{"id":3503,"date":"2023-02-13T20:01:38","date_gmt":"2023-02-13T19:01:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:01:38","modified_gmt":"2023-02-13T19:01:38","slug":"gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/","title":{"rendered":"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 &#8211; Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>XX. mendearen lehen erdiko politikari abertzalea,<br \/>\nezker abertzalearen sortzailea eta iraultza armatuaren inspiratzailea,<br \/>\nIrlandako borroka eredu hartuta. \u00abGudari\u00bb bezala ezaguna, izen horrekin<br \/>\nsinatzen baitzituen bere idazki politikoak. Gehienetan gazteria<br \/>\nindependentistaren aldizkarietan argitaratzen zuen, hala nola, Aberrin edo<br \/>\nJagi-Jagin, Euzko Gastediren eta Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) argitalpen<br \/>\nofizialak hurrenez hurren. Bere artikuluak Por la libertad vasca (Verdes, 1934)<br \/>\nizenburua daraman liburu batean bildu zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal nazionalismoaren lehen urratsen garaikidea<br \/>\nizaki, Gallastegik sortzailearen, esan nahi baita Sabino Aranaren, jarraitzaile<br \/>\nbatzuengandik jaso zuen bere eragin politikoa. Bilbon jaio zen familia<br \/>\nabertzale batean, bere senide gehienak lehen EAJko afiliatuak baitziren. Giro<br \/>\nabertzalean barneratu zituen Aranaren edo Campionen ideiak. Gazterik hasi zen<br \/>\neuskara ikasten, eta Azkueren eta Kiriki\u00f1oren ikasle izan zen. Bilboko<br \/>\ninstitutuan ikasketak burututa, merkataritza-peritazioa ikasten zuen<br \/>\nmilitantzia politikoan hasi zen garai berean. Euzko Gastediko afiliatu egin<br \/>\nzen, eta bertako presidente izatera iritsi zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogei urte zituela (1912), postu bat eskaini zioten<br \/>\nEuzkadi Buru Batzarraren bulegoan, eta bertan Luis Arana Goiri ezagutu eta<br \/>\nharekin ondoz ondo elkarlanean aritzeko aukera izan zuen. Urte luzez iraun zuen<br \/>\nharreman horrek zehaztu zuen Gudariren izaera politikoa, eta 1919an Euzko<br \/>\nGastediko presidente izateko hautatu zuten. Militantzia postu horretatik, garai<br \/>\nberria ireki zen Gallastegiren jarduera politikoaz eta abertzaleen gazte<br \/>\nmilitantziaz den bezainbatean; nabarmen, eusko abertzaletasunaren sortzailearen<br \/>\naktibismo eta erradikaltasunaren eraginaren pean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kronologiari begiratuta, Gudari erreformista eta<br \/>\nbirgenerazionisten belaunaldikoa dela esan liteke, XIX. mendetik XX.erako<br \/>\naldaketa bultzatu zuena, hain zuzen ere. Bere jaioterrian, euskal<br \/>\nabertzaletasunaren sorlekua zen Bilbo hirian, gizarte axolagabe batekin egin<br \/>\nzuen topo. Gazteria norabidea galduta zebilen, baldarrarena eginez ondo<br \/>\npasatzea besterik ez zuen buruan eta mende hasierako Bilbo zoriontsuaren<br \/>\nohitura alkoholiko eta gastronomikoen atzaparretan eroria zen. Orduan, Gudarik<br \/>\n\u00abalkohola zapaltzailearen laguntzailerik zintzoena da\u00bb esan zuen, eta eragina<br \/>\nizan zuen Sabino Aranak 1893az geroztik aldarrikatzen zuen independentismoari<br \/>\neta nazio berreskurapenari entzungor egiten zion belaunaldiaren gorputz eta<br \/>\nizpirituetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Egoera hori izanik ere, Eli Gallastegiren obra<br \/>\npolitikoaren ardatz nagusietako bat gazteen aukeretan duen konfiantza da,<br \/>\nezbairik gabe. Bere ustez, garai guztietako gazteek hartu behar dute euskal<br \/>\naberriaren lekukoa. Nagikeria, erosotasuna eta utzikeria eragin dizkie<br \/>\nEspainiako giro kulturalean murgildurik egoteak, Euskadiren errealitatea gaizki<br \/>\nazaltzen duen hezkuntza informazio okerrak eta beren arazoek, eta ezer baino<br \/>\nlehen horietatik guztietatik askatu behar dira. Hori dela eta, bere liburu<br \/>\nbakarra, Por la libertad vasca, \u00abzuri, hemezortzi urteko gazteari\u00bb eskainia da<br \/>\nzentzuz eta generikoki.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldi berean, mezu horren hartzaile horietako asko<br \/>\nmilitante abertzale gazteak ziren dagoeneko. Gudarik ondoan izan zituen Manu<br \/>\nEguileor edo Ceferino Jemein Euzko Gastediko aktibismoan eta lehen urrats<br \/>\npolitikoetan. Belaunaldi gazte horrek suzko bataioa izan zuen Francesc Cambo<br \/>\nagintari katalanak 1917an Bilbora egindako bisitaldian. Orduko hartan, Sota<br \/>\nbankaria buru zuen talde autonomistak Cambo gonbidatu zuen Bilbon mitin bat<br \/>\nemateko. Bertan hainbat afiliatu egoteaz gain, euskal nazionalismoaren agintari<br \/>\ngazteak izan ziren. EAJko sotistek lidergo politikoaren eredu bezala aurkeztu<br \/>\nnahi izan zuten erregionalista katalanak, ordea, gazteen itxaropenak zapuztu<br \/>\nzituen. Ez zuen inolako adierazpen independentistarik egin, eta horren ordez<br \/>\nCambok Kataluniako moderazio erregionalari gorazarre egin eta Estatu federala<br \/>\ndefendatzen zuen bere proiektu proposamena aurkeztu zuen. Aranaren jarraitzaile<br \/>\nziren euskaldunak kritikatu zituen bere asmo \u00abseparatistengatik\u00bb, beren<br \/>\nerradikaltasunagatik eta Espainiaren kontrako iritziengatik. \u00abPer Catalunya i<br \/>\nla Espa\u00f1a gran\u00bb leloa probokaziotzat hartu zuten Euzko Gastediko kideek eta<br \/>\nmomentuan bertan erantzutea erabaki zuten. Haietako batzuek mitina gelditu<br \/>\nzuten besaulki patiora salto eginez. Els segadors kantatu zuten lehenik eta EMBren<br \/>\nItxarkundia ondoren. Horrela, ekitaldia antolatu zuten sotisten asmo<br \/>\npropagandistikoa eta eredu politikoa bertan behera geratu ziren. Zalantzarik<br \/>\ngabe, gazteria abertzalearen baitan ematen ari zen bereizketa politikoaren<br \/>\neszenifikazio publikoa izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aranaren heriotzaren ondoren, Sotak ezkutuan zuzentzen<br \/>\nzuen taldeak isilean eta finantzazioaren bitartez EAJren agintea hartu zuen.<br \/>\nHoriek horrela, abertzaleen estrategia nagusia aldatu zuten, eta alderdiaren<br \/>\nizena ere bai. EAJ, horrela, Euzko JEL-Batza (Comuni\u00f3n Nacionalista Vasca)<br \/>\nizatera pasa zen eta 1915ean, Luis Arana alderditik kanporatu zuten,<br \/>\nalderdiaren sortzailearen anaia eta sortzezko idealen inspiratzaile<br \/>\nnagusietakoa. Camboren porrota eta gero, gazteak sektore iraultzaile<br \/>\narriskutsua bihurtu ziren CNVko ideologoentzat, eta horiek ziren Sotak<br \/>\nfinantzatutako Euzkadi egunkariaren orrialdeak betetzen zituztenak. Sektore<br \/>\nhori errotik ateratzeko beharra zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garai horietan hasi zen Aranaren ondarearen<br \/>\ninterpretazio doktrinalaren gaineko eztabaida. Eztabaida garratza izan zen<br \/>\naberriar eta komunionisten artean, nor bere hedabidea baliatuta (Aberri eta<br \/>\nEuzkadi). Abertzaleak bereizten hasi ziren, eta bereizketa horren aztarna gaur<br \/>\negun ere sumatzen da. Alde batetik, Espainiarekin merkataritza lotura<br \/>\nmantentzearen aldeko sotistak geratu ziren, kontzertuen eta kupoen sistema<br \/>\nfiskalarekin pozik geratu zirenak. Bestalde, Gallastegiren aberriarrak zeuden,<br \/>\nJemein, Errazti, Eguileor, Gazta\u00f1aga eta beste batzuk, Luis Aranaren babesa<br \/>\nzutenak, eta horien estrategia aldaezina euskal nazioaren erabateko<br \/>\nindependentzia zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Abertzaleek jarraitu beharreko bideari buruzko<br \/>\neztabaida pil-pilean zegoenean, CNVko ideologo nagusia zen Kizkitzak Sabino<br \/>\nAranaren gertaera \u00abespainolista\u00bb jarri zuen mahai gainean. Garai hartan esan<br \/>\nzuenaren arabera, ezinbestekoa balitz eta behar taktikoei erantzunez, euskal<br \/>\nnazionalismoak aurrera egin eta Estatu espainolaren barnean sartzea onartu<br \/>\nbeharko luke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sotismo eboluzionistak Sabino Aranari egotzi nahi zion<br \/>\nnazio ukatzearen izpiritua, haientzat beharrezkoa baitzen euskal estrategia<br \/>\nCamboren unionismoaren antzekoa izatea. Aberri baliatuta, Gallastegi haien<br \/>\naurkari nagusietakoa izan zen. Hipotetikoki izanik ere, bere nazio printzipioei<br \/>\negindako ukatze larria ezkutatu gabe, Gudarik gertaera onartu zuen, baina<br \/>\nSabino Aranak 1902an bizi izan zuen egoeraren ondorio bezala. Espetxean zegoen<br \/>\neta, hori gutxi balitz, handik gutxira heriotzera eraman zuen gaixotasunak<br \/>\njota.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gallastegiren ustez, Arana atsekabeturik eta<br \/>\nbakarturik zegoen, eta bere berpizte nazionalaren proiektua porrot egiten ari<br \/>\nzela sinetsi zuen. Hala ere, azken orduko ahultasun politiko hori ez zen<br \/>\nnahikoa sortze garaiko distira eta aurreko hamar urteetan Aranak eta bere<br \/>\njarraitzaileek egindako bide guztia iluntzeko. Gogoan betirako geratu ziren<br \/>\nbere askatasunaren eta patuaren jabe izan nahi zuen herriaren arrazoiak,<br \/>\npultsuak eta itxaropenak. Barne oposizio sotistak zerabilen Aranaren \u00abgertaera<br \/>\nespainolista\u00bb delakoa, sortzezko obrak zuen funts doktrinala berretsi besterik<br \/>\nez zuen egiten Gallastegi eta bere kideen ustez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eztabaida doktrinala hainbat alternatibarekin hedatu<br \/>\nzen hurrengo urteetan. 1921eko udan, EBBk Aberri astekaria auzi-iheslari<br \/>\ndeklaratu zuen, eta Euzko Gastediko zuzendaritza batzorde berria CNVtik<br \/>\nkanporatu zuen. Hilabete beranduago, 1921eko iraila hasieran, Gallastegi,<br \/>\nEguileor etab. buru zituen batzar batek beste alderdi bat sortzea erabaki zuen<br \/>\nBilbon. Sorrera hori, berez, EAJren birsortze moduko bat izan zen, eta horixe<br \/>\nizan zen alderdi berriari eman zioten izena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJ eraberrituak hedabide aberriarrak erabiltzen<br \/>\njarraitu zuen eta Aranaren funtsezko iturri politikoak berreskuratzea proposatu<br \/>\nzuen bere programan, sotistek egindako eransketak alde batera utzita.<br \/>\nGallastegik CNVren sektarismoa salatu zuen, eta benetako Euzko Alderdi<br \/>\nJeltzalearen printzipioetara itzuliko zirela aldarrikatu. Gazte birsortzaileek<br \/>\nez zituzten komunionismo sotistak zituen merkataritza interesak eta haien<br \/>\negitasmoaren ardatz bakarra sortzezko abertzaletasuna zen, eguneratuta, hori<br \/>\nbai, Marokoko gerraren aurkako jarrera defendatuz eta gainerako<br \/>\nindependentismoekiko elkartasuna adieraziz, hala nola katalana edo galiziarra.<br \/>\nHorrekin batera, langileek gizartean jokatzen zuten zeregina kontuan hartu<br \/>\nzuten abertzaletasun berriak, etorkinak ere barne hartuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zentzu horretan, aberriarren programak agerian utzi<br \/>\nzuen abertzaletasun interklasista faltsua, ustezko nazio anaitasun batean<br \/>\noinarritua, militanteen gizarte maila edozein izanik ere. Maila sindikalean,<br \/>\nabertzale berriek etsaitzat hartu zituzten Espainiako sozialistak eta UGTko<br \/>\nkideak, ez baitzituzten beren euskal eskubide nazionalak onartzen. Alor<br \/>\npolitikoan Sotaren komunionistak zituzten etsai, haien esplotazio laborala<br \/>\ngauzatzeko anaitasun etnikoa erabiltzen zuten bitartean unionismo espainiarra<br \/>\npraktikatzen zutelako eta euren bokazio federalista ez zelako aldeko kupo baten<br \/>\nordainketaz haratago iristen. Eta horrek argi erakusten zuen haien itxurazko<br \/>\nabertzaletasun faltsua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJ berriaren birsortzean edo doktrina eztabaidan izan<br \/>\nzuen zereginaz gain, Eli Gallastegi izan zen euskal politikagintzan klase<br \/>\nbanaketa soziala aintzatetsi zuen lehena, eta baita horrek zekarren interes<br \/>\npolitiko eta sozialen aldeaz jabetu zena ere. Berak zuzenean egin zuen, Aberrin<br \/>\n\u00abFiesta de Sangre\u00bb izeneko artikulu bat idatzita (1923ko abuztuak 24).<br \/>\nGertakari batzuen gaineko hausnarketa zen: aurreko egunean poliziak Alderdi<br \/>\nKomunistaren egoitza hartu zuen Bilbon, eta horren harira, abertzaleen artean<br \/>\nklase antagonismoen eta gizarte auziaren gaiari buruzko eztabaida piztu zen.<br \/>\nGainera, abertzaletasunak eta bere militanteek horien aurrean hartu beharreko<br \/>\njokabideari buruzko hausnarketa ere eragin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ordura arte, bazegoen halako idatzi gabeko arau bat:<br \/>\neuskal abertzaleek ez zuten lan munduarekin lotutako gizarte gatazketan parte<br \/>\nhartuko, ez zuten horiez jardungo eta ez ziren haiengatik arduratuko. Salbu eta<br \/>\nAranak sindikatu propio bat sortzeko sustatu zuen ekimen taktikoaren kasuan,<br \/>\nberen lan interesak defendatzeko euskal langileek sindikatzeko zuten beharraz<br \/>\nohartu zenean adierazitakoa. Helburua langile espainiarrekin ez nahastea eta<br \/>\ninteres disfuntzioa edo partekatzea ekiditea zen. Iradokizun hori baino lehen,<br \/>\nabertzaleen baitako inork ez zuen gai horren inguruko aipamenik egin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat gertakarik Gudariren eskuhartzea eskatu zuten,<br \/>\ngizarte arazoekin lotuta: lehena meatzarien greba bat izan zen; Alderdi<br \/>\nKomunistak greba orokorra eta piketeak deitu zituen Bilbo inguruko fabrika eta<br \/>\nindustria nagusietan. Agintari komunistak bilduta zeuden Herriko Etxean, eta<br \/>\npolizia su eta gar sartu zen bertara, bi militante hil eta beste hainbat<br \/>\nzaurituz, eta 40 pertsona atxilotu zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gai horri buruz idatzi zuen artikuluan, Gallastegik<br \/>\nbat egin zuen erasoa jasan zuten Alderdi Komunistako kideekin eta greba egiten<br \/>\nari ziren langileekin. Idatzia ezohikoa, inoiz ikusi gabea eta are harrigarria<br \/>\nizan zen garai hartako abertzaleentzat. Gazte komunistei, \u00abetengabe borrokatu<br \/>\neta sufritzen duten ameslariei\u00bb, elkartasuna adierazi zien eta era berean<br \/>\nburgesiaren axolagabetasun erakustaldiaren aurrean haserrea agertu zuen,<br \/>\nlehendabizi zezenketetan eta gero Bilboko Kale Nagusian luxuzko kotxeetan zebiltzalako,<br \/>\npoliziaren oldarraldi neurrigabeak eragindako \u00abdolu eta odolaren<br \/>\nespektakulutik\u00bb metro gutxira. Gudarik agur eta ohore egin zien hildakoei eta<br \/>\nhaien sufrimendua bere egin zuen. Doluminak eman zizkien biktimen kideei. Bien<br \/>\nbitartean, CNVren Euzkadi egunkariak ez zuen txintik ere esan eta La Gaceta del<br \/>\nNorte, boterearen interesen bozeramaleak honakoa idatzi zuen: gatazka honetan<br \/>\neta beste batzuetan, \u00abedozer gertatuta ere, Guardia Zibilak beti du arrazoia\u00bb.<br \/>\nBestalde, sektore sotistak eta bere Euzkadi hedabideak, Kizkitzaren idazlumaren<br \/>\nmenpe, garrazki egin zion kontra Gudariren artikuluari. Hark langile komunistei<br \/>\negindako omenaldia gaitzetsi zuten, abertzale batentzat lotsagarria zelakoan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hurrengo asteetan eztabaida sutsua piztu zen,<br \/>\nerantzunak eta erantzunen erantzunak bata bestearen atzetik nahasiz, eta<br \/>\nazkenean Euzkadi Buru Batzarrak ere berariaz eta ofizialki esku hartu behar<br \/>\nizan zuen. Eztabaida horretan Gudarik argi adierazi zuen bere \u00abanaiek\u00bb<br \/>\nesplotatutako ezein langilek ezin zuela haien aberri berbera izan. Aldi berean,<br \/>\naberastutako ugazabak agerian utzi eta salatu zituen, euren langile eta<br \/>\nenplegatu abertzaleei xantaia egiten zietelako aberriaren handitasunaren<br \/>\nizenean, egiazki axola zitzaien bakarra bertako eta kanpokoak esplotatuz<br \/>\naberastea zen bitartean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gudarik klase arteko antikapitalismoa erakutsi zuen<br \/>\neztabaida horretan, abertzaleen baitako sektore sotistaren \u00abkapitalismo gorri<br \/>\neta horiaren\u00bb aurrean. Arana desagertuz gero, katalanen moduko erregionalismo<br \/>\nhutsa bilakatu baitzen, eta bere interes bakarra espainiar Estatuan mantentzea<br \/>\nzen, krisi garaian desberdintasun soziala mantentzeko helburuz. Gallastegiren<br \/>\nklaseartekotasuna, ondorengo abertzaletasun iraultzailearen aurrekari nabarmena,<br \/>\nsolidarioa zen, independentista, eta Kapitalaren eta Lanaren artean<br \/>\nberdintasunean oinarritutako elkarrizketa proposatzen zuen. Bere hausnarketetan<br \/>\nlangileen arazoak txertatu zituen lehen mugimendu abertzalea zen. Gakoa izan<br \/>\nzen Mundu Gerraren ondoko urteetan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gudarik sortutako pentsamendu aberriar berriak eta<br \/>\nbere kutsu sozialak euskal gazteria independentistarengan eragin handia izan<br \/>\nzuen eta bertan egonkortzea lortu zuen. Jagi-Jagi argitalpenari esker indar<br \/>\nhandia eskuratu zuen Gallastegiren jarraitzaile baten antikapitalismo<br \/>\nabertzalea baliatuta: Trifon Etxebarria \u00abEtarte\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aurreko mendeko hogeigarren hamarkadan, Gudarik beste<br \/>\nekimen abertzale batean ere parte hartu zuen, maila eta hedadura handiagokoa,<br \/>\neta Kataluniako eta Galiziako nazionalismo independentistek sustatuta, hurrenez<br \/>\nhurren Francesc Macia eta Castelao buru. Estatua eta espainiar Monarkia<br \/>\nkrisialdi politiko sakonean murgildurik zeuden. Euskal Herriko, Kataluniako eta<br \/>\nGaliziako nazionalistek Bartzelonan bat egin zuten eta iraultza eta<br \/>\naltxamenduak deitzeko manifestu bat sinatu zuten. Ekimen horren buru nagusiak<br \/>\naipatutako Macia eta Castelaoz gain, Gallastegi, Manu Egileor, Telesforo<br \/>\nUribe-Etxebarria eta Manu Robles de Arangiz izan ziren. Ekitaldia erregimen<br \/>\nespainiarra salatzen zuen manifestu baten sinadura izan zen, zapaldutako<br \/>\nherrien burujabetza eta autodeterminaziorako eskubidea aldarrikatuz. Gudarik<br \/>\nEspainiako indar inbasoreen aurka borrokan ari ziren Marokoko matxinoak<br \/>\ngehitzea proposatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hiruko Aliantza horren helburu nagusiak<br \/>\nindependentismo erradikala eta dokumentu publiko ofizial batean, lehen aldiz,<br \/>\n\u00abapelazio heroikoa\u00bb delakoa txertatzea ziren, askapenerako armadak sortzea<br \/>\niradokiz eta oso litekeena zen independentziaren aldeko odol isurketa idatziz<br \/>\njasoz. Lehen aldia zen agintari abertzale batek okupatzaileen aurkako borroka<br \/>\narmatua beharrezko eta gertagarria zela esan zuela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Guztiarekin ere, independentisten arteko aliantzarako<br \/>\ngogo biziak ordu gutxi batzuk baino ez zituen iraun. Bartzelonan biltzarra egin<br \/>\nzen egunetik, Irailaren 11tik, 13ra besterik ez, orduan Primo de Rivera<br \/>\njeneralak estatu kolpea eman baitzuen. Boterea eskuratu zuenean, legez kanpo<br \/>\nutzi zituen mugimendu nazionalistak. Maciak eta Gallastegik erbestera joan<br \/>\nbehar izan zuten eta ez zuten aliantzarako eta iraultzarako ekimena berriro<br \/>\nmartxan jartzerik izan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hala ere, 1923ko irailaren 11n Bartzelonan egiten<br \/>\nsaiatu zirena aurrekari mitiko bilakatu zen etorriko ziren aliantzarako<br \/>\nurratsetan. Gallastegiren testu eta artikuluetan etengabeko erreferentzia izan<br \/>\nzen, bai erbestealdian eta baita hogeita hamargarren hamarkadan berreditatu<br \/>\nzenean, Galeuzkarekin, etab.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gallastegi bi aldiz joan behar izan zen erbestera;<br \/>\nlehena Donibane Lohizunera, eta bertan Euskal Independentziaren Aldeko Batzorde<br \/>\nbat sortu zuen; eta bigarrena Torreonera (Mexiko) hamabi urteko espetxe zigorra<br \/>\nezarriko zion gerra kontseilu bati ihes egiteko. 1928 eta 1931 arteko urte<br \/>\nhorietan Patria Vasca aldizkaria sortu zuen Mexikon, eta diasporako euskaldunen<br \/>\nartean banatu zuen. Bost zenbaki argitaratu zituen Mexikon eta seigarrena<br \/>\nBilbon, itzuli ondotik, 1932. urtean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gudariren parte hartze nabarmena izan zuen beste<br \/>\nekimen berritzaileetako bat euskal preso politikoek egindako lehen gose greba<br \/>\nizan zen, 1931n. Errepublikako gobernadore zibilaren aginduz Bilbon preso<br \/>\nzeuden Euzko Gastediko hamalau militantek parte hartu zuten. Gallastegi buru<br \/>\nzela, hiru egun iraun zituen gose grebak, euskal presoak aske geratu ziren<br \/>\narte. <\/span><span>Ekimen honen eredua Mac Swiney, Corkeko alkateak<br \/>\negindako gose greba izan zen. Hark hirurogeita hamalau egun egin zituen gose<br \/>\ngreban eta 1920an hil egin zen. Gertakari horrek eragin handia izan zuen euskal<br \/>\nabertzaleen artean, gazteen artean bereziki, iraultzaile irlandarren ereduari<br \/>\ngertutik jarraitzen ziotelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zenbait<br \/>\nhistorialariren ustez, Bilboko Larrinaga espetxean grebak iraun zituen hiru<br \/>\negun eskasetan, bertan ziren gazteek aldizkari bat egitea adostu zuten, garai<br \/>\nbateko Aberriren ildo eta estilo politiko eta informatiboa jarraituko zuena.<br \/>\nHandik urtebetera, 1932ko irailean, Jagi-Jagiren lehen zenbakia argitaratu zen.<br \/>\nBere izenak, ziurrenik, euskal abesti herrikoi batean zuen jatorria.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jagi-Jagi mugimendu mendigoxalearen argitalpen nagusi<br \/>\nbihurtu zen. Ez zuen alderdiaren diziplinarekiko inolako gatazkarik (CNVk eta<br \/>\nEAJk 1930ean bat egin baitzuten), baina berezko hitz eta irizpideak jarraitzen<br \/>\nzituen. Nolanahi ere, Euzkadi komunionistaren oso ezberdina zen, bereziki<br \/>\nautonomia-independentzia oposizioari zegokionez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gallastegik inspiratutako Jagi-Jagi astekaria<br \/>\nabertzalea eta independentista izan zen. Ehun eta laurogeita hamabi astez<br \/>\nargitaratu zen, 1932 eta 1936 artean, tartean hainbat eten izan bazituzten ere,<br \/>\nbertako artikulu idazleek jasan behar izan zuten gobernuaren errepresioagatik<br \/>\nedo EAJren eskuhartzeagatik. Gudarik idatzitakoaren arabera, 1930eko bat<br \/>\negitearen ondoren berriro EAJ pozoitzen ari zen giro moldakor eta oportunistari<br \/>\nerantzuteko tresna zen astekaria. Jagik, aldiz, herria hezi, gazteria gidatu eta<br \/>\nAranaren nazionalismoaren zentzu osoa berreskuratu nahi zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizi zuen garaia kontuan izanik, Jagi kopuru<br \/>\nesanguratsua argitaratzera iritsi zen: astero 20.000 ale inguru. Bertan,<br \/>\nGallastegik ez ezik, Manu Sotak, Pedro de Basalduak, Lauaxetak, Jesus<br \/>\nLarra\u00f1agak edo Etartek idatzi ohi zuten. Horiei guztiei esker, Jagik garai<br \/>\nhartako giro politikoa jasotzea lortu zuen eta Gudarik herria gidatzeko erabili<br \/>\nnahi zuen argia bilakatu zen. Bere bizialdi labur eta gorabeheratsuan<br \/>\n(1932-1936) aldizkari mendigoxaleak garaiko intentsitate soziala eta politikoa<br \/>\nbildu zuen. Gudarik eta Etartek Euskal Fronte Nazionala aldarrikatzeko idatzi<br \/>\nzuten edota desberdintasun biolentoak eta desparekotasun sozial eta ekonomikoak<br \/>\neragiten zituen kapitalismoa kritikatzeko. Abertzaletasunaren helburua<br \/>\naskatasun bikoitza zela aldarrikatzen zuten: soziala eta nazionala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilbo erori eta gero, Eli Gallastegik erbestera ihes<br \/>\negin behar izan zuen eta 1974ra arte ez zen Euskal Herrira itzuli. Haren<br \/>\nseme-alaba eta bilobek bere irakaspenen muina gorde dute. Bere eredua, bere<br \/>\nekimenak eta bere idatziak belaunaldi askorentzat erreferente izan dira, euskal<br \/>\nindependentismo kontsekuentea bezalaxe, oraindik askatasun bikoitzaren bila<br \/>\naritzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>XX. mendearen lehen erdiko politikari abertzalea, ezker abertzalearen sortzailea eta iraultza armatuaren inspiratzailea, Irlandako borroka eredu hartuta. \u00abGudari\u00bb bezala ezaguna, izen horrekin sinatzen baitzituen bere idazki politikoak. Gehienetan gazteria independentistaren aldizkarietan argitaratzen zuen, hala nola, Aberrin edo Jagi-Jagin, Euzko Gastediren eta Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) argitalpen ofizialak hurrenez hurren. Bere artikuluak Por la libertad vasca [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3503","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"XX. mendearen lehen erdiko politikari abertzalea, ezker abertzalearen sortzailea eta iraultza armatuaren inspiratzailea, Irlandako borroka eredu hartuta. \u00abGudari\u00bb bezala ezaguna, izen horrekin sinatzen baitzituen bere idazki politikoak. Gehienetan gazteria independentistaren aldizkarietan argitaratzen zuen, hala nola, Aberrin edo Jagi-Jagin, Euzko Gastediren eta Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) argitalpen ofizialak hurrenez hurren. Bere artikuluak Por la libertad vasca [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\\\/\",\"name\":\"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:01:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 &#8211; Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"XX. mendearen lehen erdiko politikari abertzalea, ezker abertzalearen sortzailea eta iraultza armatuaren inspiratzailea, Irlandako borroka eredu hartuta. \u00abGudari\u00bb bezala ezaguna, izen horrekin sinatzen baitzituen bere idazki politikoak. Gehienetan gazteria independentistaren aldizkarietan argitaratzen zuen, hala nola, Aberrin edo Jagi-Jagin, Euzko Gastediren eta Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) argitalpen ofizialak hurrenez hurren. Bere artikuluak Por la libertad vasca [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/","name":"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 - Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:01:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/gallastegui-uriarte-gallastegi-uriarte-elias-566-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GALLASTEGUI URIARTE [GALLASTEGI URIARTE], Elias (Eli) (Bilbo, 1892ko uztailak 20 &#8211; Donibane Lohizune, Lapurdi, 1974ko urtarrilak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3503","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3503\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3503"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3503"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}