{"id":3491,"date":"2023-02-13T19:56:51","date_gmt":"2023-02-13T18:56:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:56:51","modified_gmt":"2023-02-13T18:56:51","slug":"echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/","title":{"rendered":"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 &#8211; Bilbo, 1998ko uztailak 13)."},"content":{"rendered":"<p><span>Bere izenarekin sortutako Etarte amalgamaz ezagunagoa<br \/>\n(E(chebarria)-tar T), horrela sinatzen baitzituen bere kazetari artikulu<br \/>\nugariak. Bere bizitzaren erdia erregimen frankistaren menpe eman zuen, zazpi<br \/>\nurtez preso egon zen eta heriotza zigorra ere jaso zuen. 1936ko gerra bukatu<br \/>\nondotik, euskal matxinadan izan zuen parte hartzeagatik hainbat aldiz atxilotu<br \/>\nzuten, espedienteak ireki zizkioten, isunak jarri, mehatxatu, fitxatu,<br \/>\nzentsuratu eta jazarria izan zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Horiek ikusita, Etarte, beste hainbat euskal<br \/>\niraultzailerekin batera, Euskal Herriko historiaren momentu latzenei aurre egin<br \/>\nzion belaunaldiaren adibidetzat har liteke. Familia inguru kristau batean hezia<br \/>\nizan zen eta gurasoengandik jaso zuen herriaren altxorra: euskara. 1929. urte<br \/>\naldera, Primo de Riveraren erorikoaren ondoren, Etarte Euzko Gastediren<br \/>\nzentroetara hurbiltzen hasi zen. Bertan, heziketa politikoaren inguruko<br \/>\nikastaroak eta hitzaldiak antolatu ohi zituzten. Jarduera horietan Euzko<br \/>\nGastediko buruek parte hartu ohi zuten, horietatik ospetsuena Eli Gallastegi<br \/>\nzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etarteren beraren hitzetan, biltzar horietan eta<br \/>\nGallastegiren irakaspenetan (ahoz eta idatziz) ikasi zuen abertzaletasuna zer<br \/>\nzen eta horiei esker bihurtu zen bere bizitza osoan izan zen militantea. Euzko<br \/>\nMendigoxale Batzan (EMB) ere sartu zen, Durango-Abadi\u00f1o alderdiko kide<br \/>\nezagunenetakoa izateko. Bere familia hogeita hamargarren hamarkadatik bizi zen<br \/>\ninguru hartan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1933ko azaroaren 25ean, Echebarriak bere lehendabiziko<br \/>\npolitika artikulua argitaratu zuen, Aranaren heriotzaren urteurrenaren harira,<br \/>\nEuzkadi aldizkarian, EAJren argitalpen ofiziala zen hura. Handik gutxira,<br \/>\nJagi-Jagi sortzearekin batera, Etarte mendigoxaleen aldizkarian parte hartzen<br \/>\nhasi zen, 1936ko uztailaren 18ko azken zenbakira arte. Jagi-Jagin kazetaritza<br \/>\npolitikoari eskainitako urte horietan guztietan, Etartek berrogei kolaborazio<br \/>\nbaino gehiago argitaratu zituen gizartearekin, langileekin eta politikarekin<br \/>\nlotutako gaiei buruz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Agerikoa da krisialdi ekonomiko eta politikoa nagusi<br \/>\nzen urte horietan gizarte arazoek sortzen zioten kezka. Mendigoxale abertzale<br \/>\nindependentistekin zuen elkarlanak Patria Libre aldizkarian jarraitu zuen, eta<br \/>\nhorrela, bere gizarte pentsamenduaren muina erdietsi zuen: bere bizitza guztian<br \/>\nzehar defendatu zuen kristautasunean eta abertzaletasunean oinarritutako<br \/>\nantikapitalismo sendoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etartek, Eli Gallastegik bezala, argi bereizten zuen<br \/>\nbere idatzietan zer zegokion bere ideologiari eta zer ideia komunista edo<br \/>\nanarkistei, EAJn bertan zituzten etsaiek haiekin nahasten saiatzen zirelako.<br \/>\nGuztiarekin ere, beti azpimarratu zituen haien ideia politiko-sozialak, baita<br \/>\ngudari zenean ere, alderdiko agintari sotistek aldarrikatzen zuten aberats eta<br \/>\npobreen \u00ababertzaletasun\u00bb faltsuaren aurrean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Echebarriak tokiko eredu kapitalistaren kontrako<br \/>\njarrera sendoa garatu zuen, dagoeneko hogeigarren hamarkadako aberriarrek<br \/>\n\u00abvasco-espa\u00f1ol\u00bb deitzen zutena. Berak oihukatu zuen \u00abKapitala bai, Kapitalismoa<br \/>\nEZ!\u00bb bere planteamendu teorikoak biltzen zituen Jagi-jagi batean (1934ko<br \/>\nurtarrilak 27). San Anbrosio bezalako autore kristauak eredu harturik, Etartek<br \/>\nkolektibismoaren alde egin zuen aberastasuna anai-arreben artean banatuta,<br \/>\nbenetan modu \u00ababertzalean\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Jagi-jagiren ildo editorialaren oinarria hogeita<br \/>\nhamargarren hamarkadako gizartearen klase borroka eta burgesiak egiten zuen<br \/>\nerlijioaren eta aberriaren erabilera iruzurtia ziren. Bere azken urteetako kide<br \/>\nezagunenetakoa izan zen Trifon Echebarria. Bere artikuluetan abertzale eta<br \/>\nkatoliko zintzoaren plantak egiten zituzten enpresa eta enpresariak salatu<br \/>\nzituen bere artikuluetan, datu eta izenak aipatuta. Haien aurka idatzi zuen<br \/>\n\u00ab\u00a1muera el capitalismo!\u00bb artikuluak hautsak harrotu zituen (1934ko uztailak 7).<br \/>\nEtarteren, Gudariren edota are Sota bankari eta ontzijabearen seme Manu Sotaren<br \/>\nlumek idatzi ohi zituzten horrelako adierazpenek ezinegona sortzen zuten<br \/>\nabertzaletasun tradizionalistaren eta EAJko sotisten artean. Hau da, Sabino<br \/>\nArana hil ondotik, Sotari esker alderdiaren agintea bere gain hartu zuten<br \/>\nsektore kapitalistaren baitan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Edonola ere, eraso horiek eta gizartearen eta<br \/>\nnazioaren interesei buruzko adostasunik eza gorabehera, mendigoxaleak, Etarte<br \/>\nburu zutela, etengabe aritu ziren hogeita hamarreko hamarkadan Eli<br \/>\nGallastegiren proposamena berritzen: euskal nazio artikulazioa Fronte Nazional<br \/>\nbat sortzeko. Hilabete horietan, EAJren komunionismoa (Jose Antonio Agirre,<br \/>\nManuel de Irujo edo Juan Ajuriaguerrarekin) gobernu espainiarrarekin lehen<br \/>\nakordioak lortzen saiatzen ari zen, Indalecio Prietoren bitartez, Madrilgo<br \/>\nPSOEko babesle nagusia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aukera autonomikoa abertzale-sotisten aukera bakarra<br \/>\nbihurtu ahala, Etarte eta abarrek Jagi-Jagiren bitartez egindako erasoek gora<br \/>\negin zuten. Hainbat militantek, tartean Gudari bera, EAJko militantzia utzi eta<br \/>\ngero, Etarteren artikuluak gero eta erradikalagoak bihurtu ziren, Gorteetako<br \/>\neuskal ordezkarien estrategiak eta agintari espainiarrekin zituzten harremanak<br \/>\nerasotuz. Hala, Espainiako guda zibilaren atarian, bigarren euskal haustura<br \/>\nnazionala gertatu zen. Aitzitik, haustura horren eragin eta ondorioak<br \/>\nezkutatuta geratu ziren gatazkak euskal abertzale guztientzat izan zuen ondorio<br \/>\nnegatiboagatik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1936an guda<br \/>\nlehertu zenean, Etartek hogeita bost urte zituen. <\/span><span>Bi urte lehenago EAJko militante<br \/>\nizateari utzi zion, Eli Gallastegiren, Manu Eguileorren, Manu Sotaren, Jemeinen<br \/>\neta agintari mendigoxale askoren ereduari jarraituz. Etarte zuzendaritzako kide<br \/>\nzela, EMBk galdeketa bat egin zuen hainbat politikari ezagunen artean, euskal<br \/>\nherritarrek Espainiako guda batean parte hartu behar zuten ala ez erabakitzeko.<br \/>\nGehiengoak ez parte hartzea hautatu zuen. Galdeketaren emaitzarekin eta parte<br \/>\nhartze horren ordainetan, mendigoxaleek Etarte bidali zuten Jose Antonio Agirrerekin<br \/>\nhitz egitera. Bere bisitaldian, abertzale gazteak \u00abeskarmentu handiko\u00bb<br \/>\npolitikariari irtenbide independentista bat proposatu zion, Madrilgo<br \/>\nGobernuarekin euskaldunen parte hartzea negoziatzen ari baitzen. Honakoa<br \/>\nadierazi zuen gero: \u00abAguirre ikustera joan nintzen, deskargatu baino lehen,<br \/>\nmendigoxaleek armen lehendabiziko partida bahitu zezaten iradokitzeko. Hala,<br \/>\nabertzaleen eta independentismoaren nagusitasuna bermatuko zen. [Baina] Aguirre<br \/>\nasaldatu egin zen: hori Fronte Popularra saltzea litzateke. Nik, hogeita bost<br \/>\nurte besterik ez banituen ere, honakoa erantzun nion: Ezagutzen dudan traizio<br \/>\nbakarra nire aberriari egiten zaiona da\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ezezko hori jasota, mendigoxaleek ez zuten Euzko<br \/>\nGudarostean parte hartzea beste aukerarik izan, errepublikano-espainiarren<br \/>\nesanetara. Bi batailoi osatu zituzten, eta Espainiako Gobernuak, esker ona<br \/>\nadierazteko, Autonomia Estatutua onartu eta Manuel Irujo Espainiako koalizio<br \/>\ngobernuaren kidetzat hartu zuen. Momentu horretan bertan, Luis Aranak bere<br \/>\nanaiarekin 1895ean sortua zuen Euzko Alderdi Jeltzalea utzi zuen<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>EAJ eta PSOEren artean adostutako mobilizazio horren<br \/>\nbaitan, Trifon Echebarria gainerako mendigoxaleekin kuarteleratu zuten. Handik<br \/>\ngutxira, baina, aldizkako argitalpen baten zuzendaritza eman zioten, eta bere<br \/>\negiteko berria euskal batailoiei informazioa helaraztea zen. Aldizkari berri<br \/>\nhori, Patria Libre izenekoa, Jagi-jagiren ordezko bilakatu zen egiazki, 1936ko<br \/>\nuztailaren 18an argitaratzeari utzi baitzioten. Zailtasun nabarmenekin,<br \/>\naldizkari berriak hamabost zenbaki argitaratu zituen, 1937ko apirilaren 25era<br \/>\narte. Etartek Jagi-jagiren eduki nagusiak berriro lantzeko baliatu zuen. Bere<br \/>\neditorialen helburua \u00abaske bizi nahi duen gure herri zapalduaren ahotsa ozenki<br \/>\naltxatzea\u00bb zen, bere hitzetan. Horrekin loturik, eztabaida ugari izan zituen<br \/>\nEuzko Jaurlaritzarekin eta, dirudienez, Herrizaintza sailaren zentsura ere<br \/>\npairatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerraren ondoren, Etarte espetxean sartu zuten bere<br \/>\nkide askorekin batera. Epaitu eta heriotza zigorra ezarri zioten, matxinada<br \/>\nmilitarrean parte hartzea leporatuta. Sei urte espetxeratuta igaro eta gero,<br \/>\nindultua jaso zuen, gainerakoekin batera 1943an, alemaniarrek El Alamein-en<br \/>\ngaldu eta gero eta presio anglo-amerikarrak armada frankistaren izaera<br \/>\nerrepresiboa apur bat arindu ondoren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Menperatutako hainbat gudari bezala, Etarte<br \/>\nbaldintzapean geratu zen aske. Bere ideia politiko eta sozialak mantendu zituen<br \/>\neta erresistentzia formatu arin bat berrantolatzen saiatu zen, berrogeiko<br \/>\nhamarkadako errepresio frankista basatiaren baitan. Mendigoxaleek harremanetan<br \/>\njarraitu zuten, bilerak egin zituzten eta erregimenak preso zituen aberkideei<br \/>\nlaguntza materiala helarazten saiatu ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Berrogeita hamargarren hamarkadaren bukaeran, beste<br \/>\nkide batzuekin batera, Etarte kartzelan sartu zuten \u00abEstatuaren kontrako<br \/>\njarduera ilegalak\u00bb egitea leporatuta. Horrek, ordea, ez zuen mendigoxale gaztea<br \/>\nkikildu, eta laster hasi zen presoei laguntza eskaintzeko talde klandestino<br \/>\nbatean: Euzko Abertzale Laguntza. Presoei edo beren senideei laguntza materiala<br \/>\neskaintzeko sortutako taldea zen, frankismoaren olatu errepresibo bete-betean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirurogeiko hamarkadaren bukaera aldera, Euzko<br \/>\nAbertzale Laguntzak hamabi-bat talde eta alderdiren ardura zuen, tartean<br \/>\nEAE-ANV, EAJ, ETA (Euskadi Ta Askatasuna), Jagi-jagi, ELA-STV, etab. Haien<br \/>\njarduera nagusia militante eta jarraitzaileen artean dirua jasotzea zen,<br \/>\nepaiketa gastuei aurre egiteko, edota beharrak zituzten senideei eskura<br \/>\nemateko. Erakunde horrek bere gain hartu zituen ETAren zuzendaritzaren kontrako<br \/>\nBurgosko prozesu ezaguneko defentsa abokatu taldearen gastuak (1970).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Franco hil eta gero (1975), mugimendu herrikoi bati<br \/>\nhasiera eman zitzaion, erregimenak zigortutako politikari eta sindikalista<br \/>\nguztientzat amnistia osoa eskatzeko. Echebarriak mugimendu horretan ere parte<br \/>\nhartu zuen. Amnistiaren Aldeko Batzordearen lana oso nabarmena izan zen eta<br \/>\nEtarte izan zen bere kide ospetsuenetakoa. Sortzaileetako bat izan zen,<br \/>\nzuzendaritzako kide, diruzain eta zuzeneko parte hartzea izan zuen Amnistiaren<br \/>\nAldeko Astea deitzen eta antolatzen, 1976ko iraileko manifestazioan edota 1977ko<br \/>\nekaineko hauteskundeen bezperan hautagaiek San Antonen egin zuten<br \/>\nitxialdi-protestan. Horregatik guztiagatik akusatu, atxilotu eta zigortua izan<br \/>\nzen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere jarduera eta ekimen militanteez gain, frankismoak<br \/>\niraun bitartean, Etartek bere idazle eta kazetari jardunarekin jarraitu zuen.<br \/>\nJose Mari Erraztirekin batera, Enbor aldizkaria sortu zuen. Bertan, zentsura<br \/>\ngogorra saihestu eta euskal erresistentziaren izpiritua eusten saiatzen ziren<br \/>\nbeste abertzale batzuen artikuluak argitaratzen zituzten, hala nola, Eguileor,<br \/>\nAltuna, Orixe, eta abar. Argitaratu zen urteetan, 1962 eta 1964 artean,<br \/>\nbereziki Etarte aritu zen lanean, bertako idazle eta editorea baitzen. Bere<br \/>\nekarpenak garai hartako literatur politiko eta sozialaren erakusgarri dira.<br \/>\nBehin betiko debekatu zuten arte, Enbor ezinbestekoa izan zen ulertarazteko<br \/>\nnolako arazoak zituzten euskal historiak, kulturak eta hizkuntzak baldintza<br \/>\nnormaletan hedatzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Frankismoa bukatu ondoko urteetan, prentsa abertzale<br \/>\nberria agertzearekin batera (Deia, Egin), Etartek euskal auziari heldu zion<br \/>\naldian-aldian idazten zituen artikuluetan, kezka independentistari arreta<br \/>\nberezia eskainiz. Hainbat konturi buruz zuen iritzia ezaguna da: Nafarroako<br \/>\neztabaida historikoa, Baionako akordioa eta bestelako gain entzutetsuak, hala<br \/>\nnola Amnistia, fronte nazionala eta abar. Horrez gain, hainbat eztabaidatan<br \/>\nparte hartu zuen: autonomisten eta independentisten artekoan, hauteskundeen parte<br \/>\nhartzeari buruzkoan eta are garaiko korapilatsuena zen Lemoizko zentral<br \/>\nnuklearrari buruzko eztabaidan. Bere artikuluetako batzuk abertzale ezagunen<br \/>\nurteurrenak gogoratzeko dira, hala nola, Sabino Arana edota Telesforo Monzon.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Etartek idatzitako azken artikuluak, 1978an, Punto y<br \/>\nHora de Euskal Herria aldizkarian argitaratu ziren. Euskal abertzaletasunaren<br \/>\nmuinari buruzkoak dira, eta Aranaren sortzezko ideia independentistak<br \/>\nberreskuratzen ditu. Berrogeita bost urteko militantziaren ondoren, eta hainbat<br \/>\nartikulu politiko idatzi eta gero (1933-1978), Etartek bere iritzien erroetara<br \/>\njo zuen, \u00abEuzkotarren aberria Euzkadi da\u00bb hasierako doktrina berrartuz. Euskal<br \/>\nabertzaletasunaren printzipio sendoena, adierazgarriena eta sinpleena hori dela<br \/>\ndefendatzeko idatzi zuen, autonomismo berriaren desbideratzeak kritikatu zituen<br \/>\neta atsekabea agertu zuen antzinako alde eta bereizketa berberak errepikatzen<br \/>\nzirelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bere izenarekin sortutako Etarte amalgamaz ezagunagoa (E(chebarria)-tar T), horrela sinatzen baitzituen bere kazetari artikulu ugariak. Bere bizitzaren erdia erregimen frankistaren menpe eman zuen, zazpi urtez preso egon zen eta heriotza zigorra ere jaso zuen. 1936ko gerra bukatu ondotik, euskal matxinadan izan zuen parte hartzeagatik hainbat aldiz atxilotu zuten, espedienteak ireki zizkioten, isunak jarri, mehatxatu, fitxatu, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3491","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bere izenarekin sortutako Etarte amalgamaz ezagunagoa (E(chebarria)-tar T), horrela sinatzen baitzituen bere kazetari artikulu ugariak. Bere bizitzaren erdia erregimen frankistaren menpe eman zuen, zazpi urtez preso egon zen eta heriotza zigorra ere jaso zuen. 1936ko gerra bukatu ondotik, euskal matxinadan izan zuen parte hartzeagatik hainbat aldiz atxilotu zuten, espedienteak ireki zizkioten, isunak jarri, mehatxatu, fitxatu, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"7 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\\\/\",\"name\":\"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:56:51+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 &#8211; Bilbo, 1998ko uztailak 13).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae","og_description":"Bere izenarekin sortutako Etarte amalgamaz ezagunagoa (E(chebarria)-tar T), horrela sinatzen baitzituen bere kazetari artikulu ugariak. Bere bizitzaren erdia erregimen frankistaren menpe eman zuen, zazpi urtez preso egon zen eta heriotza zigorra ere jaso zuen. 1936ko gerra bukatu ondotik, euskal matxinadan izan zuen parte hartzeagatik hainbat aldiz atxilotu zuten, espedienteak ireki zizkioten, isunak jarri, mehatxatu, fitxatu, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"7 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/","name":"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 - Bilbo, 1998ko uztailak 13). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:56:51+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/echebarria-ibarra-etxebarria-ibarra-trifon-560-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ECHEBARRIA IBARRA [ETXEBARRIA IBARRA], Trifon (goitizenez, Etarte) (Pobe\u00f1a, Somorrostro, egungo Muskiz, Bizkaia, 1911 &#8211; Bilbo, 1998ko uztailak 13)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3491","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3491\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3491"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3491"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}