{"id":3501,"date":"2023-02-13T20:00:48","date_gmt":"2023-02-13T19:00:48","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/"},"modified":"2023-02-13T20:00:48","modified_gmt":"2023-02-13T19:00:48","slug":"estecha-martinez-jose-maria-565-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/","title":{"rendered":"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 &#8211; Bilbo, 1941eko martxoak 19)."},"content":{"rendered":"<p><span>Aita, Cipriano Estecha, eta ama, Sinforosa Martinez,<br \/>\nBurgosko Pradoluengo herrikoak ziren jatorriz. 1863ko urtarrilaren 28an ezkondu<br \/>\nziren Bilboko San Antonio Abadearen elizan. Cipriano Bego\u00f1ako Andre Mariaren<br \/>\nbasilikako organista zen garai hartan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jose Mariak batxiler gradua eskuratu zuen 1880ko<br \/>\nekainaren 23an Bilboko institutuan. 1881ean Valladolidera joan zen Zuzenbide<br \/>\nikasketekin jarraitzeko. 1886ko ekainean lizentziatu zen kalifikaziorik altuena<br \/>\njasota. 1892ko maiatzaren 6an Biviescan (Burgos) ezkondu zen, 1875eko urriaren<br \/>\n21ean herri hartan bertan jaioa zen Consuelo Garcia-Monteavarorekin. Bederatzi<br \/>\nseme-alaba izan zituzten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ibilbide profesionala Biviescan eta Castro<br \/>\nUrdialesen (Kantabria) hasi zuen, bertako udaletako idazkari. 1891. urtean<br \/>\nBizkaiko Aldundiko idazkaritza saileko arduradun plaza lortu zuen oposizio<br \/>\nbidez. Probintziako funtzionario bezala, ekarpen nabarmenak egin zituen bete<br \/>\nzituen postu askotan, eta 1907ko irailean idazkari kargua hartu zuen. Berak<br \/>\nhala erabakita erretiratu zen 1934. urtean. Bere seme Jose Luis eta Ricardo<br \/>\nAldundiko funtzionario izan ziren, lehena Ogasuneko buru eta bigarrena Herri<br \/>\nLanetakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldundiko idazkari bezala, hiru euskal probintzietako<br \/>\nordezkariek eta, batzuetan, baita Nafarroakoak ere, egin ohi zituzten \u00abbiltzar\u00bb<br \/>\nhorietatik hogeitan parte hartu zuen gutxienez, ororen interesekoak ziren gaiak<br \/>\nlantzeko. Halako biltzar batean izan zuen azken parte hartzea 1932ko azaroaren<br \/>\n3koa izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aldundiko betebeharrak Bilboko abokatu-langela<br \/>\nprestigiotsu batean abokatu aritzearekin uztartzen zituen. Ez zuen ageriko<br \/>\nideologia politiko edo militanterik, baina 1876ko uztailaren 21eko Legea<br \/>\nonartzeak eragindako krisialdiaren ondoren, Bizkaian eta gainerako euskal<br \/>\nlurraldeetan ezarritako erregimen politiko bereziaren defendatzaile<br \/>\nsutsuenetakoa bilakatu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bi liburu argitaratu zituen. Bat 1901ean, R\u00e9gimen<br \/>\npol\u00edtico y administrativo de las Provincias Vasco-Navarras izenburupean. Euskal<br \/>\nHerriarekin lotutako lege, dekretu, errege ordena eta Administrazio<br \/>\nAuzi-Epaitegiaren ebazpenen bilduma da. Sarrerako azalpenean aipatzen duenaren<br \/>\narabera, 1899an orduko Bizkaiko Aldundiko presidente zen Enrique Aresti<br \/>\nliberal-dinastikoak eskatu ziolako idatzi zuen obra hori.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kontzertu Ekonomikoa hirugarren aldiz berritu zen<br \/>\n1894an, eta testuinguru politiko horretan egin zion eskakizuna. 1878az geroztik<br \/>\nbehin-behineko erregimen iragankorra izandakoaren aurrean dimentsio politiko<br \/>\nberri bat hautematen zen. Aurretik Gobernu nagusiak euskal aldundien<br \/>\nkonpetentziak argi eta zehatz jasoko zituzten arauak ezartzeko asmorik agertu<br \/>\nez bazuen ere, erakunde horien zehaztasuna onartzen hasi zen. Horretarako,<br \/>\naurrerantzean administrazio eta ekonomia arloan ordura arte egikaritzen zituzten<br \/>\neskudantzia guztiak inbestituko zituztela ezarri zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Zehaztasunez ezarri beharko litzateke ordutik<br \/>\nkonpetentzia horiek izan zuten irismena, ez soilik Estatuaren botere<br \/>\nnagusiarekiko harremanean, baizik eta baita udal administrazioari eta pertsona<br \/>\nfisikoei zegokienez ere. Probintzia administrazioaren fase berri bat ireki zen<br \/>\nhorrela, eta, pixkanaka, zerbitzu berriak gehitu zitzaizkion. Hain zuzen ere,<br \/>\nzehaztasun ezak eman zizkion Aldundiari erregimen orokorreko gainerako<br \/>\ndiputazioek ez zituzten funtzioak betetzeko ahalmena, bere gastu ahalmena zela<br \/>\neta. Hau da, Kontzertutik bertatik eratorritako eskumen<br \/>\nekonomiko-administratiboei jarraikiz, praktikan, euskal diputazioen atribuzioak<br \/>\nhanditu egin ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Idatzitako araurik ez eta Bizkaian bi Zuzenbide iturri<br \/>\negoteak, forala eta konstituzionala, planteatzen zuen arazoaren aurrean,<br \/>\nAldundia konponbide historiko eta tekniko baten bila hasi zen, eta hura<br \/>\nartxiboetan aurkitu zuen. Horretarako, Jose Maria de Estechari aldundien ekimen<br \/>\nekonomiko-administratiboa zehazteko baliagarria izango zen bilduma legislatiboa<br \/>\negiteko eskatu zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estechak bere lanaren hitzaurrean azaldu zuen<br \/>\nerregimen foralaren garapenari buruzko bere ikuspegia, hogeita hamargarren<br \/>\nhamarkadatik XIX. mende bukaerara arte nazio konstituzioaren garapenaren<br \/>\nbaitan. Bere proposamena honakoa zen: hiru probintzientzat administrazio lege<br \/>\nmultzo amankomun bat sortzeko, foru erregimen bereziarekin lotutakoa hartzea,<br \/>\naurreko foru erakundeen erregimenetik ahalik eta gertuena. Euskal probintzien<br \/>\nberezitasuna hirugarren Kontzertu Ekonomikoan aitortzeaz zen bezainbatean,<br \/>\nhonakoa esan zuen: \u00abargi dago eta agerikoa da, Diputazio Baskongadoek<br \/>\nEstatuarekin adostutako oinarriak betetzekotan, beharrezkoa dela eskuduntzak<br \/>\naitortzea eta ahalmen berezi, ezohiko eta zabalak eskaini behar zaizkiela, lege<br \/>\norokorrari lotutako diputazioek dituzten tresna arruntak oso mugatuak baitira\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horregatik, hain zuzen ere, uste du \u00abarau finko eta<br \/>\naldagaitzik gabe, eta abiapuntu izan daitezkeen oinarrizko printzipiorik ezean,<br \/>\nezinezkoa dela a priori Diputazio Baskongadoei esleitutako eskumen<br \/>\nekonomiko-administratiboak zerrendatzea eta, are gutxiago, beren hedadura eta<br \/>\nirismena zehaztea. Hala, kasuistikara jotzea beste aukerarik ez dago,<br \/>\nezarritako jurisprudentziara, kasu partikularretatik abiatuta arau orokorra<br \/>\nezartzeko; hau da, Botere zentralaren aurrean honako edo halako gaia beren<br \/>\neskumenekotzat zutela justifikatzeko\u00bb. Botere zentralak zerabilen formula<br \/>\nhorren anbiguotasuna kontuan izanik, azken batean, kontuan hartu beharreko<br \/>\naurrekariak izan ziren, gai berak edo antzekoak zirelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bildumaren lehen zatian foru araudian eta<br \/>\nAdministrazio publikoan izandako aldaketak jaso zituen 1836tik 1876ko<br \/>\nuztailaren 21eko Legera bitarte. Bigarren zatia 1900. urtera artekoa da, eta<br \/>\naldundien eskurantzak eta antolaketa aztertu zituen, administrazio publikoa<br \/>\ngeroz eta konplexuagoa zen garai batean. Hirugarrenean, Nafarroa<br \/>\nerreferentetzat hartu zuen, 1841ean onartutako bere araudia \u00abProbintzia<br \/>\nBaskongadoen antzekoa zelako, laurek ahizpatasun lotura estua baitute eta<br \/>\nEuskal Herria osatzen dutelako\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1876 aurreko erregimen foralaren eta indarrean zegoen<br \/>\nerregimen politiko bereziaren arteko lotura edo jarraitutasuna sortu edo<br \/>\niradoki zezaketen lege eta dekretuak atxikitzean, tradizio berri bat sortu zen,<br \/>\nkudeaketa eremu propio bat mantentzeko helburuarekin. Estecharen lana<br \/>\nbaliagarria izan zen Araba, Bizkai eta Gipuzkoan indarrean zegoen araudiari<br \/>\noinarri juridiko eta politikoa emateko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko Aldundiko idazkariak argitaratu zuen bigarren<br \/>\nliburuak honako izenburua dauka: Observaciones respecto de varios puntos,<br \/>\nreferentes a la organizaci\u00f3n y funcionamiento de la Diputaci\u00f3n y Comisiones<br \/>\nProvinciales seg\u00fan la Ley de 29 de agosto de 1882 y jurisprudencia dictada para<br \/>\nsu aplicaci\u00f3n. Lan horrek ere lotura estua du bere jarduera profesionalarekin.<br \/>\n1913 eta 1915 artean Bizkaiko Aldundian ordezkaritza zuten indar politikoen<br \/>\norekak zenbait zalantza eragin zituen bere eraketan: dinastiko liberalak \u2013\u00abLa<br \/>\nPi\u00f1a\u00bb bezala ezagunak eta gehiengoa zutenak\u2013, errepublikano-sozialistak eta<br \/>\neuskal abertzaleak. Hartara, probintziako korporazioa antolatzeko moduari<br \/>\nburuzko Legearen eta existitzen zen jurisprudentziaren azterketa juridikoa egin<br \/>\nzuen Estechak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1917an Bizkaiko koiuntura politikoa aldatu zen berriro<br \/>\neta, lehen aldiz, gehiengoa euskal nazionalisten esku geratu zen. \u00abForuak<br \/>\nberrezartzearen\u00bb aldeko aldarrikapen tradizionalaren birformulazioak mugimendu<br \/>\nautonomistaren hasiera markatu zuen, dagoeneko egonkorturik zegoen kudeaketa<br \/>\nekonomiko-administratiboaren eremua zabaltzeko helburua zuena. 1906an,<br \/>\nKontzertu Ekonomikoa berritu zen eta zerbitzu berriak arautu, baina horiek<br \/>\nezartzeak hainbat gatazka sortu zituenez, zenbait erresoluzio ekarri zituen. Aitzitik,<br \/>\nlege-esparruak bere horretan jarraitzen zuen. Aldundia eskuduntza guztien jabe<br \/>\nzen oraindik, bai administrazioari eta baita ekonomiari zegokionez. Testuinguru<br \/>\nhorretan, probintzia-korporazio berriak Estecharen lege bilduma berrargitaratu<br \/>\neta zabaltzea erabaki zuen. Edizio berria 1918an argitaratu zen eta ondoren<br \/>\nedukiak zabaldu zituzten bi eranskin berri gehituta. Lehena 1926an eta<br \/>\nbigarrena 1935ean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jose Maria Estecharen obra baitezpadakoa da oraindik<br \/>\nere, euskal probintzien legediaren, jurisprudentzia doktrinaren eta<br \/>\nadministrazioaren garapena ezagutu nahi duen ororentzat. Oinarrizko iturria da<br \/>\nBerrezarkuntza garaian eta Bigarren Errepublikan Kontzertu Ekonomikoa eta<br \/>\neuskal autonomia administratiboa landu nahi dituen edozein autorerentzat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aita, Cipriano Estecha, eta ama, Sinforosa Martinez, Burgosko Pradoluengo herrikoak ziren jatorriz. 1863ko urtarrilaren 28an ezkondu ziren Bilboko San Antonio Abadearen elizan. Cipriano Bego\u00f1ako Andre Mariaren basilikako organista zen garai hartan. Jose Mariak batxiler gradua eskuratu zuen 1880ko ekainaren 23an Bilboko institutuan. 1881ean Valladolidera joan zen Zuzenbide ikasketekin jarraitzeko. 1886ko ekainean lizentziatu zen kalifikaziorik altuena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3501","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Aita, Cipriano Estecha, eta ama, Sinforosa Martinez, Burgosko Pradoluengo herrikoak ziren jatorriz. 1863ko urtarrilaren 28an ezkondu ziren Bilboko San Antonio Abadearen elizan. Cipriano Bego\u00f1ako Andre Mariaren basilikako organista zen garai hartan. Jose Mariak batxiler gradua eskuratu zuen 1880ko ekainaren 23an Bilboko institutuan. 1881ean Valladolidera joan zen Zuzenbide ikasketekin jarraitzeko. 1886ko ekainean lizentziatu zen kalifikaziorik altuena [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\\\/\",\"name\":\"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T19:00:48+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 &#8211; Bilbo, 1941eko martxoak 19).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae","og_description":"Aita, Cipriano Estecha, eta ama, Sinforosa Martinez, Burgosko Pradoluengo herrikoak ziren jatorriz. 1863ko urtarrilaren 28an ezkondu ziren Bilboko San Antonio Abadearen elizan. Cipriano Bego\u00f1ako Andre Mariaren basilikako organista zen garai hartan. Jose Mariak batxiler gradua eskuratu zuen 1880ko ekainaren 23an Bilboko institutuan. 1881ean Valladolidera joan zen Zuzenbide ikasketekin jarraitzeko. 1886ko ekainean lizentziatu zen kalifikaziorik altuena [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/","name":"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 - Bilbo, 1941eko martxoak 19). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T19:00:48+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/estecha-martinez-jose-maria-565-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ESTECHA MARTINEZ, Jose Maria (Bego\u00f1a, Bizkaia, 1863ko azaroak 15 &#8211; Bilbo, 1941eko martxoak 19)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3501","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3501\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3501"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3501"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}