{"id":3509,"date":"2023-02-13T20:04:12","date_gmt":"2023-02-13T19:04:12","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:04:12","modified_gmt":"2023-02-13T19:04:12","slug":"jado-ventades-rodrigo-569-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/","title":{"rendered":"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 &#8211; Bilbo, 1922"},"content":{"rendered":"<p><span>Jose Maria Jado Llona eta Benita Ventades Urbillaren semea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilboko udal epailea, Bilboko Abokatuen Elkargo Goreneko dekano<br \/>\n(1911-1912) eta, Manuel de Lecanda hil ondoren, Bizkaiko Lurraldeko Kodifikazio<br \/>\nBatzorde Orokorreko Lehen Saileko kide urgazlea (1915-1922).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Rodrigo de Jado y Ventades XX. mendearen lehen hereneko euskal Zuzenbide<br \/>\nzibila landu zuen autore garrantzitsuena da, bereziki Arabako eta Bizkaiko Foru<br \/>\nZuzenbide zibila landu zituen. Bere jarduna eta pentsamendua elkar loturik doaz<br \/>\nabokatu bezala bere bezero diren Bilboko handikien familiei dagozkien gaietan<br \/>\nparte hartzean (bera ere handikien familia bateko kide zen) eta euskal<br \/>\nZuzenbide zibilari buruzko bere ideiak zehaztasunez adieraztean. Azkena<br \/>\nordenamendu juridiko oso bezala ulertzen zuen bere iturriak formulatu eta<br \/>\ninstituzioak ezartzen zituena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jadoren jarduna bi lanetan biltzen dela esan liteke: Dict\u00e1menes, eta bi<br \/>\nedizio izan zituen Derecho civil de Vizcaya, azkena bera hil ondoren<br \/>\nargitaratua. Lan horiek ezin utzizkoak dira Kode zibila argitaratu ondorengo<br \/>\ntrantsizio garaian (1888-1889) euskal Zuzenbide zibilaren egoera aztertzeko,<br \/>\n1888ko maiatzaren 11ko Oinarri Legearen 6. artikuluaren bitartez zegokion<br \/>\nEranskinean txertatu ondotik. Artikulu hori Kode zibila argitaratzeko<br \/>\nkatalizatzailea izan zela esan liteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jadok garai horretako Zuzenbide zibilean antzematen dituen ezaugarriak<br \/>\nhonakoak dira: a) euskal lurraldeetako erakunde zibilen arteko isomorfismoa; b)<br \/>\nhutsean historikoa denetik urrundu eta euskal Zuzenbide zibilaren mekanismoen<br \/>\neguneroko erabileran oinarritutako etorkizun bat proiektatzen duen ikusmoldea,<br \/>\neta c) indarrean zeuden euskal erakunde zibil guztien azalpen sistematikoa,<br \/>\ngaraiko joera dogmatikoen eta ohiko bibliografia zibilistaren ezagutza<br \/>\nerakusten duena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehen puntuari dagokionez, Jadok ondorio borobilak ateratzen ditu euskal<br \/>\nlurraldeetako ezkontza kapitulazioak alderatzen dituenean: \u00abbizkaitar forudunen<br \/>\neta eusko-frantsesen ezkontza kontratuetan ageri diren akordio multzo horrek,<br \/>\njatorri bera dutela berretsi ez ezik, beren oinarrizko instituzioei dagokienez<br \/>\n\u2014familiaren eta ondasunen antolaketa\u2014, batzuen eta besteen Zuzenbide pribatua<br \/>\nbera dela erakusten du, bestela ez litzatekeelako horrelako bat-etortzerik<br \/>\negongo, ezkontzaren bitartez familia berri bat eratzean itunen arteko<br \/>\nhainbesterako berdintasunik\u00bb (R. Jado y Ventades, Derecho civil de Vizcaya,<br \/>\n107. or.). Izan ere, Jado lehen autorea da bere azalpenean Araba, Bizkai eta<br \/>\nGipuzkoa aipatzeaz gain, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ere kontuan<br \/>\nhartzen dituena. Azken hiru horien kasuan, gainera, 1804. urtean Frantziako<br \/>\nKode zibilak eragindako unitate legislatiboaren ondoren beren ohitura zibilei<br \/>\nnola eutsi zieten aztertzen du.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jadoren lanaren originaltasuna haratago doa, ordea. Adrian Celayak dioen<br \/>\nbezala, \u00abJado ez zen filosofia hutsaletara mugatu, beti aztertu zuen ikusmolde<br \/>\njuridiko nagusien funtsa\u00bb (R. Jado y Ventades, Derecho civil de Vizcayaren<br \/>\nhitzaurrea, XIX. or.). Bigarren bektore horrek momentu historiko horretan<br \/>\nBizkaiko Zuzenbide zibilarentzat esanguratsua zen ororekin zerikusia zuen<br \/>\nguztia sistematikoki aztertzera eraman zuen Jado. Aldi berean, azalpen hori<br \/>\naurrera eramateko erabili zuen metodologiarekin lotura estua egin zuen, XIX.<br \/>\nmendeko ohiko banaketa frantsesari jarraitzen ziona: lehenik pertsonak hartzen<br \/>\nditu, ondoren, ondasunak, jabetza eta horien aldaketak; jarraian, jabetzak<br \/>\neskuratzeko askotako moduak eta, bukatzeko, betebehar eta kontratuak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nolanahi ere zen, Jadok mende askotan zehar Bizkaiko Zuzenbide zibilaren<br \/>\nardatz izandako gaia landu zuen hasieran: herribilduen eta lur lauaren arteko<br \/>\ndualtasuna. Gai horretan, beste batzuetan bezalaxe, argi utzi zuen bere<br \/>\nikuspegia zein zen, nahiz eta beti bat etorri ez Bizkaiko Kodifikazio Batzorde<br \/>\nBereziak idatzitako Kode zibilaren Eranskin proiektuak proposatutako<br \/>\nkonponbideekin (1899-1900). Zehazki, Jado Forua herribilduetan ezartzearen alde<br \/>\nzegoen, haien herriguneetatik kanpo, Batzordearen irizpideen kontra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurrekoa bezalako gaietan, Jadok agerian utzi zuen bere nagusitasuna, bere<br \/>\nteknika juridikoari esker bestelako auzi politikoen eraginpean egon zitezkeen<br \/>\nbeste autore batzuen iritzien gainetik baitzegoen. Alor horretan Jadok ez zuen<br \/>\namore eman, eta erakundeen azterketatik eta erabilera praktikotik eskuratutako<br \/>\nezagutza juridikoak zinez baliatu zituen. Jadok berak esan zuenez, \u00abherrialde<br \/>\nbaten Zuzenbide zibila osoki ezagutzeko, ezinbestekoa da Zuzenbide hori bizi<br \/>\nizana, bestela esan, haren berezitasunak ezagutzea\u00bb (R. Jado y Ventades,<br \/>\nDerecho civil de Vizcaya&#8230;, IX. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Agian horregatik izendatu zuten Kodifikazio Batzordeko kide, Bizkaiko<br \/>\nLurraldeko ordezkari. Batzorde horretan aurkeztu ahal izan zuen Araban<br \/>\nindarrean zegoen foru Zuzenbide zibilari buruz Arabako Aldundiak 1916an<br \/>\nidatzitako Memoria. Heriotzak eragotzi zion egun, bigarren edizioa argitaratu<br \/>\nzela ia mende bat egin duenean, euskal Zuzenbide zibilean baitezpadakoa den<br \/>\nobra burutzea. Hilberri zela, beste foruzale bizkaitar batek, Fernando de la<br \/>\nQuadra Salcedok, inspirazio poetiko nabarmenaz idatzi zuen bezala: \u00abez dezala<br \/>\ngure herriak soilik poetengatik negar egin eta ez ditzala soilik haiek lauda;<br \/>\nezar dezagun oinaze eta irakaspen epitafio bat Rodrigo Jado zibilista<br \/>\nbilbotarraren bustoaren oinarrian\u00bb (F. de la Quadra salcedo, \u00abDon Rodrigo<br \/>\nJado&#8230;\u00bb).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Jose Maria Jado Llona eta Benita Ventades Urbillaren semea. Bilboko udal epailea, Bilboko Abokatuen Elkargo Goreneko dekano (1911-1912) eta, Manuel de Lecanda hil ondoren, Bizkaiko Lurraldeko Kodifikazio Batzorde Orokorreko Lehen Saileko kide urgazlea (1915-1922). Rodrigo de Jado y Ventades XX. mendearen lehen hereneko euskal Zuzenbide zibila landu zuen autore garrantzitsuena da, bereziki Arabako eta Bizkaiko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3509","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Jose Maria Jado Llona eta Benita Ventades Urbillaren semea. Bilboko udal epailea, Bilboko Abokatuen Elkargo Goreneko dekano (1911-1912) eta, Manuel de Lecanda hil ondoren, Bizkaiko Lurraldeko Kodifikazio Batzorde Orokorreko Lehen Saileko kide urgazlea (1915-1922). Rodrigo de Jado y Ventades XX. mendearen lehen hereneko euskal Zuzenbide zibila landu zuen autore garrantzitsuena da, bereziki Arabako eta Bizkaiko [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\\\/\",\"name\":\"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:04:12+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 &#8211; Bilbo, 1922\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae","og_description":"Jose Maria Jado Llona eta Benita Ventades Urbillaren semea. Bilboko udal epailea, Bilboko Abokatuen Elkargo Goreneko dekano (1911-1912) eta, Manuel de Lecanda hil ondoren, Bizkaiko Lurraldeko Kodifikazio Batzorde Orokorreko Lehen Saileko kide urgazlea (1915-1922). Rodrigo de Jado y Ventades XX. mendearen lehen hereneko euskal Zuzenbide zibila landu zuen autore garrantzitsuena da, bereziki Arabako eta Bizkaiko [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/","name":"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 - Bilbo, 1922 - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:04:12+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/jado-ventades-rodrigo-569-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"JADO VENTADES, Rodrigo (Bilbo, 1855eko urtarrilak 18 &#8211; Bilbo, 1922"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3509","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3509\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3509"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3509"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}