{"id":3479,"date":"2023-02-13T19:50:58","date_gmt":"2023-02-13T18:50:58","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:50:58","modified_gmt":"2023-02-13T18:50:58","slug":"balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/","title":{"rendered":"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 &#8211; Bilbo, 1936ko abuztuak 31)."},"content":{"rendered":"<p><span>Zuzenbidea<br \/>\neta Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1905ean, Segismundo Moret buru zuen<br \/>\nGobernua osatu zenean, alkate izendatu zuten. 1905eko azaroan udala partzialki<br \/>\nberritu zenean, ordezkari dinastiko bakarra bera zen. Maura 1907an erori izanak<br \/>\ndimisioa aurkeztera eraman zuen, baina zinegotzi izaten jarraitu zuen 1909ra<br \/>\narte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bilboko<br \/>\nEl Sitio elkarte liberaleko presidente hautatu zuten urte hartan bertan, eta<br \/>\nBizkaiko sektore liberal guztiak elkartzen saiatu zen, errepublikazaleekin eta<br \/>\nelementu sozialista gutxi batzuekin hauteskunde bloke bat sortzeko, baina ez<br \/>\nzuen lortu. 1910eko urtarrilean alderdi liberal monarkikoarekin lotutako<br \/>\nproiektu liberal bateko zuzendaritza probintzialean sartzen saiatu zen.<br \/>\nApirilean, Horacio Echevarrieta errepublikazalearen (eta, Balpardaren ustez,<br \/>\nnazionalisten aliatu) hautagaitza babestu izanak sortutako desadostasunak<br \/>\nzirela medio, alderdia uztea erabaki zuen. Echevarrietak El Liberal egunkaria<br \/>\nerosi zuen, eta Balpardak bertan idatzi ohi zuenez, 1916ko otsailean La Opinion<br \/>\nastekaria sortu zuen, baina hurrengo urtean itxi zuen. 1918an Santiago Albaren<br \/>\nalderdiko kide sortzaile bezala ageri da, Izquierda Liberalekoa. Martxoan<br \/>\nBalmasedaren ordezkari bezala aurkeztu zen gorte hauteskundeetara. Mauristen,<br \/>\nkontserbadoreen, errepublikanoen eta sozialisten babesa izan arren, Ramon de la<br \/>\nSotaren aurka galdu zuen. 1919ko ekainean, Balparda Balmasedako hautagai bezala<br \/>\naurkeztu zen berriro, Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquicako kide bezala, nahiz eta<br \/>\nbertako elkarte sozialistaren babes esplizitua ere izan. Hauteskunde kanpainan,<br \/>\nbere kotxearen kontrako tiroketatik onik ateratzea lortu zuen Portugaleten.<br \/>\nHautatua izan ondoren, nazionalistek probintzian lortutako hiru aktak bertan<br \/>\nbehera gera zitezen lortu zuen, irregulartasunak zirela medio. Urte horretan<br \/>\nbertan, hauteskundeak izan ziren berriro. Orduan, sozialistek beren hautagai<br \/>\npropioa aurkeztea erabaki zuten, Oscar Perez Solis (urtebete geroago alderdi<br \/>\nkomunista sortu zuen eta aurrerago Falange espainiarreko militante izatera pasa<br \/>\nzen). Balpardak nazionalistekin akordioak izatea leporatu zion hautagai<br \/>\nsozialistari, eta, gutxigatik, baina berriro hauta zezaten lortu zuen. 1923ko<br \/>\nmaiatzean berriro aurkeztu zen, beste behin Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquicarekin,<br \/>\nBalmasedako ordezkari izateko, eta bere akta berritzea lortu zuen. Irailean<br \/>\nPrimo de Riverak Berrezartzearen erregimena bertan behera utzi zuen estatu<br \/>\nkolpea eman zuenean, Balpardak argi eta garbi adierazi zuen bere desadostasuna.<br \/>\nPolitika alde batera utzita, ikerketa historiko eta juridikoetan sakontzeari<br \/>\nekin zion. 1929an Bilboko Zuzenbide eta Gizarte Zientzien Akademiako presidente<br \/>\nizendatu zuten, 1901ean berak sortutako erakunde pribatua.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bigarren<br \/>\nErrepublika garaian, politika aktiboa alde batera utzi zuen, baina, hala eta<br \/>\nguztiz ere, eskualdekako autonomia estatutuen aurka agertu zen. 1936an guda<br \/>\nzibilaren hasieran Bilbon zegoen. Abuztu bukaeran Gobernu Zibilak Iparraldeko<br \/>\nGerra Auditoriako buru izendatu zuen \u2014karguak Errepublikaren aurkako<br \/>\naltxamenduarekin lotura izateagatik atxilotutako militarren aurkako fiskal<br \/>\nizatea eskatzen zion\u2014. Balpardak karguari uko egin zion, eta horregatik<br \/>\natxilotu eta \u00abCabo Quilates\u00bb espetxe itsasontzira bidali zuten. Egun horretan<br \/>\nbertan, abuztuak 31 erail zuten presoak zaintzen zituzten miliziano<br \/>\nerrepublikanoek \u2014lekuko batzuen arabera, tratu txar biolentoak jasan eta gero\u2014.<br \/>\nHori dela eta, frankismoak \u00abgurutzadaren martiri\u00bb izendatu zuen<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Balparda<br \/>\neuskal ezker liberalaren ordezkari nagusitzat har daitekeen arren,<br \/>\nhistorialariek oro har ez diote arreta gehiegirik eskaini. Bere obran gehien<br \/>\nageri diren gaiak karlismoarekiko eta euskal nazionalismoarekiko kritika,<br \/>\nForuen eta Bizkaiko nortasun historikoaren interpretazioa eta euskal<br \/>\nEstatutuarekiko kritika dira.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Balpardarentzat,<br \/>\nkarlismoa Elizaren pribilegioen eta aristokraziaren aldekoek ilustrazioaren<br \/>\nizpirituari aurka egiteko antolatutako erantzun moduko bat izan zen.<br \/>\nKarlismoak, berez, asmo bereizlerik izan ez arren, Balpardaren ustez, jarraian<br \/>\nemandako liberalen garaipenek halako erresumin bat eragin zuten presentzia<br \/>\ngehien izan zuen eskualdeetan. Hala, \u00abegokitu gabekoen eta sektarioen guneak<br \/>\nsortu ziren, eta horiekin batera matxinada eta protestarako joera kronikoa [\u2026],<br \/>\ndela Gobernuaren aurka, Gobernu liberal guztien aurka, Estatuaren aurka,<br \/>\nNazioaren aurka edo instituzioen aurka, horiek edozein izanik ere; azken<br \/>\nfinean, Espainiaren aurka\u00bb (Balparda, 1935: 43). XIX. mende bukaeran<br \/>\nerdigunetik, Madrildik, iritsitako guztiari eta, hortaz, liberalek proposatutako<br \/>\nguztiari erraietatik egiten zitzaion aurkaritzak bidea ireki zuten karlismotik<br \/>\nerregionalismo eta nazionalismora igarotzeko \u2014biak ala biak Balpardak<br \/>\nidentifikatutako terminoak\u2014. Ideia absolutistak Espainia osoan inposatzeak<br \/>\nporrot egin zuenean, karlismoaren jarraitzaileetako batzuk Espainiaren ideia<br \/>\nalde batera utzi eta norbere eskualdeari begira jartzea ekarri zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Nazionalismoa<br \/>\neta karlismoa, funtsean, gauza bera ziren: \u00abGaraiko izpirituaren aurkako<br \/>\nerresistentzia eta protesta berbera adierazteko moduak\u00bb. \u00abBiak dira<br \/>\ntradizionalistak, teokratikoak eta antiliberalak [\u2026], eta berdin da talde eta<br \/>\nbandera ezberdinak izatea edota elementu berdinengatik gorroto bizian<br \/>\noinarritutako liskar ankerretan murgiltzea\u00bb (Balparda, 1918: 2).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Balpardarendako<br \/>\neuskal nazionalismoak arrakasta handia lortu zuen bere iraganaren gezurrezko<br \/>\nikuspegia zabaltzerakoan. Hortaz, beharrezkoa zen beren gezurrak agerian utziko<br \/>\nzituen egitasmo kritiko eta pedagogiko bat martxan jartzea. Lan horren<br \/>\nbegi-puntuan Foruak jarri behar ziren. Horrekin lotuta, Historia cr\u00edtica de<br \/>\nVizcaya y sus fueros (1924, 1933-1934) izeneko lan mardulean bildutako<br \/>\nikerketetatik ondorioztatu zuenez, Foruak herri eta hirietako biztanleei<br \/>\nerrege-erregina desberdinek ematen zizkieten zerbait ziren, batzuetan guztiei<br \/>\nematen zitzaiena eta beste batzuetan gremio edo estamentu bakar bati. Gauzak<br \/>\nhorrela, ez omen zen \u00abForu\u00bb orokorrik existitzen, ez eta \u00abBizkaiko Foru\u00bb moduko<br \/>\nezer, eta are gutxiago \u00abEuskal Foru\u00bb edo antzekorik (Balparda, 1929). XIX.<br \/>\nmendera arte itxaron behar izan zen Foruak probintzia mailako autonomia moduko<br \/>\nbat izateko. Horrez gain, Erdi Aroan zuten zentzua ez zen Gaztelaren aurrean<br \/>\nindependentzia gordetzea, nazionalistek esaten zutenaren aurka, baizik eta<br \/>\nerrege-erreginen Jaurerriaren gaineko zuzeneko subiranotasuna bermatzea.<br \/>\nBalpardaren esanetan, Erdi Aroko bizkaitarrek Foruak eskatzen zituzten bertako<br \/>\nerdibideko oligarkiak alde batera utzi eta zuzenean Gaztelako erregearen menpe<br \/>\negoteko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Balpardaren<br \/>\nustez, Foruak zaharkiturik geratu ziren 1812. urtean legearen aurrean espainiar<br \/>\nguztien arteko berdintasuna ezarri zen momentutik bertatik (Balparda, 1918).<br \/>\nEstamentu edo probintzia baten legedia bereziak bertan behera geratu ziren<br \/>\nNazio guztiarentzako berdina zen legediari lekua uzteko. Konstituzio liberalak<br \/>\nnorbanakoaren eskubide eta askatasunak ezarri zituenez, nolabaiteko \u00abforu<br \/>\nahalguztidun bat\u00bb zela pentsa liteke (Balparda, 1931b). Antza, demokrazia zen<br \/>\n\u00abForu nagusi eta guztietan lehena\u00bb (Balparda, 1908: 20).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Lehenik,<br \/>\nBalpardak \u00abvasco\u00bb terminoaren egokitasuna ukatu zuen. Esaten zuenez,<br \/>\neuskaldunak ez ziren baskoiak, beste herri bat baizik, eta hori antzinako<br \/>\niturriak apur bat irakurrita ondoriozta liteke. Stricto sensu ez zen egokia<br \/>\nhoriei \u00abvasco\u00bb deitzea (Balparda, 1924). Bigarrenik, Bizkaiko bizitza<br \/>\nhistorikoa sakonki loturik egon da Gaztelarekin, hainbeste, non Erdi Aroan<br \/>\n\u00aburruneko lurraldea, baina Gaztelaren zutoihalaren baitakoa\u00bb zela esaten zen<br \/>\n(Balparda, 1918: XXVII). Hirugarrenik, kulturalki ere, euskaldunek ez zuten<br \/>\ngaztelarren bestelako nortasun edo ohiturarik. Antropologo, hizkuntzalari eta<br \/>\nhistorialari nazionalistek \u00abdesberdintasunak zeharo nabarmendu eta puztu egin<br \/>\nzituzten\u00bb (Balparda 1935: 44), existitzen ez ziren berezitasunak asmatuta.<br \/>\nBatez ere, euskararen garrantzia eta hedadura handitu zituzten. Balpardak ez<br \/>\nzuen ukatu \u00abaltxor arkeologiko\u00bb bat zenik (Balparda, 1935: 38), baina, haren<br \/>\nesanetan, sekula ez zen izan familiatik harago erabili zen hizkuntza bat.<br \/>\nEuskaldunen arteko kultura hizkuntza betidanik gaztelania izan zen, eta ez<br \/>\ninolako inposaketaren ondorioz, haiek hala hautatu zutelako baizik.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Pentsa<br \/>\nlitekeen bezala, Bigarren Errepublika garaian Balparda euskal Autonomia<br \/>\nEstatutu bat ezartzearen kontra agertu zen erabat. Bere ustez, Estatu nazionala<br \/>\nzen herritarren arteko berdintasun eta askatasunaren berme nagusia. <\/span><span>Herritarrak<br \/>\naske ziren haiek, euren ordezkarien bitartez, beren buruari ezarritako legeak<br \/>\nbetetzean. <\/span><span>Herritar<br \/>\nbatzuek legedia berezi bat izatea eta, hortaz, eskubide eta betebehar bereziak,<br \/>\nguztien askatasunari eraso egiten zion. Horregatik, Estatuak ezin zuen onartu<br \/>\nberaren eta herritarretako batzuen artean inolako tarteko botererik egotea.<br \/>\nHala, autonomia estatutuak Erdi Aroko feudoen antzeko zerbait zirela uste zuen.<br \/>\nZeinahi federalismo, funtsean, feudalismo hutsa zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1905ean, Segismundo Moret buru zuen Gobernua osatu zenean, alkate izendatu zuten. 1905eko azaroan udala partzialki berritu zenean, ordezkari dinastiko bakarra bera zen. Maura 1907an erori izanak dimisioa aurkeztera eraman zuen, baina zinegotzi izaten jarraitu zuen 1909ra arte. Bilboko El Sitio elkarte liberaleko presidente hautatu zuten urte hartan bertan, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3479","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1905ean, Segismundo Moret buru zuen Gobernua osatu zenean, alkate izendatu zuten. 1905eko azaroan udala partzialki berritu zenean, ordezkari dinastiko bakarra bera zen. Maura 1907an erori izanak dimisioa aurkeztera eraman zuen, baina zinegotzi izaten jarraitu zuen 1909ra arte. Bilboko El Sitio elkarte liberaleko presidente hautatu zuten urte hartan bertan, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\\\/\",\"name\":\"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:50:58+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 &#8211; Bilbo, 1936ko abuztuak 31).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","og_description":"Zuzenbidea eta Filosofia eta Letrak ikasi zituen. 1905ean, Segismundo Moret buru zuen Gobernua osatu zenean, alkate izendatu zuten. 1905eko azaroan udala partzialki berritu zenean, ordezkari dinastiko bakarra bera zen. Maura 1907an erori izanak dimisioa aurkeztera eraman zuen, baina zinegotzi izaten jarraitu zuen 1909ra arte. Bilboko El Sitio elkarte liberaleko presidente hautatu zuten urte hartan bertan, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/","name":"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 - Bilbo, 1936ko abuztuak 31). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:50:58+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/balparda-de-las-herrerias-gregorio-554-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"BALPARDA DE LAS HERRERIAS, Gregorio (goitizenez, Rodrigo P. de Barelaga) (Bilbo, 1874ko urtarrilak 17 &#8211; Bilbo, 1936ko abuztuak 31)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3479","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3479\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3479"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3479"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}