{"id":3419,"date":"2023-02-13T19:21:51","date_gmt":"2023-02-13T18:21:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:21:51","modified_gmt":"2023-02-13T18:21:51","slug":"madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/","title":{"rendered":"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a &#8211; Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a)."},"content":{"rendered":"<p>Pascual Madoz XIX. mendeko Espainiako politikak izan zuen<br \/>\npertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Iru\u00f1ean jaio zen, 1805ean. Bai<br \/>\naita eta bai ama errenta estankatuen administraziotik bizi ziren,<br \/>\nbolborarenetik bata eta tabakoarenetik bestea. 1813an Barbastrora (Huesca) joan<br \/>\nziren eta Pascual Aita Eskolapioen Ikastetxean sartu zuten. 1821ean Zaragozako<br \/>\nUnibertsitatean sartu zen eta Legeetan eta Kanonetan ikasi zuen.<br \/>\nUnibertsitate-garaitik agerian geratu ziren bere joera liberalak, eta, hain<br \/>\nzuzen, 1823an Milizia Na- zionalean sartu zen Monzoneko gazteluan errealistei<br \/>\naurre egiteko. Han preso hartu zuten. Hainbat hilabetez kartzelan egon ondoren,<br \/>\n1828an amaitu zituen ikasketetara itzuli zen, baina 1831n bere ideiak zirela<br \/>\neta, erbesteratu egin zuten eta ez zen Espainiara itzuli Maria Kristina<br \/>\nerreginak 1833an emandako amnistiara arte.<\/p>\n<p>Frantzian eman zuen erbestealdi hori bereziki garrantzitsua<br \/>\nizan zen. Han geografia eta estatistika aztertzen aritu zen eta ulertu egin<br \/>\nzuen nolako garrantzia zuten biek estatu baten gobernurako. Hori erabakigarria<br \/>\nizan zen gero Hiztegiarekin hasi zuen lanean. Alexandre Moreau de Jonnes<br \/>\nezagutu zuen orduan, eta 1834an eta hark Statistique d\u2019Espagne bat idatzi zuen,<br \/>\nMadozek urtebete geroago itzuli eta zabaldu zuen eta Hiztegi horren<br \/>\naurrekaririk zuzenena eta hurbilena izan zen.<\/p>\n<p>Itzultzean, Bartzelonan finkatu zuen egoitza, eta karrera<br \/>\npolitiko bikain eta etengabea hasi zuen Alderdi Aurrerakoiaren ilaretan,<br \/>\nKataluniako industria-burgesiaren interesei estu lotutako alderdian. Izan<br \/>\nzituen erantzukizunen artean, El Catal\u00e1n egunkari aurrerakoia zuzendu zuen;<br \/>\n1835ean Aran bailarara joan zen gobernadore militar eta lehen auzialdiko<br \/>\nepaile gisa, eta handik urtebetera Lleidak bere alderdiko diputatu hautatu<br \/>\nzuen, eta hala errepikatu zuen horretarako aurkeztu zen hogeita bat aldietatik hamazazpitan<br \/>\n(Bartze- lona ere bi aldiz ordezkatu zuen eta Alcoy beste batean). Estatu<br \/>\nmailan, hainbat kargu ekonomiko izan zituen 1840 eta 1843 artean, hala nola<br \/>\nOgasuneko superintendente nagusi edo Estatistika Batzordeko lehendakari.<\/p>\n<p>Biurteko Progresistan (1854-56) beste tarte labur bat<br \/>\nkartzelan egin ondoren, bere jarduera politikoari hel du zion, berriro<br \/>\nBartzelonatik, eta hiriko gobernadore zibil izendatu zuten. Morbo koleraren<br \/>\nizurritearen aurkako neurriak arrakastaz zuzendu zituen, selfaktinen (iruteko<br \/>\nmakinak) gatazketan bitartekari izan zen, eta Cerdaren Zabalgune handia<br \/>\nirekitzeko harresien eraispena bultzatu eta horren finantzaketa bermatu zuen,<br \/>\neta oraindik ere bizi zela, Bartzelonako adopziozko seme izendatu zuten.<\/p>\n<p>Kongresuko lehendakari izendatu zuten, baina hilabete baino<br \/>\nez zuen egin kargu horretan, 1855ean Esparteroren hirugarren kabineteko Ogasun<br \/>\nzorroaren titular bihurtu baitzen. Orduan aldarrikatu zuen bere<br \/>\nDesamortizazio Lege ezaguna, estatuaren zor handia ordaintzeko helburu<br \/>\nnagusiarekin. Harekin lortu zuen \u00abesku hilak\u00bb zirenen ondasunak saltzea<br \/>\n\u2014Ordena militarrak, kofradiak, lan jainkozaleak, santutegiak, benefizentzia,<br \/>\ninstrukzio publikoa, udalerrien ondasun propioak eta herri-lurrak\u2014, eta ia<br \/>\n8.000.000 erreal bil- tzea lortu zuen 1855 eta 1895 artean. Madozen<br \/>\ndesamortizazioak, 1924ra arte iraun zuenak, oposizio handia piztu zuen, baita<br \/>\nbere alderdian bertan ere, udalerrietako bizilagun pobreenei eraso egiten<br \/>\nbaitzien, aprobetxamendu komuneko ondasunei esker bizirauten zuten eta.<\/p>\n<p>Gipuzkoa, Bizkaian eta Araban, diputazioen oposizioak ez<br \/>\nzuen etenik izan harik eta aldundiek salmenta-batzordeetan parte hartzea lortu<br \/>\nzuten arte. Hortik aurrera, 1864-68 aldian asko handitu zen elizaren<br \/>\ndesamortizazioa, eta ez hainbeste desamortizazio zibila, ordurako lurrik onenak<br \/>\npribatizatu baitziren, eta udalerri askok lortu baitzuten beren herri-lurrak<br \/>\ngordetzea.<\/p>\n<p>Espartero erortzean berriro bazterturik gelditu zuen.<br \/>\n1860an, \u00abLa Peninsular\u00bb aseguru-etxea sortu zuen, eta, hasiera bikain batzuen<br \/>\nondoren, ia hondoa jo zuen. 1868ko iraultzaren ondoren agertu zen berriro.<br \/>\nMadrilgo gobernadore izendatu zuten eta Koroaren titular berria, Saboiako<br \/>\nAmadeo I.a, Espainiara ekarri behar zuen batzordeko kide. Horretarako<br \/>\nantolatutako bidaian Genoan gaixotu eta hil zen.<\/p>\n<p>Bere lan nagusia, ezbairik gabe, <i>Diccionario<br \/>\nhist\u00f3rico-geogr\u00e1fico-estad\u00edstico-hist\u00f3rico de Espa\u00f1a y sus posesiones de<br \/>\nUltramar<\/i> da, 1845 eta 1850 artean 16 liburukitan argitaratua. Baina askoz<br \/>\nlehenago hasiak ziren egiten. Espainiak probintzietan zuen lurralde-banaketak,<br \/>\nJavier de Burgosek 1834an egindakoak, lehen zeuden hiztegi guztiak zaharkituta<br \/>\nutzi zituen, Tofi\u00f1orena barne, 1826 eta 1829 artean egina. Madozek<br \/>\n\u2014enpresa-zentzu handia baitzuen\u2014 berehala ulertu zuen hura zela aukera, ez<br \/>\nbakarrik probintzia-banaketa berriari bu- ruzko informazioa eguneratzeko,<br \/>\nbaizik eta informazio estatistikoa biltzeko lanari ekiteko, Moreau de<br \/>\nJonnesen obran horren garrantzia egiaztatu baitzuen. Beraz, Frantzian<br \/>\nerbesteratu eta berehala, datu-bilketa antolatzen hasi zen. Horretarako, 1.000<br \/>\nkolaboratzaile baino gehiago izan zituen 49 probintzietan, eta 12 galderako<br \/>\ngaldera-sorta pasatu zien, emaitzak homogeneizatu eta konparatzeko. Datuak<br \/>\nbulego zentral batera iristen ziren, eta han aztertu eta esku- ragarri zeuden beste<br \/>\ninformazio batzuekin erkatzen ziren. Proiektua finantzatzeko, \u00abSociedad<br \/>\nliteraria de amigos colaboradores\u00bb baten laguntza izan zuen, eta bere aulkian<br \/>\naitortu zuen argitaratu aurreko gastuak milioi bat errealekoak izan zirela. Argitalpenak ere ahalegin berezia eskatu zuen,<br \/>\nhorretarako bereziki prestatutako inprimategiak behar izan baitzituen.<\/p>\n<p>Argitaratzea amaitu aurretik, Francisco Coello<br \/>\ningeniari-komandantearekin lankidetza estuan hasi zen Diccionarioak<br \/>\nezinbestean eskatzen zuen proiektu kartografikoa prestatzen, eta urte batzuk<br \/>\ngeroago Coellok berak argitaratu zuen, <i>Atlas de Espa\u00f1a y de sus posesiones de<br \/>\nUltramar <\/i>izenburupean.<\/p>\n<p>Madozen Hiztegia mundu-ikuskera eta proiektu politiko<br \/>\nnabarmen liberal baten emaitza da. Horrelako proiektuetarako, herrialdearen<br \/>\neraldaketak eskatzen du estatuak behar adina baliabide eta informazio izatea,<br \/>\neta, baliabideak lortzea zen, hain zuzen ere, desamortizazio-proiektuaren<br \/>\natzean zegoena, eta informazio hori izatea, berriz, Hiztegia bultzatu zuena.<br \/>\nHorrekin batera, zientzia estatistikoaren garrantzia aldarrikatu zuen eta<br \/>\nhorren aitzindari dela Espainian esan daiteke. Hain zuzen, bere lanaren sarreran<br \/>\nzientzia hark nazioaren garapena oinarritzeko oinarri gisa zuen garrantzia<br \/>\naldarrikatu zuen. Beste gauza bat da Hiztegia garai hartako Espainian<br \/>\ninformazio mota horrek zituen gabezien eta Madozek berak datuen gabezia hori<br \/>\nkonpentsatzen saiatzean egindako akats batzuen isla izatea. Espainiako<br \/>\nerrealitate geografiko eta historikoari buruzko informaziorik eta ezagutzarik<br \/>\ngabe ezin zen herrialdea modernizatu, baina ezta behar adinako kontzientzia<br \/>\nnazionalik gabe ere. Probintzia administrazio-antolaketaren oinarritzat eta<br \/>\nHiztegirako erreferentzia-espazio- tzat hartzeko ideia horrek zerikusi handia<br \/>\nzuen liberalismoak estatu zentralizatuaren eta administrazio homogeneoaren<br \/>\nalde egindako apustuarekin, eta, bide batez, estatuko biztanle guztiak bertako<br \/>\nherritar senti zitezen sustatzeko ahaleginarekin, bizi ziren lurraldea edozein<br \/>\nizanda ere. Hau da, zerikusi handia zuen nazio espainiarreko kide izatearen<br \/>\nsentimenduarekin, zeina beste instantzia batzuetatik ere elikatzen baitzen,<br \/>\nadibidez, egiten hasiak ziren Espainiako Historiak (Modesto Lafuenterena,<br \/>\nesaterako). Ikuspegi berri horrek ezabatu egin behar zuen monarkiaren<br \/>\npertzepzio zaharra, erreinuetan eta nor- tasun juridiko-politiko propioa zuten<br \/>\nlurraldeetan zatikatua, eta, haren ordez, bateratuagoa zen beste bat jarri<br \/>\nbehar zuen, barne-zatiketa bakarrik ahalbidetzen zuena, administrazioaren<br \/>\neraginkortasuneko gaietarako. Ikuspegi eta errealitate homogeneoagoa eta eduki<br \/>\npolitikorik gabeko probintziak. Osagai horiekin bermatzen zen zentroak emandako<br \/>\narauak eta aginduak betetzea.<\/p>\n<p>Euskal Herriari dagokionez, Madozek lotura berezia izan zuen<br \/>\nZarautzekin, uda guztietan han bizi baitzen eta bertan liho fabrika bat<br \/>\neraiki baitzuen. Hiztegirako harreman zuzenak izan zituen herrialdean, baina<br \/>\nadituek zalantzan jartzen dute datu batzuen fidagarritasuna. Hori alde batera<br \/>\nutzita, Guda Karlis- taren ondorengo euskal probintzien garaiko eta<br \/>\nindustrializazioaren hastapenetako egoeraren berri ematen du Hiztegiak.<br \/>\nAgian, herrialdearekiko harreman zuzen horrek azaltzen du, neurri batean bederen,<br \/>\nforuekiko jarrera abolizionistak izan arren, bere jarrera aldatzen ari zela.<br \/>\nHain zuzen, leku nabarmena hartu zuen 1839ko urriko Legean, eta berak proposatu<br \/>\nzuen Euskal Herriko eta Nafarroako probintzietako foruak berresteko formula,<br \/>\n\u00abmonarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe\u00bb, anbiguotasun<br \/>\nkalkulatuaren formula. Azkenean, Foruen ondorioetara iritsi zen, bakea eta<br \/>\noparotasuna bermatzeko, eta, horregatik, haiek mantentzearen alde agertu zen. Are<br \/>\ngehiago, bere alderdiko li- beral eta aurrerakoi askoren aurka, probintzietako<br \/>\negoera fiskalean erreformarik ez sartzearen aldekoa izan zen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pascual Madoz XIX. mendeko Espainiako politikak izan zuen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Iru\u00f1ean jaio zen, 1805ean. Bai aita eta bai ama errenta estankatuen administraziotik bizi ziren, bolborarenetik bata eta tabakoarenetik bestea. 1813an Barbastrora (Huesca) joan ziren eta Pascual Aita Eskolapioen Ikastetxean sartu zuten. 1821ean Zaragozako Unibertsitatean sartu zen eta Legeetan eta Kanonetan ikasi zuen. Unibertsitate-garaitik [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3419","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Pascual Madoz XIX. mendeko Espainiako politikak izan zuen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Iru\u00f1ean jaio zen, 1805ean. Bai aita eta bai ama errenta estankatuen administraziotik bizi ziren, bolborarenetik bata eta tabakoarenetik bestea. 1813an Barbastrora (Huesca) joan ziren eta Pascual Aita Eskolapioen Ikastetxean sartu zuten. 1821ean Zaragozako Unibertsitatean sartu zen eta Legeetan eta Kanonetan ikasi zuen. Unibertsitate-garaitik [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\\\/\",\"name\":\"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:21:51+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a &#8211; Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae","og_description":"Pascual Madoz XIX. mendeko Espainiako politikak izan zuen pertsonaiarik garrantzitsuenetakoa izan zen. Iru\u00f1ean jaio zen, 1805ean. Bai aita eta bai ama errenta estankatuen administraziotik bizi ziren, bolborarenetik bata eta tabakoarenetik bestea. 1813an Barbastrora (Huesca) joan ziren eta Pascual Aita Eskolapioen Ikastetxean sartu zuten. 1821ean Zaragozako Unibertsitatean sartu zen eta Legeetan eta Kanonetan ikasi zuen. Unibertsitate-garaitik [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/","name":"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a - Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:21:51+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/madoz-e-ibanez-de-iriarte-pascual-524-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"MADOZ E IBA\u00d1EZ DE IRIARTE, Pascual (Pascual Madotz Iba\u00f1ez de Iriarte) (Iru\u00f1ea, 1805eko maiatzaren 17a &#8211; Genoa, Italia, 1870eko abenduaren 13a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3419","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3419\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3419"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3419"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}