{"id":3513,"date":"2023-02-13T20:06:13","date_gmt":"2023-02-13T19:06:13","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:06:13","modified_gmt":"2023-02-13T19:06:13","slug":"labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/","title":{"rendered":"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 &#8211; Bilbo, 1904ko urtarrilak 22)."},"content":{"rendered":"<p><span>Batangasen jaio zen, izen bereko eskualdeko hiriburuan, Filipinetako<br \/>\nCalabarzon eskualdean. Bere aita, Nicolas Delfin de Labayru y Monet, Zaragozan<br \/>\njaio zen, baina jatorriz Izabakoa zen (Nafarroa) eta garai hartan Batangas<br \/>\neskualdeko gobernadore militarra. Bere ama, Bonifacia Goicoechea, Bilbokoa zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espainiara itzultzen ari zirenean, tartean oraindik urte bat ez zuela,<br \/>\naita bidean hil zen. Amak Bilbon bizitzea erabaki zuen. Lehen ikasketak<br \/>\nhiribilduan egin zituen, eta horren ondoren eliza ikasketak egin zituen<br \/>\nGasteiz, Burgos eta Bartzelonan. Lege eta Kanonetan doktore izan zen Toledoko<br \/>\neliza Unibertsitatean 1871. urtean eta apaiz ordenatu zen, Gasteizen, 1872ko<br \/>\nabenduan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere zerbitzua Bilbon egin zuen, Joan Santuen parrokia-elizan, baina ez<br \/>\nzuen bertako parroko eskaintza onartu, ikasketei arreta handiagoa eskaini nahi<br \/>\nzielako. Familia aberatseko kidea zenez, hainbat lursailen jabe zen eta ez zuen<br \/>\nerlijio jardunari zegokion kargurik hartu nahi izan, literaturari eta<br \/>\nikerketari eskaintzen zien arreta galaraziko ziotelakoan. Sinodo aztertzaile<br \/>\neta Bilboko zenbait erlijioso komunitateren gidari espiritual izatera mugatu<br \/>\nzen. Erronda kalean bizi zen, 1842an Manilan jaiotako bere arreba Carmenen<br \/>\netxean, Manuel de Maguregui y Aransolo toska merkatariaren emaztea eta hainbat<br \/>\nneskaren ama.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eztabaida politiko-erlijiozkoa nagusi zen giroan, ahalegin handia eskaini<br \/>\nzion prentsa sortu eta bertan kolaboratzeari. Garai hartako bilbotarrek<br \/>\nhobekien ezagutu zuten alderdia izan zen hori. Karlismoa defendatu zuen<br \/>\nintegrismotik gertu zegoen ildoari jarraituz. 1880an La Voz de Vizcaya egunkari<br \/>\nkarlista sortu zuen, urte berean Lau-buruk ordeztu zuena eta ondoren<br \/>\nLaurac-batek, 1883. urtera arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1884an El Vasco sortu zuela esaten da (gero El Basco izan zen), eta<br \/>\n1899tik aurrera, La Trinchera, Candido Nocedalen ideien aldeko egunkari<br \/>\nkatoliko-politikoa. Haren Apis astekariko erredaktore gogotsua izan zen.<br \/>\nLabayruren lan motz horiek guztiak lotzen dituen hari tematikoa Bizkaiko, edo<br \/>\noro har Euskal Herriko, erlijiozko historiari buruzko bizitza eta gertakizunak<br \/>\ndira: Jeronimo de Mendoza Plasenciako herejearen enigma (hura argitzen saiatu<br \/>\nzen); Karlos III.aren garaian jesuitak Probintzia Baskongadetatik kanporatu<br \/>\nzituztenekoa; Bilboko Santiago elizako erlikiak; Elorriko parrokiaren<br \/>\nsorkuntza; eta erlijiosoei buruzko datuak, adibidez, Bermeoko Juan de Camuy;<br \/>\nLaudioko Roque de Menchaca idazlea; Bergarako frai Jose de Jesus Maria<br \/>\nfrantziskotarra (Ignacio de Irala); Bizkaiko frai Pedro de Ochoa domingotarra,<br \/>\netab. Horiez gain, Bilboko historiari buruzko bestelako gai bitxi eta<br \/>\ninteresgarriak landu zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Labayruk Lau-buru, Laurac-bat, Beti-bat eta ibilbide laburreko beste<br \/>\nhainbat aldizkarirekin kolaboratu zuen, hala nola, La Juventud Cat\u00f3lica<br \/>\nVizca\u00edna. Revista Cient\u00edfico-Literaria eta Bolet\u00edn de la Peregrinaci\u00f3n de Ntra.<br \/>\nSra. de Bego\u00f1arekin. Bizkaiarekin lotutako zenbait artikulu historiko<br \/>\nargitaratu zituen Euskal-Erria (1886-1909) eta Bolet\u00edn de la Comisi\u00f3n de<br \/>\nMonumentos de Vizcaya (1909 y 1913) aldizkarietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi berean, Labayruk ikerketa lan sakona egin zuen. 1870. urtetik aurrera<br \/>\nerlijioarekin lotutako bere obra txikiak argitaratu zituen. 1879an La Iglesia y<br \/>\nla Ense\u00f1anza. Breve estudio cr\u00edtico-hist\u00f3rico de los servicios que el<br \/>\ncatolicismo ha prestado a la instrucci\u00f3n p\u00fablica azterketa burutu zuen. 1880an<br \/>\nFray Juan de Zum\u00e1rraga bizkaitarrari buruzko lana atera zuen eta 1889an<br \/>\nLecturas eucar\u00edsticas, helburu jainkotiarra zuen lan mardula, lan teologiko<br \/>\nsakon baten emaitza. 1893an Galer\u00eda de vascongados ilustres en religi\u00f3n lanaren<br \/>\nbehin betiko edizioa kaleratu zen, Jaurerriko hainbat erlijiosoren bizitzak<br \/>\njasotzen zituena, lehenago ere argitaratuak zituena. Lan horretan jaso zituen,<br \/>\nbesteak beste, sor Maria Josefa del Rosarioren, aita Urrusoloren edota Gran Chacoko<br \/>\nmartiria zen Francisco de Ugalderen bizitzak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Labayruk Historia general del Se\u00f1or\u00edo de Bizcaya lanari esker lortu zuen<br \/>\nospea historialari bezala, batez ere, lehen liburukia 1895ean argitaratu<br \/>\nzuenetik. Ikerketa lan eskerga jasotzen duen lana da, artxibo publiko eta<br \/>\npribatuetan egindakoa, eta bi urtean behin argitaratu zen. Guztira 5.070 folio<br \/>\norrialde dira. Berak esandakoaren arabera, lan hori egitera bultzatu zutenak<br \/>\nbere amari zor zion euskal kontzientzia, euskal arrazakoa izatea eta ordura<br \/>\narte Jaurerriari buruzko historia ez oso errealen ahultasuna izan ziren:<br \/>\n\u00abBenetan historikoa dena berrezarri, litekeena apuntatu eta nazio Euskaldunaren<br \/>\nbaitan han-hemenka sortutako lainoak desagerrarazi, bereziki Bizkaiko Jaurerri<br \/>\nedo Konderriari dagokionez. Hori da nire asmoa\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Obra analen gisa antolatu zuen, lurraldearen bilakaera historiko,<br \/>\nerlijiozko, merkatari, kultural, artistiko, eta abarrak jasoz. Edozein berri<br \/>\ninteresatzen zitzaion, dela ekitaldi politiko handi bat, parrokia txiki baten<br \/>\ninaugurazioa edota bizkaitar ospetsu baten datu biografiko bat. Lehen liburukia<br \/>\nEuskal Herri osoari buruzkoa da, eta gainerakoekin alderatuta ez da hain<br \/>\nhomogeneo eta antolatua. Autorearen arabera, sarrera moduko bat izateko<br \/>\npentsatua zen eta horregatik ildo orokorrak markatu zituen bertan. Euskaldunen<br \/>\njatorria aztertu zuen XI. mendera arte eta mito tradizionalak desegin zituen<br \/>\napurka-apurka: Bizkaia ez zen Kantabria izan, eta ez zuen kristautasuna garai<br \/>\napostolikoetan jaso. Ez zen Jaun Zuria baino lehenagoko jaunik egon, eta<br \/>\nhistorikoki hura existitu zenik ere ez zuen uste, Arrigorriagako guda bezalaxe.<br \/>\nDatu historikoarekiko zuen interesak bultzatuta, Carmelo Echegarayrekin<br \/>\nidatzitako txosten bat aurkeztu zion Aldundiari 1910. urtean, jauregiko<br \/>\nbeiratearen motibo nagusian Jaun Zuriak Foruak zin egiten agertzearen kontrakoa.<br \/>\nBigarren liburukitik aurrera, edukia askoz zorrotzagoa da eta antolatuago<br \/>\nematen du. Liburuki horrek 1400. urtera arte hartzen du eta hurrengoei<br \/>\ndagokienez, bakoitzak mende bat hartzen du. Seigarren liburukia da azkena,<br \/>\n1800ean bukatzen dena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Labayruren asmoa Isabel II.aren erregealdira arte ikertzen jarraitzea zen,<br \/>\nbaina 1904ko urtarrilean hil zen VII. liburukia bukatu gabe. 1907ko ekainaren<br \/>\n21eko saioan, Aldundiak erabaki zuen Probintzia Baskongadoetako kronikaria zen<br \/>\nCarmelo Echegarayk argitaratuko zuela liburuki hori, historialariaren familiak<br \/>\nzituen paperak baliatuta. Hainbat gorabehera zirela medio, Echegaray egitekoa<br \/>\nburutu gabe hil zen 1925ean. Azkenean, Labayruren eskuizkribua Bizkaiko<br \/>\nAldundiaren eskuetara iritsi zen. La Gran Enciclopedia Vasca-k 1970. urtean<br \/>\nargitaratu zuen , Labayruren Historia General lanaren bigarren edizioan VII.<br \/>\nliburukia prestatzeko aukera izan zenean. Liburuki horrek Labayruk bukatutako<br \/>\nhamahiru atalak biltzen ditu, bakoitza bere eranskinekin, 1813. urtera arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Labayruk apunte gutxi batzuk utzi zituen bere ilobek eta Bizkaiko<br \/>\nAldundiko Liburutegiak gordetako bi karpetatan, eta Carlos Gonzalez Echegarayk<br \/>\nVIII. liburuki batean bildu zituen 1972an argitaratutako edizioarekin batera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estanislao de Labayruk aintzatespen ugari jaso zituen bizi zen artean.<br \/>\n1891ko uztailaren 26an Historiaren Errege Akademiako kide urgazle izendatu<br \/>\nzuten eta 1895ean Probintzia Diputazioak Jaurerriko ohorezko kronikari. 1897ko<br \/>\napirilean Noblezia eta Blasoien Idatzagiri bat jaso zuen Jose Maria de Rujulak<br \/>\negindako ikerketaren ondoren. 1899ko apirilaren 5ean Bilboko Udalak Hiribilduko<br \/>\nadopziozko seme izendatu zuen: \u00abidazle bezala lortutako merezimenduen lekukotza<br \/>\neta aitorpen gisa, Historia general del Se\u00f1or\u00edo de Bizcaya lan gogoangarrian<br \/>\nhain modu ederrean erakutsia\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1908ko martxoaren 27an, Aldundiak probintzia jauregiko areto batean<br \/>\nLabayruren irudia jartzea erabaki zuen, orduko hartan ere, bere ikerketa lan<br \/>\nsakon eta zailaren omenez. Esan beharra dago baliabide kopuru handi samarra<br \/>\ninbertitu zuela ikerlan horretan, modu desinteresatuan. Jose de Echenagusia<br \/>\nErrazkin margolari gipuzkoarrari eskatu zitzaion margolana. Pintore horrek<br \/>\nLabayru aurretik margotua zuen, Basilikaren barruan zintzilik dagoen Bego\u00f1ako<br \/>\nAndre Mariaren koroatzearen irudian ageri baita, bertan egon ziren gainerako<br \/>\napaizekin batera, 1900. urteko irailaren 8an.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Labayruren lanaren inguruko iritzi ugari izan ziren bere garaian. Historia<br \/>\nde Bizcayaren lehen liburukia atera zenean, adibidez, Miguel de Unamunok<br \/>\negiazkoak-edo ziren albisteen nahaspila bat zela esan zuen. Ma\u00f1aricuarentzat,<br \/>\n\u00abargitaratutako liburukiari buruzko iritzi hori bidegabea da eta are<br \/>\nbidegabeagoa obra guztia kontuan hartuez gero\u00bb. Sabino Arana ere aurka agertu<br \/>\nzen, baina ez zuen lehen liburukiaren alderdi historikoari buruzko aipamenik<br \/>\negin. Politikari abertzalearen kritikaren hasiera besterik ez da ezagutzen,<br \/>\ngobernuak Bizkaitarra itxi zuelako eta bere iritzia bertan eman ohi zuelako.<br \/>\nBeste autore batzuek, Resurreccion Maria de Azkue, Juan Carlos Guerra<br \/>\nheraldista eta genealogista ezagunak edota Julio Urkixo akademikoak esaterako,<br \/>\nobra goraipatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ma\u00f1aricuak bere Historiograf\u00eda de Vizcaya lanean esan zuenez, Labayruren<br \/>\nlanean ezin utzizkoak dira argitara eman zituen dokumentuak. Gehienak dokumentu<br \/>\nargitaragabeak ziren hark argitaratu zituenean, eta, egun ere, askok bertara jo<br \/>\nbehar dugu horiek argitaraturik ikusi ahal izateko. Haren ustez, hori da ukatu<br \/>\nezin zaion meriturik handienetakoa. \u00abSoilik II. liburukitik VI.era eman zituen<br \/>\neranskinak elkartuta 749 folio orrialde dira, eta horri testuan zehar<br \/>\ntxertatutako dokumentu garrantzitsu eta luzeei dagozkien beste ehun orrialde<br \/>\ninguru gehitu behar zaizkio, hala nola Juan Nu\u00f1ez de Lararen 1342ko<br \/>\nkapitulatua, 1392ko Ermandade kapitulatua, 1452ko Foru Zaharra, Chinchillaren<br \/>\nkapitulatua, etab.\u00bb. Aldi berean, baina, akatsik ere baduela aitortzen du.<br \/>\nLehena bere plangintza, \u00abanalen\u00bb antza handiagoa duelako estilo modernoko<br \/>\nhistoria sistematikoarena baino. Plangintza horrela aurkeztearen atzean<br \/>\nLabayruk bere apunteetan zuen datu kopuru handia egon liteke, ez baitzuen ezer<br \/>\nkanpoan utzi nahi izan. Sistematikotasun falta alde batera utzita,<br \/>\nhistorialariak bere ikerketaren emaitza guztia modu antolatuan eman zuela<br \/>\nadierazi zuen. Hori da ikertzaile garaikidearentzat izan dezakeen erabilera<br \/>\nnagusi eta agerikoena, obra irakurtzeko zaila izan arren. \u00abHistoria<br \/>\nenpirikoaren, positibismo historiografikoaren eta iturrien kritikaren erakuslea<br \/>\nda\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Finean, Labayruk nabarmen gainditu zuen bere aurretik idatzia zen guztia.<br \/>\nMa\u00f1aricuaren ustez, Labayruk XIX. mendeari itxiera eman zion eta bere lana<br \/>\nhistoriografiaren obra gailenetako bat da: \u00abLabayruren folio-liburu handiak<br \/>\naurrerapauso bat dira. Egia da. Baina ez gaitezen okertu. Bizkaia XX. mendean<br \/>\nsartu zen nahi genukeen bere iraganeko \u201chistoria\u201d ordenatu, sistematiko,<br \/>\norganiko eta harmoniatsu hori gabe\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Batangasen jaio zen, izen bereko eskualdeko hiriburuan, Filipinetako Calabarzon eskualdean. Bere aita, Nicolas Delfin de Labayru y Monet, Zaragozan jaio zen, baina jatorriz Izabakoa zen (Nafarroa) eta garai hartan Batangas eskualdeko gobernadore militarra. Bere ama, Bonifacia Goicoechea, Bilbokoa zen. Espainiara itzultzen ari zirenean, tartean oraindik urte bat ez zuela, aita bidean hil zen. Amak Bilbon [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3513","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Batangasen jaio zen, izen bereko eskualdeko hiriburuan, Filipinetako Calabarzon eskualdean. Bere aita, Nicolas Delfin de Labayru y Monet, Zaragozan jaio zen, baina jatorriz Izabakoa zen (Nafarroa) eta garai hartan Batangas eskualdeko gobernadore militarra. Bere ama, Bonifacia Goicoechea, Bilbokoa zen. Espainiara itzultzen ari zirenean, tartean oraindik urte bat ez zuela, aita bidean hil zen. Amak Bilbon [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\\\/\",\"name\":\"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:06:13+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 &#8211; Bilbo, 1904ko urtarrilak 22).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae","og_description":"Batangasen jaio zen, izen bereko eskualdeko hiriburuan, Filipinetako Calabarzon eskualdean. Bere aita, Nicolas Delfin de Labayru y Monet, Zaragozan jaio zen, baina jatorriz Izabakoa zen (Nafarroa) eta garai hartan Batangas eskualdeko gobernadore militarra. Bere ama, Bonifacia Goicoechea, Bilbokoa zen. Espainiara itzultzen ari zirenean, tartean oraindik urte bat ez zuela, aita bidean hil zen. Amak Bilbon [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/","name":"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 - Bilbo, 1904ko urtarrilak 22). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:06:13+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/labayru-goicoechea-labairu-goikoetxea-estanislao-jaime-571-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"LABAYRU GOICOECHEA [LABAIRU GOIKOETXEA], Estanislao Jaime (Batangas, Filipinak, 1843ko maiatzak 7 &#8211; Bilbo, 1904ko urtarrilak 22)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3513","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3513\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3513"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3513"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}