{"id":3489,"date":"2023-02-13T19:56:07","date_gmt":"2023-02-13T18:56:07","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:56:07","modified_gmt":"2023-02-13T18:56:07","slug":"chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/","title":{"rendered":"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 &#8211; Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29)."},"content":{"rendered":"<p><span>Familia foruzale baten baitan jaio zen, Baionan,<br \/>\n1873ko otsailaren 28an. Bere gurasoak bertan zeuden, bi seme nagusiekin,<br \/>\nKarlistalditik ihesi. Aita galdu zuen 5 urte zituela, eta Pedro Errazkin<br \/>\nosabarekin geratu zen (Galdakaoko La Dinamitaren sortzailea). Pedro, anaia<br \/>\nnagusia, politikari abertzale ospetsua izan zen, Espainiako Lehergaien<br \/>\nElkarteko kontseilari ordezkaria eta Bilboko Merkataritza Ganberako<br \/>\npresidentea. Bigarren anaia, Manuel Chalbaud, Eusko Ikaskuntzako kide ezaguna<br \/>\nizan zen eta 1931ko Euskal Estatuaren Estatutu Orokorraren proiektuaren<br \/>\nsustatzaile nagusietako bat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1883an<br \/>\nUrdu\u00f1ako jesuiten ikastetxean sartu zen barneko ikasle bezala. <\/span><span>1888 eta 1893 artean Zuzenbidea eta<br \/>\nFilosofia eta Letrak ikasi zituen inauguratu berria zen Deustuko<br \/>\nUnibertsitatean. Ikasketak bukatuta, abokatu bezala aritu zen eta aldi berean<br \/>\nbere gizarte bokazioa itzartu zitzaion. 1898an Zuzenbidean doktoratu zen Troncalidad<br \/>\nen el Fuero de Bizcaya tesiari esker. Urte hartan bertan Jesusen Lagundian<br \/>\nsartu zen. Nobiziatua eta bi urteko formazioaren ondotik, 1903tik aurrera<br \/>\nDeustuko Unibertsitatean sartu zen lau urteko magisteritza egiteko. Aro hori<br \/>\ngaindituta, ikasketa teologikoak hasi zituen O\u00f1an, 1911. urtera arte. Orduan,<br \/>\nGoi Mailako Ikasketen Eskolako irakasle hasi zen lanean, merkataritza eta<br \/>\nadministrazio Zuzenbidea ematen zituela, eta Revista Estudios de Deusto sortu<br \/>\nzuen. Bi urte geroago, 1913an, Auzitegi praktikako bi kurtso jarri zituen<br \/>\nmartxan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1916an bere jardunak aldaketa sakona eman zuen,<br \/>\nMerkataritza Unibertsitatea inauguratu zenean. Mende amaierako enpresari<br \/>\nboteretsuen aspaldiko ametsa Enpresa ikasketak unibertsitate mailan eskainiko<br \/>\nzituen ikasketa zentro bat ezartzea zen, eta aita Chalbaudek ardura bere gain<br \/>\nhartu zuenean, ondorengo belaunaldiak ekonomia zientziatan jantziko zituen<br \/>\nikasketa zentroa sortzeko plana abian jarri zen. 1912an Milango Unibertsitatean<br \/>\noinarritutako plan bat aurkeztu zion Deustuko errektore zen aita Iberori. Plan<br \/>\nhorrekin ados egon zen errektorea, baina ezinbestekoa zen finantzazioa lortzea,<br \/>\neta bere kalkuluen arabera, zortzi milioi inguru pezeta beharko zituzten.<br \/>\nChalbaud Pedro de Icazarekin bildu zen, Aguirre anaiek Mexikon lortutako<br \/>\naberastasun handiaren jasotzailearekin. Bilera emankorra izan zen, eta sortuko<br \/>\nzen ikastetxearen oinarria ezartzeko nahikoa. Hezkuntza katolikoaren ereduari<br \/>\njarraituz, eta Goi Mailako Ikasketen Eskola halakoa zen, Chalbauden proposamena<br \/>\nFundazio bat sortzea izan zen, eraikinaren jabetza haren esku uzteko, eta<br \/>\nikastetxe berriaren irakaskuntza, zuzendaritza eta administrazioa, aldiz,<br \/>\nJesusen Lagundiaren esku. Luis Chalbaudek \u00abMerkataritza Unibertsitate\u00bb berriak<br \/>\nhartu zituen eredutzat, momentu horretan asko sortzen ari baitziren enpresetako<br \/>\nzuzendaritza batzordeek zituzten beharrak asetzeko. Orduko hartan proiektu<br \/>\naitzindaria izan zen, Estatuan izan zen lehenetakoa. 1916ko uztailaren 31n<br \/>\nlehen harria jarri zen eta berehala hasi ziren eskolak ematen. Chalbaud<br \/>\nIkasketa Prefektu izendatu zuten. Irekiera hitzaldian adierazi zuen<br \/>\nFundazioaren nahia eta berea ikaslerik onenak erakartzea zela, maila sozialari<br \/>\nbegiratu gabe. Merkataritza Unibertsitatea elite intelektuala bilduko zuen<br \/>\nikastetxea izan zedin nahi zuen, erabat doakoa eta sarbide froga zorrotz baten<br \/>\nbidez hautatuak bakarrik onartuko zituena. Eskolaren lehen promozioen artean<br \/>\ndaude, besteak beste, Rafael Sanchez Mazas, Jose Felix Lequerica, Francisco de<br \/>\nla Quadra Salcedo eta 17ko Belaunaldiko beste ordezkari batzuk (Bolinaga).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Chalbaudek lan eskerga egin zuen gizarte auziaren<br \/>\ninguruan, Bizkaiko elkarte sindikalen arteko akordioak bilatuz eta langile<br \/>\nmilitanteak hezten. Berarentzat berdin garrantzitsua zen hori eta enpresarien<br \/>\nheziketa (\u00abnire bizitzan gehien asebete nauen gizarte lana izan da\u00bb). XX.<br \/>\nmendearen hasieran, Bilbo Estatu osoko industria eta finantza gune<br \/>\ngarrantzitsuenetakoa zen. Garapen ekonomikoa izan zen sortzen ari zen burgesiak<br \/>\nbehar zuen bultzada, baina aldi berean, pobrezia guneak ere zabaltzen ari zen, langile<br \/>\netorkinen familiak jasotzen zituzten herrietan pilaketak eta osasungaiztasun<br \/>\negoera larriak sortuz. Garai horretan, langileak elkarteetan biltzen ziren, eta<br \/>\naldarrikapenak bideratzeaz eta langileen borroka antolatzeaz gain, hezkuntza<br \/>\neta heziketa eskaintzen zuten. Jesuitek egoera horren berri zuten, eta Leon<br \/>\nXIII aita santuaren Rerum novarum entziklikatik abiatuta, langileen zirkuluak<br \/>\nsortzen lagundu zuten Deustuko Unibertsitateko irakasle nabarmenen<br \/>\nlaguntzarekin: Sandalio Garcia, Juan Manuel Obeso eta aita Luis Chalbaudek.<br \/>\nZirkulu horiek, mutualitate eta kristau doktrinamendurako zentro izateaz gain,<br \/>\ngizarte lanean aritzen ziren laguntza ekonomikoa eskainiz, gaixotasun, istripu<br \/>\nedo kaleratze lanuzteetan eguneko bi pezeta ordainduz, doako farmazia eta<br \/>\nmediku zerbitzua eskainiz, etab. Ezkerreko elkarteek ez bezala, talde hauek ez<br \/>\nzuten sekula zalantzan jarri indarrean zegoen eredu politiko-soziala (FUSI).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1934ko urtarrilaren 24an, Bigarren Errepublikaren<br \/>\ndekretua argitaratu zen, Jesusen Lagundia bertan behera utzi eta bere ondasun<br \/>\nguztiak konfiskatu zituena. Aita Chalbaudek eskolen gorabeheren berri izaten<br \/>\njarraitu zuen ikasle ohien kontsulta-batzar baten bitartez. Francoren tropak<br \/>\nBilbon sartu zirenean Belgikara erbesteratu zen, eta bertan izan zen Jose<br \/>\nAntonio Agirre eta haren familiari laguntza ematen. Espainiara itzuli zen<br \/>\n1941ean, aldi baterako Burgosen kokatuta. Handik gutxira Logro\u00f1oko jesuiten egoitzara<br \/>\naldatu zen, eta gero Ordenaren Iru\u00f1eko ekonomia gaien arduradun izendatu zuten.<br \/>\nBertan, Manuel Irujo jaunari idatzi zion bere egoeraren berri emateko (\u00abapur<br \/>\nbat kili-kolo nabil, nire egitekoak probintzia guztietako harremanetan eragina<br \/>\nduelako, eta hasi berri ditudan 90 urteek ematen didaten ziurgabetasunarekin,<br \/>\nez dugu jakiterik konpontzeko gai izango naizen\u00bb Eusko Ikaskuntzaren dokumentu<br \/>\nfuntsa, 1962). Handik gutxira Loiolako Santutegira erretiratu eta 1965ean hil<br \/>\nzen, laurogeita hamabi urterekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere heziketa eta teoria lanen bitartez, Luis Chalbaud<br \/>\nsozialkatolizismoaren proposamenei aurre hartu zien eta langile elkarte<br \/>\nugarirentzat inspirazio iturri izan zen (Sindicatos y cajas rurales, 1908, da<br \/>\nbere lanik irakurriena; hainbat edizio izan zituen). Politikoki neutraltasunez<br \/>\njokatzea aholkatu zien (1933an \u00abapolicismo en la sindicaci\u00f3n obrera\u00bb lanean<br \/>\nteorizatu zuen bezala). Urte horietakoak dira bere Conferencia de sociolog\u00eda,<br \/>\n1914an Bilbon argitaratua, eta El sindicato obrero ante el patrono ezaguna,<br \/>\n1915ekoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina bere ekarpen teoriko garrantzitsuena euskal Foru<br \/>\nZuzenbide pribatuaren sustapen erabakigarria izan zen. Bere lan garrantzitsuena<br \/>\nLa Troncalidad en el Fuero de Bizcaya. La sucesi\u00f3n troncal. Llamamientos en las<br \/>\ntransmisiones onerosas izenburua duen doktorego tesiaren memoria da, 1898an<br \/>\nBilbon argitaratua. Hitzaurrean aipatzen ditu gaia lantzera eraman zuten<br \/>\narrazoiak. Kode zibilaren onarpena bideratu zuen 1888ko maiatzaren 11ko Oinarri<br \/>\nLegearen 7. artikuluak jasotzen zuenaren arabera, Probintziako Abokatuen<br \/>\nElkargoak eta Diputazioak haien ustez foru erakunde pribatuetatik zer zen<br \/>\nindarrean mantendu beharrekoa adierazi behar zuten Kode zibila onartu ondoren.<br \/>\nBere asmoa tronkalekotasuna zientifikoki aztertzea zen \u00abauzia ebazteko argi<br \/>\nberriak\u00bb eskaintzeko. Obra horretan jasotako definizioaren arabera,<br \/>\ntronkalekotasuna zera da: \u00aberro-jabetzaren eta haren jabe den familiaren artean<br \/>\nezartzen den lotura, jabetza bera kokatu eta mantentzeko. Jabetzaren eta<br \/>\nfamiliaren arteko lotura intimoaren adierazpena da, eta ez dute oinordetzek eta<br \/>\ninter vivos egintzek soilik arautzen, baizik eta baita dohaintzek, salmentek<br \/>\neta bestelako besterentze moduek ere. Tronkalekotasunak familiaren ondasunak elkarlotzen<br \/>\nditu, interes solidario bat eskainiz, eta nolabaiteko komunitatea sortuz\u00bb (16.<br \/>\nor.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Estilo akademiko apartaz eta teknika landu batekin,<br \/>\nChalbaudek azterketa juridiko sakona egin zuen hamar atal eta ondorio orokorra<br \/>\ndituen azalpenean. Tronkalekotasunak aurrean zituen arazoak aztertu zituen,<br \/>\nerakundeari irakurketa eguneratu bat eskainiz eta alde batera utzi gabe bere<br \/>\ngehiegikeriei zuzendutako kritikak eta erakundea bizimodu modernoaren<br \/>\nbeharretara egokitzeko de lege ferenda proposamenak. Autorea ez zegoen ados<br \/>\nerositako onibarrak oinordetzan jasotakoak bezain tronkalak zirela zioen Foruko<br \/>\nesaldiari eman zitzaion hedadurarekin (16. legea, 20. titulua). Bere ustez,<br \/>\nkostu bidez eskuratutako ondasunari zegokionez, senide berriak ez ziren<br \/>\nautomatikoki tronkalezkotzat hartu behar, jurisprudentzia gehiegikeria hori<br \/>\n\u00abForuaren izpiritua erasotzeko bitarteko eraginkorrena\u00bb zelako (23. or.).<br \/>\nOndorengo ataletan, banan-banan aztertu zituen tronkalekotasunaren lege izaera<br \/>\nmistoa (pertsonala eta erreala), ondasun tronkalaren oinordetza transmisioaren<br \/>\nberezitasunak, senide tronkalak eta atzera-eskuratze tronkalen deialdiak, eta<br \/>\nfamilia enpresa edo hiriko etxea bezalako errealitate berrietan zuten ezarpena.<br \/>\nBere memoriaren bukaera aldera, Foruak, Bizkaiko Zuzenbide pribatuaren erakunde<br \/>\nnagusiak, jasotako familia erregimena mantentzeko beharraz mintzatu zen, gizarte<br \/>\nindustrialaren beharretara egokitzeko bere interpretazioa modernizatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1918an, Solano epaileak Bizkaiko Foruari buruzko lan<br \/>\nbaten hitzaurrea idazteko proposamena luzatu zionean, Chalbaudek bi hamarkada<br \/>\nlehenagoko ideiak ekarri zituen berriro gogora, horietan sakondu eta oinarri<br \/>\nsendoagoekin justifikatzeko. Garaiak bizi zituen gizarte arazoei aurre egiteko<br \/>\nmodurik eraginkorrena familia instituzioa indartzea zelako asmo irmoa<br \/>\nabiapuntutzat hartuta, errentan hartutako baserrian bizi eta bertan lan egiteko<br \/>\nkonpromisoa hartzen zuen maizterra ere tronkalekotasunaren parte izateko aukeraren<br \/>\naldekoa zen, betiere, tronkaleko nagusiak bere eskubidea erabiltzen ez zuen<br \/>\nbitartean, hark Foruak jasotako atzera-eskuratze eskubidea zuen eta. Langileek,<br \/>\nartisauek eta merkatariek ere eskubide hori izan beharko lukete. Gauza bera<br \/>\nindustriari zegokionez ere: \u00abEuskal tronkalekotasuna ez da lotura, askatasuna<br \/>\nbaizik, [\u2026] eta horregatik langileen eta merkatarien etxeak ere hartu beharko<br \/>\nlituzke; industrialak eta baita gainerako eraikuntza guztiak ere (23. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1918. urte horretan bertan, Angel de Apraiz Eusko<br \/>\nIkaskuntzako idazkariak lehendabiziko Eusko Ikaskuntzaren Biltzarrean parte<br \/>\nhartzera gonbidatu zuen. Hainbat adituk euskal kultura hedatzen laguntzeko<br \/>\nekarpena egiteko eta herriari eragiten zioten hainbat arazori irtenbidea<br \/>\nbilatzen saiatzeko antolatutako Biltzarra zen. Aldaketa ekonomiko eta sozial<br \/>\nsakonak ematen ari ziren garai horretan eta, koherentziagatik, kongresuaren<br \/>\nardatz izan ziren zazpi taldeetako batek \u00abEuskal Gizartearen Antolaketa\u00bb landu<br \/>\nzuen. Biltzarrean, aita Chalbaudek ondorioetako batean adostutako Euskal Herri<br \/>\nosoko ohiturazko Zuzenbide zibilari buruzko ikerketaren beharra nabarmendu<br \/>\nzuen, eta baita horren, herrialde bakoitzaren eta idatzizko Zuzenbidearen<br \/>\narteko alderaketa egitearena ere. Emaitza aldez aurretik eman zuen: \u00ablaster,<br \/>\narazoa pasiorik gabe ikertzen dutenak ere ohartuko dira oinarrizko erakunde<br \/>\nbakar bat dagoela, jatorri anitzeko aldaerak dituena, onargarriak batzuk eta<br \/>\nbesteak baztertu beharrekoak, obra zikindu besterik ez baitute egiten\u00bb<br \/>\n(oinoharra).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aita Chalbaudek osoko konferentzietan parte hartu zuen<br \/>\n\u00abla familia como forma t\u00edpica de la constituci\u00f3n social vasca\u00bb izenburudun<br \/>\nhitzaldiarekin. Bertan, familiak norbanakoaren bizitza ekonomiko eta morala<br \/>\ngidatu behar duen erakunde nuklear bezala duen garrantzia defendatzen duen<br \/>\ntesia garatu zuen. Interes handiagoa du bere \u00abel derecho privado vasco\u00bb<br \/>\nikastaroak, Biltzar horretan bertan emandakoak, bere doktorego tesiaren<br \/>\nideietan sakondu baitzuen bertan. Chalbauden ustez, Bizkaiko Foruak hiru<br \/>\nezaugarri bereizgarri ditu: tronkalekotasuna, foru-komunikazioa eta testamentu<br \/>\naskatasuna.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ezaugarri horiek, dio, berezko hizkuntzaren parekoak<br \/>\ndira, euskaldun izaeraren funtsa: \u00abEuskal herritarren adierazpenaren berezko<br \/>\nezaugarririk bereziena euren hizkuntza den arren, hainbat euskal eremuetan<br \/>\ngaztelania ezagutu eta hitz egiten da, are, zenbaitetan, nagusi ez ezik,<br \/>\nerabiltzen den hizkuntza bakarra da. Gauza bera gertatzen da, legalki edo<br \/>\ntradizionalki, soilik baserrian aurki dezakegun berezko gizarte<br \/>\nkonstituzioarekin, hots, tronkalekotasun, komunikazio edota testamentua egiteko<br \/>\nerregimenekin\u00bb (17. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Instituzio horietan argi eta garbi ikusten zuen<br \/>\nForuaren izpiritua familia zatiketen aurkakoa zela. Kode zibilak ezarritako<br \/>\nseniparteen erregimenak berezko erakundeen funtsari eraso egin zion, euskal<br \/>\nfamiliaren antolaketaren hondamendia bultzatuz. Gipuzkoako egoerak kezkatzen<br \/>\nzuen, \u00abKodearen tiraniak agintzen duelako\u00bb eta horrek jabetza pribatuaren eta<br \/>\ngizarte indibidualismoaren nahasmendua eragin zuelako. Gauzak horrela,<br \/>\nbeharrezkoa zen Foruan jasotako erakundeak egokitzea, beren nortasuna<br \/>\nmantenduz, hirietako masifikazioari eta ekoizpen industrialari aurre egin<br \/>\nziezaieten. Euskal Herriaren gizarte arazoentzako irtenbiderik eraginkorrena,<br \/>\njesuitaren ustez, familiaren barnean onibarrak babestea zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Familia foruzale baten baitan jaio zen, Baionan, 1873ko otsailaren 28an. Bere gurasoak bertan zeuden, bi seme nagusiekin, Karlistalditik ihesi. Aita galdu zuen 5 urte zituela, eta Pedro Errazkin osabarekin geratu zen (Galdakaoko La Dinamitaren sortzailea). Pedro, anaia nagusia, politikari abertzale ospetsua izan zen, Espainiako Lehergaien Elkarteko kontseilari ordezkaria eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea. Bigarren anaia, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3489","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Familia foruzale baten baitan jaio zen, Baionan, 1873ko otsailaren 28an. Bere gurasoak bertan zeuden, bi seme nagusiekin, Karlistalditik ihesi. Aita galdu zuen 5 urte zituela, eta Pedro Errazkin osabarekin geratu zen (Galdakaoko La Dinamitaren sortzailea). Pedro, anaia nagusia, politikari abertzale ospetsua izan zen, Espainiako Lehergaien Elkarteko kontseilari ordezkaria eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea. Bigarren anaia, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\\\/\",\"name\":\"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:56:07+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 &#8211; Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae","og_description":"Familia foruzale baten baitan jaio zen, Baionan, 1873ko otsailaren 28an. Bere gurasoak bertan zeuden, bi seme nagusiekin, Karlistalditik ihesi. Aita galdu zuen 5 urte zituela, eta Pedro Errazkin osabarekin geratu zen (Galdakaoko La Dinamitaren sortzailea). Pedro, anaia nagusia, politikari abertzale ospetsua izan zen, Espainiako Lehergaien Elkarteko kontseilari ordezkaria eta Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea. Bigarren anaia, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/","name":"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 - Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:56:07+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/chalbaud-errazquin-chalbaud-errazkin-luis-559-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"CHALBAUD ERRAZQUIN [CHALBAUD ERRAZKIN], Luis (Baiona, 1873ko otsailak 28 &#8211; Loiolako santutegia, Gipuzkoa, 1965eko maiatzak 29)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3489","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3489\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3489"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3489"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}