENDIETA [LEKANDA MENDIETA], Manuel (Mungia, Bizkaia, 1829ko irailak 12 &#8211; Bilbo, 1900eko urtarrilak 10)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3519","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3519\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3519"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3519"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}