{"id":3495,"date":"2023-02-13T19:58:32","date_gmt":"2023-02-13T18:58:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:58:32","modified_gmt":"2023-02-13T18:58:32","slug":"eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/","title":{"rendered":"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 &#8211; Bilbo, 1970eko apirilak 5)."},"content":{"rendered":"<p><span>Gurasoak Juan Cruz Eguileor Urrutia, Abandokoa, eta<br \/>\nFilomena Orueta Llosa (edo La Llosa), Sestaokoa izan ziren. Aita Bizkaiko lehen<br \/>\nperitu agronomo baratzezaina izan zen. Aranjuezen graduatu zen 1855ean,<br \/>\nNekazaritza Eskola Nagusian. 1886an Gran Establecimiento Horticultor izeneko<br \/>\nenpresa bat sortu zuen. Jaurerriko lorezaintza, baratzezaintza eta frutagintza<br \/>\nberritu zituen, eta Juan Eguiraun ingeniari agronomoarekin eta Ricardo Bastida<br \/>\narkitektoarekin proiektu askotan parte hartu zuen. Juan Cruz Eguileor Abandoko<br \/>\nelizateko azken-aurreko alkatea izan zen, 1883an, Bilbora anexionatu baino<br \/>\nlehen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuelek Urdu\u00f1ako jesuiten ikastetxe ospetsuan ikasi<br \/>\nzuen. Ondoren, Bilboko Ingeniarien Eskolan ingeniari industrial bezala graduatu<br \/>\nzen, nahiz eta sekula ez zen lanbide horretan aritu, oso gazterik hasi baitzen<br \/>\npolitikagintzan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogei urte gazteago izan arren, bat zetorren Sabino<br \/>\nAranarekin bi ezaugarritan: biak Abandon jaioak ziren eta Urdu\u00f1ako Jesuiten<br \/>\nikastetxean ikasi zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1919an Margarita de Eguia e Iralarekin ezkondu zen,<br \/>\neta harekin bost alaba izan zituen: Elixabete, Miren, Josune, Terese eta<br \/>\nKarmele.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Badirudi lau urte zaharragoa zen Wenceslao anaiak<br \/>\nbultzatu zuela abertzaletasunerantz. 1898an, oso gazte, EAJn sartu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1904an Bilboko Euzko Gastedi elkartearen<br \/>\nsortzaileetako bat izan zen, eta 1916an presidente izendatu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Adierazteko gaitasun hobea zuen idatziz, ahoz baino,<br \/>\neta alderdiaren propaganda sailean aritu zen garaiko hedabide abertzaleetan<br \/>\nhainbat artikulu argitaratuta: Bizkaitarra, Gipuzkoarra eta Euzkadi. Gerora,<br \/>\nAberriko zuzendari izan zen eta Alderdin ere kolaboratu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJk 1916an izena aldatu zuen, eta Euzko JEL-Batza<br \/>\n(Comuni\u00f3n Nacionalista Vasca) izatera pasa zen, Ramon de la Sotaren gertukoa<br \/>\nzen sektore batek defendatzen zuen politika autonomista eta posibilistarekin<br \/>\nbat. 1921ean, sabindarren ortodoxiaren ondorengo sentitzen zen sektore<br \/>\nindependentistak zatiketa gauzatu zuen eta jatorrizko izena bereganatu zuen:<br \/>\nEuzko Alderdi Jeltzalea. Bere hedabide ofiziala Aberri aldizkaria zen, eta<br \/>\nManuel Eguileor izan zen zuzendaria. Soilik lau hilabetez eutsi zion Aberri<br \/>\nizenari, 1923ko iraileko Primo de Riveraren kolpea eta gero itxi baitzuten eta,<br \/>\norduan, Diario Vasco izatera igaro baitzen. Esan beharrik ez dago, Eguileor<br \/>\nsektore \u00ababertzale\u00bb horren buru ospetsuenetakoa izan zela Eli Gallastegui eta<br \/>\nCeferino Jemeinekin batera, guztiak Euzko Gastediko kide ohiak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Izan ere, hasierako euskal abertzaletasunaren<br \/>\nautonomismo\/independentismo pultsio horren baitan, Eguileor, Gallastegui eta<br \/>\nJemeinekin batera, independentismoaren defendatzaile sutsuenak izan ziren, eta<br \/>\nLuis Elizalde zein Engracio Aranzadi, aldiz, jarrera posibilistaren buru.<br \/>\n1921ean, horri buruzko eztabaida izan zuen Eguileorrek Elizalderekin Euzkadin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1923ko irailaren 11n, Eguileor, Gallastegui eta Manu<br \/>\nRobles Aranguiz Bartzelonara joan ziren eta agintari independentista katalan<br \/>\neta galiziarrekin Estatu espainiarrak zapaldutako herrien arteko hiru aldeko<br \/>\naliantza adostu zuten. Bi egun besterik ez zituen iraun, hilaren 13an Miguel<br \/>\nPrimo de Riverak estatu kolpea eman zuelako, diktadura ezarri eta horren moduko<br \/>\nelkarteak debekatuz. 18an, erregimenak separatismoaren aurkako dekretua<br \/>\naldarrikatu zuen eta, egun horretan bertan Eguileor atxilotu zuten. Handik egun<br \/>\ngutxira atera ahal izan zen, isuna ordainduta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Eguileor zuzendaritza batzordeko kide zela, 1925ean<br \/>\nBilboko Euskal Zentroak estatutuak idatzi zituenean, \u00abEuskal Herria maite zuen<br \/>\noro\u00bb bertako kide izan zitekeela zioen atal bat gaineratu zuen. Bizkaiko<br \/>\ngobernadore zibilak aurreko esaldiari \u00abeta Espainia\u00bb txerta ziezaiotela exijitu<br \/>\nzien, eta Eguileor, gainerako zuzendaritzako kideek bezala, uko egin zion.<br \/>\nHorregatik Burgosera erbesteratu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1930. urtean, Diktadura eroriko zela hauteman<br \/>\nzitekeen, eta horren ondoren aurreikusitako testuinguru demokratiko eta<br \/>\nelektoralen aurrean, euskal abertzaletasunaren bi sektoreak bateratzearen alde<br \/>\nagertu ziren. Bat egitea urte hartako azaroan bertan gauzatu zen, Bergaran.<br \/>\nSektore aberkoiaren ordezkariak Ceferino Jemein, Baltasar de Amezaga eta Manu<br \/>\nEguileor izan ziren. Azkenak oso zeregin garrantzitsua izan zuen negoziaketetan<br \/>\neta onartu zen proposamen politikoan. Izan ere, bateratze prozesuak argi eta garbi<br \/>\nporrot egingo zuela zirudienean, Eguileorrek bi aldeen arteko adostasun nahikoa<br \/>\nlortu zuen testu bat proposatu zuen, eta, azkenerako, hori onartu zen. Bere<br \/>\nhitzetan, \u00abez da batere erraza izan bilera aurrera eramatea, eztabaida<br \/>\nkorapilatsuak izan baitira. Herri guztietako ordezkariek etengabe estutzen<br \/>\nzuten bateratzearen testua idazteko ardura zuen batzordea, eta denak porrot<br \/>\negin behar zuela zirudienean, ni izan nintzen, ustez, Batzordeak eta Biltzarrak<br \/>\naho batez onartu zuten formula aurkeztu zuena. Orduan berpiztu zen berriro ere<br \/>\nEAJ, eta aparteko gaitasuna dauka\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erlijiotasun sakonekoa izanik, 1930. urteaz geroztik,<br \/>\nSabino Aranak sortu zuenetik, EAJk izandako erlijio ortodoxia tradizionala<br \/>\ndefendatzeagatik Eguileorrek eztabaida sutsuak izan zituen Euzkadin. Aurrean<br \/>\nizan zituen abertzaletasunaren baitan sortzen ari ziren joera laiko eta<br \/>\nakonfesionalak, nagusiki, Euzko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdia sortzera<br \/>\neraman zutenak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931tik 1937ra, alderdiaren barnean garrantzia<br \/>\nestrategiko handiko kargua izan zuen: idazkari nagusia zen Euzko Idazkaltza<br \/>\nBuruban (Euskal Idazkaritza Nagusia). Erakunde horren egitekoak ziren, besteak<br \/>\nbeste, hautetsi abertzaleei aholku politikoa ematea eta alderdiaren propaganda<br \/>\nlana kudeatzea. Idazkaritza horretatik Eguileorrek, beste batzuen artean,<br \/>\nSabino Aranaren lanen berrargitalpenak bultzatu zituen, eta lehen Aberri Eguna<br \/>\nantolatu zuen 1932ko martxoaren 27an. Ospakizun horrek halako arrakasta izan zuen<br \/>\n(Bilboko manifestazioan 65.000 pertsona bildu ziren), non urtero ospatzeko<br \/>\nerabakia hartu zuten. Antzeko ospakizunak eginak zituzten aurretik Katalunian<br \/>\n1889tik (Diada) eta Galizian 1919tik (Dia da Patria Galega). Horiek ez bezala,<br \/>\nAberri Eguna aldakorra da, egutegi katolikoaren araberakoa, eta urtero Pazko<br \/>\nigandearekin batera ospatzen da. Izan ere, agerikoa da datak duen asmo<br \/>\npolitikoa, berpizte nazionala eta erlijiozkoa uztartzen dituelako eta<br \/>\nparalelismo bat ezartzen duelako Jesukristo eta Sabino Aranaren artean eta,<br \/>\nbaita aberriarekin ere. Aberri Eguna \u00abasmatu\u00bb zutenak Manuel Eguileor eta<br \/>\nCeferino Jemein izan zirela esan liteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1931an, EAJk, Elkarte Tradizionalistak eta beste<br \/>\nkatoliko independente batzuek Euskal Estatutuaren aldeko hautagaitza aurkeztu<br \/>\nzuten. Eguileor ere tartean zegoen, eta Gorteetako Bilboko diputatua izateko<br \/>\nhautatu zuten. Kargua bere esku izan zuen 1933ra arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933ko abenduan, Eli Gallasteguik EAJ utzi zuen eta<br \/>\n1934ko maiatzean Jagi-Jagi aldizkaria berragertu zen, alderdiaren kontroletik<br \/>\nat eta abertzaleen bereizketa berretsiz. Eguileorrek krisia izan zuen alderdi<br \/>\nbaten eta bestearen artean erabaki behar izan zuenean, Gallasteguiren lagun<br \/>\nmina zelako eta bere ildo politiko independentistaren jarraitzailea. Azkenean<br \/>\nEAJren barnean jarraitzea erabaki zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Manuel Eguileorrek idatzi zuen Jose Antonio Agirre<br \/>\nlehendakariak 1936ko urriaren 7an Gernikan kargua hartu zuenean irakurri zuen<br \/>\nzina (Jaungoikuaren aurrian apalik, Euzko-lur ganian zutunik&#8230;). Autore<br \/>\nbatzuek, ordea, testua Juan Ajuriaguerrarena dela esan izan dute. Nola edo<br \/>\nhala, baieztapen biak dira egia. Eguileorrek gazteleraz idatzi zuen, eta Ajuriaguerrak<br \/>\neuskaratu.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1937an Ipar Euskal Herrira joan zen erbesteraturik<br \/>\nbere familiarekin, Donibane Lohizunera, eta Baionan aritu zen lanean, EAJren<br \/>\nbulegoan. 1940an Frantziako agintariek Gursko kontzentrazio-esparruan sarrarazi<br \/>\nzuten, baina laster atera zen hortik Irlandara joateko, eta bertan izan zen<br \/>\n1946ra arte. Eli Gallasteguik hartu zuen bertan eta ezartzeko laguntza eskaini<br \/>\nzion. Jose Cami\u00f1aren laguntza ere izan zuen, bere Dublingo etxean bizi izan<br \/>\nbaitzen. Gaztelania irakatsi zuen Trinity College-n. Bigarren Mundu Gerra<br \/>\nbukatuta, Iparraldera itzuli zen. 1948an hirurogei urte baino gehiagoko<br \/>\nerbesteratuentzako amnistia aldarrikatu zen; hari helduta Bilbora itzuli zen.<br \/>\nOrduz geroztik, Sabino Aranaren obrak berrargitaratzen eta euskal hizkuntza<br \/>\nikertzen aritu zen. Gainera, Enbor aldizkari kulturalaren sortzaileetako bat<br \/>\nizan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1961ean, gobernu frankistak euskal abertzaletasunaren<br \/>\neta bereziki bere sortzaile Sabino Aranaren arrasto guztiak desagerrarazteko<br \/>\nahaleginean, \u00abSabin Etxia\u00bb, bere jaiotetxea, eraitsi eta eraisketaren<br \/>\nhondakinak itsasora bota zituen. 1931z geroztik, eraikina Batzoki bezala<br \/>\nerabilia izan zen eta baita Bizkai Buru Batzarraren eta alderdiaren Idazkari<br \/>\nNagusiaren egoitza bezala ere. Guda zibilaren ondoren, Espainiako Falangek<br \/>\nokupatu zuenean, euskal abertzaletasunak iraintzat hartu zuen, haientzat etxe<br \/>\nhori gaur egun \u00abmemoria leku\u00bb deitzen dugunaren antzeko zerbait bihurtua<br \/>\nzelako. Eraisketa hasi zutenean, Eguileorri gogora etorri zitzaion Euzko<br \/>\nIdazkaltza Burubako arduradun zela hainbat dokumentu garrantzitsu gorde<br \/>\nzituztela bertan, kutxa sekretu batzuetan, pareta baten atzean sartuta. Lanen<br \/>\nardura zuen kontratistarengana jo zuen orduan eta bi gauza eskatu zizkion:<br \/>\neraisketa prozesuan aipatu kutxak agertuko balira berari eman ziezazkiola, eta<br \/>\neraikinaren teila bat oroigarri bezala. Bigarrena lortu zuen, baina ez<br \/>\nlehendabizikoa. Gainera, bere saiakera zela eta polizia komisaldegira deitu<br \/>\nzuten deklaratzera eta zigor bat edo beste ere jaso zuen, pasaportea galtzea,<br \/>\nadibidez. Dirudienez, poliziak gerra aurreko bere eta beste kide batzuen jardun<br \/>\npolitikoaren txosten bat eskatu zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJren barruan hainbat kargu bete zituen: 1917an<br \/>\nDurangoko probintzia diputatu izateko hautatu zuten, eta horretan aritu zen<br \/>\n1919ra arte. Bizkai Buru Batzarreko kide izan zen 1915 eta 1917 artean, bertako<br \/>\npresidenteorde 1923an eta diruzaina 1930ean. 1933an Amurrioko alkate izan zen.<br \/>\nHerri horrekin lotura zuen, senide batzuk bertakoak zituen eta. 1934an epaitua<br \/>\nizan zen Bizkai Buru Batzarreko beste kide batzuekin batera. Urte horretan<br \/>\nbertan, Bilboko EAJko Udalbatzako idazkari nagusia izan zen eta Euzkadi Buru<br \/>\nBatzarreko kide. 1931. urtean Euskal Eskolen Federazioko Zuzendaritza<br \/>\nBatzordeko kide izan zen. Gorago aipatu dugun bezala, Gorteetako diputatu<br \/>\nhautetsia izan zen 1931 eta 1933 artean. 1935ean EAJko Bizkaiko Idazkari<br \/>\nnagusia izan zen eta 1936an alderdiaren propaganda arduraduna.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino Aranari egin zitzaion gurtza ia erlijiotsuaren<br \/>\narduradunetako bat izan zen. Eguileorrek \u00abMaisuaren\u00bb ikasletzat zuen bere burua<br \/>\neta horregatik hartu zuen, hasieran, Ikasle goitizena. Arana independentistaren<br \/>\neta Eguileorren ideologiaren arteko bat etortzea ia erabatekoa zen. Euskal<br \/>\nnazionalitatearen funtsezko oinarriak berdinak ziren bientzat: erlijioa,<br \/>\narraza, hizkuntza eta historia, guztiak ala guztiak zentzu argiki<br \/>\nprobidentzialista batean. Historiaz zuen kontzepzioa ere Sabino Aranari zor<br \/>\nzion eta oinarria, ustez, 1839ko euskal foru independentzia aldarrikapen batean<br \/>\nzuen. Askatasun horiek berreskuratuko lituzkeen euskal Estatu konfederatuaren<br \/>\nartikulazioa aldarrikatzen zuen, arraza eta erlijioaren balio amankomunek<br \/>\ngalbanizatuta.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garrantzia handia eman zion euskarari. Hura ikasi eta<br \/>\nikertzeaz gain, euskal nazionalitatearen ardatz nagusitzat hartu baitzuen.<br \/>\nHizkuntzaren alorrean, Eguileor nabarmen garbizalea zen, erro erromantze edo<br \/>\nlatindarra zuen hitz oro ezabatzen saiatu zen eta Aranak proposatutako<br \/>\nneologismoak onartu zituen. Euskaltzaindiarekin oso kritikoa izan zen, mailegu<br \/>\nerromantzeak onartzeko ustezko erraztasuna zela eta. Garbizaletasun linguistiko<br \/>\nhorren harira, eztabaida izan zuen Gabriel Arestirekin 1962an. Arestik Hierro<br \/>\negunkarian argitaratutako artikulu batean gogor egin zuen Eguileorren aurka eta<br \/>\nhark En defensa de la lengua izenburua zuen liburu kolektibo batean erantzun<br \/>\nzion, frantziskotarren babesarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gurasoak Juan Cruz Eguileor Urrutia, Abandokoa, eta Filomena Orueta Llosa (edo La Llosa), Sestaokoa izan ziren. Aita Bizkaiko lehen peritu agronomo baratzezaina izan zen. Aranjuezen graduatu zen 1855ean, Nekazaritza Eskola Nagusian. 1886an Gran Establecimiento Horticultor izeneko enpresa bat sortu zuen. Jaurerriko lorezaintza, baratzezaintza eta frutagintza berritu zituen, eta Juan Eguiraun ingeniari agronomoarekin eta Ricardo Bastida [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3495","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gurasoak Juan Cruz Eguileor Urrutia, Abandokoa, eta Filomena Orueta Llosa (edo La Llosa), Sestaokoa izan ziren. Aita Bizkaiko lehen peritu agronomo baratzezaina izan zen. Aranjuezen graduatu zen 1855ean, Nekazaritza Eskola Nagusian. 1886an Gran Establecimiento Horticultor izeneko enpresa bat sortu zuen. Jaurerriko lorezaintza, baratzezaintza eta frutagintza berritu zituen, eta Juan Eguiraun ingeniari agronomoarekin eta Ricardo Bastida [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\\\/\",\"name\":\"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:58:32+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 &#8211; Bilbo, 1970eko apirilak 5).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae","og_description":"Gurasoak Juan Cruz Eguileor Urrutia, Abandokoa, eta Filomena Orueta Llosa (edo La Llosa), Sestaokoa izan ziren. Aita Bizkaiko lehen peritu agronomo baratzezaina izan zen. Aranjuezen graduatu zen 1855ean, Nekazaritza Eskola Nagusian. 1886an Gran Establecimiento Horticultor izeneko enpresa bat sortu zuen. Jaurerriko lorezaintza, baratzezaintza eta frutagintza berritu zituen, eta Juan Eguiraun ingeniari agronomoarekin eta Ricardo Bastida [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/","name":"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 - Bilbo, 1970eko apirilak 5). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:58:32+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/eguileor-orueta-egileor-orueta-manuel-562-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"EGUILEOR ORUETA [EGILEOR ORUETA], Manuel (Manu) (goitizenak: Ikasle, Marcos de Urrutia, Bizkargi) (Abando, Bilbo, 1884ko urtarrilak 1 &#8211; Bilbo, 1970eko apirilak 5)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3495","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3495\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3495"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3495"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}