{"id":3459,"date":"2023-02-13T19:42:41","date_gmt":"2023-02-13T18:42:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:42:41","modified_gmt":"2023-02-13T18:42:41","slug":"allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/","title":{"rendered":"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 &#8211; Madril, 1885eko martxoak 18)."},"content":{"rendered":"<p>Angelen aita Manuel Maria Allende<br \/>\nSalazar y Loizaga zen, Busturiko merindadean errotua, zehazki, Lumoko<br \/>\nelizatean. Ama, aldiz, Angelez Mu\u00f1oz de Salazar y Martorell zuen, Andaluziako<br \/>\nfamilia aristokratiko bateko kidea. Senar-emazteek, gutxienez, zazpi seme-alaba<br \/>\nizan zituzten.<\/p>\n<p>Aita, Montefuerteko kondea,<br \/>\nondare handiaren jabe zen. Oinordetza auzi baten ondoren, familiaren ondasun<br \/>\nugari bereganatu zituen, era guztitakoak. Besteak beste: Lumoko patronatua,<br \/>\nArratzuko kopatronatua eta allende salazartarrek aro garaikidean ezkontza<br \/>\npolitika arrakastatsu bati esker eskuratutako hamaika maiorazko. Maiorazkoak<br \/>\nmerindadean aspaldi indartsuak ziren abizenenak ziren: Albiz, Mezeta\u2026 Bestalde,<br \/>\namaren aldetik Andaluziako hainbat jaurerri eta ondasun jaso zituen, diru<br \/>\nkopuru handiarekin batera. XIX. mendeko lehen erdialdera, familia ondasunen<br \/>\npartzuergo hori hainbatek aristokrazia bidezko aliantza eusko-andaluziar bezala<br \/>\nezagutu zutenaren eredu argia zen.<\/p>\n<p>Manuel Maria, Montefuerteko<br \/>\nkondea, Lumoko ordezkari izan zen Gernikako Batzar Nagusian, ia etenik gabe,<br \/>\n1839tik 1870era arte. Jaurerriak konfiantza zuen beregan, eta zeregin<br \/>\nofizialetan aritu zen Madrilen, hein batean 1851. urtean bizi arteko senatari izendatu<br \/>\nzutelako Gaztelan. 1876ko apirila eta maiatzean, lan erreformari buruz<br \/>\nCanovasekin hitz egiteko ardura zuen Batzar Nagusien euskal komisioko kide<br \/>\nizendatu zuten, Sagarminagarekin batera. Hurrengo urtean senatari izendatu<br \/>\nzuten, bizi arterako.<\/p>\n<p>Bikoteak izan zituen seme-alaben<br \/>\nartetik zazpigarrena, Juan (Gernika, 1856 &#8211; Madril, 1929), garrantzi handikoa<br \/>\nizan zen Espainiako politikagintzan: nekazaritza ingeniaria, Markinako diputatu<br \/>\nhogeita zortzi urterekin, geroago, Madrilgo alkate izatera iritsi zen, eta<br \/>\nOgasuneko Ministro izendatu zutenetik, hainbat sailetako arduradun izan zen<br \/>\ngobernuak aldatu ahala (Instrukzio Publikoa, Estatua\u2026); horiez gain, bi aldiz<br \/>\nizan zen Gobernu Kontseiluko presidente: 1919. eta 1921. urteetan.<\/p>\n<p>Angel 1854. urtean jaio zen, Juan<br \/>\nanaia baino bi urte lehenago, eta litekeena da bera seigarrena izatea. Egun, ez<br \/>\ndakigu non egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak, akaso,<br \/>\nirakasle pribatuekin egin zituelako. Azken Karlistaldian (1872-1876), litekeena<br \/>\nda familiak Gernikatik Madrilera alde egin behar izatea, liberalak zirelako.<br \/>\nZiurrenik, horregatik gaitzetsi zituen Angelek tradizionalismoa eta karlismoa<br \/>\nbere bizitza guztian zehar. Bere ikasketak Unibertsitate Zentralean egin<br \/>\nzituen, emaitza bikainak eskuratuz. 1875ean Filosofia eta letretako<br \/>\nlizentziatura eskuratu zuen aparteko sari eta guzti, eta 1878ko ekainean<br \/>\ndoktore titulua lortu zuen euskal literaturaren izaera orokorrari buruzko<br \/>\ndisertazio bati esker. Garai berean, Zuzenbide zibil, kanoniko eta<br \/>\nadministratiboko lizentziatura burutu zuen, eta aurrerago, ezagutzen ez dugun<br \/>\ndata batean, doktoretza. Goi-mailako Diplomatika eskolan ere ikasi zuen, eta<br \/>\nhainbat ikasgai egin zituen Medikuntza, Farmazia eta Zientzia Fakultatean. Argi<br \/>\ndago giza-ezagutzaren alor guztiekiko zuen jakin-mina izugarria zela.<\/p>\n<p>Angel gazte hil zen, hogeita<br \/>\nhamar urterekin. Carmen Zaragoza y Ayllonekin ezkondu zen (\u20201928) eta harekin<br \/>\nhaur bat izan zuen hil baino hiru urte lehenago, hots, 1882an. Hura ere<br \/>\nGernikan jaio zen eta Juan izena eman zioten, osabaren atzetik. Herribilduan<br \/>\njarraian hiru belaunaldi jaio izateak argi adierazten du allende-salazartarrek<br \/>\nherriarekiko sentitzen zuten lotura sakona. Semea ere aitaren ildo<br \/>\nikertzaileari lotu zitzaion, eta Espainiako bibliografo eta artearen<br \/>\nhistorialari ospetsuenetako bat izan zen \u20131930ean San Fernandoko Arte Ederren<br \/>\nErrege Akademiako kide izendatu zuten\u2013. Bereziki aditua zen euskal arteari eta<br \/>\nbertan erabilitako jantzi tradizionalei zegokienez. <span>Eragin handia izan zuen Eusko Ikaskuntzaren<br \/>\nHistoria sailean. 1938an hil zen. Noizbait, \u00abbere familiatik jasotako errenta<br \/>\nxumeak\u00bb kontsignatu zituen, apika, testamentuan ondasunak banatzerakoan, bere<br \/>\naitona zen Montefuerteko kondea ez zelako oso eskuzabala izan ez bere<br \/>\nerrainarekin, Angelen alargunarekin, ez eta bere bilobarekin ere.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Angel Allande Salazarrek jardunean emandako<br \/>\nhamabost urte eskasetan lau alor nagusi bereiz daitezke: lehenik, liburuzain,<br \/>\nartxibozain eta antikuarioen Talde Fakultatiboko kidetza; ondoren,<br \/>\nJurisprudentzia eta Legegintzaren Errege Akademian eta beste erakunde<br \/>\nbatzuetan, irakasle aritzea zen edota ekoizpen zientifikoaz arduratzea; eta,<br \/>\nazkenik, Madrilgo Kongresuan aritzea, Gernikako distrituko diputatu akta jaso<br \/>\nbaitzuen.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Liburuzain eta artxibozain jardunaz den<br \/>\nbezainbatean, Simancasko Artxiboko hirugarren graduko laguntzaile izendatu<br \/>\nzuten 1876an. <\/span>Urte hartan bertan, Artxibo Nazionalera aldatu zen, eta<br \/>\nhandik, berehala, Goi-mailako Diplomatika Eskolara. Eskola horretan, irakasleen<br \/>\nklaustroak aho batez erabaki zuen Antzinaroko eta Erdi Aroko Geografia katedra<br \/>\nbere esku uztea, Espainian aditu bezala. Ondorengo urteetan (1875 eta 1879<br \/>\nartean), Arte Ederren Historia eta Paleografia Orokorreko katedretan ordezko<br \/>\naritu zen. Bere adinari begiratuta, harrigarria da Bolet\u00edn Hist\u00f3rico<br \/>\naldizkariaren sorreran parte hartu izana, 1880an. Aldizkari horrek Lehen Berrezartzearen<br \/>\ninguruko informazio bibliografikoa eskaintzen zuen. Ekimen horrek gorago aipatu<br \/>\ndugun Liburuzain eta Artxibozainen Taldeko hainbat kide bildu zituen, garai<br \/>\nhartako espainiar kulturako pertsona esanguratsuenetakoak. Besteak beste,<br \/>\nEduardo de Hinojosa, Jose Villamil eta Marcelino Gesta. Aldizkari horren<br \/>\nedizioak Goi-mailako Diplomatika Eskolan zuen egoitza eta \u00abEspainiako kultura<br \/>\neta zientziari egindako ekarpen aberasgarrienetakoa\u00bb izan zen askorentzat.<br \/>\nBolet\u00edn Hist\u00f3ricon kolaboratzaile aritu ziren Menendez Pelayo, Fernandez<br \/>\nGuerra, de la Fuente, Aita Fita, etab. 1881etik aurrera, Allende Salazar<br \/>\nezinbesteko bihurtu zen, Gestarekin batera kudeatu baitzuen argitalpena.<br \/>\nBolet\u00edn Hist\u00f3rico hilabetekaria zen, eta urte osoko argitalpenen orrialdeak jarraian<br \/>\nematen zituzten. Allande Salazar hil zenean, zenbaki berezi bat atera zuten<br \/>\nbere omenez.<\/p>\n<p>Hasierako garai horretan, 1876an,<br \/>\nbere lanarekin loturik saria eman zion, aho batez, Biblioteka Nazionalak<br \/>\nmemoria bategatik: \u00abEscritores vascongados. Ensayo de datos biogr\u00e1ficos y<br \/>\nbibliogr\u00e1ficos referentes a los escritores de Vizcaya, Guip\u00fazcoa y \u00c1lava\u00bb.<br \/>\n1880an bigarren memoria bat prestatu zuen Bizkaiko idazleei buruz: \u00abEscritores<br \/>\nvizca\u00ednos. Ensayo biogr\u00e1fico-bibliogr\u00e1fico\u00bb. Azken hori Biblioteka Nazionalaren<br \/>\nlehiaketara aurkeztu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan. Bi saiakera lanak<br \/>\nargitaragabe geratu ziren, alor hori lantzen jarraitu zuelako eta bi memoria<br \/>\nhoriek Biblioteca del Basc\u00f3filo bildumaren baitan bildu zituelako. Horixe izan<br \/>\nzen gai horri buruz egin zuen lanik garrantzitsuena, eta bera hil eta hiru<br \/>\nurtera argitaratu zen. Pentsatzekoa da oso gazterik hasi zuela bilketa<br \/>\nbibliografikoa, Estatuko hiriburuko, Baskoniako eta norbanakoen liburutegi eta<br \/>\nartxibo nagusietan kontsultak eginez.<\/p>\n<p>Eskain diezaiogun tartetxo bat<br \/>\nBiblioteca del Basc\u00f3filo. Laurac-bat lanari buruzko zertzelada gutxi batzuk<br \/>\nemateari, euskal kulturaren bilakaeran leku nabarmena baitagokio. 1888an<br \/>\nargitaratu zen Estatuaren laguntzarekin, eta bere anaia gazteak, Manuelek,<br \/>\nzuzendu zituen inprenta frogak bere heriotzaren ondoren. Hainbat ezaugarrik<br \/>\negiten dute berezi eta bikain. Lehenik eta behin, informazio iturri aberatsa<br \/>\nda, 500 orrialde inguruan ia 2.000 erreferentzia jaso baitzituen. Bestalde,<br \/>\nNafarroa sartu izanak argi erakusten du urte horietan Baskonian emandako<br \/>\naldaketa azkarra etorkizun etnikoari dagokionez. Eta, batez ere, Allende<br \/>\nSalazarrek obraren Sarreran eta baita gorputza sortzerakoan ere erabilitako<br \/>\nizaera zientifikoa eta bibliotekonomiaren ezagutza kontzeptual zehatzak.<br \/>\nMaterialak hainbat hurrenkera jarraituz sailkatu zituen: ekonomikoa,<br \/>\nzientifikoa, artistikoa, linguistikoa, lexikologikoa, gramatikala eta gizarte<br \/>\nharremanak (legedia). Historiaren alorraren barnean, genealogia eta biografia<br \/>\nbereizi zituen. Erreferentzia esanguratsu asko informazio osagarriz jantzi<br \/>\nzituen eta bere iritzia eta beste askorena txertatu zuen. Obraren bukaeran<br \/>\nmaterialen eta autoreen araberako aurkibideak daude. Haren atzetik Vinsonen<br \/>\n(1891 eta 1898) eta Sorarrainen bibliografiak etorri ziren. Ordutik ehun eta<br \/>\nhogeita hamalau urte igaro dira, eta Allende Salazarren obrak XIX. mendearen<br \/>\nazken laurdeneko Euskal bibliografiaren auziaren egoera ezagutzeko parada<br \/>\nematen du oraindik.<\/p>\n<p>Sozializazio eta kultura zein<br \/>\nzientzia jarduerarako bigarren alorra Jurisprudentziaren Errege Akademiaren<br \/>\nbaitan aurkitu zuen Allende Salazarrek. Gaur egungo ikuspegitik begiratuta,<br \/>\nharrigarria suerta daiteke hamazazpi urterekin horrelako erakunde bateko kide<br \/>\nizatea, batez ere ibilbide profesionala kontuan hartzen bada. 1871. urtean<br \/>\nsartu zen, agian, aitaren eragin edo laguntzari esker, aurretik harremanetan<br \/>\njarri zirelako. 1872 eta 1874 urteetan Zuzenbide Zibilaren Sailean idazkari eta<br \/>\npresidenteorde izan zen; 1875etik 1877ra Akademiaren idazkari nagusi; 1877tik<br \/>\n1879ra Gobernu Batzordeko kide; 1880tik 1882ra Gobernu Batzordeko ikuskari eta<br \/>\nJardunbide Forentseko Sailaren presidente; eta, hortik aurrera, Akademiako<br \/>\nhirugarren presidenteorde. 1881etik aurrera, gainera, Kongresuko diputatu ere<br \/>\nizan zen. Akademiaren baitan, argi zuten berezkoa zuela erakundearen<br \/>\npresidentetza, behin urteak beteta, noski. Prestigio handia zuen akademikoen<br \/>\nartean. Askotan eskatzen zioten eztabaidarako oinarri bezala balio zuten txostenak<br \/>\nprestatzea. Bere lankideek eskuzabala, alaia eta bizia zela zioten. Esaten<br \/>\nzuten \u00abideal handiak maite zituela, eta asko zituela; erudizio handiko gizona<br \/>\nzela eta heldua zientziaren alorraz zen bezainbatean\u00bb. Gainera, \u00aburteei<br \/>\nbegiratuta gazte zen arren, tribuna honetatik mintzo zenean, sakonki<br \/>\nkontzentratzen ginen, txintik ere ez galtzeko\u00bb. Izan ere, paleografiari, teoria<br \/>\nbibliografikoari, arkeologiari, fisiokratismoari, historiari eta beste gai<br \/>\naskori buruz osatu zituen memoriengatik, erakundeak sari ugari eman zizkion.<\/p>\n<p>Espainiako Zuzenbide zibilaren<br \/>\nkodeketa prozesua pil-pilean zegoenean, 1878. eta 1879. urteetan Allende<br \/>\nSalazarrek bi artikulu idatzi zituen. Lehena kodifikazio zibilari eta foru<br \/>\nlegediari eskainia, eta bigarrena Bizkaiko legegintza bikoiztasunari, hiru probintzietako<br \/>\neta are Baskonia osoko Zuzenbide zibila egituratzeko proposamen bat eskainiz.<br \/>\nHarrigarria da hogeitahiru eta hogeitalau urteko gazte batek indarrean zegoen<br \/>\nstatu quoarekin talka egiten zuten azken tesiak formulatzea: Estatuko lurralde<br \/>\nlegegintza zibilen aniztasuna osoki onartzea eta Baskoniako Zuzenbide pribatua<br \/>\nhorietako bat izatea. Bi planteamendu horiek zuzenean kontra egiten zioten,<br \/>\nbatetik, Estatuko Konstituzioari, Espainia osoan Kode zibil bakarra ezartzea<br \/>\nagintzen zuelako, eta, bestetik, Euskal Herriko probintzia ordenamendu zibilen<br \/>\nberezko inertziari, herrialde osoari eragin ziezaiokeen edozein erreforma<br \/>\ndebekatzen zuelako.<\/p>\n<p>Baskonia guztiko aldizkariek<br \/>\naipatu zuten Espainiako Legegintza zibilari eta Foru legediei buruzko lehen<br \/>\nartikulu iraultzailea, Gorteko bere lankideen begirada zenbatzailetik urrun.<br \/>\nTestua legegileak hartutako ildo kodetzaile bateratzailearen kontrako adierazpen<br \/>\nirmoa da. Horrekin loturik, idealetan eta konponbide praktikoetan kontrakoak<br \/>\nziren bi eskola bereizi zituen Allende Salazarrek. Batetik eskola estatolatriko<br \/>\nedo zentralizatzailea, absolutismo monarkikoaren ondorengoa eta uniformetasuna<br \/>\nbilatzen zuena. Angelentzat, eta Tocquevillek ere hala erakutsi zuen,<br \/>\nhemeretzigarren mendeko doktrinarismo frantsesa eta zentralizazioa Estatu<br \/>\nkonstituzionaletan indarrean zegoen halako Antzinako Erregimeneko oinordetza<br \/>\nziren, eta gizarteari kalte nabarmenak ekarri zizkioten. Eskola horren<br \/>\nkontrakoa da berak jarraitzen duena, deszentralizatzailea, self-government<br \/>\ndelakoan oinarritua eta askatasun printzipioaren baitakoa. Bere printzipioak<br \/>\nbenetako tradizio espainiarraren parte ziren. Akademiko gazteak Madame de Sta\u00eblen<br \/>\nadierazpena ekarri zuen gogora: \u00abEspainian, askatasuna antzinako kontua da; eta<br \/>\nmodernoa dena, aldiz, despotismoa\u00bb.<\/p>\n<p>Allende Salazarrek gizarteko<br \/>\nerakunde esanguratsuenak aztertu zituen, eskola estatolatrikoak izandako eragin<br \/>\nkaltegarria nabarmentzeko. Esaterako, familia tradizionalean, etxe barruan<br \/>\naskatasuna nagusi zen, emakumearen estatusa parekidea eta, ondasunei zegokienez,<br \/>\ntronkalekotasun printzipioak agintzen zuen. Eskola horrek eragindako kaltea<br \/>\nudalerrietara ere iritsi zela zioen, antzina bizitza propio eta autonomoa<br \/>\nbaitzuten eta orduko hartan Gobernuaren eta burokratizazioaren menpe zeudelako.<\/p>\n<p>Probintzien izaera<br \/>\ninstituzionalean ere eragina izan omen zuen, aginte zentralaren ordezkari<br \/>\nhutsak izatera igaro zirelako eta erabat haren menpe geratu zirelako. Aurreko<br \/>\nhamarkadetan, ohiko ordenamendu zibila arriskuan zegoen, halakorik zuten<br \/>\nprobintzietan. Guztiarekin ere, Estatuaren batasun politikoa onartzen zuen, are<br \/>\ngehiago gerra baten ondoren; baina indarrean zegoen kodifikazio zibilaren<br \/>\nkontra zegoen. Berak nahiago zituen mende luzez indarrean egon ziren lurralde<br \/>\nsistema zibilak, ongi erakutsi baitzuten bizitza soziala zuzentzeko gaitasuna<br \/>\nzutela. Besteren artean Bizkaikoa, nazioartean aintzatetsia baitzen: 1867ko<br \/>\nParisko Erakusketa Unibertsaleko epaimahaiaren Txostena gogora ekarri zuen,<br \/>\nhiri hartako Notre-Dame katedraren jarrera, eta baita Gizarte Ekonomia<br \/>\nElkartearena ere, eta, nola ez, Frederic Le Playren argitalpen soziologikoak.<\/p>\n<p>Haien kontra egiteko asmoz,<br \/>\nAllende Salazarrek xehetasun handiz deskribatu zituen eskola<br \/>\nzentralizatzailearen lau aldaerak. Ildo idealista-kosmopolita baztertu zuen,<br \/>\ninportatutako eskola deitu zuenari muzin egitearekin batera. Esklusibistak<br \/>\nbereziki baliogabetu zituen, penintsulakoek gaztelarra zena eta espainiarra<br \/>\nzena nahasten zutelakoan, eta Gaztelako Zuzenbide zibilaren orokorpenaren aurka<br \/>\nagertu zen, besteak beste, etorkizunean Portugal batasun hispaniko baten parte<br \/>\nizatea zailduko zuelako \u2013egun, harrigarri suerta badaiteke ere\u2013. Bere ustez, ez<br \/>\nzuen zentzurik lurralde legedi bakoitzeko erakunde onargarriagoak korpus bakar<br \/>\nbatean biltzeak, besterik gabe, gizarte eta zuzenbide printzipioei erantzuten<br \/>\ndietelako.<\/p>\n<p>Allende Salazarrek indarrean<br \/>\nzeuden bost lurralde legediei Kode zibil izaera ematearen alde egin zuen (sei<br \/>\nlirateke, noizbait Portugal batuko balitz). Berezko printzipioak zituzten<br \/>\nsistema ezberdinak ziren, elkarren arteko lotura antzeman zitekeen arren. Bere<br \/>\nustez, denbora tarte bat igarota \u2014luzea izan zitekeen\u2014 berezko legedi horiek<br \/>\npixkanaka orraztuko ziren eta, agian, antzekoago bilakatuko ziren. Legelari<br \/>\nbizkaitar gazteak, hortaz, konfederalismo zibilaren proposamen guztiz originala<br \/>\negin zuen. Argi eta garbi, erabateko testigantza-izaera zuen, pentsaezina<br \/>\nbaitzen hemeretzigarren mendeko Kode bakarren ohiturari jarraituz hezitako<br \/>\npolitikoak edo frantziar dogmatika zibilistaren eragina zuten garai hartako<br \/>\nhedabide akademikoak bere alde agertuko zirela. Nolanahi ere den, bere lanak<br \/>\nFelipe Sanchez Romanen arreta deitu zuen 1890. urtean (1890: 12-21).<\/p>\n<p>Kode zibil propioa izateko<br \/>\naurreko proposamenak honako galdera ekarri zuen: zer egin bi legedi zibil<br \/>\nizateraino desegituratuta zegoen Jaurerrian? <span>Nola egin Kode bihur daitekeen objektu legislatibo bat eskura izateko? <\/span>Allende<br \/>\nSalazarrek berehala landu zuen auzia, eta horretarako sakonki erabili zuen<br \/>\nGregorio Balpardarentzat \u00abxehea eta bikaina\u00bb zen lan bat (Balparda, 1903: 15).<br \/>\nIzan ere, Angulo y de la Hormazarentzat legelari gernikarrak Bizkaiko Zuzenbide<br \/>\nzibilaren azterketa kritikoa egitea proposatzen zuen (El Correo Vascongado,<br \/>\n1879ko otsailak 19).<\/p>\n<p>Allende Salazarrek 1879an<br \/>\nargitaratu zuen aipatu dugun bigarren artikulua Madrilgo Revista de Legislaci\u00f3n<br \/>\ny Jurisprudencia aldizkarian. Erakutsi zuenez, pluralitate legislatiboaren<br \/>\nadibide ugari aurki daitezke historian zehar hainbat gizartetan, eta Marichalar<br \/>\neta Manriqueren eskutik Bizkaiko bikoiztasun legislatiboaren ernalkuntza ezin<br \/>\nhobe eta xehetasunez azaldu zuen. Jaurerria osatzen zuten lurralde blokeei<br \/>\n\u2014Bizkaia nuklearraren Lur Laua, Durangaldea eta Enkarterri\u2014, Jaunaren lurretan<br \/>\neraikitako herriak batu zitzaizkien Erdi Aroan. Blokeen arteko elkartasun<br \/>\nakordioa 1630ean lortu zen eta horren ondorioz Bizkaia izaki politiko izatera<br \/>\nigaro zen, baina konpondu gabeko arazo larria utzi zuen: hainbat jaurerri<br \/>\njaun-erregearen Zuzenbidearen menpe geratu ziren, hau da, Gaztelako<br \/>\nZuzenbidearen menpe, Bizkaiko Zuzenbide pribatutik at.<\/p>\n<p>Allende Salazarrentzat Bizkaikoa<br \/>\nbezalako gizarte bat, Zuzenbide publikoa galdu berri zuelako minduta egon<br \/>\narren, Zuzenbide pribatuaren dualtasuna gainditzen saiatu behar zen. 1876ko<br \/>\ngizarte eta aberastasun erroldetan oinarrituta, helburu horren alde egiteko<br \/>\narrazoi sendoak aurkeztu zituen. Biztanle kopuruan zegoen aldea ezin zela horretarako<br \/>\ntraba izan aldarrikatu zuen, hainbat elizatetan herribildu batzuetan<br \/>\nbezainbeste biztanle zegoelako; ondasunen ezaugarriak ere ezin ziren oztopo<br \/>\nizan (hirikoak edo landakoak), antzeko proportzioa baitzegoen bloke batean zein<br \/>\nbestean; ez eta etxebizitzen pilaketa edo sakabanaketa, bi aldeetan ematen<br \/>\nbaitziren fenomeno biak. Inertzia historikoa ez zen aski dualtasunaren kalteak<br \/>\nzuritzeko, izan ere, Zuzenbide forala dagoeneko indarrean zegoen herribilduen<br \/>\nerdian eta, ofizialki indarrean ez zegoen horietan ere, herri barrutiaren zati<br \/>\nhandi batean hala zen. Kontuan izan behar da, 1630ean ere, Zuzenbide zibil<br \/>\nbakarra adostea irudipen hustzat hartua zela, eta XIX. mende bukaerako<br \/>\ndesegituratze juridikoak biziki zailtzen zuela juridikoki ezberdinak ziren<br \/>\nudalerrien bat egitea. Horren ondorioz hainbat arazo eta egoera berezi ugari<br \/>\nsortu ziren.<\/p>\n<p>Zuzenbide publikoa galduta, noiz<br \/>\narte jakin gabe, Bizkai osoan Zuzenbide pribatua ezartzen saiatu beharra zuten,<br \/>\neta hori arazo larria zen. Gauzak horrela, konponbidea kaltetutako jaurerrietan<br \/>\nbertan zegoen: bakoitzak libreki eskatu behar zien Batzar Nagusiei Forua ezar<br \/>\nzezatela, 1630ean aurreikusitako prozedurari jarraiki. Gaztelarra baino<br \/>\nprozedura askeagoa zen, eta ez zituen horren akatsak. Europan ere haren<br \/>\nnagusitasunaz mintzo ziren, eta hala ikusi zuten Fidel de Sagarminagak,<br \/>\nCasimiro de Loyzagak eta beste legelari bizkaitar batzuek. Arabak eta baita<br \/>\nGipuzkoak ere zabaltze ekimenarekin bat egin behar zuten. Deigarria izan zen<br \/>\nNafarroako legedia zibilaz egin zuen aipamena, hiru \u00abahizpa\u00bb probintzien eta<br \/>\nare Frantziako euskal herriaren antzekoa ere. Kontuan hartzeko aukera zen hori<br \/>\nere. Nolanahi ere, berarentzat, egin beharreko lana Forua jendartean zabaltzea<br \/>\nzen.<\/p>\n<p>Legelari teoriko bezala izan zuen<br \/>\nzereginaz, Jurisprudentzia Akademiako jardunaz eta bibliografo bezala<br \/>\nekoiztutako lanez haratago (ez ahaztu Biblioteca del Basc\u00f3filo ez zela bera hil<br \/>\neta hiru urtera arte ezagutu), bizi zen artean, Allende Salazarri Bizkaian<br \/>\nosperik handiena ekarri ziona Madrilgo Diputatuen Kongresuan Gernikako<br \/>\ndistrituko ordezkari aritzea izan zen. Akademiako kide batek esan zuen<br \/>\nerlijiotasun nabarmen batetik \u2014integristatzat uler zitekeena\u2014 progresismorantz<br \/>\negin zuela. Egia da Alderdi Liberal fusionistarekin bat egin zuela, 1880.<br \/>\nurtean errepublikazaleak ez ziren hainbat alderdi elkartzean sortua. Ardatz<br \/>\nnagusia Serrano eta Sagastaren alderdi konstituzionala zen, eta harekin batera<br \/>\nRuiz Zorrillaren alderdi erradikala, \u00abposibilista\u00bb castelariarrak eta beste<br \/>\nbatzuk, tartean hainbat militar. Ikuspegi foruzale bizkaitarretik, Allende<br \/>\nSalazarren aukera paradoxikoa zen, Sagasta agintariak argi erakutsi baitzuen<br \/>\n1876ko Foruen Legearen eztabaidan Baskoniari ez ziola kontzesiorik egin behar.<br \/>\nHandik gutxira, alderdi berriaren izena soilik liberal izatera igaro zen, eta<br \/>\nhasieran halako atxikimendua izan zuen aurreko 1869ko Konstituzioarekiko.<br \/>\nGizonezkoen sufragio unibertsalaren, erlijio elkartze askatasunaren eta botere<br \/>\nbanaketaren alde egin zuen hasieran. 1881. urtean, Angelek hautapen akta<br \/>\nKongresuan aurkeztu zuen momentuan, Sagasta zen gobernuburua Canovasek<br \/>\nproposatutako txandaketa indarrean jarri ondotik.<\/p>\n<p>1881-1882 legealdiaren hasieran,<br \/>\nbiziarteko senatari zen Montefuerteko kondea, Angelen aita, ganberak irekitzean<br \/>\nerregea jaso zuen Gorteen Diputazioko kide zela gogoan hartu beharra dago.<br \/>\nAngelek Gernikako diputatu akta beste hiru legealdiz izan zuen, 1885ean hil zen<br \/>\narte, alegia. Hala ere, Kongresuan ez zuen behar bezalako hasiera izan: Angelen<br \/>\nhautagai aktak arrabotsa sortu zuen osoko bilkuran, bere baliozkotasuna<br \/>\nzela-eta. Hautagai liberalaren bozka kopurua tradizionalistaren bikoitza zen,<br \/>\nbaina Ortiz de Zaratek, azkeneko horien Gasteizko diputatu beteranoak, Allende<br \/>\nSalazarren hautaketa inpugnatu zuen Akta Batzordean, Nabarniz, Arratzua,<br \/>\nArrieta eta Larrauriko hausteslekuetan irregulartasunak egon zirelakoan. Bide<br \/>\nbatez, aurkeztutako salaketa, eta ondorengo eztabaida, gerra ondoan eta setio<br \/>\negoera kendu berritan Bizkaiko landa eremuan hauteskundeek nola funtzionatzen<br \/>\nzuten eta probintzia Diputazio konstituzionalaren eskuhartze partzialaren<br \/>\nnondik norakoak ulertzeko oso lagungarriak dira. Angelek Ganberaren osoko<br \/>\nbilkuran Ortiz de Zarateri emandako erantzun bikain, kontentagaitz eta are<br \/>\nkrudelak agerian utzi zuen Errege Akademia bateko presidenteordeak zahartutako<br \/>\ndiputatu tradizionalistarekin zuen haserrea. Edo, agian, bere ondareak eremu<br \/>\nkarlistan zituen familia liberal aberats bateko semearen erresumina zen.<br \/>\nEgindako defentsan, kontraesanak izan arren, Gernikako parlamentaria<br \/>\nmodernitatearen eta ilustrazioaren ordezkari bezala agertu zen salatzailearen<br \/>\nideologia zaharkituaren aurrean; monarkismo karlistak eragindako nahasmenduaren<br \/>\naurrean Espainia maite zutenen ordezkari. Egiazki, Allende Salazarrek kezka<br \/>\nadierazi zuen foru instituzioen egoeragatik, herrialdearentzat galera<br \/>\nkaltegarria zela iruditzen baitzitzaion eta hura aipatzeak berak \u00abbegiak malkoz<br \/>\nbetetzen zizkiolako\u00bb. Konponbiderik egotekotan, hura soilik euskal liberalen<br \/>\neskutik iritsiko zela esan zuen, Baskoniako gaitz guztiak karlistek eragin<br \/>\nzituztelako.<\/p>\n<p>Ustekabean, Ganberaren aitzinean<br \/>\ndeszentralizazioaren eta self-governmentaren alde agertu zen, baina,<br \/>\ngerraondoko beldurraren hamarkadaren hasieran, bazterrean utzi zuen foru<br \/>\naldarrikapen zehatz oro, bere lau legealdietan. Orduko hartan, Foru publikoen aldarrikapenak<br \/>\nizaera subertsiboa zuen eta, asmo txarrez, menderatutako karlismoarekin lotzen<br \/>\nzen bere arriskua agerian uzteko. Edonola ere, autogobernuaren auzia gogora<br \/>\nekartzeak ezinegona sortzen zuen bere talde parlamentarioko kideen artean, eta<br \/>\nbaita Bizkaian agintean zegoen sektorearen baitan ere. Bestalde,<br \/>\ntradizionalistentzat ez zen oso argia geroz eta ahulagoa zen liberalen<br \/>\nborondate foruzalea, Kontzertu Ekonomiko berriaren kudeaketak eskaintzen<br \/>\nzizkien abantailak baliatzen hasiak baitziren, eta indargabe utzitako sistema<br \/>\nberrezartzekotan, Aldundian zuten boterea galduko zutelako. Allende Salazarrek,<br \/>\nhasieran fusionistekin bat egin bazuen ere, uko egin zion bi alderdi<br \/>\ndinastikoekin bat egiteari. Egia esan, bere distrituko akta mantentzeko, ez<br \/>\nzitzaion komeni.<\/p>\n<p>Kongresuan egin zituen lau<br \/>\nurteetan, mahaiko idazkari izatera iristeaz gain, Jaurerriaren garapen<br \/>\nekonomikoaren alde egiten zen ororen ardura izan zuen, batez ere<br \/>\nkomunikabideekin lotutakoarekin. Esaterako, bere gain izan ziren Bizkaiko bide<br \/>\nestuko bigarren mailako trenbide sarea sortzea, errepideen eraikuntza eta<br \/>\nportuen konponketa \u2013alor horretan, Parlamentuan izandako esku-hartzeek Bizkaiko<br \/>\nportu guztietan izan zuten eragina\u2013. Lanean aritu zen gerran parte hartutako<br \/>\nliberalak soldadutzatik salbuesteko onurak ezar zitezen eta sektore horretako<br \/>\nkaltetuek pentsio kalte ordainak jaso zitzaten. Udalerriak elkartzen lagundu<br \/>\nzuen, Gernika-Lumoren kasuan, agian, bere familiaren interesen hobe beharrez,<br \/>\nedota Natxitua eta Bedaroaren kasuan, egungo Ea, publikoki baliagarria<br \/>\nzatekeelakoan.<\/p>\n<p>Bere garaikide zen Antonio Arzac<br \/>\nzehatzak esandakoaren arabera, Angel martxoaren 18ko gau batez hil zen Madrilen<br \/>\n\u00abgaitz oso larri batek jota, herrialdeak bere talentua eta jarduna gehien behar<br \/>\nzituenean\u00bb. Pentsatzekoa da bere jardun parlamentarioak Jaurerriaren portu eta<br \/>\nkomunikazio interesen alde izandako oihartzunak, eta etorkizunean egingo zuen<br \/>\nlanaren gaineko itxaropenak eragina izan zutela bere heriotza goiztiarrak<br \/>\ngizartean izan zuen erantzun gogoangarrian. Bestalde, Bizkaiko administrazio<br \/>\nkonstituzional berriaren inguruko gizona zen. Gernikan ehortz zezaten agindu<br \/>\nzuen, bere jaioterrian. Hilotza Madrilgo Norteko geltokitik abiatu zen, eta<br \/>\nbertara Diputatuen Kongresuko gala-auto batean eraman zuten, beste 116<br \/>\nautorekin. Probintzia Diputazioko, hiribilduko udaleko eta beste udal eta<br \/>\nudalbatza batzuetako ordezkaritza batek jaso zuen hilkutxa Bilbon. Segizioa<br \/>\njaurerriko kaleetan barrena ibili zen, bertako herritarren ikusminaren erdian. <span>Gernikara iritsitakoan, ehun urte<br \/>\nbaino gehiago dituen haritzaren adar bat jarri zuten hilkutxaren gainean. <\/span>Dolu-xingola<br \/>\nbeltz ugari ikus zitezkeen eraikinetan eta eraikitzen ari ziren eskolan<br \/>\npankarta bat jarri zuten Il da aita emengua, Don Angel Allende Salazar zioena.<br \/>\nHerriak hala eskatuta, monumentu publiko bat egiteko ekimena sortu zen, eta<br \/>\nMarkinako udalak bilkura aretoan bere omenezko hilarria jartzea erabaki zuen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Angelen aita Manuel Maria Allende Salazar y Loizaga zen, Busturiko merindadean errotua, zehazki, Lumoko elizatean. Ama, aldiz, Angelez Mu\u00f1oz de Salazar y Martorell zuen, Andaluziako familia aristokratiko bateko kidea. Senar-emazteek, gutxienez, zazpi seme-alaba izan zituzten. Aita, Montefuerteko kondea, ondare handiaren jabe zen. Oinordetza auzi baten ondoren, familiaren ondasun ugari bereganatu zituen, era guztitakoak. Besteak beste: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3459","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Angelen aita Manuel Maria Allende Salazar y Loizaga zen, Busturiko merindadean errotua, zehazki, Lumoko elizatean. Ama, aldiz, Angelez Mu\u00f1oz de Salazar y Martorell zuen, Andaluziako familia aristokratiko bateko kidea. Senar-emazteek, gutxienez, zazpi seme-alaba izan zituzten. Aita, Montefuerteko kondea, ondare handiaren jabe zen. Oinordetza auzi baten ondoren, familiaren ondasun ugari bereganatu zituen, era guztitakoak. Besteak beste: [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"15 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\\\/\",\"name\":\"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:42:41+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 &#8211; Madril, 1885eko martxoak 18).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae","og_description":"Angelen aita Manuel Maria Allende Salazar y Loizaga zen, Busturiko merindadean errotua, zehazki, Lumoko elizatean. Ama, aldiz, Angelez Mu\u00f1oz de Salazar y Martorell zuen, Andaluziako familia aristokratiko bateko kidea. Senar-emazteek, gutxienez, zazpi seme-alaba izan zituzten. Aita, Montefuerteko kondea, ondare handiaren jabe zen. Oinordetza auzi baten ondoren, familiaren ondasun ugari bereganatu zituen, era guztitakoak. Besteak beste: [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"15 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/","name":"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 - Madril, 1885eko martxoak 18). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:42:41+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/allende-salazar-munoz-de-salazar-angel-544-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ALLENDE SALAZAR MU\u00d1OZ DE SALAZAR, Angel (Gernika, Bizkaia, 1854ko irailak 24 &#8211; Madril, 1885eko martxoak 18)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3459","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3459\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3459"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3459"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}