{"id":3475,"date":"2023-02-13T19:49:34","date_gmt":"2023-02-13T18:49:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:49:34","modified_gmt":"2023-02-13T18:49:34","slug":"artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/","title":{"rendered":"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 &#8211; Bilbo, 1911ko abenduak 12)."},"content":{"rendered":"<p><span>Guraso izan zituen Miguel de los Santos Arti\u00f1ano<br \/>\nYbarra (Bilbo, 1801eko uztailak 5) eta Eustaquia Maria Zuricalday Urquijo.<br \/>\nAristides 1868an Maria Concepcion Galdacano Avellanedarekin ezkondu zen (Bilbo,<br \/>\n1847ko apirilak 19). Senar-emazteek bost seme-<\/span> <span>alaba izan zituzten: Fernando Antonio, Maria de la<br \/>\nSalud, Gervasio Angel, Maria del Amparo eta Pedro Miguel de Arti\u00f1ano y<br \/>\nGaldacano. Aristides de Arti\u00f1anok Okondon (Araba) eman zuen haurtzaroa, amaren<br \/>\naldeko aiton-amonen zaintzapean. Juan Graciaren ustez, horrek eragin handia<br \/>\nizan zuen autore askok hainbatetan aipatutako bere ideologiaren joera<br \/>\n\u00abbaserritarrean\u00bb. Herri horretan egin zituen bere lehen ikasketak, eta Bilbora<br \/>\nitzuli zen batxilergoa egitera, Bigarren Hezkuntzako Institutu Bizkaitarra<br \/>\nsortu zenean. Unibertsitate ikasketak hainbat tokitan egin zituen:<br \/>\nValladoliden, Madrilgo Unibertsitate Zentralean eta Sevillan. Azken horretan<br \/>\neskuratu zuen Zuzenbide Administratibo lizentziatura, 1862ko ekainean, hogeita<br \/>\nbat urte zituela. 1863an Zuzenbide zibil eta kanonikoaren lizentzia titulua<br \/>\neskuratu zuen, eta Sevillako Jurisprudentzia eta Legediaren Akademiako kide oso<br \/>\nizendatu zuten ikasketak bukatu baino lehen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erresumako Epaitegietan abokatu aritu zen eta<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiako kide izendatu zuten. Horrekin batera, 1864an<br \/>\nBizkaiko Jaurerriko Estatistika idazkari izendatu zuten eta Probintzia<br \/>\nKontseiluko idazkari ere izan zen. Neokatolikoa zeritzon joerako kide zen, eta<br \/>\nIsabel II.a erreginak Karlos III.aren ordenako izendapena eman zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogei urterekin bere ideien ildoa zein izanen zen<br \/>\nerakutsi zuen. El Eco Vascongadon \u00abBizkaiko hilobi zaharrak\u00bb artikulu kartsua<br \/>\nargitaratu zuen, Juan E. Delmas arkeologoak Elorrioko Arginetako hilobiei buruz<br \/>\nidatzitako artikuluari erantzuteko. Bere artikuluan, Arti\u00f1anok defendatzen zuen<br \/>\ndagoeneko Goi Erdi Aroan bazegoela euskal kristautasun primitibo bat.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1862an, oraindik Zuzenbide ikasketak bukatu gabe,<br \/>\nliteratura eta kazetaritzan jarduten zuen. Sevillako Jurisprudentzia eta<br \/>\nLegediaren Akademian hitzaldi gogoangarri bat eskaini zuen \u00abErromako<br \/>\nErrepublikaren Erorialdia\u00bb aztertuz, gerora liburuxka mardul eta eruditu batean<br \/>\nargitaratu zena. Bilboko Euskalduna (1858-1873) egunkariarekin hasi zen lanean,<br \/>\nhainbat antzezlanen kronikak eta Andaluziako hiriburutik bidalitako<br \/>\nkorrespondentziak argitaratuz. Bilbora aldatu zenean, \u00abRomer\u00eda del Desierto\u00bb<br \/>\neta \u00abPol\u00edtica\u00bb izeneko artikulu bana argitaratu zituen, zeharo saminduta eta<br \/>\nhaserre baitzegoen Viktor Emanuel erregearen \u00abItalia askea izango da Alpeetatik<br \/>\nhasi, eta Adriatikora\u00bb esaldiarekin. 1863ko urtarrilaren 11tik urriaren 29ra<br \/>\niraun zuen Revista Sevillana cient\u00edfica y literaria, oficial de la Academia de<br \/>\nJurisprudencia y Legislaci\u00f3n aldizkarian kolaboratzaile izan zen, eta gorago<br \/>\naipatu egunkariari \u00abEspainiako Legelarien Kongresuko\u00bb berriak bidaltzen zizkion<br \/>\nMadrildik, legegintza gaietan zuen jakinduria argi erakutsita. Euskal<br \/>\nerakundeen aurka zeudenen eraginez, 1864. urtean foruen auziak berebiziko<br \/>\ngarrantzia hartu zuen, eta ordutik aurrera maizago hasi zen Euskaldunan<br \/>\nidazten. Garai hartan, Arti\u00f1anok eztabaida sutsuak izan zituen Santander eta<br \/>\nSevillako egunkariekin. Ohiturazko eta Foru Zuzenbidearen gaineko iritzia<br \/>\nargitzeko artikulu ugari idatzi zituen. Fiskalak salaketa jarri zion idatzi<br \/>\nkartsu horietako batzuengatik, baina azkenean Aristides absolbitu egin zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arti\u00f1anok oso goiz aurkeztu zuen bere burua<br \/>\nforuzaletasun neokatoliko edo tradizionalistaren aldeko intelektual bezala.<br \/>\n1864an Estatistika idazkari izendatu zuten Batzar Nagusiek, euskal<br \/>\nhistoriarentzat berebiziko garrantzia zuen momentu batean. 1868ko iraultzaren<br \/>\naurreko garaia zen, eta moderatuen eskuineko muturrak neokatolizismoranzko<br \/>\nbidea hartu zuen, argi eta garbi tradizionalismo karlistaren interesekin bat<br \/>\neginez. Iraganeko liberal eta karlistek osatutako foruzaletasun moderatuaren<br \/>\nbloke hegemonikoa hautsi zeneko euskal intelektual foruzale neokatoliko edo<br \/>\ntradizionalistaren erakusgarri argia da Arti\u00f1ano. Geroz eta agerikoagoa zen<br \/>\nneokatolikoek probintzia botere guneetan zuten presentzia. Arti\u00f1ano gazte<br \/>\nneokatolikoak Bizkaiko estatistika idazkari izatea lortu zuen, urte batzuk<br \/>\ngeroago foru instituzioak kontrolatu zituen agintari talde neokatolikoko kide<br \/>\nbezala. Aristides euren intelektual organikoetako bat zela esan liteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere idazki ospetsuenei esker, Arti\u00f1ano Bizkaiko<br \/>\nMonumentuen Batzordeko kide izendatu zuten 1866. urtean, eta bertan idazkari<br \/>\nlanak egiten aritu zen. Historiaren Errege Akademiako kide urgazle izendatu<br \/>\nzuten beste euskaldun batzuekin batera: Vicente Manterola, Ramon Ortiz de<br \/>\nZarate, Tadeo Ruiz de Ogarrio, Nicolas Soraluce y Zubizarreta eta Antonio de<br \/>\nTrueba. Urte horretan bertan Aristidesek Biograf\u00eda del se\u00f1or D. Pedro Novia de<br \/>\nSalcedo argitaratu zuen (Bilbo, 1866), Jose Miguel Arrieta Mascaruaren hitzaurrearekin.<br \/>\nGogo handiz idatzitako Bizkaiko jaurerriko \u00abProbintziako Aita\u00bb zen Pedro Novia<br \/>\nde Salcedoren biografia da, bere garaian Defensa hist\u00f3rica, legislativa y<br \/>\necon\u00f3mica del Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya y Provincias de \u00c1lava y Guip\u00fazcoa lanaren<br \/>\nbitartez Juan Antonio Llorente kanonigoaren tesien aurka jo zuen hori bera.<br \/>\nArti\u00f1anok Foruen eta 1812ko Konstituzioaren arteko talkaren errepasoa<br \/>\neskaintzen du. Espainiako Konstituzioaren markotik foruei egindako<br \/>\nlehendabiziko erasoak disimulatzen saiatu zen Arti\u00f1ano, kontuan hartu behar ez<br \/>\nziren nahigabeko hutsak balira bezala hartuta. Argi dago kazetari eraginkor<br \/>\nhorrek ongi zekiela bere ideiak ezkutatzen, bestela ezinezkoa baita bere lanean<br \/>\nhandik bi urtera gertatutako aldaketa sakona ulertzea. Batzuen arabera<br \/>\n\u00abaurre-nazionalista\u00bb bezala agertu zen Jaungoicoa eta Foruac: la causa<br \/>\nvascongada ante la revoluci\u00f3n espa\u00f1ola opuskuluan (1869), Seiurteko<br \/>\nDemokratikoaren legediak erasotutako euskal Foruak eta Espainiako batasun<br \/>\nkatolikoa aldarrikatu baitzituen bertan. Iraultzaren ondorioz karlismoarekin<br \/>\nbat egin zuten neokatolikoek estuki lotu zituzten erlijio eta foruzaletasun<br \/>\nkontzeptuak, kultu askatasuna Foruen kontrako iraintzat hartuta. Zenbait<br \/>\nautorek Arti\u00f1anoren \u00abprenazionalismo\u00bb ala \u00abprotonazionalismo\u00bb horrekin bat egin<br \/>\nzuten, \u00abinork ukatu ez duten zuzenbide baten barnean, Bizkaiak bere<br \/>\nsubiranotasuna erabil dezake\u00bb bezalako adierazpen iraultzaileetan oinarrituta.<br \/>\nJuan Graciarentzat, Arti\u00f1anok Euskal Herriarentzat aldarrikatzen zuen<br \/>\nEspainiatik bereizteko eskubidea ez zen hain harrigarria izanen Euscaldunaren<br \/>\nirakurleentzat, aspalditik ezagutzen baitzituzten ideia horiek. Aristidesen eta<br \/>\nbeste euskal idazle batzuen pentsamendu politikoan gertatutako aldaketa<br \/>\nnabarmena Seiurteko Iraultzailean foruak eta katolizismoa gutxi zaindu zituzten<br \/>\npolitikei erantzuteko beharrak eragin zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arti\u00f1ano abokatu eta legelari ezaguna zen eta diru<br \/>\nsarrera mamitsuak zituen. 1869. urtean, estatistika idazkari eta Bizkaiko<br \/>\nAldundiko lehen ofizial karguak galdu zituen gorago aipatutako Jaungoicoa eta<br \/>\nForuac argitaratu izanaren ondorioz. Hori ez zen Aristidesek bere idatziengatik<br \/>\narazoak zituen lehendabiziko aldia. Hainbat epaiketa izan zituen Foruak<br \/>\nsutsuegi defendatzen zituzten idatziengatik, bereziki Manuel Sanchez Silvaren<br \/>\njarraitzaileen aurka (senatari sevillar hori euskal foruzaletasunaren historian<br \/>\nezaguna zen, euskal pribilegiotzat hartzen baitzituen eta askotan eraso egin<br \/>\nzielako). Arti\u00f1anoren konpromiso karlistak ez zuen zalantza izpirik, \u00abBilboko<br \/>\nElkarte katolikoko\u00bb kide baitzen, ideologia horren gertukoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Gerora, Baionan erbesteratu behar izan zen,<br \/>\nVindicaciones izeneko bere bigarren opuskuluak eragindako jazarpena zela-eta.<br \/>\nKorregidoreak karlista bihurtutako diputatuak kanporatu zituenean idatzi zuen.<br \/>\n1870ean lau orrialdeko eskuorri bat idatzi zuen \u00abmatxinada karlistagatik<br \/>\nherritarrak epaitzeko Gerra Kontseiluaren eskumenik eza\u00bb salatzeko. 1871ko<br \/>\nurrian, \u00abBizkaiko Jaunen Batzar katoliko monarkiko\u00bb bateko idazkari izendatu<br \/>\nzuten eta 1872ko martxoan Bilboko barrutiko Karlisten Hauteskunde Batzar<br \/>\nNagusiko presidente. Beste bizkaitar askorekin epaitu zutenean, Zornotzako<br \/>\nhitzarmen eztabaidatsuan izandako zeregina aldarrikatzen saiatu zen El<br \/>\nalzamiento de Vizcaya en 1872 y el convenio de Amorebieta liburuan. Ituna gerra<br \/>\nbertan behera geratzeko akordio saiakera bat izan zen, baina karlista askok<br \/>\ntraiziotzat hartu zuten eta ia bizia galarazi zion. Gerra berriro piztu zenean,<br \/>\nBizkaiko komunikazio zuzendaria izan zen eta errege-erregina karlisten ekitaldi<br \/>\nbatzuen antolatzaile eta kronikari izan zen, besteak beste, 1874an Bizkaian<br \/>\nbarrena egin zuten ibilaldiarena. Hainbat idatzi izan ziren bere esku:<br \/>\nTertzioak antolatzeko Oinarriak, Telegrafoen eta beste zerbitzu batzuen<br \/>\nAraudia, Don Karlosentzako Mezua eta beste zenbait aldarrikapen eta hitzaldi.<br \/>\nHorrekin batera, berak prestatu zuen 1875eko ekainaren 28an erregegaiak Foruak<br \/>\nzin egiteko Gernikan egin zen ekitaldi berantiarra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arti\u00f1ano Bartzelonan bizi izan zen 1876 eta 1906<br \/>\nurteen artean. 1876ko udaberrian erregegaiaren tropak menderatu, eta bere<br \/>\nidealen erabateko porrota iritsi zenean, Aristides erabat atsekabeturik geratu<br \/>\nzen. Lehenbizi Frantziara erbesteratu zuten; handik Madrilera aldatu zen, eta<br \/>\nbere gerra kanpainagatik Bilbon ez zuela girorik izango ohartu zenean,<br \/>\nComillasko I. markesaren babesa lortzen saiatu zen, eta baita lortu ere.<br \/>\nMarkesa (Antonio Lopez y Lopez, 1817-1883), bankari eta enpresari arrakastatsua<br \/>\nzen eta bere lehen enpresa proiektua sortu berri zuen Bartzelonan: Banco<br \/>\nHispano Colonial. Espainiako Gobernuari Kubako independentisten aurka laguntza<br \/>\neskainiko zioten diru-funtsak lortzeko sortua. 1880. urtetik aurrera benetako<br \/>\nnegozio banku bilakatu zen eta Arti\u00f1ano idazkari nagusi izan zen 1906an<br \/>\nerretiratu zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Comillasko markesaren konfiantzazko gizona zen<br \/>\nAristides. Egoera ekonomiko ezin hobea zuen eta Banco Hispano Colonial-ek<br \/>\negindako negozio guztietan eta hainbat holding ekimenetan parte hartu zuen,<br \/>\nPedro Sotolongo finantzariaren gidaritzapean. Bartzelonan, Laurac-bat<br \/>\naldizkarian kolaboratu zuen eta Probintzia Baskongadoetako kontsul moduko bat<br \/>\nizan zen, oso ezaguna gizarte klase guztietan bere izaera eta kulturari esker.<br \/>\nArdura handiz aritu zen lanean, ez soilik bankuarentzat, baita era guztitako<br \/>\nauzi ekonomiko eta finantzarioetan, guda zibila bukatu arte bere energia guztia<br \/>\nxurgatu zioten hika-mika politiko guztietatik at. Prentsarekiko ardura ere alde<br \/>\nbatera utzi zuen bolada baterako, baina bere ideia tradizionalista eta<br \/>\nkarlistak ahanzturan utziagatik ere, erlijioarekiko eta Foruekiko gurtza<br \/>\nsutsuak bere horretan jarraitu zuen. 1881etik 1886ra Filipinetako tabako<br \/>\nkonpainia garrantzitsuaren bitarteko idazkari izan zen eta kargua utziz<br \/>\ngeroztik ere haiekin harremanetan jarraitu zuen, osoki antolatu zen arte. Antonio<br \/>\nL\u00f3pez y Compa\u00f1\u00eda-ren ondorengo izandako Konpainia Transatlantikoa sortzen<br \/>\nlagundu zuen. Askotan kolaboratu zuen trenbideei, mehatzei eta kreditu<br \/>\nelkarteei buruzko El Consultor Financiero astekarian, askotariko gaiei buruzko<br \/>\nartikuluak idatzita: tokiko balioak, zergak, Tinbre Lege proiektuak,<br \/>\nMerkataritza Kode berria, Espainiako Bankuko erreformak,<br \/>\nfinantza-jurisprudentzia eta abar.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arti\u00f1anok enpresa karguak eta zaletasun literario eta<br \/>\nekonomikoak uztartzen zituen. Hala, 1885eko neguko gauak bere obra nagusia<br \/>\nidazten eman zituen: El Se\u00f1or\u00edo de Vizcaya, hist\u00f3rico y foral (1885). Hurrengo<br \/>\nurtean, Durangoko Euskal Jaietako saria eskuratu zuen bere Proyecto de Academia<br \/>\nVascongada de San Ignacio de Loyola (1886) lanarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hainbat kargu izan zituen Bartzelonan: Kantauriko<br \/>\nSorospen Batzordeko kide, Katolikoen Elkarteko presidente, Herriaren Adiskideak<br \/>\nElkarte Ekonomikoko idazkari, Monumentuen Batzordeko kide, Jurisprudentzia eta<br \/>\nLegegintzaren Akademiako kide eta Bartzelonako Sustapen presidente. Azken lan<br \/>\nhori utzi aurretik, hiriko Udalaren eta Banco Hispano Colonial-aren arteko<br \/>\nDiruzaintza eta Bartzelonaren Erreforma kontratuak idatzi zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888tik aurrera, Aristidesek geroz eta bizimodu<br \/>\naszetiko eta espiritualagoa egiten zuela nabaritu zuen Alzolak, eta hala<br \/>\nsumatzen da garai hartan idatzi zituen lanetan ere: 1887an Jubileo sacerdotal<br \/>\nde su santidad el papa Leon XII idatzi zuen; 1888an Cr\u00f3nica de la Coronaci\u00f3n<br \/>\nCan\u00f3nica de la milagrosa imagen de Nuestra Se\u00f1ora de la Merced, Patrona de la<br \/>\nDi\u00f3cesis de Barcelona (1889), laurdenean idatzitako 300 orrialde baino<br \/>\ngehiagoko liburuki ongi inprimatua. 1895ean La Madre de Dios de Bego\u00f1a<br \/>\nesku-orria eta Bartzelonako Katolikoen Elkartean emandako hitzaldia,<br \/>\n\u00abkontzepzioaren dogmari\u00bb buruzkoa. \u00abAntiguako Andra Mari Urdu\u00f1akoari\u00bb ere beste<br \/>\nliburu bat eskaini zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Coronaci\u00f3n Can\u00f3nica de Nuestra Se\u00f1ora de Bego\u00f1a<br \/>\ndelakoaren kronikaria izan zen. Izen bereko obra ilustratu hori 1901eko<br \/>\nliburuki mardulean argitaratu zen, Estanislao Jaime de Labayruren<br \/>\nhitzaurrearekin. 1903an luxuzko beste liburu bat atera zuen Jubileo Pontificio<br \/>\nde Le\u00f3n XIII. Recuerdo de la Peregrinaci\u00f3n Espa\u00f1ola a Roma izenekoa. Bere lana<br \/>\nbeste erlijio eskuliburu eta debozio liburu askotara ere zabaldu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urteek eta denbora luzez izandako lan zama handiak<br \/>\neragindako nekeak erretiroa eskatzera behartu zuten 1906. urtean, hirurogeita<br \/>\nsei urte zituenean, eta Hispano-Colonial bankuak onartu egin zion. Hogeita<br \/>\nhamar urtez Katalunian erbesteturik egon eta gero, Bizkaira itzuli zen. Bolada<br \/>\nluzeak egiten zituen Okondoko oinetxean, paisaiaz gozatzen. Udazkenak aurrera<br \/>\negin ahala, Bilbora itzuli ohi zen. 1906. urtean, arrakasta handiz aritu zen<br \/>\nErroman, batzordeko kide bezala Berrio-Ochoa martiriaren beatifikaziorako izapideak<br \/>\negiten. Horri buruzko eskuorri bat idatzi zuen maiatzean. Monumentuen<br \/>\nBatzordeko presidenteorde bezala aritu zen, 1908an sortu zenetik, hil zen arte.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere debozio fededun sakona argi erakutsi zuen<br \/>\neuskaraz idatzitako liburutxo batean, 1908an, \u00abOrrileco lorac Jaungoicoaren<br \/>\namari\u00bb izenburuarekin. Borroka politikoak alde batera utzita zituen arren,<br \/>\nArti\u00f1anok foruekin lotutako gaiekiko grina bizia mantentzen zuen, eta 1908an<br \/>\nAntonio Maura lehen ministroak Madrilgo Gorteetan aurkeztutako Tokiko<br \/>\nAdministrazioaren lege proiektuari buruzko eztabaiden eraginez berpiztu<br \/>\nzitzaion. Hainbat eztabaida sortu ziren Gobernuari erakunde foralak<br \/>\nberrezartzea eskatzeko asmoa baitzegoen. Aristides jendaurrera itzuli zen El<br \/>\nPorvenir Vascorekin. Harrigarria irudi lezakeen arren, sutsuki eskatu zuen<br \/>\nAntzinako Erregimeneko kanpo formak berrezartzea, horiek osoki berrezartzea<br \/>\nezinezkoa izan arren. Probintzia Korporazioak batzar batera deitu zituen<br \/>\nBizkaiko Udal guztiak, eta, bertan, Arti\u00f1anok mozio luze baten bidez proposatu<br \/>\nzuen, arrakastarik gabe, Bizkaiko Kontseilu Gorena sortu, eta hari zerga<br \/>\nerregimenari zegozkion akordioak onartu edota aldatzeko eskumena ematea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1885ean bere lan garrantzitsu eta ezagunena argitaratu<br \/>\nzuen, El Se\u00f1or\u00edo de Bizcaya, hist\u00f3rico y foral, Durangoko Euskal Jaietan<br \/>\naurkezteko idatzia. Hainbeste miresten zuen Novia de Salcedoren ildoa jorratu<br \/>\nzuen, eta kontuan hartzeko moduko erudizio baten bitartez eta 1876ko uztaileko<br \/>\nForuen indargabetze legeari erreferentzia eginez, Arti\u00f1anoren helburua honakoa<br \/>\nzen: \u00abzentzurik ez duen kontrako jarreraren lainoan desagertu berri diren<br \/>\nerakundeen bozeto sinpleak aurkeztuz, foru administrazioaren mekanismo soil<br \/>\nbaina miresgarriaren oroitzapena bizkaitarren ariman grabatzea\u00bb. Lan honek<br \/>\nharrabotsa sortu zuen historiografian, askok Bizkaiko foruzaletasunaren edo<br \/>\nlehen euskal nazionalismoaren hasikinak hauteman dituztelako bertan; Sabino<br \/>\nAranaren pentsamenduaren berehalako aurrekari beharrezkoa. Beste batzuek<br \/>\ndiotenaren arabera, Gracia C\u00e1rcamok edo Chac\u00f3n Delgadok esaterako, liburuak<br \/>\nbere ideologia aldaezinaren oinarriak erakusten dituzten aipamenak dakartza,<br \/>\nhau da, erlijioaren irakaspenekiko eta aberri maitasunarekiko errespetu sakona<br \/>\n(aberri bezala Bizkaia ulertuta, noski). Aipatzen dutenez, Aristidesen ibilbide<br \/>\nintelektual guztian zehar, 1860tik 1911ra, \u00abnazio\u00bb hitza Espainiari<br \/>\nerreferentzia egiteko erabiltzen zuen, zenbaitetan \u00ababerri ama\u00bb esaten bazion<br \/>\nere. Nolanahi ere den, Arti\u00f1anok dioenez, Se\u00f1or\u00edo de Bizcaya ez da liburu<br \/>\nseparatista bat: \u00abez dugu inolaz ere nahi inork leporatu diezagun, istant bakar<br \/>\nbatez ere, aberriaren (Espainia) batasunaren kontra jotzeko krimen higuingarria<br \/>\negin dugunik\u00bb (El Se\u00f1or\u00edo de Bizcaya, I-V. or.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere espainiartasuna zalantzan jar zezakeen txikikeria<br \/>\nbakarra euskarari buruz aritzen zenean azaleratzen zen. Sumindu egiten zen<br \/>\nhizkuntza barbarotzat hartzen zuten autore espainiarrekin, hura ikasten saiatu<br \/>\ngabe mespretxatzen zutelako.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arti\u00f1anoren bigarren obra gogoangarriena Proyecto de<br \/>\nAcademia Bascongada. Proyecto, base y reglamento de una academia de lengua e<br \/>\nhistoria e\u00faskaras en completa armon\u00eda con los principios cat\u00f3licos (Bartzelona,<br \/>\n1886) izan zen, Lizundia Askondok aztertua. Berrogeita hamar artikulu baino<br \/>\ngehiago biltzen ditu hamabi ataletan: \u00ab1.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Akademiaren helburuaz, 2. Akademiaren izaeraz, 3.<br \/>\nAkademikoez, 4. Antolaketaz, 5. Batzar Nagusiez, 6. Atalez, 7. Akademiaren<br \/>\negitekoez, 8. Komisioez, 9. Katedrei buruz, 10. Lehiaketei buruz, 11.<br \/>\nAkademiaren eta agintarien arteko harremanaz, 12. Aldi baterako artikuluez\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Akademia sortzeko beharra eta hainbat erakunde eta<br \/>\nDiputazioei eskatutako diru kopurua justifikatzeko (diputazio bakoitzari urteko<br \/>\n25.000 pezeta), euskal historia, kultura eta hizkuntzaren egoera kaskarra<br \/>\naztertu ondoren, honakoa gaineratzen du: \u00abherrialdearen helburuetako bat<br \/>\nbetidanik izan da, eta oraindik ere bada, gure herriaren historia eta erakunde<br \/>\nbereziak aztertuko dituzten katedrak ezartzea, eta euskararen ikerketak arrunt<br \/>\nbilakatzea, hain hizkuntza miresgarria baita [\u2026]. Akademia irakaskuntza horien<br \/>\nsorrera bultzatzeko sortuko da\u00bb. 1. artikuluan jaso zuenez: \u00abSan Inazio<br \/>\nLoiolakoaren Euskal Akademiaren helburu nagusia Euskal Herriari buruzko<br \/>\nazterketa historikoak dira, euskal hizkuntza landu eta zabaltzearekin batera\u00bb,<br \/>\neta ahalegin berezia eskaintzea euskal hizkuntzaren iraupenari, garbitasunari<br \/>\neta bere distira gordetzeari.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskara euskal nazioaren funtsezko elementua da; bera<br \/>\ngabe, ezinezkoak dira bere instituzioak. Egiteko historiografikoa zen nagusia<br \/>\nakademiarentzat, baina ez interes zientifikoengatik, baizik eta historia<br \/>\npolitikoa berreraikitzeko, Baskoniaren eskubide eta pribilegioekin lotutako<br \/>\ngertakari guztiak argituko zituzten artxibo guztietan bilatuta. Horregatik izan<br \/>\nzuen Sabino Aranak halako interes bizia lan honekiko. Hori irakurrita<br \/>\nEuskal-Erria aldizkarian idatzitako artikulu bakarra idazteko inspirazioa lortu<br \/>\nzuen \u00abEl proyecto de academia Bascongada del se\u00f1or de Arti\u00f1ano\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Aristidesek foruzaletasun bizkaitarrari eskainitako<br \/>\nurteetako zerbitzuak sari ugari ekarri zizkion, eta hala erakutsi ohi zuen bere<br \/>\nliburuen azaletan. Administrazio Zibileko ohorezko buru gorena zen, Bizkaiko<br \/>\nJaurerriaren Gobernuko ohorezko idazkaria, Historiaren Errege Akademiako kide<br \/>\nurgazlea eta Sevillako Letra Onetakoa, Bizkaiko Monumentuen Batzordeko<br \/>\npresidenteordea, Bilboko Koral Elkarteko ohorezko presidentea, Elorrioko<br \/>\nadopziozko semea eta Pro Ecclesia et Pontificeren urrezko Gurutzearen (Leon XIII.ak<br \/>\n1888an ezarria) eta Karlos III.aren ordenako zalduntzaren dominak zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Guraso izan zituen Miguel de los Santos Arti\u00f1ano Ybarra (Bilbo, 1801eko uztailak 5) eta Eustaquia Maria Zuricalday Urquijo. Aristides 1868an Maria Concepcion Galdacano Avellanedarekin ezkondu zen (Bilbo, 1847ko apirilak 19). Senar-emazteek bost seme- alaba izan zituzten: Fernando Antonio, Maria de la Salud, Gervasio Angel, Maria del Amparo eta Pedro Miguel de Arti\u00f1ano y Galdacano. Aristides [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3475","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Guraso izan zituen Miguel de los Santos Arti\u00f1ano Ybarra (Bilbo, 1801eko uztailak 5) eta Eustaquia Maria Zuricalday Urquijo. Aristides 1868an Maria Concepcion Galdacano Avellanedarekin ezkondu zen (Bilbo, 1847ko apirilak 19). Senar-emazteek bost seme- alaba izan zituzten: Fernando Antonio, Maria de la Salud, Gervasio Angel, Maria del Amparo eta Pedro Miguel de Arti\u00f1ano y Galdacano. Aristides [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"12 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\\\/\",\"name\":\"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:49:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 &#8211; Bilbo, 1911ko abenduak 12).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae","og_description":"Guraso izan zituen Miguel de los Santos Arti\u00f1ano Ybarra (Bilbo, 1801eko uztailak 5) eta Eustaquia Maria Zuricalday Urquijo. Aristides 1868an Maria Concepcion Galdacano Avellanedarekin ezkondu zen (Bilbo, 1847ko apirilak 19). Senar-emazteek bost seme- alaba izan zituzten: Fernando Antonio, Maria de la Salud, Gervasio Angel, Maria del Amparo eta Pedro Miguel de Arti\u00f1ano y Galdacano. Aristides [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"12 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/","name":"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 - Bilbo, 1911ko abenduak 12). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:49:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/artinano-zuricalday-artinano-zurikaldai-aristides-552-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARTI\u00d1ANO ZURICALDAY [ARTI\u00d1ANO ZURIKALDAI], Aristides (Bilbo, 1840ko abuztuak 13 &#8211; Bilbo, 1911ko abenduak 12)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3475","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3475\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3475"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3475"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}