{"id":3425,"date":"2023-02-13T19:24:08","date_gmt":"2023-02-13T18:24:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:24:08","modified_gmt":"2023-02-13T18:24:08","slug":"mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/","title":{"rendered":"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a &#8211; 1882ko urtarrilaren 20a)."},"content":{"rendered":"<p>Gendulaingo Kondea Estatu liberalaren sorreraren ondoren<br \/>\nbizirik iraun zuten Nafarroako noblezia zaharreko familia bakarrenetakoa zen,<br \/>\neta XIX. mendean garrantzi handia izan zuen nola politika<br \/>\nnazionalean hala lokalean. Horren harira, arbasoak ahaidetu egin ziren euskal<br \/>\nlurraldeetako eta Errioxako eliteetako talde bikainenekin. Aitaren aldetik<br \/>\nMencos (Gendulaineko kondea eta Biguezaleko baroia), Ayanz eta Eslava (Fresno<br \/>\nFuente kondea eta Defentsa Errealeko markesa) familietan zuen jatorria.<br \/>\nAmaren alde- tik, berriz, Manso-Zu\u00f1iga (Herviasko kondea, Neguerelako<br \/>\nbizkondea) eta Villarreal de Berriz (Monterrongo kondea) familietan, eta bi adarren<br \/>\naldetik, binakako parekatzeen ondorioz, Areizaga (Areizagako baroia)<br \/>\nfamilian. Izeba bat Lozoiako Markesarekin zegoen ezkonduta. Bi aldiz ezkondu<br \/>\nzen, eta bere lehen emaztearen aldetik, Maria Concepcion de Elio y Leizaur,<br \/>\nEliorekin (Leialtasunaren Markesa) zegoen lotuta. Era berean, bere ahizpetako<br \/>\nbat beste Elio batekin zegoen ezkonduta, eta koinatua zuen Vesollako Markesa.<br \/>\nBigarren emaztearen aldetik, Maria Pilar de Ezpeleta Aguirre y Zuazo, Vadoko<br \/>\nkondesa eta Monte hermosoko markesaren alaba, Mencos Ezpeleta- rrekin (Veireko<br \/>\nEzpeletako kondea) zegoen lotuta. Azkenik, Pedro Agustin de Gir\u00f3n de Las Casas,<br \/>\nAmarillaseko Markesa eta Ahumadako dukea arrebaren koinatua zen.<\/p>\n<p>Aita, Manuela Maria Manso de Zu\u00f1iga y Areizagarekin<br \/>\nezkondua, Joaquin Mar\u00eda de Mencos y Eslava zen (Iru\u00f1ea 1771-Iru\u00f1ea 1852).<br \/>\nNapoleonen okupazioan Nafarroako hiriburuko alkate izatera iritsi zen. Hala<br \/>\nere, Jose I.aren administrazioan aktiboki parte hartzeak ez zion ondorio<br \/>\nlarririk ekarri; izan ere, absolutismoa ezarri ondoren, Nafarroako Gorteetan<br \/>\nparte hartzen segitu zuen, eta Fernando VII.a bere ganberako kide izendatu<br \/>\nzuen jardunean. Erregea hil ondoren, Maria Kristina erregeordeak erreinuko pertsonaia<br \/>\nitzaltsu izendatu zuen. Bere aitaren osaba-izeben artean militar ugari<br \/>\nzeuden,<\/p>\n<p>XVIII. mendearen amaieran errege-gudarosteetan zaildu<br \/>\nzirenak, Espainiako armadako talderik ospetsuena. Besteak beste, Jose Maria de<br \/>\nMencos y Eslava (Iru\u00f1ea 1773-Madril 1833) absolutista, landa-mariskala eta<br \/>\nFrancisco de Asis y Borbon eta Enrique de Borbonen kamera-gizon jentila. Era<br \/>\nberean, amaren aldeko osaba-izeben artean ere militar nabarmenak zeuden,<br \/>\nkarrera Errege- Guardietan egin zutenak, hala nola, Manuel Maria de Manso<br \/>\nZu\u00f1iga eta Areizaga (Santo Domingo de la Calzada, 1783-1840) infanteriako brigadierra.<br \/>\nArmen zerbitzuan parte hartzeko tradizioari Gendulaingo kondearen bi anaiek<br \/>\neutsi zioten: Manuel de Mencos y Manso de Zu\u00f1iga, Babesaren Markesa eta Lucio<br \/>\nde Mencos y Manso de Zu\u00f1iga.<\/p>\n<p>Joaqu\u00edn Ignaciok Alberto Lista ilustratua izan zuen irakasle<br \/>\ngaztetan. Ho- nek, berari ez ezik, bere lehengusuei ere eman zien klase, eta<br \/>\nmatematika, historia, hizkuntzak eta literatura ikasi zituzten. Listaren<br \/>\nbitartez Manuel Quintana ezagutu zuen, urte haietan Iru\u00f1eko gotorlekuan<br \/>\ngordeta zegoena. Bere bi maisuen eraginari esker, poesiarekiko zaletasunean<br \/>\nsakondu zen. Handik gutxira, 1817-1818 bitartean, Nafarroako Gorte Nagusietan<br \/>\nparte hartuko zuen beso militarraren ordezkari gisa. Bertan, Ebroko aduanak<br \/>\nkostara eramateko aukerarekin zuen desadostasuna adierazi zuen.<\/p>\n<p>Iraultza liberala iritsi ondoren, 1820an, jarrera oso<br \/>\nkritikoa izan zuen 1812ko Konstituzioa berrezartzearekin. Horregatik, Milizia<br \/>\nNazionalean sartu zen, eta Nafarroan Espoz y Mina gerrillariak zuzendutako<br \/>\nliberalismo goraipatuenaren aurka jardun zuen. Bestalde, erreinuan eta euskal<br \/>\nprobintzietan partida errealistei segika ibili ondoren, 1821. urtearen<br \/>\namaieran, une hartako tentsio politikoak zirela eta, aitak eta osaba-izebek<br \/>\nMadrilera joateko gomendatu zioten, eta, bide batez, Alberto Listarekin ikasten<br \/>\njarraitzeko. Gortean bizi izan zen 1825. urtera arte, eta Madrilgo Hirurteko<br \/>\nLiberalaren politikaren lekuko izan zen bertatik bertara. Esperientzia<br \/>\nkonstituzionalak bere postulatu moderatuak berretsi egin zituen, eta, neurri<br \/>\nbatean, 1822ko uztaileko altxamendu errealista justifikatu egin zuen. Bere<br \/>\nkasuan, 1828an bere lehen emaztea izanen zenaren aita Valentzian fusilatu zuten<br \/>\nurte horretan bertan, gobernu liberalaren aurka konspiratzea leporatuta.<br \/>\nFrancisco Javier de Elio y Olondriz teniente jenerala zen.<\/p>\n<p>Konstituzio-erregimena kendu ondoren, Nafarroara itzuli zen,<br \/>\nbaina Aragoi, Andaluzia, Madril eta Katalunian zehar bidaiak egiten ibili zen.<br \/>\n1833ko gerra zibilaren bezperan gehiengo karlista zuen Iru\u00f1eko Udalaren<br \/>\nerregidore hautatu zuten. Hori ez zen oztopo izan Joaquin Ignacio Maria<br \/>\nKristina erregina erregenteari erabat atxikitzeko. Urtebete geroago Udalak<br \/>\nberak aukeratu zuen Nafarroako Erresumako Diputazioan Udala ordezkatzeko.<br \/>\nGerora, Zumalakarregi jeneralak heriotzara kondenatu zituen Diputazioko kideak.<br \/>\nMencosen protagonismo politikoa handituz joan zen, Isabelen gobernuarekin leial<br \/>\nizan ziren familia handietako baten burua izan baitzen. 1834an, Diputazioaren<br \/>\nordezkari aritu zen Gortean, Nafarroako gaiak aztertzeko eta gerraren<br \/>\negoeraren berri emateko. 1835ean kargua utzi zuen. Hurrengo urteko<br \/>\nhauteskundeetan, ordea, Gorteetako diputatu hautatu zuten. 1836ko abuztuan La<br \/>\nGranjako jaikialdi militarraren ondoren, Mencosek, bere aurkari politikoek<br \/>\nboterea hartu zutela eta sorterrian gerra egoerak okerrera egin zuela jakinda,<br \/>\nFrantziarantz abiatzea erabaki zuen. Pautik, herrialde hartan errefuxiatuta<br \/>\nzeuden euskal eliteen beste ordezkari batzuekin lankidetzan aritu zen Paz y<br \/>\nFueros enpresan, baina gero ez zen tartean sartu. 1838ko urrian Madrilera itzuli<br \/>\nzen, baina edozein lan politikotatik urrundu egin zen, hurrengo urtean<br \/>\nNafarroako Gorteetako diputatu hautatu zuten arte.<\/p>\n<p>Karlistaldia bukatuta, Madril, Iru\u00f1ea eta Donostia artean<br \/>\nibili zen. Udalen Legea egiteko Batzordeko idazkari izendatu zuten. Espartero<br \/>\njenerala Erregeordetzara igo ondoren (1840), Mencos Nafarroara itzuli zen, eta<br \/>\nhan konspirazio bat prestatzen ari zen, moderatuek boterea berreskura zezaten. Hain zuzen ere, bere etxean bildu ziren konspiratzaileak, besteak beste,<br \/>\nO\u2019Donnell jenerala, Nafarroan esparterismoaren aurkako altxamenduaren arduradun<br \/>\nnagusia. Bere memorietan gertaeretan zuzenean parte hartu ez izana ziurtatu<br \/>\nbazuen ere, plan guztien berri izan zuen, eta O\u2019Donnellekin eta haren Estatu Nagusi osoarekin harreman handia izan zuen.<br \/>\nMatxinatuek Foru Diputazioaren lehendakaritza eta guzti eskaini zioten, horrela<br \/>\nerresu- mako agintari politiko gorena bihurtuz. Hala ere, matxinadak porrot<br \/>\negin ondoren, Frantziara arrapaldan ihes egin behar izan zuen, bere familia eta<br \/>\nVesollako markesekin batera. Atzerrian zegoela, hiltzera kondenatu zuen gerra-kontseilu batek, gertaeretan izan zuen zeregin nabarmenagatik. 1843an<br \/>\nerregeordetza bota ondoren, penintsulara itzuli ahal izan zen.<\/p>\n<p>Kristinaren aldeko leialtasuna zela eta, erregina amak<br \/>\nerrege-ganberako gizon adeitsu izendatu zuen jardunean. Halaber, tokiko eta<br \/>\nprobintzia mailako lanpostuetara itzuli zen: Iru\u00f1eko alkatea (1844) eta<br \/>\nNafarroan Gorteetako diputatua (1844). Izaera moderatuko konstituzio berria<br \/>\negiteko eztabaidan, Nafarroako salbuespen fiskala defendatu zuen. 1849an,<br \/>\nIsabel II.ak biziarteko senatari izendatu zuen. Kabinete moderatuetan sortzen<br \/>\nari zen ezegonkortasunak 1854ko Iraultza ekarri zuen gerora, eta hori aurreikusita,<br \/>\nIru\u00f1era itzultzea eta bere jarduera publikoa uztea erabaki zuen.<\/p>\n<p>1858an, Isturiz Ministroen Kontseiluko lehendakaria zela,<br \/>\nordura arte izan zuen erantzukizun handieneko postua hartu zuen, Sustapen<br \/>\nministro izendatu zutenean, gainera, Fermin de Ezpeleta senideak<br \/>\ngerra-ministerioa hartu zuen. Hala ere, bere ibilera ministerioan laster iragan<br \/>\nzen. Handik hilabete gutxira, gobernuaren barne-tentsioak eta O\u2019Donnell eta<br \/>\nharen jarraitzaileen presioak eraginda, Isturizen kabinetea erori eta Batasun<br \/>\nLiberalak boterea hartu zuen. O\u2019Donnell aspaldiko laguna lehendakaritzan zela,<br \/>\nMencos Senatuko ordezkaritza lanetara mugatu zen. 1866an, Narvaez buru zela,<br \/>\nGendulaingo Kondea Instrukzio Publikoaren Kontseiluko batzordekide izendatu<br \/>\nzuten. Hala ere, sistema politikoaren eta alderdi moderatuaren beraren krisia<br \/>\ngero eta nabarmenagoa zen. Iraultza Loriatsuaren ondoren, 1868an, Isabel II.ari<br \/>\nzion leialtasunari eutsi zion, eta erbesteko kontseilarietako bat izan zen.<\/p>\n<p>Arteari dagokionez, Joaquin Ignacio poeta gisa nabarmendu<br \/>\nzen, txikitatik landutako zaletasuna, baina inoiz ez zuen bere lanak prentsan<br \/>\nargitaratzeko asmorik izan. Hala ere, hil ondoren argitaratutako Memorias<br \/>\nhoriek XIX. mendearen lehen bi herenetako bizitza politikoari eta<br \/>\ngertakizunei buruzko testigantza baliotsua dira.<\/p>\n<p>1831n, Real Academia de la Lenguak antolatutako lehiaketa<br \/>\nirabazi zuen, gaia Antso II.ak Zamorari egindako setioa izan zen. Zortzidun<br \/>\nerrealetan idatzitako poema hogeita hamahiru lehiakideri gailendu zitzaien,<br \/>\nbesteak beste, Donoso Cortesi. 1836an ohorezko gisa sartu ahal izan zen<br \/>\nHizkuntzaren era- kundean, 1840an eskubide osoko kide izatea lortu zuen arte.<br \/>\n403 saiotara joan zen. Bertsoz idatzitako beste lan ospetsuetako bat bere lagun<br \/>\nCampo Alangeko Kondeari eskainia izan zen, 1837an Akademiaren saioan irakurri<br \/>\nzutena.<\/p>\n<p>Lehen idazkietan klasizismoaren eragina ikus dakioke,<br \/>\nnabaria baita Lista eta Quintana, bere irakasle ilustratuen eragina. Gero,<br \/>\nerromantizismoranzko bilakaera izan zuen. Zehazki, Gaztelako poema epikoen<br \/>\nerromantizismoa aztertu zuen.<\/p>\n<p><span>\u00a0<\/span>Haren heriotzaren ostean, Molinako Markesak bere<br \/>\nnekrologikoa irakurri zuen Hizkuntzaren Akademian, eta bertan kondearen<br \/>\npentsamendu politikoa laburbildu zuen: \u00abmonarkia eta parlamentua; haren<br \/>\nnorabidea, lerro estu eta zaila, gizabanakoaren izaeran dagoen askatasunaren,<br \/>\neta Estatuak behar duen ordenaren arteko muga\u00bb. Estatuan proiekzio handia izan<br \/>\narren eta alderdi moderatuaren barnean egon arren, Gendulainek beti defendatu<br \/>\nzuen Nafarroarako foruen berezitasunaren iraupena. Besteak beste, Carlos III.aren<br \/>\nOrdenaren Gurutze Handia (1852) eta Lehen Mailako Espainiako Handita- suna<br \/>\n(1864) jaso zituen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gendulaingo Kondea Estatu liberalaren sorreraren ondoren bizirik iraun zuten Nafarroako noblezia zaharreko familia bakarrenetakoa zen, eta XIX. mendean garrantzi handia izan zuen nola politika nazionalean hala lokalean. Horren harira, arbasoak ahaidetu egin ziren euskal lurraldeetako eta Errioxako eliteetako talde bikainenekin. Aitaren aldetik Mencos (Gendulaineko kondea eta Biguezaleko baroia), Ayanz eta Eslava (Fresno Fuente kondea eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3425","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Gendulaingo Kondea Estatu liberalaren sorreraren ondoren bizirik iraun zuten Nafarroako noblezia zaharreko familia bakarrenetakoa zen, eta XIX. mendean garrantzi handia izan zuen nola politika nazionalean hala lokalean. Horren harira, arbasoak ahaidetu egin ziren euskal lurraldeetako eta Errioxako eliteetako talde bikainenekin. Aitaren aldetik Mencos (Gendulaineko kondea eta Biguezaleko baroia), Ayanz eta Eslava (Fresno Fuente kondea eta [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\\\/\",\"name\":\"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:24:08+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a &#8211; 1882ko urtarrilaren 20a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae","og_description":"Gendulaingo Kondea Estatu liberalaren sorreraren ondoren bizirik iraun zuten Nafarroako noblezia zaharreko familia bakarrenetakoa zen, eta XIX. mendean garrantzi handia izan zuen nola politika nazionalean hala lokalean. Horren harira, arbasoak ahaidetu egin ziren euskal lurraldeetako eta Errioxako eliteetako talde bikainenekin. Aitaren aldetik Mencos (Gendulaineko kondea eta Biguezaleko baroia), Ayanz eta Eslava (Fresno Fuente kondea eta [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/","name":"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a - 1882ko urtarrilaren 20a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:24:08+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/mencos-y-manso-de-zuniga-areizaga-joaquin-ignacio-gendulaingo-kondea-eta-biguezaleko-baroia-527-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MENCOS Y MANSO DE ZU\u00d1IGA AREIZAGA, Joaquin Ignacio. Gendulaingo kondea eta Biguezaleko baroia (Iru\u00f1ea, 1799ko abuztuaren 6a &#8211; 1882ko urtarrilaren 20a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3425","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3425\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3425"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3425"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}