{"id":3457,"date":"2023-02-13T19:41:25","date_gmt":"2023-02-13T18:41:25","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/sarrera-543-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:41:25","modified_gmt":"2023-02-13T18:41:25","slug":"sarrera-543-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/","title":{"rendered":"SARRERA"},"content":{"rendered":"<p>Bizkaiak industrializazio<br \/>\nbortitza, azkarra eta trinkoa jasan zuen, batez ere 1876az geroztik. Horrek<br \/>\nprozesu modernizatzaile bizkorra ekarri zuen, klase herritarraren bizi<br \/>\nbaldintzak okertzea, bereziki langileenak, eta gizartearen hierarkizazioa<br \/>\nareagotzea. Horrekin batera, immigrazio prozesu handia antzeman zen Nerbioi<br \/>\nitsasadarraren ezkerraldean sortutako fabriken eta mehatzeen alderdira buruz:<br \/>\nSestao, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Abanto-Zierbena eta<br \/>\nOrtuella. Aldi berean, produkzio bizimodu tradizionalaren krisia gertatu zen,<br \/>\neta Ameriketara bideratutako migrazio nabarmena eragin zuen, nagusiki Argentina<br \/>\neta Uruguaira. 1876ko legeak ekarritako aldaketa instituzionalak krisialdia eta<br \/>\nkultura aldaketak ekarri zituen, eta euskararen ahultzeak identitate krisi<br \/>\nlarria ekarri zuen. Horixe izan zen euskal foruzaletasun eta abertzaletasunaren<br \/>\nsorburua. Alde positibo bat ere izan zuen horrek: Bizkaia Europa hegoaldeko<br \/>\nlurralde dinamiko, berritzaile eta ideia zein jarduera modernoekiko irekienetakoa<br \/>\nbihurtu zen, eta eraikitako Bilbo hiria bere inguruko garatuenen parekoa izatea<br \/>\nlortu zuen.<\/p>\n<p>1876an Karlistaldia bukatu<br \/>\nzenean, eta foru legediak burdin minerala esportatzeari jartzen zizkion trabak<br \/>\ngainditurik, industrializazioaren oinarria mineral horren esportazio masiboa<br \/>\nizan zen, batez ere Ingalaterrara. Meatokiak 24 kilometro inguruko luzera zuen,<br \/>\nBasauriko San Prudentzio mehatzean hasi eta Ortuella, Somorrostro eta<br \/>\nAlonsotegitik igaro ondoren Muskizko Pobe\u00f1a-Kobarongo barruti meatzarian<br \/>\nbukatzen zen, Kantabriako mugatik gertu. Bi meatoki garrantzitsuenak Matamoros<br \/>\neta Trianokoak ziren. Hiru elementuri esker errazagoa zen eskala handiko<br \/>\nustiapena: kanpoan, aire zabalean erauz zitekeen, meatokiak oso aberatsak ziren<br \/>\neta minerala Bessemer labe berrietan erabiltzeko egokia zen. XIX. mende<br \/>\nbukaeran 20.000 bat meatzarik egiten zuten lan eskualde horretan. Burdina<br \/>\nustiatu eta esportatzea Bizkaiko industriaren ardatz bihurtu zen, eta hainbat<br \/>\nkonpainia handi ezarri ziren Bizkaian, besteak beste Orconera Iron Ore (1873)<br \/>\neta Franco-Belga (1876). 1871-1875 bosturtekoan 243.720 tona ustiatu zituzten,<br \/>\neta 1889-1890ean 1.899.142. Aldiz, 1897-1898an, 5.209.958 izan ziren eta % 90<br \/>\ninguru esportatzeko erabili zen, nagusiki Ingalaterrara. Izan ere, Bizkaiko<br \/>\n\u00abhazkunde\u00bb industrializatzailea Ingalaterrarekiko erabateko menpekotasunari<br \/>\nloturik egon zen, ez soilik burdin mineralaren esportazio handi horien helmuga<br \/>\nizateagatik, baizik eta, ontzien itzulerako bidaia probestuz, Galesetik ikatz<br \/>\nmineral asko inportatu zelako, eta, horri esker, Bizkaian siderurgia industria<br \/>\nmodernoa sortu ahal izan zen. Prozesu industrializatzaile horrek bizitzaren<br \/>\nalderdi guztietan izan zuen eragina: politikan, demografian, kulturan,<br \/>\ngizartean eta, nola ez, ekonomian.<\/p>\n<p>1876tik 1936ra doazen urteetan<br \/>\nprodukzio sektore bakoitzak ekonomia osoari egiten zion ekarpenaren ehunekoari<br \/>\nbegiratuta, argi ikus daiteke industriak Bizkaiko ekonomian eskuratu zuen<br \/>\nprotagonismoa. 1860an, lehen sektorea jaun eta jabe zen % 62,3rekin, bigarrenak<br \/>\n% 15,3 zuela. Berrogeita hamar urte geroago, 1910ean, ehuneko horiek % 34,7 eta<br \/>\n% 37,2ra aldatu ziren hurrenez hurren. Hurrengo urteetan, joera geroz eta<br \/>\nnabarmenagoa bilakatu zen: 1930erako lehen sektore bizkaitarraren ekarpena % 21<br \/>\nbesterik ez zen, eta industriarena % 46,5. Jakina, ehuneko horiek askoz ere<br \/>\nharrigarriagoak ziren Bilbon: 1930ean, lehen sektorea % 1,4 besterik ez zen,<br \/>\nindustria % 48,4 eta hirugarren sektorea zen garatuena % 50,2rekin.<\/p>\n<p>Boluetako Santa Anako labe garaia<br \/>\nirekitzearekin batera hasi zen Bizkaiko siderurgia modernoa, oraindik ikatz<br \/>\nbegetalarekin funtzionatzen zuen arren. 1855ean, Karmengo Andra Mariren fabrika<br \/>\ninauguratu zuten Barakaldon, eta dagoeneko ikatz minerala zerabilen. 1880an<br \/>\nBasamortuko San Frantziskorena sortu zen (Mudela bezala ezaguna). Hala ere,<br \/>\nBizkaiko industria siderurgikoaren mugarria 1902an Bizkaiko Labe Garaiak<br \/>\nsortzea izan zen. Oparotasun ekonomikoaren, garapen industrialaren eta hazkunde<br \/>\ndemografikoaren garaia 1910-1920ko hamarkadetakoa izan zen, bereziki Lehen<br \/>\nMundu Gerrako urteak, 1914-1918, Espainiak gerra horretan hartutako jarrera<br \/>\nneutralak lagunduta. Zenbait urtez hazkunde moderatua izan ondoren, hurrengo<br \/>\nhamarkadaren hasieran, 1929ko krisialdiak eragina izan zuen Bizkaian, batez ere<br \/>\nBilbon, eta ondorio ekonomiko larriak izan zituen, baina batez ere sozialak,<br \/>\nlangabeziak nabarmen egin baitzuen gora.<\/p>\n<p>Bizkaiko industrializazioa<br \/>\nnagusiki siderurgiari loturik agertu arren, beste sektore batzuk ere kontuan<br \/>\nhartu zituen, besteak beste ontzigintza, metalurgia, zementua, irina, etab.<br \/>\nAdibidez, 1879 eta 1918 artean zazpi fabrika handi ezarri ziren Sestaon, lau<br \/>\nindustria sektore desberdinetakoak: siderurgikoa (San Francisco, 1879; La<br \/>\nVizcaya, 1882); metalurgikoa (La Iberia, 1888; Aurrera, 1885; Babcock-Wilcox,<br \/>\n1918); ontzigintza (Astilleros del Nervi\u00f3n, 1888) eta zementua (Cementos<br \/>\nPortland, 1899). Bizkaian, garrantzi handia izan zuen lehergailuen fabrikazioak<br \/>\nere. 1872. urtean Sociedad Espa\u00f1ola de Dinamita sortu zen Galdakaon, eta hori<br \/>\narduratu zen Espainiako zazpi dinamita eta metxa fabrika Uni\u00f3n Espa\u00f1ola de<br \/>\nExplosivos funtsean elkartzeko operazioaz. Aseguruen alorrak garapen handia<br \/>\nizan zuen, nahiz eta, hasieran, soilik itsas trafikoari lotutako gaia izan.<br \/>\n1900. urtean Seguros Aurora sortu zen, eta 1929an Banco de Bilbaoren sarean<br \/>\nsartu zen. 1901ean La Polar aseguru etxea sortu zen, Banco de Comercio-rekin lotua,<br \/>\ngerora Bilbokoan sartu zen arren. 1905ean, SURNE sortu zen, bidaiari eta<br \/>\nordezkariei zuzendutako Mutualitate Laguntza Erakundea, eta 1918an Bilbao<br \/>\naseguruak, Jose Maria Soroaren gidaritzapean. Hasieran itsas trafikoa<br \/>\naseguratzen aritu zen, eta ondoren sute, bizitza, lan-istripu eta abarrekin<br \/>\nhasi zen.<\/p>\n<p>Era berean, Bilbo<br \/>\nfinantza-sektorearen garapenaren gune garrantzitsuenetakoa izan zen. 1856an,<br \/>\nbankuen legea aldarrikatuz, Espainiako Bankuak ordura arte zuen sektorearen<br \/>\nmonopolioa bertan behera geratu zen. Lege horren pean, eta urtebete beranduago,<br \/>\nbertako kapitalarekin Banco de Bilbao sortu zen. Banku horren sorrera oso<br \/>\nadierazgarria izan zen. Urte horietan, Frantziako Cr\u00e9dit Mobilier-ek sukurtsala<br \/>\nireki nahi zuen Bilbon, bertako industrialarien laguntzarekin. Hala ere,<br \/>\nkapitalista bilbotar nabarmenetako batzuek, Merkataritza Batzordearen baitan,<br \/>\neuren kapitala jartzea erabaki zuten, haien banku independentea sortzeko. Hala,<br \/>\nHiribilduko industria eta merkataritza enpresa garrantzitsu gehienak Banco de<br \/>\nBilbao sortzeko elkartu ziren: Epalza, Ybarra, Zubiria, Zabalburu, Aguirre,<br \/>\nUhagon, Mac Mahon, etab. Hasieran, 1891. urtean sortutako Banco de Comercio<br \/>\nizan zen lehiakide nagusia, baina 1901ean xurgatu zuen. Bestalde, urte hartan<br \/>\nbertan Banco de Vizcaya sortu zuten Bilbon; 1903an Banco Vascongado-rekin bat<br \/>\negin zuen, eta, 1915ean, Jacquet e Hijos banku bilbotarra xurgatu zuen. 1918an<br \/>\nMadrilgo Luis Roy Sobrino bankua erosi zuen, eta bertan ireki zuen bere lehen<br \/>\nsukurtsala Madrilen. 1935ean 75 sukurtsal zituen Euskal Herrian, Katalunian,<br \/>\nValentzian eta Madrilen. Gainerakoan, 1887ko saiakeraren ondoren, Bilboko Udal<br \/>\nAurrezki Kutxa sortu zen, eta 1920an Bizkaiko Aurrezki Kutxa. 1891. urtean<br \/>\nBilboko Burtsa ezarri zen, aurretik ere modu informalean funtzionatzen zuen<br \/>\narren. 1901. urte aldera, bertan sortutako entitateak eta kanpokoen sukurtsalak<br \/>\ngehituta, guztira 35 banku eta truke etxe zeuden Hiribilduan.<\/p>\n<p>Bizkaiko industrializazio eta<br \/>\nurbanizazioarekin batera, komunikazioek hazkunde handia izan zuten, bereziki<br \/>\ntrenbideak. Prozesua 1876a baino lehen hasia zen, baina urte horretan izan zuen<br \/>\nbultzadarik esanguratsuena, batez ere 1880. hamarkadan. Bilboren, meategien eta<br \/>\nkanpoko portuen inguruan trenbide sare trinkoa sortu zen honako lineak lotuta:<br \/>\nBilbo-Tutera Mirandatik (1863an inauguratua); Bilbo-Muskiz (1865);<br \/>\nBilbo-Durango (1882); La Robla-Balmaseda (1884); Bilbo-Areeta (1887);<br \/>\nBilbo-Portugalete (1888); Durango-Zumarraga (1889); Areeta-Plentzia (1893);<br \/>\nBilbo-Sondika (1895),<\/p>\n<p>Lutxana-Mungia (1896),<br \/>\nBilbo-Santander (1898), Durango-Elorrio (1903), etab. Bizkaiko ekonomiarentzat<br \/>\nezinbestekoa izan zen Kanpoko Portua ere, 1906an eraikia, Evaristo de<br \/>\nChurrucaren proiektuari esker.<\/p>\n<p>Merkataritza ere modernizatu zen.<br \/>\nXIX. mendearen erdialdetik denda handiak agertzen hasi ziren, saltoki handien<br \/>\naitzindari, eta bertan jantziak eta bestelako objektuak saltzen ziren. Amann<br \/>\nsaltokiaren kasua da interesgarrienetakoa, Bilboko Belosti kalekoa. Denda hori<br \/>\nalemaniar jatorria zuen Emiliano Amann Palmek (Bilbao, 1822-1892) sortu zuen<br \/>\n1864an, eta, hil zenean, bere seme-alaben esku geratu zen. Eraikineko hiru<br \/>\nsolairu erabiltzen zituen, eta 26 sail edo atal izatera iritsi zen: jostailuak,<br \/>\naltzariak, janaria, ardoa, dekorazioa, paper-denda, kirol-gaiak, etab. \u00abGran<br \/>\nBazar Moderno\u00bb bezala agertzen zen iragarkietan eta epeka ordaintzeko aukera<br \/>\neskaintzen zuen. 1929ko krisiak gainbeheran jarri zuen eta 1940. hamarkadan<br \/>\nitxi zuten. Harrigarria da zeinen goiz inauguratu ziren Bilbon horrelako<br \/>\nsaltoki handiak, are gehiago beste herrialde batzuetako aitzindarien datari<br \/>\nbegiratuta: Frantzian Le Bon March\u00e9 (1852), Printemps (1865), La Samaritaine<br \/>\n(1869) eta Galeries Lafayette (1889); Ingalaterran Harrod\u2019s (1874); eta Ipar<br \/>\nAmerikan Sears Roebuck (1886).<\/p>\n<p>Aztertzen ari garen garaian,<br \/>\nizugarria izan zen Bizkaiko biztanleriaren hazkundea. 1877an, 189.954 biztanle<br \/>\nzituen, 1900. urtean 311.361, eta 1930ean, dagoeneko, 485.205. Esan liteke,<br \/>\nberaz, mende erdi inguruan, Bizkaiak bere biztanle kopurua bikoiztu zuela.<br \/>\nBiztanleriaren hazkunde horren atzean, industrializazioak ekarritako migrazio<br \/>\nkorronte handiak zeuden. Paradoxikoki, Bizkaiko landa eremuetako biztanleriaren<br \/>\nzati handi batek Ameriketara emigratzen zuen bitartean, immigrazio korronteak<br \/>\nare etorkin gehiago ekarri zituen industrializatutako eskualdeetara espainiar<br \/>\nEstatutik; nagusiki Gaztelatik, baina, batez ere, aldameneko Burgos<br \/>\nprobintziatik. 1910. eta 1920. urteetako erroldetan, adibidez, Bizkaiko<br \/>\nbiztanleriaren % 27 probintziatik kanpo jaioa zela jaso zen. Migratzaileen<br \/>\nurteko tasa oso altua izan zen 1878-1887 (% 14,04), eta 1888-1900 artean (%<br \/>\n12,6); ondoren, % 4 ingurura jaitsi zen.<\/p>\n<p>Garai horretako Bilboko<br \/>\nurbanizazio prozesuaren alderdirik adierazgarriena da hiri merkatari txiki bat<br \/>\nizatetik, funtsean Iraultza Industrialetik eratorritako ekoizpen ekonomiari<br \/>\nlotutako metropoli izatera igaro zela. Merkataritza jarduerari eutsi ez ezik,<br \/>\nzabaldu ere egin zuen eta bestelako zerbitzuak eskaintzeari ere ekin zion,<br \/>\nfinantzekin lotuta batez ere. Horren ondorioz, eta lan indarra behar zuenez,<br \/>\nerakarpen demografikoko gune bilakatu zen. Hazkunde geografiko etengabea izan<br \/>\nzuen, lurraldeak bata bestearen atzetik anexionatzen baitzituen, eta zabalgunea<br \/>\neraikita, bertako urbanismoak jauzi kualitatiboa (eta kuantitatiboa) eman zuen.<\/p>\n<p>Bilboko espantsionismoa geldiezin<br \/>\nbihurtu zen. Alde batetik, alboko udalerriak anexionatzeagatik, eta bestetik<br \/>\nhiriaren eta demografiaren dinamismoagatik, Bilbo nabarmen hazi zen 1870-1936<br \/>\naldian. 1870ean aldameneko Bego\u00f1a eta Abandoko elizateen zati bat anexionatu<br \/>\nziren, eta 1877an Bilbok 32.734 biztanle zituen, Bizkai osoko % 17,2. Bilboko<br \/>\nurteko immigrazio tasak oso altuak ziren, esaterako, % 36,3 1878-1887 aldian.<br \/>\n1890ean Abando osoki anexionatu zen eta 1890. urtean Bilbo 83.306 biztanle<br \/>\nizatera igaro zen, Bizkaiko herritarren % 26,7. 1925ean Deustu eta Bego\u00f1a<br \/>\nguztiz anexionatu ziren eta baita Erandioko zati bat (1940an, osoki anexionatu<br \/>\nzen). 1930ean 161.987 biztanle zituen Bilbok, Jaurerriaren heren bat. 1940rako,<br \/>\naldiz, 195.186, garai hartan egindako anexioak zirela medio. Labur esateko,<br \/>\nhirurogeita hamar urtetan, Bilboko biztanleen kopurua sei bider hazi zen, eta<br \/>\nbere hedadura geografikoa ia egungo 40 km2 izatera iritsi zen. Biztanleria<br \/>\ndentsitatea oso altua izan zen beti, baina garai horretan, azalera handitu<br \/>\narren, biziki egin zuen gora. 1877an Bilbok 550 biztanle\/km2 zituen, eta 1900.<br \/>\nurtean kantitate hori ia hirukoiztu zen kilometro karratuko 1.400 biztanle<br \/>\nbaitzeuden. Nolanahi ere den, 1940an kopurua oso altua zen, 3.282 biztanle\/ km2<br \/>\nizatera igaro baitzen. Horrek osasungintza eta elkarbizitza arazo ugari sortu<br \/>\nzituen.<\/p>\n<p>XIX. mende hasieratik, estutasun<br \/>\nurbanistikoa nabaria zen Hiribilduko Zazpikaleetako Erdi Aroko inguru<br \/>\nmeharrean. Madrilen, 1860an, Carlos Maria de Castrok aurkeztutako zabalgune<br \/>\nplana onartu zuten, eta, urte horretan bertan, baita Ildefonso Cerdak Bartzelonan<br \/>\naurkeztutakoa ere. 1864. urtean onartua izan zen Antonio Cortazarrek Donostian<br \/>\naurkeztutakoa. 1861. urtean, hiri-zabalguneak ahalbidetuko zituen legea<br \/>\nonartzen saiatu ziren, eta orduko hartan blokeatuta geratu zen arren (1864ra<br \/>\narte ez zen onartu), akuilu izan zen Bilbok berea egiteko planak has zitzan.<br \/>\n1862an Amaldo Lazaroren zabalgune proiektua aurkeztu zen, Abandoko 229<br \/>\nhektareatan, baina \u00abutopikotzat\u00bb hartu eta bertan behera geratu zen. Egoera<br \/>\npolitikoa eta, batez ere, Karlistaldia izan ziren proiektu berria onartzeko<br \/>\neragozpen nagusiak. 1876an, beste proiektu bat aurkeztu zuten bi ingeniarik eta<br \/>\narkitekto batek: Pablo de Alzolak, Ernesto Hoffmeyerrek eta Severino de<br \/>\nAchucarrok. Askoz ere xumeagoa zen eta 154 hektarea hartzen zituen. Kale Nagusia<br \/>\n(On Diego Lopez Harokoa) zuen ardatz. 1896rako zabalgunea txiki geratu eta<br \/>\ngehiago zabaldu behar izan zen. Enrique Epalza udal arkitektoak proiektu bat<br \/>\nondu zuen, baina ez zen aurrera atera. 1907an Federico Ugalderen zabaltze<br \/>\nproiektua onartu zen, 1876koaren izaera kontserbatzailearen ildotik. Zabalgunea<br \/>\nalde zaharrari loturik geratu zen arren, Isabel II.aren zubiaren eta Geltoki<br \/>\nkalearen bitartez (egun Areatzako zubia eta Nafarroa kalea), laster hirigune<br \/>\nautonomo bihurtu zen, zazpi kale zaharretatik bereizia, eta askotan<br \/>\nantagonikoa. Izan ere, ordezkaritza politiko-administratiboak (udala,<br \/>\ndiputazioa), sozialak (Bilbaina Elkartea) eta ekonomikoak (Banco de Bilbao)<br \/>\nZazpikaleetatik Zabalgunera aldatu ziren berehala. Herritarren dentsitatean<br \/>\nzegoen kontrastea oso handia zen batetik bestera; hala, 1915ean San Frantzisko<br \/>\nauzoan hektareako 1.385,4 biztanle zeuden, eta Kale Nagusian 190,5. Finean,<br \/>\ngizarte patriarkal eta merkatariarena zen Zazpikaleetako Bilbo, eta<br \/>\nzabalgunekoa igotzen ari zen burgesia kapitalistarena.<\/p>\n<p>Baina Zabalguneko Bilbo<br \/>\nkapitalista alde batera utzita, bai Hiribilduak eta baita Bizkaia osoak ere<br \/>\ngizarte eta urbanismo arazo larria zuten klase herrikoien etxebizitza zela-eta,<br \/>\nbereziki, Nerbioi ertzeko fabrika eta meatzaritza eremuetan pilatutako langile<br \/>\netorkin kopuru izugarriagatik. Oro har, Bizkaiko langileen etxebizitza arazoari<br \/>\nemandako irtenbideek planifikazio falta handia, inprobisazioa, aberasteko nahia<br \/>\neta espekulazioa erakutsi zuten, eta, ondorioz, kalitate tekniko eta<br \/>\nestetikorik gabeko eraikuntzak egin ziren, osasungaitzak eta deserosoak.<\/p>\n<p>Guztiarekin ere, langileen<br \/>\netxebizitza beharrei erantzun arrazionalago, orekatuago eta ordenatuagoa ematen<br \/>\nsaiatu ziren egitasmo ugari ere sortu ziren. Horietako bat Patronalaren<br \/>\npaternalismoaren baitan: industrialari batzuek auzo \u00abhigieniko\u00bb, \u00abmoderno\u00bb eta<br \/>\n\u00abosasungarriak\u00bb eskaini nahi zizkieten beren langileei, Ingalaterrako Ebenezer<br \/>\nHoward lorategi-hiriaren ereduari jarraituz. Esaterako, horietako bat Irala<br \/>\nBarri auzoa da, Juan Jose de Irala enpresariak sortua, ogiaren punta-puntako<br \/>\nmerkataritza-gune baten jabea, 1902an sortutako Harino Panadera enpresarena<br \/>\nhain zuzen ere. Federico Ugalde eta Enrique Epalza arkitektoen laguntzarekin,<br \/>\nlorategidun etxe xume baino duinak zituzten hamabost kale eraiki zituen, halako<br \/>\nkutsu britainiarrarekin. Bertan, tabernak debekatuta zeuden, baina kirol<br \/>\ninstalazioak, eskola, ekonomatoa eta doako osasun arreta eskaintzen zituzten.<br \/>\n1916an hasi ziren Irala Barri eraikitzen, eta 1918an Bilboko erdigunearekin bat<br \/>\negin zuen tranbia baten bitartez.<\/p>\n<p>Auzo horren ondoan, Alemaniako<br \/>\nhirigintza langilean oinarritutako bat sortu zen, hura ere oso interesgarria:<br \/>\nTorre Urizar. Ricardo Bastidak diseinatu zuen, 275 etxebizitza zituen guztira,<br \/>\neta 1919an hasi ziren eraikuntza lanak, Udal Etxe Merkeen Batzordearen<br \/>\nbitartez. Orientazioak, diseinuak eta eraikin blokeen arteko plaza zabalek<br \/>\nbermatzen zuten auzoaren izaera higienikoa. Etxe Merkeen legedia 1911. urtean<br \/>\njarri zen indarrean Espainian (Bretainia Handian eta Frantzian egindakoaren<br \/>\nbidetik), 1921ean eman zitzaion jarraipena, eta 1925ean burutu zen. Lege horien<br \/>\nbabesean, horrelako eraikin herrikoiez osatutako auzo ugari sortu ziren Bizkaia<br \/>\nindustrializatuan. Oso garrantzitsua izan zen 1914an sortutako Barakaldoko eta<br \/>\nSestaoko Etxe Merkeen Batzordea. Bizkaiko Labe Garaien laguntza izan zuen, eta<br \/>\n1916 eta 1918 artean langileentzako bi etxebizitza multzo eraiki zituen<br \/>\nBarakaldon. Bizkaia osoan ere horrelako sustapen gehiago izan ziren: Sestaon,<br \/>\nZallan, Portugaleten, Arrigorriagan\u2026, eta, nola ez, Bilbon, horrelako dozena<br \/>\nerdi bat auzo sortu baitziren.<\/p>\n<p>Hamarkada horietan guztietan<br \/>\ngizarte hierarkiaren araberako espazio segregazio prozesua areagotu zen. Bilbo<br \/>\nzaharrean merkatariak, menestralak, arrantzaleak, artisauak eta abar elkarrekin<br \/>\nbizi ziren Zazpikaleetako eremu txikian. Industria garaiko Bilbo hirian, aldiz,<br \/>\ngizarte talde bakoitza auzo jakin batean ezarri zen, bereizita. Hala, burgesia<br \/>\ntxikiak eta ertainak zabalgunea beretzat hartu zuten bitartean, langileak eta<br \/>\nartisauak Irala Barri eta Torre Urizar auzoetan bizi ziren edota Olabeagan zein<br \/>\nAtxurin. Langile eta meatzariak, jakina, Barakaldo, Sestao, Ortuella eta<br \/>\nantzeko fabrika eta meategien inguruan pilatzen ziren. Gainerakoan, oligarkia<br \/>\nenpresarialak bizileku iraunkor bat sortzeko proiektua bultzatu zuen,<br \/>\neskuinaldeko eremu saneatu batean, Getxoko udalerrian. Tokiari izen<br \/>\nadierazgarria eman zioten euskarazko \u00abnegu\u00bb hitz orokorra eta mendebaldeko<br \/>\nhizkeretako \u00aburi\u00bb (hiri) hitzak elkartuz: Neguri. 1900. urtetik aurrera,<br \/>\naskotariko \u00abneo\u00bb estiloetako jauregiak eraiki zituzten aberatsentzako lorategi-hiriaren<br \/>\nereduari jarraituz, Bretainiako gustuarekin bat. Hasierako promotorea Maximo<br \/>\nAguirre izan zen; hareatza eta padura ez-emankorrez osatutako eremu bat erosi,<br \/>\neta bertan Estatu osoko auzo esklusiboenetako bat sortu zuenean. Nolanahi ere<br \/>\nden, Neguri plutokrazia bizkaitarrak zuen boterearen erakusgarri bilakatu zen,<br \/>\nluxua eta nabarmenkeria nagusi ziren etxe handiekin.<\/p>\n<p>1876-1936 aldian, enpresa<br \/>\nburgesia sortu zen Bizkaian eta gora egin zuen gizartean, azkar, eta etengabe,<br \/>\nbertako ekoizpen baldintzetara egokitutako negozio dibertsifikatuei esker.<br \/>\nHala, \u00abenpresa kapitainak\u00bb sortu ziren eta hainbat alorren alde egin zuten<br \/>\napustu: trenbideak, metalurgia eta siderurgia, bankuak, elektrizitatea, paper<br \/>\nfabrikak, makineria, higiezin agentziak, meategiak, lehergailuak, etab. Enpresa<br \/>\nhandi horien administrazio kontseiluetan abizen berak ageri dira behin eta<br \/>\nberriz, eta enpresen kontrola haien esku geratu zen azkenean: Uhagon, Amann,<br \/>\nEpalza, Aguirre, Ybarra, Martinez Rivas, Zubiria, Urkixo, Gandarias, Mac-Mahon,<br \/>\nSota, Berge, Zabalburu, Chalbaud, Echevarrieta&#8230; eta beste gutxi batzuk<br \/>\ngehiago. Enpresari mota horren prototiporik behinena Victor Chavarri izan zen<br \/>\n(Portugalete, 1854-Marsella, 1900), bere lagunek \u00abLehoi\u00bb esaten zioten. Ia<br \/>\naipatutako alor guztietan inbertitu zuen, eta, gainera, esku hartze politiko<br \/>\ngarrantzitsua izan zuen Bizkaian eta Espainian. Chavarri \u00abLa Pi\u00f1a\u00bb hauteskunde<br \/>\nelkarte monarkiko-dinastikoko buru izan zen 1897tik aurrera, enpresari<br \/>\nbizkaitar gutxi batzuek osatutako taldea. Muga-zergen politika<br \/>\nprotekzionistaren defentsan, enpresaburuen artetik Victor Chavarri izan zen<br \/>\nirabazlea, teorikoki, Pablo de Alzola ingeniariaren laguntzari esker.<\/p>\n<p>Enpresari horietako batzuk<br \/>\nkaudimendun oinarri ekonomikoak zituzten hasieran, gehienetan, merkataritza eta<br \/>\nlur-sailen errentatik lortutakoak; beste batzuk, ordea, jatorri apalekoak<br \/>\nziren, eta egoera berriak eskaintzen zituen aukerak baliatuz, enpresa industrial<br \/>\nhandiak sortu zituzten. Horren adibide argia Federico de Echevarria da (Bilbo,<br \/>\n1840-1932): bere aita Alde Zaharreko latorrigile xumea zen; 1867an, Federicok<br \/>\nzerbitzu telefonikoaren emakida eskuratu eta etekin handiak lortu zituen.<br \/>\nIrabazitakoa Echevarria S.A. sortzeko erabili zuen, Bego\u00f1ako ijezketa enpresa,<br \/>\neta ordutik siderurgiaren alorrean gora egin zuen etengabe.<\/p>\n<p>Arrakasta handiko hainbat<br \/>\nenpresari bizkaitar Monarkiaren eta Dinastiaren aldeko ildo politiko nagusitik<br \/>\naldendu ziren, eta sistemarenaz besteko ideologiekin uztartu zuten euren<br \/>\nenpresa-jardun handia. Hala egin zuten Horacio Echevarrietak (Bilbo, 1870 &#8211; Barakaldo,<br \/>\n1936) adibidez, meatzaritza, higiezin, garraio, ontzigintza eta abarretako negozioetan<br \/>\nparte hartu zuen errepublikanoak; Ingalaterrarekiko salerosketan aditua zen<br \/>\nRamon de la Sota Llano (Castro Urdiales, 1857 &#8211; Getxo, 1936), ontziak eraiki<br \/>\neta konpontzen zituen Euskalduna Konpainiaren sortzailea (1900) eta aberastasun<br \/>\nhandi baten jabe zena, Sagarminagaren Euskalerria Elkarteko izatetik Euzko<br \/>\nAlderdi Jeltzaleko militante izatera igaro zen.<\/p>\n<p>Asoziazionismo patronalak<br \/>\ngarrantzi handia bereganatu zuen Bizkaian. 1880an Merkataritza, Industria eta<br \/>\nNabigazio Ganbera sortu zen, enpresarien interesak defendatzeko. Aurrerago,<br \/>\n1886an, Bilboko Meatze Zirkulua iritsi zen, meatzariekin zituzten lan-harremanak<br \/>\narautzeko helburuarekin, eta, 1894. urtean, Bizkaiko Ekoizleen Liga, politika<br \/>\nprotekzionista baten alde gobernu espainiarrari presioa egiteko. Urte batzuk<br \/>\ngeroago, 1900ean, Ontzigileen Elkartea eratu zen, eta, 1912an, merkataritza<br \/>\nalorrean, Bilboko Merkataritza Batzordea, gerora, Bilboko Merkatarien Gunea<br \/>\ndeitu zena. 1898an Bizkaiko Industria Gunea sortu zen, ugazabei lan-harremanen<br \/>\ninguruko aholkuak emateko, langileen aldarrikapenak eta eskakizunak geroz eta<br \/>\nugariagoak baitziren.<\/p>\n<p>Etengabe hazten ari zen langile<br \/>\nklaseari dagokionez, hasieran eman zituen urratsek ez zuten etekinik eman.<br \/>\nIndustria eremuetako bizi-baldintzak penagarriak ziren: etxebizitza prekarioak,<br \/>\nmeategietan ezarritako nahitaezko barrakoi eta kantinen sistema (company towns<br \/>\ndelakoak), soldata baxuak, lan-istripuak, higiene baldintza eskasak, uraren<br \/>\nkutsadura, elikadura kaskarra\u2026 Horrek guztiak atzerapen handia ekarri zuen<br \/>\nlangile klasearen bizi kalitatean. Hilkortasun tasa, umeena batez ere, oso<br \/>\naltua zen. Eskualde meatzari eta industrial batzuetan, hilkortasuna % 50era<br \/>\niritsi zen, Bizkaiko landa eremuetan zegoenaren bikoitza. Bizi itxaropenaren<br \/>\ndatuak argi erakusten du bizi baldintzak zeinen muturrekoak ziren. Adierazle<br \/>\nhorrek behera egin zuen batez ere 1877-1900 aldian, eta aurreko<br \/>\nnekazari-gizarte tradizionalaren garaian nahikoa baxua zen. Hala, 1877an,<br \/>\nBarakaldon, bizi itxaropena hogeita hemezortzi urtekoa zela uste da, baina<br \/>\n1890ean izugarri jaitsi zen, hogeita lau urte eskas izateko. 1910era arte ez<br \/>\nzen berrogeita bi urtera igo, eta 1950ean berrogeita hamarrera iritsi zen.<\/p>\n<p>Handik gutxira, langile eta<br \/>\nmeatzariak beren eskakizun sozioekonomikoak aldarrikatzeko antolatzen hasi<br \/>\nziren. Horren ondorioz, 1890etik 1911ra bitarte gatazka ugari izan ziren<br \/>\nBizkaiko meatzaritza eta industria eskualdeetan.<\/p>\n<p>Hasieran, elkarte sozialistek,<br \/>\nberen jarduera politikoaz gain, sindikatuen egitekoez arduratu ziren. Izan ere,<br \/>\nPSOEren lehen kongresuan, kideentzat nahitaezkoa zen UGTn ere militatzea,<br \/>\nmilitantzia bikoiztea alegia, eta hala izan zen 1990. urtera arte. 1886an<br \/>\nBizkaiko lehen elkarte sozialista sortu zen Bilbon; haren atzetik heldu ziren<br \/>\nOrtuellakoa, Sestaokoa, Zugaztietakoa\u2026 eta Enkarterriko eta Nerbioi<br \/>\nezkerraldeko industria eta meatzaritza eskualdeetara zabaldu zen laster. 1900.<br \/>\nurtean, 10 elkarte sozialista zeuden Bizkaian. Mugimendu sozialista horren<br \/>\nlehendabiziko burua Facundo Perezagua izan zen ezbairik gabe (Toledo, 1860 &#8211;<br \/>\nBilbo, 1935). 1890. urtean izandako meatzarien grebak garrantzia handia izan<br \/>\nzuen Bizkaiko sozialismoa sendotzeko eta buruan jartzeko bidean. Urte horretan<br \/>\nbertan sortu zen Bizkaiko Federazio Sozialista, indarrean zeuden elkarte<br \/>\nguztien bilgunea. Perezaguaren babespeko lehen sozialismo bizkaitar horren<br \/>\npolitika erabat langileen aldekoa izan zen, eta burgesiarekiko konfrontazioa<br \/>\nlehenetsi zuen, grebaren bitartez (1890, 1892, 1903, 1906 eta 1910). Estrategia<br \/>\npolitikoari dagokionez, urte horietan zatiketa gertatu zen euskal<br \/>\nsozialismoaren baitan, indar aurrerakoi burgesekin elkarlanean aritzea<br \/>\nzela-eta. Alderdiaren zuzendaritzagatik Perezaguarekin lehian zebilen Indalecio<br \/>\nPrieto (Oviedo, 1883-Mexiko, 1962) langileengandik apur bat aldentzen zen ildo<br \/>\nbaten aldekoa zen, moderatuagoa, eta, batez ere, errepublikazaleekin<br \/>\nelkarlanean arituko zena. 1914az geroztik, bere estrategia nagusitu zen eta<br \/>\nPerezaguaren tokia bereganatu zuen; ez hori bakarrik, zenbait urtez alderditik<br \/>\nkanporatu zuen, 1915etik 1919ra bitarte, hain zuzen ere. 1921ean, Perezaguak<br \/>\nEspainiako Langile Alderdi Komunista sortu zuen zatiketako kide izan zen,<br \/>\nazkenik, Espainiako Alderdi Komunista (PCE) izan zena.<\/p>\n<p>Sindikalismo sozialista 1888an<br \/>\nsortutako Uni\u00f3n General de Trabajadores (UGT) delakoaren bitartez bideratu zen.<br \/>\nUGT XIX. mendeko azken hamarkadan ezarri zen Bizkaian. Mantso baina etengabe<br \/>\nhazi zen, eta ondorengo urteetan bereganatu zuen protagonismoa erakutsi zuen.<br \/>\n1893. urtean bakarrik 511 afiliatu zituen, 1900ean 1.253, 1921ean 21.500 eta<br \/>\n1936ra iritsi orduko 30.000tik gora ziren.<\/p>\n<p>1918-1923 aldia, hots, Lehen<br \/>\nMundu Gerra bukatu zenetik Primo de Riveraren estatu kolpera doazen urteetan,<br \/>\nlangile istilu ugari izan ziren Bizkaian: 258 greba, horietako batzuk nahiko<br \/>\nbiolento eta erradikalak.<\/p>\n<p>1911n, Euskalduna ontziolako<br \/>\nlangileen inguruan Solidaridad de Obreros Vascos (SOV) sindikatua sortu zen,<br \/>\neuskal jatorria zuten langileak elkartzeko helburuarekin, etorkin gehienak UGT<br \/>\neta CNTn afiliatzen baitziren. ELA, hasieran, EAJri loturik zegoen. 1929an<br \/>\nlehen kongresua antolatu zuten Eibarren, eta, ordurako, 6.200 afiliatu zituen<br \/>\nBizkaian. 1936an 18.000 inguru ziren, erdia Bilbokoak. Lehendabiziko urteetan,<br \/>\nizaera mutualista zuen nagusiki, baina 1914az geroztik ildo sindikalista<br \/>\naldarrikatzaile eta borrokalariago batera aldatu zen. Gasteizko bigarren<br \/>\nkongresuan, 1933an, sindikatuaren izena aldatu eta Solidaridad de Trabajadores<br \/>\nVascos ezartzea erabaki zen, egokiagotzat jo baitzuten, langileek, nekazariek<br \/>\neta arrantzaleek bartan bat egiten baitzuten. ELAren ideologia aldarrikatzen<br \/>\nzuten printzipioekin bat, Nazioarteko Sindikatu Kristauarekin bat egin zuten<br \/>\nurte horretan bertan. Izan ere, Elizaren gizarte doktrinatik gertukoa zen,<br \/>\ngizarte klaseen arteko armoniaren alde eta marxismoaren klase borrokaren kontzeptuari<br \/>\nuko eginez. Bere ideologo nagusietako bat Policarpo Larra\u00f1aga apaiza izan zen,<br \/>\n\u00abdon Poli\u00bb. Era berean, elizgizonak izanik ere, euskal sindikalismoan eragin<br \/>\nhandia izan zuten Alberto Onaindiak eta Jose Ariztimu\u00f1o \u00abAitzol\u00bbek.<\/p>\n<p>Bizkaian indar gutxiago izan zuen<br \/>\nConfederaci\u00f3n Nacional del Trabajo (CNT) zentral anarko-sindikalistak, 1931n<br \/>\n1.902 afiliatu baitzituen.<\/p>\n<p>Batzuetan, garai historiko bat<br \/>\neta bere mekanismo sozial eta sentimentalak ezagutzeko saiakera<br \/>\nhistoriografikoetara jotzeaz gain, probetxugarria da eleberri on bat<br \/>\nirakurtzea. Mundu Gerraren eztanda ekonomikoaren aldiak, 1914-1918, gizarte<br \/>\nmugikortasunak, bat-bateko aberastasunak, hazkunde politikoak eta abarrek<br \/>\nBilbori zer ekarri zioten ulertzeko, oso baliagarria da Juan Antonio de<br \/>\nZunzunegui idazle falangistaren (Portugalete, 1901-1982) El Chiplichandle<br \/>\n(acci\u00f3n picaresca) eleberria (1940). Bertan, Joselin izeneko pikaroaren bizitza<br \/>\neta gorabeherak kontatzen dira. Lehen Mundu Gerra bitartean ontzi hornitzaile<br \/>\naritu eta gero (ship-chandler, hortik izenburua), azkenean Soriako gobernadore<br \/>\nzibil bihurtu zen 1934-1936ko Bigarren Errepublikako biurtekoan. Era berean,<br \/>\nirakurtzeko modukoa da Vicente Blasco Iba\u00f1ez errepublikanoaren El intruso<br \/>\n(1904) (bertan jasotako pertsonaia asko benetako pertsonengan oinarriturik<br \/>\ndaude, esaterako, Areilza doktorearengan edo Victor Chavarri plutokratarengan).<br \/>\nBizkaiko hazkunde industrializatzailea eragin zuten gizarte eragileak aipatu<br \/>\nzituen bertan: meatzariak, langileak, kapitalista handiak, bankariak, kapatazak<br \/>\neta \u00absudurluzeak\u00bb. Azken horiek Deustuko Unibertsitateko jesuitak ziren,<br \/>\nemakumezkoen kontzientzien bitartez, senarren erabaki politikoetan eragiten<br \/>\nsaiatzen baitziren.<\/p>\n<p>Gizonen gizarteratzea taberna eta<br \/>\ntxakolindegietan gertatu ohi zen batez ere Bilbo inguruko elizateetan (garai<br \/>\nhorretako lehen hamarkadetan, behinik behin); nagusiki, Bego\u00f1a, Deustu eta<br \/>\nAbandon. Gainera, sexu ezberdinetako dantzarien arteko kontaktua ekidin nahi<br \/>\nzuen XVIII. mende bukaerako eta XIX.aren hasierako oldarraldi moralizatzailea<br \/>\ngaindituta, erromeriek eta dantzek garrantzi handia izaten jarraitu zuten.<br \/>\nAldundiak sustatutako ikerketa batek erakusten duenez, 1869. urtean, Bilboko<br \/>\nhiri-eremuan (inguruko elizateak kontuan hartu gabe) 130 taberna eta 13 kafe<br \/>\nzeuden. Aisialdi establezimenduen sare trinkoa, beraz, Hiribilduko biztanleria<br \/>\neta hedadura kontuan hartuta.<\/p>\n<p>Erromeriez den bezainbatean, oso<br \/>\ngarrantzitsuak izaten jarraitu zuten aisialdirako eta herritarren gizarte<br \/>\nharremanetarako, berezkoa zuten nekazal giroko izaera beste konplexuago<br \/>\nbatengatik aldatuta izan zen arren. Ospe handia izaten jarraitu zuten honakoek:<br \/>\nSan Blasak Abadi\u00f1on; San Antonioak Urkiola (Durango) eta Atxurin (Bilbo); San<br \/>\nPedroak Deustu eta Bermeon; Madalenak Elantxobe eta Bermeon; Bego\u00f1ako Andre<br \/>\nMariak; San Bizenteak Abando eta Barakaldon; San Roke(txu)ak Artxandan<br \/>\n(Bego\u00f1a), Balmasedan eta Portugaleten; San Miguelak Arretxinagan<br \/>\n(Markina-Xemein); San Faustoak Basaurin, etab. Interesgarria da oso, XIX.<br \/>\nmendetik aurrera zeharo aldatu zela erromeria horien izaera. Antzina, gehienek<br \/>\nizaera guztiz nekazaria zuten eta dantza askatua egiten zen. Hasieran txistu<br \/>\neta danbolinaren doinuak ziren, geroago akordeoiarenak, baina, nola edo hala,<br \/>\njaiaren erlijiozko izaerak bere horretan iraun zuen. 1860. hamarkada aldera,<br \/>\ngutxi gorabehera, herribilduetako klase herrikoiak (eta baita klase ertainak<br \/>\nere, nolabait), Durangokoak, Balmasedakoak eta Bilbokoak bereziki, inguruko<br \/>\neremuetara gerturatzen hasi ziren horrelako jaialdietan parte hartzeko, eta,<br \/>\ngarraioak hobetu ahala, geroz eta urrutiago joaten hasi ziren. Erromeriek giro<br \/>\ntradizionala galdu zuten eta \u00abhiritartzeko\u00bb joera hartu zuten, masa-fenomeno<br \/>\nbihurtu arte. Entzutetsuenetan, behinik behin, ohikoa zen pertsonak milaka<br \/>\nelkartzea. Musika instrumentu berriekin jotako polka eta habaneren doinuak<br \/>\nbaliatuz lotuta dantzatzen hasi ziren orduan. 1880ko hamarkadarako, ohikoa zen<br \/>\nerromerietan bandak, txarangak eta fanfarreak aurkitzea, musika<br \/>\ntradizionalagoen kalterako. Ospakizunen iraupena bi edo hiru egunez luzatu zen,<br \/>\neta, horrez gain, \u00abzortziurrena\u00bb ospatzen zen. Geroz eta maizago, jaia eta<br \/>\nazoka uztartzen hasi ziren, eta jatekoa eta edatekoa, eta are arropak edo<br \/>\nerremintak saltzen zituzten \u00abtxoznak\u00bb agertu ziren. Gero eta gehiago, jendeak<br \/>\nerromeria berbenaren sinonimotzat hartzen zuen. Gehienetan, jaiaren izaera<br \/>\nprofanoa nagusitu zen.<\/p>\n<p>Garaiko burgesiaren eta<br \/>\naristokraziaren soziabilitatean, \u00aburak hartzeko\u00bb modak aipamen berezia merezi<br \/>\ndu. Euskal kostaldean enporio turistikoak sortu ziren itsasoan bainuak<br \/>\nhartzeko; lehenik Biarritzen, gero Donostian eta geroago Zarautzen eta<br \/>\nLekeition. 1852 eta 1914 artean, euskal kostaldea Europako klase<br \/>\nagintariarentzat turismorako eta gizarte harremanetarako erreferente bihurtu<br \/>\nzen. Gainera, barnealdeko ur sendagarrien iturburuei esker, hainbat bainuetxe<br \/>\neraiki ziren Alzolan, Betelun, Zestoan, Kanbon, Fiteron edo Urberuagan.<br \/>\nBizkaiko kostaldean, Lekeitiokoaz gain, bainuetxe ugari sortu ziren Nerbioi<br \/>\nitsasadarraren inguruan, dagoeneko existitzen ziren Santurtzi, Portugalete eta<br \/>\nGetxoko hondartzak baliatuta. 1868an Ba\u00f1os de Mar Bilbainos etxea martxan jarri<br \/>\nzen, geroago Abrako Itsas Kluba izan zena. Bilbo herri horiekin lotzen zuten<br \/>\ntrenbide eta tranbiak inauguratzearekin batera, horrelako proiektuek<br \/>\negonkortzea lortu zuten 1870 eta 1880 hamarkadetan. Hala, 1877an Portugaleteko<br \/>\nBainu Etxea inauguratu zuten. Urbanizazioak, industrializazioak eta kanpoko<br \/>\nportuaren garapenak, kostaldeko betelanekin batera, hareatzak suntsitzea ekarri<br \/>\nzuten eta horrekin batera Santurtzi eta Portugaleteko turismoaren gainbehera.<br \/>\nJarduera hori Ereagako hondartzara mugitu zen orduan, eta, bertan, La Perla<br \/>\nbainuetxea eraiki zen 1886an. <span>Denborale<br \/>\nbatek suntsitu zuen eta, haren ordez, Igeretxe bainuetxeak egin ziren 1912an.<br \/>\nBizkai barnealdeko bainuetxeen artetik, gorago aipatutako Markinako Urberuaga<br \/>\nizan zen ospetsuenetakoa, 1869an sortua. <\/span>Oro har, bainuetxeek kasinoak,<br \/>\nkirol instalazioak hotelak eta abar eskaintzen zituzten.<\/p>\n<p>Gainerakoan, sozializazio<br \/>\nburgesak eremu esklusiboak izan zituen klubetan eta elkarteetan, Erresuma<br \/>\nBatuko ereduari jarraituz. El Sitio Elkartea liberal bilbotarrek<br \/>\nKarlistaldiaren garaian izan ohi zituzten mahai-inguruetan sortu zen, batez ere<br \/>\n1873-1874 arteko setioan. Bere bidea 1875ean hasi zuen ofizialki eta egoitza<br \/>\nBidebarrieta kalean ezarri zuten. Liburutegi oparoa zuen eta kontzertuak,<br \/>\nhitzaldiak, jarduera kultural eta politikoak antolatzen zituzten, gogo bereziz<br \/>\n1836 eta 1874ko setioen bukaera (abenduaren 25ean eta maiatzaren 2an),<br \/>\nMallonako hilerrira prozesio herritar bat eginez. Elkarteak izaera burges nabarmena<br \/>\nzuen, eta hasieran joera askotako liberalak biltzen zituen, baina pixkanaka<br \/>\nerrepublikazaletasunerantz aldatu zen, mugimendu hori nagusi izan baitzen<br \/>\nBigarren Errepublika aldarrikatu zenean. Plutokrazia bilbotarraren beste<br \/>\nbilgune bat Klub Nautikoa izan zen, urte luzez Arriaga Antzokiaren<br \/>\nsolairuartean egon zena. 1879. urtean Fidel de Sagarminagak sortutako<br \/>\nEuskalerria Elkartea, Areatzakoa, 1902an desagertu zen. Hasieran, aisialdi eta<br \/>\nkultura elkartea zen, beren jardunak kutsu politiko euskaltzale eta foruzale<br \/>\nnabarmena zuen arren. Besteren artean, Euskal jaiak bultzatu zituen. Bilbaina<br \/>\nElkartea 1839an sortu zen Ingalaterrako kluben ereduari jarraikiz, izpiritu<br \/>\nliberalarekin, baina bere bazkideen artean eztabaida politikoa baztertuz.<br \/>\nBurgesia aberatsenari \u00abirakurketa eta aisialdia\u00bb bultzatuko zituen espazio bat<br \/>\neskaintzea zen haien helburua. 1913an, Hiribilduak zabalgunerako jauzia eman<br \/>\nzuenean, Bilbainak Plaza Barriko egoitza utzi, eta Nafarroa kalean eraikitako<br \/>\nberri eta bikainera aldatu zen. Lehen momentutik hasita, bazkideek diru kopuru<br \/>\nhandiak erabili zituzten koadroak eta liburuak erosteko eta aldizkarietako<br \/>\nharpidetzak ordaintzeko. Hala, elkarteak 40.000 liburu inguru biltzen dituen<br \/>\nliburutegia dauka egun, sekulako pinakoteka (Arteta, Guiard, Losada, Aranoa,<br \/>\nMaeztu\u2026) eta, ziurrenik, Euskal Herriko hemerotekarik aberatsena. Bilbainak<br \/>\nbere tertulia ere izan zuen.<\/p>\n<p>Izan ere, hamarkada horietan,<br \/>\nkafeak eta bertan egiten ziren solasaldiak funtsezkoak izan ziren burgesiaren<br \/>\nsozializazioan. Solasaldi horiek antolatzen ziren lokaletan sarrera ukatzeko<br \/>\neskubidea ezarria zuten, eta menpeko gizarte-mailetako kideekin erabili ohi<br \/>\nzuten. Bilboko solasaldirik ospetsuena Lion D\u2019Or kafekoa izan zen. Zabalgunean<br \/>\nzegoen, Kale Nagusiaren hasieran. Enrique Areliza doktoreak eta Pedro de<br \/>\nEguillorrek zuzentzen zuten eta Hiribilduko intelektual guztiak bertaratu ohi<br \/>\nziren: Joaquin Zugazagoitia, Sanchez-Mazas, Felix de Lequerica, Ramon<br \/>\nOlascoaga, Calle Iturrino, Antonio Zunzunegui, Jesus de Sarria, Jacinto<br \/>\nMiquelarena, Fernando de la Quadra Salcedo, Indalecio Prieto, etab. Bere<br \/>\nurterik gogoangarrienak 1920ko urte zoroak izan ziren; ondoren, asko Madrilera<br \/>\nbizitzera joan ziren eta solasaldiak indarra galdu zuen.<\/p>\n<p>Kafetegiez den bezainbatean,<br \/>\nBilbok asko izan zituen: Suizo, Brillante, Boulevard, Caf\u00e9 Concierto, Caf\u00e9<br \/>\nCantante de la Victoria, Granja, Iru\u00f1a, etab. Horietako askotan solasaldiak eta<br \/>\nbarietate ikuskizunak uztartzen zituzten, kafetegi vienarren eredua jarraituz.<\/p>\n<p>Musika eta parrandari lotutako<br \/>\nelkarte berezi askoa izan zen Kurding kluba (1894-1908): \u00abBilboko familia<br \/>\nhoberenetako\u00bb gazteak biltzen zituen elkartea zen. Euren gurasoak dirua oparo<br \/>\nirabazten zuten bitartean, haiek kontzertuak, jaiak, irakurketak, solasaldiak<br \/>\neta abar antolatzen zituzten, eta, edan ere, edaten zuten. Izan ere,<br \/>\nelkartearen izen ofiziala El Escritorio zen, baina denek Kurding bezala<br \/>\nezagutzen zuten, gaztelerazko \u00abcurda\u00bb \u2018mozkorra\u2019 hitzaren sustraiarekin<br \/>\nsortutako anglikanismoa, hau da, mozkorraldia. Bere bazkideetako batek, Jose de<br \/>\nOruetak, gazte moderno eta zoro horien jardueren gorabeherak xeheki jaso zituen<br \/>\nbere memorietan. Emiliano Arriagak \u00abelkarte umoretsu eta modernoa\u00bb esaten zion.<br \/>\nKlubaren partetan Zuloaga, Guinea eta Losadaren koadroak zituzten eskegita.<br \/>\nKurdingekoek konpartsa bat antolatu ohi zuten inauterietan eta jaietan<br \/>\nateratzen zen erraldoietako baten jabeak ziren: Don Terentzio. Kurdingekoek oso<br \/>\nekimen interesgarria bultzatu zuten: 1896an Bilboko Elkarte Filarmonikoa sortzea.<br \/>\nAntzeko elkartea zen Lorategi kaleko Saguzar, nahiz eta bertan gizarte maila<br \/>\nguztietako kideak elkartzen ziren eta, Kurdingekin alderatuta, askoz<br \/>\nherrikoiagoa zen. Misiolari batzuek garizuman egindako sermoi sutsuen ondotik,<br \/>\nbi elkarteek itxi behar izan zuten, \u00abinfernuaren bezpera\u00bb zirela esan<br \/>\nbaitzuten. Indalecio Prietok zioenez, Zingira kalean solasaldi errepublikanoa<br \/>\nantolatu ohi zen.<\/p>\n<p>Herritarren sozializazioak ere<br \/>\nbere toki propioak izan zituen. Alde batetik erlijioarekin lotutakoak zeuden,<br \/>\nnagusia Eskolen eta Langile Patronatuaren San Vicente Paul Fundazio Katolikoa.<br \/>\n1887an sortu zen, Iturribide kalean, eta Eliza katolikoak Bizkaian egindako<br \/>\ngizarte ekintzaren adibiderik interesgarriena izan zen. Bere helburua langileen<br \/>\nartean erlijio eta moralitate katolikoa sustatzea zen, heziketa profesionala<br \/>\neta aisialdi aukerak eskainiz. Bilbokoaren ondoren, antzeko elkarteak sortu<br \/>\nziren Bizkaiko hainbat herritan: Sestaon, Deustun, Gallartan, Zugaztietan,<br \/>\nBoluetan, Erandion\u2026 Iturribideko patronatuaren baitan, lehendabiziko sindikatu<br \/>\nkonfesionalak sortu ziren. Fundazioak aisialdia, heziketa, erlijio zerbitzuak<br \/>\neta antolaketa eskaintzen zizkien langileei. Garai hartan, moralitatearen beste<br \/>\nmuturrean barietateen lokalak zeuden beren vaudeville eta kabaret<br \/>\nikuskizunekin, hala nola, Bailen kaleko Vega pabilioia eta, batez ere, San<br \/>\nFrantzisko kaleko Vizcaya areto ospetsua (1910). Vega pabilioian barietateak<br \/>\neta zine emanaldiak uztartzen zituzten. Las Columnas eta Romea bezalako kafe<br \/>\nantzokietan ere barietateak eskaintzen zituzten.<\/p>\n<p>Musika hedadura handiko praktika<br \/>\nkulturala izan zen Bizkaian, Bilbon bereziki. Hura lantzen zuten elkarte ugari<br \/>\nsortu ziren, eta gizarte maila altuko kideek oso gustuko zuten musika gauak<br \/>\nantolatzea. 1852 eta 1856 artean, Elkarte Filarmoniko bat izan zen, Nicolas<br \/>\nLesdesma buru. 1896an izen bera zuen beste bat sortu zen, Emiliano de<br \/>\nArriagaren gidaritzapean. 1877 eta 1882 artean Bizkaiko lehen musika akademia<br \/>\nzabalik egon zen, eta 1902an kontserbatorio bezala ireki zuten berriro. 1922an<br \/>\nBilboko Orkestra Sinfonikoa sortu zen. 1884an Bilboko laukoteen elkartea sortu<br \/>\nzen, eta, besteren artean, Arriagako Juan Crisostomoren oinordetza musikala<br \/>\nhedatzen aritu zen, Jarduera koralaz den bezainbatean, 1886an Bilboko Orfeoia<br \/>\neratu zen, gerora, Bilboko Koral Elkartea izan zena, eta 1926an Schola Cantorum<br \/>\nSanta Cecilia.<\/p>\n<p>Kultura adierazpenak eta<br \/>\ntransmisioa ere zeharo aldatu ziren. Lehenik eta behin, aldizkarien areagotze<br \/>\nizugarria nabarmendu beharra dago. Karlistaldiaren ondoren, prentsaren garapena<br \/>\noztopatzen zuen zentsura gogorra ezarri zen, baina, 1883an Inprenta Polizia<br \/>\nLegea ezarri, eta balizko prentsa delituak legeria arruntaren esku geratu<br \/>\nziren. Horrek bultzada handia eman zion Bilboko kazetaritzari, bai politikoari<br \/>\neta baita enpresarenari ere. 1879an, Bilbon, sei aldizkari zeuden, eta 1920rako<br \/>\nkopurua 20ra igo zen. Hala sortu ziren El C\u00e1ntabro (1878), El Nervi\u00f3n (1891),<br \/>\nEl Progreso (1891), Bizkaitarra (1893), La Lucha de Clases (1894), Euskalduna<br \/>\n(1896), Baserrittarra (1897), El Liberal (1901), La Gaceta del Norte (1901), El<br \/>\nPueblo Vasco (1910), Euzkadi (1913), La Tarde (1914) edo Hermes (1917). Prentsa<br \/>\nBilbo ingurura hurbildu zen. Gainerako Bizkaiko herri eta hirietan,<br \/>\nargitalpenak sortzeko saiakera gutxi batzuk besterik ez ziren egin: Durangon,<br \/>\nPortugaleten eta Urdu\u00f1an esaterako, baina oso bide laburra egin zuten, eta ezin<br \/>\nizan zuten aurrera egin. El Durangu\u00e9sek, esaterako, urtebete iraun zuen:<br \/>\n1891-1892. 1892. urtean, Bilbon zortzi egunkari zeuden: bata errepublikanoa, La<br \/>\nRep\u00fablica (1890); beste bat demokrazia eta gobernuaren aldekoa, El Porvenir<br \/>\nVascongado (1881-1897); El Basco (1884) karlista; La Uni\u00f3n Vasco-Navarra<br \/>\n(1880-1894) foruzalea; Monarkiaren aldeko bi, El Nervi\u00f3n (1891-1936) eta El<br \/>\nDiario de Bilbao (1888); era azkena katolikoa, La Tradici\u00f3n E\u00faskara (1891).<br \/>\nSalmenta eta eraginari zegokienez, El Noticiero Bilba\u00edno guztien gainetik<br \/>\nzegoen (1875-1937), foruzalea, kontserbadorea, euskaltzalea eta Sagarminagaren<br \/>\nEuskalerria Elkartearen hedabidetzat hartua zen.<\/p>\n<p>Gainerakoan, aldizkari gehiago<br \/>\nsortzearekin batera, bakoitzaren ale kopuruak ere nabarmen egin zuen gora eta<br \/>\ngeroz eta gai gehiago lantzen ziren; Hala, aldizkari satirikoak agertu ziren,<br \/>\neta baita erlijioari, kirolari eta ekonomiari buruzkoak ere. Excelsior<br \/>\n(1924-1931), gerora Excelsius (1931-1937) egunkariaren kasuak aipamen berezia<br \/>\nmerezi du. Estatu espainiarrean argitaratu zen lehendabiziko kirol egunkaria<br \/>\nizan zen. Hedapen handia izan zuen, eta Alejandro de la Sota zen zuzendaria,<br \/>\nEAJren planteamendu politikoetatik gertukoa. Azkenik, gogoan izan beharrekoa da<br \/>\npatronal handiak zuen prentsaren gaineko kontrola, eta hala, beren interesen<br \/>\naldeko iritzia zabaltzeko tresna ezin egokiagoa bihurtu zen: El Nervi\u00f3n<br \/>\ngandariatarrena zen, El Pueblo Vasco ybarratarrena, La Gaceta del Norte Urkixorena<br \/>\neta abar.<\/p>\n<p>Arteek garapen handia izan zuten<br \/>\nBilbon XX. mende hasieran. 1900 eta 1910 urteen artean, euskal artisten<br \/>\nkolektiboak sorkuntza artistikoa eta bere salmenta sustatzea erabaki zuen, eta<br \/>\narte modernoko sei erakusketa antolatu zituen horretarako. Arte ederren zirkulu<br \/>\nbat sortzeko asmoak porrot egin eta gero, Euskal Artisten Elkartea sortu zen<br \/>\n(1911-1936). 1919an \u00abnazioarteko lehen margo eta eskultura erakusketa\u00bb antolatu<br \/>\nzuen, eta 1920an bere aldizkari propioa sortu zuen: Arte Vasco. Ziurrenik,<br \/>\nBilboko garapen artistiko berritzaile horrek ez luke lortu zuen arrakasta<br \/>\nlortuko bertako burgesia industrial eta finantzarioaren laguntzarik gabe. Arte<br \/>\nbabesle bezala, burgesiak Elizaren eta Nobleziaren tokia hartu zuen XIX.<br \/>\nmendean. Frantziako edo Kataluniakoaren moduko protagonismo nabarmenik eskuratu<br \/>\ngabe, Bizkaiko eta, bereziki, Bilboko burgesiak mezenasgo rola hartu zuen bere<br \/>\ngain, artistei lanak eskatuz edo pentsioak esleituz, atzerrian, batez ere<br \/>\nParisen, ikas zezaten. Hala, banka, industria, merkataritza eta nazioarteko<br \/>\nkomertzioa kontrolatzen zuen burgesia horren zati batek, Bilboko Udalak eta<br \/>\nBizkaiko Diputazioak bezala, kulturarekiko jakinmina zuen, eta beren gizarte<br \/>\nestatusa sendotzeko artea erabiltzen zuten, margolanak eta arkitektura batez<br \/>\nere. Bertako artistek osatutako \u00abeuskal eskola\u00bb kementsuaren bilduma pribatu<br \/>\nesanguratsuak eskuratu zituzten: Alberto eta Jose Arrue anaiak, Gustavo de<br \/>\nMaeztu, Julian de Tellaeche, Nemesio Mogrobejo, Aurelio Arteta, Valentin eta<br \/>\nRamon de Zubiaurre, Dario de Regoyos, Adolfo Guiard, Francisco [Pancho]<br \/>\nBringas, Ignacio Zuloaga, Juan de Echevarria y Zuricalday, Francisco Iturrino,<br \/>\nPablo Uranga, Nicolas Lekuona, Antonio Guezala, Manuel Losada&#8230; Bizkaiko<br \/>\nDiputazioak, familia burges horien menpean baitzegoen, nolabaiteko mezenasgo<br \/>\nkulturala eskaini zuen, hainbat artistari atzerrian ikasteko diru laguntzak<br \/>\neman baitzizkion, lehiaketak eta erakusketak antolatu, eta noizbehinka hainbat<br \/>\nobra ere erosi zituen, aurrekontuek eta gorabehera politikoek hartarako aukera<br \/>\nematen zutenean.<\/p>\n<p>Gutxiengo aditu, kosmopolita eta<br \/>\narteen bultzatzaile horretako kideen artean, hainbat izen entzutetsu ageri<br \/>\ndira: Ramon de la Sota, Casilda de Iturrizar, Enrique Areliza, Eduardo Landeta,<br \/>\nManuel Maria de Gortazar, Horacio Echevarrieta&#8230; baina batez ere Laureano de<br \/>\nJado. Arte bilduma handia bildu zuen, eta bere donazioa Bilboko Arte Ederretako<br \/>\nMuseoaren oinarria ezartzeko ezinbestekoa izan zen. Museoa 1908. urtean sortu,<br \/>\neta 1914ean inauguratu zen. Bestalde, Arte Modernokoa 1924an sortu zen. Bi<br \/>\ninstituzioek 1945ean bat egin zuten, egungo Arte Ederretako Museoa sortzeko.<br \/>\nHiri esanguratsuetan, eta are gehiago Bilbo bezalako hiri \u00abmoderno eta<br \/>\nkulturadun\u00bb batean horrelako museo bat egotea ezinbestekoa zela sentitzen<br \/>\nzuten, bai, instituzioek, eta baita bildumazaleek ere. Eraikitzen hasteko behar<br \/>\nzen dirua Laureano de Jado filantropoak jarri zuen, gorago esan dugun bezala.<br \/>\nHasierako bultzadan lagun izan zituen Manuel Losada eta Juan Carlos de Gortazar<br \/>\nmargolariak. Hainbat instituziok ere parte hartu zuten, museoarentzako<br \/>\ndiru-funtsak bideratuz: Gernikako Batzar Etxeak, Arte eta Lanbideen Eskolak<br \/>\nedota Bilboko Kontsulatuak, besteak beste. Aldi berean, Arte Modernoko Museoa<br \/>\nelikatzeko Euskal Artisten Elkarteko funtsak erabili ziren, Diputazioak 1919ko<br \/>\nerakusketa internazionalera aurkeztu ziren artistei erositako lanekin batera.<br \/>\nMuseo horretako piezak soilik \u00abarte modernokoak\u00bb ziren, eta Arte Ederren<br \/>\nMuseokoak, aldiz, dohaintza bidez jasotako XIII. mendetik hasi eta XX.era<br \/>\nartekoak. Arte Ederretako Museoak argi erakusten du gerra aurreko burgesia<br \/>\nbilbotarrak egindako kulturaren eta modernitatearen aldeko apustua.<\/p>\n<p>Bizkaiko eta Bilboko burgesiak<br \/>\nkulturarekiko zuen interesa, aldi berean jardun ekonomikoa politikarekin eta<br \/>\nkulturarekin uztartuz, argi irudikatzen du bertako pertsonaia batek: Francisco<br \/>\nZabalburu Basabe (Bilbo, 1826-Madril, 1897). Madrilen eta Sorbonan jaso zuen<br \/>\nabokatu heziketa, eta lurjabea izanik, askotariko industria, merkataritza,<br \/>\nbanku eta trenbide jardueratan aritu zen; diputatu eta senataria izan zen eta<br \/>\naldi berean arteen mezenasa (adibidez, Julian Gayarreri lagundu zion),<br \/>\nhistorialari afizionatua, euskaltzalea (Vinsonen laguntzailea) eta batez ere<br \/>\nliburuzale amorratua. 18.000 liburuki bildu zituen bere bilduman, hasieran bere<br \/>\nBilboko etxean, \u00abVilla Mena\u00bb, eta gerora Madrilgo jauregian, 1877an bertara<br \/>\njoan baitzen bizitzera.<\/p>\n<p>XX. mende guztian zehar gizarte<br \/>\nmaila guztietan nagusi izan zen aisialdi elementuetako bat, zinema izan zen.<br \/>\nBarrakari ibiltarien eskutik iritsi ziren Bilbora Lumiere anaien filmen<br \/>\nlehendabiziko emanaldiak. Enrique Farrusen horietako bat izan zen, eta 1898an,<br \/>\nolanez egindako azpiegitura bat eraiki zuen Kale Nagusian, bere burua Ferrusini<br \/>\nzinematografoa bezala aurkeztuz. Berehala hasi ziren areto finkoak irekitzen,<br \/>\nzenbaitetan barietateekin edo antzerkia eskaintzen zituzten lekuetan. 1901-1926<br \/>\naldian horrelako areto asko ireki ziren Bilbon. Lehenetako bat Bilbao<br \/>\nZinematografoa izan zen; izen hori erabili zuen XX. mende hasieratik. Haren<br \/>\nondotik iritsi ziren Filarmonika Zinema (1904); Olimpia Areto Zinematografiko<br \/>\nNagusia (1907), gerora Gran Via Zinema izan zena; Trueba Zinema Areto eta<br \/>\nAntzokia (1913); Campos Eliseos Antzokia (1902) 1915ean hasi zen filmak ematen;<br \/>\nGayarre Antzokia (1916); 1916an koliseo antzoki bezala irekitako Albia<br \/>\nKoliseoa, zinema, antzerkia eta opera uztartzen zituena; Buenos Aires Antzokia<br \/>\n(1925), Ideal Zinema (1926); etab. Bilbok 45 areto izan zituen aldi berean<br \/>\nemanaldiak eskaintzen.<\/p>\n<p>Irratia izan zen XX. mende<br \/>\nhasierako beste masa-hedabide handia. <span>Irratigintza 1920an hasi zen, eta 1922 BBC (British Broadcasting<br \/>\nCorporation) aitzindaria sortu zen. Handik gutxira hasi ziren lehendabiziko<br \/>\nirrati emanaldiak Bizkaian. Lizentziarekin emititu zuten lehendabiziko irratiak<br \/>\nRadio Club de Vizcaya, 1924an hasi zen, eta 1925ean Uni\u00f3n Radio Asociaci\u00f3n de<br \/>\nVizcaya (Radio Vizcaya) izan ziren. 1927an elkartu eta Radio Bilbao sortu<br \/>\nzuten.<\/p>\n<p><\/span><\/p>\n<p><span>Arreta eskatzen dute XIX. mendeko azken<br \/>\nhamarkadan sartu ziren hainbat kirol moderno, denborak aurrera egin ahala<br \/>\nmasa-fenomeno bilakatu baitziren, eta, gehienetan, ordainpeko ikuskizun. <\/span>Bizkai<br \/>\neta Ingalaterraren arteko harreman estuak Erresuma Batuan 1880 hamarkada aldera<br \/>\nsortutako kirol bat inportatzea ekarri zuen. Izan ere, bizkaitar asko joaten<br \/>\nzen Ingalaterrara ikastera, eta teknikari britainiar askok lan egiten zuen<br \/>\nBizkaian, batez ere meatzaritzarekin lotutako jardueretan. Kontua da, ingelesen<br \/>\nbeste ohitura batzuen artean, garaian bolo-bolo zebilen jokoa hedatu zela:<br \/>\nfootballa. 1892az geroztik, Bizkaian bizi ziren britainiarrak Lamiako inguruko<br \/>\n(Leioa) zelai batean aritzen ziren futbolean, aurrerago \u00abingelesen zelaia\u00bb<br \/>\nbezala ezagutua. 1894an bertako jokalariekin jokatzen hasi ziren, eta 1898tik<br \/>\naurrera Athletic izeneko klub baten baitan elkartu ziren. 1902an, Lamiakon<br \/>\nordaindutako partidak antolatzen hasi ziren, eta, sarrera eskuratzeko, 30<br \/>\nzentimo pezeta ordaindu beharra zen. 1903an Bilboko Athletic klubak, Madrilen<br \/>\nbizi ziren euskal ikasleen eskutik, hiriburu horretako egoitza sortu zuten, eta<br \/>\n1921ean Madrilgo Atletico izatera igaro zen. Bilboko Athletic Bizkaiko nortasun<br \/>\neta izaera modernoaren funtsezko elementu bat izan zen, eta, egun ere, bada.<br \/>\nFutbol jardunaren gune-gunea Getxo izan zen. 1900 eta 1903 artean, Bilbao<br \/>\nFootball Club izan zen bertan, azkenean Athleticek irentsi bazuen ere. Bere<br \/>\njokalari gehienak britainiarrak ziren. 1909an Arenas Football Club sortu zen,<br \/>\nGetxoko Arenas bezala ezagunagoa, eta 1927an Getxo Kirol Kluba, Algorta auzoan.<br \/>\nNerbioiko ezkerraldean ere futbol klub esanguratsuak sortu ziren, hala nola,<br \/>\n1917an sortutako Barakaldo Futbol Kluba.<\/p>\n<p>Goiz irudi lezakeen arren,<br \/>\n1885ean Club Velocipedista de Bilbao sortu zen Bilbon. Jasotakoaren arabera,<br \/>\n1887an udalak baimena eman zuen Bolantin zelaian txirrindularitza lasterketa<br \/>\nbat antolatzeko. 1896an Bilboko Belodromoa inauguratu zen, Autonomiaren eta San<br \/>\nMames Zumarkalearen artean, baina laster espekulazio urbanistikoaren menpe<br \/>\nerori zen. 1904an Bilboko Txirrindulari Elkartea sortu zen, Bilbon bizi zen<br \/>\ningeles batek hala eskatuta: Roger Moser. Bizkaiko Federazio Atletikoa 1905ean<br \/>\nsortu zen, eta bertako txirrindulariak, bularrean izar more bat jantzita<br \/>\nzutela, Espainiako Elkarte Belozipedoak antolatutako lasterketetan parte hartu<br \/>\nzuten, arrakasta handiz parte hartu ere. 1920ko hamarkadan, Bizkaian eta Euskal<br \/>\nHerri osoan, txirrindularitzak jarraitzaile asko zituen: masa-fenomeno bihurtua<br \/>\nzen. Arrakasta horren mugarria 1924an iritsi zen, Excelsior kirol egunkariak<br \/>\nlehendabiziko Euskal Itzulia antolatu zuenean. Garai hartan Excelsior Sari<br \/>\nNagusia izena zuen, eta hiru etapa egin zituen, Bilbo, Iru\u00f1ea eta Donostia<br \/>\nlotzeko. Geroago, eta 1936ra arte, beste hainbat edizio antolatu ziren,<br \/>\ngehienak lau etaparekin, Gasteiz ere hartuta.<\/p>\n<p>Hasieran, pirineismoa eta,<br \/>\nhortaz, mendizaletasuna soilik eliteen kontua ziren. Bizkaian, jarduera horren<br \/>\naitzindariak Fernando Luis de Ybarra eta Gregorio de la Revilla izan ziren,<br \/>\nAnetora igo baitziren 1869 eta 1880an hurrenez hurren. Biak ala biak Bilboko<br \/>\nindustria eta politikarekin lotutako familia garrantzitsuetako kide ziren. Hala<br \/>\neta guztiz ere, mendizaletasuna laster hedatu zen, eta hasikinetan zen<br \/>\nabertzaletasunak nolabaiteko kutsu politikoa eman zion. Lehendabiziko mendizale<br \/>\ntaldeak (Txakur Txiki, Arin Arin, Betikuak, Azartubak) Bilboko Euzko Gastediren<br \/>\n(Juventud Vasca) baitan sortu ziren, 1904an sortutako gazte elkarte abertzalea.<br \/>\nTalde horiek 1908an elkartu ziren Euzko Mendigoxale Bazkuna sortzeko. 1921ean,<br \/>\nEli Gallastegik zuzendutako zatiketaren ondoren, Mendigoxale Batza bihurtu zen.<br \/>\nMendi irteerak politika abertzalearen propagandarako eta euskal kultura<br \/>\nsustatzeko testuinguru ezin hobea ziren. 1931. urtean lau eskualdeko elkarte<br \/>\nsortu ziren Euzko Mendigoxale Batzaren (EMB) inguruan. 1932an Mendigoxale eta<br \/>\nJagi-Jagi astekariak agertu ziren EMBren hedabide bezala. Azken horren<br \/>\norrialdeetatik, Eli Gallastegik EAJren lerro autonomista kritikatu zuen,<br \/>\nestrategia independentista baten alde eginez. Azkenean, 1933an baja eman zuen<br \/>\nalderdian eta mendigoxaleak EAJren diziplinatik aldendu ziren. Orduan, beste<br \/>\nEMB bat sortu zen, izen ofizial berberarekin, jagi-jagi bezala ezagutzen<br \/>\nzituzten arren. Guda zibilaren garaian, jagi-jagik bi batailoi antolatu zituen:<br \/>\nLenago-il eta Zergatik ez?. Mendian zuten eskarmentuagatik, Gorbeia mendia<br \/>\ndefendatzea egokitu zitzaien.<\/p>\n<p>Gainerakoan, soilik kirolari<br \/>\nloturiko Bilboko mendizaletasunak Club Deportivo Bilbaoren mendi sailaren<br \/>\neskutik eman zituen lehen urratsak, 1912an. 1924an Euskal Herriko Alpinismo<br \/>\nFederazioa eratzen lagundu zuten, 1940an geroztik Euskal Herriko Mendi Federazioa<br \/>\nizan zena.<\/p>\n<p>Mende aldaketaren inguruan<br \/>\ngertatutako mentalitate aldaketaren erakusgarri, eta hirietako<br \/>\nsoziabilitatearen elementu garrantzitsuenetakoa alkohol produktu berritzaile<br \/>\nbat kontsumitzen hastea izan zen: garagardoa. Hasieran, eliteek bakarrik<br \/>\nhartzen zuten, kosmopolitismo eta modernitatearen adierazle. Herritarrek ardoa<br \/>\neta txakolina hartzen jarraitzen zuten, baina 1920ko hamarkadan kontsumoa geroz<br \/>\neta gehiago zabaltzen hasi zen, uda garaian besterik ez bazen ere. Hasieran,<br \/>\ntaberna gutxi batzuetan hartzen zen garagardoa, eta horietako asko produktu<br \/>\nhorretan espezializatuak ziren. Aldiz, XIX. mende bukaeran kontsumitzeko modu<br \/>\nberri bat nagusitu zen: garagardo-lekuak. Kanpoan zeuden tokiak ziren,<br \/>\ngehienetan produktuaren fabriken ondoan, hiri-periferian eta normalean urtaro<br \/>\nzehatz batzuetan bakarrik irekitzen zuten. Txakolinaren tokia hartu zuen,<br \/>\nbilbotarrek beren aisialdian hura kontsumitu ohi zutelako Bilbo inguruko<br \/>\nelizateetan.<\/p>\n<p>1860tik La Cervecer\u00eda izenez<br \/>\nezagutzen zen zelai bat erabili ohi zen Deustun, produktu hori kalean<br \/>\nkontsumitzeko. 1886an Jose Schumannek Salve garagardo fabrika sortu zuen<br \/>\nBilbon, izen bera zuen zubiaren ondoan. Eguraldi atsegineko hilabeteetan,<br \/>\nmahaian jarri ohi zituen fabrikaren ondoko larreetan. 1894an Vascongada<br \/>\ngaragardo fabrika sortu zen, eta hasieran Foruen kalean zegoen, 1896an San<br \/>\nMames Zumarkalearen ondoko La Cerca lursaileko lorategietara aldatu ziren, gero<br \/>\nEtxetxua plazara, eta handik Basurtura. 1907. urtean, Bilboko ostalari eta<br \/>\nmerkatari talde baten ekimenari esker, Gaseosa Bilba\u00edna fabrika sortu zen, eta<br \/>\n1912an La Vizca\u00edna izatera pasa zen. Fabrika hori Errekaldeberrin zegoen,<br \/>\nIturrigorri iturburuaren ondoan. Lehenetakoa izan zen bere botiletan<br \/>\n\u00abkoroa-tapoia\u00bb erabiltzen, gutxienez 1925etik. Baina alor horretan arrakasta<br \/>\ngehien lortu zuena Cervecera del Norte izan zen: 1912an Baltasar de Amezola y<br \/>\nAspizuak sortu zuten, politikoki EAJri lotutako enpresaria, eta 1911n<br \/>\nprobintzia diputatu izandakoa. Fabrika Basurtun zeukan, eta bere inguruan<br \/>\naisialdi eta atsedenerako gunea sortu zuen, nagusiki garagardoa edateko. 1914an<br \/>\nmahaiak zituen gune bat egokitu zuen eta kiosko bat eraiki zuen edaria<br \/>\nsaltzeko. Hurrengo urtean 2.500 mahai zeuden bertan. 1923an estalitako<br \/>\npabilioiak eraiki zituzten helburu berarekin: \u00abiparralde lorategiak\u00bb.<br \/>\nInstalazioen osagarri bi bolaleku eta frontoi bat jarri zituzten, kontzertuak<br \/>\nantolatu, dantzaldiak, txori kantarien lehiaketak\u2026 edozer ahalik eta garagardo<br \/>\nkontsumitzaile gehien erakartzeko. 1934an La Vizca\u00edna eta Cervecera del Nortek<br \/>\nbat egin zuten.<\/p>\n<p>Aztertzen ari garen garaian,<br \/>\nBizkaiak izugarrizko aldaketa izan zuen hizkuntza eta eskolarizazioari<br \/>\nzegokienez. Lurralde horretako 1860ko erroldan jasotakoaren arabera,<br \/>\nanalfabetismo tasa oso altua zen, % 76, Espainiako batez bestekoaren antzekoa.<br \/>\nAlde handia zegoen generoaren arabera, biziki altua baitzen emakumeen artean.<br \/>\nGuztiarekin ere, hurrengo hamarkadetan lehen mailako hezkuntzak egindako<br \/>\naurrerapausoei esker, nabarmen egin zuen behera analfabetismo tasak. 1887an<br \/>\nirakurri eta idazteko gai ez zirenen ehunekoa % 54,7 zen, 1900. urterako % 46,7<br \/>\neta 1930ean % 27,3. Gizon eta emakumeen arteko aldea ere geroz eta txikiagoa<br \/>\nzen. Analfabeto kopuruak altua izaten jarraitzen zuen, baina emandako aldaketa<br \/>\noso esanguratsua da: Alfabetatze maila ia irauli egin zen, populazioaren<br \/>\nlaurdena alfabetatua izatetik, kopuru hori alfabetatu gabekoena izatera igaro<br \/>\nbaitzen laurogeita hamar urtetan.<\/p>\n<p>1868an bizkaitarren % 81 euskal<br \/>\nhiztunak zirela kalkulatzen da, horietako gehienak elebakarrak, hots, euskaraz<br \/>\ngain bestelako hizkuntzarik ezagutzen ez zutenak. 1876az geroztik, hainbat<br \/>\nfaktorek eragin zuten euskararen ezagutzaren gutxitzea: derrigorrezko zerbitzu<br \/>\nmilitarra, Bizkaiko landa eremutik Amerikara migratzen zuten herritarren<br \/>\nkorronteak eta eremu industrial eta meatzarietara iritsitako etorkin<br \/>\ngazteleradunak. Bizkaiko hiri- eta landa-eremuen arteko hizkuntza polarizazioa<br \/>\ngeroz eta nabarmenagoa egin zen: bere hiri nagusia, Bilbo, argi eta garbi<br \/>\nerdaldundu zen. Resurreccion Maria de Azkueren kalkuluen arabera, 1898rako<br \/>\nbilbotarren % 25 euskaraz mintzo zen; eta 1920ko erroldak % 20 zirela jasotzen<br \/>\ndu. Ekialdeko eta erdialdeko Bizkaian, aldiz, euskal hiztunen ehunekoa % 85 eta<br \/>\n% 90 artekoa zen oraindik. Bi prozesuak, hezkuntzaren orokortzea eta euskararen<br \/>\natzerakada, elkarri loturik daude; hots, lehenak aurrera egin ahala, besteak<br \/>\natzera egin zuen, eskola gaztelania hedatzeko eragile bezala planteaturik<br \/>\nbaitzegoen.<\/p>\n<p>Hala ere Diputazioak ere<br \/>\nlanda-eremuko analfabeto tasa jaisteko ekimena martxan jarri zuen, baina<br \/>\neuskararen ezagutza mantentzeko asmoz. 1919an auzo eskolak deitutakoak sortu<br \/>\nzituen, guztira 120 inguru Bizkaiko luze-zabalean. Luis Eleizalde izan zen horien<br \/>\ninspektorea, eta beren izaera elebidunari eustea izan zen bere helburu nagusia.<br \/>\nAurrerago, Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquicak Diputazioaren kontrola eskuratu zuenean,<br \/>\neuskarak nabarmen egin zuen behera. Horretarako erabilitako aitzakia euskarazko<br \/>\nliburuek haurrei Espainiaren batasunaren kontrako ideiak eragiten zizkietela<br \/>\nizan zen. 1923tik aurrera, Primo de Riveraren diktadurak iraun bitartean, are<br \/>\ngehiago jaitsi zen euskarak eskola horietan zuen presentzia.<\/p>\n<p>XX. mende hasierara arte, euskara<br \/>\nLehen Heziketako eskoletan nola edo hala babesten zuten, eta haur elebakarrei<br \/>\nezagutza gazteleraz transmititzeko pentsatutako sistema batean nolabaiteko<br \/>\narrakastaz txertatzeko aukera ematen zieten bi hezkuntza elementu mantendu<br \/>\nziren: udalek beren eskoletako irakasleak hautatzeko eskumena zuten eta<br \/>\ndoktrina kristaua euskaraz ematen zen. Antzina, euskal udalek ordaintzen zioten<br \/>\neskolako irakasleari, eta, hortaz, hura hautatzeko eskubidea zuten. Gauzak<br \/>\nhorrela, elebidunak izan zitezen saiatzen ziren, ikasle elebakarrak hobeki<br \/>\nintegra zitezen; Bizkaian, esaterako, gehiengoa ziren. Bestalde, erlijio<br \/>\nheziketa euskaraz egiten zen. 1900eko uztailaren 21eko Errege Dekretuaren<br \/>\nbidez, irakasleen soldata ordaintzeko beharra udaletatik Estatura pasa zen,<br \/>\neta, ordutik aurrera, Estatuak izendatzen zituen. Nafarroa izan zen bere<br \/>\nirakasle propioak hautatzeko eskumena mantendu zuen bakarra. 1910eko ekainaren<br \/>\n8ko Errege Dekretuaren bidez, eskola pribatu eta publikoak \u00abNazio eskola\u00bb<br \/>\nizatera igaro ziren. Horren ondorioz, Probintzia Baskongadoetan irakasleen % 60<br \/>\nbaino gehiago kanpotarrak zirela ematen du, eta, noski, ez zekiten euskaraz.<br \/>\nEra berean, Romanones kondeak bultzatutako 1902ko azaroaren 21eko Errege<br \/>\nDekretuak jasotzen zuenez, katixima gaztelania ez zen hizkuntza batean<br \/>\nerakustea \u00abnazioaren hizkuntza ez ezagutzea dakar, eta horrek kalte handia<br \/>\ndakarkie aberriaren interesei\u00bb. Horiek horrela, eskoletan euskara erabiltzeko<br \/>\nazken zirrikitua ere itxita geratu zen ordutik aurrera.<\/p>\n<p>Bigarren mailako hezkuntzari<br \/>\ndagokionez, edo, nahi bada, unibertsitate aurrekoa, Urdu\u00f1ako Jesusen Lagundiko<br \/>\nikastetxeak lurraldeko sei eliteak sortzeko izan zuen zeregin garrantzitsua<br \/>\ngogoratzea komeni da. 1679an ireki zituen ateak, Juan de Urdanegi bertako<br \/>\nindiano aberatsaren dohaintzari esker. Bigarren aroan, 1870-1932, ospe handia<br \/>\neskuratu zuen, Bizkaiko familia aberatsek beren semeak hezteko hautatzen zuten<br \/>\nikastetxea izan baitzen. Ez dirudi, beraz, kasualitatea ondoko ataletan<br \/>\naipatuko diren pertsonaia askok bertan ikasi izana.<\/p>\n<p>Bilbo eta Bizkaiarentzat ez ezik,<br \/>\nBaskonia osoaren garapen ekonomiko eta kulturalarentzat garai horretako oztopo<br \/>\nlarrienetako bat unibertsitaterik ez izatea zen. 1901ean O\u00f1atiko Sancti<br \/>\nSpiritus unibertsitatea behin betiko itxi eta gero, Euskal Herrian ez zegoen<br \/>\ngoi mailako ikasketak egiteko aukerarik, eta, hortaz, Salamancara, Madrilera,<br \/>\nParisera edo Bordelera bidalen zituzten beren seme-alabak horretarako aukera<br \/>\nzuten familiek. 1873an Tomas Jose Epalzaren alargun bihurtu zenean (Banco de<br \/>\nBilbao-ko kide sortzailea), Casilda de Iturrizar (1818-1900) Bizkaiko<br \/>\npertsonarik aberatsenetakoa bihurtu zen, eta hainbat egitasmo filantropikotan<br \/>\njardun zuen; Basurtuko Ospitale zibiletik hasi, Tivoliko eskola publikoak edota<br \/>\nErruki Etxea bezalakoak. Bada, 1880ko hamarkadan, Epalzaren alargunak bertako<br \/>\npatrizioen egitasmo batean parte hartu zuen Bilbon unibertsitate bat sortzeko.<br \/>\nJesusen Lagundiari eskatu zitzaion hura kudeatzea. Deustuko Unibertsitatea<br \/>\n1886ko ikasturtean inauguratu zen. 1916an, Berangoko Pedro eta Domingo Aguirre<br \/>\nindianoren ekarpenari esker, Deustuko Unibertsitate komertziala sortu, eta bere<br \/>\nikasketak zabaldu zituen. \u00abKomertziala\u00bb izan zen Estatu osoan ekonomia eta<br \/>\nenpresen zuzendaritza ikasketak eskaini zituen lehen unibertsitatea.<\/p>\n<p>Gainera, industrializazioak<br \/>\nsortutako heziketa beharrei erantzuteko, beste erakunde batzuk ere sortu ziren.<br \/>\nBizkaiko Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babespean (eta baita hainbat<br \/>\nenpresariren laguntzarekin ere), 1897an Bilboko Ingeniarien Eskola sortu zen<br \/>\neta haiei esker mantendu zen irekita. 1913an Bilboko Atxuri auzoan meatzeetako<br \/>\nKontramaisu eta Fakultatiboen eskola sortu zen.<\/p>\n<p>Gaia aldatuz, \u00aberlijioaren auzia\u00bb<br \/>\ndeitutakoak ondorio latzak izan zituen Baskonian, eta, bereziki Bizkaian.<br \/>\nFuntsean, bizitza publikoa ulertzeko bi modu bateraezinen arteko talka zen:<br \/>\nbatek Estatu konfesionalaren eta Elizaren pribilegioak mantentzearen alde<br \/>\negiten zuen; besteak, aldiz, Estatuaren eta Elizaren errotiko bereizketa<br \/>\naldarrikatzen zuen, eta, horri loturik, kontzientzia eta kultu askatasuna.<br \/>\nBatzuek erlijioa bizitza publikoari zegokiola uste zuten, eta politikarako ere<br \/>\nbaliatzen zuten; beste batzuek, aldiz, norberaren bizitza pribatuari zegokiola<br \/>\nuste zuten, eta horrek bi taldeen arteko tirabirak sortu zituen. Nolanahi ere,<br \/>\nerlijioaren auziak gizarte tentsio larriak sortu zituen eta bizitza publikoaren<br \/>\npolarizazioa eragin zuen. Gai horri zegokionez, indar politikoak ere bi bloke<br \/>\nhanditan banaturik zeuden: klerikalak (integristak, karlistak, Mauraren<br \/>\njarraitzaileak, euskal nazionalistak\u2026) eta antiklerikalak (errepublikanoak,<br \/>\nsozialistak eta anarkistak). Hartaz, erlijioaren auziak jarrera politikoetan<br \/>\neragina izan zuen hainbat materia garrantzitsutan, hala nola, Lizarrako<br \/>\nAutonomia Estatutuaren aldeko EAJren eta karlisten arteko koalizioan.<\/p>\n<p>1930eko hamarkada iristerako,<br \/>\nBizkaia euskal lurralde sekularizatuena zen. 1931ko udan, Errepublika<br \/>\naldarrikatu berritan, sintomatiko xamarra da Ama Birjina hainbat herritan<br \/>\nagertu izana: Nafarroako Mendigorrian, Arabako Gaubea ibarrean (Espejo eta<br \/>\nGaubean) eta, nola ez, Gipuzkoako Ezkion, guztietan ezagunena. Azken hori<br \/>\n\u00aberrebelazio\u00bb eta guzti iritsi zen, handik bost urtera anaien arteko gerra bat<br \/>\nhasiko zela iragarri baitzuen. Bizkaian ez zen Ama Birjina agertu, baina,<br \/>\nberdin-berdin, erlijioak eragin handia izan zuen arlo politikoan. 1903an<br \/>\nErrituen Kongregazio Sakratuak Bego\u00f1ako Andre Maria Bizkaiko zaindari izendatu<br \/>\nzuen. Hasieran, ospakizun nagusiak Bilbon egin nahi zituzten, eta Aldundiak<br \/>\ndirulaguntza handia eskaini zuen. Udalak, ordea, dirulaguntzari uko egin zion,<br \/>\nPerezagua eta Carretero zinegotzi sozialistek hala eskatuta, eta ospakizunak<br \/>\nprobintziako beste herri batzuetara aldatu zituzten. Tronurapenaren egunean,<br \/>\nordea, 1903ko urriaren 11, liskar handiak izan ziren katolikoen eta<br \/>\nantiklerikalen artean; hainbat irudi itsasadarrera bota zituzten eta hildako<br \/>\nbat eta hainbat zauritu egon ziren. 1920an, Jesusen Bihotz Sakratuari monumentu<br \/>\nbat eraikitzeko dohaintza anonimo bat izan zen. Jesuiten babesarekin, eta diru<br \/>\nbilketa herrikoi bati esker, proiektua aurrera atera zen, eta 1927an inauguratu<br \/>\nzuten. Hasieratik proiektuak ezkerreko indarren onarpen frontala izan zuen,<br \/>\neta, 1933an, sozialista eta errepublikanoen aldeko botoekin, Udalak eraistea<br \/>\nonartu zuen, baina errekurtso baten bitartez atzeratu, eta, azkenerako, sekula<br \/>\nez zen egin.<\/p>\n<p>1876an, azken Karlistaldia<br \/>\nbukatuta, oraindik konpontzeko zegoen hiru euskal probintzietako Foruen<br \/>\nerreforma, 1839rako aurreikusia zegoen arren. Garai horretan Gobernuarekin<br \/>\nnegoziatzeari uko egin zioten, Esparterok 1841ean egindako kimaketa burututzat<br \/>\nhartzen zuela egiaztatu baitzuten. Gobernu Zentralak ez zuen inolaz ere<br \/>\nonartuko euskaldunen nahia, esan nahi baita desagerrarazitako instituzioak<br \/>\n1839ko hasiera puntura itzuli eta negoziazioa hutsetik hastea.<\/p>\n<p>Azken Karlistaldiak aukera eman<br \/>\nzion Madrilgo Gobernuari Foruen statu quoa onartzen zuen egoera gainditzeko.<br \/>\nOrdura arte gizartean errotutako autogobernu baten aurka jotzeko beldur<br \/>\nzirelako errespetatu zituzten, baina, Karlistek herritar asko matxinada armatuan<br \/>\nparte hartzera bortxatu zituztenean, Gobernuari bidea zabal utzi zioten Foruen<br \/>\nkontra jotzeko. Hortaz, Karlistak izan ziren hiru probintzietako erakundeek<br \/>\nizan zuten kalte erantzule nagusiak. Armak hartu zituztenean, ez zituzten<br \/>\nforuen defentsa edo mantentzea kontuan izan. Fakzioaren kide ospetsu baten<br \/>\nadierazpen bat oso ezaguna da, eta bertan argi antzeman daiteke erlijiozko zioa<br \/>\nzeinen erabakigarria izan zen: \u00abSalba dezagun Erlijioa, Foruak hilko badira<br \/>\nere\u00bb.<\/p>\n<p>Gudaren azken fasean, Estatuko<br \/>\ngoi instantziek matxinadaren eta foruen arteko lotura nabarmendu zuten.<br \/>\nAzkoiengo adierazpenean (1875eko urtarrila), Alfontso XII.ak, tronua hartu<br \/>\nberri, karlistak herrialdeko ordezkari egin zituen honakoa adierazi zuenean:<br \/>\n\u00abutzi armak eta berehala berreskuratuko dituzue nire amaren aginte makilaren<br \/>\npean hogeita hamar urtez izan dituzuen abantailak\u00bb. Urte bereko uztailean,<br \/>\nordea, Canovasek erregearen hitzari muga jarri zion. Esan zuenez, erregeak<br \/>\naipatu zuena nafarren erregimenaren antzeko zerbait eskuratzeko aukera zen.<br \/>\nHilabete baten buruan, gobernu arau batek matxinatuen eta Foruen arteko<br \/>\nharreman nabarmena ezarri zuen. 1875eko abuztuaren 11ko Errege Dekretuaren<br \/>\nhitzaurrean, 100.000 gizoni armak hartzeko deia egiterakoan, honakoa zioen:<br \/>\n\u00abNazioaren eta Erregearen Subiranotasuna eskuratu nahi duten pertsonek, nahikoa<br \/>\nlotsagabe ez izaki, eta gainerako Nazioan beste errege bat inposatu nahi dute,<br \/>\nberen anai-arrebei eskaini beharreko dohain, zerbitzu eta tributu bakarra hori<br \/>\nbalitz bezala. Guztion aberriari erregea paratzeko pribilegioa haiena balitz<br \/>\nbezala, orain arte munduan bere interesak eta ohorea defendatzeko soldadurik<br \/>\neta dirurik eskaini ez dioten horiek berek\u00bb.<\/p>\n<p>Gorago aipatu dugun bezala,<br \/>\nCanovasek erreforma egiteko egoera ezin hobea zuen momentu horretan. 1876ko<br \/>\notsailaren 23ko guda bukatutakoan, Baskonia armadarekin okupatu eta, azken<br \/>\nfinean, autoritate militarren agindupean jarri zuen, herrialdeari prentsa<br \/>\naskatasuna bezalako berme konstituzionalak kentzearekin batera. Gobernuak<br \/>\nForuen kontrako kanpaina bortitz bati bide eman zion Estatu osoan barrena.<br \/>\nBehin Parlamentua irekita, Sagastaren aldeko liberalek Foruak bide exekutibotik<br \/>\nindargabetzea eskatu zioten Canovasi eta bere Gobernuari. Ministroen<br \/>\nKontseiluko presidenteak erreforma ahalik eta lasterren burutu nahi zuen arren,<br \/>\negoitza parlamentarioan egin nahi zuen, eta, formalki besterik ez bazen ere,<br \/>\n1839ko Legean jasotako prozedurari jarraikiz. Bestalde, euskal alderdiari ez<br \/>\nzion arretarik kendu, eta etorriko ziren eztabaidetan Nafarroak bere<br \/>\nneutraltasuna mantenduko zuela bermatzeko lanean aritu zen. Bi eskualdeen auzi<br \/>\nforala bereizteko beharra zuen. Nafarroara bidaiatu zuen eta aldundiari eta<br \/>\nparlamentariei honakoa ohartarazi zien: baldin eta Gobernuak Probintzia<br \/>\nBaskongadoei buruz hartutako erabakien aurka gerra ekintzaren bat antolatzen<br \/>\nbazuten, berrogeita bateko erregimena arriskuan jarriko zuten. Ez hori<br \/>\nbakarrik, hiru probintzietako diputatuei ere zuhurtzia eta kontrola eskatu, eta<br \/>\nargi utzi zien berak proposatutakoaz bestelako irtenbideak kaltegarriagoak<br \/>\nzirela geratzen ziren foraltasun apurrentzat. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko<br \/>\ndiputatu eta senatariek Parlamentuan egin zezaketen Foruen defentsa mugatzea<br \/>\nzen Canovasen helburua. Hala ere, argi zuten Gorteak oso toki zaila zirela beraientzat.<\/p>\n<p>Abolizio prozesuaren<br \/>\nlege-esparruari dagokionez, Canovasek Konstituzioaren testu berriaren<br \/>\ntramitazioa 1876ko udaberrian hasi zuen, gerra bukatu eta gutxira. Aurkeztutako<br \/>\nproiektua, aurreko konstituzio testuak bezalaxe (1812, 1837, 1845 eta 1869), ez<br \/>\nzuen ezer ere aipatzen euskal Foru Erakundeak gordetzeari buruz, ez salbuespen<br \/>\norokor bezala, ez eta erakunde zehatzen bati zegokionez, eta ezta salbuespen<br \/>\nmilitar edo fiskalaz ere. Bere doktrinari jarraituz, idatzitako Konstituzioak<br \/>\nEspainiako konstituzio historikotik errespetatu beharreko elementu bakarrak<br \/>\nerregea eta Gorteak ziren. Izan ere, testuak batasun konstituzionalari arreta<br \/>\nberezia eskaini zion, nahiz eta Foruak bermatzen zituen 1839ko urriaren 25eko<br \/>\nLegeak ezarritako oztopoak indarrean jarraitzen zuen. Hala, Canovasek<br \/>\nkonstituzio proiektuarekin batera, Foruak sakonki eraldatuko zituen lege<br \/>\nproiektu berezi bat idatzi zuen, hasieran gehiegi iragarri ez bazuen ere.<br \/>\nGorteetan, presidenteak bere alderdi kontserbadore berriaren babesa zuen,<br \/>\nhauteskunde konstituziogileetan erabateko garaipena eskuratu eta gero.<br \/>\nGutxiengoaren babesa zuen Sagastaren alderdi konstituzionalak ere bat egiten<br \/>\nzuen Canovasen asmo indargabetzailearekin, baina hori baino gehiago, Foruak<br \/>\nberehala eta errotik indargabetzearen alde egiten zuten. Bi ganberetan kontrako<br \/>\njarrera nabarmenik ez zuenez, Gobernuko presidenteak proiektuarekin aurrera<br \/>\negiteko aukera zuen. Horrek ez du esan nahi Gobernuak ez zuenik ad hoc<br \/>\nsortutako iritzi publikoaren babes eta presiorik. Hala eta guztiz ere, ez zuen<br \/>\nnahi, oro har, aurretik zegoen legediarekin ez betetzea lepora ziezaioten, eta<br \/>\nindarrean zegoen urriaren 25eko Legean jasotzen zenez, Foruak erreformatzeko<br \/>\nprozedurak diputazioekin \u00abentzute\u00bb saio bat izatea eskatzen zuen. Baskonian<br \/>\nuste zabaldua zen lege horrek Gobernua aldundiekin negoziatzera behartzen<br \/>\nzuela, baina Canovasek 1876an egin zuen interpretazioaren arabera, entzute bat<br \/>\negitea besterik ez zuen eskatzen, bestelako ondoriorik gabe.<\/p>\n<p>Kontua da, argitara eman gabeko<br \/>\nlege proiektu indargabetzailea Gorteetan aurkeztu aurretik, 1876ko apirilaren<br \/>\n6ko Errege Aginduaren bitartez hiru Aldundiei dei egin ziela eta ondoren<br \/>\nNafarroari, euskal foruen \u00abauzi konstituzional eta administratibo larria\u00bb<br \/>\nkonpontzeko. Deialdia Baskoniako posizioa indartzeko baliatu zuen, eta<br \/>\nhiriburuak Gasteizen, Donostian eta Bilbon ezarri zituen, kapitaintza<br \/>\ngarnizioak bertan kantonaturik baitzeuden. Horrekin, foru organoen kontrol<br \/>\nmilitarra ziurtatu zuen. Canovasen eta probintzietako hamaika ordezkarien<br \/>\narteko lau bilerak maiatzaren 1, 7, 12 eta 14an egin ziren, eta, baldintza<br \/>\npolitikoak kontuan hartuta, aurreikus zitekeen norabidea hartu zuten. Kontseiluko<br \/>\npresidenteak ezer baino lehen batasun konstituzionalaren doktrina<br \/>\nprintzipioarekin bat egitea eskatu zien euskal ordezkariei, eta, printzipio<br \/>\nhorrekin bat egiten bazuten, erreformaren xehetasunak azalduko zizkien.<br \/>\nOrdezkariek, ordea, Canovasek eskuartean zuen sekretupeko erreforma proiektua<br \/>\nlehenago ezagutu nahi zuten, eta alde batek ere ez zuen amore eman: ordezkariek<br \/>\nez zuten presidenteak nahi zuen konstituzioaren batasun printzipioa onartu, eta<br \/>\nhark ez zien bere proiektua erakutsi. Beraz, negoziazioa hasi ere ez zen egin.<br \/>\nTramitea beteta, Canovasek bere Foruen erreformarako Lege proiektua aurkeztu<br \/>\nzuen Senatuan, maiatzaren 18an.<\/p>\n<p>Esan dugunez, Canovasek lau foru<br \/>\nprobintzien arteko elkartasuna ekidin behar zuen, eta, horretarako, halaber<br \/>\ndeituak izan ziren Nafarroako ordezkariak neutralizatzea ezinbestekoa zen.<br \/>\nGainera, Nafarroako 1841eko Lege Itundua puntu garrantzitsu batean aldatzeko<br \/>\nbidea prestatu behar zuen, ziurrenik probintzia Diputazioarekin aurrez<br \/>\nadostuta. Momentuz erreinu zaharreko gauzak bere horretan utzi nahi zituela<br \/>\nadierazi zuen: ez zuen legea ukituko, Nafarroak batasun konstituzionala onartu<br \/>\nzuelako. Ekarpenaren zenbatekoa egokitzearekin nahikoa zuen, eta apirilaren<br \/>\n22an Gorteetan indarrean jarri zen Aurrekontuen Legearen 24. artikuluaren bidez<br \/>\nigo zuen. Bestalde, oso esanguratsua izan zen, hiru probintzietako indargabetze<br \/>\narazoaren muinari zegokionez, Gorteetako eztabaida batean Gobernuko<br \/>\npresidenteak emandako hitzaldia. Bere doktrina argi eta garbi adierazi zuen:<br \/>\nEstatuaren borondatea beste edozeinen gainetik zegoen, eta baita 1841eko<br \/>\nabuztuaren 16ko Nafarroako Lege Itunduan jasotakoaren gainetik ere. Edozein harremanetan<br \/>\nEstatua nagusi zelako printzipioa ezarrita, gainerako hiru probintzien foru<br \/>\nestatusa eztabaidatzeko prest zegoen, haietan batasun konstituzionalak<br \/>\nerabateko aginterik izan ez arren.<\/p>\n<p>Foruen erreformaren, edo, hobe<br \/>\nesan, indargabetzearen testua maiatzaren 18an aurkeztu zen Senatuan. Bi<br \/>\nganberetatik iragan eta gero, ia ez zuen aldaketarik izan, aurretiazko<br \/>\npertzepzio-entzunaldiek kale egin zuten arren. Batasun konstituzionala<br \/>\nBaskoniara hedatu zuen (1. art.), bertako biztanleak armen zerbitzuan parte<br \/>\nhartzera derrigortu zituen (2. eta 3. artikuluak), eta, bere ondasunen arabera,<br \/>\nEstatuaren gastuetan parte hartzera behartu zuen. Batzar Nagusien eta foru<br \/>\ndiputazioen biziraupenari ez zion heldu, gutxi-asko adostutako balizko<br \/>\nerreforma bat izan zezaketelako. Nabarmentzekoa da zeinen erabakigarria izan<br \/>\nzen etorkizunean proiektu indargabetzaileak Canovasi eman zion legeak ezartzeko<br \/>\naparteko eskumenezko ahala. Ministroen Kontseiluko presidentea legeak<br \/>\nezarritako muga guztien gainetik geratu zen. Hau da, euskaldunen ikuspegitik,<br \/>\nhiru probintziek ez zuten foru sistemari eusteko inolako heldulekurik.<br \/>\nCanovasek nahi zuen bidetik eraman zezakeen prozesua: Foruak guztiz indargabetu<br \/>\nzitzakeen, edo, nahi izanez gero, malguago jokatu, gerora, Kontzertu<br \/>\nEkonomikoarekin egin bezala. Canovasen abiapuntua Proudhonen la force prime le<br \/>\nDroit esaldia zen, baina Gorteetan birformulatu, eta indarra Zuzenbidearen<br \/>\njatorri bezala aurkeztu zuen eta derrigortzea Estatua sortzeko elementu<br \/>\nerabakigarritzat hartu.<\/p>\n<p>Uztailaren 4an batu zen Senatuko<br \/>\nForu Batzordearen proiektuaren gaineko eztabaidara, eta sona handikoa izan zen<br \/>\narren, ez zuen testuan eraginik izan. Canovasek gehiengo zabala zuela aipatu<br \/>\ndugu, eta Foruak besterik gabe deuseztatu nahi zituen gutxiengo bati muga<br \/>\njartzera ausartu zen. Gobernuko presidenteari egozten zitzaizkion botere<br \/>\nbereziek erresistentziak eragiten zituztela, izan, egia da, are bere talde<br \/>\nparlamentarioan ere. Kongresuan, alderdi konstituzionaleko kide Gonzalez Fiorik<br \/>\nhonako zuzenketa aurkeztu zuen: \u00abaurrerantzean Espainiako probintzia guztietan<br \/>\nindarrean dauden lege politiko, administratibo eta ekonomikoak Araba, Gipuzkoa<br \/>\neta Bizkaian ezarriko dira\u00bb, eta Gobernuak, gehienez ere, bi urteko epean<br \/>\nhomologatu behar zituen. Zuzentzeko ez ziren nahikoa betebehar militar eta<br \/>\nekonomikoak: Espainiako herriak erabateko berdintzea eskatzen zuen. Zuzenketa<br \/>\nhorrek eragindako eztabaidak auziaren funtsa eta alde bakoitzaren<br \/>\nposizionamendua ezagutzeko aukera eman zuen.<\/p>\n<p>Canovasek agindutakoari<br \/>\njarraituz, alderdi kontserbadorearen izenean hitz egin zuten diputatuek agerian<br \/>\nutzi zuten alor administratiboan hiru probintzientzat zenbait emakida zeudela,<br \/>\nbatez ere Batzarrak, Aldundiak eta beren konpetentzietako batzuk mantentzearekin<br \/>\nzerikusia zuten gaietan. Nondik zetozen kontuan hartu beharra zegoela esan<br \/>\nzuten, eta batasun konstituzionala praktikan jartzeko modua malgua izan behar<br \/>\nzela. Argi zegoen, talde parlamentarioaren diziplinak ezarritako erreserbak<br \/>\ngorabehera, gehiengoaren diputatu asko ados zeudela gutxiengoaren kideek esaten<br \/>\nzutenarekin, halakorik adierazi ez arren. Gutxiengoaren sektoreak beren akatsa<br \/>\naurpegiratzen zien, uste baitzuten Gobernuaren asmoa hiru probintziak<br \/>\nEstatuarentzat onargarria zen egoera batera eramatea zela, 1841eko Nafarroaren<br \/>\nestatusaren antzekoa (probintzia horretako biztanleek ez zutela zegokiena<br \/>\nordaintzen aldarrikatu zuten). Presidenteari leporatu zioten Espainiako<br \/>\ngehiengoak Foruak erabat indargabetzeko zuen nahia ez errespetatzea. Foruek klerikalismo<br \/>\nabsolutistaren iritzia babesten zutela zioten, eta gatazkaren oinarrian<br \/>\nzeudela. Probintzietan nagusi zen izpiritu autonomikoa errotik atera behar zen,<br \/>\ndagoeneko bi guda zibil eragin baitzituen.<\/p>\n<p>Gutxiengoak aldarrikatzen zuen<br \/>\nerabateko abolizioaren aldeko argumentu eta proposamenek bere diputatuak kutsa<br \/>\nez zitzaten saiatu zen Canovas. Horretarako hondarrera jaitsi zen azalpenak<br \/>\nematera. Gorteek Gobernuari emandako botereen eskuordetza Baskonian egin<br \/>\nbeharreko aldaketaren konplexutasunak hala eskatuta gertatu zen: Foruak<br \/>\ndagoeneko Erdi Aroan existitzen ziren, Aro Modernoan eta Garaikidearen zati<br \/>\nbatean indarrean egon ziren, momentu horretara bertara arte, eta errege<br \/>\nespainiarrek XVI. mendetik ordura arte zin egin zituzten. Azken hamarkadetako<br \/>\ngobernuek onartuak izan ziren; esaterako, 1872ko Zornotzako Itun berriaren<br \/>\noinean bertan aurki zitezkeen orduko hartan hain kritikoa zen Sagastaren<br \/>\nalderdi konstituzionaleko kide ospetsu askoren sinadurak. Baita adierazpen<br \/>\nberri, ia garaikide batean ere, Gobernuak Foruak onartu, edo behintzat toleratu<br \/>\nzituena: momentu hartan indarrean zegoen 1869ko Konstituzioa. Gorteak lasaitzea<br \/>\nlortu zuen, batasun konstituzionala Baskoniaraino hedatuko zelako,<br \/>\n\u00abdenborarekin egindako lana delako, nazionalitateen sorkuntza legearen eta<br \/>\nelkartzeko printzipioaren bitartez\u00bb. Foruen muina laster aldatuko zen, hots,<br \/>\nBaskoniak gizonak eta dirua eman beharko zituen, gainerako probintzia<br \/>\nespainiarrek bezala, baina muturrera iritsi gabe, 1839ko Legean jasotako<br \/>\nformalitateak jarraituz. Egia da Gobernuak inoiz baino botere handiagoa zuela<br \/>\nProbintzia Baskongadoetan egin behar zuena egiteko, baina \u00abEspainiako gobernuei<br \/>\neta nazioari etorkizunean eta beste batzuen eskuetan arazo handiak izan zitezkeenak\u00bb<br \/>\nekidin nahi zizkien.<\/p>\n<p>Nahiz eta, aurreikus zitekeen<br \/>\nbezala, Canovasek bere gehiengo parlamentario zabalari esker Gonzalez Fioriren<br \/>\nzuzenketa bertan behera uztea lortu zuen, horrek bilkuran aldarrikatu ahal izan<br \/>\nzuen, zuzenbideari zegokionez, Foruak gehiegikeria hutsa zirela eta euskal<br \/>\nliberalek nazioari eta 1839ko Legeari barre egiten ziotela. Gauza bera leporatu<br \/>\nzien maiatzean Canovasek deitutako entzutean izan ziren aldundien ordezkariei.<br \/>\nBaskonian iskanbila sortu zen Esparterok eta Marotok 1839an sinatutako akta<br \/>\npublikoki erre zutenean eta Bergarako Besarkadaren omenezko monumentua suntsitu<br \/>\nzutenean. Probintzia Baskongadoen kemenarekin argi ibili behar zen. Eta, foru<br \/>\nsistemari gorazarre eginez, Manuel Rodriguez Ferrerren Los vascongados<br \/>\nliburuaren hitzaurrea idatzi zuen Canovasen aurrean prest egon beharra zen.<br \/>\nGonzalez Fiori diputatu konstituzionalistaren ustez, Foruak indargabetzea nazio<br \/>\nmailako auzia zen, Gorteetan eragina zuena, baina ez hala Gobernuan,<br \/>\naldebikotasunerako joera baitzuen.<\/p>\n<p>Euskal diputatuek, aldiz, Foruak<br \/>\ndefendatu eta justifikatzeko aro garaikidean sortutako diskurtso tradizionalari<br \/>\neutsi zioten eztabaidan. Argudio horiek bereziki agertu ziren Mateo de Moraza<br \/>\narabarraren hitzaldi luzean. Baina beste era batera eta arreta handiz justifikatu<br \/>\nzuten foru erregimen berria: juridikoki garrantzitsua zena longissimi temporis<br \/>\neskuratze-preskripzioan jasota zegoen, Zuzenbide unibertsalaren oinarriak<br \/>\naldatu ezean, eztabaida ezina zen titulu legala. Agerian utzi zituzten<br \/>\nerregearen zin egite eta berrespenak, epaitutakoaren balioa eta euskal<br \/>\nherritarrek Koroaren asmoei emandako laguntza eta zerbitzuak, eta baita<br \/>\nkostaldean eta Frantziako mugan Monarkia defendatzeko atsedenik gabe egindako<br \/>\nlana. Defentsaren ardatza, batez ere, indarrean zegoen 1839ko Legea izan zen.<br \/>\nGuztiarekin ere, aurrez galduta zegoen eztabaida parlamentarioa zen. Nolanahi<br \/>\nere den, Parlamentuko talde euskaldunarentzat Gorteek onartutako foruen<br \/>\nindargabetzea ez zen, inondik ere, bidearen bukaera. Euskal gizarteak<br \/>\naldarrikatzen jarraitu behar zuen, eta hala egin zuen.<\/p>\n<p>Bertako liberalek eragina izan<br \/>\nzuten euskal parlamentariek eta, gerora, diputazioek eztabaidetan izan zuten<br \/>\njarrera neurritsu eta ezin zuzenagoan. Haien ustez, Gobernuak jarrera onbera<br \/>\neta eskuzabala izango zuen 1876ko uztaileko Legea ezartzerakoan. Oraindik<br \/>\nburuan zuten hiru urte atzerago, 1873an, Canovasek berak esandakoa, hots,<br \/>\nForuak ere kontuan hartu behar zirela erregimen konstituzionalaren eta<br \/>\nforalaren arteko \u00abnazio adostasuna\u00bb lortzeko, eta, lortzekotan, akordioa<br \/>\ndenontzat onuragarria litzatekeela. Are gehiago, Legea eztabaidatu zenean,<br \/>\nCanovasek ganbera guztietan argi utzi nahi izan zuen bere jarrera neutroa, eta<br \/>\negin zituen hainbat keinurekin aditzera eman zuen adostasuna lortzeko Gorteek<br \/>\nematen zioten boterea erabiliko zuela. Baina gerra bukatu zenean, senatari,<br \/>\ndiputatu eta agintari foralek ikusi ahal izan zuten indargabetze prozesua<br \/>\ngidatzen zuen Canovas horren jokaera Gobernuko presidenteari zegokiona zela,<br \/>\neta, erregimen orokorra ezartzerakoan, ganberan indar eskubidea aldarrikatu<br \/>\nzuela.<\/p>\n<p>Hasieran, euskal aldundiek eskua<br \/>\nluzatu zioten Gobernuari, eta, ordainetan 1876ko iraileko Batzar Nagusiak<br \/>\negiteko baimena jaso, eta foru aldundia berritzeko erabili zuten. Egun batzuk<br \/>\ngeroago, aldiz, urriaren 4an, Gernikako batzar horrek berak adierazi zuen,<br \/>\nGobernuak benetako negoziazio bat onartu arte, instituzio guztiak 1839ko egoera<br \/>\nberera itzuli behar zirela. Botere zentralak, orduan, lege indargabetzailea<br \/>\nezartzen laguntzeko agindu zien aldundiei, modu zorrotzean. Horiek, baina,<br \/>\nkargu berria hartzerakoan Foruaren hobe beharrez jardungo zirela zin egin<br \/>\nzuten, eta, hortaz bi aukera besterik ez zituzten: dimititzea ala Madrilek<br \/>\nagindutakoa bete. Legea ezartzea eta karguan mantentzea bateraezinak zirela<br \/>\nulertuta, makilak eman zituzten.<\/p>\n<p>Argi zegoen blokeo egoera hori<br \/>\ngainditzeko bide bakarra Batzar Nagusi berriak izendatzea zela. Dimititu<br \/>\nzuenaren lekua hartuko zuen aldundi berria osatu behar zen, eta Canovasen<br \/>\nneurri indargabetzaileekin jarraitu beharreko bidea marraztu. Izan ere, 1877ko<br \/>\napirilean, setio egoeran egindako bilerak ez zuen herrialdea egoera korapilatsu<br \/>\nhartatik ateratzeko ahalmenik. Gobernua zelatan zegoen, eta, hilaren 26an,<br \/>\nerresistentzia zantzu bat hauteman zuen momentuan bertan, batzarrak desegin<br \/>\nzituen Batzarraren Foru Batzordeak erresoluzio zirriborro bat idatzi zuelako.<br \/>\nGobernuak bere horretan jarraitu zuen, eta 1877ko maiatzaren 5eko dekretu baten<br \/>\nbidez, beste aldundi bat izendatu zuen, hori bai, probintziala. Urte horretan<br \/>\nbertan, Gipuzkoan eta Araban bide bera jarraitu zuten: Gobernuak bertako Batzar<br \/>\neta foru aldundiak desegin zituen, eta, han ere, nahieran hautatu zituen.<\/p>\n<p><span>Hain zuzen ere, 1877ko maiatzean hasi zen<br \/>\neuskal klase politikoaren banaketa. <\/span>Ordura arte ez zen funtsezko<br \/>\nezberdintasunik Gobernuak trantsigente eta intrantsigente deitutakoen artean.<br \/>\nIzan ere, orduko hartan, desadostasun bakarra gobernuaren presioari erantzuteko<br \/>\nmoduaren baitakoa zen. Bereizketak geroz eta indar gehiago hartu zuen eta<br \/>\nhurrengo bi hamarkadetan egonkortu zen, elkarren ondotik etorritako hainbat<br \/>\ngertakariren ondorioz: lehenik eta behin, gorago aipatutako Batzar Nagusien<br \/>\ndesegitea eta probintzia diputazioak ezartzea; ondoren, liberal dinastikoak<br \/>\neta, beren erara, karlistak bildu zituzten estatu alderdiek Baskonian izan<br \/>\nzuten jokaera. Berrezartzearen lehen fasean, modu kriptikoan aritu ziren<br \/>\nerrepublikanoak eta sozialistek hainbat udalerritan ordezkaritzak eskuratu<br \/>\nzituzten. Guztiek parte hartu zuten tokiko, probintziako eta Gorteetako<br \/>\nhauteskundeetan. Alderdiak hedatu ahala, gerra aurretik foru erregimenak<br \/>\nlaguntzen zuen batasuna desagertuz joan zen.<\/p>\n<p>Bizkaiko liberalismoak erregimen<br \/>\norokorra onar zezan, erabakigarria izan zen probintzia diputazioa izendatzeko<br \/>\nmodu berria. Batzar Nagusiek alderdi oinaztar eta ganboatarreko ordezkarien<br \/>\nbozkak jasotzeko erabiltzen zuten zaku sistema baztertu zuten. Baskonian<br \/>\nBerrezartzearen hauteskundeen legea ezartzea, alderdi dinastikoen txandaketa<br \/>\nerregimenarekin batera, Estatuko hauteskundeetan izan ohi ziren mores ustelak<br \/>\nekarri zituen. Alderdiek erabakitzen zituzten zinegotzi eta alkateen<br \/>\nhautagaitzak eta baita Gorteetako ordezkarienak ere. Hala, encasilladoa,<br \/>\nkazikismoa eta horrek eragindako tokian tokiko azpijokoak, botoen salerosketa<br \/>\neta are hauteskundeen iruzurra eta errepikatzea ere agertu ziren Jaurerrian.<br \/>\nGobernadore zibilak, gobernazio ministroaren izenean, herriko eta probintziako<br \/>\nhautetsien jarduna kontrolatu eta udalak zelatatzen zituen. Sagarminaga<br \/>\npolitikari eta historialariak adierazi zuenaren arabera, hauteskundeen inguruan<br \/>\nkultura politikoak jasandako aldaketak oso iritzi negatiboa eragin zuen herrialdean.<br \/>\nBestalde, probintzia diputazioak, hala sortu baitziren, Batzar Nagusien<br \/>\nkontroletik at geratu ziren, oztopo deserosoa baitzen probintziako<br \/>\nagintarientzat.<\/p>\n<p>Izan ere, alderdien txandaketan,<br \/>\nlaurogeiko hamarkadan Sagastaren fusionistak (handik gutxira liberalak soilik)<br \/>\nesku egon ziren Diputazioa eta Bilboko Udala, eta laurogeita hamarrekoan<br \/>\nliberal kontserbatzaileenean \u2014industrialari dinastikoak\u2014. Argi dago Diputazioa<br \/>\npolitika, ekonomia eta administrazioa kontrolatzeko bitartekoa zela, eta bere<br \/>\nfuntzioaren garrantzia eta botereak gora egin zuela Kontzertu Ekonomikoak<br \/>\nsinatu eta gero. Aurrerago ikusiko ditugu txandaka zebiltzan alderdiez<br \/>\nbestelako indarrek aurrera egiteko izan zituzten zailtasun handiak. Sozialistak<br \/>\nazkar ezarri ziren Bizkaiko industrialdeko udal alorrean (lau zinegotzi lortu<br \/>\nzituzten Bilbon 1891. urtean), karlistak, zenbait herri eta landa-gunetan.<br \/>\nEuskal nazionalistek, gainerako indar politikoekin bat egiten ez zutenez,<br \/>\n1898an aurkeztu zuten euren lehendabiziko hautagaitza, gizartean agertu eta<br \/>\ngutxira. 1899. urteko hauteskundeetan nola-halako arrakasta lortu zuten,<br \/>\nhainbat udalerritan.<\/p>\n<p>Baskonian erregimen orokorra<br \/>\nezarri ondotik Bizkaiko diputatu eta senatariek bizi izan zuten marko<br \/>\npolitiko-instituzionalari buruzko ohar batzuk egitea merezi du. Probintzia<br \/>\nDiputazioa marko horren barnean aritu zen Berrezarkuntza guztian zehar, eta ez<br \/>\nda ahaztu behar Kontzertu Ekonomikoa ere indarrean zegoela.<\/p>\n<p>Jakina denez, Berrezartzea<br \/>\nAlfontso XII.aren (1875-1885) eta Augsburgeko Maria Kristinaren (1885-1902)<br \/>\naginteei dagokien garaia da nagusiki, baina Alfontso XIII.aren erregealdia ere<br \/>\nhartzen du, 1923an Primo de Riveraren Diktadura ezarri arte. Azpimarratzekoa da<br \/>\nerregimenaren izaera autoritarioa, Koroaren eta botere exekutiboaren kontrola<br \/>\nnagusitu baitzen, hainbat alderditan hauteman daitekeen bezala:<br \/>\nerrolda-bozkaren eraginez, Senatua ez zen aurrekoa bezain ordezkagarria izan,<br \/>\neta Kongresuak erregearen eragina zuen, hauteskunde sistema zela-eta. 1876ko<br \/>\nGorteak eratzaileak izan ziren, eta diputatuen % 85 ministro izan zen \u2014alderdi<br \/>\nliberal kontserbadorekoak\u2014. Beren printzipio eta idealak Sagastaren alderdi<br \/>\nkonstituzionalak hautatutakoen antzekoak ziren, nahiz eta, askatasunari<br \/>\ndagokionez, azken horiek arduratsuagoak izan. Kontuan izan behar da Canovasek<br \/>\nondu zuen Konstituzioa 1845eko moderatuan oinarritua zela. Erregeari botere<br \/>\nzabala ematen zion, arlo militarrean batez ere. Oso esanguratsua da hori,<br \/>\narmadak kontserbadurismoranzko joera hartu baitzuen. Alfontso XII.ak, Maria<br \/>\nKristinak eta, ondoren Alfontso XIII.ak Konstituzioak ematen zien boterea<br \/>\nbaliatuz, agintean zegoen alderdia kontrolatzen zuten, nahiz eta, finean,<br \/>\nhorrek Gobernuaren alde egiten zuen, de facto Gorteen gainetik jarri baitzen<br \/>\neta Ganberak disolbatzeko eskumena lortu baitzuen. Gobernu autoritarismoa<br \/>\nindartu egin zen Berrezartzearen lehendabiziko hauteskunde legeei esker: 1879ko<br \/>\ninprentakoa, 1870eko biltzekoa edota elkarteena. 1881era arte alderdi legal eta<br \/>\nilegalak zeuden eta bi alderdi politiko handienak ez ziren 1885eko El Pardoko<br \/>\nItunera arte finkatu, orduan instituzionalizatu baitzen haien arteko<br \/>\ntxandakatzea. Batetik kontserbadoreena zegoen, nagusiki latifundista eta<br \/>\nerrentatzaileek osatua, eta bestetik, liberalena, profesionalak, merkatariak<br \/>\neta industrialariak biltzen zituena. Hurrengo hamabost urteetan, eta Canovas<br \/>\neta Sagasta hil arte, sistema bi alderdietako sortzaileen zuzendaritzapean egon<br \/>\nzen. Handik aurrera, Kuba galdu eta gero ministro krisialdiak eta alderdi<br \/>\nhegemonikoen banaketak bata bestearen atzetik iritsi ziren.<\/p>\n<p>Estatuak erregimen orokorra<br \/>\nBaskoniaraino hedatu zuenean hasitako autonomia boterea berreskuratzeko<br \/>\nnolabaiteko alderantzizko prozesuari buruz ohar gutxi batzuk egitea komeni da.<br \/>\nGaldu berri zituzten Foruak ordezkatzeko, Estatuak izaera fiskala eta administratiboa<br \/>\nzuen Kontzertu Ekonomiko bat ezartzea adostu zuen hiru probintziekin.<br \/>\nKontzertua beren esku zegoenez eta haiek kudeatzen zutenez, eliteak errazago<br \/>\negokitu ziren egoera berrira. Lehen Kontzertua, 1878ko otsailekoa, 1887 eta<br \/>\n1894ra arte luzatu zen. Handik gutxira, mantendu eta defendatu beharreko<br \/>\nzerbait balitz bezala hartu zuten boterean zeuden indar politikoek, eta baita<br \/>\nsortzen ari zen euskal nazionalismoak ere. Izan ere, hirugarren berritzea<br \/>\nhurbildu ahala, 1904. urtean, hiru diputazioek euskal bateratzea eta Foruak<br \/>\naldarrikatu zituzten. Urte bukaeran Gipuzkoako Liga Foral Autonomista sortu<br \/>\nzen, herrialde guztira hedatzeko asmoz. 1906an Kontzertua hogei urterako<br \/>\nberritu zen, baina argi zegoen autonomia gisako estalki batekin babestu beharra<br \/>\nzegoela.<\/p>\n<p>XX. mendearen bigarren<br \/>\nhamarkadan, herrialdeak Konstituziotik eratorritako autonomia baten bidea hartu<br \/>\nzuen, titulu historikoek, probintziako foruzaletasunak eta tradizioaren<br \/>\ninertziek sortzen zituzten kontraesanen gainetik. Aipatzen ari garen hiru edo lau<br \/>\nprobintzien amankomuneko autonomismo horrek, batez ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako<br \/>\nherritar geruza batzuetan onartzen hasia zen eskualde edo nazio kontzientzian<br \/>\nzuen oinarria. Zenbait eragilek bide horretan bultzatzen zuten. 1914ean Eduardo<br \/>\nDato Gobernuko presidenteak Kataluniako mankomunitatea sortzeko baimena eman<br \/>\nzuen: autonomien aurreko erakunde antzeko bat, eskumen edo zergarik gabea.<br \/>\nAurrerago sendotu zela esan liteke, probintzia diputazio katalanei zegozkien<br \/>\nzerbitzu propioak borondatez jaso zituenean. Mankomunitate horren lorpenak<br \/>\nikusita, antzeko probintziaz gaindiko erakunde baten beharra zegoelako ideia<br \/>\nzabaltzen lagundu zuten. Guztiarekin ere, norabide horretan erabakigarriena<br \/>\n1917ko udako krisialdi ekonomiko, politiko eta konstituzional larria izan zen:<br \/>\nabuztuko greba orokor politikoa eta Kataluniako krisialdia konpontzeko asmoz<br \/>\nEstatuaren eta eskualdeen arteko botere banaketaz aritu ziren bi batzar<br \/>\nparlamentarioak \u2014Kongresua eta Senatua itxita zeudela\u2014. Bestalde, euskal<br \/>\nnazionalistek itxaropena zuten Lehen Mundu Gerraren eta Woodrow Wilsonen<br \/>\nAdierazpenaren bidetik Europako estatuen mapa berrantolatuko zela. Jakina,<br \/>\npropaganda nazionalistaren eraginkortasuna loturik zegoen deialdi bakoitzean<br \/>\nhobeak ziren hauteskunde emaitzekin, dagoeneko Bizkaiko Diputazioan sartzea<br \/>\nlortu baitzuten. Arrazoi horiek guztiek nazionalitate tituluari balioa ematen<br \/>\nzioten, Estatuaren Konstituziotik eratorritako autonomia berezi baten iturri<br \/>\nbezala, eta, zenbait sektoretan, are autodeterminazioaren justifikazio gisa<br \/>\nere.<\/p>\n<p>Deskribatu den testuinguru<br \/>\nespainiar orokorra eta prozesu katalanaren ildoa, Baskoniako berezitasunarekin<br \/>\nbatera, 1917ko udan hasitako atal luze bat azaltzeko baliagarriak dira. Urte<br \/>\nhartako uztailaren 16an, Bizkaiko Diputazio nazionalistak hala eskatuta, hiru<br \/>\nprobintzietako diputatuen batzarra egin zen Gasteizen, Gobernuko presidenteari<br \/>\nzuzendutako mezu bat onartzeko asmoz. Probintziarteko komisio baten esku utzi<br \/>\nzen testua, eta Carmelo de Echegarayk idatzi zuen. Autonomiaren auzia gizartean<br \/>\nhain errotuta zegoenez, aisa uler daiteke hurrengo bi hilabeteetan Bigarren<br \/>\nErrepublikaren aldeko udal mugimenduari bide eman zion mobilizazio handia.<br \/>\nErakundeei zuzendutako <span>\u00a0<\/span>kontsultak izan<br \/>\nziren, eskualdeka deitutako udal bilera eta batzarrak, pertsonaia esanguratsuen<br \/>\nadierazpenak eta baita Gorteetako diputatuei luzatutako deialdiak. Eskubide<br \/>\nhistorikoak ukaezinak eta ezinbestekoak zirela uste zuten gizarte talde handiak<br \/>\nsortzen hasi ziren. Nolanahi ere den, 1917ko espainiar kultura politikoan<br \/>\nForuak berrezartzea ezinezkoa zenez, gehienez ere autonomia lor zitekeela<br \/>\nsinetsita zeuden. Egokiena aldeko koiuntura politikoa baliatzea zen, indarrean<br \/>\nzegoen legediaren barruan, eskumen zabalak zituen eskualde autonomiko bat<br \/>\nsortzea. 1917ko abenduaren 19an, Ladislao de Zabalak, Gipuzkoako Diputazioko<br \/>\npresidenteak, testua irakurri zuen Gobernuko presidente zen Manuel Garcia<br \/>\nPrieto liberalaren aurrean, Eduardo Dato arabarraren ondorengoa baitzen.<\/p>\n<p>Mezuak lehen aldiz jaso zuen,<br \/>\nesplizituki eta testu ofizial batean, euskal eskualde kontzeptua<br \/>\nautogobernuaren jabetza zuen subjektu bezala. Urrats handia zen Baskoniaren<br \/>\ninstituzionalizazioarentzat. Testuak jasotakoaren arabera, Aldundiaren<br \/>\narrazoibidea 1878az geroztik indarrean zegoen Kontzertu Ekonomikoetan zuen<br \/>\noinarria. Hala ere, horren ondoren, mezu horretan bertan eskualde mailan<br \/>\nautonomia handiagoa eta kontzertukoak baino eskumen gehiago zituena ezartzea<br \/>\nproposatzen zuen: izan ere, Estatuari funtzio publiko guztiak eskatu zizkioten,<br \/>\nkanpo harremanak, gerra eta itsas-armada, zor publikoa, aduanak, moneta, pisu<br \/>\neta neurriak eta posta eta telegrafoak izan ezik. Horrez gain, sartu ere sartu<br \/>\nzuten gorago aipatu dugun hirugarren maila utopikoaren aipamena, hots, berezko<br \/>\ninstituzioak berrezartzearena, Estatuaren batasun politikoak indargabetutako<br \/>\nsubiranotasun forala eskuratzea baitzekarren. Bertan aipaturik ageri zen egungo<br \/>\nautogobernuaren zabalkuntza eskakizunaren justifikazioa. Testuan, eskubide<br \/>\nhistorikoen erreserba klausula bat ageri da, berezko botere propioaren<br \/>\neskaerari eskainia. Antza denez, eskualdeko autonomia eskaera \u00abBizkai, Gipuzkoa<br \/>\neta Arabaren izenean hitz egin zuten Batzarrek aldiro eskatu dituzten eskubide<br \/>\nhistorikoak alde batera utzi gabe\u00bb egina baitzen.<\/p>\n<p>Probintzien arteko elkarlanari<br \/>\ndagokionez, herrialdeak grazia garai labur bat bizi izan zuen, aniztasun<br \/>\nhandiko foru diputazioek zuten adostasunari esker. Kulturarekin lotutako<br \/>\nadierazpen esanguratsu bat gertatu zen hurrengo urteko irailean. Lau diputazioen<br \/>\nbatzorde batek Eusko Ikaskuntzaren biltzarra deitu zuen O\u00f1atin. 1918ko abenduan<br \/>\nere, garrantzi handiko ekimen autonomiko bat izan zen, eta autonomiaren aldeko<br \/>\nindar politiko euskaldunen arteko nolabaiteko lankidetza ikusi ahal izan zen.<br \/>\nComuni\u00f3n Nacionalista Vascako (CNV) diputatuek urriaren 25eko Legea bertan<br \/>\nbehera uzteko proposamena egin zuten \u2014proposamena gero aipatuko dugu\u2014, eta<br \/>\nGobernuko presidente zen Romanonesko kondeak muzin egin zion. Egun horretan<br \/>\nbertan, autonomien auzia bideratzeko Parlamentutik kanpoko batzorde bat sortuko<br \/>\nzuela iragarri zuen, berehala egin ere (1918ko abenduaren 18ko Errege<br \/>\nDekretua). Batzordearen baitan, azpibatzorde euskaldun bat sortu zuen, eta<br \/>\nbertan sartu zituen Jose de Orueta \u2014 liberal romanonesista\u2014, Manuel Senante \u2014integrista\u2014<br \/>\neta Pedro Chalbaud \u2014euskal nazionalista\u2014. Txostena idatzi zutenek bi bideak<br \/>\njaso zituzten, forala eta estatutukoa, biak ala biak halabeharrezkoak garai<br \/>\nhartako edozein autogobernu proposamenetan. Lehen bideari dagokionez, 1839ko<br \/>\nLegea eta gainerako ezarpen arau osagarriak bertan behera uztea proposatzen<br \/>\nzuten, eta garaiko egoerara egokitutako foru erakundeak berrezartzea; ondoren,<br \/>\nBatzar Nagusiak berrezarri arte, foru diputazioei behar zuten boterea ematea.<br \/>\nParlamentuaz kanpoko batzordeak ez zuela proposamena onartuko aurreikusten<br \/>\nzutenez, aurreko urtean diputazioek adostutako mezuan oinarritutako zortzi<br \/>\npuntuko estatutu bide bat ere aurkeztu zuten, badaezpada. Parlamentuaz kanpoko<br \/>\nbatzordeak ez zituen ez bata, ez bestea onartu, eta onartu edo eraldatu zuten<br \/>\nhori ez zen diputazioen interesekoa izan. Gobernu krisialdia handik gutxira<br \/>\nsortu zen, eta horren ondorioz katalanek Parlamentuaz kanpoko batzordea utzi,<br \/>\neta Romanonesko kondeak dimisioa aurkeztu zuen 1919ko apirilean.<\/p>\n<p>Autonomia lortzeko saiakerek<br \/>\neragindako frustrazioari, Aldundien lankidetza ezegonkorra gehitu behar zaio,<br \/>\npolitikoki ezberdinak izateaz gain, alderdi politikoen arteko lehia bizian<br \/>\nmurgildurik baitzeuden. Ekimenen benetako motorea CNV zen, eta 1917az geroztik<br \/>\nBizkaiko Diputazioaren jabe hegemonikoa. 1918an nagusitasuna lortu zuen<br \/>\nMadrilen: bost diputatu eta hiru senatari. Jaurerriko eskuina taula politikotik<br \/>\nkanpo geratzeko zuen arriskuaz jabetu zen, eta kontserbadoreak, liberalak eta<br \/>\nmauristak bilduz, Bizkaiko Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquica sortu zuen. Horri esker,<br \/>\n1919ko probintzia hauteskundeetan Ramon de la Sotaren alderdiak baino diputatu<br \/>\nbat gehiago lortu zuten. Euskal mugimendu autonomistak, Bizkaiko Diputazioan<br \/>\ngehiengoa galdu eta gero, autogobernuaren aldeko ekimenak aurrera eramateko<br \/>\ngaitasuna galdu zuen Bigarren Errepublikara arte, gehiengo berriak osatzea<br \/>\nlortu zuen arte, alegia.<\/p>\n<p>Interesekoa da orain Bizkaian<br \/>\nizan ziren familia politiko handiak zein izan ziren jakitea, eta 1876-1877an<br \/>\nForuak desagertu zirenetik 1936ko urrian estatu autonomia politiko berria<br \/>\nezarri zen arte izan zuten garapenaren zirriborroa egitea. Kontraesanez jositako<br \/>\ngizarte baten bilakaera da, arrakastatsua garapen ekonomikoari, hazkunde<br \/>\ndemografikoari eta zenbait kultura arlori zegokienez, baina gabezia demokratiko<br \/>\nlarriak eta erakundeak egituratzeko zailtasunak zituen. Azter ditzagun<br \/>\nbanan-banan korronte nagusiak.<\/p>\n<p>1877an Canovasek foru erakundeak<br \/>\ndesegin zituenetik eta 1931. urtean Bigarren Errepublika iritsi arte, eskuinak<br \/>\nagindu zuen antzinako Jaurerriko Aldundian, 1917 eta 1919 arteko parentesi<br \/>\nnazionalista kenduta. Primo de Riveraren diktadurak iraun bitartean ere,<br \/>\nagintean izan ziren. Ordura arte, bi alderdi liberal-dinastikoek eroso eta<br \/>\noztopo handirik gabe zuzendu zituzten erakunde bizkaitarrak. Laster hauteman<br \/>\nzituzten erregimen orokorrak zekarzkien onurak, eta baztertu egin zituzten<br \/>\nberen instituzioak galdu izanagatik traumatizaturik zeudenak, hasierako fasean<br \/>\nerresistentzia foruzalearen edota bestelako proposamenen bitartez beraiei aurre<br \/>\negiteko gaitasunik izan ez zutenak.<\/p>\n<p>Liberalismo dinastikoaren bi<br \/>\nalderdien interes nagusia Bilboko eta itsasadarreko industria eta meatzaritza<br \/>\nguneetako udalak, Aldundia \u2014foral izena galdu zuen\u2014 eta Gorteetako Bizkaiko<br \/>\nordezkaritza bereganatzea zen. 1877ko maiatzean Madrilgo Gobernuak Diputazioko<br \/>\nJauregia hartzeko izendatu ondoren, hauteskundeak deitu zituzten militarki<br \/>\nokupatuta eta berme konstituzionalik gabe zegoen herrian. Bizkaiko<br \/>\nindustrialariak estatu merkataritza babestuko zuen politika protekzionista<br \/>\nbaten beharrean zeuden laurogeita hamargarren hamarkadan. Politika fiskala eta<br \/>\naduanetakoa Madrilen erabakia zen, eta ez Batzar Nagusietan edo Bizkaiko<br \/>\nAldundian, nahiz eta, oraindik, Gortean eragiteko gaitasuna zuen. Hortaz,<br \/>\nindargabe geratutako foruekiko interesa galdu zuten, eta gobernuak horiek<br \/>\naldarrikatzea karlisten kontua balitz bezala aurkeztu zuen jendartean. Gauzak<br \/>\nhorrela, nahikoa zitzaien foru Jauregiaren jabetzarekin eta Kontzertu<br \/>\nEkonomikoa kudeatzearekin, betiere negozioen alde.<\/p>\n<p>1885eko El Pardoko Itunak Estatua<br \/>\nzuzentzeko kontserbadore eta liberalen arteko txandakatzea ezarri baino lehen,<br \/>\nhandiki bizkaitarrek hauteskunde batzorde iragankorren bitartez parte hartzen<br \/>\nzuten hauteskundeetan. Hauteskundeak deitutakoan jartzen ziren indarrean.<br \/>\nBizkaian zuten eragina argi ikusi zen 1874ko protekzionismoaren aldeko<br \/>\nmobilizazioan, eta indar biziak Bizkaiko Ekoizleen Ligara biltzeko gai izan<br \/>\nzirelako. Aurrerago, 1897an, hauteskunde elkargune arrakastatsu bat sortzea<br \/>\nlortu zuten, Pi\u00f1a izenez ere ezagutu zen Union Liberal. Baina Canovas erail<br \/>\nzuten eta Sagastaren lidergoa ere baztertua izan zen. Era berean, sozialisten<br \/>\npresentziak edo nazionalisten antolatzearen hasierak ez zuen bloke<br \/>\ndinastikoaren boterean eraginik izan (azkenak 1898an sartu ziren jauregian,<br \/>\nprobintzia diputatu batekin: Sabino Arana. 1907an Bilboko alkatetza eskuratu<br \/>\nzuten. Eskuinak, indar berrien aurrerapausoak ekarriko zuen arriskuaz<br \/>\nohartzean, Bizkaiko alderdi kontserbadorea sortu zuen 1909an, oligarkiaren eta<br \/>\nbere El Pueblo Vasco egunkariaren babesarekin. Handik gutxira zatiketa<br \/>\npertsonalista bat izan zen (mauristak). <\/p>\n<p>Hurrengo urtean, aurkako alderdi<br \/>\nliberaleko kide batzuek Bizkaiko Alderdi Liberala sortu zuten, El Sitio Elkarte<br \/>\nbeteranoaren eta El Liberal egunkariaren babespean. Diputazioek Gobernuari<br \/>\nbidalitako mezua eta Parlamentuaz kanpoko batzordeko euskal azpiponentzia<br \/>\nkenduta, 1917az geroztik Baskonian indarrean jarri ziren aldarrikapen<br \/>\nautonomikoak babesterakoan abstentziorantz jo zuten. Antzeko jarrera hartu<br \/>\nzuten identitate ekimenei edota hogeigarren hamarkadako euskal unibertsitateari<br \/>\nzegokienez.<\/p>\n<p><span>Sortzen ari zen nazionalismoaren baitako lehia<br \/>\ngiroa agerian geratu zen 1917-1919 legealdian. CNVk Bilboko Udala, Diputazioa<br \/>\neta Gorteetako ordezkaritza kendu zizkion bloke dinastikoari eta kezka zabaldu<br \/>\nzuen ia berrogei urtez boterean egotera ohitua zegoen eskuinaren baitan,<br \/>\nlurraldean politika nazionalista ezarri baitzuen. <\/span>Nazionalisten<br \/>\ngaraipenak beldurra eragin zuen errepublikano eta sozialisten artean ere,<br \/>\nBilbon eta meatzaritza eta industria gunean zama elektoral handia zuten arren.<br \/>\nIdeologiagatik eta hauteskundeetako norgehiagokagatik, sozialistek<br \/>\nmonarkikoekin bat egiten zuten nazionalismoa geldiarazteko asmoz. Gobernuaren<br \/>\nantolaketa ulertzeko modua, hain ezberdina izanagatik ere, ez zen oztopo izan<br \/>\nhauteskunde garaian bien artean halako elkarlan moduko bat sortzeko. Egia da<br \/>\nliberal eta kontserbadoreek, mauristekin batera, aurre egin zietela eta 1919an<br \/>\nBizkaiko Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquica eraginkorra sortu zutela. Gainera, hurrengo<br \/>\nlegealdietan Diputazioa eta Gorteetako ordezkaritza berreskuratzeko gai izan<br \/>\nziren.<\/p>\n<p>Esan beharra dago Bizkaiko<br \/>\neskuinak, aginte bloke formalizatua eta indar autonomoa zen aldetik, boterean<br \/>\njarraitu zuela 1923az geroztik, Primo de Riveraren Diktaduraren ondoren.<br \/>\nEzohiko garai hartan, Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquicako kide askok diktadoreak antolatutako<br \/>\nUnion Patrioticaren parte izaten jarraitu zuten.<\/p>\n<p>Hainbat zertzelada emanen ditugu<br \/>\nerrepublikano eta sozialisten sektoreari buruz. Paraleloki aztertuko ditugu,<br \/>\n1910etik aurrera modu iraunkorrean elkarrekin aurkeztu baitziren<br \/>\nhauteskundeetara. Bizkaiko aniztasun politikoaren erakusgarri harrigarria da hori.<br \/>\nUrte hartan sortu zen bederatzi hauteskunde orokor iraun zituen uztarketa: sei<br \/>\n1923. urtea baino lehen, eta beste hiru Bigarren Errepublikan. Estatuko indar<br \/>\npolitikoen koordinazio edo elkar ulertzeaz den bezainbatean, oso berezia da bi<br \/>\nalderdiek izan zuten jarrera, eta lurraldeko bizitza publikoan eragin handia<br \/>\nizan zuen, bai Primo de Riveraren Diktaduraren aurretik, eta baita Bigarren<br \/>\nErrepublikan ere.<\/p>\n<p>Bizkaiko Errepublikazaletasuna<br \/>\n1865ean hasi zen, Cosme Echevarrieta bilbotarrak komite demokrata bat sortu<br \/>\nzuenean. Isabel II.aren garaian, errepublika aldarrikatzen zutenek demokrata<br \/>\nizena ematen zioten beren buruari, errepublikazaletasuna debekatuta baitzegoen.<br \/>\nAipatu datan, Echevarrietak sortze-artikulu bat argitaratu zuen \u00abForuekin<br \/>\nbateragarria den bakarra demokrazia da\u00bb izenburupean. Bertan, herrialdeko<br \/>\nerakundeak demokrazia eta errepublikarekin lotu zituen. 1868ko iraultza iritsi<br \/>\nzenean, Estatuko demokrata zaharrak Alderdi Errepublikazale Demokratiko<br \/>\nFederalean bildu ziren. Lurraldea bertan integratzeko, nola-hala homogeneoak<br \/>\nziren hainbat probintzia artikulatzeko itun federalak egitea proposatu zen,<br \/>\nalderdia behetik gora antolatzeko proposamen pimargaliarraren bidetik. 1869ko<br \/>\nudaberrian errepublikanoak Bilbon bildu ziren, eta Echevarrieta presidente<br \/>\nizendatu zuten. Gauzak horrela, bera izan zen Eibarren Baskonia hegoaldeko lau<br \/>\nlurraldeetako errepublikanoak koordinatuko zituen itun federala sinatu zuena.<br \/>\nEstatuaren egiturari dagokionez, eta haren parte bezala baita Baskoniarenari<br \/>\nere, Espainiako Estatu federalaren barnean lau probintziak hartuko zituen<br \/>\nEstatu bat sortzea proposatu zuten. Hala, XIX. mendeko beste momentu batzuetan<br \/>\ngertatu bezala, Foruak lirateke Gobernuaren tresna, errepublikanoen<br \/>\ninterpretazioari jarraituz, noski. Emaitza esanguratsuak lortu zituzten<br \/>\nBizkaiko hiriburuko udal hauteskundeetan, baina, hala ere, alderdia sortzeko<br \/>\nitunen formula erabiltzeak ez zuen harrera ona izan Estatu mailan. Gogoan izan<br \/>\nbehar da, bere alderdikideek mugimenduaren lidergoa onartzen ziotela, eta 300<br \/>\nmatxinatu errepublikazale bildu zituen talde baten buruan jarri zela Cosme,<br \/>\nEstatu mailan jarraitu beharreko kontsignarekin bat eginez. Gorbearaino iristea<br \/>\nlortu zuten, eta Echevarrietak erbestera alde egin behar izan zuen.<\/p>\n<p>Lehen Errepublika<br \/>\naldarrikatzearekin batera, mugimendua piztu egin zen, baina Baskonia eta<br \/>\nBizkaiaren zati handi bat matxinatutako Karlisten menpe zegoen. Errepublikanoek<br \/>\nBilbon bakarrik izan zuten eragina, eta haren defentsan parte hartu zuten.<br \/>\nGarai labur horretan hiru aldiz lortu zuten Hiribilduko alkatetza. Nolanahi ere<br \/>\nden, egoera goitik behera aldatu zen gerraren bukaeran herrialdea militarki<br \/>\nokupatu zutenean eta Berrezartze kontserbadorearekin, Bilboko errepublikazaleak<br \/>\nzokoratuak izan ziren. Setioaren ondoren, 1879ko alderdi bezala aurkeztu ziren<br \/>\nhauteskundeetara. Alderdiari Uni\u00f3n Democr\u00e1tica izena eman zioten, Cosme<br \/>\nEchevarrieta buru. Hasierako postulatu foruzaleak onartzen zituzten arren,<br \/>\npixkanaka Estatuaren baitako autonomismorantz aldatzen joan ziren. Alderdi<br \/>\nbarnean Ruiz Zorrillaren ideiek ere lekua izan zuten; hau da, boterea<br \/>\nerdiestekotan, uztartu beharrekoak ziren administrazio deszentralizazioa,<br \/>\nunitarismoa eta estatu kolpea. 1890ean, errepublikanismo bilbotarra Nicolas<br \/>\nSalmeronen Centro Democr\u00e1ticoren inguruan bildu zen, unitarista eta legezkoaren<br \/>\nbidea hartzearen aldekoa. Cosme Echevarrieta 1903an hil zen, eta Bilboko<br \/>\nerrepublikazaleentzat ikono bihurtu zen. 1937ra arte mugimenduaren aldekoek<br \/>\nprozesio bat egiten zuten, urtero, Mallonako hilerrian zuen hilobira. Buruzagi<br \/>\nbezala zuen nagusitasunaren ondorioz, bere alderdikideek hark markatutako<br \/>\nbideari jarraitu zioten, hil ondoan ere.<\/p>\n<p>Bizkaiko errepublikanismoaren<br \/>\nsormenak behera egin zuen XX. mendean, eta, Estatuko gainerako lurraldeetan<br \/>\nzegoen bereizteko joera bera erakutsi zuen. Hala, ez da erraza bere garapena<br \/>\nxeheki ulertzea. Guztiarekin ere, Bizkaiaz ari garenean Bilboz ari garela esan<br \/>\nliteke. Jon Pencheren ikerketa batean jasotakoaren arabera, Cosme<br \/>\nEchevarrietaren heriotzaren urtea, 1903.a, erabakigarria izan zen antolaketa<br \/>\naldaketari dagokionez. Alderdikideen tokiko batzorde batek Salmeronek eta<br \/>\nLerrouxek Madrilen sortu berri zuten Uni\u00f3n Republicanan sartzeko erabakia hartu<br \/>\nzuen. Harrera ona izan zuten lurraldean, eserleku bat Gorteetan eta gehiengoa<br \/>\nBilboko Udalean. Errepublikazaleen baitan ohikoa zen bezala, kasu honetan ere<br \/>\nlaster iritsi zen krisialdia, bai Estatu mailan eta baita Bizkaian ere. Orduan,<br \/>\nPSOEri begira jarri ziren denak, dagoeneko 1910ean alderdi horrekin itun<br \/>\nemankor bat sinatzeko asmoz. Aipatu berri dugun krisialdiak alderdia desegin<br \/>\nzuen, eta errepublikanoek beste bat sortzea erabaki zuten. Izan ere, Estatu mailako<br \/>\nerakunderik ez zegoenez, 1913an Bizkaiko Alderdi Errepublikazale Autonomoa<br \/>\nsortu zen, eta berezko lurralde eta instituzio nortasuna eman zitzaion.<br \/>\nEzaugarri ezkertiarrak nabarmendu zituztenez, errazago izan zitzaien<br \/>\nsozialistekin hitz egitea, baina Cosme Echevarrietaren mailako lider baten<br \/>\nbeharra zuten. Bere seme Horaciok ez zuen lortu aitarena bezain zuzendaritza<br \/>\nnabarmen eta eraginkorra egitea, oinordetzaz plutokrata zelako eta batez ere<br \/>\nbere negozioez arduratzen zelako. Nolanahi ere, sozialistekin bat egiteari<br \/>\nesker, Horacio Echevarrieta Gorteetako diputatu izan zen 1910, 1914 eta 1916.<br \/>\nurteetan. 1917ko greba iraultzailearen ondoren, bere jardun politikoa utzi<br \/>\nzuen, eta ondorioz, elkartearen barruan errepublikanoak Indalecio Prietoren<br \/>\nautoritate moralaren menpe geratu ziren. Aipa ditzagun bi datu, bata<br \/>\nsoziologikoa eta bestea politikoa: alderdiaren aginte taldea bertakoa zen, eta<br \/>\njatorriz Bilboko merkataritzarekin lotura zuen; baina botoa ematen zutenak<br \/>\nHiribilduko auzo altuetako langileak ziren, eta gehienak etorkinak ziren.<br \/>\nPolitikaz den bezainbatean, alderdiaren diskurtsoak antimonarkismoa zuen<br \/>\nardatz, eta ordezkari kopuruari esker hainbat udalerritan agintzen zutenez,<br \/>\nDiputazioari autonomia eta baliabide ekonomikoak eskatzen zizkioten. Horrez gain,<br \/>\nherri-hezkuntzaren eta maila apalenetako kideen interesen alde egin zuten.<br \/>\nForu-tradizioari eutsi zioten horrela, baina botere zentralak eman beharreko<br \/>\nautonomiaren defentsa bezala ulertuta. Hala eta guztiz ere, aipatu dugun<br \/>\nbezala, errepublikazale eta sozialisten taldeak hauteskunde fronte estu bat<br \/>\nosatu zuen Ligako monarkikoekin euskal nazionalismoaren gorakadari aurre<br \/>\negiteko.<\/p>\n<p>Diktaduraren bukaeran,<br \/>\nerrepublikanismoak garrantzi handia izan zuen denbora tarte labur batez,<br \/>\nBizkaiko Alderdi Errepublikazale Autonomoak Bizkaiko koalizio antimonarkikoa<br \/>\nantolatzen izan zuen parte hartze handiagatik. 1931ko apirileko<br \/>\nhauteskundeetan, Bilboko hautesleek zortzi zinegotzi eta Hiribilduko alkatetza<br \/>\neman zizkieten. Bi urte geroago, ordea, sozialistekin zuten elkargoan behar<br \/>\nbeste eragiteko gaitasunik gabe, Aza\u00f1aren Acci\u00f3n Republicanaren osagai izaten<br \/>\nbukatu zuen (1932). Bizkaiko elkargo errepublikazale-sozialistak Gorte<br \/>\nkonstituziogileetan zituen lau diputatuetatik bi errepublikanoak ziren: Vicente<br \/>\nFatras eta Ramon Maria Aldasoro.<\/p>\n<p>Oro har, garai hartan ohikoak<br \/>\nizan ziren errepublikazaleen arteko zatikatzeak, oso kaltegarriak ildo politiko<br \/>\nhorrentzat. Alderdi Errepublikazale Erradikalarekin eta bere aldaera gutxi asko<br \/>\nbereiziekin gertatu zena aztertzea aski da hortaz jabetzeko: Sozialista (1929),<br \/>\nSozialista Independentea eta Ortodoxoa (biak 1933an). Kontuan izan<br \/>\nerrepublikanismoak euskal estatutismoarekin bat egin zuela 1932tik aurrera,<br \/>\nsekula desagertu ez zen aurreko mendeko hirurogeita hamargarren hamarkada<br \/>\nhasierako izpiritu autonomikoari jarraikortasuna emateko-edo. Zentzu horretan,<br \/>\nRamon Madariaga aipatu beharra dago, Eusko Ikaskuntzaren baitan sortutako<br \/>\nEuskal Estatuaren Estatutu Orokorraren sortzaile esanguratsuenetakoa izan<br \/>\nbaitzen.<\/p>\n<p>Ezaguna denez, sozialismo<br \/>\nbizkaitarraren sorrera loturik dago, aski jakina denez, XIX. mendearen azken<br \/>\nherenean gertatutako industria iraultzarekin. Berehalako garapen ekonomikotik<br \/>\nsortu zen meatzeetako eta industria siderometalurgikoko langile klase berria.<br \/>\nKide gehienak etorkinak ziren, eta 1900. urtean bi sektore horietan 32.000<br \/>\nlangile zeuden erroldaturik. 1886an sortu zen lehen elkartea, eta hurrengo<br \/>\nhamalau urteetan kopurua hamarrera igotzeaz gain, Bilboko Federazio Sozialista<br \/>\nsortu zuten. Sozialismo bizkaitarrak kultura politiko berezi batean murgildurik<br \/>\nbizi izan zuen lehen garaia, hainbeste, non historiografiak bi garai desberdin<br \/>\nbereizi dituen.<\/p>\n<p>Lehena, askorentzat sortzetik<br \/>\n1914ra artekoa, Facundo Perezaguaren agintaldiari dagokio. Bere ibilbidearen<br \/>\nlehendabiziko hamarkadetan, alderdiko kideak eta langile klasea oro har,<br \/>\ntabernetan elkartu ohi ziren, eta, beranduago, Herriko Etxe delakoetan. Giro<br \/>\nhartan erradikaltasun soziala nagusi zen, eta greba zen presiorako baliabidea.<br \/>\nGarai hartan sei greba orokor deitu zituzten. Jarrera antimonarkiko eta<br \/>\nantimilitarista oinarri, Kubako gerraren aurka agertu ziren eta baita<br \/>\nBerrezartzearen gobernuek Marokon erabilitako esku-hartze politika kolonialaren<br \/>\naurka ere. Garai hartako Bizkaiko sozialismoaren ezaugarri bereizgarrienetako<br \/>\nbat da sortzen ari zen euskal nazionalismoa zeharo errefusatzen zutela,<br \/>\netorkinenganako erakusten zuen jarreragatik, eta, hein handi batean, euskarak<br \/>\netorkinei eragiten zien talka kulturalagatik. Noski, estatu mentalitatea zuen<br \/>\nalderdi batentzat oso zaila zen autogobernu aldarrikapena ulertzea. Estatu<br \/>\nbateratuaren antolamendua naturala zen haientzat. La Lucha de Clases<br \/>\naldizkariaren izenburuak argi uzten zituen sozialista bizkaitarren ideologia<br \/>\neta praxia. Herrialdeko intelektualengan eragin esanguratsua izatera iritsi<br \/>\nzen, eta, horregatik, Bizkaiko, eta are Estatuko, kultura sozialista aipatzean,<br \/>\nezinbestekoa da argitalpen hori aipatzea.<\/p>\n<p>Bigarren fasea Bizkaiko<br \/>\nerrepublikazale eta sozialisten arteko hauteskunde elkargo berritzailea<br \/>\nsortzean hasten da. Horri esker, PSOEk bere lehen diputatua lortu zuen<br \/>\nEspainiako Parlamentuan: Pablo Iglesias. Hala ere, barne mailan,<br \/>\nalderdiarentzat traumatikoa izan zen Perezaguak eta bere jarraitzaileek<br \/>\neragindako isolamendu eta erradikaltasuna gainditzea, errepublikazaleekin ituna<br \/>\nsinatzearen guztiz kontrakoak baitziren. 1914an, ezbairik gabe, Bizkaiko<br \/>\nPSOEren burua Indalecio Prieto zen. Izaera liberal eta demokratikoa zuen,<br \/>\nerreformaren aldekoa zen eta zazpi hauteskundez, 1936ra arte, iraun zuen<br \/>\nerrepublikazaleekin sinatutako itunaren bultzatzailea izan zen. Zerrendak elkarrekin<br \/>\nosatzeak aukera eman zion Prietori Probintzia Diputazioko kide (1911-1914) eta<br \/>\nBilboko Udaleko zinegotzi izateko (1915-1918). El Liberal egunkariak argi<br \/>\nerakusten du nola pasa ziren klaseen arteko aurkaritza sistematikotik<br \/>\npatronalarekin akordioak sinatzera eta erreformismora, Monarkiaren aurka egoten<br \/>\njarraitu zuten arren.<\/p>\n<p>Berrezartzearen azken garaian,<br \/>\naipatzekoa da hain liberala ez den Bizkaiko PSOEren ezaugarri bat. Gorago esan<br \/>\ndugun bezala, Monarkiarekiko zuen jarrera ez zen oztopo izan 1919an Liga de<br \/>\nAcci\u00f3n Mon\u00e1rquicaren unean uneko hainbat akordio lortzeko, Bizkaiko eskuin<br \/>\nguztia biltzen zuen arren. Garrantzi handiagoa zuen haientzat euskal<br \/>\nnazionalismoari aurre egitea, aurreko legealdian, 1918-1919an, bere indarra<br \/>\nargi erakutsi baitzuen, Aldundian eta Bilboko Udalean agitzen zuen bitartean,<br \/>\nGorteetan egotea lortu baitzuen. Bestalde, UGTk, ekimen sozialistaren alor<br \/>\npribilegiatua, geroz eta lehia handiagoa zuen Solidaridad de Obreros Vascos<br \/>\nsindikatu abertzalearekin. Liga monarkikoarekin zuen elkar ulertzeak Kongresuan<br \/>\ndiputatu akta bat eskuratzeko aukera eman zion, eta 1923ra arte mantendu zuen.<br \/>\nAzken lorpen hori baloratzerakoan, kontuan hartu behar da Primo de Riveraren<br \/>\ndiktadura iristean, Prietoren Estatuko gainerako alderdikideek harekin bat egin<br \/>\nzuten bitartean, euskal sozialistak abstenitu egin zirela.<\/p>\n<p>1910ean gertatu bezala, Bigarren<br \/>\nErrepublika iristerakoan, errepublikano eta sozialisten arteko elkargoa<br \/>\nBaskonian jarri zen indarrean Estatuan baino lehenago. Prieto bere izenean joan<br \/>\nzen errepublikano eta katalanistek Donostiako Ituna (1930) sinatu zutenean, eta<br \/>\nbertan adostutakoaz ongi jabetzeaz gain, Madrilen boterea erdiesteko<br \/>\nperiferiako nazionalismoek eman zezaketen laguntzaz ohartu zen. Alderdiak,<br \/>\nerrepublikazaleek bezala, 1931ko udal hauteskundeak Monarkia eta Errepublikaren<br \/>\narteko dilematzat hartu zituen. Elkargoak apustua irabazi zuen euskal hiriburu<br \/>\neta hiri garrantzitsuenetan. Errepublika garaian, Euskal Herriko PSOE masa<br \/>\nalderdi bilakatu zen, eta bereziki indartsu agertu zen Bilbon eta Ezkerraldean.<br \/>\n1931 eta 1933 artean ildo moderatua jarraitu zuen, baina iraultzaile izan arte<br \/>\nerradikalizatu zen orduz geroztik. 1934ko iraultzan parte hartu zuen eta<br \/>\nlangileen arteko elkartasuna bultzatu zuen 1935ean, Euskal Herrian<br \/>\nerrepublikanoekin zuen itunari eutsita.<\/p>\n<p>Bigarren Errepublikak aurrera<br \/>\negin ahala, euskal sozialismoak, geroz eta gehiago, Euskal Herriaren Autonomia<br \/>\nEstatutua onartzera egin zuen. Hasieran Lizarrako Estatutuaren aurka zeuden,<br \/>\nbatez ere, bi klausulengatik: erabateko eskubide politikoak lortzeko, bertan<br \/>\ndenbora luzez bizitzea eskatzen zuena \u2014ezin da ahaztu alderdiaren bezero<br \/>\ngehienak langile emigranteak zirela\u2014, eta Baskoniari zuzenean Vatikanorekin<br \/>\nharremanetan jartzeko eskumena ematen ziona. Guztiarekin ere, onartu egin zuten<br \/>\nBatzorde Kudeatzaileen Estatutua eta bere onarpena Fronte Popularraren<br \/>\nprograman sartu zuten. 1934. urtean alderdiak aliantza estrategiko baterako<br \/>\nkonpromisoa hartu zuen isilpean EAJrekin. Izan ere, 1936ko urrian Gorteetan<br \/>\nonartutako estatutua Indalecio Prieto eta Jose Antonio Agirreren arteko<br \/>\nelkarlanetik jaio zen, Estatutu Batzordearen presidente eta idazkaria hurrenez<br \/>\nhurren. Horren prezioa, ordea, 1933an herrialdean plebiszitatutako testuaren<br \/>\nedukia ahultzea izan zen, bideragarritasunaren izenean. Prietori \u00abestatutuaren<br \/>\ngizona\u00bb esaten zioten.<\/p>\n<p>Bestalde, 1935eko udaberrian<br \/>\nEuzkadiko Alderdi Komunistaren Sorrera Kongresua egin zen Bilbon,<br \/>\nInternazionalaren laguntzarekin, Fronte Popularrak bultzatzeko politikaren<br \/>\nbaitan. Aldi berean, Estatuko Gobernu eskuindarrak Asturiasko matxinada eragin<br \/>\nzuen errepresioarekin jarraitzen zuen.<\/p>\n<p>Euskal abertzaletasunaren funtsa<br \/>\n1872-1876ko guda baino lehen gizarte osoan hegemonikoa eta transbertsala zen<br \/>\nkorronte foruzalea izan zen. Ikusi ahal izan dugunez, bertatik atera zen<br \/>\nliberalismoaren zati handi bat, pozik geratu zen hiru probintziei eskaini<br \/>\nzitzaien Kontzertu Ekonomikoarekin eta Nafarroako erregimen fiskalaren<br \/>\neguneratzearekin, Tejada Valdosera hitzarmena ekarri baitzuen. Gorago aipatu<br \/>\ndugu liberal dinastikoen atxikimendua lortzeko, Gobernuak ez zuela kontzesio<br \/>\nautonomiko handirik egin behar izan, 1876ko uztailaren 21eko Legeak<br \/>\neskuzabalago jokatzeko aukera ematen zion arren. Liberal moldagarriak laster<br \/>\nsartu ziren Estatuko politikagintzan, eta laster nazionalismo espainiar mota<br \/>\nbat bereganatu zuten. Bertan, beren lider eta jarraitzaileen kultura<br \/>\npolitikoaren eraginez, lurraldearen pentsamenduaren korronte bat txertaturik<br \/>\nzegoen modu naturalean: sortu berria zen sozialismo bizkaitarra.<\/p>\n<p>Foruzaletasunari nola edo hala<br \/>\neusten zioten sektoreak geratzen ziren, baina zenbait egunkari eta aldizkarik<br \/>\nherrialdean bultzatutako erresistentzia kulturala baino zerbait gehiago behar<br \/>\nzuten. Galdutako autogobernua berreskuratzeko bideren bat irekitzeko beharra<br \/>\nzuten. Euskal nazionalismoaren sorrera eta hedatzea ulertzeko, herritarren zati<br \/>\nhandi batek zuen hutsune politikoari erreparatu behar zaio. Sabino Arana-Goiri<br \/>\ngazteak 1892. urtean egindako planteamendu batean oinarritu zen. Sortzailea<br \/>\nhandik hamaika urtera zendu zen.<\/p>\n<p>Hiztegi honek eskaini duen Sabino<br \/>\nArana-Goiriren biografiak agerian utzi ditu bere bizitzaren gorabeherak.<br \/>\nGuztiarekin ere, abian jarri zuen mugimenduak hasieran izan zuen izaera<br \/>\npertsonala kontuan hartuta, Euzko Alderdi Jeltzalearen sortzailearen obra eta<br \/>\nbizitza baldintzatu zuten hainbat gertakari aztertzea merezi du. Esaterako,<br \/>\nAbandoko adskripzioaren aldaketa, Bilboko auzo izatera pasa zenean. Bera<br \/>\nelizate horretan jaio zen, eta bere aita bertako alkate izan zen. Beste<br \/>\ngertakari esanguratsu bat bere familia 1876ra arte Baionara erbesteraturik joan<br \/>\nbehar izan zenekoa da. Canovasek abolizio Legea ezarri zuenean, Urdu\u00f1ako<br \/>\njesuitekin bigarren hezkuntza ikasten ari zen, eta Bizkaian bizi izan zen<br \/>\ntrauma kolektiboa aurrez aurre bizi izan zuen. Tuberkulosia zela eta, bere<br \/>\nAbandoko etxean itxita egon behar izan zuen. Batxilerra izan zen hamasei<br \/>\nurterekin, eta karlismo eta espainiartasunari buruzko eztabaida ezaguna izan<br \/>\nzuen bere anaia Luisekin (1882). Anaien arteko eztabaida horrek osoki Bizkaiko<br \/>\nkomunitatearen biziraupena bermatzen saiatzera eraman zuen, eta handik gutxira<br \/>\neuskal lurralde osora zabaldu zen. Zehazki, urte hartako Pazko garizumako<br \/>\negunean Jaurerriko hizkuntza galdua, historia eta legeak ikasiko zituela<br \/>\nerabaki zuen. Egia esan, Sabino Arana-Goiriren ikasketa hamarkada Bartzelonan<br \/>\nhasi zen, aita hil eta gero, hara mugitu baitzen familia osoa, 1883an.<br \/>\nHamazazpi urte zituen. Kataluniako hiriburuan, amaren asmoa bete ordez,<br \/>\nZuzenbidea eta Filosofia eta Letren lizentziaturak ikastea, alegia, Filologian<br \/>\naritu zen, eta Bizkaiko euskalkia ikasteari ekin zion.<\/p>\n<p>1888an, bere ama hil ondoren,<br \/>\nBilbora itzuli zen, eta, bertan, alferrik, hizkuntzari buruz ikasitakoa<br \/>\nerabiltzen saiatu zen. Bere garaikideak ziren Azkue eta Unamunorekin Aldundiak<br \/>\neskainitako euskara katedra bat eskuratzeko lehiaketan parte hartu zuen, Bilboko<br \/>\nbigarren hezkuntzako institutuan. Bere ikasketekin jarraitu zuen, baina bide<br \/>\nautodidaktatik. Historiografia izan zuen ardatz, modu instrumentalean,<br \/>\njaurerriaren izaera politikoari buruzko bere ikuspegia berresteko asmoz. 1892ko<br \/>\nazaroan, Bizkaya por su independencia izeneko liburuxka bat argitaratu zuen,<br \/>\neskualdean Erdi Aroan gertatutako lau guda aztertzen zituzten lau<br \/>\nartikulurekin. Testuaren izenburuak argi erakusten zuen obraren asmo<br \/>\nprogramatikoa.<\/p>\n<p>Sabinoren opuskulua proiekzio eta<br \/>\nekintza publikoz beteriko garai baten ataria izan zen. Filologia eta historia<br \/>\noinarri zituen doktrinak 1876-1877ko hondamendiaz geroztik foruzaleek<br \/>\nmantendutako planteamendu ideologikoetatik bereizitako proiektu politiko bat<br \/>\nhasteko aukera eman zion Abandoko gazteari 1893an. Arana-Goirik irudi publiko<br \/>\nbezala emandako lehen urratsetan, 1893an jazotako bi gertakari aipatu behar<br \/>\ndira. Lehena, Larrazabalgo Zina, Bego\u00f1ako Zurbaran auzoko txakolindegi batean<br \/>\negin zen. Bertan, urte hartako ekainaren 3an, hogeita zortzi urteko gazte batek<br \/>\nsutsuki aurkeztu zien bere doktrina Ramon de la Sotaren jarraitzaile ziren<br \/>\nEuskalerria Elkarteko 17 foruzaleri, Bizkaya por su independencia argitaratu<br \/>\nzela ospatzen ari ziren bitartean. Hitzaldiaren testua ez da gorde, baina<br \/>\nbadirudi ez zuela entzuleengan zirrara handirik eragin. Bigarren gertakaria,<br \/>\nBizkaitarra astekariaren agerpena izan zen, urte berean. Gobernuak argitalpena<br \/>\ndebekatu baino lehen, 32 zenbaki kaleratu zituen, sabindarren ideien agitazio<br \/>\neta propagandarako eta ezarritako alderdiei buruzko polemikak zabaltzeko.<\/p>\n<p>Bi gertakari horiez gain,<br \/>\nhurrengo urte parean gertatutako beste bi aipatu beharra dago, izan zuten<br \/>\nsortzezko kutsuagatik: lehena, aisialdirako eta kriptopolitikan aritzeko,<br \/>\n1894an Euskeldun Batzokija elkartea sortu izana da. Bere arautegiari begiratzea<br \/>\noso lagungarria da herrialdea eta alderdia antolatzeko modua eta filosofia<br \/>\npolitikoa ezagutzeko. Gobernadore zibilak oso gertutik jarraitzen zuen<br \/>\nelkartean gertatzen zena. Bigarrena, 1895eko uztailean Bizkai Buru Batzarra<br \/>\n(BBB) hautatu izana da. Hori izan zen Euzko Alderdi Jeltzalearen lehen erabaki<br \/>\norganoa, eta horregatik hartzen da data hori alderdiaren sorreratzat.<\/p>\n<p>Bizkaiko humus politikoa oso<br \/>\negokia zen gizarteko hainbat sektorek Arana-Goiriren mezuarekin bat egin<br \/>\nzezaten. Herrialdea garapen ekonomiko bizian murgildurik zegoen, eta bazirudien<br \/>\nautogobernuari zegokionez erabat etsita zegoela, nolabait, Kontzertu Ekonomikoa<br \/>\nzegoela ikusarazten zitzaiolako. Baina 1893an Gernikan izandako ospakizun<br \/>\nforuzale batean gertatutako istiluek agerian utzi zuten gizartearen sektore<br \/>\nbatek zuen ezinegona. Gertakariari Sanrokada izena eman zitzaion. Era berean,<br \/>\nNafarroa eta herrialde osoa hunkituta geratu ziren Gobernuak statu quo fiskala<br \/>\naldatu nahi zuela jakin zenean. Mobilizazio hori Gamazada izan zen. Nafarroako<br \/>\nCastejon herrira Euskalerria Elkarteko 30 bizkaitar hurbildu ziren Erresuma<br \/>\nzaharreko erresistentzia foruzalearekin bat egiteko; artean, Arana anaiak.<\/p>\n<p>Sortzen ari zen Arana-Goiriren<br \/>\nnazionalismoaren ardatza ez zen hainbeste batasun konstituzionalaren aurka<br \/>\njotzea, nahiz eta, hein batean, gerraondoko foruzaletasun liberalarekin<br \/>\npartekatzen zuen ezaugarria izan. Ardatza Erdi Aroaz geroztik indarrean zegoen<br \/>\nGaztelarekiko batasunari uko egitea zen, aldian-aldian berritu egiten baitzen,<br \/>\nhain zuzen ere, Koroak eta Jaurerriko Batzar Nagusiek sinatzen zutenean.<br \/>\nGehiengoak herrialdeko instituzioei Foruak esaten zien, baina Sabinok izen hori<br \/>\nbaztertu eta ordainetan Lagi zarra erabiltzen zuen. Berarentzat, Foruen<br \/>\njatorria ez zen aldizka berritzen zen itun hori, eta are gutxiago erregeak<br \/>\nemandako graziazko emakidak; berezko instituzio tradizionalak ziren,<br \/>\nhizkuntzak, arrazak eta abarrek gainerakoengandik bereizten zuten herri baten<br \/>\nbarrenean sortuak ziren. Bere jarraitzaileak Jaungoikoa eta Foruak leloa<br \/>\nerabili ordez, Jaungoikoa eta Lagi zarra erabiltzen hasi ziren. Izan ere,<br \/>\nsezesioaren alde egitean, kontuan hartzen zuen Gaztelako erregeek ez zutela<br \/>\nForuak babesteko hartutako konpromisoa bete. 1876an, Alfontso XII.a errege<br \/>\nzela, Gorteetatik ateratako indargabetze legea sinatu izana azken urratsa<br \/>\nbesterik ez zen. Independentzia aurrekoaren korolario hutsa zen. Ideia<br \/>\nseparatistek boterea urduritu egin zuten eta horrek errepresioarekin erantzun<br \/>\nzuen zenbait unetan. Arana-Goiri bi aldiz sartu zuten kartzelan eta alderdiak<br \/>\nsortutako egoitza eta hedabideek isunak eta ixteko aginduak jaso zituzten. Izan<br \/>\nere, artean bere sortzailea bizirik zela, zenbait momentutan alderdiak erdi-klandestinitate<br \/>\nzelatatu batean egon behar izan zuen.<\/p>\n<p>Printzipioz, galtzaile atera zen<br \/>\nkarlismoa familia foruzalearekin lotzen zen oraindik, eta, Arana-Goiriren<br \/>\nustez, beharrezkoa zen mugimendu hartako kide afiliatu eta jarraitzaileen<br \/>\nbegiak irekitzea, oraindik ongi kokaturik baitzegoen. Hamabost urte ziren bere<br \/>\nnerabezaro goiztiarreko karlismoa atzean utzi zuenetik, eta 1897an 29<br \/>\norrialdeko opuskulu bat argitaratu zuen El partido carlista y los Fueros<br \/>\nvasko-nabarros izenburupean. Foruzaletasun karlistaren aurkako borrokari eman<br \/>\nzion garrantziaren erakusgarri dira herrialde guztian, bereziki Bizkaian,<br \/>\nbanatu zituen 10.000 aleak. Jada lehenengo atalean \u00abForu izen okerraz ezagunak<br \/>\ndiren Bidasoaren alde honetako Euskal Herriaren erakunde tradizionalen izaera\u00bb<br \/>\ndefinitu zuen. Bigarrenean, \u00abalderdi karlistak herrialde horri eskaintzen<br \/>\ndizkion Foruak\u00bb gaitzetsi zituen, hirugarrenean honako ideia garatzeko:<br \/>\nkarlistek eskaintzen dutena \u00abez dira erakunde tradizionalak, eta hark<br \/>\n[erregegaiak] arrakasta lortuko balu, Euskal Herria Espainiaren menpe legoke,<br \/>\ngaur bezala, eta gaur duen askatasun berarekin, ez gehiago eta ezta gutxiago<br \/>\nere\u00bb. Azken atalean erakutsi nahi izan zuen \u00abDon Karlosek ez du[ela]<br \/>\neskubiderik Bizkaiko Jaun izateko, ezta Gipuzkoako edo Arabako Errege izateko<br \/>\nere; gainera, ez da Nafarroako Koroaren oinordeko, haren usurpatzailea baizik\u00bb.<br \/>\nArana-Goirik karlismoarekiko zuen jarrera irmoa ikusita, Euskalerria Elkarteko<br \/>\nliberalek EAJn sartzeko zuten oztopo nagusia desagertu zen, eta 1898an sartzea<br \/>\nerabaki zuten. Hainbat aldizkari sortu ziren orduan.<\/p>\n<p>Azpimarratzekoa da Arana-Goiriren<br \/>\nikuspegi historiografiko sinplistaren aurrean, mende hartan bolo-bolo zebilen<br \/>\nliteratura eskasean oinarritua, Fidel Sagarminagak 1892. urterako El gobierno y<br \/>\nel r\u00e9gimen foral del Se\u00f1or\u00edo de Vizcayaren bost liburukiak argitaraturik<br \/>\nzituela, XVI. mende erdian Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak sinatutako<br \/>\nakordioak jasotzen saiatzeko. Hala, edozein irakurlek ezagutu zezakeen<br \/>\nlurraldeko errealitate instituzionala, inolako bitarteko literariorik gabe.<br \/>\n1895ean Estanislao J. de Labayruk Historia general del Se\u00f1or\u00edo de Bizcayako<br \/>\nzazpi liburukiak argitaratzeari ekin zion. Sabino eta bere ingurukoentzat oso<br \/>\nzaila izan behar zen Bizkaya por su independencia lanean aurkeztutako<br \/>\nJaurerriaren izanaren ikuspegia zuzentzen zuten lan horiei ez ikusiarena egin<br \/>\neta ez irakurtzea. Ziurrenik, lehen doktrina sabindarraren garapenean eragina<br \/>\nizan zuten. Nolanahi ere den, nabarmendu beharra dago euskal fede<br \/>\nnazionalistaren lana ez zela oztopo izan Teofilo Guiardek Bilboko Hiribilduari<br \/>\nburuzko historiografia lan zehatzak idatz zitzan (1905-1912), edo bere<br \/>\nMerkataritza Kontsulatuari buruz (1913-1914), edota Bizkaiko marinaz (1918).<br \/>\nXX. mendearen lehen bi hamarkadetan, Gregorio Balpardak bestelako lan mardul<br \/>\nbat prestatu zuen: Historia cr\u00edtica de Vizcaya y de sus Fueros (1924-1945).<br \/>\nErudizio sendoan oinarritua izan arren, izenburuak iragarri eta Caro Barojak<br \/>\naipatu bezala, ad probandum lana da. Euskal nazionalismoak 1899. urtean Bilbon<br \/>\nbere lehen hauteskundeak irabazi zituenetik, Portugaleteko politikari, abokatu,<br \/>\nlegelari eta historialariaren bizitzaren xede nagusia mugimendu horri aurre<br \/>\negitea izan zen.<\/p>\n<p>Ikuspuntu praktikotik, liberalen<br \/>\nekarpenari esker, alderdia indartuta zegoen, eta pragmatismoaren bidea hartu<br \/>\nzuen. Hurrengo urtean, EAJk Sabino Aranaren hautagaitza aurkeztu zuen<br \/>\nprobintziako hauteskundeetan, eta, hala, Aldundiaren jauregian sartzea lortu<br \/>\nzuen, Bilboko barrutiaren izenean. 1899ko maiatzeko udal hauteskundeetan<br \/>\nnazionalistek bost zinegotzi lortu zituzten Bilbon eta beste bost Bermeon.<br \/>\nHazkundea mehatxutzat hartu zuen Gobernuak, eta berme konstituzionala bertan<br \/>\nbehera uztea erabaki zuen, Euskal Zentroa eta alderdiaren aldizkariak ixteko.<br \/>\nErantzun errepresibo horren bidetik, hiru urte geroago talde unitarista batek<br \/>\naipatu zentroari eraso egin zion, Sabinok Roosvelti Kubako independentziagatik<br \/>\nzoriontzeko bidalitako telegramaren ondoren. Larrinagako kartzelan espetxeratu<br \/>\nzuten, eta, aldi berean, gobernadoreak Bilboko zinegotzi nazionalistak kendu<br \/>\neta alderdiaren aldizkariak itxi zituen.<\/p>\n<p>Gero eta zailtasun gehiago<br \/>\nzituztela ikusita, alderdiaren norabidea estrategikoki aldatu nahi zuela<br \/>\nadierazi zuen espetxetik Sabino Aranak. Alderdi autonomista bilakatu nahi zuen,<br \/>\neta emeki, autogobernuaren bidean ahalik eta urrutien iristen saiatuko zen.<br \/>\nLiga de los Vascos Espa\u00f1olistas izena eman zion, eta programa idazteko ardura,<br \/>\nerakundea diseinatzekoa eta batzarra deitzekoa bere gain hartu zituen. Berak<br \/>\nesan bezala, auzi \u00ablarri eta transzendentala\u00bb zen, eta afiliatuei galdetu<br \/>\nzitzaienean, ez zuen aurrera egin. Hala ere, bidea zabalik utzi zuen alderdiak<br \/>\naurrerago onar zezan. Bera hil eta hiru urtera, Estatu mailan eztabaida<br \/>\ngutxiago sortzen zuen, eta euskal gizartearen hainbat sektoretan onartzeko<br \/>\nerrazagoa zen ildoa hartu zuen. Sabino 1903an hil zen eta gauzak bere horretan<br \/>\ngeratu ziren. Angel Zabalak, berak izendatutako ordezkaria, aldatu gabe<br \/>\nmantendu zuen lehendabiziko doktrina.<\/p>\n<p>Joko politikoan parte hartzeko<br \/>\njoera handiena zuen korronteak hasierako norabideari eutsi zion. Sabino Arana<br \/>\nbizirik zen artean, alderdiak 1903ko apirileko Gorteetako hauteskundeetan parte<br \/>\nhartu zuen: Urkixo hautagaiak bere babesa eskatu zuen eta Bilboren izenean<br \/>\nhautatua izan zen. Harrigarria izan zen alderdiaren zuzendaritzak hautagaiari<br \/>\nezarritako baldintzen oinarrizko posibilismoa. Baina ahultasuna nabarmena zen:<br \/>\nAngel Zabala ordezkari nagusiak Bilboko Euskal Zentroaren laguntza zuen<br \/>\nbakarrik. Antolakuntzari adorea eman zion 1904an Euzko Gastedi (Juventud Vasca)<br \/>\neta Donostiako Euskal Zentroa sortu zituenean. Era berean, erabakigarria izan<br \/>\nzen 10 afiliatu baino gehiago zeuden herrietan Udal Batzarrak sortzeko<br \/>\nerabakia. Urte hartako bukaerarako hiru lurralde ordezkari zeuden, horietako<br \/>\nbat Nafarroakoa.<\/p>\n<p>1906an, alderdiak doktrina<br \/>\nzalantzan jartzeko eta antolakuntza bultzatzeko beste une bat bizi izan zuen.<br \/>\nOrduko hartan lortutako programa-konpromisoaren arabera, alderdiaren helburu<br \/>\nnagusia Foruak berrezartzea zen, 1839ko urriaren 25eko Legea eta, nola ez,<br \/>\n1876ko uztailaren 21ekoa bertan behera utzita. Zehaztasunak liberalismo<br \/>\nforuzalera hurbiltzeko aukera ematen zuen, Foruen jatorrizko izaerari buruzko<br \/>\niritzi desberdinek bere horretan jarraitzen zuten arren. Euskal<br \/>\nnazionalistentzat euskal \u00abEstatuen\u00bb legeak ziren, eta liberal foruzaleentzat<br \/>\nKoroaren eta foru-lurraldeen arteko itunetik eratorritako autonomia handiko<br \/>\nordena politiko berezia. Biek ala biek bat egin zuten euskal nazioa subjektu<br \/>\npolitiko bezala ulertzen zuen kontzeptu indartsuaren baitan, \u00abEuzkadi<br \/>\neuskaldunen aberria da\u00bb lelopean. Orduan sortutako manifestu proiektuak hiru<br \/>\nhamarkada iraun zuen indarrean, eta berdin antolakuntzakoak eta alderdiaren<br \/>\nEstatutuak. Nabarmen dezagun beste behin foruen aldarrikapena lehendabizi<br \/>\njartzeak izan zuen garrantzia praktikoa. Batetik, Estatuarekiko elkarrizketa<br \/>\nerrazten zuen, foru erregimena 1837ra arte egon baitzen osoki indarrean, hau<br \/>\nda, noizbait Espainiako kultura politikoan indarrean egondako zerbait zen; eta<br \/>\nbestetik, ordura arte independentismo esplizitu berriarekiko uzkur zen<br \/>\ngainerako sektore liberal foruzalea erosoago sentiarazten zuen. Foruen<br \/>\nanbiguotasun politiko eta doktrinalak, lege propio hutsak ala erregeekin<br \/>\nadostutakoak izan, elkar ulertzea errazten zuen. Eta foruen berrezartzea iritsi<br \/>\nartean, alderdia Kontzertu Ekonomikoaren alde agertuko zen.<\/p>\n<p>1906an alderdiaren zuzendaritza<br \/>\nnagusiko organo konfederala sortu izana, EBBa, nazionalismoa hedatzeko<br \/>\nlagungarria izan zen. Bost urte geroago, Eskualde Batzarrak sortu ziren<br \/>\nprobintzia guztietan. Hala, Batzar Nazionala eta Eskualdeetakoak alderdiaren giltzarri<br \/>\nbilakatu ziren. Alderdia eskualdeko batzarrak eratzen zuen, beraz, eta azken<br \/>\nhori udalbatza zuten herrietako afiliatuen ordezkariek osatzen zuten.<\/p>\n<p>1907an EAJk Bilboko alkatetza<br \/>\neskuratu zuen, eta jarraian, beste hainbat antolakuntzarekin lotutako hainbat<br \/>\negitasmo esanguratsu iritsi ziren: alderdiak Euzkadi aldizkaria zuen dagoeneko<br \/>\n(1905-1915); 1911. urtean Solidaridad de Obreros Vascos (SOV) sortu zen,<br \/>\nlangile klasea biltzeko sindikatu propioa, eta Euzko Gastedi (Juventud Vasca)<br \/>\nezarri zen. Baskoniako hainbat tokitan Batzokiak ireki ziren, afiliatu eta<br \/>\njarraitzaileak elkartzeko gune bezala, eta, aldizkariak bezala, Euzkadi izena<br \/>\nzuen egunkaria zabaltzen hasi ziren (1913-1936). Antolakuntzan emandako<br \/>\naurrerapausoak gizartean azkarrago hedatzea ekarri zuen.<\/p>\n<p>EAJ Bizkaiko lehen indar<br \/>\npolitikoa bihurtzeko bidean izan arren, zehaztasun taktiko eta estrategikoaren<br \/>\narazoak bere horretan jarraitzen zuen, eta, esan dugun bezala, ez zen Bigarren<br \/>\nErrepublikara arte konpondu, eta orduan ere, partzialki konpondu zen. Metodoarekin<br \/>\neta alderdiaren funtsari buruzko barne desadostasunek Aranaren doktrina<br \/>\nerrespetatzea eskatzen zuten jatorriz. Doktrina hori, izan, independentista<br \/>\nzen, baina saihestezinezko praxi autonomista eta kutsu kontzertista zituen.<br \/>\nPosibilismoa eta zabaltzeko borondatea agerian geratu ziren 1916an, alderdiak<br \/>\nEuzko JEL-Batza (Comuni\u00f3n Nacionalista Vasca) izena hartu zuenean. Bere<br \/>\nargitalpen ofiziala dagoeneko existitzen zen Euzkadi egunkaria izan zen, 1906ko<br \/>\nmanifestua bere egin zuen, eta separatismoaz hitz egitea ekidin zuen.<br \/>\n1917-1919ko udal eta gorte hauteskundeetan lortutako erabateko arrakasta<br \/>\npolitikoak aukera eman zion CNV alderdiari Bilboko udala, Bizkaiko diputazioa<br \/>\neta Gorteetako ordezkaritza kontrolpean izateko. Posizio pribilegiatu hori<br \/>\nlortuta, alderdiak autonomia lortzeko politika irmoari ekin zion, hainbat<br \/>\nekimen sustatuz eta babestuz.<\/p>\n<p>Ekimen horietako lehena, 1917an<br \/>\nGobernuari gorago aipatu dugun mezua bidali zioten gainerako Diputazioekin<br \/>\nbatera bultzatutakoa izan zen, eta herrialdea mobilizatzeaz gain, hainbat<br \/>\nindarren babesa erakarri zuen. Presidentziaren artxiboetan testua galdu izanak<br \/>\nez du ekimenaren balioa kentzen. Aurrerago, Romanonesko kondeak 1919an<br \/>\nsortutako komisioko euskal azpiponentzian parte hartu zuen Pedro Chalbaud<br \/>\ndiputatuak. Egitasmoa bertan behera geratu zen, baina euskal nazionalismoari<br \/>\nautonomiaren auzian beste alderdi batzuekin elkarlanean aritzeko eskarmentu<br \/>\nerabilgarria eman zion, eta etekin handia atera zion hurrengo Errepublikaren<br \/>\ngaraian.<\/p>\n<p>Aurreko elkarlanetan jasandako<br \/>\nporrotak Kongresuan bere kasa aritzera eraman zuen 1918an zazpi diputatu eta<br \/>\nhiru senatari zituen CNVk. Azaroaren 4an Domingo Epalza, Ramon de la Sota eta<br \/>\nAnacleto de Ortueta diputatuek Lege proposamen bat aurkeztu zuten Gorteetan,<br \/>\n1839ko urriaren 25eko Legea indargabetzea eta euskal barne prozesu eratzaile<br \/>\nbat irekitzea eskatzeko. Ziurrenik, asmoa lekukotasun bat uztea besterik ez<br \/>\nzen. CNVko diputatuek Aranaren modura interpretatzen zuten arau hori. Ekimena<br \/>\nEspainiako eta Europako koiunturak eragina zen. Zehazki, Woodrow Wilsonek<br \/>\n1918ko urtarrilean aldarrikatu zituen bere ordena europar berriari buruzko<br \/>\nhamalau puntuak, eta Versaillesko Ituna sinatu berria zen. Lege proposamena<br \/>\nabenduaren 13an eztabaidatu zen. Domingo Epalza diputatuari aski ezaguna<br \/>\nzitzaion, eta hala adierazi zuen ganberan, herrialdean asko zirela foru<br \/>\nbidearen alde zeudenak, baina bere hitzaldian nazionalitate bezala ulertuta<br \/>\nazaldu zituen. Nazio bati eskatzen zaizkion ezaugarri guztiak dituztenez,<br \/>\neuskaldunak nazionalitateen printzipioari lotzen zaizkio, eta horren arabera,<br \/>\nherri guztiei, handi zein txiki, bere bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidea<br \/>\nonartzen zaie. Mundu Gerra bukatzeak herri kontzientzia azkarrago bereganatzen<br \/>\nlagundu zuen. Agerian utzi zuen ganberari ezaguna zitzaiola euskaldunek<br \/>\nindependentziari zioten maitasuna, eta lege, zerga eta salbuespen militarra<br \/>\nkudeatzen zuten erakundeen mende askotako jabetza. Bestalde, Epalzak ortodoxia<br \/>\nsabindarrari men egin zion: Foruak ez dira erregearen emakidak edo<br \/>\npribilegioak, Baskoniako lurraldeen Konstituzio tradizionala baizik. Bere<br \/>\ntaldearen arabera, momentuak eskatzen zuena foruen botere eratzailea<br \/>\nberreskuratzea zen, abertzaletasuna garatzeko, betiere Espainiarekin lortutako<br \/>\nakordioaren baitan. Gogora ekarri zuen urriaren 25eko Legea herritarren<br \/>\nnekearen eta sedukzioaren ondorio izan zela, eta euskal herritarrak Gobernu<br \/>\nZentralaren apeta politikoaren menpe utzi zituela. Haiek ordezkatzen zuten<br \/>\nBaskoniako sektorearen helburua Espainian britainiar Inperioko herrien arteko<br \/>\nintegrazioaren moduko bat ezartzea zen.<\/p>\n<p>Gobernu Kontseiluko presidenteak,<br \/>\nRomanonesko kondeak, argi adierazi zuen gobernua nazionalisten ekimena kontuan<br \/>\nhartzearen kontra zegoela erabat, eta ziurtzat ematen zuen, ganberan bozkatzera<br \/>\niritsiko balitz, ez zela inolaz ere aurrera aterako. Hartara, ez zuen zentzurik<br \/>\nizapidetzeko onartzeak. Hori begi bistakoa zen, eta diputatu nazionalistek<br \/>\nproposamena atzera bota zuten. Guztiarekin ere, Gobernuak \u00abautonomiaren auzia<br \/>\nmodurik orokorrenean\u00bb eta berehala aztertuko zuela adierazi zuen Romanonesek,<br \/>\neta beharrezko lanak aurrera eramateko, Parlamentuaz kanpoko batzorde bat<br \/>\nizendatuko zuela. Gorago aipatu dugu batzordeak porrot egin zuela Kataluniako<br \/>\neta Baskoniako arazo autonomikoa konpontzerakoan.<\/p>\n<p>Nazionalisten kontrako erreakzioa<br \/>\n1919an iritsi zen, hainbestetan aipatu dugun Liga de Acci\u00f3n Mon\u00e1rquicaren eta<br \/>\nPSOEren arteko hauteskunde ententearekin, diputatu batengatik CNV garaitzea<br \/>\nlortu baitzuen Bizkaiko Diputaziorako hauteskundeetan. Bloke unitaristaren<br \/>\ngorakadak, atzerapauso elektoralek, eta, horrekin batera, CNV alderdiaren ildo<br \/>\nposibilistaren porrotak Aranaren jarraitzaileak altxatzera eraman zituzten,<br \/>\nEuzko Gastedi (Juventud Vasca) baliatuz, Aberri aldizkariaren bitartez eta<br \/>\nEuskeldun Batzokijaren bidez bide independentista berrartzea aldarrikatu zuten,<br \/>\nautonomista soilik zena baztertuz. Alderditik kanporatu zituztenez, Euzko<br \/>\nAlderdi Jeltzalea birsortu zuten, EAJ-PNV, bere argitalpenagatik Aberri izenez<br \/>\nere ezaguna, eta Irlandako ereduari jarraituz, asoziazionismo dinamikoa<br \/>\nsustatzeari ekin zioten, hala nola, emakume erakundeak, mendi taldeak,<br \/>\nantzerkia, etab.<\/p>\n<p>Euskal nazionalismoari<br \/>\ndagokionez, Primo de Riveraren diktadurak desberdin jokatu zuen moderatu eta<br \/>\nerradikalekin, nahiz eta talde orori esplizituki politikan aritzea debekatu<br \/>\nzien. CNV eta bere erakundeetako batzuk onartu zituen, sindikatua eta prentsakoa<br \/>\nesaterako, eta baita kultura eta kirol jarduerak ere. Guztiarekin ere, EAJren<br \/>\negoitzak itxi zituen, eta burukideen aurka jo zuen. Berenguer jeneralaren<br \/>\n1930eko trantsizioan, euskal nazionalismoa indartu egin zen eta hamar urte<br \/>\niraun zuen CNV eta EAJren arteko bereizketa gainditzea lortu zuten. Urte<br \/>\nhartako azaroaren 16an Bergaran egindako batzarrean gauzatu zen bat egitea.<br \/>\nElkarketaren ondorioz sortutako alderdiak ez zuen berrikuntza ideologikorik<br \/>\nekarri eta jatorrizko izen tradizionala hartu zuen, EAJ.<\/p>\n<p>Liberala, akonfesionala, eta<br \/>\nEuskal Herriko eta Estatuko ezkerreko mugimenduekiko gertukoa izateaz gain,<br \/>\nalderdi berriaren doktrina iraungitzat jotzen zuen sektoreak Euzko Abertzale<br \/>\nEkintza (Acci\u00f3n Nacionalista Vasca) sortu zuen. Alderdi txikia izanagatik ere,<br \/>\neragin handia izan zuen Bigarren Errepublika garaian, talde<br \/>\nerrepublikano-sozialistaren solaskide bezala, estatutu prozesuaren baitan<br \/>\nindarrak batzeko gaitasun handia erakutsi baitzuen, eta horrek prozesua bera<br \/>\nbideratzen lagundu zuelako. Epe luzera, euskal mugimendu nazionalista berritzen<br \/>\nlagundu zuen.<\/p>\n<p>Oso bestelakoa izan zen Jagi-Jagi<br \/>\nsektorea. 1932ko irailaren 17an agertu zen lehen aldiz izenburu hori zuen Euzko<br \/>\nMendigoxale Batzaren astekaria, eta izen hori bera eman zitzaion<br \/>\nindependentista talde txiki erradikal bati, Euzko Gastediko (Juventud Vasca)<br \/>\neta Bergarako bat egitearen aurreko abertzale sektore batzuekiko gertukoa. 1933<br \/>\neta 1936ko hauteskunde orokorretara aurkeztea erabaki zuten, euskal<br \/>\nobedientziaren aldeko indar politikoez osatutako Fronte Nazionala sortzeko<br \/>\nasmoz. Beren burua ortodoxia sabindarraren babesletzat zutenez, eta<br \/>\nindependentziaren aldekoak zirenez, 1936ko Estatutuaren autonomismoaren aurka<br \/>\nazaldu ziren. Gerra garaian bi batailoi osatu zituzten Euzko Gudarostean.<\/p>\n<p>Euskal nazionalismoaren ardatz<br \/>\nnagusia, EAJ berri eta sendoa, Baskonia osoarentzat Autonomia Estatutua<br \/>\nerregimen berriarengandik lortzen saiatu zen Bigarren Errepublikak iraun zuen<br \/>\ngaraian. Idoia Estornesek nazionalitate politikoaren sorrerari buruzko bere<br \/>\nlanean argi azaldu duenez, 1931ko udaberrian, eta Konstituzioa idatzi aurretik,<br \/>\nEusko Ikaskuntzak prestatutako Euskal Herriko Estatuaren estatutu testua<br \/>\nbabestu zuen EAJk. Hala ere, alderdiaren esku hartzea ez zen mesedegarria izan,<br \/>\neskuinarekin adostu baitzuten testuan klausula bat sartzea, zeinaren bitartez<br \/>\nhauteskunde eskubide osoak izateko, gutxienez denbora tarte batez herrialdean<br \/>\nbizi izatea eskatzen baitzen. Horrekin batera, zuzenketa bat ere aurkeztu<br \/>\nzuten, estatutu eskualdeari Vatikanorekin harreman zuzena izateko eskubidea<br \/>\nemateko. Lau lurraldeetako udalek Estatutuaren aldaera hori, Lizarrako<br \/>\nEstatutua, masiboki onartu arren, bi klausula berriek ia gainditu ezinezko<br \/>\noztopoa ezarri zuten ezkerreko indarrek onartua izateko. Alderdiak, orduan, Estatuaren<br \/>\nKonstituzioarekin bat zetorren beste bertsio bat babestu zuen, euskal<br \/>\nnazionalismoaren eta lau probintzietan agintzen zuten Batzorde Kudeatzaile<br \/>\nerrepublikano-sozialisten artean 1932an idatzitakoa. Gauzak horrela, oztopoa<br \/>\nudal nafarrentzat izan zen. Iru\u00f1ean egindako udalen batzarrean Estatutu<br \/>\nbateratuak ez zuen behar besteko babesik izan. Nafarroaren bereizketak, EAJren<br \/>\nikuspegi autonomikoa zela-eta, autonomia bateratuaren prozesua errotik moztu<br \/>\nzuen. Gainerako hiru probintzietako biztanleen baietza jaso arren, Parlamentu<br \/>\nzentralak blokeatu egin zuen 1936ra arte. Ordurako, hasia zen EAJren eta ezkerraren<br \/>\narteko elkar ulertzea. Fronte Popularrak Estatutuaren onarpena txertatu zuen<br \/>\nbere hauteskunde programan urte hartako otsaileko hauteskundeetarako. Izan ere,<br \/>\nhainbestetan aipatu izan den Indalecio Prietoren eta Jose Antonio Agirreren<br \/>\narteko akordioak ahalbidetu zuen Gorte errepublikanoetako Estatutu Batzordeak<br \/>\nEuskal Estatutuaren aldeko irizpena ematea, eta, aurrerago, urrian, guda zibil<br \/>\nbete-betean, ganberaren osoko bilkurak onartzea.<\/p>\n<p>Arau horren ondorio nagusia<br \/>\nErrepublikarekin bat zetorren Euzko Jaurlaritza bat sortzea izan zen. Gobernu<br \/>\nhori ez zen soilik gerra bideratzen aritu, nazio eraikuntzarako neurritzat har<br \/>\ndaitezkeenak ere hartu zituen. Gerra garaiko euskal gobernuarentzat, eta baita<br \/>\nondorengo erbestekoarentzat erabakigarriak izan ziren Agirre lehendakaria eta<br \/>\nbere alderdia.<\/p>\n<p>Bestalde, nabarmendu beharra<br \/>\ndago, 1933az geroztik Euzko Langileen Alkartasuna (Solidaridad de Trabajadores<br \/>\nVascos) izena hartu zuen sindikatu nazionalistari alderdiak emandako babesa,<br \/>\nUGTren nagusitasuna kolokan jarri baitzuen. Era berean, euskal kultura hainbat<br \/>\nesparrutan egonkortzeko egindako lana, bereziki hizkuntzaren ezagutzari eta<br \/>\nEuskal Unibertsitatea sortzeari dagokienez. EAJk 28 batailoi osatu zituen guda<br \/>\ngaraian, eta erakunde militar propio baten menpe utzi zituen: Euzko Gudarostea.<\/p>\n<p>Seiurteko errepublikanoak iraun<br \/>\nbitartean, EAJ, Bizkaiko eta Gipuzkoako hauteskundeetan nagusi izanik, Belgika<br \/>\nbezalako herrialdeetan ezarritako demokrazia kristauaren planteamenduen baitan<br \/>\nkokatzen hasi zen, bere zuzendaritzaren eraginez. Egia esan, gehiago zen<br \/>\nmentalitate eta jarrera kontua, doktrina ofizial edo alderdiak definitutako<br \/>\nprograma baino. <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizkaiak industrializazio bortitza, azkarra eta trinkoa jasan zuen, batez ere 1876az geroztik. Horrek prozesu modernizatzaile bizkorra ekarri zuen, klase herritarraren bizi baldintzak okertzea, bereziki langileenak, eta gizartearen hierarkizazioa areagotzea. Horrekin batera, immigrazio prozesu handia antzeman zen Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean sortutako fabriken eta mehatzeen alderdira buruz: Sestao, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Ortuella. Aldi berean, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[329],"class_list":["post-3457","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>SARRERA - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"SARRERA - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Bizkaiak industrializazio bortitza, azkarra eta trinkoa jasan zuen, batez ere 1876az geroztik. Horrek prozesu modernizatzaile bizkorra ekarri zuen, klase herritarraren bizi baldintzak okertzea, bereziki langileenak, eta gizartearen hierarkizazioa areagotzea. Horrekin batera, immigrazio prozesu handia antzeman zen Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean sortutako fabriken eta mehatzeen alderdira buruz: Sestao, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Ortuella. Aldi berean, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"87 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-543-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-543-eu\\\/\",\"name\":\"SARRERA - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:41:25+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-543-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-543-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/sarrera-543-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"SARRERA\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"SARRERA - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"SARRERA - Iura Vasconiae","og_description":"Bizkaiak industrializazio bortitza, azkarra eta trinkoa jasan zuen, batez ere 1876az geroztik. Horrek prozesu modernizatzaile bizkorra ekarri zuen, klase herritarraren bizi baldintzak okertzea, bereziki langileenak, eta gizartearen hierarkizazioa areagotzea. Horrekin batera, immigrazio prozesu handia antzeman zen Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean sortutako fabriken eta mehatzeen alderdira buruz: Sestao, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Muskiz, Abanto-Zierbena eta Ortuella. Aldi berean, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"87 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/","name":"SARRERA - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:41:25+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/sarrera-543-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"SARRERA"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3457","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3457\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3457"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3457"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}