{"id":3485,"date":"2023-02-13T19:54:09","date_gmt":"2023-02-13T18:54:09","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:54:09","modified_gmt":"2023-02-13T18:54:09","slug":"basterra-zabala-ramon-557-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/","title":{"rendered":"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 &#8211; Madril, 1928ko ekainak 17)."},"content":{"rendered":"<p><span>Ramon<br \/>\nde Basterra Zabala, Mario Francisco de Basterra y Esturo abokatu eta probintzia<br \/>\ndiputatuaren eta Josefa Maria de Zabala y la Puenteren semea zen. Bilboko San<br \/>\nAntonio ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta handik Urdu\u00f1ako Jesuitekin<br \/>\nikastera joan zen, ondoren, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan<br \/>\nZuzenbidea ikasteko. Ziurrenik, ikasketa juridiko horrek ireki zizkion,<br \/>\n1915etik aurrera, talde Diplomatikoko kide izateko ateak. Horretan hasi zenean,<br \/>\nbere lehendabiziko egitekoa Vatikanoko idazkaritza espainiarrean aritzea izan<br \/>\nzen. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Ondoren<br \/>\negokitu zitzaizkion herrialdeak Italia, Rumania eta Venezuela izan ziren, eta,<br \/>\nhorri esker, Bizkaikoaz bestelako errealitate kulturalak ezagutu ahal izan<br \/>\nzituen. Hala eta guztiz ere, beti egon zen estuki loturik Bizkaiko giro<br \/>\nkulturalarekiko, batez ere ardatza Bilbon zuen horrekiko, eta partehartze<br \/>\nerabakigarria izan zuen <i>Pirinioetako Eskola Erromatarra <\/i>delakoaren<br \/>\nsorreran. Euskal intelektualen taldea zen: 1920ko hamarkadan Lion D\u2019Or kafeko<br \/>\ntertulian elkartu ohi ziren eta, maiz, <i>Hermes <\/i>aldizkaria baliatzen zuten<br \/>\nberen artikuluak idazteko. Bertan, Euskal Herriko eta, bereziki, Bilboko<br \/>\nkultura eta ekonomiaren garapenari buruzko iritzia ematen zuten. Batez ere<br \/>\njarrera liberala zuten posizio kontserbadoretik aritzen ziren, eta batzuetan,<br \/>\nare planteamendu autoritarioetara eta euskal nazionalismoaren kontrakoetara jo<br \/>\nzuten. Besteren artean, talde horretakoak ziren Pedro Eguillor, Pedro Mourlane<br \/>\nMichelena, Fernando de la Quadra Salcedo, Jose Felix de Lequerica, Rafael<br \/>\nSanchez Mazas edo Joaquin de Zugazagoitia. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gazte<br \/>\nhasi zen arazo mental larriak pairatzen, eta eragin handia izan zuten bere<br \/>\nbizitzan eta lanean. Ramon de Basterraren obra poetikoak aitorpen handia izan<br \/>\ndu, baina ez hala bere lan historiografikoak, batez ere autoreak zuen<br \/>\nhistoriaren eta kulturaren ikuspegi bereziaren eraginez; erromatar inperioaren<br \/>\nideiatik abiatzen baitzen, berarentzat ideala zelako. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1910. hamarkadan Basterrak harremana izan zuen euskal giro<br \/>\nabertzalearekin, eta haiekin bat egitera iritsi zen euskaldunak eraberritzeko<br \/>\nantzinako bertute eta ohiturei ematen zieten garrantziarengatik. Azkenean,<br \/>\nordea, talka egin zuen bere beste planteamendu batzuk zirela eta, hala nola,<br \/>\neuskal kultura eta gaztelarra uztartzea edota Euskal Herriaren sustrai<br \/>\nespainiarrak berrestea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1921. urtea baino lehen Basterraren lana tokian tokiko hainbat<br \/>\naldizkaritan baino ez zuten argitaratzen: Euzkadi, El Nervi\u00f3n, El Pueblo Vasco,<br \/>\nEl Liberal eta gorago aipatutako Hermesen. Baina urte horretan bertan,<br \/>\nmoldiztegira eraman zuen La obra de Trajano izenburua zuen liburua, Espainiak<br \/>\nErrumanian zuen ordezkaritzako idazkaritzan emandako urteen emaitza. Basterrak<br \/>\nbertan jaso zituen diplomatiko bezala Europako alderdi horretan egin zuen<br \/>\nbidaian eskuratutako Errumaniako ikuspegia, eta Trajanoren garaitik hasi eta<br \/>\nXX. mendera arteko erreferentzia historikoak. Bere asmoa espainiar jatorriko<br \/>\nenperadoreak Daziako eskualdean izandako zeregina nabarmentzea zen, eta baita<br \/>\ninperioaren ekialdeko muturrean Trajanok egindako lan zibilizatzaileari<br \/>\ngorazarre egitea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Basterrak poesiara bideratu zuen hasiera-hasieratik bere ahalegin<br \/>\nliterarioa, eta horrek aukera eman zion 1923 eta 1924 urteen artean hiru<br \/>\npoema-liburu garrantzitsu argitaratzeko: Las ubres luminosas, La sencillez de<br \/>\nlos seres eta V\u00edrulo. Poema de las mocedades. Bere testuetako batzuk aurretik<br \/>\nHermesen argitaratuak ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1925ean Caracasko enbaxada espainiarreko diplomatiko izatea eskatu eta<br \/>\nlortu ondotik, Basterrak bere bigarren prosa lana argitaratu zuen, Caracasko<br \/>\nGipuzkoar Errege Konpainiari buruzkoa. Erakundea ezagutzeko baitezpadako lana<br \/>\nda, nahiz eta batzuek konpainiari gorazarre egiteko idatzitako lantzat hartu<br \/>\nzuten. Autoreak euskaldunek Venezuela koloniala antolatzen eta ilustrazioaren<br \/>\nideiak lurralde horietara eramaten izan zuten eragina mitifikatzen du. Obra<br \/>\nhorretan bertan, Pe\u00f1afloridako konde Xabier Maria de Muniberen irudia gogora<br \/>\nekartzen saiatzen da, eta baita harekin lotura handia zuen Euskalerriaren<br \/>\nAdiskideen Elkartearen lana ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Basterrak Venezuelan izan zuen osasun krisialdiak Espainiara itzultzera<br \/>\nbehartu zuen, Madrilera hain zuzen, eta 1926an bere azken poema-liburuak<br \/>\nargitaratu zituen \u2014Los labios del monte eta V\u00edrulo. Mediod\u00eda\u2014, 1928an hil baino<br \/>\nlehenago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ramon de Basterra Zabala, Mario Francisco de Basterra y Esturo abokatu eta probintzia diputatuaren eta Josefa Maria de Zabala y la Puenteren semea zen. Bilboko San Antonio ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta handik Urdu\u00f1ako Jesuitekin ikastera joan zen, ondoren, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan Zuzenbidea ikasteko. Ziurrenik, ikasketa juridiko horrek ireki zizkion, 1915etik aurrera, talde [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3485","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Ramon de Basterra Zabala, Mario Francisco de Basterra y Esturo abokatu eta probintzia diputatuaren eta Josefa Maria de Zabala y la Puenteren semea zen. Bilboko San Antonio ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta handik Urdu\u00f1ako Jesuitekin ikastera joan zen, ondoren, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan Zuzenbidea ikasteko. Ziurrenik, ikasketa juridiko horrek ireki zizkion, 1915etik aurrera, talde [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-zabala-ramon-557-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-zabala-ramon-557-eu\\\/\",\"name\":\"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:54:09+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-zabala-ramon-557-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-zabala-ramon-557-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-zabala-ramon-557-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 &#8211; Madril, 1928ko ekainak 17).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","og_description":"Ramon de Basterra Zabala, Mario Francisco de Basterra y Esturo abokatu eta probintzia diputatuaren eta Josefa Maria de Zabala y la Puenteren semea zen. Bilboko San Antonio ikastetxean egin zituen lehen ikasketak eta handik Urdu\u00f1ako Jesuitekin ikastera joan zen, ondoren, Valladolid eta Salamancako unibertsitateetan Zuzenbidea ikasteko. Ziurrenik, ikasketa juridiko horrek ireki zizkion, 1915etik aurrera, talde [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/","name":"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 - Madril, 1928ko ekainak 17). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:54:09+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-zabala-ramon-557-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BASTERRA ZABALA, Ramon (Bilbo, 1888ko martxoak 14 &#8211; Madril, 1928ko ekainak 17)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3485","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3485\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3485"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3485"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}