{"id":3411,"date":"2023-02-13T19:18:38","date_gmt":"2023-02-13T18:18:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:18:38","modified_gmt":"2023-02-13T18:18:38","slug":"garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/","title":{"rendered":"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a &#8211; Madril, 1855eko ekainaren 3a)."},"content":{"rendered":"<p>Tafallan sortua 1783ko urriaren 27an, intentsitate handiz<br \/>\nbizi izan zuen Espainiako gizarteak, bi mende arteko iragaitean, arlo politiko<br \/>\neta juridikoan izan zuen aldaketa sakonen garaia. Urte haietan, Nafarroak, gure<br \/>\nautorearen jaioterriak, antzinako sistema politikoa galdu egin zuen erresuma<br \/>\ngisa, eta beste probintzia huts bilakatu zen, liberalismoa ezartzearekin batera<br \/>\neman ziren gobernu berrien bandera bihurtutako zentralismoaren mesedetan.<\/p>\n<p>Florencio Francisco Garcia de Ororbia (hau zuen<br \/>\nbataio-izena, baina haren aitaren abizenak hartu zituen, osaba Jose Garcia<br \/>\nGoyenaren ongintzazko lana aitortzeko) bigarren hezkuntzako ikasketak<br \/>\nZaragozako Okalapioen Santo Tomas de Aranda ikastetxean hasi zituen. 1802ko<br \/>\nazaroan legegintza ikasketak hasi zituen Valladolideko Unibertsitatean, eta<br \/>\n1805ean, unibertsitate horretan berean batxilergo maila lortu zuen.<br \/>\nSalamancako Unibertsitatean osatu zituen ikasketak, lizentziatu mailara<br \/>\niritsi arte. Salamancako Unibertsitatean Digesto ikastaroren bat eman ahal izan<br \/>\nzuen irakasle gisa, lizentziatura ondoko urteetan; ez dago dokumenturik<br \/>\nirakasleen klaustrokoa zenik adierazten duenik, hala ere, bere ius erromanista<br \/>\nformakuntza bere argitalpen guztietan antzeman zitekeen.<\/p>\n<p>Gutxi dakigu Garcia Goyenak hurrengo urteetan izan zuen<br \/>\nbizitzaz, hain zuzen Independentziaren gerran. Legelari gisa izan zuen bizitza<br \/>\neta lana hobekien ezagutzen duenak, Maria Erreparaz irakasle zorigaitzak,<br \/>\nurte horietan, nafar gehienak bezala, inbaditzaileari aurre egiten ari zitzaion<br \/>\narmadan kokatzen zuen. Bere zerbitzu-orriaren bidez jakin izan dugunez,<br \/>\n1816ko maiatzaren 2an, erregimen absolutista berriro ezarria eta Fernando<br \/>\nVII.a tronura itzulia, Gorteetako eta Nafarroako Erresumako Diputazioko<br \/>\naholkulari sindiko izendatu zuten, ospe instituzional bereziko izendapena,<br \/>\nGorteetan erresumari eragiten dioten negozioen arduraduna eta bere sistema<br \/>\npolitikoaren bermatzaile gisa, bereziki, zuzenbidearen kontrakoen<br \/>\naurrean. Karguan zegoela, Garcia Goyena Madrilgo klase politikoko sektore<br \/>\njakin batekin harremanetan jarri ahal izan zen, horrela, bere ideia liberalak<br \/>\nerrotu zituen urte haietan. Horrek, azken finean, sistema politiko berri baten<br \/>\naldeko jarrera politikoa baldintzatu egin zuen, eta Nafarroako erakunde<br \/>\npribatiboak ezabatzera eraman zuen, 1820an Riego militarra altxatu ondoren<br \/>\nCadizko Konstituzioa berrezartzearekin batera.<\/p>\n<p>Erregimen politikoa aldatzearekin batera aholkulari-kargua<br \/>\nkendu ondoren, eta Konstituzio-sistemaren printzipioekiko leiala zenez,<br \/>\nhainbat buruzagitza politikoren buru izendatu zuten: Leonen behin-behinean<br \/>\n(1820ko urriaren 28ko Errege Agindua); jabetzan, berriz, Granada (1821eko<br \/>\nabenduaren 17ko EA), kargua hartu zuenik inon ageri ez bazen ere; Zaragozako<br \/>\nburuzagitza politikoan aritu zela bai, ordea, jasota dago. (1822ko martxoaren<br \/>\n14ko EA), Hirurteko liberalaren unerik latzenekin bat. Kargu horretan zegoela,<br \/>\nKonstituzioaren aldeko eta Aliantza Santuaren laguntzarekin indarra hartzen ari<br \/>\nzen absolutismoaren aurkako planteamenduekin bat egin zuen. Jarrera hori,<br \/>\nReparazen iritziz, \u00aburte askoan zehar Nafarroako agintarien erresumina eta<br \/>\nerrezeloa\u00bb kostatuko zaio.<\/p>\n<p>Erregimen konstituzionala erori eta 1823an San Luisen Ehun<br \/>\nMila seme- alabak etorri zirenean, bera eta bere familiaren ideia<br \/>\nliberalengatik jazarria, Espainiako hainbat hiritan bizitzera behartua ikusi<br \/>\nzuen bere burua, baita Pirinioetako muga zeharkatu eta Perpi\u00f1anera igarotzera<br \/>\nere, han hilabete batzuk besterik ez zituen bizi. Fernando VII.aren politika<br \/>\nabsolutistaren urte haietan gutxi dakigu bere bizitzari buruz, garai hartan,<br \/>\nzailtasunak zailtasun, abokatutzan aritu ahal izan zen.<\/p>\n<p>Garai politiko hura gaindituta, erregea 1833an hil ondoren,<br \/>\n1834ko udan (abuztuaren 3ko EA) Burgosko Kriminalaren Fiskal ari zen, eta,<br \/>\nondoren, Na- farroako errege-komisario izendatu zuten. Hala ere, ezin izan zuen<br \/>\nkargu hori bete, Iparraldeko Operazioen Armadako agintari militarrak Lehen<br \/>\nGerra Karlistaren testuinguruan egindako oposizioagatik. Egoera horretan,<br \/>\nZaragozako Gobernadore Zibil izendatu zuten kargua betetzeko batzordean<br \/>\n(1835eko abuztuaren 6ko EA). Oraingo honetan, une hartako egoera politiko naha-<br \/>\nsiak eta izendatutakoaren profil moderatuak Zaragozako Juntetan eragindako<br \/>\nmesfidantzek eragotzi egin zioten karguaz jabetzea. Ondoren, Valentziako<br \/>\nAudientziako erregeorde izendatu zuten (1835eko irailaren 26ko EA), baina kargu<br \/>\nhori ez zuen hartu; gero, kargu bera bete zuen Burgosko Entzutegian (1835eko<br \/>\nurriaren 4ko EA), 1836ko urriaren 9ko Errege Aginduz Madrilgo Lurralde<br \/>\nEntzutegiko ministro izendatu zuten arte; 1840ko irailaren 16an utzi zuen<br \/>\nkargua, berak, beste magistratu batzuekin batera, hala eskaturik, Maria<br \/>\nKristinaren erregeordetza amaitu ondoren erresumako erregeorde izateko Espartero jeneralaren izendapenari uko egiten ziola adierazteko.<\/p>\n<p>Baina politikari eta legelari bezala iristear zegoen bere<br \/>\ngarairik emankorrena. Esparteroren erorialdiarekin hasi zen, eta hamarkada<br \/>\nmoderatuaren aldian garatu zen (1843-1854). Bere heldutasun urteak ziren, maila<br \/>\nprofe- sionalean unerik onenean zegoen, eta Kodetze Batzorde Orokorrean eman zuen denboraldiarekin kointziditu zuten. Bertan, legelari<br \/>\nonaren arrastoa utzi zuen 1851ko Kode Zibilaren Proiektuan. 1843ko abuztuaren<br \/>\n19an Juan Bravo Murillo buru zuen Batzordean sartu zen, eta 1854. urtera arte<br \/>\niraun zuen, Atal Zibilaren lehendakaritza hartuta. Aldi berean, 1843ko abendua-<br \/>\nren hondarrean, gora egin zuen cursus honorum judizialean, Justizia Auzitegi<br \/>\nGoreneko ministro izan zen, eta kargu horretatik salbuetsita geratu zen<br \/>\nbatzordearen zereginetan buru-belarri aritzeko (1844ko ekainaren 3ko EA).<br \/>\n1844an, Nafarroako senatari hautatu zuten, eta hurrengo legegintzaldian,<br \/>\n1845eko testu konstituzionala indarrean zegoenean, biziarteko senatari izen-<br \/>\ndatu zuten errege-izendapenaz.<\/p>\n<p>Garcia Goyena alderdi liberaleko kidea izan zen. Bere ideia<br \/>\nliberal mode- ratuak ederki azaltzen ditu Reparaz irakasleak, \u00abliberala\u2026,<br \/>\nNafarroako erresuma desagertzearen aldekoa, beraz, baina, probintzia berria<br \/>\nbere borondatez eta zuzenbidearekin bat etorriz sartu nahi duen liberala\u00bb;<br \/>\nhorrela, estatuaren antolaketa administratibo berrian sartzea defendatzen zuen,<br \/>\nbaina Erresuma politikoaren jatorrian dauden itunen aldeko printzipioak urratu<br \/>\ngabe.<\/p>\n<p>Kausa liberalarekiko zuen leialtasunagatik, postu politiko<br \/>\ngarrantzitsuak hartu zituen Hamarkada Moderatuaren urteetan. 1847ko irailaren<br \/>\n12an, bere alderdiaren barne-krisi une batean, eta Joaquin Francisco Pacheco<br \/>\nlegelari eta politikari ospetsuaren ordez, Ministroen Kontseiluko lehendakari<br \/>\nizendatu zuten, ordurako kontseiluko kide bazen Grazia eta Justizia ministro<br \/>\nbezala. Gobernuko buruzagitzan emandako denbora ez zen munta handikoa izan,<br \/>\nJose de Salamanca Ogasun ministro izandakoak bere boterea gobernu berriaren<br \/>\nitzalpean mantendu baitzuen. Eta, gainera, presidentetza iragankorra izan zen;<br \/>\n1847ko urriaren 4an, prentsa erradikalak zabaldu zituen Gobernuan sortutako<br \/>\ndesadostasunen ondoren, erreginak kargutik kendu egin zuen, eta Ramon Maria<br \/>\nNarvaez jeneralak ordeztu zuen.<\/p>\n<p>1847ko urriaren 5etik Kodeen Batzordeko bitarteko<br \/>\nlehendakari izan zen, Juan Bravo Murillo lehendakariaren ordez. Madrilen hil<br \/>\nzen, 1855eko ekainaren 3an, 71 urte zituela.<\/p>\n<p>Garcia Goyena legelari praktikoa izan zen, zientifismoetatik<br \/>\nurrun; sekula baztertu ez zituen ideiei leial, eta neketsua eta aplikatua<br \/>\nbere zereginetan. Hainbat audientziatako erregeorde gisa edo Grazia eta<br \/>\nJustizia ministro gisa zuen erantzukizunean, bereziki kritikoa izan zen<br \/>\nepaitegien funtzionamenduak irudi txarra eman zezan laguntzen zuten<br \/>\nmenekoekin. Bere karrera profesionalean zehar, epailetza eta abokatutzaren<br \/>\njardunean jasotako prestakuntza sendoa eta ezagutza zabala erakutsi zituen.<br \/>\nGizon publiko gisa zintzo- tasuna zen bere ezaugarririk nabarmenena,<br \/>\npolitikarien artean ustelkeria ohikoa zen mende batean; nortasun polemikoa<br \/>\neta izaera handikoa, etsai ugari izan zituen, baita bere alderdi politikoaren<br \/>\nbarruan ere.<\/p>\n<p>Masoitzat jo zuten maiz, liberaltzat absolutistek eta<br \/>\nabsolutistatzat liberalek, baina bere jarrera tradizioaren eta<br \/>\nmodernitatearen artean egon izan da beti, berak diskurtso publikoetan<br \/>\nerabiltzen dituen hiru ideia nagusitan oinarritutako pentsamendu politikoaren<br \/>\nmoderazioaren barruan: koroaren defentsa Isabel erreginaren pertsonan; ordena publikoaren eta<br \/>\nlagearen defentsa, eta askatasunaren defentsa, inolako muturreko jarrerarik<br \/>\ngabe.<\/p>\n<p>Modernismo doktrinarioari zegokion pentsamendu eta<br \/>\nideologiari esker, bere bizitza profesionala garatu ahal izan zuen, bere<br \/>\nosotasunean, Hamarkada Moderatuan (1844-1854), Esparteroren erregeordetzaren<br \/>\nondoren. Baina Garcia Goyena ez zen XIX. mendearen erdialdeko gizarte hartan<br \/>\npolitikari nabarmena izan, ezta nahi ere. Idazmahaiko gizona izan zen,<br \/>\nlegelaria politika- ria baino gehiago. Langile diskretua izan zen Estatuaren<br \/>\nzerbitzuan egindako lanean, administrazioan beharrezkotzat jotzen zituen erreformak<br \/>\negin izan nahi zituenean, eta legeen edo kode-proiektu baten erredaktore gisa,<br \/>\nhorrek, azken buruan, legelari garrantzitsu gisa garrantzia eta onarpena eman<br \/>\nzion.<\/p>\n<p>Legelari-lanetan, Garcia Goyena obra juridikoen egile gisa<br \/>\nhasi zen, eta Joaquin Agirrerekin batera Febrero o librer\u00eda de los jueces,<br \/>\nabogados y escribanos\u2026 ezagunaren forentse-itun zabalduaren berridazketan<br \/>\nparte hartu zuen (1841). Horrela, publikoki ezagutarazi zuen bere burua,<br \/>\nepailetzaren edo abokatutzaren zerbitzuan urteak eman ondoren. Garcia Goyena,<br \/>\nzuzenbide penalean aditu gisa eta, bereziki, zuzenbide zibilaren kodeketari<br \/>\negindako ekarpenagatik ere nabarmendu zen. Penalista gisa egin zuen lanari<br \/>\nda- gokionez, bere ekarpen nagusia 1843an bi liburukitan argitaratu zuen C\u00f3digo<br \/>\ncriminal espa\u00f1ol, seg\u00fan las leyes y pr\u00e1ctica vigentes\u2026 izan zen, eta honen helburu nagusia, kaltegarria izan daitekeen edozein berrikuntzaren aurka, \u00abes-<br \/>\nkubide positiboa eta indarrean dagoena ezagutaraztea da&#8230; baina zuzenbidea<br \/>\narrazoituz eta komentatuz\u00bb, horretarako zuzenbide konparatuaren eta, bereziki, kode napoleonikoaren laguntza baliatuz. Bere esperientzia judizialak<br \/>\nepaimahaiaren erakundeari buruzko iritzi kritikoa sortu zuen berarengan: \u00abEpaimahaia garai nahasietan partziala izan da eta beti<br \/>\nizanen da; une lasaietan inpunitaterako joera izan du eta beti izanen du\u00bb.<\/p>\n<p>Lan horren bidez, autoreak nolabaiteko pragmatismoa erakutsi<br \/>\nzuen, bai eta zuzenbide historikoari eta doktrina-korronte berriei buruz zituen<br \/>\nezagu- tzak ere, nahiz eta, noizean behin, haiekiko disimulurik gabeko<br \/>\naldentzea erakutsi; kodeketa penalaren aldekoa da, baina zuhur jokatzen du<br \/>\ngauzatzeko uneari dagokionez, eta Garcia Goyenak berak esan bezala, artean<br \/>\n(garai moderatuaren hasieran) ez ziren baldintza egokiak eman \u00abdenbora eta<br \/>\nlasaitasun handia eskatzen duen obra\u00bb horren edukia patxadaz osatu eta eztabaidatzeko.<br \/>\nHorregatik eman zion lan hori inprimategiari, garaiko legegileen artean hain<br \/>\nerabilia, epaile eta legelarientzat lan erabilgarria izateko asmoz, eta<br \/>\nzigor-legedian nagusi zen nahasmendua konponduz.<\/p>\n<p>Baina errekonozimendu eta aintzatespen handienak bere<br \/>\nalderdirik nabarmenenarekin jaso zituen, zibilista lanean eta Claudio Anton<br \/>\nde Luzuriaga, izen handiko beste legelari batekin batera, 1851ko kode zibileko<br \/>\nproiektua- ren egile nagusi bezala. Proiektuari egin zion ekarpena, bereziki,<br \/>\nobligazioei, kontratuei eta oinordekotzei dagokien zatian egin zuen, eta<br \/>\nhipoteka-zatia Errioxako juristaren esku utzi zuen. Baina Garcia Goyenaren<br \/>\nekarpena are handiagoa izan zen, ponentziak homogeneizatzeko eta estiloa zuzentzeko<br \/>\nlana egin zuen. Zeregin horrek, berezko garrantzia zuenak, proiektua kalitatez hornitu zuen, eta merezitako kritikek, arrazoituak<br \/>\nsarri, ez zioten kalte handirik eragin.<\/p>\n<p>Doktrina zientifiko ia osoak proiektuaren gainean<br \/>\nazpimarratutako kritika-puntuak izaera frantsestua, eduki gaztelaniazaleegia<br \/>\neta foruen kontrako izaera dute ardatz. Eman zaion lehen kritika nagusiari<br \/>\ndagokionez, bistan da proiektuaren eredua 1804ko Kode frantsesa izan zela.<br \/>\nKodetze-batzordeko kideek sistema jarraitu zuten, eta baita gaien ordena ere,<br \/>\neta kode frantseseko artikulu asko transkribatu egin zituzten. Napoleonen<br \/>\nlana, XIX. men- dearen erdiko urteetan, kodeketa zibilaren adierazle nagusia izan<br \/>\nzen, Europan eta handik kanpo, baita mendebaldeko kultura juridikotik hain<br \/>\nurrun zeuden herrialdeetan ere, hala nola Japonian. Eta zuzenbide frantsesetik aldentzeak merezimendu asko kenduko zizkiokeen proiektuari. Baina<br \/>\nfrantsestu esamoldeak, ezin da zalantzan jarri aipatutako terminoetan hala<br \/>\nzenik, izan ere proiektuak Kode frantsesari zor zion izaera, ez zukeen eman<br \/>\nzitzaion eduki gutxiesgarririk izan behar, 1789ko iraultza urteetan, eta are<br \/>\ngeroago, Napoleonen aurkako Independentziaren gerraren testuinguruan.<\/p>\n<p>Bigarren kritikari dagokionez, egia da, batez ere Espainiako<br \/>\nzuzenbidearen erakundeak erreskatatzea izan zuen helburu, eta lehentasuna<br \/>\neman zien Gaztelakoak ez ziren lurraldeetako legeriaren aurrean. Kritikak<br \/>\noinarri sendoa zuen, nahiz eta batzuetan beste lurralde batzuetako erakundeak<br \/>\nintegratzeko saiakera egin, saiakera antzuak betiere. Hala ere, bere jarrera<br \/>\njustifi- katzeko, onartu behar da Espainiako zuzenbiderik erabiliena gaztelaua<br \/>\nzela, zalantzarik gabe; unibertsitateetan ezagunena eta zabalduena, eta gure<br \/>\ntradizio juridikoarekin lotura handiena zuena zen.<\/p>\n<p>Gainera, proiektuak foruen kontra egiten zuela adierazi izan<br \/>\nda, nahiz eta doktrinaren zati handi batek kritika horri garrantzia kendu dion<br \/>\nazkenaldian; izan ere, orain hobeki ezagutu eta aztertu diren batzorde<br \/>\nkodetzailearen aktak ikusita, argi geratu da batzordeak formula transakzionalak<br \/>\nbilatzeko saiakerak egin zituela. Hala, \u00abforal deritzon horren hainbat<br \/>\nespezialitate\u00bb salbatzen saiatu ziren, hala nola, errolda enfiteutiko \u00absoilik<br \/>\nkatalana\u00bb, lehen mahatsondo-enborren zentsua edo rabassa morta. Beste<br \/>\nbatzuetan, ordea, Foruen lurraldeetako erakundeetara jo zen, ondoren haiek<br \/>\nbaztertzeko, batzordeak diseinatutako sisteman sartzeko zailtasunak argudiatuz.<br \/>\nHala gertatu zen, besteak beste, Kataluniako sakramentu-testamentuarekin edo<br \/>\nNafarroako ermandade testamentuarekin.<\/p>\n<p>Proiektuaren foruen kontrako izaera ikusiz gero, haren<br \/>\nautore nagusia foru-erregimenak mantentzearen aurkakoa dela pentsa liteke.<br \/>\nEta halaxe ikusten dute bere lana aztertu duten autore gehienek. Salinas<br \/>\nQuijak autorearen \u00abnafar tafallar\u00bb izaera salatu egin zuen, eta Tafallako<br \/>\nUdalak 1900ean hartutako erabaki baten berri eman zuen. Akordio horren<br \/>\narabera, kale jarri zen bere omenez, baina ez zibilista gisa zituen<br \/>\nmerezimenduengatik, \u00abMinistroen Kontseiluko lehendakari izanagatik kargu<br \/>\ngorenera iritsi zen Estatu-gi- zon gisa\u00bb. Eta antzeko hitzetan, Garcia Goyenari<br \/>\nerantzuki egin zioten bere proiektuaren bidez foru eskubideak ukatzeagatik.<br \/>\nErraz irits daiteke ondorio horretara proiektuko artikuluren bat errepasatuz<br \/>\ngero: 1237. artikuluak \u00absenarrek, Foruen eta ohituren arabera ondasun-erregimenean<br \/>\nitundutako ez- kontzaren erregulazio ekonomikoa\u00bb debekatu egiten zuen; edo<br \/>\nproiektuaren azken artikuluak, 1992.ak, kodea argitaratu aurreko foru, lege,<br \/>\nerabilera eta ohitura guztiak indargabetzen zituena.<\/p>\n<p>Artikulu horien eta beste batzuen eduki mingarria<br \/>\ngorabehera, bidezkoa da, zenbait ohar egitea Nafarroako legelari horrek kausa<br \/>\nliberalaren zerbitzura dagoen gizon publiko gisa izan zuen jokabideari buruz.<br \/>\nOhar horiek ez dute justifikatzeko asmorik, baina bai monarkia hispanikoko<br \/>\nantzinako erreinuen foru-erregimenaren eta antzinako konstituzio politikoaren<br \/>\naurrean izan zuen jarrera bere horretan jartzera. Bere jarrera oso argi geratu<br \/>\nzen bere autoretza esklusibokoak ziren obra juridikoen hainbat pasartetan.<br \/>\nBere Concor- dancias&#8230; lanean, garbi adierazi zuen ohiturei eta foruei eutsiz<br \/>\ngero, \u00ab\u2026 orain arte bezala, nahasmendu berak jarraituko lukeela, eta kode honen<br \/>\nxedea [1851ko proiektua] edo konstituzio-batasuna zapuztuta geratuko<br \/>\nliratekeela: espainiarrak konpondu nahi dugun labirintora botatzea, eta kodeak<br \/>\nitxi behar duen amildegia zabaltzea izango litzateke\u00bb.<\/p>\n<p>Horrela, Garcia Goyenak, Estatuaren zerbitzuko gizona izaki,<br \/>\n1845eko Konstituzioak 4. artikuluan goresten zuen batasun printzipioa aplikatu<br \/>\nbesterik ez zuen egin. Artikulu horretara behin eta berriz jotzen zuen autore<br \/>\nnafarrak, gauza jakina baitzen proiektua idatzi zuen batzordeak printzipio<br \/>\nhori ezin zuela inola ere saihestu. Baina komeni da gogoratzea, halaber, Garcia<br \/>\nGoyenak, konstituzioak testu konstituzional moderatuan batasuna berriz ere<br \/>\ndeklaratu baino lehen, 1837ko konstituzioaren erreforma aztertzen zuen ba-<br \/>\ntzordeko kide senatari gisa, praktikan foru-erregimenak urratzea ekarriko lu-<br \/>\nkeen batasun-printzipioari maila konstituzionala ez emateko artikulu hori bera<br \/>\nezabatzen saiatu zela, alferrik saiatu ere. Hala, autore nafarrak anbiguotasun moduko bat erakusten zuen. Baina, azken finean, bere uste ideologikoei<br \/>\neta kausa liberalarekiko leialtasunari eustea erabaki zuen, nahiz eta jarrera<br \/>\nhorrek bere berezko erreinuaren foraltasuna galtzea ekarri.<\/p>\n<p>Concordancias, motivos y comentarios del C\u00f3digo civil<br \/>\nespa\u00f1ol (1852) izeneko lana argitaratu zuenean proiektuaren autore \u00abnagusi\u00bb<br \/>\ngisa, eta, beraz, proiektuaren eta haren akatsen erantzule gisa, egin zuen lana<br \/>\nsendotu egin zuen. Lan horrek eman zion ospea autoreari, eta proiektuaren<br \/>\nedukiak, bai eta indarrean dagoen kodearen artikulu askotxo ere, ulertu eta<br \/>\ninterpretatzeko ezinbesteko pieza da egun, zeinaren eredua proiektu isabeldarra<br \/>\nbesterik ez baita. Lana erraz zabaldu zen, gobernuak berak emandako laguntzari<br \/>\nesker, izan ere 1851ko urriaren 8ko Errege Dekretu baten bidez, Estatuko<br \/>\nudalak, funtzionarioak eta klase pasiboak erostera behartu zituen, ordaintzeke<br \/>\nzituzten hartzekoen kontura.<\/p>\n<p>Lan honek, eta Garcia Goyenak jurista gisa, duen merezimendu<br \/>\nhandienetako bat literatura juridiko berri baten bultzatzaile gisa izan zuen<br \/>\ngarrantzia da, aurretik zegoena baino kalitate handiagokoa, eta bere<br \/>\nazterlanen erreferentziatzat proiektuaren edukiak eta Concordancias&#8230; lana<br \/>\nhartu zituen. Horrela, merezimenduzko doktrinalan berriak agertu ziren,<br \/>\nhorietako asko Foruen probintzietatik etorriak. Haien autoreak, historizismo<br \/>\njuridikoaren postulatuen babesean, beren erakundeen balioa<br \/>\nsuspertzen saiatu ziren, sistema konstituzional liberalaren oinarria osatzen<br \/>\nduten batasun-printzipioen aurrean. Foru legelarien erreakzio horrek gure<br \/>\nkodeketa zibilaren helburua aldatu zuen, eta, proiektuaren ondoren, Gaztelakoak<br \/>\nez diren lurraldeen eskubidea errespetatzen duen bideari ekin zion.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tafallan sortua 1783ko urriaren 27an, intentsitate handiz bizi izan zuen Espainiako gizarteak, bi mende arteko iragaitean, arlo politiko eta juridikoan izan zuen aldaketa sakonen garaia. Urte haietan, Nafarroak, gure autorearen jaioterriak, antzinako sistema politikoa galdu egin zuen erresuma gisa, eta beste probintzia huts bilakatu zen, liberalismoa ezartzearekin batera eman ziren gobernu berrien bandera bihurtutako zentralismoaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3411","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Tafallan sortua 1783ko urriaren 27an, intentsitate handiz bizi izan zuen Espainiako gizarteak, bi mende arteko iragaitean, arlo politiko eta juridikoan izan zuen aldaketa sakonen garaia. Urte haietan, Nafarroak, gure autorearen jaioterriak, antzinako sistema politikoa galdu egin zuen erresuma gisa, eta beste probintzia huts bilakatu zen, liberalismoa ezartzearekin batera eman ziren gobernu berrien bandera bihurtutako zentralismoaren [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"11 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\\\/\",\"name\":\"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:18:38+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a &#8211; Madril, 1855eko ekainaren 3a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae","og_description":"Tafallan sortua 1783ko urriaren 27an, intentsitate handiz bizi izan zuen Espainiako gizarteak, bi mende arteko iragaitean, arlo politiko eta juridikoan izan zuen aldaketa sakonen garaia. Urte haietan, Nafarroak, gure autorearen jaioterriak, antzinako sistema politikoa galdu egin zuen erresuma gisa, eta beste probintzia huts bilakatu zen, liberalismoa ezartzearekin batera eman ziren gobernu berrien bandera bihurtutako zentralismoaren [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"11 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/","name":"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a - Madril, 1855eko ekainaren 3a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:18:38+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/garcia-goyena-y-ororbia-florencio-520-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"GARCIA GOYENA Y ORORBIA, Florencio (Florencio Francisco Garcia de Ororbia, Florencio Gartzia Goiena) (Tafalla, Nafarroa, 1783ko urriaren 27a &#8211; Madril, 1855eko ekainaren 3a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3411","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3411\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3411"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3411"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}