{"id":3413,"date":"2023-02-13T19:19:30","date_gmt":"2023-02-13T18:19:30","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:19:30","modified_gmt":"2023-02-13T18:19:30","slug":"ilarregui-alonso-pablo-521-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/","title":{"rendered":"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a &#8211; Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a)."},"content":{"rendered":"<p>Juan Jose Ilarregui eta Maria Alonsoren semea, 1836ko<br \/>\nuztailaren 28an Teresa Igarabide Oyarzabal ugazaba aberatsarekin ezkondu zen<br \/>\nIru\u00f1ean. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten, Dolores (Iru\u00f1ea,<br \/>\n1837) eta Eduardo (Iru\u00f1ea 1839-1884). Azken honek, aita ordezkatu zuen Iru\u00f1eko<br \/>\nUdaleko idazkari-karguan, eta Nafarroako Euskara Elkartearen inguruan<br \/>\nsortutako ideia euskaltzale berberak zituen.<\/p>\n<p>Pablo Ilarreguik Iru\u00f1eko Adiskidetze Mintegian ikasketak<br \/>\negin zituen, 1817 eta 1819 bitartean behintzat. Ondoren, Salamancan Zuzenbidea<br \/>\nikasi zuen. 1830ean, Zuzenbideko batxilergoa zen, eta abokatua izateko proba<br \/>\negiteko eskaera egin zuen. 1840an Iru\u00f1eko Udaleko idazkari izendatu zuten,<br \/>\neta 1873an hartu zuen erretiroa. Liberal foruzalea, forua aldatzearen aldekoa,<br \/>\neuskaltzalea eta ondare arkeologikoaren defendatzailea. Liberal on denak bezala, Milizia Nazionalean ibili zen behin baino gehiagotan: artillari<br \/>\nboluntario 1822 eta 1823 artean, bigarren sarjentu hasi eta gerora teniente<br \/>\n1834 eta 1836 artean, eta beteranoen konpainian 1855ean.<\/p>\n<p>Liberal konprometitu eta militante gisa erantzukizun publiko<br \/>\nugari izan zituen. Iru\u00f1eko Udaleko zinegotzia 1833an eta alkate hautetsia<br \/>\n1838an. Iru\u00f1eko Armamentu eta Defentsa Batzordeko kide ere izan zen 1836ko azarora arte. 1836-1837ko Biurteko Progresistan, inprenta askatasunerako epaile<br \/>\nizan zen; halaber, Iru\u00f1eko Aldizkari Ofizialeko zuzendaria izan zen garai hartan. Errenten Ordezkariordetzako aholkulari ere izan zen. 1841eko hauteskundeetan Gorteetako ordezko diputatu hautatu zuten Nafarroan. Pascual Madoz<br \/>\ndiputatu titularrak karguari uko egin zion, eta Ilarreguik 1841eko apirilaren<br \/>\n20an hartu egin zuen, hala ere, honek ere uko egin zion hilabete geroago,<br \/>\neta, beraz, ia ez zuen parlamentu-bizitzarik egin.<\/p>\n<p>Foru Diputazioak Foruak aldatzeko batzordeko kide izendatu<br \/>\nzuen 1840an, eta 1841eko azken proiektuaren erredaktoreetako bat izan zen.<br \/>\nProiektuaren oinarrien inspiratzailea Jose Yanguas y Miranda izan zen.<br \/>\nIlarreguik eta Yanguasek Francisco Javier de Ozcariz karlistarekin polemika<br \/>\nhandia izan zuten prentsan, legearen kontura; Ilarreguik 1841eko legean amaitu<br \/>\nzen prozesua justifikatu egin zuen, Diputazioak agindu zion Memorian, 1872an<br \/>\nBigarren Gerra Karlistaren hasieraren bezperan argitaratua. Jarrera zertxobait<br \/>\naldatu zen urteen poderioz. Hasieran Yanguasen jarrera bera hartu zuen eta<br \/>\ntestua Espainiako lege arrunt soiltzat jo zuen, baina ondoren jarrera<br \/>\nforalista hartu zuen, eta honek Nafarroako Euskara Elkartearen sorrera eragin<br \/>\nzuen.<\/p>\n<p>Ilarregui kulturaren bultzatzaile eta sustatzaile sendoa<br \/>\nizan zen. Horrela, Historiaren Akademiako urgazle eta Nafarroako Monumentuen<br \/>\nBatzordeko lehendakariordea izan zen. 1857 eta 1868 bitartean, kargu horietan zebilela, hainbat txosten egin zituen Akademiarentzat, erromatarren aurreko<br \/>\ngaraian, erromatar garaian eta Erdi Aroan mosaiko, numismatika eta epigrafien<br \/>\nalorrean Nafarroan izandako aurkikuntza arkeologikoei bu- ruz. Bereziki<br \/>\ninteresgarria izan zen Curia kalean aurkitutako mosaiko erromatar bikain<br \/>\nbaten aurkikuntzan eta azterketan izan zuen eginkizuna. Legezko neurri bat<br \/>\nproposatu zuen aurkitutako elementu arkeologikoen ja- betza eraginkorra izan ez<br \/>\nzedin, aurretik Monumentu Batzordeek dekla- ratu ez bazituzten. Batzorde horiek<br \/>\npiezak aztertuko lituzkete, eta Estatuak horiek eskuratzea merezi ote zuten<br \/>\nerabakiko zuten. La Joven Navarra: peri\u00f3dico de literatura, ciencias, artes, industria y<br \/>\ncomercio, egunkarian eta El Pa\u00eds Vasco Navarron parte hartu zuen. La Joven<br \/>\nNavarraren idazketa- idazkaria haren seme Eduardo izan zen. Iru\u00f1eko Bigarren<br \/>\nHezkuntzako Institutuko Ikuskapen Batzordeko kide izan zen eta 1839 eta 1844<br \/>\nbitartean Nafarroako Instrukzio Publikoaren Batzorde Probintzialeko<br \/>\nbatzordekide. Iru\u00f1eko Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea izan zen, eta baita<br \/>\nbere estatutuen idazleetako bat ere.<\/p>\n<p>1868an, euskaltzale izaki, \u00abLaurak bat\u00bben lau lurraldeetan<br \/>\neuskal hizkuntza eta kultura zaindu eta aztertzeko erakunde bat sortzeko<br \/>\nahaleginean parte hartu zuen; 1918an sortuko ziren Euskaltzaindia eta Eusko<br \/>\nIkaskuntzaren aitzindari izan zen Euskal Kulturaren Akademia. Hala, Pablo<br \/>\nIlarreguik, Juan Iturralde y Suitek, Nicasio Landa mediku eta humanistak eta<br \/>\nEsteban Obanos apaizak (denak Nafarroako Euskara Elkartearen sortzaile eta<br \/>\nHistoriako Akademiako urgazle) Nafarroako beste hainbat intelektualekin batera,<br \/>\nerakunde hori sortzeko deia egin zieten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako<br \/>\nhomologoei. 1868ko iraultzak proiektua behin-behinean geldiarazi egin zuen.<br \/>\n1870eko urtarrilaren 23an, Ilarreguik Euskararen Akademiaren proiektua<br \/>\nmahaigaineratu zuen berriro ere, El Pa\u00eds Vasco-Navarro astekarian<br \/>\nargitaratutako ar- tikulu batean; artikulu horretan egoitza Bilbon kokatzea,<br \/>\nBizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, eta lau euskal lurraldeetako akademiko<br \/>\negokienak aukeratzea proposatu zuen. Hala ere, 1872ko Gerra Karlista berriak<br \/>\nproiektua zapuztu egin zuen. Ilarregui euskaltasun kultural baten aldekoa<br \/>\nizatea ez zen eragozpena izan arlo politikoan euskal eta nafar unionismoaren<br \/>\naurka egin zezan. Hala, 1873an, Lehen Errepublikaren hasieran, txosten bat egin<br \/>\nzuen, Juan Yanguas Irachetarekin batera, zeinak adierazten baitzuen Nafarroak<br \/>\nkantoi bakarra eta bereizia osatu behar zuela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak<br \/>\nosatu behar zutenarekin bat egin gabe.<\/p>\n<p>Bere lanari dagokionez, Ilarreguiren lehen argitalpenak<br \/>\nLehen Karlistaldiaren testuinguruan egindako gorespen liberaleko<br \/>\nliteratura-konposizioak dira: Isabel II.a erreginari egindako ereserkia,<br \/>\n1834koa, eta Espartero jenerala 1839an Iru\u00f1era sartu zeneko kontaketa. Testu<br \/>\nhorren barruan, \u00abBakea- ren opari gisa kantatu beharreko ereserkia\u00bb dago,<br \/>\nMariano Garciak musikatua. Dirudienez, 1836ko abenduan Ilarreguik karlisten<br \/>\naurkako Memoriala idatzi zuen, herritarrei erreginaren dema ordaintzeko<br \/>\nekarpenak egiteko eska- tuz, baina, antza den, ez zen argitara eman. Antzeko<br \/>\ngarrantzia du 1869ko altxamendu karlistaren inguruan sortutako beste testu<br \/>\nbatek. Urte hartan, Cruz Ochoa de Zabalegui diputatu karlistak Manifiesto a los<br \/>\nNavarros delakoa argitaratu zuen, argudio historikoekin Karlos VII.aren<br \/>\nzilegitasuna defendatzen zuena, hala nola Alcolean Bergarako Hitzarmena<br \/>\nhautsi izana edo erlijioa Funtsezko Forua gisa. Ilarreguik adierazpen horren<br \/>\ntesiak gaitzetsi zituen A los Navarros testuan.<\/p>\n<p>Bada beste gai ekonomiko-sozial bat ere, liberal ona izaki<br \/>\ninplikatu zena, eta 1850eko hamarkadan oparotasunaren eta progresismoaren<br \/>\nparadigma suposatu zuena: trena ezartzea; Frantziarekin Alduidesen barnako<br \/>\ntrenbide-loturaren defendatzaile sutsua izan zen, eta trena Iru\u00f1era iritsi<br \/>\nzenean oda bat osatu zion, \u00abLoria eta aintza Jeinuari eta gizakia hainbeste<br \/>\ngoraipatzen duen zientziari!\u00bb motako adierazpenak zituena eta \u00abLoria eta aintza<br \/>\nOn Jose Salamancari\u00bb batekin amaiera eman ziona.<\/p>\n<p>1844an, Nafarroako Monumentuen Batzordeak Fiteroko<br \/>\nmonasterioko artxiboa ikuskatzeko eskatu zion Ilarreguiri. Bertan, oso<br \/>\nkronika interesgarria aurkitu zuen, Iru\u00f1eko Nabarreriako 1275-1276ko gudari<br \/>\nburuzko poema epikoa, guda horretako borrokalarietako batek (Guilhem de<br \/>\nAnelier Toulouse) Proventzako hizkuntzan idatzia. Ilarregik 1847an argitaratu<br \/>\nzuen testua, aitzinsolas, idatzohar eta guzti. 1856an, Francisque-Michelek<br \/>\nargitaratu zuen berriro ere Parisen.<\/p>\n<p>Nafarroako Foruak ere bere kezka garrantzitsuenetako bat<br \/>\nizan ziren. Lehenik, Foru Orokorra zuzendu eta editatzeko ardura hartu zuen,<br \/>\nSegundo Lapuertarekin batera. Bestalde, 1869an bertan argitaratu zuen Foru<br \/>\nhorri buruzko azterketa historiko-juridikoa egin zuen. Eta, azkenik, Memoria<br \/>\nluze bat idatzi zuen, 1841eko abuztuaren 16ko Foruak Aldatzeko Legearen<br \/>\ninguruko oinarri historikoari eta prozesuari buruzkoa, eta 1872an Memoria<br \/>\nargitaratu bitartean izan zituen ondorioei buruzkoa.<\/p>\n<p>Esan bezala, Nafarroan hitz egiten ziren hizkuntzak zituen<br \/>\ngogoko, horregatik, euskarari eta proventzarrari buruzko artikuluak<br \/>\nargitaratu zituen.<\/p>\n<p>Azkenik, idazkari bezala Iru\u00f1eko Udalaren hainbat testu<br \/>\nsinatu zituen (Udaltzaingoaren Ordenantzak, 1842; Gobernu Batzorde<br \/>\nLaguntzailea, 1843; Hiria Gobernatzeko Erregelamendua, 1843; Eraikin bat<br \/>\neraikitzeko proiektua, 1844; Lehen Hezkuntzako Plana, 1847; Eraikuntzari<br \/>\nburuzko Ordenantzak, 1859; Zezen plaza, 1867, etab.) nahiz eta testuen idazketa<br \/>\nzati batean baino ez zetorren bat bere idazkerarekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Jose Ilarregui eta Maria Alonsoren semea, 1836ko uztailaren 28an Teresa Igarabide Oyarzabal ugazaba aberatsarekin ezkondu zen Iru\u00f1ean. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten, Dolores (Iru\u00f1ea, 1837) eta Eduardo (Iru\u00f1ea 1839-1884). Azken honek, aita ordezkatu zuen Iru\u00f1eko Udaleko idazkari-karguan, eta Nafarroako Euskara Elkartearen inguruan sortutako ideia euskaltzale berberak zituen. Pablo Ilarreguik Iru\u00f1eko Adiskidetze Mintegian ikasketak egin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3413","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juan Jose Ilarregui eta Maria Alonsoren semea, 1836ko uztailaren 28an Teresa Igarabide Oyarzabal ugazaba aberatsarekin ezkondu zen Iru\u00f1ean. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten, Dolores (Iru\u00f1ea, 1837) eta Eduardo (Iru\u00f1ea 1839-1884). Azken honek, aita ordezkatu zuen Iru\u00f1eko Udaleko idazkari-karguan, eta Nafarroako Euskara Elkartearen inguruan sortutako ideia euskaltzale berberak zituen. Pablo Ilarreguik Iru\u00f1eko Adiskidetze Mintegian ikasketak egin [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"5 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\\\/\",\"name\":\"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:19:30+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a &#8211; Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae","og_description":"Juan Jose Ilarregui eta Maria Alonsoren semea, 1836ko uztailaren 28an Teresa Igarabide Oyarzabal ugazaba aberatsarekin ezkondu zen Iru\u00f1ean. Senar-emazteek bi seme-alaba izan zituzten, Dolores (Iru\u00f1ea, 1837) eta Eduardo (Iru\u00f1ea 1839-1884). Azken honek, aita ordezkatu zuen Iru\u00f1eko Udaleko idazkari-karguan, eta Nafarroako Euskara Elkartearen inguruan sortutako ideia euskaltzale berberak zituen. Pablo Ilarreguik Iru\u00f1eko Adiskidetze Mintegian ikasketak egin [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"5 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/","name":"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a - Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:19:30+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/ilarregui-alonso-pablo-521-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ILARREGUI ALONSO, Pablo (Pablo Ilarregi Alonso) (Lizarra, Nafarroa, 1808ko urtarrilaren 15a &#8211; Iru\u00f1ea, 1874ko urtarrilaren 6a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3413","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3413\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3413"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3413"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}