{"id":3423,"date":"2023-02-13T19:23:22","date_gmt":"2023-02-13T18:23:22","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:23:22","modified_gmt":"2023-02-13T18:23:22","slug":"maya-carballeyro-jose-luis-526-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/","title":{"rendered":"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a &#8211; Tutera, XIX. m.?)"},"content":{"rendered":"<p>Santiago de Compostelan sortua, Jose Maria Maya doktorearen<br \/>\neta Ramona Carballeyroren semea, gaztaroa Coru\u00f1an igaro zuen, eta bertan<br \/>\nlatinitatea ikasi zuen. Cadizen jarraitu zuen ikasten, San Felipe Neri<br \/>\nikastetxean, bertan Alberto de Lista y Aragon eta Guadix eta Cadizko gotzaina<br \/>\nizango zen Juan Jose Albali ziren zuzendariak. Euren zuzendaritzapean,<br \/>\nFilosofia eta Matematika ikasi zituen, ondoren, Sevillara joan zen Listari<br \/>\njarraiki, eta barneko ikasle sartu zen San Diego ikastetxean. Sevillako Unibertsitatean<br \/>\nhasi zen jurisprudentzia ikasten, baina, maisua hil zenean, Santiagora joan zen<br \/>\naitarenera. Ikasketak Santiagoko Unibertsitatean amaitu zituen, eta 1851n legegintzan graduatu zen. Coru\u00f1ako abokatu-eskolan hasi zen agregatu, baina,<br \/>\nhandik gutxira, gaixotasun larri bat zela medio bere lanbideari uko egin behar<br \/>\nizan zion, hori dela eta, zenbait lanez arduratu zen intelektualki aktibo mantentzeko, askotariko jakintza-arloak landuz. Elementos de aritm\u00e9tica, con una<br \/>\nsucinta explicaci\u00f3n del nuevo sistema m\u00e9trico izeneko lehen argitalpenari, El<br \/>\nEco de la Revista egunkariko erredaktore-lana gehitu zitzaion, Maya Nafarroara joan zenean desagertu zena.<\/p>\n<p>Familiarekin Tuterara joan zen bizitzera, aitaren<br \/>\njaioterrira, bertan, inprenta bat ezarri eta El Ebro egunkaria sortu zuen.<\/p>\n<p>1855eko Trenbideen Legea aldarrikatu zenean, Madril eta<br \/>\nFrantziako muga lotuko zituena, Pirinioak igarotzeko trenbideen balizko<br \/>\nibilbideei buruzko eztabaidak sortu ziren bizitza publikoko eremu guztietan.<br \/>\nIrunen bar- nako bidearen trazadurak Nafarroak aspalditik aldeztutako jarrera<br \/>\nkontrajartzen zuen, Pirinioetako Alduide ibarrean barrena pasatzearen alde<br \/>\nbaitzegoen. 1852an, Nafarroako Foru Diputazioa Espainiako Gobernuari zuzendu<br \/>\nzitzaion Madril eta Parisen arteko lotura bere lurraldean egin zedin. Ahalegin<br \/>\nhorien ondorioz, 1853ko urriaren 27ko Errege Agindu batek Alduideetan barnako<br \/>\nproiektua aztertzeko baimena eman zuen, eta horrek zenbait itxaropen piztu<br \/>\nzituen Nafarroako Foru Diputazioan, azken erabakia ez baitzen hartu artean,<br \/>\nhala ere, egia da ordurarte formulatutako lege-proiektuek Irunen alde egiten<br \/>\nzutela. Gai horrek polemika bizi batera eraman zuen Maya, El Comercio de San<br \/>\nSebasti\u00e1n egunkariak zuzentzen zituen erasoen aurrean El Eco de Navarra \u2014iturri<br \/>\nbatzuen arabera, sortzaileetako bat izan zen Maya\u2014 egunkariko artikuluetan<br \/>\nAlduideetan barna igarotzea komeni zela defendatu baitzuen sutsuki. El Estado<br \/>\negunkarian ere bere iritziari eutsi zion, garai hartan Irunen barnako linea<br \/>\ndefendatzen zuen estatuko prentsa ia osoari aurre eginez. Azken egunkari<br \/>\nhorretan argitaratutako artikulu-multzoa hirurogeita lau orrial- deko<br \/>\n<i>Ferro-carril de los Alduides<\/i> izenburua zuen liburuxka batean bildu zen. Bertan,<br \/>\nbere artikuluez gain, Sustapen ministroak, Gendulaingo kondeak, aurkeztutako<br \/>\nlege-proiektua, Nafarroari eraikitzeko baimena ematen ziona; Kreditu<br \/>\nHigigarrien Elkarteak proiektuaren aurka Diputatuen Kongresuari egindako<br \/>\noposizioa eta Kreditu Higigarrien asmoen aurka Zaragozako eta Alacanteko tren<br \/>\nkonpainiek egindako protesta jaso zen. 1859an argitaratu zen Madrilen, Iru\u00f1ean<br \/>\neta Tuteran.<\/p>\n<p>Jose Luis Maya 1858an Sanz Baezak Estad\u00edsticas de Navarra<br \/>\nlana argitaratzearen inguruko polemikan ere murgilduta egon zen. Lan horrek<br \/>\nkritika garrantzitsuak eragin zituen, Mayarenak ez ezik, Jose Yanguas y<br \/>\nMirandarenak ere bai. Polemikak lortu zuen dimentsioa argi geratu zen 1858ko<br \/>\nurriaren 18an Francisco Eransus y Radaren inprimategiak argitaratutako A los<br \/>\nse\u00f1ores lectores de la Estad\u00edstica de Navarra y a los de la ojeada de D. Jos\u00e9<br \/>\nLuis Maya liburuxkak. Bertan, Sanz y Baezak Mayaren eta El Eco de Navarra<br \/>\negunkariaren aurkako kritikak egin zituen.<\/p>\n<p>Mayak La Esperanza egunkarian jarraitu zuen bere<br \/>\nliteratura-jarduerarekin, kazetaritza-estilo erraz, arin eta garratzarekin.<br \/>\nGarai hartan, hogeita lau orrialde eskaseko opuskulu bat ere argitaratu zuen,<br \/>\nNavarra y la Ley de Desamortizaci\u00f3n izenekoa, Madrilen Carlos Baillyereren<br \/>\ninprimategian, Iru\u00f1ean Regino Bescansarenean eta Tuteran Tudelana Liburudendan<br \/>\nargitaratua, 1859an. 1855eko urtarrilaren 1ean aldarrikatutako lege hori<br \/>\nNafarroan ez zitekeela ezarri frogatzen saiatu zen Maya, 1841eko abuztuaren 16ko<br \/>\nadostutako Legean xedaturikoaren zenbait alderdi zuzenean indargabetzen<br \/>\nbaitzituen. Zehazki, Mayak 1855eko Legearen bateraezintasunari eutsi zion,<br \/>\n1841eko Nafarroako Legearen 6. eta 10. artikuluetan oinarrituta, artikuluok<br \/>\nForu Diputazioak herrien funts, eskubide eta jabetzetan dituen eskumenak<br \/>\narautzen baititu (6. artikulua), eta Foru Diputazioak Nafarroako udalerrien<br \/>\nondasunak besterentzeko baimena lortzeko baldintza urratzen baitu, Probin-<br \/>\ntziako administrarikidego goren horrek besterik ez baitu bere salmenta baimentzeko eskumena. (10. artikulua). Gainera, 1841eko Legearen 25. artikuluak<br \/>\nNafarroak urtean behingo ekarpen zuzen eta bakarra ordainduko zuela ezartzen<br \/>\nzuen, eta hori ez zetorren bat Desamortizazio Legearekin; izan ere, lege horrek<br \/>\netekinen %20 esleitzen zion Estatuari, eta udalerrian %80 geratzen zen,<br \/>\nhorrela, kopuru hori gaindituz gero, Nafarroak Estatuari ordaindu behar zion<br \/>\nzenbatekoa ez zen beteko. Bateraezintasun horiekin batera, Maya- ren arabera,<br \/>\nDesamortizazio Legearen 19. artikulua aplikatzeak Nafarroako<br \/>\nprobintzia-administrazio berezia eta independentzia galtzea ekarriko luke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Santiago de Compostelan sortua, Jose Maria Maya doktorearen eta Ramona Carballeyroren semea, gaztaroa Coru\u00f1an igaro zuen, eta bertan latinitatea ikasi zuen. Cadizen jarraitu zuen ikasten, San Felipe Neri ikastetxean, bertan Alberto de Lista y Aragon eta Guadix eta Cadizko gotzaina izango zen Juan Jose Albali ziren zuzendariak. Euren zuzendaritzapean, Filosofia eta Matematika ikasi zituen, ondoren, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3423","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Santiago de Compostelan sortua, Jose Maria Maya doktorearen eta Ramona Carballeyroren semea, gaztaroa Coru\u00f1an igaro zuen, eta bertan latinitatea ikasi zuen. Cadizen jarraitu zuen ikasten, San Felipe Neri ikastetxean, bertan Alberto de Lista y Aragon eta Guadix eta Cadizko gotzaina izango zen Juan Jose Albali ziren zuzendariak. Euren zuzendaritzapean, Filosofia eta Matematika ikasi zituen, ondoren, [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"3 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\\\/\",\"name\":\"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:23:22+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a &#8211; Tutera, XIX. m.?)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae","og_description":"Santiago de Compostelan sortua, Jose Maria Maya doktorearen eta Ramona Carballeyroren semea, gaztaroa Coru\u00f1an igaro zuen, eta bertan latinitatea ikasi zuen. Cadizen jarraitu zuen ikasten, San Felipe Neri ikastetxean, bertan Alberto de Lista y Aragon eta Guadix eta Cadizko gotzaina izango zen Juan Jose Albali ziren zuzendariak. Euren zuzendaritzapean, Filosofia eta Matematika ikasi zituen, ondoren, [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"3 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/","name":"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a - Tutera, XIX. m.?) - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:23:22+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/maya-carballeyro-jose-luis-526-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MAYA CARBALLEYRO, Jose Luis (Jose Luis Maia Carballeyro) (Santiago de Compostela, 1831ko urtarrilaren 31a &#8211; Tutera, XIX. m.?)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3423","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3423\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3423"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3423"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}