{"id":3467,"date":"2023-02-13T19:46:28","date_gmt":"2023-02-13T18:46:28","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:46:28","modified_gmt":"2023-02-13T18:46:28","slug":"angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/","title":{"rendered":"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 &#8211; Bilbo, ca. 1936)."},"content":{"rendered":"<p><span>San<br \/>\nNicolas elizako bataiarrian Jose Mariak Enrique, Serapio eta Luis izenak ere<br \/>\njaso zituen. Ziurrenik, Jose Maria Angulo eta Maria Dolores Hormaza Puenteren<br \/>\nseme nagusia izan zen. Gurasoen abizenei erreparatuta, familia jatorriz<br \/>\nEnkarterrikoa zela ematen du. Bost anai-arreba zituen: Maria Josefa (1855an<br \/>\njaio eta 1862an hil zen), Romualda (1857), Ramon (1859), Estanislao (1861) eta<br \/>\nConcepcion (1863). Jose Mariaren heriotza dataren inguruko daturik ez da<br \/>\nezagutzen, baina 1927an bere azkeneko artikulua argitaratu zuen, eta 1936an<br \/>\nbere azken lana argitaratu zenean ere bizirik zela pentsa liteke. Laurogeita<br \/>\nlau urte lituzke orduan.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bere<br \/>\negoera zibilaren gaineko daturik ere ez dago, baina litekeena da ezkongabe bizi<br \/>\nizan zela. Ez dakigu non egin zituen goi mailako ikasketak; agian, Madrilen edo<br \/>\nValladoliden. Ezagutzen diren datuek Bigarren Karlistaldian egin zituela<br \/>\npentsatzeko aukera zabaltzen dute. 1876an aurkeztu zen Zuzenbide<br \/>\nadministratibo, zibil eta kanonikoan lizentziatu bezala, eta 1888. urtea baino<br \/>\nlehen, udal Zuzenbideari buruzko tesi bati esker, doktore titulazioa eskuratu<br \/>\nzuen Unibertsitate Zentralean, hori baitzen graduaren ziurtagiria egiteko<br \/>\nbaimena zuen bakarra. Bilboko Abokatuen Elkargoko kide izan zen, eta hortaz,<br \/>\nbere jaioterrian jardun zuela pentsa liteke.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Kazetari<br \/>\nbezala egindako lana bi argitalpenetan bildu zuen, baina, horrez gain, bere<br \/>\nospea historia politiko eta instituzionalari buruzko bi lani esker lortu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>1876an,<br \/>\nhogeita lau urte zituela, Jose Maria Angulok Sucinta exposici\u00f3n de la historia,<br \/>\nlegislaci\u00f3n, r\u00e9gimen administrativo y estado actual de las Provincias<br \/>\nVascongadas argitaratu zuen. Militante foruzale bizkaitar baten lana da, beste<br \/>\nasko bezala, azken Karlistaldian Espainian sortutako Euskal Foruekiko jarreraz<br \/>\njabetu, eta, Canovasen helburuak aurreikusita, gizartea ohartarazten saiatu<br \/>\nzen, etorriko zenerako prest egon zedin. Testuan eragin nabarmena izan zuen<br \/>\nizpiritu militante eta apologetikoaz haratago, liburuaren zati batzuek<br \/>\ninformazio baliagarria biltzen dute. Angulok hiru zati handitan banatu zuen<br \/>\nbere lana: historia, legedia eta administrazio erregimena.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Bizkaiko<br \/>\nhistoriari eskainitako zatia ez da oso interesgarria, orduko hartan jakina zena<br \/>\nbiltzea besterik ez baitzuen egin, inolako originaltasunik gabe. Aro<br \/>\ngaraikideko foru literaturaren topikoak lantzen ditu. Bere iturriak, ordea,<br \/>\nkontuan hartzeko modukoak dira, pentsatzekoa baita Jaurerriko historia ezagutu<br \/>\nnahi zuten zahar eta gazteek horietara joko zutela Sagarminaga eta Labayruren<br \/>\nlanak argitaratu baino lehen. Angulok aitortu bezala, Lope Garcia de Salazarren<br \/>\nLas Bienandanzas, Aita Henaoren Averiguaciones eta, bere hitzetan, \u00abBizkaiko<br \/>\nZuzenbidearen historia moduko bat\u00bb zen Fontecha y Salazarren El Escudo erabili<br \/>\nzituen. Ondoren, Iturrizaren Historia General de Vizcaya eskuizkribua,<br \/>\nHistoriaren Errege Akademiaren Diccionario geogr\u00e1fico-hist\u00f3rico eta Arangurenen<br \/>\nliburuaren lehen liburukia, 1807koa. Bestelako obra berriagoak ere erabili<br \/>\nzituen, hala nola Novia de Salcedoren Defensa eta Pedro de Ega\u00f1aren Breves<br \/>\napuntes en defensa de las libertades vascongadas. Azkena, Juan Bravo de<br \/>\nMurillok 1852an izendatutako Foru Batzorde delakoan irakurri zen eta Jaurerriak<br \/>\n1870. urtean argitaratu zuen. Orduko hartan oso ezagunak ziren Barroeta<br \/>\nAldamarren 1864ko hitzaldiak eta Lersundi jeneralaren 1867koa. Baita Antonio de<br \/>\nTruebaren lana ere. Horiez gain, Juan Delmasen Gu\u00eda hist\u00f3rico-descriptiva del<br \/>\nSe\u00f1or\u00edo de Vizcaya eta taxu eta sinesgarritasun handiagoa zuen Historia general<br \/>\nde la legislaci\u00f3n y recitaciones del Derecho Civil de Espa\u00f1a lanaren 1868ko<br \/>\nbigarren edizioaren VIII. liburukia ere erabili zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Argi<br \/>\ndezagun bere ikuspegi historikoa soilik bizkaitarra dela, eta ez duela inolako<br \/>\nasmorik 1876ko Jaurerriaren mugak gainditzeko.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Legediari<br \/>\neskainitako bigarren atalean, Angulok Forua Bizkaiko gizarteak bere burua<br \/>\ngobernatzeko zuen eskubidearen barnean sartu zuen. Herriak bere sistema<br \/>\npolitikoarekin bat egin zuela azpimarratu zuen, Iparragirrek Gernikako Arbola<br \/>\nereserkiarekin erakartzen zuen jende andana gogoratuz. Erabilgarria da 1875ean<br \/>\negin ziren gastu publiko nagusiak deskribatzen dituen zatia: kleroaren<br \/>\nmantenua, bide eta errepideen mantentze lanak, ongintza eta gudaren zorra<br \/>\nordaintzea. Bestalde, zerbitzu militarra xeheki aztertu zuen, salbuespena<br \/>\narriskuan zegoela sentitzen baitzuen. Bake garaian hura defendatu beharra<br \/>\nzegoela uste zuen, gerra garaian herrialdeak nahikoa ekarpen egiten baitzuen<br \/>\nEstatua defendatzeko \u00abaitaren ordez semea\u00bb mobilizazioarekin eta armamentu<br \/>\nugariarekin. Biltegi eta armategiak Jaurerrian zeuden, eta bere gain zegoen<br \/>\ntropa hornitu eta elikatzea. Bestalde, Bizkaiak ordena publikoa zaintzen zuen<br \/>\nforalen taldearen bitartez, Gipuzkoako mikeleteen eta Arabako mi\u00f1oien antzeko<br \/>\nindar militarra. Gainera, Bizkaiak lankidetza zuen Itsas Armadarekin.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hirugarren<br \/>\nzatia da obrak duen erabilgarriena. Erregimen administratiboaren nondik<br \/>\nnorakoak deskribatzen ditu, indargabetzearen aurreko urteetan. Bereziki<br \/>\ninteresgarria da udalei eta euren antolaketari dagokienez, eta, batez ere,<br \/>\nprobintzia erregimen foralari dagokionez. Batzar eta Aldundiek alor guztietan<br \/>\nzituzten ahalmen eta eskumenen berri ematen du, batik bat udalen, ongintzaren<br \/>\nedota industria eta komunikazioen kontrolari dagokionez. Batzar nagusiak<br \/>\nohiturazko Zuzenbidean oinarriturik zeudenez, oso baliotsua da foruen garai<br \/>\nberri horretan erakunde horri buruz eskaintzen duen informazioa, esaterako,<br \/>\nprokuradoreei eta haien estatusari buruz (hautatuak izateko baldintzak,<br \/>\nnorberaren herrian izendatua izateko moduak \u2014eta herrikako ordezkaritzaren<br \/>\ngarrantzia instituzionala\u2014 eta prokuradorearen estatutuaren xehetasunak).<br \/>\nGainera, batzarra nola garatzen den deskribatzen du (bilera, botereen<br \/>\nazterketa, gaien lanketa, hurrengo biurtekorako Aldundi hauteskundeak, etab.).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angulok<br \/>\narretaz landu zuen Esparterok 1841ean agindutako sistema propioaren hiru<br \/>\nerakunde esanguratsuen indargabetzea, foru subiranotasunaren ikuspegitik. Esan<br \/>\nnahi baita itsasoko aduanak ezartzea, konstituzio justizia Baskoniara hedatzea<br \/>\neta pase forala bertan behera uztea.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hamar<br \/>\nurte geroago, 1886an, Angulok bere bigarren lana argitaratu zuen, oso ezaguna<br \/>\ngarai hartan: La abolici\u00f3n de los Fueros e instituciones vascongadas. Liburua<br \/>\nargitaratzerako, Foruak indargabe zeuden dagoeneko, baina bere oihartzuna<br \/>\nurrutira iritsi zen, ia mende bat geroago, Francoren diktadura bukatu ondoren,<br \/>\nhainbat berrargitalpen izan baitzituen (1976 eta 1987an hain zuzen ere).<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angulok<br \/>\n1876ko gerra bukatu ondoren gertatu zenari buruzko bere iruzkin propioekin<br \/>\neraiki zuen bere lana: La Uni\u00f3n Vasco-Navarra egunkarian argitaratutako<br \/>\nartikuluekin. Gainera, zegokion glosa gehigarriarekin, lege arau<br \/>\nindargabetzaile nagusiak ere eman zituen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Herrialdeko<br \/>\nhistoriaren funtsezko garai bat bizi izan duela adierazten du, herri bezala<br \/>\nBaskonia ulertuz, eta ez soilik Bizkaia. Bere garaikide Sagarminagak aipatu<br \/>\nbezala \u2014aurreko belaunaldi batekoa izan arren\u2014, Canovasen politikak areagotu<br \/>\nzuen foru probintziek amankomunean zituzten interesen gaineko kontzientzia,<br \/>\neta, ondorioz, Baskonia eta Euskal Herria bezalako kontzeptuen erabilera<br \/>\npolitikoa bultzatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angulo<br \/>\nforuzale liberal moderatu eta integrista erlijiotsuak Madrilgo Gobernuarekin<br \/>\nForuak mantentzeko hitzarmena sinatzen saiatu ez izana leporatzen zien<br \/>\nkarlistei. Horrekin loturik, eskandalagarria iruditzen zitzaion \u00abMonarkia<br \/>\nkarlista ala ezer ez, eta pikutara mundua\u00bb leloa. Argi zuen gerrak, batez ere<br \/>\nbukaera aldera, foruen kontrako kanpaina indartsua abiarazi zuela Estatu<br \/>\nmailan. Alfontso XII.ak garaipena eta berrezartze monarkikoaren egonkortzea<br \/>\nospatzeko egin zuen Baskoniako itzulia baino lehen hasi zen, eta erregeak<br \/>\nBizkaitik ateratzean egindako aldarrikapenaren ondoren indar handia hartu zuen.<br \/>\nOrduan, Foruen kontrako manifestazioak ugaritu ziren, eta hainbat<br \/>\nprobintzietako diputazio eta udal Gobernuari eskariak bidaltzen hasi ziren<br \/>\neuskal erregimena bertan behera gera zedin. Vae victis eredu hartuta, Forurik<br \/>\nez aldarrikapena sortu zen, eta horren baitan 32 probintzietako beste<br \/>\nhorrenbeste ordezkari elkartu ziren Madrilen indargabetzea eskatzeko. Ezer<br \/>\ngutxi egin ahal izan zen herrialdean batzuen eraginez sortutako asaldura<br \/>\nbaretzeko: euskal foruzaleek Madrilen sortu eta Miguel Loredok zuzendutako La<br \/>\nPaz egunkariaren predikuak ez ziren nahikoa izan, ezta ere krisialdi garaian<br \/>\nagertutako autogobernuaren aldeko eskuorri eta obrak; guztiak aipatzen ditu Angulok.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Madrilgo<br \/>\nGorteetan bi hilabete eta erdi lehenago egindako Legearen aurka, ez zuzenean<br \/>\neta ezta zeharka ere, hura ezartzen inolako laguntzarik ez ematearen inguruan<br \/>\nsortutako erresistentzia jarreraren urratsen berri zehatza eman zuen Angulok.<br \/>\nBizkaiko Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten, 1876ko urriaren 4an. Ordurako,<br \/>\nordea, Canovasek tinko eutsiko zion bere jarrerari. Aranda gobernadorea<br \/>\nJaurerrira iritsi eta Batzar Nagusiek hitzarmen errituala egin zezala eskatu<br \/>\nziotenean \u2014korregidore bezala\u2014, bere aukerari buruz galdetzeko idatzi zion<br \/>\nGobernuko presidenteari. Honakoa izan zen telegraman jasotako erantzuna: \u00abEz<br \/>\ndezala berorrek halako hitzarmenik sinatu. Hala ere, sinatu balu bezala, har<br \/>\nbeza agintea, eta berorren agintea ezartzeko orduan trabarik aurkituko balu,<br \/>\ndeusezta bitza eta, beharrezkoa balitz, utz beza Diputazioa bertan behera; eta,<br \/>\nDiputazio berri bat izendatu artean, har beza bere gain probintziaren<br \/>\nadministrazioa\u00bb.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angulok<br \/>\nforuen indargabetzean emandako urrats guztiak jaso zituen xeheki, armada<br \/>\nokupatzailearentzako ogi horniketa arazotik eta Gobernuak probintziako<br \/>\ndiru-kutxen erdia konfiskatu zuenetik hasita. 1877ko apirila eta maiatzean<br \/>\nBatzarren eta Aldundiaren desegite behartua iritsi zen eta trantsiziorako<br \/>\ngobernu talde bat izendatu zuten, zeinari foral terminoa erabiltzea debekatu<br \/>\nbaitzioten. Abenduan Arabako eta Gipuzkoako erakundeak bertan behera utzi<br \/>\nzituzten. Hurrengo urteko otsailean ezarritako Kontzertu Ekonomikoaren harira,<br \/>\nAngulok ohar bat idatzi zuen hori kalterik arinena zela esanez.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Garrantzia<br \/>\neman zion Gobernuak berme konstituzionalak kendu izateari eta Foruak kendu<br \/>\nbitartean ezarritako setio egoerari. Horregatik eskaini zion horrelako arreta<br \/>\nGorteetan 1877ko urtarrilean gertatutako eztabaidari. Bertan berme<br \/>\nkonstituzionalen Lege Proiektuaren gainean aritu ziren. Gerra bukatua zen jada,<br \/>\neta espainiar Estatu osoan bermeak berrezarriak izan ziren, ez, ordea,<br \/>\nBaskonian, beste hiru urtez bertan behera geratu baitziren; Nafarroan<br \/>\npartzialki. Hala eta guztiz ere, haiek berreskuratzea ez zen erraza izan,<br \/>\nherrialdearen okupazioaren ardura zuten gobernu buruak ez baitzeuden ados.<br \/>\nGorteko aurrerakoi demokratikoek ere antzeko jarrera izan zuten, 1880an<br \/>\nMadrilen argitaratutako manifestuak aditzera eman zuenez, indargabetutako<br \/>\nForuen kontrakoa.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angulok<br \/>\narreta handiz jarraitu zituen Canovasek izendatutako probintzia agintari<br \/>\nberriek emandako urrats eta neurri guztiak, beren buruari moldagarri esaten<br \/>\nzioten horienak. Oro har, eliteetako sektoreen ekintzak ez zituen oso ongi<br \/>\nulertzen, bi alderdi liberalen ordezkari ziren txandako Gobernu presidenteekin<br \/>\nelkarlanean aritu baitziren.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Historiaren<br \/>\nikuspegitik, zuzenbideak eta pentsamendu politikoak nolabaiteko garrantzia dute<br \/>\nbere egunkari-artikuluetan. Batzuk oso zabalak dira, eta gehienak Jaungoicoa<br \/>\neta foruac. Pol\u00edtica cristiana izenburupean bildu zituen, 1891. urtean, salbu<br \/>\neta Zuzenbide zibila Estatuan bateratzeari eta foru politikari eskainitakoak.<br \/>\nEspainian, hirurogeita hamar eta laurogeigarren hamarkadetako gai legislatibo<br \/>\nnagusiak izan ziren, batetik, alor horretan Estatu guztiarentzako Kode bakarra<br \/>\nsortzea eta, bestetik, kode horren baitan lurralde eskubideak non geratuko<br \/>\nziren. Era berean, Jaurerrian kezka zabaldu zen, beren Zuzenbide pribatuaren<br \/>\netorkizuna ez baitzegoen argi. Angulok, bere modura, eztabaida horretan parte<br \/>\nhartu zuen, balio gutxiko prentsa artikuluen bitartez. Aitor dakiekeen balio<br \/>\nbakarra Bizkaian Zuzenbidearen aplikatzaile batzuen iritzia ezagutzeko aukera<br \/>\nematen dutela da, eta bere lanak iritzi hori sortzen lagundu zuela. Hala,<br \/>\nBizkaiko legediaren dualismoari eskainitako artikuluak (1879), oihartzun handia<br \/>\nizan zuen Angel Allende Salazarren lan bati buruzkoak, edota testamentua<br \/>\negiteko askatasunari buruzkoak. Hainbat testu legedia zibila bateratzearekin,<br \/>\nForu Zuzenbidearekin eta Zuzenbide modernoarekin loturik daude zuzenean, eta<br \/>\nKode berria Senatuan nola erabiltzen den aztertzen dute. Jaurerrian gertatutako<br \/>\nliteratura zibilistaren sorrera ulertzeko testuinguruko giroari begiratzea<br \/>\nbesterik ez dago.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Politikaz<br \/>\nden bezainbatean, euskal batasunari buruzko aipamenak egin zituen, eta baita<br \/>\nzentralismo eta erregionalismoari buruzkoak ere. Bere doktorego tesiaren<br \/>\nikergaia zen udal auziaren gaineko interesa agertzen jarraitu zuen,<br \/>\nhainbesteraino, non aipatu berri dugun lanaren bigarren edizio handituaren<br \/>\ngoiburuan ere gaia aipatu zuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Hogei<br \/>\nurte geroago (1911), bigarren liburukia argitaratu zuen, udal auziari buruzko<br \/>\nhainbat artikulurekin, ondotik foru erregimenari heltzeko. Bere ideiak<br \/>\nzabaltzeko asmo horrek gai berei buruzko hirugarren liburuki bat argitaratzera<br \/>\neraman zuen. 1936. urtean aurreko bi gaiak bakarrean uztartu zituen. Azken<br \/>\nbertsio hori lagun eta ezagunen artean banatzeko edizio laburra zen. Testu<br \/>\ngehienak 1891, 1892 eta 1893 urteetakoak dira. 1904 eta 1908 urteak ere oso<br \/>\nemankorrak izan ziren. <\/p>\n<p><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>San Nicolas elizako bataiarrian Jose Mariak Enrique, Serapio eta Luis izenak ere jaso zituen. Ziurrenik, Jose Maria Angulo eta Maria Dolores Hormaza Puenteren seme nagusia izan zen. Gurasoen abizenei erreparatuta, familia jatorriz Enkarterrikoa zela ematen du. Bost anai-arreba zituen: Maria Josefa (1855an jaio eta 1862an hil zen), Romualda (1857), Ramon (1859), Estanislao (1861) eta Concepcion [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3467","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"San Nicolas elizako bataiarrian Jose Mariak Enrique, Serapio eta Luis izenak ere jaso zituen. Ziurrenik, Jose Maria Angulo eta Maria Dolores Hormaza Puenteren seme nagusia izan zen. Gurasoen abizenei erreparatuta, familia jatorriz Enkarterrikoa zela ematen du. Bost anai-arreba zituen: Maria Josefa (1855an jaio eta 1862an hil zen), Romualda (1857), Ramon (1859), Estanislao (1861) eta Concepcion [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"8 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\\\/\",\"name\":\"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:46:28+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 &#8211; Bilbo, ca. 1936).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae","og_description":"San Nicolas elizako bataiarrian Jose Mariak Enrique, Serapio eta Luis izenak ere jaso zituen. Ziurrenik, Jose Maria Angulo eta Maria Dolores Hormaza Puenteren seme nagusia izan zen. Gurasoen abizenei erreparatuta, familia jatorriz Enkarterrikoa zela ematen du. Bost anai-arreba zituen: Maria Josefa (1855an jaio eta 1862an hil zen), Romualda (1857), Ramon (1859), Estanislao (1861) eta Concepcion [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"8 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/","name":"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 - Bilbo, ca. 1936). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:46:28+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/angulo-de-la-hormaza-angulo-hormatza-jose-maria-548-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ANGULO DE LA HORMAZA [ANGULO HORMATZA], Jose Maria (Bilbo, 1852ko uztailak 16 &#8211; Bilbo, ca. 1936)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3467","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3467\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3467"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3467"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}