{"id":3461,"date":"2023-02-13T19:44:04","date_gmt":"2023-02-13T18:44:04","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:44:04","modified_gmt":"2023-02-13T18:44:04","slug":"altube-albiz-lucas-545-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/","title":{"rendered":"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 &#8211; ?, 1925)."},"content":{"rendered":"<p>1860ko urrian Azpeitian jaioa<br \/>\nongi kokatutako handikien familia batean. Aitaren aldetik, aitona Juan Bautista<br \/>\nde Altube Garnier zen, hainbatetan Gipuzkoako diputatu nagusi izandakoa, batez<br \/>\nere 1825etik aurrera. Goiz batu zen iraultzakontrako mugimenduarekin, eta<br \/>\n1833ko urrian Azpeitia mendean hartu zuten karlistek probintziako diputatu<br \/>\nnagusi izendatu zuten. Amaren aldetik, Lucas de Altube hasieran liberalismo<br \/>\nmoderatuarekin lotura zuen Bizkaiko familia bateko kide zen. Pedro Maria de<br \/>\nAlbizen biloba zen, hainbatetan Bizkaiko diputatu nagusi izandakoa, Busturiako<br \/>\nmerindadean jabetza handiak zituzten maiorazko ugariren jabea ere bazen, eta<br \/>\nhoriengatik errenta oparoak jasotzen zituen urtero.<\/p>\n<p>Bazekien jatorriz herrialdeko<br \/>\netxe nagusien artekoa zela, eta hala erakutsi zuen egun ezagutzen den bere obra<br \/>\nbakarrean, amaren abizenak osorik eman baitzituen (Albiz de Mendoza de Arteaga<br \/>\ny Ruiz de Murueta\u00bb). Era berean, bere Azpeitiko oinetxeari buruzko aipamen<br \/>\nugari egin zituen (Zubi-Musu): \u00abBere zimenduetan Loiolako San Inaziok<br \/>\nMadalenako Ospitaleko kaperako arkupetik predikatzeko erabiltzen zuen aulkiaren<br \/>\npuskak baitaude\u00bb.<\/p>\n<p>Senar-emazteen arteko gatazkak<br \/>\nnagusi ziren bere jaiotetxean, eta haurra zela aita eta ama galdu zituen<br \/>\n(Manuel Ignacio Altube eta Anselma Albiz Iturria). Gernikan bizi zen amaren<br \/>\naldeko amonak zaindu zituen bera eta bere lau anai-arrebak. Pentsatzekoa da<br \/>\norduan mugitu zela bertan bizitzera.<\/p>\n<p>Unibertsitate Zentraleko<br \/>\nFilosofia eta Letren Fakultatean aritu zen, arteen batxilergoa eskuratu<br \/>\nondotik. Madrilgo Carmen kalean bizi izan zen, gutxienez, 1877-1878<br \/>\nikasturtean. Zuzenbidean ere matrikulatu zen eta abokatu izatera iritsi zen,<br \/>\nnahiz eta ez dagoen bere jardunari buruzko datu ezagunik.<\/p>\n<p>Tradizionalismoaren baitan,<br \/>\npolitikagintzan aritu zen zenbait urtez. Badirudi nolabaiteko zeresana izan<br \/>\nzuela alderdi karlistaren erakunde egituran. 1886ko probintzia hauteskundeetako<br \/>\nkanpainan partehartze aktiboa izan zuen, eta Gernikako distrituan gehiengoa<br \/>\nlortu zuen. Politika aktiboan izandako inplikazioak ez zuen luze iraun,<br \/>\nezagutzen diren datuen arabera. Jabe eta errentadun aberatsa zen, eta<br \/>\nharrotasunez erakusten zuen, Bizkaiko Jaurerri horretan ibili zen lehen<br \/>\nautoaren jabe izan baitzen.<\/p>\n<p>Bere egoera ekonomikoari esker,<br \/>\nGernikako historian aditu izateko aukera izan zuen. Argitaratu zuen lanak balio<br \/>\nhandiagoa izan zuen urteekin, Eugenio Zameza medikuaren lanekin batera, 1937ko<br \/>\nbonbardaketaren aurreko udal eta notario dokumentazioa jasotzen duen bakarra<br \/>\nbaita. Horrekin batera, bere familiaren artxiboko dokumentazioa ere erabili<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p>Funtsean lan deskriptibo hutsa<br \/>\nda, eta askotan, bonbardaketaren ondorioz galdutako materialen transkripzioak<br \/>\neskaintzen ditu. Autorearen helburua material horiek bere auzokideen eskura<br \/>\njartzea besterik ez zen. Lana gaien arabera egituraturik dago, ez kronologikoki,<br \/>\neta ez oso modu antolatuan. Hainbat jauzi egiten ditu bertako historiarekin<br \/>\nzerikusirik ez duten gaiak lantzeko, besteak beste, euskal herritarren<br \/>\nsalbuespen militarra edota elizen gaineko patronatuak. Informazio gehiena mende<br \/>\nmodernoei buruzkoa da, batez ere XVII-XVIII. mendeetakoa.<\/p>\n<p>Lanak interesa du,<br \/>\ntranskribatutako dokumentuez gain, autorearen beraren ideologia eta asmoak<br \/>\nhautemateko aukera ematen duelako. Historia magistra vit\u00e6 bezala ulertzen zuen,<br \/>\nez oso zorrotza egungo estandar historiografikoekin alderatuta. Berarentzat,<br \/>\narbasoen eredua ezagutu beharrekoa zen, garai hartakoak baino dohatsuagoak<br \/>\nzirelakoan, eta \u00abJaungoikoaren fedeari, aberria maitatzeari eta tradizioak<br \/>\ngordetzeari\u00bb zegokienez gainetik zeudelako. Euskal Herriaren historia ulertzeko<br \/>\nzuen moduan urrezko aroa eta bertara itzultzeko beharra antzeman daitezke.<br \/>\nLehendabiziko biztanleek inbasioak, kolonizazioak eta kanpo eraginak gainditu<br \/>\nzituen antropologia bat utzi zieten ondorengoei, ahozko tradizio zintzo baten<br \/>\nbitartez transmititua, eta antzinako ohituren konpilazioa zen Bizkaiko Foruan<br \/>\njasotakoa. Bere erudizioa ez zen bere aurreiritzi ideologikoak ezabatzeko<br \/>\nadinakoa. Beretzat antolaketa ideal hori bikaina zen \u00abeuskal herritarren<br \/>\nheziketa moralari, ohiturei eta izaerari esker\u00bb (190. or.), eta, urteek aurrera<br \/>\negin ahala, okertzera egin zuen, XVIII. mendetik hasi eta 1876ko indargabetzea<br \/>\narte. Garai horretan hasi zen \u00abgure Gernikako Arbola maitea negarrez foru<br \/>\naskatasunak galduagatik; bere historiaren jatorrian legez atxikitako eskubideak<br \/>\nnoiz berrezarriko zain\u00bb (309. or.).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1860ko urrian Azpeitian jaioa ongi kokatutako handikien familia batean. Aitaren aldetik, aitona Juan Bautista de Altube Garnier zen, hainbatetan Gipuzkoako diputatu nagusi izandakoa, batez ere 1825etik aurrera. Goiz batu zen iraultzakontrako mugimenduarekin, eta 1833ko urrian Azpeitia mendean hartu zuten karlistek probintziako diputatu nagusi izendatu zuten. Amaren aldetik, Lucas de Altube hasieran liberalismo moderatuarekin lotura zuen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3461","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"1860ko urrian Azpeitian jaioa ongi kokatutako handikien familia batean. Aitaren aldetik, aitona Juan Bautista de Altube Garnier zen, hainbatetan Gipuzkoako diputatu nagusi izandakoa, batez ere 1825etik aurrera. Goiz batu zen iraultzakontrako mugimenduarekin, eta 1833ko urrian Azpeitia mendean hartu zuten karlistek probintziako diputatu nagusi izendatu zuten. Amaren aldetik, Lucas de Altube hasieran liberalismo moderatuarekin lotura zuen [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altube-albiz-lucas-545-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altube-albiz-lucas-545-eu\\\/\",\"name\":\"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:44:04+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altube-albiz-lucas-545-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altube-albiz-lucas-545-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/altube-albiz-lucas-545-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 &#8211; ?, 1925).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae","og_description":"1860ko urrian Azpeitian jaioa ongi kokatutako handikien familia batean. Aitaren aldetik, aitona Juan Bautista de Altube Garnier zen, hainbatetan Gipuzkoako diputatu nagusi izandakoa, batez ere 1825etik aurrera. Goiz batu zen iraultzakontrako mugimenduarekin, eta 1833ko urrian Azpeitia mendean hartu zuten karlistek probintziako diputatu nagusi izendatu zuten. Amaren aldetik, Lucas de Altube hasieran liberalismo moderatuarekin lotura zuen [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/","name":"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 - ?, 1925). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:44:04+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/altube-albiz-lucas-545-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALTUBE ALBIZ, Lucas (Azpeitia, Gipuzkoa, 1860ko urriak 18 &#8211; ?, 1925)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3461","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3461\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3461"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3461"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}