{"id":3471,"date":"2023-02-13T19:47:59","date_gmt":"2023-02-13T18:47:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:47:59","modified_gmt":"2023-02-13T18:47:59","slug":"arana-goiri-sabino-550-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/","title":{"rendered":"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 &#8211; Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25)."},"content":{"rendered":"<p><span>Abando<br \/>\nNerbioi eskuinaldeko herri txikia zen 1865ean. Orduko hartan Zazpikaleak<br \/>\nbesterik ez zen Bilboko hiribilduaren parean zegoen, 1890era arte ez baitzen<br \/>\nerabat anexionatu. Sabino Arana bertan jaio zen, zortzi anai-arreben artetik<br \/>\nazkena. Bere guraso eta aiton-amonak bizkaitarrak ziren. Gurasoak Bilboko<br \/>\nhandiki burgesak ziren: aita, aitona bezala, armadore eta itsas ontzigilea zen,<br \/>\neta, horrez gain, ardura handiak zituen Bizkaiko Alderdi Karlistaren barruan.<br \/>\nJardun politiko horrek ihes egitera eraman zuen familia 1873an, eta hiru urtez<br \/>\nEuskal Herri kontinentalean babestu behar izan ziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bi<br \/>\neragin nagusi izan zituen gaztaroan: karlismoa eta erlijioa (Urdu\u00f1ako<br \/>\njesuitekin ikasi zuen, eta bertan eskuratu zuen batxilergoa, 1881ean). Hurrengo<br \/>\nurtean, bera baino hiru urte zaharragoa zen Luis anaiarekin izandako<br \/>\nelkarrizketa batek biziki hunkitu zuen. Solasaldi hori berebiziko<br \/>\n\u00aberrebelazioa\u00bb izan omen zen berarentzat: Luisen iritziz, euskaldunak ez ziren<br \/>\nespainiarrak. Bere anaiaren baieztapen horrek harri eta zur utzi zuen, eta,<br \/>\ngoi-mailako ikasketak alde batera utzita, euskara eta euskal historia ikasteari<br \/>\nekin zion.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1888an<br \/>\nBilbora itzuli zenean, hizkuntzalaritza eta gramatikarekin lotutako hainbat lan<br \/>\nargitaratu zituen, eta 1892. urtean artikulu historikoen bilduma bat Bizkaya<br \/>\npor su independencia izenburupean. Haren bitartez erakutsi nahi izan zuen<br \/>\nBizkaia, historian zehar, Espainiarekiko erabat independentea izan zela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1893ko<br \/>\nekainaren 3rako agerikoa zen karlismoa alde batera utzi eta euskal abertzaleen<br \/>\nideiekin bat egin zuela. Egun horretan bertan, Bego\u00f1ako Larrazabal baserrian<br \/>\nhitzaldi bat eman zuen, Bilbo inguruan: Larrazabalgo Hitzaldia bezala ezagutzen<br \/>\nda, eta hori da doktrina politiko berriaren lehen adierazpena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1894ko<br \/>\nuztailean, Bilboko Posta kalean, Euskeldun Batzokija izeneko aisialdi elkarte<br \/>\nabertzalea sortu zen. 94 izan ziren kide sortzaileak, eta bera hautatu zuten<br \/>\npresidente izateko. 1894ko uztailaren 14an jaso zen lehen aldiz ikurrina, eta<br \/>\nelkarte horren balkoian izan zen. Estatutuak xeheki idatzi eta gero, Euskeldun<br \/>\nBatzokija elkarte katoliko abertzale bihurtu zen, eta oso zaila zen bertako<br \/>\nkide izatea. Espainiako Gobernuak bere jarduna debekatu zuen 1895eko irailean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1895eko<br \/>\nuztailaren 31n (San Ignazio egunean), 75 bizkaitar eskualde batzarrean elkartu<br \/>\neta Bizkai Buru Batzar edo BBBa hautatu zuten (Euzko Alderdi Jeltzalearen<br \/>\nBizkaiko zuzendaritza). Egun hartan jaio zen EAJ, lehendabiziko urte horietan<br \/>\nsasi-klandestinitatean jardun behar izan bazuen ere. Sabino Arana izan zen<br \/>\nBBBko presidentea, arduradun bakarra Espainiako agintarien aurrean, eta<br \/>\noinarrietako kide ezagun bakarra.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Prentsa<br \/>\nnazionalistak euskal nazionalisten jarduna jasotzen zuen, eta 1893ko ekainaren<br \/>\n8an Bizkaitarra aldizkaria sortu zen Bilbon, Jaungoikua eta Lagi Zarra lemapean<br \/>\n(Jaungoikoa eta Lege Zaharra). Sabino Arana aldizkari horretako sortzaile, jabe<br \/>\neta zuzendaria izan zen. Bertan argitaratutako 10 artikuluetatik 9 berak<br \/>\nidatziak ziren, eta 32 ale argitaratu eta gero, 1895ean itxi zuten. 1897an<br \/>\nBaserrittarra sortu zuen, eta, hori ere, 18 ale argitaratu eta gero itxi zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1897.<br \/>\nurte hasieran, arrakasta handiko opuskulu bat argitaratu zuen El Partido<br \/>\nCarlista y los Fueros Vasko-Nabarros izenburupean. Bertan, politika karlistaren<br \/>\naurkako kritikak sistematizatu zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1898.<br \/>\nurtea izan zen abertzaletasunak lehen arrakastak eskuratu zituen urtea: urte<br \/>\nhartako irailaren 11n, Sabino Arana Bizkaiko Diputazioko hauteskundeetara<br \/>\naurkeztu zen, Bilboko barrutiko ordezkari bezala. Bigarren postua eskuratu zuen<br \/>\n4.500 bozka baino gehiago eskuratuta. Hala ere, 1898tik 1902ra arte erabat<br \/>\nbakarrik egon zen, eta, maiz, aurkako batzar oso bati aurre egin beharrean<br \/>\nikusi zuen bere burua. Bere hitzartze ospetsuenek jatorrizko bizkaitarren<br \/>\ndefentsari, euskal kultura babesteari eta euskal probintzien elkartasunari<br \/>\negiten diete erreferentzia.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1899.<br \/>\nurtean aurreko urteetako arrakasta berretsi zen. Apirilean, Sabino Aranak,<br \/>\nRamon de la Sota industrialariaren laguntzaz, euskal zirkulu katoliko berri bat<br \/>\nsortu zuen, kutsu nazionalistarik gabekoa, propaganda diskretu eta<br \/>\neraginkorragoa egiteko asmoz. Bilboko Bidebarrieta kaleko zentro horrek,<br \/>\n\u00abCentro Vasco\u00bb izenekoa, 1.100 kide baino gehiago lortu zituen denbora gutxian,<br \/>\nbaina gobernuak bertan behera utzi zuen urte bereko irailean. Ekainean El<br \/>\nCorreo Vasco izeneko egunkari katoliko eta abertzale bat sortu zuen Bilbon,<br \/>\nberriro ere, Ramon de la Sotaren laguntza ekonomikoarekin. Hori ere irailean<br \/>\nitxi zuen gobernu espainiarrak. Urte horretan bertan, bost zinegotzi abertzale<br \/>\nhautatu zituzten Bilboko Udalean.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1900.<br \/>\nurteko otsailean, Sukarrietako baserritar gazte batekin ezkondu zen, Nicolasa Achica<br \/>\nAllende. Ez zen oso ikasia, baina zeharo maitemindurik zuen. Ordutik aurrera,<br \/>\ngeroz eta maizago eta luzeago joaten zen Sukarrietara, eta, horren ondorioz,<br \/>\nbere jardun politikoa murriztu egin zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1901eko<br \/>\nurrian, La Patria izeneko astekari bat argitaratu zen lehen aldiz, abertzaleen<br \/>\nhedabide estraofiziala, eta bertan hainbat artikulu idatzi zituen, 1903ko<br \/>\nekainean itxi zuten arte. Urte berean, uztailean, abertzaleek izena aldatu<br \/>\nzioten e aldizkariari eta soilik Patria izatera pasa zen. Ordurako, Arana<br \/>\ngaixorik zegoen eta, hartara, soilik artikulu gutxi batzuk argitaratu zituen<br \/>\nbertan. Era berean, zientzia, arte ederrak eta letrak lantzen zituen aldizkari<br \/>\nbat argitaratu zuen, Euzkadi izenekoa. Lau zenbaki besterik ez ziren<br \/>\nargitaratu, guztiak ere 1902an, arazo ekonomikoak zirela-eta itxi behar izan<br \/>\nbaitzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Urte<br \/>\nhartako maiatza bukaeran, Bilboko Larrinaga espetxean sartu behar izan zen<br \/>\nberriro, bere jardun politikoagatik (1895ean hainbat hilabete egin zituen<br \/>\nbertan). Egonaldi hartan \u00abSabino Aranaren bilakaera espainolista\u00bb bezala<br \/>\nezagutzen den gertakaria eman zen. Jazoera bitxi hori azaltzeko, kontuan izan<br \/>\nbehar da kartzelan zegoela eta argi zuela momentu horretan ezinezkoa zela<br \/>\npolitika abertzalearen aldeko lege-ekimen bat abiaraztea. Gauzak horrela,<br \/>\nEuskal Herriko ezaugarri linguistiko eta historikoak babesteko bide berri bat<br \/>\nhartzea erabaki omen zuen. Horretarako, independentzia alde batera utzi eta<br \/>\n\u00abestatu espainiarraren batasunaren baitan ahalik eta autonomia handiena\u00bb<br \/>\neskuratzeko helburua ezarri zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>\u00abBilakaera<br \/>\nespainolista\u00bb horri uko egin zion Sabino Aranak hil aurretik. Hala ere, Ramon<br \/>\nde la Sotaren lagunek egitura eta programa modernoak izanen zituen alderdi<br \/>\nautonomista handi bat sortzeko lanean jarraitu zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Espetxean<br \/>\nbost hilabete egin eta gero (1902ko maiatzetik azarora), Sabino Aranak<br \/>\nFrantziara ihes egin eta Vichyra joan zen bizitzera, bere gaixotasuna osatzeko<br \/>\nasmoz. 1903ko hasieran, Sukarrietara itzuli zen, Addisonen gaixotasunak jota<br \/>\n(guruin suprarrenalen jariatze-gutxiegitasuna, garai hartan gaixotasun<br \/>\nhilgarria), eta 1903ko azaroaren 25ean hil zen, hogeita hemezortzi urterekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino<br \/>\nArana lehen euskal nazionalismoaren ideologo nagusia da, eta, era berean,<br \/>\nekintza gizona ere izan zen. 1899an honakoa idatzi zuen El Correo Vascon: \u00abHitz<br \/>\nhutsalek ez dakarkiote inolako onurarik aberriari, egitaterik, ekintzarik<br \/>\ngabekoak badira\u00bb. Aldizkari, elkarte eta alderdi abertzaleak sortzea, Bizkaiko<br \/>\nDiputaziorako hautatua izatea eta bertako jardunak argi erakusten dute.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\nidatzietan beti zuzendu zitzaion Euskal Herriari, zazpi lurralde historikoak<br \/>\nbarne hartuz. Euskeldun Batzokiko estatutuetako VIII. artikuluak dioen bezala:<br \/>\n\u00abBizkaia, arrazaz, hizkuntzaz, fedez, izaeraz eta ohituraz, Araba, Baxenabarre,<br \/>\nGipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren ahizpa izanik, sei herrialde<br \/>\nhoriekin elkartu edo konfederatuko da Euskelerria izeneko izakia sortzeko\u00bb.<br \/>\nEuskal gatazkaz zuen ikuspegiak probintzia guztiak barne hartzen zituen, eta<br \/>\nBizkaiak ez zuen estatutu berezirik. Hari esker, ordura arte soilik folklorikoa<br \/>\nedo kulturala zen Zazpiak-bat leloa politiko bihurtu zen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal<br \/>\nnazioaren funtsezko bost elementu edo ezaugarri aipatu zituen: arraza,<br \/>\nhizkuntza, gobernu-legeak, izaera-ohiturak eta nortasun historikoa. Nabarmendu<br \/>\nbeharra dago \u00abarraza\u00bb hitza erabili zuela egun \u00abherria\u00bb bezala ulertzen<br \/>\ndugunari esateko (garai hartan ohikoa zen bezala). 1903an La Patrian idatzi<br \/>\nzuen: \u00abArraza, nazioa, herritarrak eta herria gauza bera dira; eta gizakien<br \/>\nborondatea gorabehera existitzen den familia handi bati, objektu natural bati,<br \/>\negiten dio erreferentzia\u00bb. Ez zen \u00abarrazista\u00bb, \u00abhispanofoboa\u00bb baizik, Agosti<br \/>\nXaho (1811-1858) bezala, ezagutzen ez zuen arren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Antikolonialismoaren<br \/>\nalorrean agertu zuen gehien bere liberalismoa eta zentzu demokratikoa. Maroko,<br \/>\nKuba eta Filipinetako Espainiar gobernuaren politika kolonialista gogor salatu<br \/>\nzuen. Herrien autodeterminazio eskubidea defendatu zuen eta irmoki salatu zituen<br \/>\nkolonialismo eta inperialismo forma guztiak.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Era<br \/>\nberean, euskal kapitalista nagusien aurkako eta langile esplotatuaren aldeko<br \/>\npentsamendu soziala garatu zuen. Aitzitik, gizarte iraultza bultzatzetik oso<br \/>\nurruti zegoen. Sozialismoa kondenatu zuen eta euskal langileen sindikatu bat<br \/>\nsortzearen alde agertu zen. Azken ideia horrek bere bidea egin zuen, eta 1911.<br \/>\nurtean, Bilbon, Solidaridad de Obreros Vascos sindikatua sortu zen \u00ablangile<br \/>\nbatasuna eta euskal elkartasuna\u00bb lelopean (egungo ELA-STV).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Erlijio<br \/>\nkatolikoak gidatzen zuen bere pentsamendua eta jarduna, eta dena egon behar zen<br \/>\nhorri loturik, bere idatzi asko eta askoren bukaeran maiz erabili zuen GETEJ<br \/>\nanagramak argi adierazi bezala (Gu Euzkadirentzat Ta Euzkadi<br \/>\nJaungoikuarentzat).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino<br \/>\nAranaren euskal nazionalismoa, ororen gainetik, Euskal Herriaren funtsezko<br \/>\nbalioetan ardaztutako tradizionalismoa da: agerikoa da filiazio karlista<br \/>\n(erlijio alderdia, kontserbadurismo politiko eta soziala, etab.). Bizkaiko<br \/>\nindustrializazioari aurre egiteko defentsa erreakzioa da, industrializazio<br \/>\nhorrek ekarritako ondorio zenbaiten aurkakoa, batez ere, euskal balio<br \/>\ntradizionalak (euskara, erlijio katolikoa) arriskuan jartzen dituen espainiar<br \/>\nlangileria iritsi berri horren aurka.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Baina<br \/>\n1898an gauza asko aldatu ziren. Oso data garrantzitsua da. Esan liteke<br \/>\nhasierako abertzaletasun asaldatu horren ondotik (1893-1898), bigarren aro<br \/>\npragmatiko posibilista bati bide eman ziola Aranak (1898-1903). 1898koa oso<br \/>\nurte garrantzitsua izan zen Espainiarentzat. Data hori hondamendi militarraren<br \/>\neta krisialdi politiko, intelektual eta moral larriaren sinonimo da. Espainia<br \/>\nbere inperio kolonialaren azken puskak galtzen ari zen: Kuba, Puerto Rico eta<br \/>\nFilipinak. Aldi berean, zalantzan jarri zen Espainiako sistema monarkikoa,<br \/>\nkazikismoaren menpeko sistema oligarkiko eragingabe eta ustela.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Euskal<br \/>\nHerriko eta Kataluniako burgesia liberalaren parte batek begiak ireki zituen<br \/>\n1898an, eta Madrildik eraikitako estatu industrial moderno bat sortzeko aukera<br \/>\nezinezkotzat hartzen hasi ziren. Ez al litzateke hobe dagoeneko<br \/>\nindustrializatuta zeuden eskualde periferikoen garapena bultzatzea? Horren<br \/>\naldeko apustua egin zuen Bilboko Euskalerria Elkarteak, Ramon de la Sotaren<br \/>\ngidaritzapean. Nazionalismoak fisionomia berria hartu zuen burgesia horrek<br \/>\nberarekin bat egin zuenean. Garai hartan, Sabino Aranak gertutik jarraitzen<br \/>\nzuen El Fuerista aldizkariko integrista gipuzkoar gehienen garapena:<br \/>\nabertzaletasunerantz mugitzen ari ziren, eta etorkizun handiko ildo politikoa<br \/>\nezartzen ari zen bertan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Esan<br \/>\nliteke Sabino Aranaren adierazpenek euskal identitate kulturalari eta<br \/>\nabertzaletasun sakonari gorazarre egiten ziotela, 1876an Foruak galdu ondotik<br \/>\nezkutaturik baitzegoen euskal herritarren izpiritu atsekabetuetan. Adierazpen<br \/>\nhoriek agerian uzten zituzten gehiegikeria eta ahoberokeria arbuiagarriak, eta<br \/>\neuskal abertzaletasunaren kontrakoek mende bat baino gehiagoz aipatu izan<br \/>\ndituzte, ase arte, askotan testuingurutik kanpo.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Doktrina<br \/>\nsabindarrak gizarte oinarri nahiko zabala izan zuen: landa eremuko euskal<br \/>\ntradizionalistek Bizkaiko hiriburuan nolabaiteko garrantzia zuten sektore<br \/>\nhiritar eta modernoekin bat egin zuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino<br \/>\nAranak aldaketa sakona izan zuen, agian, bere lagun politikarien eraginetik at<br \/>\nedo gaixo egoteagatik, geroz eta denbora gutxiago ematen baitzuen Bilbon.<br \/>\nAberastasuna mespretxatzen zuen antiinperialista izanagatik ere, artikulu<br \/>\nbatean onartu zuen diruak eragin positibo eta birsortzailea izan zezakeela,<br \/>\nongi erabiliz gero. 1901. urtean, nazionalista katalanekin harremana zuen<br \/>\neuskal abertzaleen talde batek idatzitako testu batean kolaboratu zuen, eta<br \/>\nhonakoa idatzi zuen: \u00abKataluniak libre izateko eskubidea du, hala izan nahi<br \/>\nduelako\u00bb. Aldagai subjektiboen araberako nazionalismoaren definizioaren<br \/>\nhastapenak ziren (elkarbizitza borondatea), lehendabiziko garaiko (1898<br \/>\naurreko) nazionalismoaren oinarrizko aldagai subjektiboetatik oso bestelakoak<br \/>\n(ezaugarri fisikoak, antropologikoak, hizkuntza, ohiturak, tradizioa).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Sabino<br \/>\nAranaren ekarpen nagusiak nabarmentzen ditu, alde batetik, euskal kultura<br \/>\norokorraren nortasun kolektiboa eta, bestetik, alderdi politiko abertzale bat<br \/>\nantolatzeko baldintzak sortzea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hasikinetan<br \/>\nzegoen nazio sentimenduaren beharrezko gorespenari pragmatismo politikoa ematea<br \/>\nlortu zuen Bizkaiko gizartearen aldaketa sakonak, bere lagun politikoen<br \/>\npresioak eta bere garapen ideologiko eta politikoa baliatuz.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abando Nerbioi eskuinaldeko herri txikia zen 1865ean. Orduko hartan Zazpikaleak besterik ez zen Bilboko hiribilduaren parean zegoen, 1890era arte ez baitzen erabat anexionatu. Sabino Arana bertan jaio zen, zortzi anai-arreben artetik azkena. Bere guraso eta aiton-amonak bizkaitarrak ziren. Gurasoak Bilboko handiki burgesak ziren: aita, aitona bezala, armadore eta itsas ontzigilea zen, eta, horrez gain, ardura [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3471","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Abando Nerbioi eskuinaldeko herri txikia zen 1865ean. Orduko hartan Zazpikaleak besterik ez zen Bilboko hiribilduaren parean zegoen, 1890era arte ez baitzen erabat anexionatu. Sabino Arana bertan jaio zen, zortzi anai-arreben artetik azkena. Bere guraso eta aiton-amonak bizkaitarrak ziren. Gurasoak Bilboko handiki burgesak ziren: aita, aitona bezala, armadore eta itsas ontzigilea zen, eta, horrez gain, ardura [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arana-goiri-sabino-550-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arana-goiri-sabino-550-eu\\\/\",\"name\":\"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:47:59+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arana-goiri-sabino-550-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arana-goiri-sabino-550-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/arana-goiri-sabino-550-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 &#8211; Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","og_description":"Abando Nerbioi eskuinaldeko herri txikia zen 1865ean. Orduko hartan Zazpikaleak besterik ez zen Bilboko hiribilduaren parean zegoen, 1890era arte ez baitzen erabat anexionatu. Sabino Arana bertan jaio zen, zortzi anai-arreben artetik azkena. Bere guraso eta aiton-amonak bizkaitarrak ziren. Gurasoak Bilboko handiki burgesak ziren: aita, aitona bezala, armadore eta itsas ontzigilea zen, eta, horrez gain, ardura [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/","name":"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:47:59+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/arana-goiri-sabino-550-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ARANA GOIRI, Sabino (Abando, Bizkaia, 1865eko urtarrilak 26 &#8211; Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroak 25)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3471","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3471\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}