{"id":3407,"date":"2023-02-13T19:16:34","date_gmt":"2023-02-13T18:16:34","guid":{"rendered":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/"},"modified":"2023-02-13T19:16:34","modified_gmt":"2023-02-13T18:16:34","slug":"espoz-y-mina-francisco-518-eu","status":"publish","type":"iv_voz","link":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/","title":{"rendered":"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a &#8211; Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a)."},"content":{"rendered":"<p>Francisco Espoz Ilundain, Francisco Espoz y Mina izenez<br \/>\nezaguna, Espainiako liberalismoaren lehen garapenean garrantzi bereziko<br \/>\nmilitar nafarra izan zen.<\/p>\n<p>Haren gurasoak Juan-Esteban Espoz y Mina eta Maria-Teresa<br \/>\nIlundain Ardaiz izan ziren. Jatorri xumekoa zen, eta aita oso goiz hil<br \/>\nzitzaienez, hamalau urterekin familiaren etxalde txikiaz arduratu behar izan<br \/>\nzuen. 1808an hasi zuen karrera militarra, Independentzia Gerran. Doyle<br \/>\nkomisiodun ingelesaren destakamenduan sartu zen eta Jacan (Huesca) jardun<br \/>\nzuen gerran. Plaza hori hartu ondoren, 1809an, armada nazionalean sartu zen<br \/>\nNafarroako Lehorreko Korsoan, Francisco Xabier Mina ilobaren agindupean (Mina<br \/>\nel Mozo). 1810eko apirilean, frantsesek hura harrapatu zutenean, gerrillarien<br \/>\npartidako buru izendatu zuten. Handik aurrera, aitaren bigarren abizena hartu<br \/>\nzuen, Minak bere gizonen artean zuen ospeari eusteko. Bere iloba (hirugarren<br \/>\nmailakoa) gainditu zuen, bai gerra-estrategian zuen trebetasunagatik, bai<br \/>\nantolatzeko gaitasunagatik. Nafarroako gerrillak bateratzea lortu zuen, hala<br \/>\nnahita edo indarrez.<\/p>\n<p>Francisco Espoz y Mina nabarmendu egin zen bere<br \/>\ntrebetasunagatik eta lurraren ezagutzagatik, baina baita bere krudeltasunagatik<br \/>\nere. Nafarroako armadaren gorputza agindu zuen, eta garai hartan Nafarroako<br \/>\nErrege Txi- kia deitzen zioten. Espozek hamaika mila borrokalari inguru<br \/>\nmobilizatu zituen bere agintepean, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa eta Aragoi<br \/>\nGaraiaren artean sakabanatuta, eta frantziar armadek ezin izan zioten aurre<br \/>\negin. Egoera horren aurrean, Honore Reille jeneral frantziarra hamar aldiz handiagoko<br \/>\narmada batekin geldiarazten saiatu zen. Porrot egin zuen saiakeran, eta Nafarroako militarrak gerrillari arrakastak lortzen jarraitu zuen Zangozan, Arlabanen, Tafallan, Sos del Rey Catolikon, Rocaforten, Mutrikun, Hondarribian eta<br \/>\nZaragozan. Garaipen horiengatik, Erregeordetzako Batzordeak hainbat kondekorazio eman zizkion, koronel, jeneral, landa-mariskal<br \/>\neta bere brigadako buru izendatu zuten (1812).<\/p>\n<p>Garaipen txiki entzutetsuak lortu zituen (Arlabanen,<br \/>\nRocaforten eta Sou- lier jeneralaren aurrean) 1813 arte. Armada frantsesa<br \/>\nahuldu egin zen, Napoleonek bere gizon asko erretiratu baitzituen fronte<br \/>\nerrusiarra defendatzeko, eta Wellington jeneralak armada hispaniar-britainiarra<br \/>\nberrantolatu baitzuen. Horri esker, tropa erregularrekin koordinazio handiagoa<br \/>\nizan zuen, eta, gainera, ingelesek emandako bi artilleria-pieza izan zituen.<br \/>\nHoriekin Tafallan jardun zuen eta Nafarroako eremu frantsesa hirigune nagusi<br \/>\nbatzuetara mu- rriztea lortu zuen.1813ko udan, Espoz y Mina, Wellingtonen<br \/>\naginduak betez, Aragoira igaro zen, eta Zaragozako askapenean esku-hartze<br \/>\nhandia izan zuen bere gizonekin.<\/p>\n<p>1814an gerra amaitu zenean, Frantziako armada erretiratu eta<br \/>\nFernando VII.a itzuli zenean, Espoz y Mina gerrilla desegitearen aurka agertu<br \/>\nziren. Berari, Nafarroako erregeorde izateko amesten baitzuen, Iru\u00f1ean<br \/>\nkuartel egoeran gelditzeko agindu zitzaion.<\/p>\n<p>1814ko irailean, 1812ko Konstituzioa aldarrikatzeko,<br \/>\narrakastarik izan ez zuen konspirazio baten buru izan zen Iru\u00f1ean. Horregatik<br \/>\nFrantzian babestu behar izan zuen. Historialari batzuen iritziz, ez da erraz<br \/>\nulertzen Minak 1814ko maiatzaren 4ko estatu-kolpearen aurrean izan zuen<br \/>\nerreakziorik eza, eta jazarraldi hori gerrilletako borrokalariek<br \/>\ngizarte-birmoldaketarako zituzten arazoarekin eta boteretik bazterturik<br \/>\ngeratzeak eragindako hisiarekin lotzen dute, beren feudotzat jotzen<br \/>\nbaitzeukaten Nafarroa. Kontua da jazarraldia hain azkar egin zenez ez zela<br \/>\ninolako manifestu politikorik idatzi, baina uztailean Madrilen bat egin zuen<br \/>\nPorlier, Lacy, Martin Diez (El Empecinado) eta Jose de Palafox militar<br \/>\nliberalekin eta gobernuaren aurkako ekintza ba- tek zentzu liberala zuen.<br \/>\nHandik denbora batera, jeneralak bere memorietan adierazi zuen bere helburua<br \/>\nIru\u00f1ea bereganatzea izan zela, han askatasunaren bandera jartzeko.<\/p>\n<p>1820an Riegoren altxamendu liberalaren garaipenarekin, Espoz<br \/>\ny Mina Nafarroara itzuli eta Konstituzioa aldarrikatu zuen Donezteben.<br \/>\nNafarroako eta Kataluniako kapitain nagusi izendatu zuten. Erregeordetzak<br \/>\nEzpeletako Kondearen eskuetan jarraitu zuen, eta 1821ean Galiziara komandante<br \/>\nnagusi gisa eramateko eskatu zuen. Urte horretan bertan ezkondu zen Juana Maria<br \/>\nde la Vegarekin. Coru\u00f1ako merkatari eta negozio-gizon aberats baten alaba,<br \/>\nliberalismoaren zale sutsua, XIX. mendeko emakume galiziar garrantzitsuenetako bat izan zen. Senarrari lagundu zion politikan, Espainiako eta atzerriko konspirazio-gune guztiekiko korrespondentziaren idazkari eta arduradun<br \/>\ngisa.<\/p>\n<p>1822an, absolutistak eta liberalak borroka bizian zirelarik,<br \/>\nEspoz y Mina Kataluniara bidali zuten, kanpaina militar batera. Sei hilabetetan<br \/>\nindar erregezaleak garbitu zituen eskualdean. Castellfollit de Riubregos<br \/>\nherria txikitu zuen (Bartzelona) eta Seu de Urgell hartu zuen (Lleida). Horiek<br \/>\nguztiak direla eta, teniente nagusi izendatu zuten, eta San Fernandoren<br \/>\nGurutzea eman zioten.<\/p>\n<p>Espoz y Mina izan zen Luis Antonio de Borboiri, Angulemako<br \/>\ndukeari, aurre egin zion jeneral bakarretako bat, Espainian \u00abSan Luisen Ehun<br \/>\nMila Semeen\u00bb buru sartu zenean, Fernando VII.aren erregimen absolutista<br \/>\nberrezartzeko. Porrot egin ondoren, 1823ko azaroan kapitulatu behar izan<br \/>\nzuen. Ingalaterrara ihes egin zuen, eta 1824ko martxoan hainbat kide deitu<br \/>\nzituen, Espainian konstituzio-sistema berrezartzeko biderik eta bitartekorik<br \/>\negokienez hitz egiteko. Orduan, espainiar emigratuen sektore eskuindarraren<br \/>\nerdigune bihurtu zen, erradikalenen aurka, hala nola Torrijos, Romero<br \/>\nAlpuente eta beste batzuk. Fernando VII.a tronutik kendu eta Borboiko<br \/>\ndinastiaren adar espainiarra suntsitzeko konspirazioak porrot egin zuen 1829an,<br \/>\nFrantzia eta Ingalaterraren diru eta laguntza faltagatik.<\/p>\n<p>Orleanseko dukea 1830ean Frantziako tronura igotzeak beste<br \/>\naukera bat eskaini zion Minari Fernando VII.aren erregimena desegiteko.<br \/>\nAzaroaren 18an, espedizio zentzugabe batean, Euskal Herrian sartzen saiatu zen,<br \/>\nBaionan eta Beran barna. Atxilotzear egon zen eta bigarren aldiz erbesteratu<br \/>\nbehar izan zuen.<\/p>\n<p>1833an itzuli zen Espainiara, Maria Kristina Borboikoa<br \/>\nerreginak agin- dutako amnistiaren babesean. Gobernuak graduazio militarra<br \/>\naitortu zion eta Nafarroako erregeorde izendatu zuen 1834ko urrian. Iparraldean<br \/>\nkarlisten aurkako borrokaren aginte gorena eman zioten eta Zumalakarregiri<br \/>\naurre egin zion. 1835eko apirilaren 13an dimisioa aurkeztu zuen, Nafarroan,<br \/>\nLarraintzar, Etxarri, Ardanaz eta Olaztiko operazioetan garaitu zutelako.<\/p>\n<p>Hala ere, Maria Kristina erregeordeak Kataluniako karlisten<br \/>\naurkako tropak zuzentzeko eskatu zion Espoz y Minari, berriro ere. Oso<br \/>\ngaixorik egon arren, onartu egin zuen eta berriro erakutsi zuen bere jenio<br \/>\nmilitarra. 1835eko urrian, Mendizabalen Gobernuak Kataluniako kapitain nagusi<br \/>\nizendatu zuen (1835-1836). Bere agintaldian jarraitu zuen ildoaren ezaugarri<br \/>\nizan zen Mendizabalen gobernu aurrerakoiaren, Bartzelonako oligarkiaren eta<br \/>\nMiliziak ordezkatutako erradikalen arteko oreka zailari eusteko politika<br \/>\nkonplexua.<\/p>\n<p>1835eko abenduaren erdialdean, Kataluniako armadak, Minaren<br \/>\nagindupean, karlisten aurkako kanpaina bati ekin zion. Estrategia okerra izan<br \/>\nzen hura, ordea, karlista katalanek ahal izan zituzten kide guztiak lortu<br \/>\nzituztelako. Mina izena ankerkerian eta basakerian nahastu zen berriro. Ez<br \/>\nbakarrik 1836ko otsailean Ramon Cabrera militar karlistaren ama fusilatzea<br \/>\nagindu zuelako, horrek arbuio orokorra eragin baitzuen, baizik eta herri eta<br \/>\nbasoetako suteekin nekazariei egindako eraso bereizi gabeagatik. Lleida eta<br \/>\nTarragona aldean kanpaina labur bat egin ondoren, eta betearazpen horrek eragin<br \/>\nzituen protestek behartuta, bai Espainian bai handik kanpo, dimisioa aurkeztu<br \/>\nzuen urte bereko apirilaren 1ean. Berriro ere, Gobernuak ez zuen onartu uko<br \/>\negitea, eta nafar jeneralak karlisten aurkako borrokarekin jarraitu behar<br \/>\nizan zuen.<\/p>\n<p>1836ko abuztuko iraultzaren ondoren, osasun egoera kritikoan<br \/>\njada, Milizia Nazionaleko inspektore izendatu zuten eta Nafarroako diputatu<br \/>\nGorte Konstituziogileetan. Urdaileko minbiziak heriotza eragin zion Bartzelo nan urte horretako abenduan. Hileta ospakizun bikainean<br \/>\nlurperatu zuten, Iru\u00f1eko katedraleko klaustroan dagoen mausoleoan.<\/p>\n<p>Espoz y Mina, bost liburukitan idatzita memoria luze batzuk<br \/>\nutzi zituena, buruzagi bat izan zen, ekintza militarretik haratago, paper<br \/>\nnabarmena hartu zuena esparru politikoan. Alde horretatik, irudi konplexua izan<br \/>\nzuen, XIX. mendearen lehen erdiko liberal, asaldatzaile,<br \/>\nkonspiratzaile eta heterodoxoaren adibide izan baitzen. Anbizio handikoa eta<br \/>\nhotza, bihozgabea eta krudela izateaz gain, bere ideiekin bat ez etortzea<br \/>\nleporatu zioten, emigrazioan errealista moderatuen laguntza bilatu zuelako<br \/>\nkonspirazio-lanetan, Torrijos bakarrik utzi zuelako 1831n, edo 1812ko<br \/>\nKonstituzioko printzipioetatik urruntzeagatik. Gainera, gerrillari-garaian eta<br \/>\nondorengo agintaldi militarretan iruzur eginez dirutza jasotzea kritikatu zioten.<\/p>\n<p>Juana Maria de la Vega alargunak, 1837ko urtarrilean Espoz y<br \/>\nMinako kondesa titulua jaso zuen eta Isabel II.a erreginaren zaindari<br \/>\npertsonala izendatu zuten Esparteroren erregeorde-aldian. 1872an hil zen<br \/>\narte, senarraren oroitzapena bizirik mantentzeko ardura hartu zuen. Senarraren<br \/>\nmemoriak argitaratu zituen, Memoria del General Francisco Espoz y Mina<br \/>\nizenekoak. Editore gisa aurkeztu zen, baina, aldi berean, eta zenbait<br \/>\nidazkitan, dio gerrillari ohiak, jatorri xumekoak, prestakuntza intelektual<br \/>\ngutxi zuela eta, 1824- tik aurrera, luma hartzeko indar mugatuak zituela, eta,<br \/>\nberaz, erredakzioan duen erantzukizuna erakusten du. Gainera, informazioa<br \/>\nbiltzen lan egin zuen eta argitaratzen jarraitu zuen, nahiz eta jeneralaren<br \/>\nlagunek Ramon Gil de la Cuadrak besteak beste, aurkako gomendioak eman. Joanak<br \/>\nberak aitortzen du<\/p>\n<p>V. liburukiaren zati handi baten egilea dela. Beraz, ez dago<br \/>\nzalantzarik Minaren Memoria gehienak kondesak idatzi eta zentsuratu zituela<br \/>\n(bereziki emigrazio garaiko konspirazioei dagozkienak). Berak ahalegin handia<br \/>\negin zuen salaketak atzera botatzeko eta senarraren izen ona aldarrikatzeko.<br \/>\nJuana Maria de la Vegak, kultura politiko aurrerakoiaren isla fidelak,<br \/>\nmarrazten duen erretratuak, historiara pasatu den heroi liberal gisa eratzen du<br \/>\nEspoz y Mina.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Francisco Espoz Ilundain, Francisco Espoz y Mina izenez ezaguna, Espainiako liberalismoaren lehen garapenean garrantzi bereziko militar nafarra izan zen. Haren gurasoak Juan-Esteban Espoz y Mina eta Maria-Teresa Ilundain Ardaiz izan ziren. Jatorri xumekoa zen, eta aita oso goiz hil zitzaienez, hamalau urterekin familiaren etxalde txikiaz arduratu behar izan zuen. 1808an hasi zuen karrera militarra, Independentzia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"template":"","iv_nivel":[323],"class_list":["post-3407","iv_voz","type-iv_voz","status-publish","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v28.6 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Francisco Espoz Ilundain, Francisco Espoz y Mina izenez ezaguna, Espainiako liberalismoaren lehen garapenean garrantzi bereziko militar nafarra izan zen. Haren gurasoak Juan-Esteban Espoz y Mina eta Maria-Teresa Ilundain Ardaiz izan ziren. Jatorri xumekoa zen, eta aita oso goiz hil zitzaienez, hamalau urterekin familiaren etxalde txikiaz arduratu behar izan zuen. 1808an hasi zuen karrera militarra, Independentzia [&hellip;]\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Iura Vasconiae\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"188\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"83\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/png\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\\\/\",\"name\":\"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2023-02-13T18:16:34+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/voz\\\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Hasiera\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a &#8211; Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a).\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"description\":\"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\"},\"alternateName\":\"Iura Vasconiae\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Iura Vasconiae\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2026\\\/01\\\/logo_iuravasconiae.png\",\"width\":188,\"height\":83,\"caption\":\"Iura Vasconiae\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.iuravasconiae.eus\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"}}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae","og_description":"Francisco Espoz Ilundain, Francisco Espoz y Mina izenez ezaguna, Espainiako liberalismoaren lehen garapenean garrantzi bereziko militar nafarra izan zen. Haren gurasoak Juan-Esteban Espoz y Mina eta Maria-Teresa Ilundain Ardaiz izan ziren. Jatorri xumekoa zen, eta aita oso goiz hil zitzaienez, hamalau urterekin familiaren etxalde txikiaz arduratu behar izan zuen. 1808an hasi zuen karrera militarra, Independentzia [&hellip;]","og_url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/","og_site_name":"Iura Vasconiae","og_image":[{"width":188,"height":83,"url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","type":"image\/png"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/","name":"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a - Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a). - Iura Vasconiae","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website"},"datePublished":"2023-02-13T18:16:34+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/voz\/espoz-y-mina-francisco-518-eu\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Hasiera","item":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"ESPOZ Y MINA, Francisco (Francisco Espoz Ilundain) (Idocin, Nafarroa, 1781eko ekainaren 17a &#8211; Bartzelona, 1836ko abenduaren 24a)."}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","name":"Iura Vasconiae","description":"Fundaci\u00f3n dedicada al estudio y difusi\u00f3n del Derecho hist\u00f3rico, foral y auton\u00f3mico de Vasconia. Revista Iura Vasconiae, monograf\u00edas y simposios.","publisher":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization"},"alternateName":"Iura Vasconiae","potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#organization","name":"Iura Vasconiae","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","contentUrl":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/01\/logo_iuravasconiae.png","width":188,"height":83,"caption":"Iura Vasconiae"},"image":{"@id":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"}}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3407","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/iv_voz"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_voz\/3407\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3407"}],"wp:term":[{"taxonomy":"iv_nivel","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.iuravasconiae.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/iv_nivel?post=3407"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}