{"id":3483,"date":"2023-02-13T19:53:02","date_gmt":"2023-02-13T18:53:02","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:53:02","modified_gmt":"2023-02-13T18:53:02","slug":"basterra-esturo-mario-francisco-556-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/","title":{"rendered":"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 &#8211; Bilbo, 1897ko apirilak 8)."},"content":{"rendered":"<p><span>Mario Bilboko bizitzari oso lotua zen familia bateko<br \/>\nkide zen, bere arbasoetako asko udal administrazioan eta publikoan aritu izanak<br \/>\nargi erakusten duenez. Bilboko San Antonio Abad parrokian bataiatu zuten, eta<br \/>\nguraso izan zituen Francisco de Basterra y Butron, Plentziako semea (Bizkaia),<br \/>\neta Isabel de Esturo y Goicoechea, Bilboko alaba. Marioren anai-arrebak Ramon<br \/>\n(Bilbon 1845eko abuztuaren 31n jaioa, iloba poetaren izen bera zuena), Luisa<br \/>\neta Felisa de Basterra y Esturo izan ziren. Zuzenbide karrera ikasi zuen<br \/>\nMadrilgo Unibertsitate Zentralean 1877 eta 1883 urteen artean, eta eskubide<br \/>\nZibil eta Kanonikoan lizentziatu zen. Aldi berean, Filosofia eta Letren<br \/>\nfakultatean eman zuen izena, eta bertan izan zen 1877tik 1881era (AHN,<br \/>\nUniversidades, 6378, 3. esp.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Handik gutxira Bilboko Abokatuen Elkargoko abokatu<br \/>\nbezala hasi zen, eta baita probintzia diputatu bezala ere. 1887ko maiatzaren<br \/>\n27an Bilboko San Nicolas de Bari parrokian ezkondu zen Maria Josefa de Zabala<br \/>\nPuenterekin [aita Ramon de Zabala Elguera zen, jatorriz Abantoko San Pedrokoa<br \/>\n(Bizkaia), eta ama Dolores de la Puente Mendieta, Turtziozkoa (Bizkaia)]. Lau<br \/>\nseme-alaba izan zituzten: Ramon Jose Leonardo de Basterra Zabala poeta (Bilbon<br \/>\n1888ko martxoaren 14an jaioa eta Madrilen 1928ko ekainaren 17an hila); Maria<br \/>\nCarmen Felisa (Plentzia, 1889, Luis de Basterra Casas senidearekin ezkondua);<br \/>\nFrancisco de Paula Manuel Maria (Plentzia, 1891) eta Mario.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere ikasle garaiaz dakiguna C\u00edrculo Vasco-Navarro-ko<br \/>\ngauetan parte hartzen zuela da, eta horietako batean irakurri zuela \u00abEl cuento<br \/>\nde la abuelita\u00bb, 119 ahapaldiko poesia \u00abJuan Carlos de Guerra adiskide minari\u00bb<br \/>\neskainia (genealogista eta heraldista gipuzkoar ezaguna, Donostia, 1860 &#8211;<br \/>\nArrasate, 1941). Euskal-Errian argitaratu zuen 1883ko lehendabiziko<br \/>\nseihilekoan, eta bertan, amonarekin iragandako bere haurtzaroa gogora ekartzen<br \/>\ndu nostalgiaz beterik, foruzaletasuna defendatzen duen bitartean \u00ablau ahizpen askatasun<br \/>\nsantuak\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Basterra-Zabala senar-emazteak Andres de Isasi<br \/>\nBarambioko markesaren etxean bizi ziren, egungo Bidebarrieta kaleko 1.<br \/>\nzenbakian. Eraikin aparta da, eta bertan bizi izan zen familia, harik eta<br \/>\nhogeita hemezortzi urterekin Mario abokatuaren heriotza goiztiarra iritsi zen<br \/>\narte, 1897ko apirilaren 8an. Orduan, bere alarguna eta lau seme-alabak<br \/>\nhildakoaren anaia Luis de Basterraren etxera joan ziren tutoretzapean. Ez dugu<br \/>\nMarioren seme-alaben haurtzaro eta nerabezaroaren gaineko datu zehatzik, baina<br \/>\nezagutzen dugun Ramon lehenjaio eta literatoaren biografian jasotakoaren<br \/>\narabera arretatsua izan zela ematen du: Plentziako beste izeba baten oinetxean<br \/>\neman zuen haurtzaroa, lehen letrak Bilboko San Antonio ikastetxean egin zituen,<br \/>\nbatxilergoa Urdu\u00f1ako jesuiten ikastetxean eta Zuzenbide lizentziatura<br \/>\nValladolid eta Salamancako unibertsitateetan. Ohikoa zen bezala, karrera<br \/>\nbukatutakoan atzerrira lehen bidaia bat egin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1897an hil zenean, Mario abokatu distiratsu eta<br \/>\nospetsua zen, Bilboko Abokatuen Elkargoko diruzaina, eta garai hartako<br \/>\nekonomiaren eferbeszentzia baliatuta, Bilbao Mar\u00edtimo y Comercial argitalpen<br \/>\nprofesionala bultzatu zuen, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio<br \/>\nGanberako argitalpen ofiziala.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Marioren bi lan besterik ez ditugu ezagutzen: gorago<br \/>\naipatu dugun \u00abEl cuento de la abuelita\u00bb (1883) eta bere izenburu luzeak edukia<br \/>\nargi adierazten duen tratatu juridikoa: Vizcaya minera su historia, legislaci\u00f3n<br \/>\nforal derecho vigente conforme a las leyes, reglamentos, reales \u00f3rdenes y dem\u00e1s<br \/>\nresoluciones complementarias dictadas para su ejecuci\u00f3n, \u00e1 la jurisprudencia<br \/>\ncivil, administrativa y contenciosa y \u00e1 cuantas disposiciones se refieren \u00e1 la<br \/>\nadquisici\u00f3n, explotaci\u00f3n, desag\u00fce y tributaci\u00f3n de las minas por don Mario de<br \/>\nBasterra, abogado del Ilustre colegio de Bilbao (Bilbo, 1894).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburu hori oso lagungarria da \u00abmeatzariarentzat edota<br \/>\nmeatzaritzarekin lotutako gaietan aritzen den ororentzat\u00bb. Bizkaiko probintzia<br \/>\ngoitik behera eta xeheki aztertu zuen ikuspuntu mineralogiko batetik. Basterrak<br \/>\nlan handia eta eraginkorra eginez, den-dena bildu eta aztertu zuen, Bizkaiko<br \/>\nmeatzaritzaren historia osoki hartuta, garai zaharrenetatik hasi eta legedia<br \/>\nberrira arte. Mariok berak 1894ko apirilaren 21ean sinatutako \u00abGure xedea\u00bb<br \/>\natalean aitortu zuenez, \u00abliburu hau argitaratzerakoan, gure asmoa ez da ezer<br \/>\nberririk esatea\u00bb. Lehen zatian foru aldundien batzarren lan eta aktetan<br \/>\nsakabanaturik zeuden datuak bildu eta antolatu zituen. Ondoren, laburki,<br \/>\nBizkaiko Jaurerrian meatzaritzarekin loturik indarrean egondako Zuzenbidea eta<br \/>\nharen ibilbidea azaldu zuen. Bigarren zatian, Espainian indarrean zegoen<br \/>\nlegedia korapilatsua antolatzen saiatu zen, hura ezagutzeko lege, araudi,<br \/>\ndekretu, errege agindu eta abarren zenbatu ezinezko multzo bat kontsultatu<br \/>\nbehar ez izateko. Bere asmoa ez zen mehatze jabetza arautzen zuten legeei<br \/>\nburuzko epaiketa kritiko bat egitea, baizik eta bere gabeziak eta batasun falta<br \/>\nagerian uztea, zeren eta horri \u00abhainbat funtzionariorengan atzematen den<br \/>\ntrakeskeria gaineratzen badiogu, meatzaria administrazioaren esklabu bilakatzen<br \/>\nbaita\u00bb (Vizcaya Minera, p. 276).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Mario erreformistak nolabaiteko zaletasun literarioa<br \/>\nizan zuen bere gaztaroan, eta gerora, bere seme nagusi Ramon Basterra poeta<br \/>\nospetsuak jaso zuen. Ezagutzen dugun lan literario bakarra aipatu \u00abEl cuento de<br \/>\nla abuelita\u00bb da, eta begirada bat eskainiko diogu, daukan Foruen aldarrikapen<br \/>\nkutsuagatik. Dirudienez, Euskal-Errian argitaratu zuten autorearen ikuskapenik<br \/>\ngabe, hurrengo oharrak erakusten duenez: \u00abGure kolaboratzaileetako bati zor<br \/>\ndiogu idazle bilbotar gazte batek idatzitako sorkuntza hau, eta atsegin handiz<br \/>\negin diogu lekua Euskal-Errian\u00bb. Ziurrenik Juan Carlos de Guerrak bidaliko<br \/>\nzuen, hari eskainia baita. 119 ahapaldi dira zazpinako 17 estrofatan banaturik,<br \/>\nnahiko irregularki (bost eta zortzi silaba metrikotako ahapaldiak, 2-4koetan<br \/>\neta 5-7koetan errima asonante indartsua dutela). Poema hiru zatitan<br \/>\negituraturik dago: lehendabizikoan (lau ahapaldi), haurtzaroa dakar gogora<br \/>\nnostalgiaz (Zergatik ez ote naiz haurra oraindik?), afalondoan sorginen istorio<br \/>\ngoxoak kontatzen dizkion amonaren ondoan. Bigarren zatian, luzeena (hamar<br \/>\nestrofa), amonak alegorikoki kontatzen du Euskal Herriak galdu dituen<br \/>\naskatasunen istorio tristea. Negar zotinka dagoen amonak iparraldeko txoko<br \/>\nbatean \u00abhostorik gabe geratu den haritzaz\u00bb dihardu; bertan, \u00abLau Ahizpak\u00bb<br \/>\n(Probintzia Baskongadoak eta Nafarroa) \u00ababeratsak, zintzoak, ausartak eta<br \/>\naskeak ziren\u00bb, inbidiak haiengan arreta jarri zuen arte. Baskonia ez zen<br \/>\nerromatarren menpe egon, \u00abmendiaren atzean burdin asko zegoelako\u00bb. Euskaldunek<br \/>\ngodoen ezpata mila puskatan hautsi zuten, baina \u00abzorigaiztoko egun batean, bere<br \/>\naita zahar madarikatuak [Espainiar Estatuak] Lau Ahizpei aberastasunak eta<br \/>\naskatasun santuak kendu zizkien\u00bb. Zalantzarik gabe, 1876ko Foruen<br \/>\nindargabetzeaz ari da. Hirugarren zatian (hiru estrofa), Foruak defendatzen<br \/>\nditu ezkutuan, zeren eta \u00abnire herriaren zoriontasuna aske izatean datza\u00bb.<br \/>\nBadaki leiala eta kapareduna izaten, eta bere aitari (Espainiari) kalte eginez<br \/>\nbere buruari (Euskadik) kalte egiten diola. Hartara, Mario bere lurretik urrun<br \/>\ndagoen poeta gaztearen kemena duen foruzalea dirudi, ezaugarri nazionalista edo<br \/>\nbereizketaren aldekorik batere erakutsi gabe.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mario Bilboko bizitzari oso lotua zen familia bateko kide zen, bere arbasoetako asko udal administrazioan eta publikoan aritu izanak argi erakusten duenez. Bilboko San Antonio Abad parrokian bataiatu zuten, eta guraso izan zituen Francisco de Basterra y Butron, Plentziako semea (Bizkaia), eta Isabel de Esturo y Goicoechea, Bilboko alaba. Marioren anai-arrebak Ramon (Bilbon 1845eko abuztuaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3483","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Mario Bilboko bizitzari oso lotua zen familia bateko kide zen, bere arbasoetako asko udal administrazioan eta publikoan aritu izanak argi erakusten duenez. Bilboko San Antonio Abad parrokian bataiatu zuten, eta guraso izan zituen Francisco de Basterra y Butron, Plentziako semea (Bizkaia), eta Isabel de Esturo y Goicoechea, Bilboko alaba. Marioren anai-arrebak Ramon (Bilbon 1845eko abuztuaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\\\/\",\"name\":\"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:53:02+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 &#8211; Bilbo, 1897ko apirilak 8).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae","og_description":"Mario Bilboko bizitzari oso lotua zen familia bateko kide zen, bere arbasoetako asko udal administrazioan eta publikoan aritu izanak argi erakusten duenez. Bilboko San Antonio Abad parrokian bataiatu zuten, eta guraso izan zituen Francisco de Basterra y Butron, Plentziako semea (Bizkaia), eta Isabel de Esturo y Goicoechea, Bilboko alaba. Marioren anai-arrebak Ramon (Bilbon 1845eko abuztuaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/","name":"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 - Bilbo, 1897ko apirilak 8). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:53:02+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/basterra-esturo-mario-francisco-556-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BASTERRA ESTURO, Mario Francisco (Bilbo, 1859ko maiatzak 25 &#8211; Bilbo, 1897ko apirilak 8)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3483","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3483\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3483"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3483"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}