{"id":3437,"date":"2023-02-13T19:29:01","date_gmt":"2023-02-13T18:29:01","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:29:01","modified_gmt":"2023-02-13T18:29:01","slug":"olave-diez-serafin-533-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/","title":{"rendered":"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a &#8211; Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a)."},"content":{"rendered":"<p>Florencio Olave iruindarraren eta Valladolideko Nicanora<br \/>\nDiezen semea, aitaren bokazio militarra jaso zuen oinordetzan. Aita Minaren<br \/>\ngerrillari gisa borrokatu zen Independentzia Gerran, eta, ondoren,<br \/>\nErreginaren zerbitzura Lehen Karlistaldian. Armadako teniente koronel izatera<br \/>\niritsi zen, eta Nafarroan karabineroen lehen komandante izendatu zuten.<br \/>\nSerafin 1849ko urtarrilaren 7an hasi zen Segoviako Artilleria Akademian ikasten<br \/>\nkanpoko kadete gisa, eta 1854ko martxoaren 8an amaitu zuen, data horretan lizentzia<br \/>\nabsolutua eman zitzaion, bere eskariz. Aitzitik, urte horretako ekainean sartu<br \/>\nzen berriro armadan, Vicalvaron Giden Batailoiak egindako ekintzetan parte<br \/>\nhartzeko, O\u2019Donnell jeneralaren agindupean. Gerrako merituengatik eta<br \/>\nBiurteko Progresistari (1854-1856) bide emango zion \u00abmugimendu nazional\u00bbean<br \/>\nizandako garrantziagatik saritua, Infanteriako teniente maila lortu zuen. Hura<br \/>\nkarrera militar sendo baten hasiera izan zen, eta haren mugarri nagusiak<br \/>\nKotxintxinara egindako espedizioa (1858<\/p>\n<p>-1862), Kubako emantzipazioaren gatazkan 1869an<br \/>\nparte-hartzea eta Hirugarren Gerra Karlistaren azken konpasetan (1875-1876)<br \/>\nesku-hartzea izan ziren.<\/p>\n<p>Hainbat erregimentutan zerbitzatu ondoren, 1857ko udan,<br \/>\nFilipinetako armadan erreklamatu zuten Serafin Olave. Cadizetik abiatu zen, eta<br \/>\n1858ko urtarrilean iritsi zen Manila hiriburura. Bertan, Kotxintxinara egindako<br \/>\nes- pedizio hispaniar-frantsesean parte hartu zuen. Espedizio honek Annameko<br \/>\nenperadoreak misiolari katolikoen aurka egindako jazarpenak amaitzea zuen<br \/>\nhelburu. Espainiaren parte-hartzea, era berean, O\u2019Donnell-ek planteatutako<br \/>\nprestigiozko politika delakoaren barruan kokatuko litzateke; garai hartan,<br \/>\nO\u2019Donnell boterean zegoen, Batasun Liberaleko gobernuen buru, eta haren helburu<br \/>\nziren, besteak beste, Estatuaren irudia indartzea, barneko gizarte- adostasuna<br \/>\nsustatzea eta Espainiako Indar Armatuen tonu politikoa gutxitzea. Itsasoz<br \/>\nharaindiko gerrak izan zuen egoera zailean Olavek izandako portaera heroikoari<br \/>\nesker, bi maila-igoera izan zituen hurrenez hurren, kapitain lehenengo<br \/>\n\u20141859ko otsailean Vung-Taukeko gotorlekuak hartu zituenean\u2014 eta komandante<br \/>\n\u20141861eko abenduan Mi-Hoan lortutako garaipenari esker, Espainia eta<br \/>\nFrantziako Infanteria, Artilleria eta Ingeniaritza tropen abangoardian buru<br \/>\nzela\u2014. Hainbat kondekorazio eta ohore ere jaso zituen, hala nola lehen klaseko<br \/>\nSan Fernandoko Gurutzea, Karlos III.aren Ordenaren Jaun izendatzea eta Napoleon<br \/>\nIII.a enperadore frantsesak emandako Ohorezko Legioko Ofizial eta Jaun<br \/>\ntitulua. Kotxintxinan espedizioko armadako Estatu Nagusiko buru gisa egindako<br \/>\nkanpaina bukatuta, Olave Saigonen ontziratu eta Espainiako Gortera abiatu zen, eta 1862ko ekainaren 5ean<br \/>\nsinatutako bake- akordioa eraman zuen, gero Erreginak berrets zezan, urte<br \/>\nhorretako irailaren 15eko Errege Aginduak onetsiko zuena. Emandako zerbitzu<br \/>\nguztiek beste igoera bat ekarri zioten, teniente koronel izendatu zuten<br \/>\nhonakoan. Hala ere, Penintsulan kanpainak izan zituen kritikek, espedizioko<br \/>\nsoldaduek eta ofizialek egindako sakrifizio ikaragarriari ia aitorpenik egin<br \/>\ngabe, Olave hunkitu egin zuten, eta argi utzi zuen alferrikako ahaleginak eragin<br \/>\nzion samintasuna eta atsekabea, Kotxintxinari buruz idatzi zuen lanean.<\/p>\n<p>Madrilen, berriz ere, Valentina Velascorekin, Juan Ulzurrun<br \/>\nArtilleriako koronelaren alargunarekin, ezkondu zen. Emazteak lau seme-alaba<br \/>\nzituen au- rretik, eta elkartze berriaren ondorioz, Buenaventura Olave Velasco<br \/>\ngehitu zi- tzaion familiari. Garai pertsonal berri hura bere ibilbide<br \/>\nprofesionalean izandako aldaketa batekin batera etorri zen, 1863aren<br \/>\nhondarrean laguntzaile fiskal militar izendatu baitzuten Gerra eta Itsas<br \/>\narmadaren Auzitegi Gorenean. Bere biografoetako batek dioenez, kargu garrantzitsu<br \/>\nhari esker, Indar Armatuak kezkatzen zituzten arazo estruktural eta politikoak<br \/>\nbertatik bertara ezagutu ahal izan zituen. Arazo hauek 1866ko ekainean izan<br \/>\nzuten adierazle nagusia, Madrilgo San Gil kuartelean Artilleriako sarjentuen<br \/>\nsedizioa eman zenean. Baliteke kasualitatea ez izatea, Olave sosegurik<br \/>\nhandieneko garai berri hartan bere ekoizpen idatziari ekitea, bere<br \/>\nesperientzia militarrei buruzko gogoetak azalduz, bai borroka-eremukoak, bai<br \/>\nesparru juridikokoak.<\/p>\n<p>Epaimahaian 1868ko azaroan amaitu zuen lana, eta orduan eman<br \/>\nzioten Infanteriako armara teniente koronel gisa itzultzeko baimena. Hilabete<br \/>\nbatzuk geroago, 1869ko urtarrilean, Kubako gerrara bidali zuten, Antonio Lo-<br \/>\npez de Letona Landa-Mariskalaren agindupean. Uhartearen emantzipazioaren<br \/>\naldeko \u00abYararen garrasiaren\u00bb ondoren hasitako gatazka berriak Olaveren karrera<br \/>\nmilitarraren zenita markatuko zuen. Cienfuegos eta Villaclara izan zituen<br \/>\ndestino hasieran. Handik, Departamendu Zentraleko operazioetan parte hartzera<br \/>\nigaro zen, bertan portaera heroikoa izan zuen berriro ere militarrak.<br \/>\nYaguajayko gerran erori zenean, \u00abharen ekintza odolez bustita ikusteagatik\u00bb,<br \/>\nkoronel izatera igo zuten, Javier Paredes, hobekien ezagutzen duen historia-<br \/>\nlariak jasotzen duen bezala, eta gainera, handik urte batzuetara, Kubako domina eman zioten, bereizgarri gorriz.<\/p>\n<p>Penintsulara itzultzean, 1869tik 1875era bitartean ia etenik<br \/>\ngabe ordezkapen egoeran egon zen. Urte haietan politikak miliziaren erreleboa<br \/>\nhartu zuen Olaveren bizitzan, bi alderdi bereizezin bere profilean. Biografia<br \/>\nhonen prota- gonista alderdi erradikalaren eskutik sartu zen politikan, 1871ren<br \/>\nhondarrean Ruiz Zorrillaren inguruan eratutako alderdia, eta 1872ko irailean<br \/>\nekin zion bere karrera parlamentarioari, Nafarroako Oltza barrutiko Kongresuko<br \/>\ndiputatu hautatu zutenean. Jakina denez, kasu hartan, 9.137 hautesleen<br \/>\nerroldatik igorritako 1.025 boto ia guztiak jaso zituen, garaipen hori<br \/>\nkarlisten atzerakuntzak baino ez zezakeen azaldu, azken hauek Seiurtekoaren<br \/>\nderibaren eta Amadeo Saboiakoaren monarkiaren aurka agertu baitziren aho<br \/>\nbetean. 1873ko otsailean erregeak tronuari uko egin zionean, herriak bizi zuen<br \/>\nkrisi politikoa agerian geratu zen, eta Kongresuak eta Senatuak, Batzar<br \/>\nNazionalean bildurik, Espainiako I. Errepublika aldarrikatu zuten hilabete<br \/>\nhartako 11n. Olave monarkikoa izatetik errepublikanoa izatera pasatu zen, bere<br \/>\nalderdia bezala, eta Pi y Maragall-en alderdi federalean sartu zen, erradikalek<br \/>\nberen plantea- mendu foruzale autonomistekin lehian zegoen errepublika bateratu<br \/>\nbaten alde egin ondoren. Etiketa federal berriaren pean 1873ko maiatzeko<br \/>\nhautes- kunde konstituziogileetan aurkeztu zen, eta bere barrutiak berriz<br \/>\nhautatu zuen, %95era iritsi zen abstentzio iskanbilatsu batean nahasirik.<br \/>\nAztertzaile guztiek Olavek ganberan izan zuen zeregin aktiboa nabarmendu dute,<br \/>\nbai eta Konstituzio-proiektua egiteko ardura zuen batzordean izan zuen<br \/>\nparte-hartze gorabeheratsua ere. Batzorde horretan, Nafarroako kantoi federal<br \/>\nbat eratzea defendatu zuen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarekin zerikusirik ez<br \/>\nzuena, xehetasun gehiagorekin azalduko zen moduan. Hala ere, altxamendu<br \/>\nkantonalak, Olavek berak, zorrotzenen artean lerrokaturik, justifikatu egin<br \/>\nzuena, eta Gor- teen etendurak eragotzi egin zuten aipatutako proiektua<br \/>\neztabaidatzea. Erre- publikaren saiakuntza hura, Estatu-krisi larri batek eta<br \/>\ngerra-mehatxu hirukoitz batek \u2014kubatarra, kantonala eta karlista\u2014 estututa,<br \/>\nPavia jeneralak 1874ko urtarrilaren 3an emandako kolpearen ondoren deuseztu zen<br \/>\nbehin- behinean, eta, behin betiko, Martinez Campos jeneralak urte horretako<br \/>\naben- duaren 29an emandako jazarraldi militarraren ondoren.<\/p>\n<p>Olave armadara itzuli zen eta, 1875eko abenduaren 20an,<br \/>\nArmadan destinatu zuten Lizarra berreskuratzeko. Horrela, Gerra Karlistaren<br \/>\nazken ekintzetan parte hartu ahal izan zuen. Bere zerbitzu-orriaren arabera,<br \/>\nSanta Barbara, Oteiza, San Juan eta Santiagomendi fuerteak, Solana herria eta<br \/>\nJurramendiko gotorlekua hartu zituen, eta otsailaren 20an Lizarran sartu eta<br \/>\nbitarteko gobernadore izendatu zuten. Madrilera itzulitakoan, 1876ko<br \/>\notsailaren 29an armadaren behin betiko erretiroa eskatu zuen, Karlos VII.ak<br \/>\nEspainia utzi eta Hirugarren Gerra Karlista amaitu ondorengo egunean.<\/p>\n<p>Bere bizitzako azken urteetan, berriro ere politikan<br \/>\nmurgilduta egon zen, Nafarroako federalismo pimargalliarraren pertsona nagusia<br \/>\nizaki, azken honi erlijio eta foruzaletasun uste sendoak berretsi baitzizkion.<br \/>\nIdatzizko ekoizpena ere areagotu egin zuen eta 1878an ohorezko bazkide gisa<br \/>\nsartu zen eratu berri zen Euskara Elkartean. 1881ean, bere alderdia probintzian<br \/>\nberrantolatzearekin batera, Kongresurako hauteskundeetan aurkeztu zen, nola<br \/>\nIru\u00f1eko barrutian hala Tafallako distrituan, baina lekukotasunezko bozkak baino<br \/>\nez zuen lortu, 1883an Iru\u00f1eko hauteskunde partzialetarako bere hautagaitzarekin errepikatuko zena. Garai hartan, 1882ko Alderdi Federaleko Probintzietako<br \/>\nOrdezkarien Batzarrak estatu federal bat sortzeko egindako eskaera bultzatzeko asmoz, Nafarroako Etorkizuneko Konstituzioaren oinarriak idatzi<br \/>\nzituen, Nafarroako Alderdi Demokratiko Federalak 1883ko martxoaren 4ko Tuterako<br \/>\nbatzarrean onartu zituenak. Hala ere, Zaragozan ekainaren 2an egin zen<br \/>\nalderdiaren batzar nagusian, Olaveren postulatu katolikoek, oinarri haietan<br \/>\nesaten baitzuen Nafarroak \u00abJAINKO AHALGUZTIDUNAREN IZENEAN Konstituzioa izanen<br \/>\nduela\u00bb, aurrez aurre ipini zuten Pi y Margallekin, hark hitza kendu zion eta<br \/>\nsaioa bertan behera utzi zuen. Desadostasunaren ondorioz, Olavek alderdia<br \/>\nutzi zuen. Handik hilabete gutxira hil zen, 1883ko urtarrilean, Calahorran.<\/p>\n<p>Haren biografia handia, aurreko paragrafoetan gaingiroki<br \/>\nazaldutakoa, osatzeko esan beharra dago intelektual garrantzitsua eta idazle<br \/>\nemankorra ere izan zela. Olavek bere alegatu biziak entzunarazi zituen<br \/>\nParlamentuan egin zituen hitzaldi ugarietan, hainbat egunkaritan kolaboratu<br \/>\nzuen, eta batez ere gai militar eta politikoei buruzko lan idatzi zabala utzi<br \/>\nzuen. Horrez gain, poesia-sartzeren bat ere egin zuen. Kotxintxinako gerran<br \/>\n(1862) izandako esperientziak bere produkzioaren hasiera markatu zuen, hurrengo<br \/>\nhamar urteetan alderdi militarretan zentratu zena. Ekarpen naturalenak Las<br \/>\nAcademias de Regimento (1870-1872) aldizkariaren argitalpena eta zuzendaritza<br \/>\nizan ziren, bertan, frantseseko hainbat lan itzuli zituen, eta gaurko- tasun<br \/>\nmilitarrari buruzko bere 35 artikulu ere sartu zituen; eta, batez ere, <i>Bases<br \/>\npara la organizaci\u00f3n del ej\u00e9rcito espa\u00f1ol partiendo del supuesto de la<br \/>\nabolici\u00f3n de las quintas<\/i> ikerketa-lana argitaratu zuenekoa (1871). Zorigaiztoko sistema hura akabatzeko beharra ideia nuklearra izan zen, armadari buruz<br \/>\nzuen ikuskeran; erakunde armatu profesional iraunkor gisa ikusten zuen,<br \/>\n\u00abbehar-beharrezkora\u00bb mugatua, boluntarioz osatua eta agintaritza nazionalari<br \/>\natxikia. \u00abBostunak abolituta \u2014Javier Paredes biografoak dioe- nez\u2014, aberria<br \/>\narmekin defendatzeko betebeharra espainiar guztien bete- behar bihurtu zen,<br \/>\nmodu bereziak errespetatuz eta foru-sentikortasunak mindu gabe\u00bb. Postulatu<br \/>\nhaiek, bereziki egungo erreklutamendu-sistemari uko egiten ziona, sutsuki<br \/>\naldarrikatu zituen Kongresuan, alderdi erradikaleko diputatu hautatu ondoren.<br \/>\nErrepublika aldarrikatu ondoren, ordurako federalen artean, erregimen berriaren<br \/>\narriskurik handiena desagerraraztea ere defendatu egin zuen hemizikloan,<br \/>\nkarlismoaren fakzioak hain zuzen ere.<\/p>\n<p>Ezin ahaztu ditugu Olavek denboraldi horretan izan zituen<br \/>\nuste politiko argiak, berak tribunan laburki azalduko zituenak: \u00abNi,<br \/>\nErrepublika aldarrikatu baino lehen, disidentzian eta oposizio garbian<br \/>\nnengoen Gobernu harekin; nik, gainera, Monarkian, eutsi egin nion funtsean<br \/>\nfederazioari, Nafarroako Foruen defendatzaile sutsua izanagatik, probintzia<br \/>\nharen autonomiaren eta, beraz, probintzia eta udal autonomiaren aldekoa<br \/>\nizanagatik\u00bb (Diario de Sesiones de Cortes, 1873ko abuztuaren 14a). Foruzale<br \/>\nnafar federala zen. Hori era- kusteko aukera izango zuen Olavek Konstituzio<br \/>\nfederal bat erredaktatzeko batzordean bertako erakunde propioa edo mugakide<br \/>\nzituen probintziaren batekin edo batzuekin beste bat osatzeko aukera<br \/>\neztabaidatu zenean. Gure diputatuak eta Madrilen zegoen Nafarroako<br \/>\nordezkaritza osoak, Diputazioak, Iru\u00f1eko Udalak eta Nafarroako Foru<br \/>\nKorporazioak deitutako 35 pertsona liberaleko batzorde batek eman zioten<br \/>\nbabesa ideia horri, eta Araba Gipuzkoa eta Bizkaikoa ez bezalako Nafarroako<br \/>\nkantoi federala defendatu zuten.<\/p>\n<p>Olave Nafarroan foruzaletasunaren ildo liberal eta<br \/>\ndemokratikoaren ordezkari izan zen Seiurtekoaren eta lehen Berrezarkuntzaren<br \/>\nurteetan. Pi y Margall berak, ordurako bere nagusi politikoak, onartu egin zuen<br \/>\nfederalismoa iragan forala oinarri hartuta eraiki beharra zegoela, Espainiako<br \/>\nherri eta eskualdeen arteko bereizketa historikoa sinbolizatzen baitzuen. Ez<br \/>\nzen kasualitatea izanen Olavek esperientzia errepublikanoa eta gero egindako<br \/>\nargitalpen nagusiek izaera politikoa izatea, hauek bere pentsamenduaren oinarriak azaltzeko balio izan zioten. <i>Rese\u00f1a hist\u00f3rica y an\u00e1lisis comparativo de<br \/>\nlas Constituciones forales de Navarra, Arag\u00f3n, Catalu\u00f1a y<br \/>\nValencia<\/i> (1875) lanean, lege haien liberalismoa eta bertako biztanleek bertako<br \/>\nforuak gurtu izana de- fendatu zuen. Bestalde, Tradici\u00f3n y progreso (1877)<br \/>\nizeneko opuskuluan, Erdi Aroko foru-lurraldeen gobernu-formulak arakatu zituen,<br \/>\neta XIX. mendeko azken hereneko errealitatera egokitzen saiatu zen. Haren<br \/>\nustez, Erdi Aroko Gaztela, konstituziorik ez zuena, autoritarismo<br \/>\nmonarkikoaren mende zegoen bitartean, \u00abgure Foru Estatuetan subiranotasun nazionaletik<br \/>\nzuzenean emandako lege politiko eta zibilez ongi hornitutako erakundeek<br \/>\nmunduaren errespetua dute. Maiz, erregeen borondatearen kontra ezarriak, ez<br \/>\nbaitzuten aukerarik ere beto modernoa aurkezteko; Izan ere, Nafarroan,<br \/>\nKatalunian eta Aragoin, monarkia herriarekiko itun zehatz eta eztabaidaezinen<br \/>\nondorio izan zen\u00bb.<\/p>\n<p>Baieztapenen batek eragin dezakeen distortsio historikoaz<br \/>\nharatago, argi geratzen da Olavek itunari eta konstituzio historikoari emandako<br \/>\nbalio absolutua, <i>El pacto pol\u00edtico como fundamento hist\u00f3rico general de la<br \/>\nnacionalidad espa\u00f1ola y especialmente como manifestaci\u00f3n legal de la soberan\u00eda<br \/>\nde Navarra<\/i> (1878) lanean azaldu legez. Haren iritziz, ordea, Gaztelak<br \/>\nkonkistatu ondoren ez ziren Nafarroako Foruak errespetatu, eta, gainera, gero,<br \/>\nabsolutismo monarkikoa eta berdinzaletasun liberala jasan behar izan<br \/>\nzituzten, \u00abBertako gobernuak Foruen etsai bilakatuz (\u2026), Espainiako iraultza<br \/>\nofiziala kutsatu (sic) zuen\u00bb atzerritartasun hori. 1839 eta 1841eko legeak<br \/>\nNafarroaren eta Estatuaren arteko ituna izan zirela adierazi arren, erresuma<br \/>\nzaharra kaltetua izan zela uste zuen. Horregatik, lehengo foru-askatasunak<br \/>\naldarrikatu zituen, absolutismoaren aurretik ziren bezalakoak, baina garai<br \/>\nberrietara egokituta. Hala ere, uste zuen zaila zela Nafarroak \u00ablehengo<br \/>\nongizatea berreskuratzea (&#8230;), beste probintziek antzeko abantailarik ez duten<br \/>\nbitartean, deszentralizazioa- ren garaipena dela eta, Espainian<br \/>\nfederazio-eskolak sinbolizatzen zuena\u00bb. Horregatik esaten zuen<br \/>\n\u00abforuzaletasuna eta federalismoa sinonimoak\u00bb zirela, eta foruzaleei dei egiten<br \/>\nzien kausa federalarekin bat egin zezaten. Bere hitzekin amaitu daiteke,<br \/>\noraingoan <i>El bu del socialismo y la uni\u00f3n de la democracia<\/i> (1878) lanekoak,<br \/>\nbertan, Nafarroako Foru Itun Politikoak, federazioaren printzipioaren<br \/>\naplikazioa Espainian babesten duten antzinatasuna eta tradizioa frogatzen<br \/>\ndituela adierazi zuen.<\/p>\n<p>Ideia horiek guztiak 1883an izan zuten garapen eta ezarpen<br \/>\npraktikorik handiena, <i>Constituci\u00f3n Futura de Navarra<\/i>ren oinarriak<br \/>\nargitaratzean, Nafarroako Alderdi Demokratiko Federalak onarturik, baina,<br \/>\nostera, Zaragozako Batzar Nagusiak atzera bota zuena, ikusi genuen moduan.<br \/>\nHaietan, ordurako hasierako iraultzaile hura baino askoz bigunagoa zen Olavek<br \/>\nbere pentsamen- duaren bi ardatzen (katolizismoa eta foruak) arrasto sendoa<br \/>\nutzi zuen, Pi y Margall-engandik behin betiko urrundu zuena. Boterearen jatorriari<br \/>\nburuzko<\/p>\n<p>1. oinarrian jasotako \u00abJainko Ahalguztiduna\u00bb aipatzeaz gain,<br \/>\ntestu hartatik eskualde-egitura baten proposamena nabarmendu da,<br \/>\nforu-autonomiarekin bateragarria, 2. oinarriak ezarri bezala: \u00abNafarroak, gaur<br \/>\negun dituen mugen barruan, Eskualdea eratuko du, prest baitago garai batean<br \/>\nnafarrak izan ziren Errioxako, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko eta Bortuz<br \/>\nBestaldeko 6. Merindadeko (egun Frantziarra) lurraldeak askatasunez<br \/>\nitzultzeko aukera onartzeko; kontuan izanda, horietako batzuetan, anaiarteko lotura<br \/>\negokirako joera pa- triotikoa dagoela, egoerak horretarako aukera ematen<br \/>\nduenean.\u00bb.<\/p>\n<p>Grina haiek ezerezean geratu ziren, eta Serafin Olavek<br \/>\nmilitantzia politikoa utzi egin zuen, \u00abkatolizismoa eta foruak guztiekin eta<br \/>\nguztion aurka defendatzeko\u00bb. Bidean beste argitalpen batzuk eman zizkion<br \/>\ninprimategiari, hala nola, Alduides trenbideari buruzkoa (1880), zeinaren<br \/>\naitzindari handia izan baitzen, edo Revista Euskara edo Euskal Erria<br \/>\naldizkarietan izaera historikoko hainbat poema. Bere figura aztertu dutenek<br \/>\naitormen handiagoa eskatzen dute Nafarroako nortasun forala eta interesak hain<br \/>\nsutsuki defendatu zituen politikari horrentzako. Esan liteke, halaz ere, haren<br \/>\noroitzapena Buenaventura alabaren ekimenari esker iraun duela hein batean.<br \/>\nHonek, fundazio bat sortu zuen 1928an, fundazio horren zuzendaritza Foru<br \/>\nDiputazioari agindu zion, eta haren helburu nagusia lehiaketa bat sortzea izan<br \/>\nzen, urtero Nafarroari buruzko obra onenak sarituko zituena \u2014historia,<br \/>\nzuzenbide forala, li- teratura, artea, ohiturak\u2014, gaur egun Nafarroako Artxibo<br \/>\nNagusiak zaintzen duen Olave Liburutegia deritzona osatuko zuten obrak.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Florencio Olave iruindarraren eta Valladolideko Nicanora Diezen semea, aitaren bokazio militarra jaso zuen oinordetzan. Aita Minaren gerrillari gisa borrokatu zen Independentzia Gerran, eta, ondoren, Erreginaren zerbitzura Lehen Karlistaldian. Armadako teniente koronel izatera iritsi zen, eta Nafarroan karabineroen lehen komandante izendatu zuten. Serafin 1849ko urtarrilaren 7an hasi zen Segoviako Artilleria Akademian ikasten kanpoko kadete gisa, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3437","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Florencio Olave iruindarraren eta Valladolideko Nicanora Diezen semea, aitaren bokazio militarra jaso zuen oinordetzan. Aita Minaren gerrillari gisa borrokatu zen Independentzia Gerran, eta, ondoren, Erreginaren zerbitzura Lehen Karlistaldian. Armadako teniente koronel izatera iritsi zen, eta Nafarroan karabineroen lehen komandante izendatu zuten. Serafin 1849ko urtarrilaren 7an hasi zen Segoviako Artilleria Akademian ikasten kanpoko kadete gisa, eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olave-diez-serafin-533-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olave-diez-serafin-533-eu\\\/\",\"name\":\"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:29:01+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olave-diez-serafin-533-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olave-diez-serafin-533-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/olave-diez-serafin-533-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a &#8211; Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae","og_description":"Florencio Olave iruindarraren eta Valladolideko Nicanora Diezen semea, aitaren bokazio militarra jaso zuen oinordetzan. Aita Minaren gerrillari gisa borrokatu zen Independentzia Gerran, eta, ondoren, Erreginaren zerbitzura Lehen Karlistaldian. Armadako teniente koronel izatera iritsi zen, eta Nafarroan karabineroen lehen komandante izendatu zuten. Serafin 1849ko urtarrilaren 7an hasi zen Segoviako Artilleria Akademian ikasten kanpoko kadete gisa, eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/","name":"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a - Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:29:01+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/olave-diez-serafin-533-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"OLAVE DIEZ, Serafin (Serafin Olabe Diez) (Sevilla, 1831ko uztailaren 4a &#8211; Calahorra, Errioxa, 1884ko urtarrilaren 15a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3437","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3437\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3437"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3437"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}