{"id":3515,"date":"2023-02-13T20:06:58","date_gmt":"2023-02-13T19:06:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:06:58","modified_gmt":"2023-02-13T19:06:58","slug":"landeta-aburto-eduardo-572-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/","title":{"rendered":"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 &#8211; Bilbo, 1957ko uztailak 1)."},"content":{"rendered":"<p><span>Eduardo<br \/>\nde Landeta y Naveransacona medikuaren eta Josefina de Aburtoren semea, biak<br \/>\nBilbokoak jatorriz eta bertako biztanleak. Bere aitona Juan de Landeta y Basabe<br \/>\nizan zen, <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende hasieran Bilbon ezarri zen Gautegiz-Arteagako<br \/>\nmedikua, Argatxa baserrikoa; bere amona Josefa de Naveransacona. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Haurtzaroa<br \/>\nBilboko Zazpikaleetan eman zuen, Dendari kaleko etxe batean. Anaia batekin eta<br \/>\nCatalina de Aburto lehengusinarekin bizi zen, gerora Ramon de la Sota y<br \/>\nLlanoren emazte izan zena. Haurra zela, Catalina umezurtz geratu zen eta bere<br \/>\nosaba-izebekin bizitzera joan zen. Zazpikaleetako haurra zenez, Eduardo Don<br \/>\nHiginio \u00abEl Pavero\u00bbren eskolara joan zen Miguel de Unamunorekin. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nosasun ahula zela eta, bronkioetatik gaixotu ohi zen, eta ez zioten ikasteko<br \/>\naukerarik eman. Hamasei urterekin, ordea, Angulemara joan zen, osatzera,<br \/>\nikasketak bukatzera eta frantsesa ikastera. Handik, Ingalaterrara abiatu zen<br \/>\nlegeak eta ekonomia ikastera, ikasketa horiek hasiberriak baitziren Londresko<br \/>\nUnibertsitatean, Newporten eta Cardiffen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1890.<br \/>\nhamarkada hasieran bere lehengusu politiko Ramon de la Sotarekin lanean hasi<br \/>\nzen hainbat enpresetako idazkari eta zuzendari bezala: meatze ustiapena,<br \/>\nontzigintza, flota gobernua, siderurgia\u2026 garai hartako euskal enpresari<br \/>\nhandiena zenak hartutako alor guztietan aritu zen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Carmen<br \/>\nde Beascoechea Ibarrondo bilbotarrarekin ezkondu, eta etxebizitzaz aldatu zen,<br \/>\nLuciano Arangurenen txakolin lurretan eraikitzea agindu zuen txalet batera,<br \/>\nConcha kaleko 4. zenbakian. Bertan, bere pinakoteka handiaz, libururik onenez<br \/>\n(Bizkaiko Aldundiaren esku dagoen bere liburutegiak argi erakusten duenez) eta<br \/>\nBusturiako portzelanaren bilduma osoaz inguraturik sortu zuen bere familia. 14<br \/>\nseme-alaba izan zituen, baina soilik zortzi iritsi ziren helduarora: Mari Cruz<br \/>\n(Angel Apraizekin ezkondua, Eusko Ikaskuntzako idazkaria eta katedratiko<br \/>\nospetsua), Eduardo, Mercedes, Carmen, Victor (margolaria), Jose, Catalina eta<br \/>\nDolores. Katoliko praktikantea zenez, bere seme-alabak praktika horretan hezi<br \/>\nnahi izan zituen, eta erlijiosoen ikastetxeak aukeratu zituen horretarako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gregorio<br \/>\nArrienek dioenez: \u00abhelduaroan ezagutu zutenek garaiera ertaineko gizon bat<br \/>\nbezala gogoratzen dute, hizlari ona, azkarra eta argia. Oso zintzoa eta zuzena<br \/>\nzen. Barne koherentzia doktrinal handia zuen, eta hori eskaintzen zuenez,<br \/>\nbesteengandik ere koherentzia maila bera espero zuen. Hori zela eta, batzuetan<br \/>\nirudi luke jokamolde urduriko gizona zela, ia intrantsigentea. Berarentzat,<br \/>\nideiak defendatzea zen garrantzitsuena\u00bb. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1905<br \/>\neta 1923 urteen artean argitaratutako bere idatzi ideologikoak oso ugariak izan<br \/>\nziren garai hartako egunkari eta aldizkarietan, hala nola, <i>Euskalduna<\/i>, <i>El<br \/>\nSol<\/i>, <i>Hermes<\/i>&#8230; Sinatzeko goitizen asko erabili zituen: Argacha,<br \/>\nSacona, Pedernales, Kiss, Veritas Vincit, K. C. de O., Pedro Perez de Villela,<br \/>\nIto, Don Higinio&#8230; Berak \u00abZazpikaleetako aristokratatzat\u00bb zuen bere burua. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ideologia politikoak, \u00ablandetismo\u00bb delakoak, <\/span><span>XX<\/span><span>. mendean<br \/>\nabertzaletasuna izan zenaren aitzindari izatera eraman zuen. <\/span><span>XIX<\/span><span>. mende<br \/>\nbukaeran, Sotarekin batera, ideologia liberal foruzalea zuela esan liteke, eta<br \/>\nelkarrekin Euskalerria Elkartea sortu zuten. Urte horietan eman zioten babesari<br \/>\nesker, Sabino Aranak probintzia diputatu hautatua izatea lortu zuen 1898.<br \/>\nurtean. \u00abSabino Aranaren bilakaera espainolista\u00bb eragin zuena izan zen haren<br \/>\nbizitzaren azken urtean, Landetaren ideia posibilistaren garrantziaz jabetu<br \/>\nzelako: \u00abZiurrenik, nazionalismo edo bizkaitarrismoa gure Euzkadirentzat onura<br \/>\npraktiko agerikoak ekartzeko iritsi zen politikaren mundura, euskal arima<br \/>\nberpizteko, euskaldunei euskaldun direla ohartarazten uzten ez dien<br \/>\nezjakintasuna gainditzen laguntzeko\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiarekin konfederatutako nazio izango zen Euzkadi baten alde egin<br \/>\nzuen. 1906an, Sabino Aranaren heriotzaren ondoren EAJren zuzendari berri<br \/>\nizendatu zuten Angel Zabalari kontra egin zion, ez baitzuen alderdia<br \/>\ndemokratizatzerik eta jarrera aliantzazale eta elektoralistarik hartzea<br \/>\nonartzen. Hori zela eta, alderditik kanporatu zuten uztailean, baina Zabalaren<br \/>\ndimisioaren ondoren, berriro onartua izan zen abenduan. Orduan, Programa onartu<br \/>\negin zen, eta garaipena izan zen berak bultzatutako moderazioarentzat: \u00abHelburu<br \/>\nnazionalistak dituen Euzkadi hori ez da ezinegon zoroen bitartez iritsiko,<br \/>\nekimen burugabe eta biolentoekin; ez da iritsiko gure seme-alabak gorrotoan<br \/>\nhezita, batzuei iruzur eginez, eta besteak itsutuz, ez. Erredentzioak bertutea<br \/>\ndakar, bertuteak sakrifikazioa eta sakrifikazioak maitasuna\u00bb. \u00abKrimenak<br \/>\nkriminalak sortzen ditu. Gorrotoak munstroak. Maitasunak soilik sortzen ditu<br \/>\nobra liluragarriak. Bertutea da salbatzeko gaitasuna duen bakarra\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1906tik aurrera, arlo guztietan auto gobernatzeko eskuduntzak izango<br \/>\nzituen Euskal Estatutua sortzearen alde gogor hasi zen lanean. 1918an<br \/>\nMelqu\u00edades Alvarezekin batzartu zen horretan saiatzeko, baina ez zuen<br \/>\narrakastarik izan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kulturaren eta hezkuntzaren arloari dagokionez, Eusko Ikaskuntzako<br \/>\nzenbait biltzarretan hizlari izan zen. Elkarte horretako zuzendaritza<br \/>\niraunkorreko kide izan zen 1918-1924 eta 1926-1932 artean. 1918an, O\u00f1atin,<br \/>\n\u00abBizkaiko probintziako eskolaren egungo egoera\u00bb izan zuen hizpide. Iru\u00f1ean,<br \/>\n1920an, \u00abLehen Hezkuntzak inguruan duen giroarekin lotutako bizitza<br \/>\nerrealerantz egin behar du\u00bb izan zuen mintzagai. Ama hizkuntzarekiko errespetua<br \/>\naipatu zuen. Gernikan, 1922an eskolako elebitasuna aztertu zuen, \u00abOinarrizko<br \/>\nLehen Hezkuntza\u00bb proiektu bat aurkeztuta, Eusko Ikaskuntzaren lorpen<br \/>\nnagusietako bat. 1920tik 1925era Auzo Eskolak eraikitzen lagundu zuen,<br \/>\n\u00abOinarrizko Lehen Hezkuntza\u00bb zabaltzeko pentsatutako proiektua. <\/span><span>1923an Eusko<br \/>\nIkaskuntzarekin batera Euskal Unibertsitatea sortzeko batzordea sortu zuen.<br \/>\nHezkuntzarekin lotutako bere azken hitzaldiak \u00abElebitasuna Nazioarteko<br \/>\nHezkuntzan eta Euzkadin\u00bb izenburupean eskaini zituen, 1931n.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1923an, Bilboko Euskal Zentroan emandako hitzaldi baten harira, \u00abLos<br \/>\nErrores del nacionalismo vasco y sus remedios\u00bb argitaratu zuen. Bertan, bere<br \/>\ngai ideologikoak laburtu zituen: Sabinok euskal kontzientzia suspertu zuen,<br \/>\nbaina\u2026 \u00abutz dezagun Sabino bakean, garai historiko bakoitzak bere izena<br \/>\ndaukalako eta gertakari bakoitzak bere inguruabarra\u00bb. \u00abEuskal nazionalismoa ez<br \/>\nda Aranismoa, euskal nazioaren berrespena baizik\u00bb. Bere ustez, euskal Foruak<br \/>\nbertan behera utzi zituen legea idargabetzeak ez zuen inolako zentzurik, ez<br \/>\nbaitzen hori guztiaren eragilea, euskaldunak nor ziren ez jabetzea baizik\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zatiketa abertzalean ez zuen Aberri separatistarekin bat egin, baina<br \/>\nCNVrekin ere ez erabat. De la Granja Sainz katedratikoaren hitzetan: \u00abLandetak<br \/>\nez zuen ezer ere ezkerrekotik; gizarte jatorri burgesa zuen, lanaren eta<br \/>\nfamiliaren aldetik Ramon de la Sotari lotua zegoen, eta bere artikulu eta<br \/>\nproiektu autonomikoan ez zion auzi sozialari tarterik eskaini\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931. urtean Lizarran (Nafarroa) adostutako Euskal Estatutua idazteko<br \/>\nardura izan zuen Eusko Ikaskuntzako Batzordeko kide izan zen. Onartu aurretik,<br \/>\nproposamenak bere eskumenetik kanpoko bi aldaketa garrantzitsu izan zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerra aurreko urte horietan, sutsuki aritu zen lanean Sotaren proiektu<br \/>\nekonomikoetan, eta etengabe bidaiatu zuen Madrilera. 1936an sir Ramon de la<br \/>\nSota y Llano hil zen eta 1937ko maiatzaren 1ean bere iloba Ramon de la Sota y<br \/>\nAburtok Eduardo de Landeta ahaldun izendatu zuen. Francoren tropak Bilbora<br \/>\nsartu zirenean, 1937ko ekainean, sir Ramonen oinordeko bakar bat ere ez zegoen<br \/>\nhiri horretan, denek Biarritzen zituzten etxeetara ihes egin zutelako. Jose<br \/>\nLuis Aznarren erasoa iritsi zenean, Eduardo de Landeta zen bere bulegoan zegoen<br \/>\nbakarra. Larrinagako espetxera eraman zuten, baina denbora gutxi egin zuen<br \/>\nbertan, eta handik Gasteizera erbesteratu zuten, Front\u00f3n hotelera. Hirurogeita<br \/>\nhamar urte zituen orduan. Errepresaliatu politikoa izan zen, eta erantzukizun<br \/>\nzibileko zigor-txostena ireki zioten, baina 1940ko urtarrilaren 25ean Bilboko<br \/>\nerantzukizun politikoen eskualde epaitegiak errebisioan absoluzio sententzia<br \/>\nebaztea lortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilbon jarraitu zuen lanean Ramon de la Sota y Aburtoren esanetara eta<br \/>\nprobintzia administrazioan sartzea lortu zuen. Epaitegi berezi berri batek<br \/>\nBizkaian konfiskatutako ondasunen ardura hartu zuen, baita Sotarenak ere. Juan<br \/>\nJose Tutau Menroy bertako titularra zen eta laguntzaile bezala kontratatu zuen,<br \/>\nhilabetero 500 pezetako soldataren truke. Eduardo de Landetak, konfiskatutako<br \/>\nondasunen egoera zehatza eta sortzen zituzten errenta fluxuak ezagutzeko parada<br \/>\nzuen, eta epailea erosten saiatu zen Sotaren ondasunen gaineko ekimenak bertan<br \/>\nbehera utz zitzan. Sir Ramon de la Sotari akusazio politiko faltsuak egin<br \/>\nzizkion frankismoak, baina ez hori bakarrik, bere oinordekoek gerra<br \/>\ngaitzesgarri horretan izan zen espoliaziorik handiena pairatu zuten. Francok ez<br \/>\nzion inori kendu sotatarrei bezain beste, eta inoiz ez zien euren<br \/>\nabertzaletasuna barkatu ez eta euren ondasunak itzuli ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala, konfiskatu zizkieten ondasunak defendatzen hil zen Landeta, aita<br \/>\nLojendio jesuitak lagunduta Bilboko Concha kaleko 4. zenbakiko bere txaletean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Eduardo de Landeta y Naveransacona medikuaren eta Josefina de Aburtoren semea, biak Bilbokoak jatorriz eta bertako biztanleak. Bere aitona Juan de Landeta y Basabe izan zen, XIX. mende hasieran Bilbon ezarri zen Gautegiz-Arteagako medikua, Argatxa baserrikoa; bere amona Josefa de Naveransacona. Haurtzaroa Bilboko Zazpikaleetan eman zuen, Dendari kaleko etxe batean. Anaia batekin eta Catalina de [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3515","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Eduardo de Landeta y Naveransacona medikuaren eta Josefina de Aburtoren semea, biak Bilbokoak jatorriz eta bertako biztanleak. Bere aitona Juan de Landeta y Basabe izan zen, XIX. mende hasieran Bilbon ezarri zen Gautegiz-Arteagako medikua, Argatxa baserrikoa; bere amona Josefa de Naveransacona. Haurtzaroa Bilboko Zazpikaleetan eman zuen, Dendari kaleko etxe batean. Anaia batekin eta Catalina de [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\\\/\",\"name\":\"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:06:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 &#8211; Bilbo, 1957ko uztailak 1).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae","og_description":"Eduardo de Landeta y Naveransacona medikuaren eta Josefina de Aburtoren semea, biak Bilbokoak jatorriz eta bertako biztanleak. Bere aitona Juan de Landeta y Basabe izan zen, XIX. mende hasieran Bilbon ezarri zen Gautegiz-Arteagako medikua, Argatxa baserrikoa; bere amona Josefa de Naveransacona. Haurtzaroa Bilboko Zazpikaleetan eman zuen, Dendari kaleko etxe batean. Anaia batekin eta Catalina de [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/","name":"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 - Bilbo, 1957ko uztailak 1). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:06:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/landeta-aburto-eduardo-572-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LANDETA ABURTO, Eduardo (Bilbo, 1867ko uztailak 3 &#8211; Bilbo, 1957ko uztailak 1)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3515","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3515\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3515"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3515"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}