{"id":3505,"date":"2023-02-13T20:02:34","date_gmt":"2023-02-13T19:02:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:02:34","modified_gmt":"2023-02-13T19:02:34","slug":"guiard-larrauri-teofilo-567-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/","title":{"rendered":"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 &#8211; Bilbo, 1945eko ekainak 29)."},"content":{"rendered":"<p><span>Alphonse Guiard eta Juliana Larrauri<br \/>\nsenar-emazteentzat Teofilo Salvador Guiard hamaikagarren haurra izan zen,<br \/>\nzortzigarren semea. Alphonse Frantziako St. Beat herribilduan jaio zen, Garona<br \/>\nGaraiaren departamentuan eta bere aita, harakina izateaz gain, ostalaritzan<br \/>\naritzen omen zen. Ekonomikoki bizimodu erosoa zuten. Alphonse argazkilari<br \/>\nibiltari bezala hasi zen lanean, Pontevedra eta Donostian lan egiten zuten<br \/>\nanaien ereduari jarraituz, eta Bilbora joan zen 1857an Plaza Barriko lokal<br \/>\nbatean optika bat irekitzeko. Negozio hori Kapelagile kaleko 1. zenbakira<br \/>\naldatu zuen 1860 aldera. Bere lokaletan gertatutako suteek hasiera zaildu<br \/>\nzioten arren, azkenean nolabaiteko ospea lortu zuen Hiribilduan, eta horri<br \/>\nesker familia Posta kaleko etxebizitza batean ezarri ahal izan zen. Bere<br \/>\nnegozioan ez zituen soilik produktu optikoak saltzen (betaurrekoak edo lupak),<br \/>\nhoriez gain, irin fabriketako galbaheentzako orrazi eta oihalekin bitartekari<br \/>\nlanak egiten zituen bere anaiekin batera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Teofilok 1893an burutu zuen batxilergoa Bilboko<br \/>\nEskola-Institutuan. Handik Salamancara joan zen unibertsitate ikasketak<br \/>\negiteko. 1900. urtean Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, eta bi urte<br \/>\nberanduago Madrilgo Unibertsitate Zentralean doktoretza eskuratu zuen. Bere<br \/>\naita hil ondotik, ama eta Blanca eta Maria arrebak laguntzen aritu zen, optika<br \/>\neta argazkilaritza negozioa baliatuta. Ezkongabea izan zen eta Posta kaleko 25.<br \/>\nzenbakiko familia etxean bizi izan zen 1945ean bronkitisak jota hil zen arte. Ezagutu<br \/>\nzutenek sakonki erlijiotsua, eskuzabala eta onbera zela esaten zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere heziketa akademikoa bukatu eta gero, ikerketa<br \/>\nlanari ekin zion Bilboko Udal Artxiboan. Bere obra nagusiak hiribilduko<br \/>\nhistoriari eta bertako erakunde nagusiei buruzkoak dira. Bildumaren lehen lana<br \/>\nHistoria de la Noble Villa de Bilbao lan mardula izan zen, 1905 eta 1912 urteen<br \/>\nartean argitaratu ziren lau liburukiz osatua. Lehen liburukiaren argitalpen<br \/>\nkostuak autoreak berak ordaindu zituen, eta hiribilduaren historia bildu zuen<br \/>\nbertan, 1300. urtean sortu zenetik 1600.era.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1906an bigarren liburukia argitaratu zuen, hiribilduan<br \/>\nXVII. mendean gertatutakoa jasoz. 1908an XVIII. mendea lantzen zuen hirugarren<br \/>\nliburukia aurkeztu zuen eta 1912an laugarren eta azkena. Bertan XIX. mendeaz<br \/>\naritu zen, baina Lehen Karlistaldiaren hasierara arte iritsi zen soilik, 1836ra<br \/>\narte. Guztiarekin ere, berak osatutako jarraipen laburtuago bat kontsulta<br \/>\ndaiteke Geograf\u00eda General del Pa\u00eds Vasco-Navarro lanean Bilbori buruz egin zuen<br \/>\nekarpenean. Francesc Carreras Candi geografo katalanak zuzendutako lana da,<br \/>\nBartzelonan 1911 eta 1921 artean argitaratua. Guiardek Bizkaiari buruzko<br \/>\nliburukian egindako ekarpena, Carmelo de Echegarayk idatzia, XX. mende hasieran<br \/>\nbukatzen da. Argi dago, ordea, horrek ez duela Historia de la noble villa de<br \/>\nBilbao laneko liburuki batek edo batzuek eman zezaketen maila erdiesten.<br \/>\nGuiardek Udal Artxiboan eta Bizkaiko Aldundikoan gordetako dokumentazio<br \/>\naberatsa jaso zuen lau liburuki horietan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1913 eta 1914 artean Historia del Consulado y Casa de<br \/>\nContrataci\u00f3n de Bilbao y del Comercio de la Villa argitaratu zuen. Bi<br \/>\nliburukitan, Bilboko Kontsulatuak bere bizitza luzean zehar (1511-1830)<br \/>\njasandako aldaketak eta egindako ibilbidea deskribatu eta aztertu zituen. Lan<br \/>\nxehea eta zehatza da eta, gaur egun ere, ezin utzizkoa da hiribilduaren eta are<br \/>\nherrialdearen historia ezagutzeko. Autoreak berak hitzaurrean adierazten<br \/>\nduenez, Bilbok beste herri batzuekin izandako itsas- eta<br \/>\nmerkataritza-harremanen gaineko zirriborro bat da, artxiboetan gordetako<br \/>\nlekukotasunak aztertuz egindakoa \u2014ia guztiak argitaragabeak\u2014. 1830. urtean<br \/>\nbukatzen da Kontsulatuaren desagerpenarekin eta hura ordeztu zuen Merkataritza<br \/>\nBatzordearen sorrerarekin. Bigarren horrek ibilbide laburra egin zuen, hainbat<br \/>\nesperientzia laburren ondoren, 1886an Bilboko Merkataritza, Industria eta<br \/>\nNabigazio Ganberak bere lekua hartu baitzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erabilitako dokumentazioa antolatu eta gordetzeko<br \/>\nkudeaketetan ere parte hartu zuen historialariak. Egiteko garrantzitsua izan<br \/>\nzen, Kontsulatuaren, Merkataritza Epaitegiaren eta Merkataritza Batzordearen<br \/>\nfuntsetako dokumentuak Udalaren esku geratu baitziren 1897an, Sustapen<br \/>\nMinisterioak hala aginduta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guiarden hirugarren lan esanguratsuena La industria<br \/>\nnaval vizca\u00edna (Anotaciones hist\u00f3ricas y estad\u00edsticas) da, 1917an argitaratua.<br \/>\nEuskalduna ontziolaren sortzaileak eskatu zion lan hori egitea, Ram\u00f3n de la<br \/>\nSota y Llanok. Enpresak berak ordaindu zuen luxuzko edizio hura, bere anaiaren<br \/>\nirudiak eta grabatuak ere biltzen zituena. Alfonso Guiard margolari ezaguna<br \/>\naurreko urtean hila zen. Liburu hori berrogeita hamar urte beranduago<br \/>\nberrargitaratu zuen Villar liburu-dendak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aipatu ditugun lan monografikoez gain, Guiardek parte<br \/>\nhartze nabarmena izan zuen hainbat konferentzia-ziklotan, idatzizko hedabidetan<br \/>\neta baita instituzio organoetan ere. 1918an O\u00f1atin egin zen Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\nlehen Biltzarrean parte hartu zuen Bizkaiaren itsas historiari buruzko lan<br \/>\nbatekin. Bilboko Kontsulatuaren Ordenantzak bertan behera uztearen ehungarren<br \/>\nurteurrenaren harira, Bilboko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Akademiak<br \/>\nkonferentzia ziklo bat antolatu zuen, eta Teofilo ere bertan izan zen. \u00abNoticias<br \/>\nde la fundaci\u00f3n, desenvolvimiento y extinci\u00f3n del consulado de Bilbao\u00bb<br \/>\nizenburua zuen lana 1930eko abenduaren 3an irakurri zuen, eta aurrerago<br \/>\nargitaratu egin zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guiarden kazetaritza ekoizpen oparoa Bilboko egunkari<br \/>\neta aldizkarietan agertu zen batez ere. Bertako historiari, ohiturei eta abarri<br \/>\nburuzko hainbat gai landu zituen bere artikulu eta kolaborazio ugarietan. Arazo<br \/>\nnagusia da askotan ez dela bere izena ageri, eta soilik zeharkako<br \/>\nerreferentzien bidez egotz dakizkiokeela honako edo halako artikuluak. Horren<br \/>\nadibide da, esaterako, bera hil ondoren, 1966an, argitaratutako Escudo y<br \/>\ntoponimia de Bilbao lana. Antonio de Guezala margolari ospetsu eta Euskal Artisten<br \/>\nElkarteko sortzaileak hiribilduko armarriari buruzko ekarpena egin zuen, baina<br \/>\nikerketa heraldikoan Guiardek lagundu zuela aipatzen zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere azken urteetan, historialari bilbotarrak<br \/>\nherrialdearen toponimia eta onomastika aztertzeko ekimen handi bat bultzatu<br \/>\nzuen. Egun galdua da, baina bera hil ondotik argitaratutako bilduma batean<br \/>\nmaterial horietako batzuk jaso ziren, sinadurarik gabe zeuden zenbait lanekin<br \/>\nbatera.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historia de Bilbao lanari esker lortutako meritu eta<br \/>\noihartzunak zirela medio, 1911. urtean Historiaren Errege Akademiako kide<br \/>\nurgazle izendatu zuten, eta horrekin loturik, Bizkaiko Monumentuen Batzordeko<br \/>\nkide egin zuten, 1908. urteaz geroztik berrantolatua izan baitzen. Bertan<br \/>\nidazkari lanak egin zituen lehendabizi eta, gerora, presidente izatera iritsi<br \/>\nzen. Erakundearen Buletinean zenbait lan eta proposamen argitaratu zituen,<br \/>\nbesteak beste, Bilboko Kontsulatuaren artxiboa gordetzeari buruzko bat. Eskuhartze<br \/>\naktiboa izan zuen Batzordeak bere jardueragatik jasotzen zituen materialak<br \/>\ngordeko behar zuen lokala aurkitzeko lanetan. Hala, 1921ean inauguratu zen<br \/>\nEuskal Museo Arkeologiko, Etnografiko eta Historikoaren oinarria ezarri zuela<br \/>\nesan liteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere lanaren aintzatespen bezala, eta hiribilduko<br \/>\nArtxibo Historikoa antolatzeko zegoen beharragatik, Guiard Bilboko ohorezko<br \/>\nkronikari izendatu zuten 1912an, eta artxibozain-liburuzain lanetan hasi zen.<br \/>\nKargua 1919an bereganatu zuen eta horretan aritu zen 1944an erretiratu zen arte<br \/>\n\u2014ez hala nahi zuelako, halabeharrez baizik, ikusmena eta entzumena galtzen ari<br \/>\nzelako\u2014. Urte horietan guztietan katalogazio eta inbentario lan xehea egin zuen<br \/>\nudal espediente guztiekin eta Gernikako korregidorearen epaiketa funtsak<br \/>\nkatalogatzen eta antolatzen ere lagundu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere jarduera politikoaz den bezainbatean, Guiardek<br \/>\nlehen euskal abertzaletasunarekin bat egin zuen. Hala ere, alderdiarekin<br \/>\nharreman korapilatsua izan zuen eta soilik momentu zehatzetan gauzatu zen.<br \/>\n1895ean Bilboko Euskeldun Batzokiko kide zen, baina desadostasun nabarmenak<br \/>\nizan zituen Arana anaiekin, Bizkai Buru Batzarrak antolaketa irekia izan behar<br \/>\nzuela defendatzen baitzuen. Bi urte geroago, Salamancan lizentziatura bukatu<br \/>\neta berehala, Sabino Aranak birgaitutzat jo zuen, Loiolan gogo-jardunak egin<br \/>\nondoren agertutako aldaketagatik, eta Baserrittarra astekariko zuzendari<br \/>\nizendatu zuen, karlismoari aurre egiteko helburuz. Aranak zentsura gainditu<br \/>\nnahi zuen horrela, Bizkaitarra aurretik itxia baitzioten, lehen aldizkari<br \/>\nabertzalea. Nolanahi ere zen, Guiardek kargua utzi zuen lehendabiziko sei<br \/>\nzenbakiak argitaratu eta gero, 1897ko ekainean. Dirudienez, erabaki horren<br \/>\natzean Arana anaien eta Euskalerria Elkartekoen (horiek liberalak eta<br \/>\nespainolistak) arteko ezadostasun politikoak egon ziren. Ematen du Teofilok<br \/>\nharreman ona zuela azken talde horrekin eta Arana anaiek, Baserrittarra<br \/>\nbaliatuta, beren erasoen jomugan jarri zituzten, karlistak alde batera utzita,<br \/>\ngutxienez uda hartan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1897a eta gero, Guiardek EAJrekin harremanetan<br \/>\njarraitu zuen, zeharka bazen ere. 1904an Angel Zabalak, Sabino Aranaren<br \/>\nordezkoak, barne araudi bat sortzeko saiakera egin zuen espetxetik, eta Guiard<br \/>\nhartu zuen, beste batzuekin batera, marko orokorra idazteko. 1912an, alderdiko<br \/>\nkide izan ez arren, Melequiades Alvarezen errepublikanoekin harremanetan<br \/>\njartzen saiatu zen batzorde nazionalistan parte hartu zuen Eduardo de Landeta<br \/>\neta Francisco de Ulaciarekin batera. Haien asmoa Euskal Herriarentzat autonomia<br \/>\nzabala lortzeko plataforma amankomun bat sortzea zen. Orduz geroztik politika<br \/>\nalde batera utzi zuela ematen du, 1945ean hil zen arte militante abertzalea<br \/>\nizan bazen ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guiard pertsona gogoangarri bezala ageri da Bilboko<br \/>\nhistoriografiaren historian. Bere nahas-mahasa eta estilo astuna kritikatuak<br \/>\nizan dira. Andres de Ma\u00f1aricuak Bilboko hiribilduko historiaren<br \/>\nberrargitalpeneko hitzaurrean adierazi bezala: \u00abez dago lekurik<br \/>\nirakurterraztasunarentzat historialari bilbotarraren lanean, are gutxiago<br \/>\nhiribildu nobleari eskainitako liburukietan. Dena galtzen da dokumentazioaren<br \/>\neta datu historikoaren hobe beharrez, eta bere horretan uzten du dokumentuen<br \/>\ntranskripzio osoa, dela testuetan edo oharretan\u00bb. Orrialde kopuru handiko<br \/>\nkapituluek ez dute epigraferik ez buruan eta ezta testuan ere. Ez du<br \/>\naurkibiderik ematen, bai, ordea, geroago argitaratu zituen lanetan. Hala ere,<br \/>\nbere garaiko historia idatzi zuen, garai hartan egin ohi zen bezala eta bere<br \/>\nbelaunaldiko arau historiografikoei atxikiz: interpretazio urria egin eta<br \/>\ngertakariari eta dokumentuari erabat lotu. Guiarden obrak balio instrumental<br \/>\nhandia du, bildu zuen dokumentazio kopuru erraldoiagatik, Udal Artxiboan<br \/>\nkontsultatzeko zaila izanik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Balio hori agerian uzten dute 1968 eta 1974 artean<br \/>\negin ziren bere hiru monografia lan handienen berrargitalpenek. Historia de<br \/>\nBilbao y la Historia del Consulado de Bilbao lana La Gran Enciclopedia Vasca-k<br \/>\nargitaratu zuen, hainbat sarrera interesgarri gehituta. Historia de la noble<br \/>\nvilla de Bilbao lanari V. liburuki bat gehitu zioten, gorago aipatu dugun<br \/>\nCarreras Candiren Geograf\u00eda General del Pa\u00eds Vasco-Navarro bildumaren Bizkaiko<br \/>\nliburukian argitaratutako Bilbori buruzko testua gaineratuz. Azkenik, La Industria<br \/>\nnaval vizca\u00edna Villar liburu-dendak argitaratu zuen. Era berean, horren<br \/>\nerakusle da Bizkaiko Kultura Batzordeak Historia de la Villa de Bilbao lanean<br \/>\nkontsultak egitea errazteko asmoz aurkibide toponimiko eta onomastikoak gehitu<br \/>\neta lana berriro argitaratu izana, jatorrizko lanak ez baitzuen aurkibiderik.<br \/>\nPedro de Garmendia Goyetche hasi zen 1954an Jose Simon Diaz historialariak<br \/>\nargitaratu zituen aurkibide horiek egiten. Garmendia Guiarden ordezko izan zen<br \/>\nUdal Artxibo eta Liburutegian, aurretik Guiarden laguntzaile aritua baitzen<br \/>\nbertan, eta 1945. urtearen hondarrean bat-batean hil zen. Haren hitzetan,<br \/>\nGuiard \u00abXVI. mendeko bilbotarra zen; hobeki, zehatzago, ezagutzen baitzuen<br \/>\n1400. urteko Bilbo bere garaikoa baino, eta hiribildua bere tradiziozko erdigunetik<br \/>\nlekualdatu zuenetik, ez zen zabalgunean agertu ere egin\u00bb. Hil ondoren, bere<br \/>\nmaterial eta zirriborro ugari geratu ziren Udalaren lokaletan. Bere etxean<br \/>\nutzitakoak Manuel Basas artxibozain berriaren eskuetara pasa ziren, Guiarden<br \/>\noinordekoek hori nolatan gertatu zen oso ongi jakin gabe. Udalaren jabetza,<br \/>\nberaz, eztabaidagai izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alphonse Guiard eta Juliana Larrauri senar-emazteentzat Teofilo Salvador Guiard hamaikagarren haurra izan zen, zortzigarren semea. Alphonse Frantziako St. Beat herribilduan jaio zen, Garona Garaiaren departamentuan eta bere aita, harakina izateaz gain, ostalaritzan aritzen omen zen. Ekonomikoki bizimodu erosoa zuten. Alphonse argazkilari ibiltari bezala hasi zen lanean, Pontevedra eta Donostian lan egiten zuten anaien ereduari jarraituz, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3505","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Alphonse Guiard eta Juliana Larrauri senar-emazteentzat Teofilo Salvador Guiard hamaikagarren haurra izan zen, zortzigarren semea. Alphonse Frantziako St. Beat herribilduan jaio zen, Garona Garaiaren departamentuan eta bere aita, harakina izateaz gain, ostalaritzan aritzen omen zen. Ekonomikoki bizimodu erosoa zuten. Alphonse argazkilari ibiltari bezala hasi zen lanean, Pontevedra eta Donostian lan egiten zuten anaien ereduari jarraituz, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\\\/\",\"name\":\"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:02:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 &#8211; Bilbo, 1945eko ekainak 29).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae","og_description":"Alphonse Guiard eta Juliana Larrauri senar-emazteentzat Teofilo Salvador Guiard hamaikagarren haurra izan zen, zortzigarren semea. Alphonse Frantziako St. Beat herribilduan jaio zen, Garona Garaiaren departamentuan eta bere aita, harakina izateaz gain, ostalaritzan aritzen omen zen. Ekonomikoki bizimodu erosoa zuten. Alphonse argazkilari ibiltari bezala hasi zen lanean, Pontevedra eta Donostian lan egiten zuten anaien ereduari jarraituz, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/","name":"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 - Bilbo, 1945eko ekainak 29). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:02:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/guiard-larrauri-teofilo-567-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GUIARD LARRAURI, Teofilo (Bilbo, 186ko martxoak 2 &#8211; Bilbo, 1945eko ekainak 29)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3505","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3505\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3505"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3505"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}